|
Agian Alak, herriaren arren suharrek hunkiturik, bere hilobiko aingeruak, Munkar eta Nakir, kristauak suntsitzera bidali ditu, agian erorarazi du kristauen armadaren gainean zeruko su iraungiezina, agian, era mundutarragoan, Evorako erregeak, bere Lisboako anai arrebak mehatxatzen dituzten arriskuez oharturik, mezulari bat igorri du mandatu honekin, Eutsi hor, eutsi fedegabe gaiztoei, dagoeneko nire Alentejoko armada bidean da, honela esaten dugu jende hori Tajoz beste aldetik zetorrelako, aldi berean frogaturik uzten dugularik alentejotarrak bazirela, izan, portugaldarrak izan baino lehenago. ...uzteko arriskuarekin, almuedanoak ziztu bizian jaisten du espiral estua, eta behera iristen delarik zorabioak jota erortzen da, berriz lurpean sartu nahi duela dirudien agure gaixoa baizik ez da, hau lehenagoko adibideen arabera jaio zaigun ilusioa da, orain ikus daiteke bere ahalegin guztia ez dela azpiratzeko, altxatzeko baizik, eta bitartean inguruko iluntasunari galdetzen dio, Zer gertatu da,
|
esadazue
zer gertatu den. Ondorengo unean jada badira zutitzen laguntzen dioten besoak, eta ahots gazte eta indartsu batek ia oihuka dio, Gurutzatuak badoaz, gurutzatuak aldentzen hasiak dira.
|
|
Zirku bat bazen eta kristauak piztietara botatzen zituzten, hau da, lehoietara, gainera lehoiek etxean jokatzen duenaren abantaila zuten, eta nobelagileak idazten zuen, frogarik eman edo adituen iritzirik aipatu gabe, gizajo horien artean urdurienak zirenak ez zirela lehoien oldarraren zain gelditzen, lasterka hasten zirela, nolabait esan, heriotzaren bila, eta ez paradisuan sartzen lehenak izateko, saihetsezinaren zain egoteko kemenik ez zutelako baizik. Gaztaroko irakurketez gogoratze honek eraman zuen Raimundo Silva, ideien errekurrentziaren bide ezagunen bitartez, historia bizkorrago iraganaraztea, denbora bizkortzea bere esku zegoela pentsatzera, argitaletxera joaten ahal zen berehala, edozein aitzakia zela bide, adibidez, Lauretan medikuarenera joan behar dut,
|
esadazue
zer nahi duzuen, tonu horretan Costarekin mintzatuko zen, baina argi zegoen zuzendariaren idazkariak ez ziola deitu Produkzioarekin biltzeko, maila gorenetan arduratuko ziren bere kasuaz, eta honetaz konturatzeak, absurdoki, bere banitatea balakatu zuen, Erotu egin naiz, murmurikatu zuen, duela hamahiru eguneko hitzak errepikatuz. Nahasmen honen erdian nahi izango luke gainerakoei nagusituko zitzaien sentimendu bat aurkitu, geroago erantzun ahal izateko, inork galdetuko balio, Eta nola sentitu zinen hori bezalako egoera izugarrian, Oso kezkatuta, edo axolagabe, edo libertitua, edo larritua, edo beldurtua, edo lotsatua, egia esan ez daki zer sentitzen duen, nahi duen gauza bakarra da laurak lehenbailehen iristea, ahoa irekirik zain duen lehoiarekin topatzea, erromatarrak esku zartaka ari diren bitartean, minutuak horrelakoak dira, gehienetan alde batera joan eta pasatzen uzten digute larrua harramazkatu eta gero, baina beti izango da irentsi egingo gaituen bat.
|