Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 114

2008
‎Eskema formala aztergai dugularik, bai euskaraz bai gaztelaniaz, oro har, atalak beti aipatzen dira. Dena dela, ia lan guztietan falta dira ataletako batzuk, norberaren aurkezpena IDAZ 2an eta sarrera hitz edo aurkezpen tematikoak IDAZ 1 eta MINTZA 1ean, esate baterako. Aipagarria da atalak atzeratzeko joera ere, eskutitzaren xedearekin ikusi dugun bezala IDAZ 2 proban.
‎Anaforen erabilera txikia da, are txikiagoa gaztelaniazko ariketetan eta ia hutsa ingelesezkoetan. Azken hizkuntza horretan erreferenteen errepikapena ohikoa da, ez dituzte, gainera, bestelako baliabideak erabiltzen; erlatibozko esaldien balio anaforikoa esate baterako.
‎Gure lanean ondorioztatu dugu ingelesa eskola elebidunaren eremuan intentsitate baxuan ez dela eraginkorra. Ondorio nagusia, hortaz, bat dator adinaren auzia ikertu duten hainbat lanen emaitzekin( esate baterako, Muñoz 2000, 2003 eta 2006; Victori eta Tragant, 2003; Cenoz, 1998, 1999, 2002 eta 2003; Lasagabaster eta Doiz, 2003; Gallardo, 2004). Lan horiek nagusiki atzerriko hizkuntzaren azterketa egiten dute, ez ikasleen bestelako hizkuntzena; hurbilpen kuantitatiboa erabili ohi dute eta ikuspegi linguistikoa jorratzen dute gehienek.
‎Alegia, argi dugu hizkuntza guztietan ondorioztatzen diren gaitasunen jabe dela gizaki eleanitza. Horrela, esate baterako, estrategiak erabiltzen ikasi duen hiztunak hizkuntza guztietan aprobetxatuko du abildade hori. Ezin esango dugu, beraz,, halako ikasleak euskaraz duen gaitasun estrategikoa halakoa da?, kasurako.
‎Hilerrietan, erregistroetan... izen separatistak eta gorriak ezabatu eta aldatu zituzten. Barakaldon, esate baterako, 89 umeri aldatu zieten izena: Lenin, Libertad, Amor, Boreal... eta mota horretako izen guztiak desagerrarazi zituzten (Gorrotxategi, 2007).
‎Izendegi horrek espainiar legeak ezarritako muga guztiak gorde behar izan ditu: izen batzuk baztertu dira iraingarriak direlakoan (Aketza, esate baterako); beste batzuk hipokoristikoak edo herri aldaerak direlakoan, Erregistroaren Legeak dioen moduan, lexikalizatu, ez direlakoan; eta jakina, erabaki da zein diren emakumezkoen izenak eta zein gizonezkoenak.
‎Esanahia ez baitago izenean bertan, izena jendartean erabiltzean baizik. Eta ondorioz, izen bat edo beste erabiltzeak, modu batez edo bestez erabiltzeak, pertsonaren ezaugarri sozialei buruz zerbait esango digu; ez da gauza bera, esate baterako, Jon, Jontxu, Juan edo Jon Jauna...
‎Ohikoena izenari Mari aurre ezartzea da (horrela, bada, izena bikoiztu egiten da: izen ofiziala, Miren Iraitz, esate baterako, eta benetakoa, Iraitz). Inoiz ere, Erregistroko langilea engainatzeko edo limurtzeko ahaleginak egiten dira.
‎Albert Goienetxe medikuari buruz han eta hemen argitaratuta dauden datu guztiak bildu eta gero ere, haren gainean beste gauza asko ezagutzeko gogoz gelditzen zara, esate baterako, medikuntza non ikasi zuen, edota seme alabarik eduki ote zuen.
‎Osasun mentalari buruz hitz egiten dugunean, benetan interesatzen zaiguna pertsonen ongizatea da, eta sintomatologia aurkeztean ez dugu esan nahi gaixotasun edo patologia bat dutenik. Pentsatzen dugu emigratzeak suposatzen duen aldaketak eragina duela etorkinen egoera emozionalean, eta arrazoi desberdinek esplikatzen dituztela agertzen diren sintomak, esate baterako, emigratze prozesuak berak, irregulartasun egoerak eta bizi dituzten baldintza soziolaboralek. Horiek hirurak generoak eta jatorri kulturalak baldintzatzen dituzte, gure azterlanen emaitzetan ikusi dugun bezala.
2009
‎Bukatzeko esan testuetan agertzen diren neurri batzuk gaur egun ere erabiltzen direla; esate baterako: [13 ZYA] area, errial, pezeta; [14 ZIA] egun, eial?, kintal; [20 EZB] kana, lauleko, oge?, leko; [31 ARG] laurleko, metro; [32 ZJA] atzbete, oge, leko eta [32 ZJH] lauleko?; [33 ZJ2] eial?, lauleko?, ogeleko?; [33 ZLI] dezimetro, estereo, zentigramo; [72 NEU] gradu, metro, segundu.
‎Ez da igartzen, behintzat, adostasunez eta helburu argi batekin lan egin zutenik; are gehiago, norbanakoen lanak direla esan dezakegu. Hala ere, ez zeuden zeharo isolaturik; esate baterako, Euskal Zenbakiztia testuaren egileak Lopez Mendizabalen Zenbakiztiya testua aipatzen du irakurleari idatzitako oharrean:
‎Ingelesez, esate baterako, honela aztertuko genuke (1) adibidea:
‎Hala ere, beste eredu batzuek proposatzen dute integrazio sozioekonomikoarekin harremanean dauden aldagai psikosozialek ongizatea azaltzen dutela, esate baterako: langabezia, (Beiser, Johnson, eta Turner, 1993; Pernice, Trlin, Henderson eta North, 2000), egoera zibila eta hezkuntza maila (Mouanoutoua, 1991), edota jatorriarekiko kontaktu eta babes falta (Pernice et al., 2000).
‎Patronoa izan zitekeen jauntxo partikular bat (Valdespinako markesa Astigarragako parrokiaren kasuan, esate baterako), beste erakunde eklesiastiko bat (Orreagako kolegiata), edo instituzio zibil bat (herritarrak beren kontzejuekin?). Hirugarren kasuan patronatua bi gisatakoa izan zitekeen:
‎Kasu horretan dago Nafarroako Urraulgoitin dagoen Santa Fe ermitari dagokiona42 Vatikanoko II. Kontzilioak() eskatu zien patrono partikularrei (jauntxoei) beren presentazio eskubideei uko egiteko. Hala egin zuen, esate baterako, Astigarragako Valdespinako markesak Donostiako Setien apezpikuaren garaian.
‎Izaeraz, Estatua da (Statvs Civitatis Vaticanæ), beste ohiko estatuen ezaugarri berdinak ez baditu ere. Sinatzen dituen itun eta konkordatuetan hala azaltzen da; esate baterako, Espainiako estatuarekin sinatutakoetan izen ofiziala hau da: Estado de la Ciudad del Vaticano.
2010
‎Adibidez, «mutila korrika irtetenda eta autobidea zeharkatzeankotxe batek harrapatzen du» esaldian hiru ekintza nagusi agertzen dira; «lapurrak alkandorabeltzaeta ile luzeadarama» esaldian pertsona nagusiekin erlazionaturiko hiru unitate daude, eta «beraien atzean neska bat eta mutil batanbulantziari deitzeko esatenikusten dira» esaldian bi pertsona periferiko agertzen dira. Eduki horiekin bat egiten ez zuten unitateak ez ziren neurtu, esate baterako, iritzi subjektiboak («mutila ederra da») edo parte hartzaileek egindako dedukzioak (adb. «anbulantzia iristen da»).
‎Alabaina, galdetuz gero, teknologia komunikatzaile horiei esker mugitzen den informazioaren jabetza intelektualari buruz, gazteek kale egiten dute nabarmen: inkestatuen ehuneko laurogeiak ez daki, esate baterako, Interneten dauden irudiak edo musikak berrerabilgarriak ote diren, irabazi ekonomikorik batere bilatzen ez den kasuan.
‎Galderek eskatzen dute batez ere: a) ikus entzunezkoen produkzio lanetan aritzen diren profesionalen lan jarduerak deskribatzea( esate baterako, errealizadorearenak, errejidorearenak?); eta b) produktu bat ekoizteko beharrezkoak diren prestaketa lanen zerrenda ematea.
‎Azken batean, gizarte multikulturala ikuspegi liberaletik balizkoa da, baldin, eta bakarrik baldin, agerikoa bada marrazten den bereizketa; publikoa edota gizarte osoaren bizitza arautzen duen egitura, eta, pribatua edota norbanakoari zein komunitateari loturik harturiko konpromisoen artean. Baina, denbora igaro da konpromiso komunitarioek agertoki publikora jauzia eman zutenetik, feminismoak, esate baterako. Hortik kanpo, komunitarismoak ez du argitzen:
2011
‎Horrek berekin dakar sare sozialak eta jarduteko erak etengabe berrasmatzea (edo sareak berraktibatzea kasu jakin bakoitzera egokituz). Azterturiko kasuek erakusten dute( esate baterako, zentral eolikoen edo eskualdeko planekin loturiko proiektu jakinen garapena) agentziak modu berezituan jarduten duela eskala eta kasu zehatz bakoitzean, egitura eta arau sozialei loturiko ezaugarriak (informazioa eta mugak esate baterako) errepikatu arren.
‎Horrek berekin dakar sare sozialak eta jarduteko erak etengabe berrasmatzea (edo sareak berraktibatzea kasu jakin bakoitzera egokituz). Azterturiko kasuek erakusten dute (esate baterako, zentral eolikoen edo eskualdeko planekin loturiko proiektu jakinen garapena) agentziak modu berezituan jarduten duela eskala eta kasu zehatz bakoitzean, egitura eta arau sozialei loturiko ezaugarriak (informazioa eta mugak esate baterako) errepikatu arren.
‎Lotura batzuk daude maila orokorren edo globalen artean, eta maila gertuenekoetan eman eta garatzen diren gertaeren artean( esate baterako, politika ekonomikoak, lurralde garapenak eta botere harremanak). Horregatik ezinbestekoa da proiektu eta plan berezien pean burutzen diren tokiko baldintzak lotzea politika orokorragoekin eta globalagoekin (Arbaiza, 2008).
‎Kasu honetan mobilizazioa, komunitatearekiko eta tradizioarekiko konpromisoaren ideiaren inguruan gertatzen da. Bizitza sozialaren beste arlo batzuetan gertatzen den bezala (euskararekin esate baterako), permanentzia, erresistentzia eta iraunkortasunaren ideien inguruan, hain zuzen.
‎Gainera, emakumea poliki poliki taldean parte hartuz doa, eta prozesu hau normalizatuz doa. Baina nik ez nuke bukatutzat emango, orain arte ez baitugu emakumerik ikusi bakarlarien leku pribilegiatuetan, esate baterako.
‎Ohituraren eta iraganaren erabilera aztertzeko beste kontzeptu batzuk ere erabili izan ditut: berpiztea, tradizioa, folklorismoa, esate baterako. Baita tokiko identitatearen kontzeptua ere, ikerlanean zehar saiatuko naizelako aztertzen nola adierazten diren errituaren berpizte prozesuan tokiko identitatearen elementu batzuk.
‎Ikuspegi sinboliko edo fenomenologiko batetik, errituak aztertzeko hainbat autoreren lanak ditugu, esate baterako, V. Turner, D. Sperber, C. Geertz edo E. Hobsbawm en lanak. Victor Turnerek proposatu zituen liminalitate eta kommunitas kontzeptuek erabilera izugarria izan dute zenbait motatako errituen azterketarako, pasaerritu indibidualetatik hasita (hileta elizkizunak, ezkontzak, agurafariak, etab.) eta pasaerritu kolektiboetan amaituz (egutegiko jaiak, zaindari jaiak, etab.). Turnerek errituetako fase liminala aztertzen du, besteak beste.
‎N. Chomsky-k, (2002) eskuratze gramatikalaren oinarri kognitiboaren bila zela, erregularitate linguistikoa benetako mintzamenean, alegia performancean bilatu beharrean, competence abstraktuan bilatu zuen. Horren aurrean Ipar Amerikako folkloristak, esate baterako D. Hymes eta haren mintzamenaren etnografia, ikuspuntu kulturalista batetik saiatzen dira erronkari aurre egiten, oposizio binarioa buruz behera jarriz. Autore horien konpetentzia arau gramatikalak baino zerbait gehiago den konpetentzia performatiboa izango balitz bezala hartu genuke, sozialki eskuratzen baita.
‎Badirudi euskarazkoek merkatu lokalak dituztela eremu natural. Eta handik abiatuz, estatu merkatuetara zabaltzeko aukera izan dezaketela (Ikusi edo Kukuxumuxuren kasuak, esate baterako). Euskarak ez du edozein merkatutan, edozein merkatu eskalatan, berezko arazorik.
2012
‎Margo horrez gain, beste adibide asko daude, esate baterako, Dario de Regoyosen Plaza de Deusto izeneko mihise gaineko olioa. Beranduagokoa da, 1909 urtekoa hain zuzen, eta 61 X 50 cm-ko neurriak ditu.
‎Batetik, gobernuaren indarraren eta arranikurrazirengizarte programak? «misioak», hutsegitenhastendira. «Barrio Adentro» eta «Mercal» ugari, esate baterako, gero eta zerbitzu okerragoa ematen hasi ziren arrazoi ezberdinengatik, batez ere, «funtzionarioen utzikeria edota ustelkeriarengatik».
‎Zenbait faktorek azaltzen dute gaur egungo egoera. Alde batetik, antzinako arazo batzuek beren horretan diraute, esate baterako, segurtasun faltak. Nahiz eta aurreko gobernu neoliberalen oinordea izan, Exekutiboak 10 urte luze izan ditu aurre egiteko eta murrizteko, baina orain arte lortutakoa oso eskasa izan da.
‎Hiru hauetako lehenengo aipuan argi ikusten da elkarrizketatu honek zenbait unetan hartu zituen erabakietan unean uneko gaitasun indibidualek baino pisu handiagoa izan zutela beste faktore batzuek. Hurrengo bietan nabarmena da familiaren erantzunak asko baldintzatzen duela ibilbide akademikoaren norabidea, eta atentzioa ematen du elkarrizketatu bakoitzak nola moldatzen duen narrazioa bere IAParen legitimaziora doitzeko, esate baterako batek dirua etxera sartzearen garrantzia nabarmenduz, eta besteak arazo akademikoen garrantzia ezkutatuz.
‎Prekarizazioaren aurrean Beck (1998; 2000) eta Bauman ek (1999; 2000; 2003a; 2003b) egokitzeko beharra nabarmentzen duten bitartean, aldaketarako aukera erakusten dute, esate baterako, Harvey k (2005) eta Bourdieu k (1999a; 2001a): neoliberalismoa egoeraren eragiletzat identifikatu eta esaten dute kultura ekoiztea dela neoliberalismoaren tresnarik behinena, adostasuna ekoiztea, Gramsci k (1981) hegemonia ideologikoa deitzen duena, Foucault-ek (1990; 1991; 1994) egiaren politika, eta Weber-ek (2007) legitimotasuna.
‎Aipatu litzateke, lehenik, Parkeko erakundeak ez eze, Parkea bera ere badela sozialki berritzailea den esperientzia bat, arestian aipatu bezala, ordura arte ase gabeko gizarte beharrizan bat betetzera etortzeaz gainera, argi finkatuko baita hasiera batetik errentagarritasun ekonomikoa erdiestea ez dela egitasmoaren funtsa. Horrela, Parkearen fundatzaileek Parkea abian jartzeko formalki sorturiko enpresaren (Buruntzape, SA) estatutuetan jasota geratu ziren printzipio horri loturiko zenbait puntu, esate baterako, hastapeneko diru ekarpenak egin zituzten hiru erakundeek zutela Parkeak sorturiko balizko etekinik beraien artean banatu (etekin horiek lortzekotan Parkearen jardueran berrinbertitzeko obligazioa ezarriz) edota inork hasieran jarritako kapitala berreskuratu nahi izango balu, inolako plusbaliorik gabe jasoko lukeela bueltan, soilik KPIaren araberako eguneratzeak aplikatuta....
‎Praktika horren isla dira, esate baterako, erakunde horien jarduera esparru geografikoa Euskal Herri mailakoa izatea ia kasu guztietan eta euskararen erabilera orokortua lanerako hizkuntza nagusi modura. Lehen puntuan, bi erakundek salbu, gainerakoek ezarri dute Euskal Herria beren merkatu natural gisa, eta bigarren puntuari dagokionez, galdeturiko erakundeen% 80k erantzun du euskararen erabilera erabatekoa dela erakundeko langileen artean, nahiz eta bezero zein hornitzaileekiko harremanetan apur bat apalagoak diren datuok.
‎2 Tradizionalki, komunikabideen diskurtsoa lantzean ABC eta El Mundo eta Diario Vasco eta El Correo ideologia kontserbadoretzat hartu izan dira, zentro eskuinekotzat alegia, eta El Pais eta La Vanguardia eta Berria eta Gara ideologia progresistatzat, zentro ezkerrekotzat, alegia (ikus, esate baterako, Otero (2011) osasun alorrean, Igartua eta lag. (2005) immigrazio alorrean, Valencia eta lag. (1998) iritzi politikoaren alorrean eta Valencia eta lag. (2012) gertaera politikoen alorrean. Espainiako prentsaren analisi ideologikorako ikus e.b. Alcover eta Simon, 1998).
2013
‎Norentzako terminoa Escandellentzat (1993) ere ez da erabat hartzailearen parekoa. Norentzakoak bakar bakarrik gizabanakoak izendatzen ditu, ez deskodetze mekanismoak, esate baterako. Norentzakoa ez da, bestalde, entzule soila, entzulea hizkuntza kode jakin bat aditzeko gaitasuna duen edonor baita; norentzakoa, berriz, mezua igorri zaiona (esatariak gogoan duena) eta, beraz, komunikazioa (eta esatariaren diskurtsoa) baldintzatuko duena da.
‎Hori ez gertatzeko, hezkuntza sektoreko planifikazio, kontrol eta informazio sistemek aldagai finantzario eta ez finantzarioak integratu behar dituzte: esate baterako, ikasleen asebetetze maila eta erakundearen epe luzerako kaudimena (Crooper eta Drury, 1996). Kontuan izan behar dugu, integraziorako proposamen horrek, egungo kudeaketa kontabilitate «berria»rekin bat egiten duela:
‎Hala ere, esanguratsua da hezkuntza erakunde askok eredu hori ezartzearen alde egin dutela: esate baterako, EAEren kasuan, MCCren baitan sortutako Mondragon Unibertsitateko fakultateek eta irakaskuntza aurre unibertsitarioko tamaina handiko zenbait ikastetxe pribatuk (Arrizabalaga eta Landeta, 2008: 467, 480) eta kooperatibok (ikastolen kasua oso esanguratsua da:
‎Kontutan izan behar dugu Balanced Scorecard tresnaren bitartez erakundearen aldagai finantzarioak eta ez finantzarioak kontrola daitezkeela (a priori eta a posteriori): horrela, Balanced Scorecard adierazleen sistema TQM filosofiarekin lotutako aldagai ukiezinak (giza kapitala eta bezeroen asebetzea, esate baterako) kontrolatzeko tresna aproposa izan daiteke (Luengo, 2009: 148), horrela erakundeen alde finantzario eta ez finantzarioen arteko oreka gordez: erakundeen «kudeaketa orekatua» deitu ahal zaio kontzeptu horri, Mikel Cid doktoreak kooperatiben «kudeaketa ekonomiko sozialari» eman zion adiera berbera erabiliz (Cid, 2005).
‎Lehenik, EFQM eredua, ikuspegi berritzaile batetik aztertu dugu: plangintza eta kontrolaren esparruaren baitan, hau da, kudeaketa kontrolaren ikuspegitik5 Bigarrenik, kalitatearen esparru orokorrean, Kudeaketaren Kalitatea (EFQM eredua, esate baterako) ez da Kalitatearen Kudeaketa bezain aztertua izan, ez nazioartean, ez Euskal Autonomia Erkidegoan ere6 Azkenik, kudeaketa kontrolaren ikuspegitik jorratutako EFQM ereduaren azterketa oso baliagarria izan daiteke hezkuntza erakundeentzat: kapitulu honen lehenengo atalean azaldu dugun moduan, kalitatearen kudeaketak garrantzi handia eskuratu du hezkuntza erakundeen baitan azkeneko hamarkadan.
‎Akats ortografiko eta gramatikalei erreparatzeaz gain, hizkuntzaren funtzio komunikatzailea betetzen dela ziurtatu behar du hizkuntza arduradunak. Jakin behar du, batzuetan, euskaraz emandako esaldi biribilenak ez duela esan nahi testuinguruan baliagarria denik; esate baterako, kakofonikoa bada edo irudiekin ondo ez badator (dela neurriagatik, dela testuinguruagatik), zer edo zertan huts egiten duen testuak antzeman du, eta beste bat moldatzen jakin. Ezin da ahaztu entzuteko izango den produktu bat atontzen dela ikus entzunezko lanetan, eta ez irakurtzeko.
‎Bada frankismoaren inposaketa dela argudiatuta uko egiten dionik ere. Baina frankismoa ez zen existitu Frantzian esate baterako, eta bikoizketa oso bizirik egon da eta dago herrialde horretan, «ezinbesteko baitute [frantsesa] ingelesetik babesteko» (Zubizarreta, 2007: 34).
‎Kode horien guztien bat egitetik eta elkarrekiko duten eraginean sortzen da ikus entzunezko testuaren esanahia. Autore asko mintzatu dira ikus entzunezkoen kode kanalen inguruan, esate baterako Agost (1999), Casetti eta di Chio (1999), Chaume (2001, 2004) eta Zabalbeascoa (2001). Baina ez da artikulu honen helburua gai horretan sakontzea.
‎Gogoratu behar da, halaber, euskarazko telebistagintzaren historiaurrean (EITB sortu aurrekoan) oso presentzia urria izan zuela euskarak telebistan. Elkarrizketa edo dokumental saio bakanen bat izan ezik, fikziorik, esate baterako, ez zen behin ere egin telebistarako.
‎Erdarazko testua euskarara ekartzea izan ohi da itzultzailearen lana. Ez da falta profesionalik jatorriz ingelesez, frantsesez, alemanez edo gaztelaniaz ekoitzitako lanen euskarazko gidoia atontzeko gai denik; baina, esate baterako, japonierazko marrazkien kasuan, japonieratik ingelesera edo gaztelaniara itzuli ohi dira lehenik, eta itzulpen horiek zubi gisa erabili gero euskarara ekartzeko.
‎Franco hil ondoko lehen urteak ziren, eta euskal erakunde eta gobernuko hainbat arduradunek aurreikusi zuten Autonomia Estatutuak ateak irekiko zizkiola euskarari eta ordura arte inoiz zapaldu gabeko esparruetan sartu eta garatzeko aukera ekarriko zuela. Komunikabideetan, esate baterako. Giro horretan ulertu behar da ETBren beraren sorrera eta beste hainbat euskal elkarte eta erakunderena ere.
‎b) Estrategia batzuk beha daitezke( esate baterako, hitz zerrendak idaztea); beste batzuk, ordea, ez dira begiz ikusteko modukoak.
‎c) Estrategiak hizkuntza bat eskuratzean sortzen diren zailtasunei irtenbidea emateko erabiltzen dira( esate baterako, parafrasira jotzea zerbait ulertzea erraza ez denean).
‎Osasun arloko profesional batzuek baliatzen duten kontzientzia eragozpenerako eskubidearen aurrean, komeni da legeek eta eztabaida bioetikoak berak aldarrikatzen duten autonomia eskubidea gogoratzea, horietan oinarrituta pentsatzen baitute askok errespetatu egin behar dela hiltzeko nahia agertzen duen gaixoaren eskubidea. Sampedroren kasuan, esate baterako. Ez dezagun ahaztu eztabaidak gora eta eztabaidak behera, etikoak, erlijiosok, jurisdikzionalak eta abar?
‎Jarrera horren zergatia izan daiteke, agian, suizidioa (hots, aipatzen ari garen jokabidearekin pareka daitekeen terminoa) sozialki zigortutako praktika dela, baita hiltzeko eskubidea beren gain hartzen dutenen kasuan ere. Ez da ulertzen suizidio anomikoa praktikan jartzeko motibazioa, esate baterako, pertsona batzuek defendatzen duten hiltzeko eskubidearen barruan sartzen denik.
‎Orain, eutanasiaz hausnartzean, ez nuke oraindik ere indarrean den klandestinitateko jarrera horretaz hitz egin nahi, eta jokabide horren zilegitasuna eta eskubidea aipatu nahi ditut, bizitza ulertzeko modu hausnartzaile bat dakarrelako berekin, etika eta eskubide berrien ildotik, gizarteari eragiten dion heldutasun prozesu baten ildotik, orokorrean hitz eginda, baina baita beren bizitza eskubide osoz (ez usufruktu huts gisa, beste ikuspegi batzuek defendatzen duten moduan) beren erabakia dela pentsatzen duten pertsona asko kontuan izanda ere. Horregatik, komeni da gogoratzea beste gizarte batzuetan (Holandan, Belgikan eta Suitzan esate baterako) legezkoak direla jada eutanasia eskubidea baliatzeko modu batzuk, alegia, lagunduta hiltzeko modu batzuk. Gogora ekarri behar da, era berean, Fase terminaleko gaixoak artatzeko 2803 azterlanean (CIS, 2009) berretsi egiten dela, Espainiako estatuan, 18 urtetik gorako herritar gehienek duten iritzia:
‎Baina beste zenbait erantzunetan hizkuntzaren osagaia ere badagoela susma genezake: esate baterako,% 40k erantzun du gaztelaniazko egunkariak irakurtzeko ohitura duela, eta% 14k, berriz, etxean gaztelaniazko egunkariak erosten dituela. Erantzun horietan zalantzarik gabe eguneroko prentsa idatziari dagokion beste faktore batek, egunkari zehatz batekiko edo batzuekiko fideltasunak hain zuzen, garrantzi erabakigarria du, nekez aldatzen baitu irakurle batek bere ohiko egunkaria, baina erantzun horietan, halaber, hizkuntzaren arrazoia ere susma daiteke.
‎Urte hori ETAren sorrerakoa izan zen. Bere historiako lehenengo urteetan, ETAk kontzeptu berritzaileak erantsi zizkion euskal nazionalismoaren oinarri ideologikoari, esate baterako, kolonialismoaren aurkako teoriak, nazionalismo iraultzailea, sozialismoa edo borroka armatua. Artikulu honetan ETAren sorreratik 1970era arte erakundearen baitan biolentziari buruz eta euskal nazio arazoaren inguruan egindako hausnarketaren garapena azaltzeaz gain, ETAren gogoetan zehar bi elementu horien arteko harreman ideologikoa agertu nahi izan dugu.
2014
‎Esan den bezala, faktore ugarik zehazten dituzte kontsumo ondasunen gastuak, esate baterako, adinak, sexuak, hezkuntzaren mailak, familiaren ezaugarriek, herriaren tamainak eta lanaren jarduerak. Oro har, familiako kideak handitzen diren neurrian behar ekonomikoak handitu egiten dira (Ando eta Modigliani, 1957).
‎2 Wikipedia: Infoxikazio (informazio+ intoxikazio) kontzeptua informatika bidezko komunikaziobideetan erabiltzen da, oro har, posta elektronikoa esate baterako. Erabaki bat hartu edo gai baten inguruan eguneratua mantentzeko garaian informazio gehiegi edukitzean sortzen den egoera da.
‎I. Teknifikazioak, besteak beste, kirol jarduera ezberdinetan eragin du modu estentsibo (geroz eta jende gehiagoren eskura jarriaz kirol jarduera ezberdinak, pertsona minusbaliatu zein hirugarren edadekoen eskura, esate baterako?) zein intentsibo batean (kirolaren zein pertsonen markak eta mugak gaindituaz), kirol jardueren potentzialtasunak eta faktikotasunak areagotuz.
‎Hala ere, zenbait kasutan garraioak eragindako gastuak optimizatu eta ingurumen eragina murrizten da. Bulegoko materialen kasuan, udalerriek aukera daukate katalago bidez ingurumen eragin gutxien sortzen duten materialak aukeratzeko, esate baterako, paper birziklatua.
2015
‎3 Julian Lojendio aita, Estatuaren abokatua izan zen diktadura primorriveristan. Gerraondoan, Donostiako Conversaciones Católicas Internacionales demokristau joerakoak babestu zituen, esate baterako, Falange ren heterodoxia salaketei aurre eginez (Casas, 2012: 152; Intxausti, 2013:
‎teknologian, profesional berrien prestakuntzan, finantzaketan, kontakizuna eskaintzeko formetan eta audientziarekiko hartu emanetan. Euskal Herriko kazetariek europarrek baino diagnosi zorrotzagoa egin dute hainbat fenomenoren aurrean; esate baterako, kode etiko eta deontologikoak ahuldu dira, lan baldintzak okertu, sentsazionalismorako joerak indartu, edota konbergentzia digitala areagotu. Euskal iritzia gordinagoa da Europakoa baino, seguru asko sektorearen egoera bera ere kritikoagoa delako.
2016
‎Gaur egun eta Euskal Herriko presondegietan emakume atxiloek zer nolako genero bereizkeriak edo desberdinkeriak jasaten dituzten aztertzea du helburutzat artikulu honek. Batik bat, azken urteotan espetxe sisteman gertaturiko aldaketen balizko eraginari erreparatu nahi diogu; esate baterako, makrokartzela edota zentro tipoen agerpenari nahiz Errespetu Moduluen sorrerari helduta. Horretarako, Kartzela, genero erakundea:
‎Preso guztien artean oso hedatuta dagoela uste dute, baina, batik bat, ohikoa dela emakumeen artean; ia denek nahasmendu hori dutela baieztatzeraino. Bigarrenei buruz ari direnean, ostera, larritasun handiagoko patologien inguruan ari dira; desoreka psikotikoen edota eskizofrenikoen inguruan, esate baterako. Horiek eskuarki gutxiago izan arren, azken urteotan nabarmenki areagotzen ari direla pentsatzen dute, baita emakumeen artean gizonen artean baino askoz ugariagoak direla ere.
2017
‎Gaztelaniaz idatzitako euskal aldizkarietan ez bezala, Uztaro euskaraz idatzita egoteak lagundu du lan orokorrek pisu handiagoa hartzen eta tokiko historia bigarren mailan geratzen. Vasconiaren kasuan, esate baterako, artikuluen% 38k bakarrik gainditzen du probintzien arteko langa. Gure kasuan, aldiz, erdia baino gehiago dira eta horietako hainbatek ez dute Euskal Herria ikergaitzat.
‎I. Bikoteka berrikusitako ikerketa artikuluak argitaratzeko gai diren aldizkarien esku egongo direla ebaluazioak, eta, gainera, era ezberdinetara ekoitzitako emaitzetara zabaldu dela praktika hau, esate baterako, ikerketarako hain garrantzitsuak diren datu baseetara.
‎Sailkapen berritzailea aurkeztu zuen: euskalkien mugak herrialdeen arabera bereizi beharrean (bere garaikide zen Axularrek egin zuen moduan, esate baterako), antzinako leinuekin lotu zituen eta lau euskalki bereizi zituen: akitaniarrena (Ipar Euskal Herrian egiten zena), baskoiena (Nafarroan egiten zena), barduliarrena (Gipuzkoan eta Araban egiten zena) eta autrigoiena (Bizkaian egiten zena).
‎Hain justu Bizkaiko gerraostean altxatuek plazaratutako diskurtso askotan arestian aipatutako arerio «berreskuragarri» eta «ez berrekuragarri»en arteko ezberdintasunak erraz nabari daitezke. Radio Requete k, esate baterako, 1937ko uztailean «engainuan» bizi izan ziren pertsonei «ongi etorria» eta «barkamena» eskaintzen zien, halere, era berean, azken momentuan altxatuengana gerturatutako «interesatuak» gogor kritikatzen zituen, «Damutuak bai, ideia trafikatzaileak, ez!» lelopean15 Ildo berean kokatzen da Falangek Bizkaian gerraosteko lehen egun horietan «arerio»ekiko agertutako ikuspuntua.... Falangek Bilbon antolatutako ekitaldi «patriotiko» batean adierazitako hitzen arabera, asmo «garbiak» zituzten pertsonak, behin «kulpa garbiketa» sakon bat gauzatu ondoren, «Espainiaren batasunaren aldeko» borrokan parte hartzeko aukera izango lukete16.
‎Izan ere, nabaria da erakunde pribatuen biziraupena eta bideragarritasuna, hein handi batean behintzat, botere berriarekin izandako harreman mailak baldintzatzen zuela. Sumario judizialak, esate baterako, enpresen atxikimenduak aurkitzeko iturri apartak dira. Ikus, adibidez, Gruber y Cia enpresa bilbotarrak bere langile auzipetuak defendatzeko abalek agurrean zeramatzaten adierazpen deigarriak:
‎Izan ere, herrialde demokratikoen garaipen militarrek morala erabat areagotzea lortzen dute. Ezin dute disimulatu, ireki eta irribarretsu agertzen dira»23 Falangeko espioitza zerbitzuak jarrera disidente apalen sorrera berriak detektatu zituen, esate baterako, Radio Pirineos irratia entzutea, tertulia «gorri» eta «separatisten» areagotzea edo talde abertzaleek antolatutako mendi topaketak24.
‎Biblia eta liturgiaren arteko hartu emanetako beste alderdi batzuek ere garrantzi handia dute, esate baterako «eguneratze/ aktualizazio printzipioak» eta komunitario edo elkarte jiteak. Liturgia bizitzarekiko eta haren problematikarekiko bat bateko erreferentzian kokatzen da, eta, beraz, testuingurua edo oinarrizko komunikazio egoera pila bat testuingurutara zabaltzen da, bizitza berarenetara eta eginkizunera.
‎langileak eta erakundearen kultura oro har, ideologikoki, diskurtsiboki eta sinbolikoki generoa oinarrian duelarik sortzen den egoera da (Cockburn, 1985). Horrela maskulinitatea gaitasun teknikoarekin lotzen da, esate baterako.
‎Platon, Timeo 70a), Akademikoak giza arimak hiru forma edo atal dituela nabarmentzen du17, hots, arrazionala (logistikón), suminkorra (thymoeidés) eta irrikatsua (epithymetikón). Afera arrunt sinplifikatuz, esan genezake lehendabizikoaren berezko funtzioa Ideiak, hots, errealitate objektiboa, ezagutzen saiatzea dela; bigarrenarena, haserretu edo sumintzea, hala nola injustiziaren aurrean; hirugarrenarena, desiratzea, esate baterako, desira sexuala, gosea edo edateko gogoa edukitzea18 Kasu guztietan giza arimek hiru atal horiek dituzte, baina arima bakoitzean nagusitzen den formaren arabera, gizakiak mota bateko edo besteko disposizioa edo jarrera agertzen du. Preseski, pertsona baten arimaren atal arrazionalak beste bi atalak mendean hartzen dituenean, pertsona horrek Ideien inguruko ezagutzarako disposizioa izango du.
‎Denbora igaro ahala, gainera, gero eta sofistikatuagoak dira. Etorkizunera begira garatu dezaketen sofistikazio mailaren arabera, material horien lau belaunaldi desberdin iragarri dira (Roco, 2011) 4 Nanoteknologiek, halaber, «ahalbidetze teknologia» bezala funtzionatzen dute; hots, NMMak beste teknologia berri batzuen( esate baterako, bioteknologien edo informazioaren eta komunikazioaren teknologien) gaitasunak eta funtzioak potentziatzeko erabiltzen dira.
‎– Lan arloan, kontrol neurri bezala langileen uniformeetan txertatzen diren RFID etiketek haien kokapena eta mugimenduak une oro eta etengabe monitorizatzeko gaitasuna dute, lanarekin zerikusia izan dezaketen eta zerikusirik ez duten( esate baterako, komunera noiz eta zenbatetan doazen eta bertan zenbat denbora pasatzen duten) portaeren artean inolako bereizketarik egin gabe. Bestalde, langileen pribatutasuna intentsitate baxuagoan mugatzen duten eta lan zaintzaren helburua ere eraginkortasunez asebete dezaketen bestelako neurriak eskuragarri ditu enplegatzaileak (bideo-zaintzarako kamerak, esate baterako).
‎Lan arloan, kontrol neurri bezala langileen uniformeetan txertatzen diren RFID etiketek haien kokapena eta mugimenduak une oro eta etengabe monitorizatzeko gaitasuna dute, lanarekin zerikusia izan dezaketen eta zerikusirik ez duten (esate baterako, komunera noiz eta zenbatetan doazen eta bertan zenbat denbora pasatzen duten) portaeren artean inolako bereizketarik egin gabe. Bestalde, langileen pribatutasuna intentsitate baxuagoan mugatzen duten eta lan zaintzaren helburua ere eraginkortasunez asebete dezaketen bestelako neurriak eskuragarri ditu enplegatzaileak (bideo-zaintzarako kamerak, esate baterako).
‎Nanotxipen bidez eskura daitezkeen datu pertsonalak pazientearen osasuna monitorizatu eta zaintzeko helburua asebetetzeko baliagarriak izan badaitezke ere, lortutako osasun datuen kopurua gehiegizkoa izan liteke helburu horretarako. Horrez gain, RFDI sistemadun txip horiek pazientearen osasuna babesteko helburuarekin inolako zerikusirik ez duen informazio pertsonala eskuratzea ahalbidetzen dute, haren mugimenduak eta kokalekua esate baterako. Azkenik, osasuna babesteko helburu legitimoa asebetetzeko gaitasuna duten eta gorputzarentzat txip inplanteak bezain intrusiboak ez diren bestelako metodo sanitarioak eskuragarri daude.
2019
‎Izan ere, argudiatzea heziketa etiko zein kritikoaren bitarteko nagusia da, bai eta ahozko nahiz idatzizko espresioaren baliabide funtsezkoa ere (Camps & Dolz, 1995). Golderren (1996) arabera, 16 urte bitarte garatzen dira, oro har, argudio eragiketa garatuenak (negoziazioa, esate baterako) eta argudiozko testua bere osotasunean atxikitzeko behar den ikuspegi orokorra. Autorearen arabera, gazteen argudiatzeko gaitasunak gara daitezen, beharrezkoa da, besteak beste, argudiatzeko egoera komunikatibo ahalik eta zentzuzkoenak sortzea.
‎Inguru honetan besterik ezagutzen ez den arren, lorosagaia beste zenbait hitzetan mantendu da, hala nola gorpulorraedota iralorra. Nahiz eta gipuzkeran arrasto gutxi mantendu, oso ongi mantendu da Bizkaian eta egundaino erabili izan da hitza beste batzuen osagarri, esate baterako, arkumelorraedota jarraian aipatuko dugun iralorra:
‎Euskal Herriko zenbait herritan bakarrik ageri da dokumentatua, baina jakina da Ereñotzun egiteaz gain, Errenterian, Oiartzunen eta Urnietan ere egiten zela, besteak beste. Jakin badakigu Euskal Herri osoko hainbat lekutan egiten zitzaiola amari bisita, atsolorra izenekoa, esate baterako, Oñatin eta Antzuolan. Egia da, batez ere, Bizkaian eta Gipuzkoan dagoela dokumentatua, beste zenbait lekutan baino gehiago, baina dokumentuek diote Nafarroan eta Iparraldean ere egiten zela; ez dago, ordea, Araban egiten zela esateko arrastorik.
‎Egia da, batez ere, Bizkaian eta Gipuzkoan dagoela dokumentatua, beste zenbait lekutan baino gehiago, baina dokumentuek diote Nafarroan eta Iparraldean ere egiten zela; ez dago, ordea, Araban egiten zela esateko arrastorik. Aipatutako leku gehienetan, Ereñotzun bezalaxe, usadioa galdu egin zen duela hamarkada batzuk eta azken urteotan berreskuratzeko ahaleginetan ari dira zenbait lekutan, esate baterako, Orduñan eta Oiartzunen. Zorionez oraindik badira ohitura zahar hura ezagutu zutenak.
‎Mendeetan zehar mantendu badira ere, urteak dira horrelako bilerak debekatzen saiatu zirela. Hala ageri da, esate baterako, Bizkaiko Foruetako XVI. mendeko aipamen honetan:
‎Urte horietan desagertu egin zen eta orain, atsolorra ezagutu zuten lagunei eta ahalegina egiten ari diren hainbat gizatalderi esker, berreskuratu egin da ohitura, oso bestelako itxura badu ere. Halaxe ari dira Hernaniko Ereñotzun, Orduñan eta Oiartzunen, esate baterako.
‎Goizuetan, Urnietan, Errenterian eta Oiartzunen, besteak beste. Horietako askotan galdu egin da, Errenterian esate baterako, eta beste batzuetan, aipatu bezala, berreskuratzen ari dira. Oñatin eta Antzuolan ere egiten da gaur egun. Eta adituek jasotako testigantzen arabera, nahiko zabaldua egon zen ohitura Euskal Herrian barrena.
‎batzuetan jateko zerbait eramaten zuten, beste batzuetan dirua besterik ez; batzuetan beltzez janzteko debekua zegoen, beste batzuetan ez; normalean gizasemerik ez zen izaten, baina zenbaitetan bai. Urnietan, esate baterako, haurrak besoz beso ibiltzeko ohitura zuten bisitariek.
‎Lehenik eta behin, mugimendu feminista eta haren diskurtsoa argi eta garbi nabarmendu ziren Twitterren, esate baterako, sexu indarkeriaren oinarri patriarkala salatuaz eta hari aurre egiteko eskatuaz (Durham, 2013). Izan ere, eraso sexual horrek ez zuen soilik sare sozialen bidez deitutako aurrekaririk gabeko erantzuna izan kaleetan, sareetan ere bortxaketaren kulturari buruzko hausnarketa esanguratsua sortzea lortu zuen.
‎Beste aldetik, landaguneetako esku hartze arkeologiko gehienak zundaketak egitean oinarritu dira, ez aire zabaleko indusketan. Hala, okupazioen baitan berrantolaketa espazialen bat eman balitz? esate baterako, krisi egoera baten aurrean emandako erantzun gisa?, oso zaila litzateke zundaketa txikien bidez hori identifikatzea. Azkenik, ez dugu ahantzi behar egun ere okupatuta dauden espazioez ari garela, eta etengabeko okupazio horrek ere erregistro asko higatu ahal izan dituela.
2020
‎elikagaien eta oinarrizko produktuen saltzaileak, okinak, neskameak... Baina paraleloki eginkizun tradizionaletatik kanpo jardun zuten langileak ere agertzen dira, merkatari handiak, esate baterako.
‎Esparru akademikoan oraindik apenas landu den arren, badaude motiboak pentsatzeko gizartean nolabaiteko interesa zabaltzen ari dela. Hitanoa ikasteko ohiko ikastaroez gain, bestelako jarduera batzuen lekuko izaten ari gara, gehien gehienak nokako formetan edota emakumeengan arreta jartzen dutenak; esate baterako, 2018ko EHUko Uda Ikastaroetan antolatutako" Hitanoa eta generoa: aberastasuna ala sexismoa?" jardunaldiak edota horretan oinarrituta Argia aldizkariak Nokaren galera izenburupean kaleratu zuen hileroko Larrun gehigarri monografikoa (Irureta, 2019).
‎Galde sortako itemeko erantzun itxien artean emandako aukera bat" nokaren prestigio txarra" izan zen eta parte hartzaileen% 13,6k aukeratu zuen erantzun hori, baina galdera irekietan ere beste 36 erantzunetan esaten da nokaren prestigio txarra dela bere beherakadaren arrazoia. Noka hitz egitea errespetu faltarekin lotu izan dela aipatu dute parte hartzaile batzuek, esate baterako erantzun honetan:
‎1936an piztutako gerra okupazio gerra gisa azaltzea ez da berria den zer edo zer. Gutmaro Gomez Bravok aipatu bezala," okupazio" terminoa harro erakusten zuten organismo anitz antolatu zituen bando frankistak berak, esate baterako, 1937ko otsailean sortutako Auditona de Guerra del Ejercito Ocupacion delakoa
‎Edukiak hautatzeko irizpideetan ere ezin ditugu begiak itxi gaurko gizarteerrealitatearen aurrean, jakinda, esate baterako, globalizazioaren ondorioz homogeneizazio prozesuak gero eta nabarmenagoak direla. Beraz, egoera horri aurre egin nahi badiogu, eta aldarri bezala uler dezagun datorrena, beharrezkoa dugu euskal kulturaren garapena sendotzea.
‎Eta, aldi berean, ondare elementu horiek bitartekari onak izan daitezke eskola bera ere kanporatzeko, gureak ez diren ondareekin ere bat egiteko; lehena eta oraina alderatzeko; kultura enpatia bera pizteko. Horretarako, berebiziko garrantzia hartzen du, esate baterako, Gizarte Zientzietako" Denboraren arrastoa" izeneko 4 multzoak:
‎Eta hala da. Azken hamarkadan hainbat hezkuntza prozesutan izandako aldaketei ere erreparatuz, ohartzen gara, esate baterako, museoek beren kontzeptua zabaldu dutela, bai testuinguru gisa ulertua izateko, ondarearen edukiontzi gisa, baina baita hezkuntza eduki gisa ere. Museoak hedatzen eta birkontzeptualizatzen ari diren prozesu bat martxan dago dagoeneko gure artean, eta, beraz, hezkuntzaren esparru tradizionalak ere (formala, ez formala eta informala) birpentsatu beharrean gaude (Fontal, Amaral eta Garci' a Ceballos, 2016).
2021
‎Horretarako datu kopuru handiak erabiltzeko aukera profitatuz, dialektologia kuantitatiboaren lanabesak erabiltzeak ematen dituen erraztasunak baliatu ditugu hizkuntza ezaugarrien portaera aztertzeko. Egun, edozein hizkuntza ezaugarriren portaera edota ezaugarri desberdinen artekoa aztertzeko aukera dago; horrela, jakin daiteke, esate baterako, isoglosa berdintsuak edo berdinenak edo desberdinenak dituztenak zein diren. Era berean, ezaugarrien artean sortzen diren ereduak ikertu daitezke beren arteko patroi argirik agertzen den zehazteko.
‎Sintesi mapak ere egiten dira dialektologia tradizionalean, batez ere muga dialektalak zehazte orduan, kontzeptu edo gramatika ezaugarri baten baino gehiagoren isoglosak aztertuz; horietakoak dira, esate baterako, Allieresek (1994: 51) eraiki zituenak euskalkien arteko muga esanguratsuak kartografiatuz.
‎Halaber, ikerketa beste maila batean kokatuz, komenigarria litzateke ezaugarri morfologiko independenteekin (aditz ezaugarriei dagokienez, esate baterako, edo pertsona markei, aditz erroei, pluralgileei...) azterketa berriak egitea lortutako emaitzekin alderatzeko.
‎Ez hori bakarrik, A, B, C eta G-tik ere nahikoa urruntzen da. Hala ere, elementu komunak ditu; esate baterako, bi ahizpa baino ez dira, heroia da politena, amandrea (Ama Birjina kasu honetan) ere azaltzen da, tratu txarra edo pertsekuzioa ere gertatzen da, etab.
‎Besteren artean, ahozko literaturan edota tradiziozko dantza herrikoietan horren adibide garbiak ditugu: esate baterako, Euskal Herriko ospakizun batzuetan arbola altxatzen da, makala edo" mayatzaretxa" udaberrian —‘may pole’ ingelesa, ‘Jorje verde’ eslaviarra edota ‘maj stanger eskandinaviarraren antzekoa, Estornesen arabera (op.) —; Bizkaiko nahiz Gipuzkoako dantza zenbaitetan arbola irudikatzen duen makila eta zinten inguruan dantzatzen da; eta euskarazko to...
‎Metaforak edota elementu orokorrago eta abstraktuagoen sinbolo izan dira, eta kasu batzuetan, herrien kosmobisioan elementu totemiko edo mitiko ere bai (Urbeltz, 2000). Euskal kultur adierazpide desberdinetan —folklorikoak edo erritualak— zein herri literaturan hartza, otsoa, zaldia, zomorro desberdinak edota zenbait txori edo hegazti agertzen zaizkigu, esate baterako. Horien artean usoa eta enara ditugu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia