2003
|
|
Aitzitik, gure ikusmoldetik urrun —hagitz urrun— dauden bertze indar politiko batzuekin egin dugu tratua. Jakinik indar korrelazio bat izanen dela eta hura, hauteskunde mapan inon
|
ere
sumatzen ez den iraulketa bat gertatu ezean, ez dela gure aldekoa izanen. Jakinik, orobat, emaitza ez dela gure espektatiba historikoekin bat etorriko.
|
2012
|
|
Kandelen argi izpiek (kandela asko baitzen) horma zulo bat argitu zuten, ordu arte ohearen habeetako baten itzal ilunean ezkutaturik geratua. Era horretan ikusi nuen garbi garbi han zegoenik
|
ere
sumatu ez nuen margolan bat. Neska gazte baten erretratua zen, justu justu emakumetzen ari zen unekoa.
|
|
Esaten zenuen, aurpegian zirkinik
|
ere
sumatzen ez zitzaizula, Nafarroa ederra zela nafarrik gabe. Jakin ezazu Nafarroak asko galdu duela zu gabe; Nafarroak asko, eta guk hainbat gehiago.
|
2014
|
|
Pertsonaia hori gorpuzkeraz garaia zen, itxuraz xaloa, lasaia begitartez, baina kopeta kezkatsua zeukan, eta, talde batetik bestera bazebilen ere, hitz gutxi egiten zuen, eta bazirudien gainetik baino ez ziela jaramon egiten gonbidatu gazteen mintzo alaiei, goi funtzionarioen solas serioagoei eta bere aurrean Europako Estatu nagusiak ordezkatzen zituzten diplomatikoen hizketa taxuzkoei. Politikari begi zoli horietako bik edo hiruk, fisionomista onak izaki, larritasun zantzuren bat ikusi uste zuten beren gonbidatzailearen aurpegieran, haren zergatiaz tutik
|
ere
sumatu ez arren. Inor ez zen ausartu, ordea, gai hartaz itaunik egitera.
|
2015
|
|
Paperean, uhinetan, pantailan, ordenagailuan edo sakelakoan jasotzen dugunak zuzen zuzenean du eragina gugan, errezeloak errezelo, hortik jasotzen duguna sinesten dugulako, eta hortik jasotzen dugunaren arabera pentsatzen, eraikitzen eta irudikatzen dugulako gure mundua, berta bertakoa eta urrun urrunekoa. Are gehiago, hortik jasotzen ez duguna existitzen ez delako, ezkutatzen digutena dagoenik
|
ere
sumatzen ez dugulako. Hain da garrantzitsua agintarientzat laugarren boterea heurenganatzea, ezinbestekoa baitugu gainerakook geure egin eta aske bihurtzea.Historia historia denetik agintari guztiak saiatu dira komunikabideak kontrolatzen.
|
2016
|
|
Ez zirudien lehengo pertsona, ez behintzat berak astelehen hartan bertan ikusitakoa. Eta ez bakarrik orduko urduritasunaren arrastorik
|
ere
sumatzen ez zitzaiolako, baita, bere hitz egiteko moduan eta, umeagoa ematen zuelako ere. Gainera, ez zuen galdetzen organizazioak erabakitakoaz, eta hori ere ez zen normala.
|
|
Beste leku batean, hots, biziaren zati bat edo bizi osoa arriskuan zeukatenen lurralde apartekoan; eta adiskide zen horregatik, ez Guiomarrekin, edo Maria Teresarekin edo Dororekin, baizik eta gau hartan bertan ospitaleetako gela berezietan bakarrik lo egin zutenekin; eta baita suizidekin ere; eta alkoholikoekin; eta atrako batera abiatzeko zorian zeudenekin; eta norbaiti eraso egitera zihoan kriminalarekin edota kriminal horren biktima izango zen norbait delako harekin; eta baita, noski, atrakatzaile edo kriminalen aurka kaleratuko zen poliziarekin ere; eta Stefanorekin, Mikelekin, Jonekin, Jonerekin. Eta lurralde hartan jende arruntak zenik
|
ere
sumatzen ez zuen mundu boteretsu hartan, etsai bakarra Sabinok aipatu ohi zuen Don Beldur hura zen, inork sekula eduki zezakeen etsai setati eta likitsena, dudarik gabe, baina baita, bere amenazuaren zinezkotasunagatik, borrokari duintasun bat eman ahal ziona ere; eta horregatik izaten ziren lurralde aparteko hartan bizi ziren guztiak hain soberbioak, etsai hari aurre egiteko balorea behintzat ba... Carlosi hala iruditzen zitzaion, jendexka haren erresuman ez sartzeagatik sartu zela organizazio armatu batean adoleszentzia bukatu orduko.
|
2017
|
|
Iraultza ez da goizero atarian ate joka gure zain egoten. Hartarako ezinbesteko baldintzak eta baliabideak urrundik
|
ere
sumatzen ez direnean gizartean eta munduan, Iraultzaren ideia Iraultzaren ideologia bihurtzen da eta beti arrazoidunen opioa, diskurtso total ezlekuko, total antzu edo, okerrago, hoberenaren aitzakian hobeagoaren etsaia), ezpada egoera soziala aldaraziz joan gura baldin bada, eta hori demokratikoki egin, politiko militantearen ideien eta karrikako interesen konbinazio zaila behar da asmatu.
|
2020
|
|
Ez zuen iñoiz pentsatzen, esate baterako, emakume bat beregatik benetan zorigaiztoko izan zitekeanik. Maitasun samiñak olerkarien belaskeria hutsak iruditzen zitzaizkion, maitasunean haragiaren atsegiñaz kanpo ezertxo
|
ere
somatuko ez balu bezela. Emakumeengandik lortzen zuena Elsa' ri kondatzea, hildo berean, kilikagarri zitzaion, atsegin mota berri bat, sadismo zantzu bat.
|
2021
|
|
Zubererazko testuetan ageri da XVIII. mendean eta gero Hegoaldean, batez ere XX. mendean: Esan dezakegu, bada, guk ere beraiekin Kredoa edo Sineskuntza apostoluek erakutsia dela (Inza); Bai gorde ere eramaten zizkiotenak, beraiek
|
ere
sumatuko ez zuten tokian (Orixe); Aitaren tesorotik dirua nik baitut harturen, eta gero ihesi beraiekin bainaiz eskapaturen (Xarlem pastorala); Negatibotasun hau da beren egiletasunaren ezaugarria, baita beraien ezarpen eta iraupenerako funtsezko baldintza ere (I. Mendiguren). Guztiz hedatua da beraiek izenordaina eta gaur nagusia zalantza gabe testu idatzietan, ez dago, ordea, ofizialki onartua Euskaltzaindiak emandako paradigmetan.
|
2022
|
|
Besarkada handi batean bildu ginen. Uste dut bera zela, herri osoan, eragiten zizkidan sentimenduez ezer ez zekien bakarra, marikoia nintzela
|
ere
sumatzen ez zuen bakanetarikoa. Posible al zen?!
|