Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 192

2000
‎Agerian daude jazarpenarekin eta sakabanaketarekin lortu dituzten emaitzak: itota eta gehiago jasan ezinik euren buruaz beste egin duten lagunak, esate baterako; ez dituzte menderatu, baina urkamendira bultzatu dituzte. Eta hor daude damutuak ere; nire ustez, damutuak baino ukatuak eta etsitakoak besterik ez direnak.
‎Haurrontzat ere agerikoak ziren arazo haien zantzuak. Oloten, esate baterako, kamioikada terraila aurkitu nuen, ihesean zihoazenek utzia, zalantzarik gabe. Bidearen albo batean lagata zegoen kamioia, erdi iraulita, matxura edo istripuren baten kariaz.
‎Zezenketara ere beste behin, eta horrekin ere aski. Maiteago nuen kantu gregorianoa, esate baterako. Camino kaleko kaputxinoen elizara igotzen nintzen igandero.
‎Ezer asko gabe joaten zen hara jendea. Eusebio horrek, esate baterako, aldatzeko arroparik ere ez zeukan; neuk eman nizkion; oinetakorik ere ez, etxean egoteko zapatila pare bat besterik ez; baina labana handi bat bai ordea, bandoleroen tankerakoa, beti aldean erabiltzen zuena. Egun batez, lanera bidean, autobusera igo eta, ez dakit nola, nahi gabe inondik ere, oina zapaldu nion han zihoan arabiar bati.
‎Noizean behin ikusten ziren izartxo batzuk gris hartan, hori egia da. Agirre lehendakaria hil zenean, esate baterako, Artzain Onaren katedraleko hileta elizkizunean izan nintzen. Mundu bat ikusi nuen han, ikusterik uste ez nuen jendea.
‎Edo alderantziz, ez zakiat, berdin zaiok. Baduk haurride bila gertuago jotzen duenik, ETAko gudariengana esate baterako, baina baita askoz urrunago begira jartzen denik ere: Sabino Arana, Arturo Kanpion, Agustin Xaho, Matalas...; Amaiurren Mirandako kondeari eta Leringo etoiaren semeari, Orreagan Errolani eta Zelatunen erromatarrei aurre egin zietenak...; harrespil eta trikuharrien egileenganaino heldu arte.
‎Lupo, Xanen ondoan, paretaren kontra zena, luzea zen, bizar motza zeukan eta, betazalak ia arras itxita zeuzkala, noiznahi lo jausi behar zuela zirudien. Bele berriz, suspertuago zegoen; bera izan zen, esate baterako, Xani, behar izan zuelarik, eskatu gabe ogi zati bat eskaini ziona. Bazuen Bele hark buru apepinatuaren tontorrean ile muilo bihurri bat, eta aldian aldian, itxurazko motiborik ez zela, irri egiten zuen:
‎Ez zitzaigun buruan sartu ere egiten. Guri esate baterako erakutsi digute: lan eta lan!
2003
‎Ahal izan zutenek diru eta guzti egin zuten alde. Císcarren joan zirenek, esate baterako. Nire zeregina, esan moduan, haien izenak ahalik eta azkarren jakitea eta gobernuari jakinaraztea zen.
‎Baina besteena zitzaidan mingarriago. Handik denbora batera Euzko Gudarosteak Santoñan bere burua entregatu izana, esate baterako. Beharbada hura bidean zetorrela jakin zuen Mallonak, nork daki.
‎Badira burutik kendu ezin ditudan akordu batzuk. Mallonarenak, esate baterako.
‎Berak esan moduan, pasadizo lar ezagunak ziren batzuk, bai, baina ezagunon artean bazen berririk ere. Gorpuarena, esate baterako. Ez zuen espero goizaldez eta odol hotzean tiro bi jota hil zuten harenak halako eraginik egingo zionik.
‎Edozein gauzak ditu bere alderdiak. Harri batek, esate baterako, alderdiak ditu, eta zein alderditik begiratzen zaion, ba horixe, diferentea da.
esate baterako, hilotzik miserableena nintzateke,
‎Edertasuna, esate baterako...
‎Esan dezake, esate baterako:
2004
‎Baina gure janarian ere badituk ingrediente harrigarri batzuk. Ogia, esate baterako. Ez duk ogi naturala, denetatik pixka bat bazagok bertan.
2005
‎Baina badakit apirilaren hogeita hiruan eginiko grabaketako isilduak entzunda idatzi dudan hau irakurtzen amaitzen dudanean baietz esanen didala, hala gertatu zela, halakoxea izan zela zentinela ankerraren azkena... Eta Anton Patiñoz oso ongi oroituko ez baldin bada ere, segur naiz ez nauela baraurik utziko, oparituko didala, esate baterako, azken apainduago bat.
2006
‎Oraindik ere ikusten ditut Maite eta Lontxo, elkarren ondoan Azkoitiko kale nagusian gora eta behera, eskutik helduta, igande arratsalde batean, bikote batek egoera horretan ibili behar duen baino askoz azkarrago ibiltzen, urduritasunaren eraginez. Baina kalean gora eta behera ibiltze hutsaz haratagoko bikote zereginak ere oso gazterik eta oso bizkor deskubritu zituen, beste batzuek baino askoz lehenago; nik baino askoz lehenago, esate baterako.
‎Aspergarria deritzot hainbat gairi buruz hitz egiteari edo idazteari, astakeria obsesibo bat bene benetan esan, aldarrikatu, eutsi eta azkenera arte gogor eginez defenditzeko ez bada. Literatur teoriaz esate baterako.
‎" Azken batean", pentsatu zuen bere artean," Cioran, Pizarnik edo Bernharden liburuek, esate baterako, autosuntsiketarako liburu sendoak izanagatik ere, sekula ez dute aurretik suntsituta inguratzen ez zitzaien inor suntsitu. Eta, aitzitik, lagungarri gertatu dira jende askorentzat; lagungarri gertatu zaizkigu irakurle askori".
‎Hasieran ez. Ohitura batzuek harritzen ninduten, esate baterako koadrillak; hemen han baino gehiago ibiltzen da jendea kalean, hori gustatzen zait, baina koadrillak oso itxiak dira Han ez dago poteoan ibiltzeko ohiturarik. Bakoitzak bere lagunak ditu, eta festak etxean egiten dira...
‎Horrekin aldi berean izan zen Kaliforniako Urre Sukarraldia, 90.000 pertsona hara mugiarazi zituena. Bodie, esate baterako, halaxe sortu zen, 1861ean.
2007
‎Elkar ezagutu zutenetik honetaz eta hartaz hitz egin izan dute. Etorkinei buruz, esate baterako. Kanpotarrek mesfidantza eragin diote beti emazteari.
‎Edozein aitzakia erabiltzen du. Behin batez, esate baterako, Enekok urdaiazpiko egosia bukatu zuelako, sekulako errieta egin zion: badakizu ia hori bakarrik jaten dudala, esan zion Pedrok, eta hala ere, zuk bukatu behar.
2011
‎Hagitzetan gaiak berak narama elkarrizketa haietako batetik bestera eta, nago, horrek eman diezaiokeela gutxieneko koherentzia testu honi, bai behintzat ardatz kronologikoak baino gehiago. Gogoan dut, esate baterako, bere etxean mintzatu nintzela dueluez ehorzlearekin; mintzatu zitzaidala, gauzak zehatz esateko. Hasi neu hasi nintzen, oharkabean, nolabaiteko txantxaren bat eginez gure lehendabiziko hitzorduaz, hitzorduaren lekuaz.
‎Ez dut ukatuko inoiz ere izan ez dudanik. Ume umetan, esate baterako, eduki eta ez eduki artean ez dago zalantzarik, beti eduki. Diodana da nire gogoan ez dagoela horren aztarnarik.
‎– Dena den, badago argitu zenukeen zerbait beste ezer baino lehen. Hau da, ea beste inori eman diozun honen guztiaren berri, Poliziari esate baterako.
‎" Behar genuena" edo horrelako zerbait esango dik amak, eta hik ez duk jakingo" behar genuena" aitaren sasi ehorzketa ala ehorzlearengandik jakin izana den. Galdera zehatzagoak egitea erabakiko duk," zuk ikusi al zenuen aitaren gorpua", esate baterako, eta amak baietz erantzungo dik. Edo ezetz.
‎– Orduan, esate baterako –zirikatu nuen–, jakingo duzu nor etorriko den bihar edo etzi.
‎– Zenbat behar ote du txalupa honek, ba, esate baterako, Bilbora arribatzeko?
‎Denok irakurtzen genuen orduan denok marrazten denok margotzen denok kantatzen, baten batzuek idazten. Bizitza berritu beharra geneukan, diktadura politikoak beste diktadura asko bermatu zituen, gizonezkoena esate baterako, gizonezko kontzientziadunona. Gure aurkako panfletoak idazten zituen Aleksandrak, izen huraxe hartu zuen, Александра, burua zurdamotz uzteko kendu ilajearekin batera jaurti zuen zaborretara familia liburukoa, ageriko gerrilla baterako nortasun berria hartuak geunden denok, bestelako Euskal Herri bateko toponimo ibiltariak ginen.
‎Bitxia, zenbait gauzak nola aurkitzen duten euren lekua munduan, isilik eta bazterrean. Pinu orratz horiek, esate baterako.
‎Zeberio irudika zezakeen, esate baterako, hiruzpalau neska mutikoren aita, gauez umeak lo zeudela ziurtatzen atearen zirrikitutik, nerabeen kirol oinetako zikinak apartatu eta garbitzen, haiekin arrantzara joaten, amukoa amuan nola jarri erakusten, irrati bat nola egin katekorratzak, bizar xaflak eta alanbre zatia egur puska bati lotuz. Soto irudika zezakeen Euskal Pen Clubeko buru, Kurdistango kazetari eta idazle atxilotuen eskubideen alde jo eta su hitzaldiak ematen, batetik bestera, loturarik gabeko hegazti aske eta nomada, injustiziaren uzta non oparoen, bera hantxe lehen.
2012
‎– Demagun nik lankide bati buruzko kontu batzuk dakizkidala, esate baterako jendea xaxatzen trebea dela, enpresan sartu aurretik saltsa politikoetan leporaino sartuta ikusi dudalako, unibertsitatean adibidez. Bizi dugun egoera honetan bazterrak nahasten has daitekeela kontuan hartuta, zuk, Alberto Zuriarrain, pertsona horren izena eta aurretik egin duena ezagutuko bazenitu, jakinaraziko zenieke haren arduradunei?
‎Etxebe oraintxe ari da konturatzen espero ez dituen gauzak egiteko gai dela, azken urte lotu hauetan badaezpada ere inkontzienteki horretarako prestatzen aritu izan balitz bezala: esate baterako, Ibon K.k ordenagailua abiarazteko pasahitza idazten zuen bakoitzean Etxebek teklatuari adi begiratzen zion, baina ez zein zen asmatu nahian, eta, hala ere, marcoincomparable2016 zela buruz ikasi zuen azkenean, inoiz erabiltzeko batere asmorik gabe, harik eta orain Ibon K.ren ordenagailuan sartu den arte. Aspaldi ez du sentitu Etxebek halako beldurrik, baina gogotsu ari da ordenagailuan dauden dokumentuak aztertzen, eta betiko bi ideiak gurutzatu zaizkio:
2013
‎Irakurri nahi duzu badudala beste pasio bat, handiagoa eta sakonagoa: idaztea, esate baterako. Hori egitea aurrera ateratzeko borondatea indartzeko era bat da, zure ustez.
2014
‎Gauzaren bat begiz jotzen bazuten, esate baterako alde banatan arraunak sartzeko euskarriak zituen ontzi puzgarria, ama laguntzen zuten Annie Clauderen etxera, hark paga emango ziela jakitun. Alkanfor usaina zegoen etxe hartan, korridore luze eta ilun bat, paper loredunez estalitako hormez inguratua.
‎Nolanahi dela, bazituen hitzak baino premia handiagoak, esate baterako eskuen premia: neska ukitzekoa.
‎Lanbroa poxi bat aienatu delarik errematatu du Fritz batek. Dozena erdi lagun zenbatu ditu Silvain Tucoulet lotinantak konpainiako desagertuen eta hilen artean; esate baterako, Denis Mendiberen berririk ez du nehork. Nehoiz existitu ez balitz bezala desagertu da.
‎Aitak amari kontatu zion gero umearen galdera, osaba bati ere bai, harrituarekin barre apur bat ere egin zuten, kalean hitz egiten ari zirelako, koloreak, mugimendu gehiegi, ez zutelako esaldia pentsatzen jarraitu, esate baterako loberritan esnatu zirenean gau horretan bertan.
‎Internetek halako gauza asko ematen ditu... Esaten du sareak, esate baterako, Jean Cocteau literaturgileak Rolland Garrosekin egin zuela hegan gerra hegazkinetan Lehen Mundu Gerran. Baina nekez sinesten da, izen ezagun bi elkartzen dira askotan, elkartzen ditu internetek...
‎Baina nekez sinesten da, izen ezagun bi elkartzen dira askotan, elkartzen ditu internetek... Lauaxetak ere ez zuen Rudolf Hessekin bilera egin Baionako zinema areto batean, esate baterako.
‎Ematen du mundu guztiak sumatu duela gauza bera sasoi batean edo bestean. Izan ere, euskal herrietan ere, XIX. mendean esate baterako, Bigarren Karlistaldia amaitu ostean, 1876an, bertso zati hau eta beste batzuk idatzi zituen gerran egondako batek:
‎Obedientzia beti beraz, Milgram beti... Izan zitekeen Santa Kruz apaiza, izan zitekeen beste bat, izena ezagutzen ez diogun beste apaiz bat esate baterako, baina autoritatea noski: XIX. mendean, euskal herrietan, apaiza.
‎Ematen du horrela fabrikatzen direla heroiak hurrengo gerretarako, beti behar direlako umeak hurrengo gerretarako, gerrari mira diotenak, uniformeei, armei, militarren dantzaldiei ere bai, zergatik ez. Soldadu asko behar da, hogeita bat urtekoak, horregatik idazten dira musikak mariskalen izenekin, poemak, nobela osoak, telesailak egiten dira orain, Ike esate baterako, Eisenhower jeneralaren bizitzari buruzkoa. Normandiako lehorreratzea, sona handikoa hura ere, baina Ike jarri zioten telesailari, Dwight D. Eisenhowerren izen familiarra, lagunartekoa.
‎Gauzak asko pentsatzen zituzten, asko eztabaidatu, birarazi, baina gehiegi pentsatu gabeko gauzak ere egin zituzten, ez sinesteko modukoak ere bai: armadako egoitza nagusian, esate baterako, metraileta lapurtu zioten ateko zaindariari behin. Capitanía General, palacio del duque de Uceda, Madril erdian, armadaren muinetako batean.
‎Magnizidioa esaten diote, Luis Carrero Blancorena bezala, Nicolae Ceaucescurena bezala. Luze aritu ziren nazioartean eztabaidatzen Muammar Gaddafi modu bidezkoan hil zuten ala ez, esate baterako. Grabazioa ere badago:
‎Heriotzak irregularrak eta erregularrak izan daitezke beraz. Juan Paredes Manotena, esate baterako, erregularra izan zen, epaile batek agindu zuelako, aginpidea eman zioten horretarako, heriotza zigorra ezartzeko. Baina ez dago argi epaile horrek berak bizitzarako eskubide propioa galdu zuen une horretan, bestea hiltzeko agindu zuenean, ala eutsi zion.
‎Agintariek erabaki arren militarrak modu erregularrean hiltzen direla, non hilko diren, eta noiz, agintetik urrun normalean. Estatu Batuetako zubiak, esate baterako, nahiko berriak izanik, munduko zaharrenetakoak dira, ez direlako berreraiki behar izan, Europan bezala, Afrikan bezala.
‎Izan ere, gauza bat da planifikazioa egitea, sistematizazio bat topatzen ahalegintzea: esate baterako, ordu birik behin ibilaldi bat egitera behartzea zeure burua zutabe artetik, hogeita bost bira esate baterako. Baina ohiturak nasaitu egiten dira berehala, ohitura izan baino lehen askotan, ahulaldiak egoten dira, logikoagoa delako jesarrita egotea.
‎Izan ere, gauza bat da planifikazioa egitea, sistematizazio bat topatzen ahalegintzea: esate baterako, ordu birik behin ibilaldi bat egitera behartzea zeure burua zutabe artetik, hogeita bost bira esate baterako. Baina ohiturak nasaitu egiten dira berehala, ohitura izan baino lehen askotan, ahulaldiak egoten dira, logikoagoa delako jesarrita egotea.
‎Gizon asko ikusi nuen horregatik galtzen ilaran, horregatik egin nion uko hasieratik nik. Sabela hustera ere, esate baterako, neuk eraman behar nuen emakumea, sastraka ostera, zuhaitz ihar bat ere bazegoen. Ez zuen ezertarako indarrik, neuk kendu behar nizkion arropak, neuk eutsi, garbitu ere neuk garbitu behar nuen.
‎Esaten da Gaztelan mairuek bahitzen zituztela dama kristauak, baina aldrebes ere bai, cristiano vino a mi puerta, cuitada por me engañar. Europa iparraldean erregeen alabak bahitzen zituzten, Kudrun printzesa esate baterako. Ia leku guztietan kantatzen dira nesken bahiketak, Herbehereetan, Suitzan, herri eskandinaviarretan, eslaviarretan.
‎Uruguaiko itsasbazterrean agertu ziren gorpu batzuk ezustean gero. Floreal Avellanedak, esate baterako, lotuta zeuzkan eskuak eta oinak, urratuak uzkian, hala azaldu zuen Rodolfo Walshek. Videlak berak lotsarik gabe hitz egin zuen horri buruz 2001ean:
‎Ez zen hurbilegi jarri hala ere, obsesionatzen hasita zegoen izerdi usainarekin, azken azterketan, azken egunean, ondo zekien arren ia ezinezkoa zela inork usaintzea, berak ere ez zuen ezer nabaritzen jertsearen gainetik. Betiko hitzak gero, Amaia Senderekin esate baterako, Imanolekin:
‎Batzuk ez zituen gehiago ikusiko, azken eguna hura, Durangokoak ziren, Gernikakoak, Gipuzkoakoak ere bai. Batzuk egunkarietan ikusi zituen urte batzuk geroago, Jon Arregi eta Elena Betiño esate baterako, 1999an eta 2003an. Ezkerrean zituen Irenek azterketan, korridorearen beste aldean:
‎Utzita zegoen orain: urratuta ikusi zuen Irenek argiontzi baten tulipa esate baterako, goitik beherako arrakalekin. Igogailuan igo ziren lau, Leire Arruza eta Itziar Gereka eskaileretatik.
‎Algortarren mamua erne zitzaion orduan, jende gutxi delako benetan Algortakoa, hori esaten dute algortarrek, jende gutxik gurasoak Algortakoak, aitite amamak. Herri minimoa Algorta XIX. mendean esate baterako, familia gutxi ordukoak Algortan gaur. Baina algortarrak ziren Irene Arriasen gurasoak, Abel Arrias, Begoña Sasieta, Casinoko etxe batean jaioak, San Martinen jaioak, Telletxera ezkonduak.
‎Alaba zeukan, egin behar zen, unibertsitatea, Deustu. Begoña Sasietak inoiz ez zion Ireneri esan, esate baterako, ezin zuela Deustun ikasi. Hori eskertu behar zion Irene Arriasek amari, edadeko pertsonak, gaixoak, orduak, ez hori bakarrik.
‎Esaten zuen Janvierrek oso gutxitan begiratzen ziela hilketak egin ziren lekuei. Lehenengo eguneko masakrea izan zen lekutik pasatzen zenean, esate baterako, esaten zuen, beste alde batera aldatzen zituen begiak. Memorialetara egundo ez zen joaten.
‎Melo Antunes kapitaina bera ere ministroa izan zen iraultza eta gero, eta independentzia negoziatu zuen Guinea Bissauko ordezkariekin, esate baterako, Lobo Antunesekin hizketan jarraitzen zuen bitartean. Guinea Bissauko armarrian izar beltz bat jarri zuten eta esaldi hau:
‎21 urtekoak errazago konbentzitzen dira, berehala hasten dira sinisten. Sinisten dute benetakoa dela guztia, hierarkia esate baterako: sinisten dute errealak direla sarjentuak, tenienteak, jeneralak, beti egon izan direla, beti egongo direla, ezin dela bestela izan, ausardia, ohorea eta abar.
‎Auto istripuetan gertatzen da askotan, buruan kolpea jasota, bekokian. Kasu asko dago, mojei sexu astakeriak esaten dizkieten apaizak esate baterako, hori da kasurik nabarmenetako bat. Desinhibizioa erabatekoa, ez da gero garunari eutsiko dion ezer.
‎Txakurrez eta mota guztietako animaliez idatzi zuen Mikel Zaratek, beleak, saiak, arratoiak, astoak, Iazko asto hilak aurten lurruna, iazko txakur hilak ere bai. Ambrose Biercek ere erabiltzen zituen animaliak, behiak, ostrukak, ahariak, indarkeriarekin lotuta guztiak," My favourite murder" ipuinean esate baterako. Erlijioari ere nabarmen begiratu zioten idazle biek, ikuspuntu desberdinak seguruenik, eta Biblian ere asko erabiltzen dira animaliak, zentzu guztietan.
‎Ez dago argi baladak noiz sortzen diren, gertaera izan eta berehala, ala tarte batera, handik urte batzuetara adibidez. Jawad al Shammarik, esate baterako, zulo batean 22 urtez egon zen irakiarrak, Saddam Hussein urkatu eta bost urtera kontatu zuen ezkutalekuarena, itxaron egin zuen, zer gerta ere. Irratia zeukan zuloan, kanpoan gertatzen ari zenaz jabetzeko.
‎Horrela ikusi zuen, esate baterako, 2002ko martxoan, grabatu eta 8 bat urtera, Ruandako herri ugertu bat, zuri beltzean. Ikusi zuen kamera etxe batzuen aurretik ari zela pasatzen, herri txiki batean, ez hain txikian, eta nola zeuden atariak eta inguruak hildakoz beteta.
‎Eta azken helburu bat ere badela esaten da, beste batzuk ere izango diren arren. Jakin da Abu Ghraiben, esate baterako, xantaia moduko bat ere bazela: galduta zeuden atxilotuak torturen bideo haiek zabaltzen baziren, ziega barrukoak.
‎Inpresioa da kamerak asmatu zirenetik beti grabatu izan dela indarkeria, beti erabili izan direla grabazioak. John Huston zinegilea kapitain egin zuten Bigarren Mundu Gerran, esate baterako, Ozeano Pazifikoan. Propagandarako filmak enkargatu zizkioten noski.
‎Ordenagailuan ikusi ahal izan zituen Irene Arriasek biolentzia asko, frankotiratzaileen bideoak esate baterako, espero baino askozaz gehiago. Nola tirokatzen zuten kaletik korrika zihoan pertsona bat, edo ibilera sosegatuz zihoana.
‎Harreman berezia izan zuen Ceaucescuk elizgizonekin, elizekin, erlijioarekin berarekin ere bai beharbada. Bukaresteko guneetako bat eraldatu nahi izan zuen esate baterako, eraberritu, etorbide zabalak egin. Hainbat eliza bota zituen horretarako, balio handikoak batzuk, balio historikoa, artistikoa, arkitektonikoa.
‎Ideia garbiak, ugerrak ere bai, edo beharbada ingurukoek ematen zizkioten, artistez inguratu zen beharbada. Urteko uzta ospatzeko festan, esate baterako, produktuen erakusketa egin behar zuten nekazariek, produkturik onenak. Telebistaz emitituko zuten, erakutsiko zuten Errumania ez zela gosez hiltzen ari.
‎Baina hori hala izanik, badira beste erabaki batzuk, halako egoeretan, horren moduan hain erraz ulertzen ez direnak: Uruguaiko hegazkinean erabaki zuten, esate baterako, ez zutela emakumezkoen haragirik jango. Umerik ez zen bidaiarien artean, baina egon izan balitz, ez jatea erabakiko zuketen seguruena.
‎Irenek, hortaz, Sholokhoven liburuak irakurtzen arituko balitz bezala irakurtzen zituen haren mezuak, Vasili Grossmanenak. Olgaren amonaren kontakizuna irakurtzean, esate baterako, Günter Grassen danborraren hasiera gogoratu zuen Irenek. Zail egiten zitzaion hori guztia sinestea, Olgak kontatzen zion guztia, hurbileko baten familian, lagun baten familian.
‎Tutsiak milaka hil zituzten Ruandan 1994an, milioia ere bai, hutuak ere milaka noski. Tirokatuta hil ziren batzuk, baina asko, gehienak, mailu kolpez eta aihotz kolpez, odol askorekin seguruenik, garun zatiekin eta kiratsarekin; ospitaleetan, Mugoneron esate baterako, edo eliza adbentistetan... Kristauak dira ruandarrak.
‎28 lagun hil zituzten RAFekoek, 39 zauritu. 1977an, esate baterako, Siegfried Buback hil zuten, Alemaniako fiskal nagusia, eta urte berean bahitu eta exekutatu zuten Hanns Martin Schleyer, Daimler Benz enpresako eta Alemaniako patronaleko presidentea.
‎Olinpiadetako bahiketaz arduratu ziren Irail Beltzeko arduradun asko Israeleko Mossadekoek hil zituzten gero, munduko puntu askotan. Erratu ere egin ziren, zerikusirik ez zeukan marokoar bat hil zuten, esate baterako, Norvegiako Lillehammer herrian, palestinar batekin nahastuta. Steven Spielbergek ere filma estreinatu zuen 2005ean Municheko bahiketaz, ondorengo urteez, Irail Beltza, Mossad, Irene Arriasek ospitalean bost egun egin behar izan zituen hilabetean.
‎Kontatzen direnetatik gutxi dira bertatik bertara ikusitakoak, ezin izan zituen Innocentek ume erreak ikusi basotik, herritik bi edo hiru kilometrora. Izan ere, oso gutxitan ikus daiteke indarkeria hurbiletik, ez bada grabazio batean, Samuel Doeren tortura saioa eta exekuzioa bezala, Irene Arriasek, esate baterako, hamarkada bi geroago ikusi zuena, bere bulegoko ordenagailuan, Zamudioko industrialde batean, 2011ko ekainaren 9an.
‎Hurrena, abokatu, irakasle, mediku ugari atxilotu eta hil zituen. Auzitegi goreneko presidenteari, Benedicto Kiwanukari, esate baterako, hankak eta besoak ebaki zizkion hasteko, sexu organoak erauzi gero eta ahoan sartu. Odolusten ari zela, bizirik artean, erre egin zuen.
‎Irene Arriasek ordenagailuan bideo batzuk ikusteko aukera ere izan zuen egun hartan, lanarekin zerikusirik ez zutenak. Ipar Irlandan grabatutako bat, esate baterako, Derryn, 1972ko urtarrilaren 30ean, irlandarrek oso ondo gogoratzen dutena, ondorio asko ekarri zituena: hamalau lagun hil zituzten, umeak asko, 17 urtekoak.
‎Urte batzuk lehenagotik zekien tentsioarekin lotuta zegoela takikardia, mugimendu jakin batzuekin ere bai... Kontu handiz makurtu behar izaten zen esate baterako tentsioan zegoenetan: orain adibidez, unerik txarrenean, gelditu ezin zenean, etxetik urrundu behar zuenean...
2015
‎Romanek emakumearen belarritakoetan jarri du arreta, liliak dirudite, more ahula, erdian harritxo zuria. Romanek ez du sekula arreta handirik jarri belarritakoetan, esate baterako ez zion inoiz belarritakorik oparitu emazteari. Behin edo behin atera zaio zein belarritako politak dituzun, baina sentitu gabe, alegia, belarritakoen edertasuna sentitu baino haiek zeramatzan emakumearekiko zerbait lortu nahian, dena delakoa zerbait hori.
‎Zuazok ez zekien ezer Odile Moresen bizitzaz. Une hartan, esate baterako, ez zekien bakarrik bizi zen edo beste norbaitekin, bikotekiderik zuen ala ez. Une hartan garrantzia zuten gauza horiek.
‎Ea zer esan zioten. Galdera horrekin Lizasok jakin nahi zuena zen zergatik deitu zioten Peter Zuazori eta ez, esate baterako, berari. Ea zein zen jardunaldietako gaia, prentsaurrekoan aditzera eman zutena irakurrita ez zuela-eta ezer ulertu.
‎Jendea bere aulkietan mugitzen ari zen etengabe, jarrera egokia aurkitu ezinik. Vladimir Axular, esate baterako, xaloa hitza entzutean mugitu zen. Aurreko egunetan poltsa altzoan babesten zuen emakumeak ez zuen jarrera erosoa aurkitzen, halako moldez non inguruan zeuzkanak urduri jartzea lortu zuen, hizlariaren jarioak jar zitzakeena baino askoz gehiago.
‎Beste batzuek ere bai. Romanek esate baterako. Erdi aldean zegoen jesarrita eta atze aldea baino ezin zion ikusi.
‎Etxean geratu bada, sofan hondoratuta, burua makur, irudikatzen zuen Zuazok, indar gabe dagoenaren seinale izan daiteke. Amorruak edo gorrotoak edo mendeku goseak, esate baterako, eman ditzaketen indarrei, nor bere buruarekiko errukiak, tristurak edo dena delakoak gailentzen zaizkie. Beldurra beste kontu bat da.
‎Zalantza bat zeukan: Barrenetxearengana joan eta, esate baterako, eskuan eman aldizkaria. Edozein modutan ere jakingo zuen haren guztiaren atzean Peter Zuazo zegoela.
‎Posta bulegoko gertakarietatik hogeita zortzi urte igaro badira ere (eta hiru gutxiago Postariaren mendekua argitaratu zenetik), Zuazok nahiago luke Barrenetxearen heriotza eragin zuena istripua barik hilketa izatea. La Pola de Gordóneko posta langileren batek burututakoa, esate baterako. Bata zein bestea izan, bere mendekuak zeharka eragindakoa dela pentsatzeak kontsolatzen du.
‎– Batzuentzat besteentzat baino gehiago ziurrenik. Nik, esate baterako, mostradorean ikusi zaituztet, edariak eskatzera joan zaretenean.
‎Kontu arrunta bikoteetan ez ezik, pisukideen artean ere. Ohea egiteko modua, esate baterako. Edo kafea prestatzekoa.
‎Ondoan, hobeto esanda hurbilen, emakume bat zeukan, premiarik gabe, ez baitzuen inolako trabarik egiten, behean utzia zeukan poltsa altzora eraman zuena. Beste testuinguru batean, esate baterako Zuazo nabarmen herren ez balebil, lapurtuko zion susmoak eragindako mugimendutzat hartuko zena. Hogeita hamaika lagun zeuden publikoan, Aretxabaletak egindako zenbaketaren arabera.
‎Elkartekoak harrituta zeuden, Kattalin gehien, inork ez baitzekien Odile Moresen kontalari dohainak orduan erakutsi zueneraino iristen zirenik. Irratian zebilenean, esate baterako, ez zen sekula mikro aurrean aritu, hizlari senik ez omen zeukalako. Hori esaten zuen berak.
‎Hartu zuen Purgatoriorako bidea eta, hurbildu ahala, argiago egin zitzaion jendearen jitea, baina ez zuen haietako inor hautagaitzat jotzeko beste zantzorik jaso. Txorakeria bat zela pentsatu zuen, txorakeria bat begiratu batean desegokituen lehendakaria antzeman ahal izatea, azken batean edonor izan zitekeen, esate baterako bera izan zitekeen halako elkarteko lehendakari edo, gutxienez, kide. Eta ondo zekien bera oharkabean pasatzen zela jende artean, ez soilik emakumeentzat, zeinentzat aspalditik zen ikusezin, edonorentzat baizik.
‎Irriño bat eginez biratu zen tabernaria kafe makinarantz eta, une hartan, bera izan zitekeela desegokituen presidenta pentsatu zuen Zuazok. Nola ez zitzaion aurretik bururatu, esate baterako metroan hipotesiak egiten ari zela, tabernaria bera zatekeela elkarte misteriotsu hartako buru. Afaloste guztietan izaten naiz bertan, zioen lehendakariaren mezuak.
‎Odile Mores Sarrikoko ikasle onenen artean zegoen bere garaian. Horrek ez zuen ezer esan nahi gerora hartutako bideez, baina izan zitekeen, Romanek hala nahi luke, edozein enpresatako kudeatzailea, esate baterako. Martzanan izandako berriketaldiari esker, bazekien Kattalin irakaslea zena.
‎– Gainera –gehitu nahi izan zuen gazteak– komunean duguna ez dugun zerbait izatea ez zait iruditzen arrazoitzeko modurik zuzenena. Domina olinpikorik ez edukitzea ere komunean dugun zerbait da, esate baterako.
‎Baina isilik geratu ziren, ez ziotelako zilegitasun faltarik ikusten, egitekotan Josebak egingo zuela pentsatzen zutelako, izango zuelako Josebak ekintzaileak non errekrutatu. Entzun ziren beste aukera batzuk ere( esate baterako mendi tontorretako gurutzeak lurrarekin berdintzea), baina ekintza artistiko politikoaren kontua nebulosa batean geratu zen. Esan nahi baita, Romanenaz aparte, kontrako jarrera argirik agertu ez izanagatik, aldekoak ere ez zirela entzun.
‎Enpirista erradikala da: aurrena bere sentsazio eskarmentua hartzen du aintzat, gero datu soziologikoak eta azkenik ondorio arraro batzuk ateratzen ditu( esate baterako: " Euskara jalgi hadi mundura" kultura homologatu batean gurari berez arteza, geurean egitez" euskara jalgi hadi Euskal Herri osora erdaraz" bilakatzen da; ondorioz, anitz euskal idazlek erdarara desertatuko ei du).
‎Eta zer topatuko ote luke Frantzian barrena? Bordelen Victor Hugok hitzaldi ospetsua bota zuen plaza hura, esate baterako (“Eraiki ditzagun Europako Estatu Batuak. Osa dezagun konfederazio kontinentala elkarrekin, i zan gai te zen as ka ta su na! ”); zilborrak bezalako biribilguneak, frantziar txobinismoaren metafora, berrehun gazta diferente eta gerezi marmelada eskainiko zizkioten etxekoandre musugorriak, Napoleonen sindromearen peko ministro eroxkak, cherchez la femme, kamioien gurdietan Gallimard argitaletxeko liburuak utziko zizkioten irakurleak, La possibilité d’une île, trailerren gainean festak antolatuko zituzten rapero aljeriarrak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia