2015
|
|
Beste on handi batzuk ere badakartza honek berarekin batera, baina gauza hauek eragiten dituzten ondorioez hainbeste esan eta esango denez gero, ez dut nahi neure burua eta zuek nekatzerik; biziki ohartarazten dizuet, ordea, Jaunak arimei mesede hauek egiten dizkiela jakin edo entzun dezazuenean, bide horretatik zuek eraman zaitzatela sekula ere ez eskatzeko ezta desiratzeko ere; [15] oso ona iruditzen bazaizue, eta estimu eta begirune handiz hartu behar bada ere, ez da komeni arrazoi batzuengatik: lehenengoa, apaltasunik eza delako inoiz merezi ez duzuena zeuei eman dakizuela nahi izatea, eta hala uste dut ez duela apaltasun handirik izango desira hori izan dezanak; izan ere, nekazari xume bat errege izatea nahi izatetik urruti dagoenez, ezinezkoa iruditzen baitzaio, merezi ez duelako, horrelaxe dago pertsona apala
|
ere
halako gauzei dagokienez; eta nik uste dut ez dela inoiz gertatuko, Jaunak mesede horiek egin aurretik norbere buruaren ezagutza handia ematen duelako. Izan ere, halako pentsamenduak dituenak nola ez du ulertuko mesede oso handia egiten zaiola infernuan ez edukitzeaz?
|
|
Oso lagun ona dugu Jesus laguntza honetatik urrundu ez gaitezen, ezta haren Ama guztiz Santuarenetik ere, eta gogoko izan dezagun haren oinazeez guk min hartzea, geure poz eta gozotasuna une batzuetan alde batera utzi behar badugu ere. Arrazoi handiagoz, ene alabak, gozotasuna otoitzean hain ohikoa ez denean, askotariko uneak baitaude; eta beti egoera berean dagoela, hau da, esanda geratu dena ezin duela egundo ere egin dioena, nik susmagarritzat joko nuke; eta zuek
|
ere
halakotzat izan eta saiatu engainu horretatik eta liluralditik irteten zeuen indar guztiekin; eta hori nahiko izan ezik, esan prioreari, arrisku hori baztertu dezakeen ardura handiko ofizioren bat eman diezazuen; horrek luze iraungo balu, zentzuarentzat eta buruarentzat arrisku hori oso handia izango bailitzateke.
|
|
8 Eta horrela, arima hauen desirak ez doaz honezkero erregalu eta gozotasunak izatera, Jauna bera dutelako beraiekin, eta Haren Maiestatea delako orain bizi dena. Argi dago haren bizitza etengabeko oinazea baino besterik ez zela izan, eta gurea
|
ere
halakoa izan dadila egiten du, gurariz behintzat, gainerakoan ahulak bezala eramaten gaitu; hala ere ongi betetzen ditu bere indarrez, behar dutela ikusten duenean.
|
|
Pertsona hark dio, hori ulertuko balute, ezinezkoa iruditzen zaiola haietako inork bekaturik egitea, erorbidetik ihes egitearren direnik eta probarik gogorrenak igaro behar balitu ere. Eta, horrela, gogo bizia jarri zuen guztiek uler dezaten; eta zuei
|
ere
halako gogoa eman diezazuela, ene alabak, Jainkoari bihotzez otoitz egiteko egoera honetan direnen alde, guztia ilunpea baita haiengan, eta haien egintzak ere halakoxeak. Izan ere, iturri garden batetik datozen errekatxo guztiak gardenak dira, grazian dagoen arima bezala, eta hortik datorkio Jainkoaren eta gizakien begietan bere egintzak atsegingarri gertatzea, arima zuhaitz bat bezala landatua dagoen bizi iturri honetatik datozelako; handik ez baletor, ez lituzke ez hezetasunik ez fruiturik izango, hark elikatzen baitu eta egiten baitu ez dadila ihartu eta fruitua eman dezala.
|
|
Jauna hartu berri nintzela esan zidan Jaunak: Benetako nagusitza ezer ere ez edukitzean dagoela egiaz eta argi uler dezanean, orduantxe har dezakeela gotzain kargua; aditzera eman nahirik, prelatutzak izango zituenak ez zuela inola
|
ere
halakorik nahi eta desiratu behar, edota behintzat, ez zuela halakorik lortzen saiatu behar.
|
|
Haren Maiestateak nahi beza arimaren bati on egitea, hain gauza ezerezari Jaunak honela lagundu nahi izan diola ikusita; zer ez ote dio egingo bene benetan zerbitzatu duenari? Eta horrela adoretu daitezela guztiak Haren Maiestatea pozten, bizi honetan
|
ere
halako seinaleak ematen baititu.
|
|
Lehengusu propio batzuk nituen, nire aitarenean bestelakoek ez baitzuten sarrerarik, oso begiratua zelako, eta Jainkoak nahi beza hauena
|
ere
halakoa izatea. Izan ere, orain ikusten dut zein arriskutsua den bertuteak lantzen hasi behar den adinean munduko huskeria ezagutu gabe, bertan murgiltzeko itzartzen diren pertsonekin harremanak izatea.
|
|
Haren Maiestateak nahi beza arimaren bati on egitea, hain gauza ezerezari Jaunak honela lagundu nahi izan diola ikusita; zer ez ote dio egingo bene benetan zerbitzatu duenari? Eta horrela adoretu daitezela guztiak Haren Maiestatea pozten, bizi honetan
|
ere
halako seinaleak ematen baititu?.
|
|
...n penitentziari erreparatuz, kontura zaitezten, ene ahizpak, zein atzera geratzen garen gu, eta saia zaitezten berriro gure Jaunaren zerbitzuan; bada, guk ez dugu zertan izanik haiek baino gutxiago, ez baikatoz jende hain fin eta nobleagandik; honek garrantzirik izan ez arren, esan egiten dut, bizimodu guria izan zuelako, bera halako familiako izanik, Cardonako Dukeengandik baitzetorren, eta izena
|
ere
halakoa baitzuen: Katalina Cardona anderea.
|
|
6 Bada, baimenekin dagoeneko pozik nengoela, nire ardura gehitu egin zen, Probintzian ez zelako fraiderik, nik uste nuenez, hori egitez betetzekorik, ezta laikorik
|
ere
halako hasiera egin nahiko zuenik. Nik gure Jaunari eskatu baizik ez nuen egiten, besterik ezean pertsona bat iratzar zezan.
|
|
Batez ere haren bertutea probatzeko aukera izan zen aldi batean, aita priorea falta zela, nagusitzat fraide nahiko gazte eta jakinduriarik gabea eta gobernurako oso talentu gutxikoa eta zuhurtasunik ere ez zuena geratu zenean; ez zuen esperientziarik, duela gutxi sartua zelako. Gehiegizkoa zen bere mendekoak eramateko zuen era eta gehiegizkoak eginarazten zizkien penitentziak; egia esan, harri eta zur geratzen naiz nola eraman zezaketen horrelakorik, batez
|
ere
halako pertsonek; beharrezkoa zen Jainkoak ematen zion espiritua, eraman ahal izateko. Eta argi ikusi zen gero malenkonia handia zuela eta inon ere ez zen libratzen hortik, ezta besteen mendeko zenean ere, gutxiago oraindik gobernatzean; izan ere, asko lotzen du egoera psikikoak, bestela bera erlijioso ona da, eta Jainkoak baimentzen du batzuetan halako pertsonak karguan ipintzearen oker hau egitea, berak maite dituenengan obedientziazko bertutea perfekzionatzeko.
|
|
Jainkoak gorde ditzala nire alaba guztiak latinaren zale direlako itxurak egitetik. Ez dakiela gerta, ezta onartu
|
ere
halakorik. Nahiago nuke beren buruak erretorikotzat baino sinpletzat jotzea, santa handien seinalea baita.
|
|
Teresari sinesgaitz egiten zaio entzun duen zurrumurrua, hau da, hark (Nuntzioak ala Probintzialak?) oinutsetako nagusia izendatu nahi ziela. Beste behin
|
ere
halako zerbait agertu dio Rokeri. Honek argibideak eska diezazkiola Tendillako kondeari diotso:
|
|
6 Ama priore oso ona ekarri dugu hona, eta mojak
|
ere
halakoak dira, nire iritziz; horrela, etxeak aspaldi fundatua dela ematen du. Hala ere, arimako gauzetarako bakarleku egiten zait, hemen ez dagoelako nik ezagutzen ditudanetako Jesusen Lagundiko inor.
|
|
9 Orain arte oso bertutetsu irten da Frantzisko, eta gero
|
ere
halakoa izango itxaro dut Jainkoagan, oso kristau ona delako. Jainkoak nahi beza, berorri buruz ere halako berri onak entzutea nik.
|
|
9 Orain arte oso bertutetsu irten da Frantzisko, eta gero ere halakoa izango itxaro dut Jainkoagan, oso kristau ona delako. Jainkoak nahi beza, berorri buruz
|
ere
halako berri onak entzutea nik. Ikusten du, ene seme, dena amaitzen dela, eta bizitza honetan egin dezagun ona nahiz txarra betiko eta amaigabea dela.
|
|
Ongi dago begiratzea, baina ez halako irmotasunez, ezin baitut sinetsi apaltasunetik datorrenik, eta nirea da erru guztia hura nor zen informatu ez nintzelako. Bat ezin hobea eman zidalako, hau
|
ere
halakoa izango zela uste nuen. Guztia dator onerako, egia esan, asko zor zaiolako.
|
|
Uste dut, egiaz, zentzuzko jendea dagoela. Egongo ahal da han
|
ere
halakoa! Jakin beza Makario hain izugarria egonik, esan didatenez, haren arimagatik nahigaberik nahiko dudala.
|
|
2 Berorren agurgarritasunak guztian horko ama prioreagana jotzen du eta berak ez dit hitzik esaten. Hura ongi izaten bada, gainerakoan uste dut nik guztia ongi konpondurik utziko duela berorren agurgarritasunak, batez
|
ere
halako etxezainarekin. Zer egiten duen, gero, Jainkoa maitatzeak, moja gaixo horiei mesede egiteko ardura hartzen baitu! Uste osoa dut berorren otoitzetan.Zergatik ez dit ematen berorrek gure Lukreziaren berri?
|
|
1 Jesus izan bedi berorren agurgarritasunarekin, ene alaba. Egiaz pazko onak izango zituzten, hor dutelako ene aita, niretzat
|
ere
halakoak izango ziren?, baita urte onak ere. Dirudienez, ez dira amaituko hain bizkor hango gauza horiek, eta larritzen hasia nago hemen bakardadean uzten gaituelako.
|
|
9 Borondate handiaz eman dituzte Valladolideko mojek berrehun dukatak, eta gauza bera ama prioreak ere, eduki ez bazituzten, bilatu egingo baitzituzten; eta laurehuneko kopuru osoaren ordain-agiria bidaltzen du. Benetan estimatu dut, izan ere beraren etxearen onerako da; baina nik idatzi nion gutuna
|
ere
halakoa zen.
|
|
5 Alde batetik haserre jarri naute aita Marianoren idazkitxo hauek; burutik pasatzea
|
ere
halako gauza nahi izatea etxe honetarako, are gehiago praktikan jartzea. Kontua da, deabrua hainbesteko amorruz dabilenez gero, guztian estutu nahi izan gaitu, batez ere oinazerik handiena?
|
|
13 Berorren inperfekzioez ez naiz harritzen, neure burua
|
ere
halako ugariren artean ikusten baitut, eta hori hemen lehenago izan nuen baino askoz ere asti gehiago izan dudala bakarrik egoteko; poz handia eman dit horrek. Gure Jaunak eman diezaiola berorren jauntasunari, nik erregutzen diodanez, amen.
|
|
4 Egia da bertute hauek ezkutatu egiten direla berauek dituenaren begietatik; horrela, ez ditu ikusten ezta ez du sinesten
|
ere
halakorik duenik, beste batzuek esan arren; baina hain estimu handitan ditu, non haiek izaten eta beragan gehiago perfekzionatzen saiatzen baita, bertute haiek dituztenak oso agerian geratu arren; gero, pertsona haiekin harremana dutenak konturatzen dira, haiek nahi gabe.
|
|
Ez dizkizuet berariaz gomendatzen erregeak eta Elizako buruak, batez ere gure gotzaina; horretan oraingoek ardura handia dutela ikusten dut, eta, beraz, gehiagoren beharrik ez delakoan nago. Ikus dezatela ondoren etor daitezenek, nagusi santua edukiz gero, menpekoak
|
ere
halakoak izango direla, eta garrantzi handiko gauza izanik, Jaunaren aurrean jar ezazue. Eta zuen otoitzak eta desirak eta diziplinak eta barauak esan dudan horretara bideratuak ez badira, pentsa ezazue ez duzuela egiten ez betetzen Jaunak zuok hemen elkartzean izan zuen asmoa.
|
|
Nolakoak izan dugu Jainkoak eta munduak ausartegitzat har ez gaitzaten? Argi dago lan eta lan egin beharra dugula, eta asko laguntzen du asmoak handiak izateak egintzak
|
ere
halakoak izan daitezen saiatzeko. Bada, geure Erregela eta Konstituzioak ongi betetzen kontu handiz saiatzen bagara, Jaunagan itxaro dut onartuko dituela gure erreguak; ez dizuet gauza berririk eskatzen, ene alabak; geure profesioa gorde dezagula besterik ez, horixe baita gure bokazioa eta horretara behartuak baikaude, gordetzetik gordetzera alde handia badago ere.
|
|
Buru eratsua dutenentzat eta hartara eginik dauden arimentzat eta beren baitan biltzeko gai direnentzat, hainbeste liburu daude idatziak eta hain onak eta halako pertsonenak, non okerra bailitzateke otoitzari buruz nire esanari kasu egitea; izan ere, diodanez, Jaunaren bizitzako eta haren Pasioko misterioak, eta epaiketaren eta infernuaren meditazioak eta gure ezereza eta Jainkoari zenbat zor diogun, asteko egunetan banaturik dituzten liburuak dituzue, doktrina bikaina dutenak eta otoitzaren hasiera eta amaierarako ongi sailkaturik. Otoiz era hau izan dezakeena eta horretarako ohitura duena, ez dago esan beharrik, hain bide onetik Jaunak argi porturaino eramango duela, eta hain hasiera onekin amaiera
|
ere
halakoa izan behar, eta bide horretatik joan daitezkeen guztiek atseden eta ziurtasuna izango dute; izan ere, irudimena loturik badago, baretasunez joango da.
|