2015
|
|
arima ahuldadeak jota geratzea, eta ez sendo eta indartsu, nekatua eta nahigabetua baizik. Beste honetan, ordea, ezin da
|
esan
ere egin geratzen den aberastasuna: gorputzari ere osasuna ematen dio eta indarberritua geratzen da.
|
|
3 Gauza handia zen otoitzean egin zidan mesedea egitea, otoitzak ulertarazi baitzidan zer zen Jainkoa maitatzea; izan ere, handik aldi laburrera neugan bertute berri hauek sumatu nituen, sendoak izan ez arren, niri bide zuzenean eusteko ez baitziren nahiko izan: inorengatik gaizki ez esatea gauza gutxian bazen ere; ohikoena gaizki esate oro saihestea izaten zen; izan ere, gogo gogoan izan ohi nuen beste inongo pertsonaz ez nuela nahi izan behar ezta
|
esan
ere nitaz besteek esatea nahi ez nuenik. Hau, zeuden tentaldiak kontuan izanik, oso zorrotz hartu ohi nuen, baina ez tentaldi handiak nituenean zerbaitetan hutsik ez egiteko heinean; hala ere, gehienetan zorrotz betetzen nuen; eta horrela, nirekin zeudenei eta nirekin harremana zutenei hori sartzen nien buruan eta haien artean ohitura bihurtu zen.
|
|
4 Mojak sendo zeuden beren asmoetan, batez ere bi haiek, hau da, moja izango zirenak; horrela, aita Julian Ávilakoren eta Antonio Gaitánen gogoa berenganatu zuten, eta hauek, itzuli baino lehen, eskriturak eginak utzi zituzten, eta haiek poz pozik utzirik, etorri ziren; eta hauek ere pozik etorri ziren haiengatik eta lurralde harengatik, nola
|
esan
ere ez zekitela, eta baita bide txarragatik ere. Nik, gauzak hain antolatuak ikusirik eta baimena ez zela iristen, berriro bidali nuen hara Antonio Gaitán gizon zintzoa, nigatik edozein neke gogo onez eramaten zuena, eta haiek fundazioa aurrera joan zedin gogoa zuten.
|
|
6 Ezagutzen ditut aurpegiz pertsona batzuk (esan dudanez, neuk esperimentatu dudana alde batera utziz), egia hau ulertarazi didatenak, nik neure burua asti gutxirekin ikusiz nahigabez nengoenean; horrela, erruki nituen beti gorabehera artean eta obedientziak agintzen zizkien gauzetan sarturik ikustean; eta nik neure artean pentsatzen nuen, eta baita
|
esan
ere, ezinezkoa zela hainbeste zalaparta artean espiritua haztea, orduan ez baitzuten espiritu handirik. Oi Jauna, zein urruti dauden zure bideak gure irudipen baldarretatik!
|
|
–Eguzkia irten zenean, guztia prest eta A. Priorea lehenengo meza emateko jantzirik zegoela?, mojek kanpaitxo bat jo zuten eliztarrei mezatara dei eginez auzokoak harri eta zur utzirik ustekabeko berriaz. Hainbesteko jendetza etorri zen, non atarian ez baitziren sartzen denak, eta monasterioa gauetik goizera egina ikusirik, elkarri begiratzen zioten, eta ikara harturik, ez zekiten zer
|
esan
ere? (Frantzisko Santa Mariarena, Reforma?
|
|
Oi Jainkoaren handitasuna, gauza galkorren poz atseginek ematen zioten pozetik beretik poz hura gorrotatzera etorri baitzen! Hain tristura handia sentitzen zuen, non ezin baitzion ezkutatu bere senarrari, eta ez baitzekien zertaz ezta zer
|
esan
ere, hark galdetu arren.
|
|
Ez dut jakin nor izango den errektore; Jainkoak nahi beza aita Acostak dioenaz bat etortzea. Beste batean idatzi nion eta horregatik orain ez diot idazten, ezta ezer gehiago
|
esan
ere, ez baitakit zer esan.
|
|
Uste dut, fundaturik dauden etxerik hoberenetakoa eta deboziorik handienetakoa izango dela; izan ere, etxea Andre Mariaren ermita baten ondoan, herriko tokirik hoberenean, erosi genuen, herri osoak eta eskualdeak debozio handia erakusten dioten tokian, eta kapituluak baimena eman du eliza honetara ematen duen burdin sarea izan dezagun, eta hori gauza handitzat da. Guztia egin du gotzainak,
|
esan
ere ezin baitaiteke egin zer zor dion Ordena honek eta zein ardura handia jartzen duen haren gauzetan. Behar dugun ogia ere berak ematen digu.
|
|
Izan ere, esan dudanaren harian diot probetxu ateratzeko arimak hemen egin behar duena, eta hau tratatzen ari naizenaren zerbait aditzera emateko da soilik; ez dut gehiago luzatu nahi, adiskidetasun honetan arimari egia handiak komunikatzen zaizkiola esatea baino besterik (hemen honezkero agertzen dio Jaunak arimari aparteko batasuna nahi duela berarekin, bien artean ezer zatiturik ez izaterainokoa); izan ere, berak zer den ez ulertzeagatik, liluratzen duen argi honek munduko huskeria ikusarazten dio. Ez du ikusten eskolatzen duen Maisu ona, berarekin dagoela konturatzen bada ere; dena dela, hain ongi eskolatua, hain ondorio handiekin eta bertuteetan hain sendoturik geratzen da, non ez baitzuen gero bere burua ezagutzen eta ez bailuke nahi ezer egin ezta
|
esan
ere, Jauna goretsi baizik; eta poz honek harturik dagoenean, hain murgildu eta sorgortua egonik, ez dirudi bere senean dagoenik ere, baizik eta zer nahi duen, zer dioen eta zer eskatzen duen ez dakien jainkozko mozkor antzeko baten eraginpean. Azken batean, ez daki bere buruaz ezer; hala ere, ez dago bere senetik oso osoan irtenda, gertatzen den ezertaz ez konturatzeraino.
|