Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 593

2008
‎Hurrengo batzorde eragileko partaide izango dira, esate baterako, subiranotasunak alderdiaren egitasmoa ezin duela arriskuan jarri uste duten buruzagiak. San Cugat del Vallesko alkatea da, besteak beste, sektore horretako pertsona ezagun eta nabarmenetako bat:
‎Motz geratzeko, gainera. Gaur hamar urte Egin itxi eta garbiketa lan luze baten bidea ireki zutenean, esate baterako, iritzigile oso ezagun bati deitu zion lagun kazetariak, itxierari buruzko bat bateko iritzia eman zezan. Hondartzara zihoala eta ez zekiela ezer, hori erantzun zuen galdekatuak.
‎Kiki jolastia da, Koko alaia da eta Moko inozoa da. Pertsonaia horien bidez, hiru pailazoak mugimenduz beteriko ikuskizuna aurkeztuko dute, eta hainbat tresna eta teknika erabiliko dituzte, esate baterako, monozikloa,, pilotak, diaboloa...
‎Gaueko kontzertuez gain, beste hainbat musika kontzertu antolatu dituzte goiz eta arratsaldeetarako: Mariaren Bihotza Abesbatza, haur danborrada, Gartzen eta Rinconete en Tu Retrete taldeak, trikitilariak, txaranga, Arkaitz Mendoza piano jolea eta Miren Urbieta eta Haizea Muñoz sopranoak Rodrigo de Vera pianistarekin emango duten kontzertua, esate baterako.
‎Aldiak izendatzeko ere sistema bera zerabilen; haurtzaroa, esate baterako, Magnum telesailaren bidez zehazten zuen. Expediente X gaztaroa adierazteko baliatzen zuen, eta Roseanne aurreneko mozkorraldiak esateko modua zen.
‎Aurretik antzeko kasuak izan dira, eta horietan espedienteak ireki dira arau hausteak egotzita. Hori gertatu da, esate baterako, Kanariar uharteetako portu batean. Pasaiako kasuan ere adi egongo naiz, ezer bada ere, aurre egiten saiatzeko.
‎Ariketa fisikoa egiteko aholkuak. ...rak igo behar dituzte; eskolara ahal den guztietan oinez eraman behar dira, edo bestela zati bat oinez egitea komeni da; garraio publikoa erabili behar dela txikitatik erakutsi behar zaie; ahal den neurrian automobilean ordu gutxi igaro ditzatela; egunero, ikastetxetik ateratzerakoan kirola egin dezatela; asteburuetan egurats zabalean egiteko ekintzak antolatzea, bizikletan ibiltzea edo paseatzea, esate baterako; noizean behin kirola familiako beste norbaitekin egitea oso komenigarria da.
‎Talde horrek musika polifonikoko produkzioak egin ditu Espainiako katedral nagusietan; Peñaflorida Kapera eta antzeko abesbatza ezagunekin batera jo dute. Atzo, esate baterako, Juan Antxietaren pieza batzuk jo zituzten elkarrekin Antzinako Musika Zikloaren kontzertuan. Bi disko kaleratu dituzte Antxietaren lanekin eta harrera ona izan dute, «Antxietaren kalitatearengatik», Francisco Rubioren hitzetan.
‎Ikuskizunaren ordez dantza egin nahi zutenek horretarako aukera izan zuten beste sei eremuetan. Konstituzio Plazan, esate baterako, Kupela musika taldearekin erromeria egon zen. Trikitixak, panderoak eta bateriak osatutako taldeak euskal giroa jarri zuen Donostiako Parte Zaharrean, kalejirekin, fandango eta arin arinekin, eta beste zenbait abestirekin.
‎Hala ere, beti sortzen du ikusmina. Ez da alferrik, esate baterako, Frantzian gehien egiten den opera. Carmen gure artean da berriro ere, nahiz ohikoa baino ilunago, ohikoa baina dramatikoago.
‎Bestela esanda, zuloan sartuta dagoen gizona ezin izango da inolaz ere bertatik atera begiak irekitzen dituenean. Non eta ez dagoen goi mendiko tresneriaz hornitua... mailu bat eta metalezko oinetako iltzedunak, esate baterako, edo lakio bat inguruetako zuhaitz bati estekatzeko... baina gizon honek ez du tresnarik, eta behin kordea itzultzen zaionean, laster ohartuko da zer nolako egoeran dagoen.
‎Herrialdearen eta zerbitzuaren arabera eragin ezberdina izaten ari da, nonbait, atzeraldi ekonomikoa. Bilbao Turismoko zuzendari Marcos Murok aurtengo jarduna aurreko urteen antzera doala uste du, esate baterako.
‎Kirol arloko erakusleihoak ere bikain islatzen du gure nazioaren errealitatea. Kataluniaren metafora argigarria da, esate baterako, Joan Laportari oraindik orain jarritako mozio zentsura. Egia da mozioak ez zuela aurrera egin, teknikoki, eta Laporta hala nahi izanez gero Bartzelona Futbol Klub taldeko presidente izan litekeela 2010era arte, baina nortasun katalanaren izaera autosuntsitzailearen isla argia dira mozioak agerian utzi zituen giza miseriak.
‎Jendea topatzen jarraitu zuen bidean, eta haiek agurtzen. Orduantxe iritsi zen Joan Mari Olano Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kidea agurtu zuen, esate baterako.
‎Ez dira beti hirurak batera herrietara joaten, tarteka haietako birekin osatzen baitute saioa. Gaur arratsaldean, esate baterako, Beran Korri eta Xalto izango dira neska mutikoak alaitzeko ahaleginetan.
‎G7 osatzen duten beste herrialdeetan ere, hazkundea uste baino txikiagoa izango da. Japonian, esate baterako, %1, 2 egingo du gora; ekainean emandako datuekin alderatura, %0, 5 gutxiago. Kanadako BPG, berriz, %0, 8 igoko da (ekainean, %1, 2).
‎Munduko ekonomia aurreikusi baino gutxiago haziko dela uste du Jorgen Elmeskovek OCDE Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeko ekonomialari buruak. Eurogunea, esate baterako, %1, 3 haziko da soilik, ekainean iragarri baino 0,4 puntu gutxiago. Kapitalen merkatuan dabilen ekaitza, etxebizitza merkatuaren atzeratzea eta lehengaien garestitzea.
‎Euskararen ezagutza puntuatzeko era ere aipatzen du dekretuaren zirriborroak. Puntuaziorik handiena Hizkuntza Eskola Ofizialaren gaitasun ziurtagiria edo erakunde baliokide batek igorritakoa (EGA, esate baterako) duenak lortuko du. Titulu horiek ez edukitzekotan, Hizkuntza Eskolak edo Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetako urratsak balioetsiko dituzte.
‎Elkarrekin biziko direnen kopuruaren eta diru sarreren araberako mugak egokitu egiten baitira. Hala, esate baterako, bost kide eta bi diru sarrera duen familia baten gehienezko irabazien muga 51.852 eurokoa izango litzateke.
‎Argazki zuzendari honek Rainer Werner Fassbinderren hamabost filmetan lan egin du eta Estatu Batuetan batik bat Martin Scorseserekin lan egin du, The Color of Money eta Gangs of New York filmetan, esate baterako.
‎Oraindik ikazkintza ustiapenaren arrastoak ikus daitezke Artikutzan. Pagadian, esate baterako, erraz topa daitezke txondor plaza zaharren arrastoak. Gainera, itxura erabat ezberdineko bi pago mota daude.
‎Ez zen prozesu erraza izan. Garai horretan, EAJk Aznarren gobernua babesten zuen Madrilen, eta 1998ko ekainaren hasieran, Ino Zeberio ETAko militantea hil zuen Ertzaintzak, esate baterako. Oztopoen gainetik, aurrera egiteko gogoa nagusitu zen, eta, azkenean, emaitza etorri zen.
‎Irudika ezazue, esate baterako, Hondarribiko herritarrik gehienek alardean irtetea debekatuko baliote beltz bati, beltza izate hutsagatik; jokabide arrazakeriazkoa izango litzateke, eta halakotzat ulertuko litzateke. Alabaina, alardean irtetea debekatzen badiete emakumeei, emakume izate hutsagatik, jokabide hori ez da sexismotzat jotzen, nahiz eta Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalak argi eta garbi zehazten duen ez dagoela bereizkeriaz jokatzerik arraza, erlijio edo sexu arrazoiak direla bitarteko.
‎Egia da Espainia, bere gatazka kolonialak nazioarteko bihur ez daitezen hain kezkaturik baitabil beti, deseroso sentitzen dela Estrasburgoko Giza Eskubideen Epaitegiko akusatuen aulkian egoteko ahalbidea dela eta, baina neurri horrek, luzea eta astuna izaki, urteak ditu ondorioren bat ekartzeko, eta horrek ez luke izan Ibarretxeren aukera bakarra. Gogora dezagun, esate baterako, Estrasburgok behin emandako epai hura, zeinak Espainia kondenatu baitzuen uko egin ziolako 1992ko urtean atxiloturiko hamabost independentista katalani egindako torturak ikertzeari, Garzon operazioa esan zioten haren barruan; epaia ez zen 2004ra arte etorri. Hamabi urte igaro eta gero!
‎Museoak obrak erosi ditu, baina are gehiago lortu ditu dohaintzen bidez. Dohaintzak funtsezkoak dira bilduma oparoa osatzeko. Londresko National Galleryn, esate baterako, merkatari britainiarrek emandako obra ugari daude. Halakorik gertatzen da Bilboko Arte Ederren.
‎(...) Bere azken kongresuko txostenetan, PSOE «benetako elebitasunaren» alde agertu zen, herritarren eskubideak bermatze aldera, «autonomia hizkuntza» ardatz duen hezkuntza eredua defendatzeraino... Katalunian, esate baterako. EAEn PSEk eta Nafarroan PSNk, berriz, autonomia bitxia erakutsi izan dute oso bestelako apustua eginez beren azken 30 urteko ibilbidean.
‎Modu tradizionalean ere bilatzen dira barietateak. Herbeheretan esate baterako badago talde handi bat ezkabiaren kontra lanean ari direnak. Irlandako gosetea ekarri zuen gaitz honek, eta oraindik ere mundu osoan patata suntsipen handia dakarren gaitza da hau.
‎Hala ere, azken hilketa honetan ezin da saihestu hildako emakumea etorkina zela eta, ondorioz, eraso egiteko errazagoa. Izan ere, egoera horretan dauden emakumeek zailtasun handiagoei aurre egin behar izaten diete; esate baterako, tratu txarrak salatzeko eragozpen handiagoak izaten dituzte. Eta, paradoxikoki, zailtasun horiek, eskubide murrizketa horiek, legeek beraiek ezartzen dituzte.
‎Garai hartako herri mugimenduek sortu zuten, mugimendu antimilitaristek, feministek, eta, azken batean, iritzi eta ideiak plazaratzeko leku bat nahi zutenek. Musikan, esate baterako, punk rocka «madarikatua» zen, ez zen halako kontzerturik egiten, eta beste irratietan ez zegoen musika hori entzuteko aukera. Halako musika emango zuen lokala okupatu eta musika emitituko zuen irratia sortu genuen.
‎Ferial Haffajee kazetari ospetsuak adierazi duenez, «Latinoamerikan lortutako arrakastaren ostean, estatismoa eta nazionalizazioa ideologia gisa berrindartu izanak» barregarri utziko lituzke Mbekik eta haren ekonomia ministro Trevor Manuel ahalguztidunak azken hamar urteetan ezarritako politikak. Horren adibide garbia izango litzateke, esate baterako, Hugo Chavezek joan den irailean Hegoafrikara egindako bisita, hainbesteko zalaparta sortu duena. John Pilger esatari hegoafrikarrak, berriz Devosen egindako Foroko ikasle nabarmena izaki, Mbekiren agintaldiaren amaierarekin ere lotu izan du Wal Streeteko finantza krisia.
‎Egia da, halaber, Mbekiren estilo hotz eta burokratikoak Mendebaldeko goi arloetan halako ospea eman zionak arerio ugari ekarri dizkiola bere herrialdean, hark eragindako gizarte nahiz ekonomia politikez harago. Ez zuten gutxi gutxik ohartarazi, esate baterako, tradizio demokratiko hain sendoko ANC alderdiaren desbideratze agintekeriazkoa baino ez zela hirugarrengoz hautagai izateko haren asmoa.
‎Justizia sailburuak esan zuenez, EAEn, batez beste, 11 salaketa jasotzen dira egunero genero indarkeriarekin lotuta. Hala ere, horietatik askok uko egiten diote gero zigor prozesuarekin jarraitzeari; 2007an, esate baterako, 404 biktimek erabaki zuten prozesuarekin bukatzea, zehazki, salaketen osotasunetik %12 izan ziren.
‎Bere burua euskal irratitzat daukanak bere albistegi orotan aipatu beharrekoa zela Garaterena, euskal kulturan eta mundu intelektualean zeukan zamagatik; halakoxeko subjektibotasunez eman nahi izan zen iritzia. Inoiz ez zen esan ez iradoki hemen, kultura.com edo Graffiti saioek, esate baterako, ez ziotenik tarterik eskaini Garate zenari. Aitzitik, potret mamitsua jaso ahal izan genuen, dena esatera, I, aki Berazategiren eskutik Graffiti n..
‎Urte askoan, ikerketa lanetatik kanpo geratu dira emakumeak. Aski nabarmentzekoa da, esate baterako, 1993 urtera arte ez zirela kardiologiako ikerketetan emakumeak sartu, eta kontuan hartu behar da bihotzeko eritasunak direla heriotza kausarik handiena emakumeengan. Sarri askotan, soilik haurrak izateko izaki bezala hartu dira emakumeak aintzakotzat, eta osasunaren beste hainbat ikuspegitatik ikusezinak izan dira...
‎Hala ere, pertsonen %95 inguruk haien baliabideekin bakarrik aurre egin diezaiokete doluari. Gure aitona amonek, esate baterako, aurrera egiten zuten bakarrik. Ez nuke mundu guztia dolua eramateko taldeetara eramanen, baina garrantzitsua da patologiak ikustea, horiek garaiz detektatzea, gero tratatu ahal izateko.
‎Guztiek diotenez, egoera horretan irauten ez ezik, aldaketa garai batean bizitzen ari dira, eta kontinente horretako herriak ordezko eredu bat sortzen ahalegintzen ari dira. Ordezko eredu hori beharrezkoa bezain ezinbestekoa delako froga ukaezina dira, esate baterako, Venezuelako, Boliviako eta Ekuadorko iraultza prozesuak, eta, nola ez, Kubako iraultza heroikoa, hala baiteritzo Gizarte Mugimenduen Biltzarrak. Transnazionalek herri baliabideak bidegabe ebasteari aurka egin izan diote, mendeetan miseriarik gorrienean eta bazterkeriarik erabatekoenean utzi izan baitituzte hainbat eta hainbat belaunaldi; hala, nazionalizazioen bidez saiatu izan dira lehengoratzen, eta baliabideetatiko etekin ekonomikoak herriari itzultzen, hezkuntza, kultura, osasun zerbitzu eta elikagai moduan.
‎Hilerrietako bakeaz hitz egin ohi da, gerra piztu ohi da Alemanian Gorlebengo zabor erradiaktiboen hilerrira hondakin nuklearrak garraiatzen dituzten aldiro. Asteburu honetan, esate baterako.
‎Edonor dantzan jartzeko moduko abestiak bildu dituzte diskoan, ska eta reggae banda izan direla argi utzita. Letretan, gai askori heldu diete. EBB abestian, esate baterako, Euskal Herriko zein Mendebaldeko beste herri batzuetako «agintarien itxurakeriaz» mintzatu dira. Zoazte abestia, bestalde, izen bereko Ondarroako gizarte eragileari eskaini diote.
‎Gaurkotasun handiko gaiak jorratzen dituzte gehienek. Petrolioaren gorakada eta horren ondorioak, esate baterako. «Gaur egungo Venezuela ezagutzeko lanak dira», Alizar Sahdah zikloaren koordinatzailearen esanetan.
‎Aipatutako gaixotasun genetiko horietako bat garatzeko beharrezkoa da genearen bi kopia edukitzea. Hortaz, esate baterako, amak gene horietako baten kopia bat pasatzen badio haurrari eta aitak ez, kasu horretan ez da deus ere gertatzen. Arazoa gurasoek genearen kopia bakarra dutenean izaten da.
‎Batzuek aurreneko aldiz bidali dizkiete lanak Ataramiñekoei: Oier Anduezak, Ana Lopez Mongek eta Ibon Meñikak, esate baterako. Idazle zailduak dira beste batzuk:
‎20 urte baino gehiago igaro dira Altuna familiari zegokion zatia Uriatarrek erosi zutenetik eta orduz geroztik, ugalduz joan da eraikuntza enpresa honen presentzia Euskal Herria osoan, eta Gipuzkoan bereziki, egin diren azpiegitura garrantzitsuenetan. Altuna y Uria da, esate baterako, Leitzarango autobiaren Gipuzkoako zatia eraikitzeaz arduratu ziren UTELAN eta UTELAN berri aldi baterako enpresa taldeetako partaideetako bat. 1989ko urrian azpiegitura horren aurkako kanpaina abiatu zuen ETAk.
‎Beste hainbat tokitan ere egin ziren elkarretaratzeak atzo, Eudelek deituta. Donostian 500 lagun inguru batu ziren, esate baterako, eta Gasteizkoan Patti Smith musikari estatubatuarrak parte hartu zuen. Lakuan batu ziren Jaurlaritzako ordezkariak, eta Bilbon ere elkarretaratzeak egin zituzten udaletxearen eta Diputazioaren aurrean.
‎Hainbatek gogor kritikatu dute. Euskal Kirol Federazioen Batasuneko (EKFB) hainbat federaziotako ordezkariek, esate baterako. Ezin zaigu inor etorri esatera eroan behar dugun elkastikoaren kolorea, kantatu beharreko ereserkia, gure selekzioen izenak..., esan zuten.
‎Egungo etxe nagusiek, Nintendok eta Sonyk, etengabeko eskaintza egiten dute urtero. Nintendok, esate baterako, DSi eramangarria atera berri du, kamera eta audioarekin, eta Sonyk Play Station Portable 3000 atera du, LCD pantaila eta mikrofonoarekin. Merkatura atera ahala zaharkituta geratzen dira, eskaintza zabalak zapalduta.
‎Frantziako M6 katean lehiaketa hiru aldiz egin dute, eta Euskal Herriko lehiakideak izan dira. Aurtengoan, esate baterako, Miarritzeko ama alaba batzuk izan ziren lehian.
‎Horietako batzuk aspaldiko biniloetatik berreskuratu dituzte. Nafarroako Larraga herriko jotarien abestiak, esate baterako. Beste batzuk, aldiz, berri berriak dira.
‎Horiez gain, beste ondorio batzuk ere aipatu dituzte sindikatuek, esate baterako, lana eta familia bateratzeko zailtasunak. Hori dela eta, askok lana utzi behar izan dutela uste dute, batez ere emakumeak.
‎Batzuetan film bat ikusita, asmatzen ahal da nor dagoen kameraren bestaldean. Hainbatetan joko erraza da, eta askoz errazago bihurtzen da istorioaren sortzailea, esate baterako, Woody Allen bada. Batzuek estilo definitua deitzen diote horri, auskalo.
‎Estatu eta eskualde horiek NBEri utzitako lurrak dira, iheslarien beharrizanak betetzeko lagatzen dizkiotenak. Baldintza horiek betetzen ez dituztenak ez dira errefuxiatu guneak, UNRWAren arabera, horietako hainbatetan ere eskolak eta osasun baliabideak bideratzen baditu ere, Damaskon (Siria) eta Jarmuken (Irak), esate baterako. NBEk zenbatutako 1,5 milioi errefuxiatu palestinarren herenak bizi dira errefuxiatu gune ofizialetan, eta gainontzeko bi herenak esparru horien aldirietan elkartu dira.
‎Ekoizle ere aritu zara azken urteetan. Musikari askoren lanak ekoitzi dituzu, Anje Duhalderen azkena, esate baterako. Gustatzen zaizu estudioaren bestaldeko lana?
2009
‎Urte berria hasi besterik egin ez den arren, ez da zaila Internet gehiago zabalduko dela iragartzea. Horrekin batera Internetekin lotutako hainbat kontzeptu eta gailu ere ekarriko ditu urte berriak, esate baterako, cloud computing kontzeptua edo filmak Internetetik zuzenean hartuko dituzten telebistak. Eramangarritasunak eta kontsumo aurrezpenak indar gehiago hartuko dute.
‎Joera hori areagotu egingo da eta zabaldu bestelako gailuetara. Hor daude, esate baterako, ultraeramangarriak edo notebook ak. Aurten haien urtea izango da, eta merkatu osora zabaltzea espero da.
‎Kanpaina gogorra izan zen, Ertzaintzaren presentziagatik. Mitinetan mikrofonoak kentzen aritu ziren, esate baterako, ertzainak. 120.000 boto jaso zituzten, ezker abertzaleak berak emandako datuen arabera.
‎Baina bigarrenari ekin aurretik, Les Bienveillantes nobelatzarra paratu zait aurrean, ezin izan diot izkin egin. Gaur berriro idatzi nahi nuen Kixoteak kopiarekin duen lotura estuaz, esate baterako, Avellanedaren Kixote apokrifoaz, edo Borgesen ipuin batez (ezinbestekoa, irakurle intelektualarena egiteko): es.
‎Hala nola 60 eguneko giltzapetze aldia ezartzen du, Lotsaren Direktiba aplikatuz gero edo 65 urtetik beherako arbasoekin berriro elkartzerik ez izanez gero. Horrez gainera, arau hauste larritzat jotzen ditu elkartasunezko jarrera zenbait euroko isunak ezartzeraino, esate baterako, helbide bat eskaintzea erroldatze ondorioetarako baldin eta ez bada benetako helbidea. Jokabide larri horri esker lortu ahal izan dituzte pertsona askok eskubide oinarrizkoak.
‎Haurdun gelditzea, askotan, beldurgarria izaten da ama izango denarentzat: ama bakarra denean, bakarrik dagoenean eta egoera ekonomikoa larria denean, esate baterako. Haurdunaldia, gainera, estres eragilea izan daiteke hainbat arrazoirengatik:
‎Hala nola 60 eguneko giltzapetze aldia ezartzen du, Lotsaren Direktiba aplikatuz gero edo 65 urtetik beherako arbasoekin berriro elkartzerik ez izanez gero. Horrez gainera, arau hauste larritzat jotzen ditu elkartasunezko jarrera zenbait euroko isunak ezartzeraino, esate baterako, helbide bat eskaintzea erroldatze ondorioetarako baldin eta ez bada bada benetako helbidea. Jokabide larri horri esker lortu ahal izan dituzte pertsona askok eskubide oinarrizkoak.
‎Zenbait musikari gehitu zaizkio Oreka Tx bandari. Beste txalapartari bat, esate baterako. Aurrerantzean, Mikel Ugarte ere ariko da txalapartan, Igor Otxoa eta Harkaitz Martinez de San Vicenterekin batera.
‎Erru gabeko prebentiboak, esate baterako, edo Gasteizeko langile tirokatuak.
‎Irrati ikuskizunak ezaugarri bereziak izango ditu eta hamar minutuko atalez osatuta egongo da. Egun horretan bideoak, diapositibak, Power Pointeko lanak eta irudiak erabiliko ditugu, esate baterako irratiaren iragana erakusteko. Gara egunkariko Tasio marrazkilariaren kolaborazioa ere jaso dute eta haren bineta bat ikusi ahal izango da Bilborocken.
‎Berritu? Zerbitzua hobetzeko dena da beharrezkoa, eta horretan ari gara, instalakuntzetan, esate baterako. Txotx garaiko hiru hilabetetarako egiten dugun gastua ez da nolanahikoa.
‎Mendialde batzuk beste batzuk baino aberatsagoak dira megalito guneen aldetik. Kareharrizko inguruetan, esate baterako, oso gutxi izaten dira. Deba ingurua da horren adibideetako bat.
‎Talabani Hego Korean izan da azken egunotan, eta Iranerako bisitan, presidenteaz gain, bertako hainbat ordezkarirekin biltzeko asmoa du; esate baterako, Ali Lariyani Parlamentuko presidentearekin, botere judizialeko buruarekin eta Ali Akbar Iraneko Determinaziorako Biltzarreko presidentearekin.
‎Eragin handia izan zuen Italiaz kanpoko sortzaileengan ere. Paris lantoki izan zuten Marcel Duchamp, Fernand Leger eta Robert Delaunay artistengan, esate baterako. Halaber, arrasto sakona utzi zuen ondoren etorri ziren mugimenduetan.
‎Zenbait komunikabidetako profesionalek salatu dute albistegietan irizpide informatiboak gailendu behar duela, hauteskunde batzordeak ezarritako bloke denboren aurrean. Katalunian, esate baterako, 2003 urtetik telebista publikoko kazetariak esaten ari dira ezberdindu egin behar direla alderdien doako tarteak eta albistegietako informazioa. Gure tesiaren arabera ez da doktrinarik egon behar albistegietako informazioan, horrek informazio eskubideari eragiten baitio, dio Ramon Espuny TV3ko kazetari eta Kataluniako Kazetarien Sindikatuko kideak.
‎Ez dira guztiak goi mailakoak, baina gehientsuenak oso dibertigarriak dira. Honako The Gauntlet, esate baterako, akzio biziz betetako zinta txukuna da. Ez goi mailakoa sinesgaitza ere bada hainbat unetan, baina oso gustura ikusten den horietakoa da.
‎Izan ere, neurgailuek ez dute bereizten zer den euria, zer lanbroa eta zer zaparrada; ez dute esaten kostaldea behe lainoarekin esnatu den edo lokatza noraino iristen den. Bizkaiko Golkoaren ekialdearen klimatologiaren ikur da Igeldoko behatokia, baina behatzaileengatik izan ez balitz, 1928 urtetik osatu den datu segida hautsia legoke; horrela gertatuko zatekeen, esate baterako, 1973ko abuztuaren 10eko euritean plubiometroak ordu erdiro hustu izan ez balituzte eta gainezka egin izan balute.
‎Hala da benetakoan, eta hala da entzierro birtualean ere. Abiadura da garrantzitsuena, esate baterako, Santo Domingoko aldapan, eta erresistentzia, aldiz, Estafetan.
‎Sekretuak gaztelaniaz izaten ziren. Eta guk gurasoak hizkuntza horretan entzuten genituenean bagenekien zerbait ezohikoa gertatu behar zela, jolasak bukatu eta ohera bidaliko gintuztela, esate baterako. Horrexegatik egoten ginen adi adi gurasoak gaztelaniara pasatzen baziren, eta ikasi ere halaxe ikasi genuen hizkuntza, ulertzen lehenik eta behin, zer gerta ere.
‎Erresuma Batuko estudio hartan sortu zuten, esate baterako, Animal Farm filma, George Orwellen izen bereko nobela ezagunean oinarriturikoa. Ideiak kontatzeko animazioak duen indarrean sinetsi zuten nire gurasoek, eta animazioa zabaltzeko lan egin zuten bizitza osoan.
‎Belaunaldi zaharren aldean, egungoak abantaila batzuk badituela dio, esate baterako, Myspace: Egun errazagoa da disko bat grabatzea eta hedatzea.
‎Esplotazio kasu agerikoenak Asia, Afrika edota Ameriketan izaten badira ere, bertako langileriak gordintasun osoz pairatu behar izaten dituelako Mundu Bankuak, Munduko Merkataritza Elkarteak edo Nazioarteko Diru Funtsak, besteak beste, indarrean jartzen dituzten politika ultraliberalak, munduko beste tokietan lan egokia deritzona gero eta eskuraezinagoa den luxu bilakatzen ari da. Honela, esate baterako, Europan 16 milioi eta erdi dira langabezian dauden langileak, eta Euskal Herrian bertan prekarietateak soldata bikoitzen edota lege mailan edo lanaldi partzialekin egindako lan kontratuen itxura hartzen du, eta populazio aktiboaren heren bati eragiten dio. Gehienetan, gainera, prekarietatean aritzen diren langileak (gazte, emakume edo etorkin izan ohi direnak) lan istripuak izateko aukera askoz gehiago dituzte.
‎Eta susmoa dugu gaurkoa ez dela pasatuko telebistaren historiara, bere eskaintza zinematografiko oparoarengatik. Prime time orduan aurkitu duguna, esate baterako, zeluloide pieza original bat da: John Flynn zuzendariaren Out of Justice.
‎Ekonomia krisia dela eta, lotsa gutxiagorekin azaleratu ohi ditugu langile atzerritarrenganako xenofobia jarrerak. Egunerokotasuna hizpidera ekarrita, egunez egun ageri ohi zaizkigun adibideen adierazgarri da, esate baterako, martxoaren hasieran bi emakume afrikarrek Bilboko auzo batean jasan behar izan zuten erasoa. Hilabetea joan hilabetea etorri, giroa berotzen aritu izan dira auzo hartako bizilagunen elkartekoak, han ibili ohi diren emakume afrikarren zeharo kontrako gertatzeraino.
‎Orain pentsa zer izango litzatekeen halako batean, zure ametsak eteteaz gain, bestelako trukotxoak egiten ikasiko balu: kapaza balitz, esate baterako, altxatu zaren ala ez jakiteko, eta horren berri emateko zure kafe makinari, berotzen hasi dadin. Edo armairuak bizi propioa hartu eta, zer jantziko duzun erabaki aurretik, eguneko eguraldi iragarpena emateko gauza dela.
‎Irakurtzen duen RFID txip bakoitzari ekintza ezberdinak lotu ahal zaizkio: Gorkak, esate baterako, programatua dauka kartera barruan daraman bus txartela (nola du izena Gipuzkoako Creditransak?) ikustean hurrengo autobusen ordutegia erakuts diezaion. RFID txip horiek dituzten ztamp izeneko pegatak ere erosi ahal dira etxeko gauzetan itsatsi eta adimentsu bihurtzeko:
‎Kontua da, ordea, ekonomiari dagokionez askoz ere errentagarriagoa izango litzatekeela prebentzioa lantzea: zientzia ikerketek diotenez, istripu bat eragotz lezaketen prebentzio neurrien kostua 30 aldiz txikiagoa litzateke, esate baterako, istripuak direla-eta enpresak ordaindu lituzkeen gastuak langile taldeari, kalte materialei, eta bestelako gastu nagusi, kalte ordain eta isunei dagozkienak.
‎Gidoia zurea izanda, askoz lotuagoa egongo zen dena, baina arazorik sortu dizu horrek, esate baterako bat batean zerbait aldatu behar izan duzunean?
‎Oso ondo ezagutzen nituen pertsonaiak eta elkarrizketak, eta errazagoa zen zerbait aldatzea. Pasarte batekin, esate baterako, arazoa izan genuen argirik gabe geratu ginelako. Azkenean ezin izan genuen plano hori filmatu, eta pasarte hori galdu egin genuen.
‎Bertsoen kasuan, zaleen usteak eta epaileen erabakiak sarritan ez datoz bat. Ondo legoke epaileek baloratzen dutena gizarteari modu egokian azaltzea, esate baterako, Hitzetik Hortzera ren bitartez. Akaso jendeak horrela ulertuko du zergatik partida ez duen irabazten ondoen jokatzen duenak, baizik eta gol gehien sartzen dituenak.
‎Bestalde, txikiagoak diren gailu mugikorrak daude, smartphone gisa ezagutzen direnak: iPhonea, esate baterako. Abantaila asko ekarri dituela zalantzarik ez dago, ordura arte mahaigainari zegoen lotura eten egin da nolabait.
‎Orain dela gutxi (ikasturtean), ikerketa bat egin zen Donostiako hainbat ikastetxetan gure gazteek homosexualitateari (dibertsitate afektibo sexualari, oro har) dagokionez zer esperientzia duten jakiteko. Jarraian azaltzen diren datuok, esate baterako, ikerketa horren bitartez lortu ziren: gazte kopuru handi batek argi eta garbi adierazi du ikastetxean homofobia jarrerak ikusi dituela (gazteen% 52, jarrera horren ezaugarrien arabera); galdetutako gazteen% 4k ikaskideren bat jipoitu dutela aitortu dute ikaskidearen orientazio sexuala dela eta, %13k ikaskidea alde batera utzi dutela adierazi dute, eta %11k objekturen bat bota diotela; beren orientazio sexuala aitortu duten gazteen% 11k eraso fisikoren bat jaso dutela adierazi dute, eta% 35ek mehatxuak edo antzekoak jaso dituztela.
‎Horrela, pelikula Star Trek edo Trek Star deitzen ahal zen, berdin dio horrelakorik ikusi nahi duenari. Hala ere, dotoreziaz egin du hori guztia zuzendariak, ahal izan duenean bere ukitu propioa emanez; esate baterako, soinuaren erabileran.
‎Universitat Rovira i Virgili eta Bartzelonako Unibertsitateetako (Pa, sos Catalans) ikerlari talde batek,, egunerokotasunez 2 jantzitako emaitza ezagutarazi digula, hots, sukaldean janariak prestatzeko moduen eta elikagaietan egon daitezkeen kutsatzaileen artean badagoela erlazio edo korrespondentzia, norbaitek zientifikoago eskatzen badigu. Jangaiek ohi dituzten kutsatzaileetako batzuen (beruna, merkurioa, artsenikoa, kadmioa, poliklorobifeniloak edo bifenilo polikloratuak, esate baterako) kopuru edo mailetan produktuak prestatzeko metodoek duten eragina intuizio hutseko kontua bazen ere, aurrerantzean orain begi bistakoa izango omen da.
‎Bertan, erabiltzaile bakoitzak nondik norako bidaia egiten duen jartzen du, eta ordua ere bai. Partekatzeko modua ere jar daiteke; esate baterako, autoa txandaka eramatea izan daiteke aukera bat, eta bidaiaren gastuetan laguntzea bestea.
‎Arte salerosleekin hitz aspertuak izaten zituen sarri askotan Pablo Picassok (Malaga, Espainia, 1881 Mougins, Frantzia, 1973). Daniel Henry Kahnweiler historialari, kritikari eta bildumagilearekin, esate baterako. Picassoren arte saleroslea ere bazen Kahnweiler, eta solasaldi horietan Cezannek Sainte Victoire mendiaz eginiko margolanez hitz egiten zuten maiz aski.
‎ezetzaren estetika. Orduan, edozein baliabide egokitzat jo zuten, esate baterako, poesia egiteko. Hau da, erabaki zuten edozer izan zitekeela poesia.
‎Halakoetan ez dut eragozpenik izaten irakurtzeko. Asko gustatu zait, esate baterako, Stieg Larssonen El hombre que no amaba a las mujeres. Salbuespena da best seller ren artean?. Eredu komertzialei jarraituta idatzirik daudelako ez zaizkio interesatzen gisa horretako liburuak.
‎Ezin konta ahala adibide aipa ditzakegu: Alemaniako Estatuak, esate baterako, batez ere nazismoa dela-eta honezkero zentzatua egon lukeen arren, kanporatu egiten ditu turkiarrak, eta horrek ekarri du Turkian heriotza zigorra ezartzea, eta Schengen alderdiko gainerako estatuak atzera geratzen ez badira ere hantxe izatea legerik zorrotzenak atzerritarrei, eta asilo eta aterpeari dagokienez.
‎Gertaera hau ez baita gertakari isolatu bat, egun inposaturiko sistema patriarkalaren ondorio luze bat baizik. Hori horrela, jendartean instituzioek berdintasun faltsuaren mezua zabaltzen duten bitartean, emakumeok etengabe ikusten ditugu urratuta gure eskubideak, esate baterako, gure auzoko kaleetan libre eta arriskurik gabe ibiltzea. Gainera, arrisku hau handitu egiten da emakume gazteengan, izan ere, kolektibo hori da kalean eraso gehien jasaten dituena.
‎Gainditzeko arazorik ez dute izaten gehienek, baina askok batez besteko altua eskatzen duten unibertsitate ikasketak egin nahi dituzte, Medikuntza, esate baterako. Hala ere, Agirrek ez du uste hainbesterainokoa denik selektibitatearen garrantzia kalifikazioari begira.
‎Edozein bezain basko agertu ohi dira, euskaragatik ezer gutxi egin arren. Hasieran euskaldun anitz zituzten, esate baterako, Eibarren. Baina gaur euskara dabilkienik urri.
‎Aurten ere beste hainbeste jende batzea espero dute, haien artean atleta ezagunak. Jada baiezkoa eman dute, esate baterako, Iraia Garcia Euskadiko kros txapeldunak eta Unai Saenz de la Fuente maratoilariak.
‎Beharrezkoa da askotarikoa den gizarte batean. Baina baditugu ere hitzarmenak egiteko eskuineko abertzaleekin, esate baterako EAJrekin. Erabaki ahalmena burujabetasunaren bide demokratiko bakarra da, guk erabili nahi duguna.
‎Hain zuzen ere Rubalcabak esaten duenaren kontrakoa da. ETA menperatzeak oztopatuko lituzke konpondu beharreko hainbat arazo, esate baterako presoena. ETAk borroka armatua uzten duenean ere gatazkak jarraituko du.
‎Artista da Fahed Halabi, baina bizi den herrian, Jaffa herri okupatuan, bestelako ogibideak izatera beharturik dago. Eraikuntzan lan egin du, esate baterako, eta tabernako barraren bestaldean. –Ia ezinezkoa da artista gisa bizitzea:
‎Presoen Euskal Herriratzea eskatzen jarraitzen dute herriz herri, hileko azken ostiraletan. Atzo, esate baterako, 120 lagun batu ziren Bilbon, Sabin Etxearen aurrean, eta 200 Arriagan. Ondarroan 150 lagun inguru batu ziren, eta Ertzaintza agertu zen argazkiak kentzeko esanez.
‎Eta dena ez da orain AEBak. Karrera horietako hainbeste irabazi zituen XR750 motoan oinarrituta, azken urteetan Europara begira ere jarri da Milwaukee-ko etxea, eta VR modeloa, esate baterako, bereziki Europako eroslearentzat egin zuen.
‎Hala ere, kanpaina berri bat izan daiteke bere itxura garaikidea saltzeko nolabait, Gernikako aurresku berriztatuaren ildotik jarraitzearren. Alta, erantzuna askoz errazagoa izan daiteke aise hitz egin daitekeelako ezagutzen diren gaiei buruz, prestakuntzarik, ezagutzarik eta esperientziarik ez daukagunei baino, ekonomiaz esate baterako.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia