Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 91

2000
‎Eta ni guztiz alegeratu nintzen, arnoagatik baino gehiago, Pedro Huizik gizon ikusi ninduelako, eta osabak ezetzik erran ez zuelako. Zeren eta nik ere sumatzen bainuen neure baitan gauzak mudatzen ari zirela eta gizon egiten ari nintzela, baina hura zen bertze norbaitek erraiten zidan lehen aldia.
‎Dardari batek inarrosi ninduen, haren hatz puntak galtzontziloaren marratik beheiti hainbat zentimetro antzinatu zirenean. Edurnek ere sumatu bide zuen.
2001
‎Tabernako atea zen, eta barrura sartu nintzen. Taberna barrua nahiko ilun zegoen, futbolin makina bat ere sumatzen zen han bazter batean ilunpean. Ardo usaina oso fuertea zen, eta barrara heldutakoan handik kaialdea ikus nezakeela ohartu nintzen, piztu berri ziren argi ugariekin.
2003
‎Lehenago ere sumatu zuen Matiasek, baina Luvinok gerra aipatu zuenean seguru jakin zuen 205 urte izan behar zituela gutxienez, eta Luvinoren ileek, betileek batez ere, 205 urte izan behar zituztela, eta horregatik zirela Luvinoren ile guztiak hain anakronikoak eta anatomiaren kontrakoak.
2004
‎Oraintsu arte, hizkuntzaren mugak iraunkorrago eta gotorrago gertatu ahal izan dira maiz erresumakoak berak baiño. Hau, egia garbi ikusi ez duten hizkuntzalariek ere somatu dute: " erresumako mugek, hizkuntzen artekoak finkatzen lagundu dute", dio Dauzat’ek; baiña hauei nagusitzeko" mendeetan zehar lortu dute, ez berehalatik" (L’Europe Linguistique, 93).
‎4 Bost urte() joan ziren horrela. Eta Euskaltzaindiaren barruan, Euskara Batua bideratzeko delibero irmorik ez zen inondik ere sumatzen. Eta demisioa eman nuen 1963ko irailean, eta neure Urgazle Diploma (1957koa) Bilbora itzuli nuen.
‎Halaxe egoten zen, bai, isilik, baina inoiz ere sumatu izan nuen Errealaren alineazioa errepikatzen, erraietan jauzika nabaritzen zituèn apoak eta sugeak halaxe irensten zituela, kanpora atera beharrean.
2005
‎Bortxazko indar bat, nahi ez nuen lekura eraman behar ninduena. Isuri ezezagun bat ere sumatu nuen hankartean, hilekoarekin nagoenean sentitzen dudan odol-jario kadentziatua bezalakoa. Lurrera jausi nintzen eta gizonak harrapatu ninduen.
2006
‎Hitzik gabeko beste erabaki bat ere sumatzen zen gure lanketa hartan: hasi edonondik hasita ere, amaitu behintzat atzamarretan amaituko genuela:
‎Eta Oriol? Oriolek ere sumatzen zuen nire joate hurbila, nahiz eta nik ezer adierazi ez. Berak ere ez zidan ezer esan egun osoan.
‎–Herorrek ikusi duk egindakoa. Jendearen harridura ere sumatu duk, ezta?
2007
‎Ingeleseko akademiako lagunen artean ere sumatu dut aldaketa. Lehen harro sentitzen ziren Ibonen arrebaren gela berekoak izateagatik, eta noiznahi aipatzen zuten Ibon, haren kontura funtsik gabeko txiste txarrak egiteko kasurik gehienetan.
‎Hobe esanda, hari hitz egiten jarraitu du, anaiak burua goitik behera mugitu baino ez baitu egiten zainzurien gainean maionesa jartzen duen bitartean. Hark ere sumatu du Joxean berotzen hasia dela, eta anaia zaharrak esaten duenak aldez aurretik lotsatuko balu bezala, makurtuta dauka burua, begiak zainzurien maionesan itsatsita.
2008
‎Ordurako pare bat orduko ibilbidea eginda zeuden oinez; nekaturik sentitu ziren, beraz, bat batean, eta Adriatikoari begira esertzea erabaki zuten, gondola beltzak, taxien ordezko, bezeroen zain hutsik, elkarren kontra talkaka ari ziren gune batean. Nadiak ez omen zuen inolaz ere sumatu Garibaldik zer burutazio zerabiltzan, baina arrats hari, hala ere, azken agur baten zantzua hartu omen zion. Ez zegoela abaildua, ez zegoela eroria gogoratu dit berriro Nadiak, izatekotan ere bihozberago, apalago ikusi zuela.
2009
‎Bestetik, humanismoa ez dago XVI. mendera mugatzerik: bere jarraipena izan du erretorika barokoan nahiz kartesianismoari atxiki ez zaion hainbat filosofiatan, Shaftesbury, etab., adibidez; baina elementu ernazentista humanistak Spinozarengan ere sumatzen dira, eta Leibnizengan zer esanik ez. Oro har, Ernazimentuaren ondoren ere, alde bateko Naturaren ezagutzan zentraturiko filosofiari (orain zientzia esaten diogu), salbazioa handik igurikatuz, beste filosofia bat kontrajar geniezaioke gizartearen ezagutzan zentraturikoa, Vico gandik Rousseauganaino, ez aipatzeko Saint Simon, Comte, Renan, edo Alemanian Kanten ondorengoak (denak ezikusiak bai Snowk, bai Toulminek).
‎Sumatzen du Errun txostenak aurkituta ere, dutela inoren kontra ezer egin. Musonek ez du onartu nahi, baina berak ere sumatzen du alferrik ari direla.
‎Ura Beauvoisingo Guiers ugaldekoa baino hotzagoa zuen Rodanok sasoi horretan. Burua kanporatu gabe ere sumatu nuen haren indarra. Ezinbertzekoa zen ugalde erditik urruntzea, hurrupatuko ez baninduen.
2011
‎Mohamé hauek mutil euskaldunak baino gehiago arrimatzen dira, gustuko dute gorputzen gertutasuna, hori darabil gogoan Karmelek mutilaren epeltasuna hurre sentitzen duen bakoitzean. Haren eskua ipurmasailean pausatzen ere sumatu uste izan du halako batean, baina irribarre zozo batez erantzun dio mutilak bere irribarre maltzurrari, iruditu egingo zitzaion. Laguna, berriz, hoteleko halleko dendetan ibili da kuxkuxean, Karmeleren zain zegoela.
‎baserrira joaten ginenekoak, lehengusuekin meta azpian sartuta gauden hura, esaterako, haiek piurak gureak, amak jositako bainujantzi loreekiko haiekin?; edo lera gainean belarretan etzanda goazena, aita itzain dela, janaritara. Baina, barreekin batera, begiak heze ere sumatu nizkion behin baino gehiagotan, erretratuek gogora ekartzen zizkiotenak betiko joanak bide zirelako, edota, berak, bere burua hil hurrean baitzekusan, aurki utzi zituelako maite zituenak.
‎Lauzpabost esaldi izan dira guztira, isiluneak luzeagoak izan dira ia ia. Aktorea pozik geratu da bere lanarekin, eta emakumea, berriz, hunkiturik, senarraren ahotsean dardara halako bat ere sumatu duelako. Gogorra izan behar zuen pauso hori ematea, dio berekiko.
‎Katu baten errainua ere sumatu dut patio ertzean. Terraza horietako batean dabilen umatutako katu baten itzala.
‎Gogoan dut orduko gure ibilbidea, taberna zenbaitetara eta lokal gutxiagotara murrizten zena, bertatik pasa gabe ikusezin zitekeena, titular bilatzaile ez bazinen, edo sortzaile, polizia alegia, atxiloketak behar zirenerako zaku amaitezina baitzen gure Herria; bertakoen, ez Herrikoen, gure ibilbidekoen biktima bazinen ere sumatzen zitzaigun; ez dago nirekin sektore hura ere, ezker abertzale ofizialena ere bigun iruditzen zitzaiona, Ez probokazioetan erori ertzaintzaren aurretik pasatzean, eta mugatu lemetara. Nirearen ondoan amaren autoa ikusi dudanean bakarrik nago izatez, Zipaioen esanetara egon behar dugu orain. Hauek dena guk egitea nahi dute, dena, igande batean bai bestean ez gerrara jolastea zen, gerra hiri altzariak edo kamioiak edo autobusak erretzea izanik, Kale borroka, herri borroka da, azkenean mututurik uzten zintuen disparate baten erdian, prezio asko, denak altuak, zituena.
2012
‎–Nire portaera. Badakit ez naizela oso fin ibili aspaldian, eta agian zugandik ihesi ere sumatu nauzu?
‎Aitaren eta amaren artekoa ba ote zekien? Naroarekin hitz egin eta gero pentsatu nuen agian Mariak ere sumatu zuela zerbait arraroa. Desberdina.
‎Eta Pitxin zutitu egin zen. Berak ere sumatu zuen zerbait arraroa.
‎Kandelen argi izpiek (kandela asko baitzen) horma zulo bat argitu zuten, ordu arte ohearen habeetako baten itzal ilunean ezkutaturik geratua. Era horretan ikusi nuen garbi garbi han zegoenik ere sumatu ez nuen margolan bat. Neska gazte baten erretratua zen, justu justu emakumetzen ari zen unekoa.
‎Altxatzen saiatu, baina ez nintzen zirkinik egiteko gauza izan; hain zuzen ere, bizkarrez nengoelarik etzanda, besoak eta zangoak alde bietan zoruari tinko loturik nituela konturatu nintzen; eta ilea ere, luze eta sendoa, era berean nuen lotua. Halaber, gorputzean zehar zenbait lokarri mehe ere sumatzen nuen, galtzarbeetatik izterretaraino. Gorantz bakarrik begira nezakeen; berotzen hasia zen eguzkia, eta min egiten zidan begietan.
‎Emmak, zalantzarik gabe, ez zituen erreparatzen haren arreta isil eta herabeak. Damak ez zuen inolaz ere sumatzen ezen maitasuna, bere bizitzatik desagertua, pirpiraka zegoela bere alboan, oihal zarpailezko alkandora haren pean, bere edertasunaren jarioetara irekitako bihotz nerabe hartan. Bestalde, halako axolagabetasunean biltzen zuen orain dena, mintzo hain amultsuak eta begirada hain haidorrak zituen, gisa hain askotarikoak, non jada ez baitzen bereizten berekoikeria karitatetik, ezta ustelkeria bertutetik.
2013
‎Guztiaz ere, ondotxo zekien bere zazpi zortzi urteko abadealdi hura gezur hutsa izan zela, baina gezur hartan ere, organoaren musika aditzen zuenean, berbarako? egiaren zantzuak ere sumatzen zituen, edo absolutu baten beharra, aitak buruan zuèn tailerra baino absolutuagoa.
‎Eskribau edo notario bat, noski. Neronek ere sumatu nizkion zainak. Haren keinu eta mugimenduei erreparatuta, erran liteke bertze edozein tokitan egon nahiago zukeela han baino.
‎hain ondo ikasi zuen, non egun batean erredakzio sari bat eman baitzioten. Guztiaz ere, ondotxo zekien bere zazpi zortzi urteko abadealdi hura gezur hutsa izan zela, baina gezur hartan ere –organoaren musika aditzen zuenean, berbarako– egiaren zantzuak ere sumatzen zituen, edo absolutu baten beharra, aitak buruan zuèn tailerra baino absolutuagoa.
2014
‎Hala, txindurriak hanketan gora igotzen hasi zitzaizkion. Laster, beste zomorro batzuk ere sumatu zituen bere soinean zehar mugitzen. Izan ere, hanketatik, atzamarretatik, besoetatik zetozkion, eta gero eta gehiago ziren.
‎Anciens Sicanes, Grecs, Phéniciens et Cartaginois, Romains, Byzantins, Arabes, Normands, Français, Allemands, Espagnols, Napolitains, tout est venu s, y confondre. Malgré cette diversité d, origine, l, unité du caractère national est parfaite; nulle part la fusion des races n, a été plus absolue? 1463 Fusio edo sintesi arrazial horrek eman duen aiurri originala, Siziliako artean ere sumatzen da, Renanen esanean1464 Hala ere, Renanek ñabardura arrazialen bereiztketan interesatua jarraitzen du Siziliako bere bisitan(, j, aime beaucoup l, ethnographie?, esango du nazioaren konferentzian) 1465: irlaren mendebalean elementu arabiarra gailentzen omen da, ekialdean elementu greko bizantinoa.
‎Tarteka marteka Renanen presentzia ere sumatzen da polemikan: hala, semita?
‎Pertsonaia hori gorpuzkeraz garaia zen, itxuraz xaloa, lasaia begitartez, baina kopeta kezkatsua zeukan, eta, talde batetik bestera bazebilen ere, hitz gutxi egiten zuen, eta bazirudien gainetik baino ez ziela jaramon egiten gonbidatu gazteen mintzo alaiei, goi funtzionarioen solas serioagoei eta bere aurrean Europako Estatu nagusiak ordezkatzen zituzten diplomatikoen hizketa taxuzkoei. Politikari begi zoli horietako bik edo hiruk, fisionomista onak izaki, larritasun zantzuren bat ikusi uste zuten beren gonbidatzailearen aurpegieran, haren zergatiaz tutik ere sumatu ez arren. Inor ez zen ausartu, ordea, gai hartaz itaunik egitera.
‎Nahasita geratu zen pixka batean. Iruditu zitzaidan halako giro zitala behin ere sumatu gabea nintzela, eta Kurtzengana itzuli nuen gogoa, gozagarri bila, egiatan, gozagarri bila. «Dena den, pentsatzen dut Mr.
2015
‎–Montag naizela. Beno, tira, nire benetako izena ez da Montag, horrenbeste ere sumatuko zenuen! Behin irakurri nuen liburu bateko pertsonaia da Montag hori.
‎Hilabete berean Jonathan Powellek Euskal Herrira egindako bisitan ere sumatu zen Aieteko bide orria hiltzen ez uzteko ahaleginean ari zirela oraindik. Aieteko jauregian bertan bilera egin zuen urtebete lehenagoko konferentzian parte hartu zuten hainbat eragilerekin eta, irteeran, Aieteko bosgarren puntua gauzatzearen komenigarritasunaz mintzatu zen.
‎Irlandako bake prozesu gorabeheratsuaren haize berria ere sumatzen hasia zen Euskal Herrian. IRAk su etena eman zuen 1994ko abuztuan, hautsi 1996ko otsailean, baina atzera su etena eman 1997ko uztailean.
‎Jon Jakitunak lagunduta eman diete lur ekaitzean hildako hiru gizonei, hileta elizkizun hunkigarri batean. Gogorra izan da adiskideak betiko agurtzea, gogorra bezain sendagarria, agurtzearekin batera, zama arindu dutela ere sumatu dutelako bat batean. Eta ahuleziari indarra lapurtu diote, pixkanaka aurrera begiratzen hasteko, berriro ere.
‎Halaxe da edozein istoriotan, baina are lazgarriago nork bere historia kontatu nahi duenean; azken batean, asmaturiko kontakizun batean, alde batera utzitako pasarte nahiz pasadizoak ez dira inon existitu egilearen buruan ez bada, eta, horrenbestez, ez dira ezer, ez dira deus. Urte haietako neure bizialdia azaltzen hasita, berriz, irakurleari ez dakit baina egileari behintzat begi bistakoa egiten zaio bazterrean lagatako aukeren zabala; ez horrenbeste hasieran, nonbaitetik hasi beharra baitzegoen ezinbestean, baina orain, aurrera egin ahala eta bukaera ere sumatzen hasita nagoela, alderdi adierazgarriagoen mesedetan ilunean geratu direnak sentitzen ditut neure baitan deika. Adibidez, asko hitz egin dut liburuez baina oso gutxi musikaz, eta garai hartan hauxe zen arterik inportanteena gazteontzat, ia ia derrigorrean; ni lehenago rock sinfonikoaren atzamar likatsuetan nengoen harrapatua, eklektiko samarra nintzen arren, eta 80 urte hartan uste dut hasi nintzela jabetzen musikaren mundua astindu zuen mugida bortitzaz, nahiz eta, esan dudanez, Montyk urte batzuk lehenago famatu Sex Pistolesekoak, eta koadrilako Pello lehendik ere Ramoneszalea izan; Radio 3 deskubritu nuen garaitsu horretan, eta Madrilgo movida n jakitun bihurtu nintzen Jesús Ordovás en. Esto no es Hawai?
‎Paisaian ere sumatzen da hori. Bakanagoak eta txikerragoak bihurtu diren galsoro eta baratzeen ordez behien bazkarako belazeak ugaldu dira, sastrakak jandako muinoak eta gaztain zein pago basoak.
‎Jainko honen izaera urtaroekin lotuta zegoela bere kultuan bertan nabaritzen da, aurreko bi emakumeen tratuan ere sumatu daitekeen arren.
‎dela sartu zaion hori. Eta agian aitonak berak ere sumatu du. Horregatik, aitonak jakin dezakeela dakielako, hunkitzen da horrenbeste biloba.
‎Santa Marina egun dontsu batean, herrian jaiak ospatzen ari zirela, jakin zuten militarrak altxatu zirela Afrikan, baina lehenagotik ere sumatzen zen azpilana eta egonezina herrian. Euri tantarik gabeko egun sargori asko zihoan uda hasiera hartan, hodei lainoak eta bero sapa ia arratsaldero, eta noizbait lehertu behar zuen zeruak.
‎Vladimirren albistea ezagutu nuenetik, ez nintzen izan lehengo gizon bera. Lankideek ere sumatu zidaten zerbait baina, behin eta berriz esan nien arren, ez zuten ulertu nahi izan ez neukala inorekin hitz egiteko gogorik. Ez eurekin eta ez beste inorekin.
‎Gizartean ere sumatu zen aldakuntza giroa. 1956az gero, batez ere, arindu egin zen zertxobait Francoren diktadura, baina, dena dela, askatasun gosez zen gerraosteko belaunaldia.
‎Ez da, beraz, idatzirako eredurik garatu, eta eredu ezak areagotu egin du, jakina, leku batetik besterako aldakortasuna. Aldez aurretik ere sumatzen zen, hartzen zen erabakia hartzen zela, nekez lortuko zela denen adostasuna.
2016
‎–Atzokoa ondo joan zen ezta? Aspaldi ez naizela neska euskaldun batekin egon, eta, egia esan, honen falta ere sumatzen nuen. Txorakeria dirudi, baina euskaraz larrua jotzea bezalakorik ez dago.
‎Hirekin hitz egin nahi diat, ez bainago batere trankil. Telefonotik bertatik ere sumatu diat etxe horretan gauzak ez doazela ondo, eta jakin nahi diat zer gertatzen den?
‎Zerura begiratu du: ostarte batzuetan izar bakan batzuk ikusten dira, eta ilargiaren presentzia ere sumatzen da laino mehe baten atzean, baina gero eta laino gehiago dago, eta laster dena estalita geratuko dela iruditu zaio. Ez zaizkio zeru lainotuak gustatzen, izarren kontenplazioa galarazten diotelako, bere entretenimendurik handiena ebasten diotelako.
‎Gerta liteke ordu batzuetako lanaren buruan begietako nekea arintzen egotea ere. Eskuak poltsikoetan dituela batera eta bestera ibilian ere sumatu dut une batean. Egia da baduela burua beste nonbait duenaren aire bat, musika ezkuturen bat entzuten ari denaren keinuak egiten baititu tarteka, edo txiste txarren bat bururatu balitzaio bezala egiten baitu irribarre, eta irribarre egiten duenean adierazpen ziniko samar bat marrazten zaio aurpegian, baina, zertzelada horiek gorabehera, tipo guztiz arrunta iruditu zait eta, etengabe ideiak egosten ari denaren plantak egiten baditu, gehiago dela esango nuke irudi hori eman nahi duelako.
‎Nik ez dut algara bakar bat ere egin, baina kezkatuta geratu naiz Agirrerekin, Jute eta Mutteren arteko elkarrizketara iritsi garenean barre txiki batzuk egiten baitzituen. Gainera, tarteka, ulertzen ez zituen hitz batzuen esanahia argitzeko aitzakiarekin altxatu eta bere burua alsaziar idazletzat aurkeztu duen emakume batengana joaten ere sumatu dut pare bat aldiz. Bere mendekotasuna nirea baino larriagoa izan daitekeela pentsatu dut.
‎Modu berean, inongo hizkuntzatan literatur lanik, oraindik, noski, eta hor egon daiteke koxka? idatzi ez duten hainbatengan ere sumatu izan dira euskal idazle erretxinaren patologiarako jaidura larriak.
‎euskal kritika ez dela idazle jarduerarekin bateragarria edo, behintzat, gero eta okerrago ikusten dela idazleak kritiko lanak ere bere gain hartzea. Hau ez da berria, eta gure inguruko literaturetan ere sumatzen dela esango nuke; garai batean, ordea, normalagotzat hartzen zen idazleen lan kritikoa. Nik, behintzat, azken urteotan gero eta gehiagotan entzun dut kritikagintza ez dela bereziki konpatiblea sorkuntzarekin?. Zertarako sartu sasibide horretan?
‎Arnasguneetan ere bada lana egiteko. Jende fluxuen eragina bistakoa da, baina beste arazo batzuk ere sumatzen dituzte adituek. Kontzientziazioaz mintzo da Bengoetxea:
‎Kontua da euskaldunen artean ere sumatzen dela hori. Deustuko Unibertsitatean azterlan bat egin dute euskara eskolan edo euskaltegian ikasi dutenekin, eta horrelako jarrerak agertu dira.
2017
‎Ohean sartzean sentitutako bizipozak eta ideien argitasunak artean bizirik zirautela ere sumatu zuen. Sekula ikusi ez zituen gauzak, nahiz eta begi aurrean izan, inoiz baino argiago ikusten zituen.
‎Mundu guztiarekin nirekin baino txeratsuagoa zela iruditzen zitzaidan. Emakume jubilatu batzuekin koketeatzen ere sumatzen nuen, baina niri ez zidan arretarik jartzen. Ez dut esango zakar, baina goxotasunik gabe erantzun ohi zidan eskakizunen batekin joaten nintzaionean.
‎Bero sapa izugarria egiten du hemen eta ipar aldera abiatuko naiz berehala?, esaten zion eta lasaitu egiten zen. Bospasei hilabetez luzatu zen egoera, eta ama bere onera itzultzen ari zela zirudien, antzaldaturik ikusten bainuen gutuna jaso ondoko egunetan, eta kantuan ere sumatu nuen inoiz, umea nintzenean bezala, maitasun kantak edozein modutan ere, beste konturik ez baitzuen buruan, eta irakaslea itzultzen zenean harekin bidaia bat egiteko planak prestatzen ere ematen zituen orduak, bere gelako hormetan zintzilikatuta zituen planoak eta mapak kontsultatuz. Egoera hori luzatu egingo zela pentsatzen hasia nengoen, gerta zitekeen gauzarik okerrena gertatu zenean:
‎Esan nion Goldsmithi Xabi Paya izango zela atzerriko hizkuntzetan gehien kantatu duen bertsolaria, ingelesez eta frantsesez egin baititu saioak eta, noski, espainieraz payadore eta repentistekin. Txotx baten eta hurrengoaren artean Bertsozale Elkartetik bultzatzen ari diren inprobisazioari buruzko nazioarteko sareari buruz hizketan ere sumatu nituen. Sagardotegiak hori du ona, taldeak nahastu eta ezaupide berriak egiteko aukerak zabaltzen baititu.
‎Iraultza ez da goizero atarian ate joka gure zain egoten. Hartarako ezinbesteko baldintzak eta baliabideak urrundik ere sumatzen ez direnean gizartean eta munduan, Iraultzaren ideia Iraultzaren ideologia bihurtzen da eta beti arrazoidunen opioa, diskurtso total ezlekuko, total antzu edo, okerrago, hoberenaren aitzakian hobeagoaren etsaia), ezpada egoera soziala aldaraziz joan gura baldin bada, eta hori demokratikoki egin, politiko militantearen ideien eta karrikako interesen konbinazio zaila behar da asmatu.
‎Gaur gauean izan da, lehentxeago, eta oraindik itzarrita nago, nire buruarekin izututa eta damututa, artega eta urduri, oldozpen hauek ezertarako balioko duten jakin gabe ere idazteari utzi ezinik, bestela berriro ere gelatik aterako naizen beldur. Izan ere, gaur gauean, aurrekoetan bezala, gelatik atera naiz, bai, eta besteetan legez ama alabek lo egiten duten gelaraino joan; aurrekoetan bezala belarria sarraila ondoan jarri behar nuen, ezer aditzen ote nuen, azken gau guztiotan bezala loaren arnasa lasaia eta zurrunga eme bat besterik adituko ez nituelako esperantzaz batetik eta beste zer edo zer ere sumatzeko irrika ilunari eutsi ezinik aldi berean, baina hara non, pasabidean nindoala, ohol zaharrek kirrinka hotsik egin ez zezaten astiro astiro eta ezin leunago ibiliz, ate aurrera iristear nintzela, zer gertatuko eta haien atea ireki egin dela. Une labur bat izan da, txinparta hutsa, tximistaren iraupen laburrekoa, baina tximistazoaren gisa, honek ere jo eta zurturik utzi nau.
‎Bizitzen jarraitu nezakeen giltzurrun hori gabe, banuen beste bat. Baina handik denbora batera beste giltzurrunaren falta ere sumatu nuen. Desagerketa gehiago etorri ziren ondoren.
‎Hiru inflexio puntu sentitu izan ditu aitak zure jarreran, baina nik uste aipatu ez didan laugarren bat ere sumatu zuela behin, egun normal, egun normalegi batean, noiz eta aulkitxo batean jarrita ikusi baitzintuen labadorari begira, zur eta lur, telesaio hipnotiko bati nola.
‎Anaiak begiratu zidan, ulertu ezinik. Irribarretxo bat ere sumatu nuen. Emozioa zela uste nuen.
2018
‎–Eskarmentuak irakatsi dit, esan nuen? jende askok uste duela gai dela halako maila gorenetan lan egiteko, inolaz ere sumatu gabe nolako betekizun zorrotzak dakartzan. Ez da, ez horratik, edonorentzako moduko lana.
‎Lehen hogei minutuetan edo, esango nuke ezezagunen artean ohikoak izaten diren solasak ibili genituela; kortesia handiz galdetu zidan ea zer moduz zihoan nire bidaia, oporrez gozatzen ari ote nintzen, zer hiri eta zer toki bisitatuak nituen, eta abar. Berarekin hitz egin bidenabar, esan dezadan adinaren marka gehiago ere sumatu nizkiola, aski sotilak izanik ere. Esate baterako, Kenton andereñoa motelago ikusi nuen, nolabait esateko.
‎Amak ez du deusen kontra deus esatekorik. Halako usain bat sumatzen da etxe osoan, ekaitz ondoko lur hezearen usain zoragarri hori dario, pozez txoratzen jartzen duen usaina, batez ere, horrekin batera, beste usain hura ere sumatzen denean, Marseillako xaboiaren usaina, garbitasunarena, zintzotasunarena, arropa zuriarena, xuritasunarena, gure amarena, gure amaren xalotasun mugagabearena. Kaleetaraino jaisten da ura.
2019
‎–Gauza batzuk oso ondo gogoratzen ditut, adibidez gogoratzen naiz hil baino lehenago, aurreko gauean zehazki, despedida bat egin zuela etxetik, ate bakoitzean. Nik sumatu nuen bera esnatu zela, nire atea berarenaren ondoan baitzegoen, eta ni ohean edo ordenagailuan nengoen, eta sumatu nuen nire atearen ondoan geldi; gero nire gurasoen gelaren aurrean, eta hor ere sumatu nuen geldi, pauso batzuk eta geldi. Ondoren, ganbarara igo zen, nire anaia Paulek han zuelako gela, eta gero jaitsi zen, eta gero ez dakit bere gelara edo sartu zen, eta sumatu nuen etxeko kaleko atea, eta arraroa egin zitzaidan, baina bueno, adin horrekin jada ni neu ere ateratzen nintzen gauez, eta ez da ezer pasatzen, ezta?
‎Ez euforiarik, ez barregurarik, ez patxadarik, ez axola faltarik. Nire aldarteak are gehiago petraltzera jo zuen, urduri ez ezik, dardarka ere sumatzen bainuen neure burua, eta Omarren eta lagunen hitzak egiatiak iruditu zitzaizkidan arren, lasaitzetik urrun nintzen. Inor ni espiatzen ariko zenik bazter nezakeen beharbada, baina hamaika begi pare imajinatzen nituen nire gain, inguruko zokoetatik beha.
‎–Eta ez ginen atera ermitarako bidetik, intimitate bila. Musuka hasi aurretik ere sumatu nion handik eraman nahi ninduela. Justuki handik behar zuelako, ez bestaldeko bidezidorretik, iradoki nion moduan, ezta apur bat harantzago ageri ziren gaztainondoetatik ere.
‎Baina ez da nirea meritua, gatzezko mendi honena baizik. Zure lagunek ere sumatu dute haren ahalmena, haiek ere sentitu dute gogoz husten zirela hona sartu zirenetik. Indartsuenak gehienbat, noski, Aize delako horrek.
‎Eta ni ere ilusionatu egin naute. Baina gune baikor horiekin batera, nekea ere sumatu dut bazterretan, baita desilusioa eta urte askoren ahaleginaren ondorengo frustrazioa edo etsipena ere hainbatetan. Eta ez dira gutxi euskararena irabazita dagoela edo gaiaz arduratzen den teknikari tropelaren ardura dela uste dutenak.
‎Jaimerentzat egun gogoangarria izango da berau. Goiz osoa kirioak airean eman du, eta nahikoa da ohikoa ez dirudien mugimendu txikiena ere sumatzea, bihotza lehertu beharrean taupadaka hasteko. Zoritxarrez, badaki lehenago edo beranduago une tragikoa iritsiko dela.
2020
‎Harridura, onarpena eta auzo harrotasun apur bat ere sumatu uste nituen Luperen begitartean bata bestearen ondoren, azkenik trauma zahar bat gainditu izan banu bezala edo.
‎Aita eta alaba japoniar batzuk ari dira hizketan eta, halako batean, aitak zera botatzen dio alabari: nik ere sumatzen dut amaren falta. Kolpe latz bat eman zidan esaldiak, mailu erraldoi batek burua jo izan balit bezala.
‎Alabak aitari aurpegiratu berri dio amak kasu egiten ziola beti, eta aitak horixe erantzun: nik ere sumatzen dut amaren falta. Lokietan joka sentitu nuen esaldia.
‎Nire aitarekin gogoratu nintzen bizitasun ia jasanezinez. Hark ere sumatuko zuen amaren hutsa, alargundu zenetik. Orain arte sekula ez zitzaidan horrelako pentsamendurik etorri.
‎Gardek burua pixka bat mugituz baietsi ditu lagunaren hitzak. Irribarre baten zirriborroa ere sumatu da haren ezpainetan. Segituan hasi da Txarro berriz solasean.
2021
‎Ez nuen espero, ordea, gure gizartean ezezaguna den tristurak, hezurretaraino sartzen den hustasunak, pertsona baten bizia itzaltzeko ahalmena izan zezakeela. Haztegira eroandakoengan ere sumatu nuen, baina ez Katherinegan ikusi nuen intentsitatearekin, pertsona batzuei bere gertukoengandik banantzeak sor diezaiekeen min ia sendaezina. Ordu onean ezabatu ziren kate horiek gure artean.
‎Oraindik badago jende bat egin dugun lanik onena 1937 izan dela dioenik (gure lehenengo lan handia). Noski, lan horretan, bila ibili gabe ageri zaizkio heldulekuak hartzaileari... baina geruzak gehitu eta heldulekuak lausoago ikusten dituztenean, batzuk deserosoago sentitzen dira eta hori ere sumatu izan dugu sarritan.
‎Nagorek ere sumatu zuen ez nengoela fin fin. Aje puntua ere ez zen onerako...
2022
‎Feminismoa zuen egiturazko oinarri, eta ez sozialki defini daitekeen gizon talde bat. Ez da harritzekoa horren harira gizon antisexistek emakumeen mugimenduarekin zuten harremanaren inguruko eztabaida atezu eta konplikatua piztu izana (eta eztabaida hori gaur egungo idazki teorikoetan ere sumatzea) 243 Ez da harritzekoa ere mugimenduaren izaera ezegonkorra, ez eta maskulinitate terapiaren mugimenduak hura aise ordezkatu izana; izan ere, azken hori badago maskulinitate forma jakin batean oinarrituta, eta gizon talde esanguratsu baten interesak artikulatzen ditu.
‎Hura ez zen, hala ere, oztopo izan Rosario lantegi berean lanean hasteko. " Politikoki urte gogorrak izanagatik ere, lantegian ez nuen sekula nire kontrako deus ere sumatu. Akaso, hautaketa egiterakoan kontuan hartuko zuten nor sartu eta nor ez, baina behin barrenean, nik ez nuen sekula nabaritu inor baztertzen zutenik bere ideiengatik, edo arazoak izan zituenik...
‎Harrigarria egin zitzaidan beren organo intimoenei buruz zenbat galdera egiten zizkidaten. Tarteka txalo urduriak jotzen zituzten xehetasunen batekin asmatzen nuenean, orezta bat izan zitekeen bizkarrean, orbain bat edo ebatondo txiki bat zangoan, eta euren artean froga horiek elkarri erakusten ere sumatzen nituen gonak altxatuta. Deskribapenekin bukatu nuenean isilik zegoen batek galdetu zidan ea zergatik ezin genuen jarraitu oraindainokoan bezala, ea zergatik egin behar nituen bereizketa mingarriak, zergatik aukeratu behar nuen haietako bat eta besteak bazterrean utzi.
‎Tximiniako sugar laranjak nor baino nor imajinatzen ditut borrokan, nork beso luzeagoa altxatu, nork txinparta ozenagoa bota. Osaba Pedro ere sumatzen dut tarteka eztarria garbitzen, trago baten eta bestearen artean; hor dagoela ez ahazteko da.
2023
‎asko ez baina gorantz egiten du bidegorriak errotara. Elkarrizketan ere sumatzen da diferentzia. Elkarrizketarik pisutsuenak goranzkoan izaten dira.
‎Putzuan erruteak ugaritzen hasi dira: bistan dauden arrautzez gain, ur azpian ere sumatzen dira, eta honezkero arren bat ikusten da emeak agertzeko zain.
‎Amazuloa zela esan zigun Maribi arrebak. Amaren begitakoa Joxe izan zitekeela ere sumatzen da. Ez da harritzekoa, falta den huraxe gehiago maitatzen baita.
‎Gertakarien biharamunean Juanaren lagunek auzoarengana jo zuten, bezperan ezer entzun edo ikusi zuen galdetuz. Eta auzoak ezetz, ez zuela ezertxo ere sumatu. Focaren zaunka hotsak entzun ez izana harrigarria begitantzen zitzaien lagunei.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia