Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 21

2004
‎Hitz eta pitz hasi zitzaien, eguraldiaz eta Spain gora Spain behera. Espainolak ez zirela esatekotan egon zen, baina mahai gaineko maletatxoak erakarri zion arreta. Larru gorriaren ukipena kilikagarria egin zuen, eta horrek ezinegona eragin zion.
2011
‎Ehorzlearen etxera joan nintzen hurrengoan, hurrengoan izan zelakoan nago behintzat, kontu arinez hasi ginen berbetan; arinak diot, ez zutelako zerikusirik gure gaia zen harekin ezta bestelako ezer mamitsurekin. Igogailuetan izaten diren solasaldi horietako bat zela esatekotan egon naiz, baina ni neu ez naizenez igogailuetan ezezagunekin hitz egiten duten horietakoa, esan dezadan ez ginela eguraldiaz aritu, aurreko igandeko Athleticen partidaz baizik. San Mamesen izana zela esan zidan eta hari horretatik ibili ginen, garai bateko futbola eta gaur egungoa alferrik alderatzen.
‎– Horixe esatekotan nengoen.
‎Diego esatekotan egon da berak gorroto duela antzerkia, Soto dela benetan antzerkia gustatzen zaiona, baina ez du halakorik egin. Txintik esan gabe geratu da.
2012
‎Whiskiaren filtroak argazki guztiak edertzen dituela esatekotan egon nintzen, baina ez zitzaizkidan ingeleseko hitzak ezpainetara etorri. Damutzeko gauza bat gutxiago biharamunean.
‎Zorrotz zaintzen dugula badakiela. Are gehiago esatekotan egon nauk ni.
‎– A, barkatu, Dupont... Hori bera esatekotan egon nauk, horrelako irain batek ezin duela erantzunik gabe gelditu! Har ezak idazmakina eta konpon dezagun kontua behingoagatik.
‎Ia emoziorik gabe esatekotan egon naiz. Batere emoziorik gabe.
2014
‎Baietz esatekotan egon zen Xabi, hala baitzen, baina zer axola zuen polita edo zatarra izatea. Han geratzeko arrazoiak zer zeukan edertasunarekin zerikusirik?
2015
‎Jaka lurrean utzi eta komunera joan da, betiko legez. Idazten hasi naizela esatekotan egon naiz une batez. Oharkabean bezala esan nahi nioke, akontezimendu handien berri ematen den era misteriotsu eta zertxobait inozo horretan:
‎Hasierako ezustekoa pasatuta, haserre itzuli nintzen neure baitara. Ze eme eta zer otxokuarto?, esatekotan egon nintzen neskari. Kikilduta, ez nuen deus esan.
2016
‎Zer? Anita esatekotan egon naiz berriz, eta hirugarrena izanen zen. Denek esaten didate Anita.
2017
‎“Ni ere gaizki nago, indeed” esatekotan egon da Begoña, baina bere horretan utzi du, alegrantzia eta sufrikarioa bikoteetako kideen esklusiba balira bezala. Bikotekidea izatea desiratu du une horretan, etxera joan eta norbaiten besoetan bildurik adiskide mina koman dut esan eta negar egin, hemen, Joseba sostengatzen egon beharrean, sufrikarioaren esklusibotasuna harena dela ahoskatu barik.
‎Urrats bat egin nuen atzera. Jira egin, eta aitari ezin nuela jauzi egin esatekotan nengoenean, esku handi batek atzetik bultza egin eta neure burua erortzen sentitu nuen. Zangoak eta besoak astinduz jausi nintzen, eternalak egin zitzaizkidan nola erorketa aldia hala urpetik ateratzeko behar izan nuen denbora.
2019
‎Menganitari esatekotan egon nintzen aitarena, baina atzera egin nuen ondorioak neurtu ezinda. Handik zati batera eskela ikusi nuen okindegian.
2020
‎Orain, gainera, senarrak Errioxako etxea erostea erabaki zuenetik, beti daukagu nora joan esan nion, eta “beti hara joan beharra daukagu” esatekotan egon nintzen, etxe hura lotura gehiago baitzen gozamenerako toki baino.
‎Kañekin mahaira itzuli nintzenean, nire senarraz galdezka jarraituko zuela uste nuen, gure arteko harremanaren hondamenaren benetako neurria kalibratu nahian segituko zuela, baina ez zitzaidan axola. Edalontziak jaso, topa egiteko keinua egin, eta “gugatik” esatekotan egon nintzen, baina isilik geratu nintzen bi basoen txin txinean.
‎Nork berea erosi dugunean, gizona eta biok batera tokatu gara botikako atean berriz ere. Ilusiorik ez egiteko esatekotan egon naiz, onena opa diotenei bost axola diela berak egindako lanak, erakusketaren inaugurazio ekitaldira joaten direnak beste asmo batzuekin joaten direla, eta berak ere ondo dakiela, bere buruari onartu nahi ez badio ere, ez duela zipitzik salduko. Neuk Isabelekin bizi izandakoa gogoratu dut, eta ia ia esan diot aspaldian baretuta daudela diruditen sumendiak erupzioan hasten direnean hauts eta laba oldearen azpian geratzen direla Ponpeia guztiak, betiko kiskalita.
‎Neuk ere gauza bera egiten nuela esatekotan egon nintzen, baina isilik geratu nintzen, eta berari utzi nion jarraitzen.
‎Poliki egin genuen lursail hartako buelta, aspaldian moztu gabeko belar luzeetan pauso oro oinak trabatzen zitzaizkigula. Gaztainondoaren albotik pasatu ginenean, artean heltzeko asko falta zuten morkots berdeei begira geratu zen mutila; zerbait esatekotan egon zela iruditu zitzaidan, baina ez zuen hitzik egin. Alde hartako zuhaitzen ondotik pasatu ginen lizar bat, bi astigar txiki, sahats negarti handi bat, eta ia barreneraino iritsi ginen, aldameneko etxekoen lursailarekin muga egiten zuen hesiaren ondoko arbola zabalera.
2023
‎“Bizitza ulertzeko modua aldarazteko bezain premiazkoa” esatekotan egon zen, baina ez zen ausartu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia