Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 68

2015
‎ia inoiz ere ez dago ez lehortasunik, ezta gainerako guztietan noizbehinka izaten ziren barruko nahasmendurik ere, baizik eta arima ia beti baretasunean dago; ez dago deabruak mesede hain goren hau imita dezakeen beldurrik; sen batean dago, ordea, Jainkoa delako ziurtasunaz; izan ere, esanda dagoenez? ez zentzumenek ezta ahalmenek ere ez dute hemen zerikusirik, Haren Maiestatea agertu baitzitzaion arimari eta berarekin sarrarazi baitzuen, nire ustez, deabrua sartzen ausartuko ez den eta Jaunak utziko ez dion lekura; eta hemen arimari egiten dizkion mesede guztietatik bat ere ez da, esan dudanez, arimaren beraren laguntzaz egina, Jainkoari oso osoan bere burua emateaz jadanik egina duenaz izan ezik.
‎6 Gauza honengatik, sekula ere ez zuela Jainkoari zer emanik izan eta ez zuela Harengatik zer utzirik ere izan gogoan zerabilela, gurutze baten aurrean oso samindurik zegoen pertsona bati esandakoa erantzungo dio, beharbada: Gurutziltzatuak berak esan zion, kontsolatuz, Berak ematen zizkiola bere Pasioan eraman zituen oinaze eta neke guztiak, beretzakotzat har zitzala, Aitari eskaintzeko.
‎9 Egia da, Jaunak zazpigarren egoitzan sar dezanak, oso gutxitan, edota ia inoiz ere ez duela ahalegin hau egin beharrik izango, gogoratzen banaiz, han esango dudan arrazoiarengatik; baina aldiro aldirokoa da Kristo gure Jaunarekin era miragarrian ibiltzetik ez aldentzea, eta haren laguntza beti da jainkozkoa eta gizatasunezkoa era batera. Beraz, esanda dagoen sua borondatean pizturik ez dagoenean eta Jainkoaren presentzia ere sentitzen ez denean, bilatu beharra dugu; hauxe da, izan ere, Haren Maiestateak nahi duena, Kantarik Ederreneko Emazteak egiten zuenez, eta galde diezaiegula kreaturei nork egin zituen, san Agustinek, uste dut, bere Meditazioetan edo Aitorkizunetan dioenez?, eta ez gaitezela ergelen antzera egon denbora galtzen behin eman zitzaigunaren zain egotearren, hasieretan Jaunak urtebetean eta urte askoan ere ez ematea gerta baitateke; Haren Maiestateak daki zergatik; guk ez dugu jakin nahi izan behar, eta ez dago zertan jakinik ere.
‎Eta Haren Maiestatearekin harremanetan jarri nahi zuenean otoitzean, eta baita otoitzean ez zenean ere, hain hurbil zegoela zeritzan, non ezin baitzuen Hari entzun gabe egon; baina hitzak ez zituen ulertzen berak nahi zuenean, orduz kanpo baizik, behar zenean. ...aina ez zentzumen hauen bidez pertsona bat geure ondoan dugula senti dezakegunez; esaten asmatu ezin dugun bestelako bide finago batetik delako; baina ziur ziurra da, bestea bezain ziurra eta askoz ere ziurragoa ere bai; izan ere, hemen irudipena izan daiteke, baina beste honetan ez, irabazi handiekin eta barruko ondorioekin baitator; malenkonia balitz, ez litzateke halakorik izango; ezta deabruak ere ez luke hainbesteko onik ekarriko, eta arima ere ez litzateke ibiliko hain bake handiaz eta Jainkoa pozteko hain desira etengabeaz eta Harengana ez daraman guztia arbuiatzeko gogoaz. Eta gero argi ikusi zen ez zela deabrua, gero eta gehiago aditzera emanez baitzihoan.
‎7 Jainkoak arimari egiten dion mesede honetatik gera dakigula orain hau oroimenean, ez baita guretzat on txikia izango; san Jeronimok ere, santua izan arren, ez zuen bere oroimenetik kentzen, eta horrela ezereztzat izango dugu gordetzen dugun erlijio ordenaren laztasunean hemen sufri dezakeguna, gehien iraunda ere, unetxo bat baita, betikotasunarekin konparatuz. Egiaz diotsuet nik, hain kaskarra izan arren, egundo ere ez dudala infernuko oinazeen beldurrik izan, kondenatuek Jaunaren begi hain eder, ezti eta onbera hauek haserreturik ikusiko zituztela gogoratzen nintzenekoarekin konparatuz gero kontuan hartzekorik, nire bihotzak ezin jasan zezakeela baitzirudien: hau nire bizi osoan izan da.
‎Gauza guztietatik askatze handi bat du eta beti bakarrik edo arimaren baten onerako zeregin batean egoteko gogoa. Ez du lehortasunik, ezta barruko nekerik ere; gure Jaunarekin halako oroipen eta samurtasunez izanik, inoiz ere ez luke nahi Hura goresten baino beste ezertan aritzerik; eta arreta galtzen duenean, Jaunak berak iratzarri ohi du esan den bezala, argi argi ikusten baita bultzada hura, edo dena delakoa, arimaren barrutik datorrela, bultzadei buruz hitz egiterakoan esan zenez. Hemen gozotasun handiz gertatzen da, baina ez dator ez pentsamendutik, ez oroimenetik, ezta arimak bere aldetik egin zuela uler daitekeen ezertatik ere.
‎4 Pertsona aberats bati, seme alabarik ez duen eta ogasuna nori utzirik ez duenari, ogasun galera gertatzen zaio, baina ez geratzen zaionetik beretzat eta bere etxekoentzat behar duena eta gehiago ere ez izateko eran. Hau, ahora eramateko ogi zatirik ere ez duenaren antzera, egonezinik eta kezkaz balebil, nola eskatuko lioke gure Jaunak Beragatik guztia uzteko. Txiroentzat nahi duelako sentitzen duela sartzen da hemen.
‎5 Kontakizuneko 13 zenbakian dio bere aitor entzuleek ere ez zutela zalantzarik grazia mistiko honetaz. Kapitulu honek bere pareko biografikoa du Bizitzako 29 kapituluan; ik. horrez gainera, 20 kapitulua ere.
‎9 Ez dakit ulertzeko ongi adierazirik geratzen den; izan ere, geure burua ezagutze hau hain garrantzitsua izanik, ez nuke nahi horretan inoiz lasaitasunik izan dadin, zeruan goi goian bazaudete ere; bada, lur honetan garen bitartean ez dago apaltasuna baino gauza garrantzitsuagorik. Eta, honela, berriro diot oso ona eta ona baino hobea dela, lehenik honetaz hitz egiten den egoitzara sartzen saiatzea besteetara hegan egitea baino; izan ere, hauxe da bidea, eta bide ziur eta lauan zehar joan ahal izanez gero, zertarako nahi ditugu hegoak hegan egiteko?; baina bila dezala honetan nola lortu onurarik hoberena; eta nire iritziz, sekula ere ez dugu geure burua ongi ezagutuko, Jainkoa ezagutzen saiatzen ez bagara; haren handitasunari begiratuz, jo dezagun geure ezerezera; eta haren garbitasunari begiratuz, geure zikintasuna ikusiko dugu; haren apaltasuna gogoratuz, apalak izatetik gu zein urrun gauden konturatuko gara.
‎Hark bere bide ezkutuetatik entzuten digula dirudienean, orduan ona da isilik egotea, beragandik hurbil egoten utzi baitigu, eta ez da txarra izango adimenaren bidez lanik ez egiten saiatzea, ahal badugu, diot?. Baina Errege honek oraindik ez digula entzun eta ikusi ere ez gaituela ikusten uste dugunean, ez dugu inozoak izan behar, nahiko inozo geratzen baita arima hau lortzen saiatzean, eta irudimena askoz ere lehorrago eta, beharbada, urduriago ezer ez pentsatzeko egin duen indarraz, baina Jaunak nahi du eska diezaiogula eta pentsa dezagula beraren aurrean gaudela, Berak dakiela zer zaigun egoki. Nik ezin dut neure burua behartu giza ahaleginetara, Haren Maiestateak muga ezarri eta berarentzat gorde nahi izan zituela dirudien gauzetan; beste gauza batzuk, ordea, ez zituen berarentzat gorde eta burutu ditzakegu beraren laguntzaz, bai penitentziazko egintzak, bai bestelakoak, esaterako, otoitza, gure ezereztasunak ahal duen heinean.
‎13 Jakin behar da, egiaz Jainkoaren gauza denean, barruko eta kanpoko ahultasuna badago ere, ariman ez dagoela halakorik, bere burua Jainkoagandik hain hurbil sumatzearen sentimendu bizia duelako, eta iraun ere ez du asko irauten, une oso laburra baizik, hala ere berriro murgiltzen da; eta otoitz honetan, ahuleziarik ez bada, esan dudanez?, ez da iristen gorputza erorarazteraino ezta gorputzean kanpoko sentipenik eragiteraino ere. Horregatik, kontuan izan ezazue, zeuengan horrelakorik sumatzen baduzue, nagusiari jakinarazteko eta diberti zaitezte ahal duzuen adina eta nagusiak ez diezaiela halakoei utz otoitzean hainbeste ordu egoten, oso denbora gutxi baizik, eta saia bedi ongi lo egin eta jan dezaten, berezko sendotasuna berreskuratzeko, motibo horrengatik galdu bazuten.
‎Oi Jainkoaren handitasuna, eta nola irteten den hemendik arima bat, Jainkoaren handitasunean pixka bat sartua eta Harekin guztiz bat egina egon ondoren; nire iritziz, ordu erdira ere iristen ez den tartean! Benetan diotsuet arimak berak ere ez duela ezagutzen bere burua; izan ere, begira zer alde dagoen har itsusi batetik tximeletatxo zuri batera; bada, hemen ere alde bera dago. Ez daki nondik merezi ahal izan zuen hainbesteko ondasuna;, nondik etor zekiokeen, esan nahi nuen, ongi baitaki ez duela merezi?; bere burua Jauna goresteko halako desiraz ikusten du, non urtu egin nahi bailuke, eta Harengatik milaka heriotza jasan.
‎Jainkoagatik egin dezakeen guztia, hain desira handiak izanik, gutxitzat du. Ez ditu gauza handitzat santuek igaro zutenak, dagoeneko esperientziaz baitaki nola laguntzen duen Jaunak eta nola aldatzen duen arima, lehengo antzik ere ez baitu. Izan ere, penitentzia egiteko lehen ahul aurkitzen zena, orain sendo aurkitzen da; ahaide edota adiskideekin nahiz ondasunekin zuen lotura (ez ziren nahiko izaten egintzak, ez erabakiak, ezta haiengandik urrundu nahia ere, orduan hurrago zegoela iruditzen baitzitzaion), dagoeneko honela ikusten du:
‎Bigarrena, zein bide erabil dezake deabruak hain arrisku handiz sartu ahal izateko, zuen arima galtzeraino, mundutik hain aldenduak egonik eta sakramentuetatik hain hurbil eta, esan dezakegu? aingeruekin bizi izanez, bada, Jainkoari eskerrak, inork ere ez baitu beste desirarik Hura zerbitzatzea eta gauza guztietan poztea baizik. Munduko arriskuetan sarturik daudenak tira, ez da harritzekoa.
‎9 Nire iritziz prestasunik ziurrena (betiere Jainkoari otoitzean bere eskutik eduki gaitzala eskatu ondoren, eta etengabe pentsatu, nola, Hark utziz gero, egia denez, berehala joango garen hondora, eta sekula ere ez dugula geure buruarengan ustea jarri behar, zentzugabekeria litzatekeelako), kontu handiz eta argi ibiltzea da, bertuteetan nola goazen begiratuz: gehiagora ala gutxiagora goazen zerbaitetan, batez ere elkarrenganako maitasunean eta txikientzat eduki gaitzatela nahi izatean eta eguneroko gauzetan; horri begiratzen badiogu eta Jaunari argi egin diezagula eskatzen badiogu, berehala ikusiko dugu irabazia nahiz galera.
‎Izan ere, arimak argi ikusten du ezer onik badu Jainkoak emana duela eta inola ere ez berea, lehentxeago bere burua oso behartsu ikusi zuelako eta bekatu handietan murgildua; horregatik, ezin eramanezkoa egiten zaio, hasieretan behintzat; gero ez hainbeste, arrazoi batzuengatik: lehenengoa, esperientziak argi ikusarazten dio jendeak orain ongi esaten duela eta gero gaizki, eta, beraz, ez dio jaramonik egiten ez batari ez besteari; bigarrena, Jaunak argi biziagoa eman diola ikus dezan gauza onetatik ezer ere ez duela berea, Haren Maiestateak emana baizik, eta hirugarren pertsona batengan ikusiko balu bezala, hartan inolako parterik duenik ahaztuta, Jainkoa gorestera itzultzen da; hirugarrena, Jainkoak egiten dizkion mesede horiek ikustetik arima batzuek onura izan dutela ikusi badu, Haren Maiestateak bitarteko hau hautatu zuela, hau da, bera ontzat hartzea halakoa ez zenean, haiei onura etor dakien; ...
‎11 Dirudienez, honezkero ez du gogoeta egin beharrik hau ulertzeko, hortik igaro izanaren esperientziak, bere burua erabat ezgaitua ikusirik, gure ezerezaz konturarazten zion, eta zein gauzaezak garen; izan ere, grazia (hura gabe, antza denez, ez du egon behar, ekaitz honen guztiaren tartean ere ez baitu Jainkoa iraintzen eta ez bailuke irainduko munduko ezergatik ere) hain dago ezkutuan, non Jainkoaren maitasunaren txinpartatxorik ere ez duela ikusten eta sekula ere ez duela izan iruditzen baitzaio; izan ere, ezer onik egin badu edota Haren Maiestateak mesederen bat egin badio, guztia ametsetako gauza eta irudipena begitantzen zaio. Bekatuak egin zituela, ordea, ziur ikusten du.
‎...eta egin beharrik hau ulertzeko, hortik igaro izanaren esperientziak, bere burua erabat ezgaitua ikusirik, gure ezerezaz konturarazten zion, eta zein gauzaezak garen; izan ere, grazia (hura gabe, antza denez, ez du egon behar, ekaitz honen guztiaren tartean ere ez baitu Jainkoa iraintzen eta ez bailuke irainduko munduko ezergatik ere) hain dago ezkutuan, non Jainkoaren maitasunaren txinpartatxorik ere ez duela ikusten eta sekula ere ez duela izan iruditzen baitzaio; izan ere, ezer onik egin badu edota Haren Maiestateak mesederen bat egin badio, guztia ametsetako gauza eta irudipena begitantzen zaio. Bekatuak egin zituela, ordea, ziur ikusten du.
‎Izan zuen errentaz hitz egin zuten. Eta inola ere ez genuen nahi hamahiru baino gehiago izan zitezen arrazoi askorengatik.
‎Hura irabazten irten zela konturatu nintzen; izan ere, hura joan zelako nahigabe handiz nengoela, esan zidan Jaunak pozteko eta ez hartzeko nahigaberik, ongi gidatua zela-eta. Hain onura handiaz etorri zen haren arima handik eta hain aurrera espirituzko gauzetan, non, etorri zenean, esan baitzidan, ezergatik ere ez zukeela nahiko hara joan gabe geratzea. Eta nik neuk ere beste hainbeste esan nezakeen; izan ere, lehen ziurtasuna eta poza bere letrekin soilik ematen bazidan, dagoeneko espirituzko esperientziaz ere egiten zuen, naturaz gaindiko gauzen esperientzia handia baitzuen.
‎15 Orain dela bi edo hiru egunetik hona bildu ziren errejidore batzuk eta korrejidorea eta kapitulukoak, eta aho batez esan zuten inola ere ezin zela onartu, herriari kalte nabarmena zetorkiola, eta kendu egin behar zutela Sakramentu guztiz Santua, eta inola ere ez zutela utziko aurrera jarraitzen. Ordena guztiak bildu zituzten beren iritzia ager zezaten, bakoitzetik bi letradun.
‎Atsekabe larri batekin nengoela iruditzen zait, hilzorian dagoenaren antzera. Ez nintzen ausartzen inorekin tratatzen, aitor entzulerik ere ez nuelako oraindik izendaturik.
‎Urte hauetan guztietan sekula ere ez zuen jarri abituaren txanorik, eguzkiak gogor jo eta euri handiak izan arren, ezta oinetan ere ez zuen ezer jantzi; haragi gainean beste ezer gabe marregazko abitu hutsa zuen, eta hau eraman daitekeenik estuena, eta oihal berdineko estalkitxo bat gainetik. Hotz handietan estalkitxoa kendu egiten zuela ziostan, eta gelako ate eta leihatila irekirik uzten zituela, gero estalkia jantzi eta atea ixtean, gorputzak atsegin har zezan, epeltasun handiagoz lasaitu dadin.
‎18 Haren pobretasuna handia zen oso eta baita hildura ere gaztetan; esan zidan, gertatu izan zitzaiola bere Ordenako etxe batean hiru urtez bizi izan eta hango fraiderik ez ezagutzea, ahotsetik izan ezik; sekula ere ez zituelako begiak jasotzen, eta horrela, norabait joan beharra zuenean, ez zekien nondik jo fraideen ondorik joan ezik. Hau bideetan gertatzen zitzaion.
‎Orain aitaren egiten dut, eta ez dut uste deabruak apaltasuna delakoan agertzen zidan asmakeria hau bezalako arrisku hain arriskutsurik igaro dudanik. Burura ekartzen zidan ea nola hurreratzen nintzen otoitzera, hain gauza kaskarra eta hainbeste mesede hartu zituena izanik; gainerakoek bezala, behar nuena errezatzea aski nuela; baina hauxe ere ez nuela ongi egiten, eta nola nahi nuen gehiagora jotzea; Jainkoari men ez egitea zela hori eta haren mesedeak gutxiestea.
‎Zentzumen guztiak daude poz honek harturik eta haietako bat ere ez dago beste zerbaitetan aritzeko libre, ez kanpotik eta ez barrutik aritzeko. Lehenago baimena ematen zitzaien, esaten dudan moduan, sentitzen duten poz handiaren seinale batzuk emateko; hemen arimak gehiago gozatzen du, ez da konparatzerik ere, eta askoz ere gutxiago aditzera eman daiteke, gorputzean ez delako ahalmenik, eta arimak ere ez duelako poz hura adierazteko ahalmenik. Une hartan guztia izango luke enbarazu eta oinaze eta eragozpen bere atsedenerako; eta ahalmen guztien batasuna bada diot, nahi izanda ere,, egoera hartan balego diot?
‎Ni ez naiz berriketan aritzeko baizik, eta horrela ez duzu nahi Zuk, ene Jainko, egintzei ekin diezaiedan. Guztia doa hitzetan eta desiretan zerbitzatu behar dudanean, eta honetarako ere ez dut askatasunik, beharbada, gauza guztietan huts egingo nukeelako. Sendotu Zuk nire arima eta prestatu lehenik, on guztien On eta ene Jesus, eta gero agindu zure alde zerbait egiteko moduak, ez baitago sufri dezakeenik hainbeste hartzea eta ezer ez ordaintzea.
‎Hau neuk ere esaten dut; baina begiratu behar dugu zein den miresteko eta zein imitatzeko. Izan ere, ez litzateke egoki izango pertsona ahul eta gaixoa barau handiak eta penitentzia latzak egiten jartzea, lorik egin ezin duen eta zer janik ere ez duen basamortu batera, edo horrelako etxeetara joanez. Baina pentsatu saia gaitezkeela Jainkoaren laguntzaz mundua biziki arbuiatzen, ohorearen estimurik ez izaten, ondasunei loturik ez egoten; bada, hain bihotz estuak ditugu, non lurrak huts egingo digula baitirudi gorputzaren arreta gutxitxo hartuz espirituari ematean; gero badirudi barne biltzerako lagungarri dela behar duguna esku eskura edukitzea, ardurek otoitzean egonezina sortzen dutelako.
‎Horrela ez da egundo ere iristen espirituaren askatasunera. Jokaera oso ona iruditzen zait ezkonduen bizierarako, haiek egin zaien deiaren arabera joan behar baitute; baina beste bizierarako, inola ere ez dut nahi aurreratze era hau, eta ez didate sinetsaraziko ona denik, nik neuk probatu dudalako, eta horrela egongo nintzakeen beti Jaunak bere ontasunagatik beste lasterbide bat erakutsi ez balit.
‎17 Beraz, berriro ohartarazten dut, eta askotan esaten badut ere ez du axolarik, garrantzi handikoa baita lehortasun, artegatasun eta pentsamendua barreiatua izateagatik inor ez estutzea eta nahigabetzea.
‎Nik ez dut uste oso osoan egia denik aztikeria kontu hori; baina nik neuk ikusi nuena esango dut, abisu gisa, harreman hau izan nahi duten emakumeekin gizonezkoek kontu izan dezaten, eta sinets dezatela, Jainkoaganako lotsa galtzen baitute (emakumeak gizonezkoak baino gehiago daude behartuak onestasuna gordetzera), haien gauzetan ezertan ere ezin fida daitezkeela; beren borondatea eta deabruak jartzen dien zalekeria aurrera eramatearren, ez baitute ezer begiratzen. Ni kaskarra izan arren, horrelako ezertan ez nintzen erori, eta sekula ere ez nuen nahi gaitz egiterik, ezta, ahal izan banu ere, ez nukeen nahi izango inoren bihotza behartzerik ni maita nintzaten, Jainkoak hortik gorde ninduelako; baina eskutik utziko banindu, bestetan egin ohi nuen gaitza egingo nukeen, nigan ez baitago ezer fidatzekorik.
‎Jauna mesede handiak egiten hasi zitzaidan hemen izan nintzen aldi honen amaieran (ia bederatzi hilabete izan ziren bakardade honetan, ez liburuak esaten zidan bezain aparte Jainkoa iraintzetik, baina hala ere aurrera nindoan; ia ezinezkoa iruditzen zitzaidan han bezainbesteko kontua izatea; bekatu astunik ez egiteko banuen, eta Jaunak nahi izan beza beti izan dezadala; arinei ez nien kasu handirik egiten, eta hau izan zen hondatu ninduena...), bide honetatik Jauna dohain ugari egiten hasi zitzaidan, gelditasunezko otoitza ematearen mesedea egiteraino, eta noizean behin bat egitezkoraino ere iristen nintzen, nik bata ez bestea zer eta zein estimagarriak ziren ulertzen ez banuen ere, eta uste dut on handia zitzaidakeela hori ulertzea. Egia da bat egitezko honek gutxi gutxi irauten zuela, ez baitakit abemaria baten denbora zen ere; baina hain ondorio handiak uzten zituen, non, garai honetan hogei urte ere ez nituen baina, mundua neure oinpean nuela uste bainuen, eta horrela pena ematen zidaten, zilegizko gauzetan izanda ere, munduari jarraitzen ziotenek.
‎16 Hau, nire iritziz, ez zetorren apaltasunetik, baizik eta tentaldi batetik asko zetozen. Guztiak engainaturik nituela iruditzen zitzaidan eta, nigan zerbait onik bazela pentsatzean engainatuak daudela egia bada ere, ez zen nire nahia haiek engainatzea, eta sekula ere ez dut horrelako asmorik izan; kontua da, Jaunak baimentzen zuela helbururen baterako; eta honela, aitor entzuleekin ere, beharrezko dela ikusi ezik, ez nuen tratatzen barruko kezka bizia sortuko zidan gauzarik.
‎Maria Mendoza anderea etorri zenean eta honen neba Ávilako gotzaina, beti lagundu eta babestu gaituena baita, gure aldera jarri zuten eta baita frai Anjel Salazar aurreko Probintziala izan zena ere; ni beldur nintzen eragozpen guztia honengandik ez ote zen etorriko. Baina orduan Maria Mendoza andereari halako mesederen bat eskatu beharra izan zuen, eta horrek asko lagundu zuen; kontuan hartu gabe, aukera hori izan ez balitz ere, gure Jaunak jarriko ziola bihotzean, aita jeneralari jarri zionez, halakorik buruan inondik ere ez zuenean.
‎14 Etxeen jabeak, guk haiek erosteko gogoa genuela ohartu zirenean, haiekiko estimu handiagoa izaten hasi ziren, eta arrazoiz. Nik ikustera joan nahi nuen, eta hain iritzi txarra jasorik, inola ere ez nituzkeen erosi nahi, eta gurekin joan zirenei ere gauza bera iruditu zitzaien. Gero argi ikusi da deabruak asko egin zuela bere aldetik, gu hara joateak min ematen ziolako.
‎25 Gero presa hartu zuten Andre Mariaren maitale santu hauek etxeen tratua egiteko, eta, nire iritziz, merke hartu zituzten. Lan handia egin zuten, bakoitzean laguntzen digutenentzat zer irabazia izan dadila nahi baitu Jainkoak fundazio hauetan, eta ni naiz ezer egiten ez dudana, beste batzuetan esan dudanez, eta inoiz ere ez nuke esan gabe utzi nahi, egia baita. Izan ere, haiek egin zutena etxea egokitzeko, horretarako dirua emanez, nik ez neukalako, benetan handi handia izan zen, bermea lortzeaz gainera; bada, beste leku batzuetan, bermatzaile bat, eta ez hainbeste dirurena, aurkitzen ez dudan arte, nahigabez egoten naiz; eta arrazoi dute, izan ere, gure Jaunagan fidatzen ez badira, nik ez daukat zurikorik.
‎15 Eta ni ezerez eta kaskarra izan arren, esan egingo dut haren ohore eta aintzarako, eta haren etxe hauek nola fundatu diren ikusiz poztu zaitezten. Egundo ere ez dudala fundazioen gaian, eta horretarako izan dudan edozein kasutan, gauzak aurrera eramaterik ez zela izango asmo hau pixka bat okertu ezin uste banuen, inola ere ez nuen egingo, ezta ez dut halakorik egin, hau da, fundazio hauetan. Jaunaren borondatea pixkatxo bat okertu egiten zela uste nuen gauzarik, neure aitor entzuleek aholku ematen zidatenaren arabera (beti izan baitira, honetan ari naizenez gero, pertsona jakintsuak eta Jainkoaren zerbitzariak, dakizuenez), eta, nire akorduan?
‎4 Gure Jaunak nahi beza, nik ezertan neure probetxua bilatzen ez dudanez gero eta zertan bilaturik ere ez dudanez gero, haren gorespen eta aintza baizik, Hari aintza emateko gauza asko ikusiko baitira, irakur dezanak ez diezadala inola ere ezar niri halakorik, egia ez litzatekeelako izango; alderantziz: eska diezaiotela Haren Maiestateari barka diezadala mesede hauetaz hain gaizki baliatu naizelako.
‎16 Hemen nengoela, ordurako fraideen monasterioen arduraz niharduen nik, eta bat ere ez nuenez gero, esan dudanez, ez nekien zer egin; eta honela, isil isilean, hango priorearekin hitz egitea erabaki nuen, zer aholku ematen zidan ikusteko, eta halaxe egin nuen.
‎Pena ematen dit, Jauna, neure bizitzak, haienaren ondoan jartzen dudanean, eta ezin dut esan malkorik isuri gabe. Konturatzen naiz nik neuk galdu dudala haiek landu zutena eta inola ere ez dudala Zutaz kexatzeko motiborik; eta ez litzateke egoki beste inor kexatzea ere; bestera: bere Ordena zer edo zertan beherantz doala ikus dezana, saia dadila zimentarri ona izaten, berriro eraikia izan dadin etxea, Jaunak hartarako laguntza emango baitu.
‎Bere ahaide eta lurraldetik guztiz aske dago, eta beti izan du handik urruti joateko gogo bizia, eta horrela ekin eta ekin egiten die nagusiei, baina berak duen obedientzia hain handia izanik, han ere nahiko pozik dago. Eta horregatik beloa hartu zuen, baina inola ere ez zuen nahi korukoa izaterik, belo zuriduna baizik; harik eta nik gauza asko esanez eta agiraka eginez idatzi nion arte, probintzialaren borondatearen aurkakoa nahi zuela eta; ez zela hura gehiago irabazteko eta beste gauza batzuk esaten nizkion, laztasun handiz tratatuz. Eta hauxe da beraren pozik handiena, horrela hitz egitea berari.
‎2 Bada, diodan garai honetatik garizuma baino pixka bat lehenago arte han egon ondoren, etxea erosterik pentsatu gabe eta hartarako dirurik eta beste alde batzuetan izaten genuenez nork bermaturik ere ez genuela (bisitari apostolikoari, beraiek sartuko zirela esanez, mojak eramateko hara erregu handiak egin zizkiotenei gogorregia irudituko zitzaien, antza denez, eta zutela eraman; geroago esango dudanez, bat bakarra sartu baitzen), garaia zen niri Andaluziatik etortzea agintzeko, beste aukera batzuk eskaintzen zirelako hemendik. Niri nahigabe handi handia ematen zidan mojak etxerik gabe uzteak, argi ikusi arren nik ez nuela ezer egiten han; izan ere, Jainkoak hemen egiten zidan mesedea, obra hauetan nork lagundurik izatea, han ez nuen.
‎5 Zerikusi handia izan zuen Jainkoaren zerbitzari batek, ia hara joan ginenez gero, mezarik ez genuela jakin zuenean, egunero etortzen baitzen ematera, nahiko urruti izan eta eguzkiak gogor jo arren. Garciálvarez deritzo, pertsona zintzoa eta hirian izen ona zuena bere egintza onengatik, egundo ere ez baitu gogoa beste ezertan; hura asko zeukana izan balitz, ez zitzaigun ezer faltako. Hark etxearen berri ongi zekienez gero, zentzugabekeria handia zeritzan harengatik hainbeste ematea, eta egunero esaten zigun, eta hartaz gehiago hitzik ez egiten saiatu zen; eta bere eta nire neba joan ziren orain dauden etxea ikustera.
‎4 Bada, hark abitu hau hartzeko konturik buruan inola ere ez zuela, Pastranara joateko eskatu zioten gure Ordenako monasterioko Ama Nagusiarekin hitz egitera, oraindik monasterioa handik kendu gabe baitzegoen; moja bat hartzeari buruz hitz egin behar zuten. Bai bide bereziak erabiltzen dituela jainkozko Maiestateak!
‎2 Hau horrela izanik, bere osasunari eta gorputzari dagokionez, uste dut, arreta handiagoa duela eta hainbesteko hildurarik ez janean, eta penitentzia egiteko lehen zuen gogo bizirik ere ez duela; dena dela, dirudienez, Jainkoa beste gauza batzuetan gehiago zerbitzatu ahal izatera bideratua doa dena, gorputza zaintzea askotan sakrifizio handi bezala hartzen baitu, eta asko nekatzen; horregatik, penitentzia batzuk probatzen ditu; baina bere ustez ezin du egin bere osasunaren kalterik gabe, bere prelatuek agintzen diotena etortzen zaio gogora. Honetan eta bere osasuna zaindu nahi izatean, norbere buru estimua ere sar daiteke.
‎7 Berorrek dioenari dagokionean (ama prioreak idazten didala iruditzen baitzait), errenta orain kendu ezik, jakin beza berorrek ez duela sartzerik Jeronima andereak, ezta nik ere ez dut ahalmenik sartzea baimentzeko, lehenik errenta bere buruari kentzen ez badio, edota Elena anderearen ogasunari itzultzen ez badio, etxeak korrituak ordaintzen ezer ez gastatzeko eta zama hori gabe geratzeko eran; izan ere, uste dut aita probintzialak horrexegatik soilik eman zuela baimena, eta iruzur egitea litzateke nire iritziz. Azken batean, ezin dut hori egin.
‎neke dute hain gutxi izatean. Uste dut inola ere ez dutela kantatu behar, gehiago izan arte, guztiok gaizki uzteko baizik ez baita. Asko poztu naiz Garciálvarezen haiek ahots onak dituztelako; ahal denarekin konpondu, hain bakarrik egonik.
‎sarri idazten zion eta laguntzen. Beste monasterioekin ere ez du harremanik; haiekin prelatu ez balitz bezala tratatzen du soilik. Argi dago hain zorrozki jokatzeko, hainbat gauza esango zizkiotela.
‎4 Nire ahizparen izateko era guztiekin bigun biguna da, eta, nahita ere, badirudi lukeela garrazkeriarik erabili inorekin, berezkoa baitu?, eta haren alabarengan ere ez dut inoiz sumatu halako erantzuna lukeen ausarkeriarik, baretasun handia baizik. Egia esan, nik gutxi tratatu ditut; baina nahigabearen parte handi bat gainera etorri zait, hainbesteko hondamena eragitean izango ziren Jainkoaren aurkako irainengatik.
‎8 Aita frai Joan Jesusena ere sartu nuen haien artean, pertsona birengana soilik mugatzen nintzelako irudipenik ez ematearren, baina esan nion egiaz ez zuela honek gobernatzeko dohainik, nire iritziz, izan ere ez baitu?, baina biotako bat lagun izanik, molda zitekeen, zentzu onekoa delako eta iritziak jasoko lituzkeelako. Eta beraz, berorren aitatasuna berarekin ibiliz gero, ez litzateke ezertan irtengo esaten dionetik, eta horrela, ongi egingo luke.
‎4 Jakin beza, oraindik Santxo Dávilaren kaperaren kontu horrekin ari dela, eta jakintsuen zenbait iritziren arabera, ematen badute ere ez dute herentzia galtzen; nik uste dut auzia izango dela. Nik esana dut, probintziala izan arte ez dela horretaz hitz egin behar.
‎7 Mezu bat bidali nion gero Luisa andereari; erantzunaren zain nago eta erabakia harturik, ongi egiten ez badu, harik eta hemen egin dezan arte, Paracuellosen duen etxera eraman ditzan saiatzeko, Madriletik hiru legoara baitago eta bi legoara Alacalátik, uste dudanez; toki oso sanoa; han monasterioa egin zezala zen nire nahi bizia, baina inoiz ere ez zuen nahi izan. Askoz ere nahiago nuen haiek hemendik ez irtetea, kokapen ezin hobean eta batetik besterako bide bidean daudelako; Jainkoak nahi beza hau egitea eta berorren aitatasunak ontzat eman dezala, ez bainaiz egongo beste baimenen zain; uste dut ontzat emango duela, ez dago beste irtenbiderik eta; eta monasterioa desegitea, Pastranakoa bezala, inola ere ezin daiteke egin.
‎Hark hiru egun igaro ditu hemen, baina nik ez dut gozatu hartaz nahi nukeen adina, bisita ugari izan zituelako, batez ere kalonjearenak; elkarren adiskide handi eginik geratu ziren. Nik esaten diot berorri, Jainkoak eman dion dohainik hoberenetakoa dela hori; gutxi ikusi ditut neure bizitzan haren antzekoak, uste dut inor ere ez dudala ikusi; xalotasun eta argitasuna; ni dohain horien aldeko itsua naiz. Honetan alde ederra kentzen dio bere semeari.
‎10 Honezkero ez dago inor, izan zuten hondamenaz konturatzen ez denik eta aitortzen ez duenik, Beatriz Jesusena izan ezik; honek mojak hain maite izanik konturatu arren, ez zidan abisu eman inoiz eta orain ere ez du ezer esaten; nire begietan asko galdu du.
‎Izan ere, zentzugabeko gauza iruditu zitzaidan, hara joatea beraiengandik irten bazen ere, eta ez joatea eta mojak hala uztea, hainbeste sufritu ondoren, oso gaizki iruditu arren. Hala ere ez dut neure burua zurituko, inora ez doala ikusi arren, eta uste dut Jaunak bilatuko duela bideren bat arima hauen erremediorako. Benetan erruki ditut oso nahigabeturik daudelako, idazkitxo hauetan ikusiko duenez.
‎Egia esan, niri oso atsegin izan zitzaidan hori. Ez dago horretaz gehiago hitz egin beharrik eta aita Nicolaok ere ez du ezer esango, nik idatzi baitiot. Sinets beza, berak oso zuzen zebilela uste zuela, eta nik, hortik irteteko hain gogo biziaz ikusi bainituen eta berak hainbeste goraipatzen baitzuen, Jainkoa goresten nuen.
‎Behin eta berriro esan biezaio berorrek eta gutun hau beretzakotzat har beza, mezularia laster batean joateko denez gero, ez baitiot idazten berariaz; estimu handitan izango nuke opari hau; Pedro Ahumadarekin har dezake ostatu eta joan etorrirako zamariak nik ordainduko ditut. Beharbada, hemendik urrundu beharra izango dut berriro, eta inola ere ez nuke nahi beroriek ikusi gabe joaterik.
‎Nik aurrez ez nuen inoiz ikusi, eta horrela benetan poztu nintzen hura ezagutzeaz. Haren iritzia kasu honetan hau da, eta hura ez hartzeko nik eta etxe hark guztiak hain erabaki sendoa izanik, ager diezaiotela inoiz ere ez duela izango sartzerik, sosega dadin; orain arte bezala hitz nahasiekin, beti sortuko zaiolako egonezina. Eta, egiaz, ez zaio komeni Jainkoaren zerbitzurako bere seme alabak uztea, eta halaxe nirekin bat etorri zen aita priorea, baina esan zion, gainera, jakintsu handi baten iritzia zuela eta hari kontra egiten ez zela ausartu.
‎Berorrek, ezti ura eta olata, errefauak, urazak eman ditzake, baratze bat baitu, eta bera sagarrak ekartzeko mutila izanik, pixka bat gehiago estimatu litzateke. Hemengo ezti ura oso ona dela diote, baina Frantzisko Salcedo hemen ez dudanez gero, ez dakigu zer zapore duen, eta jakiteko biderik ere ez dugu. Antoniari diotsot berorri idatz diezaiola luzeago (nik ezin dut eta).
‎atzo idatzi nionez, negu honetan izan dudan gutunak idazteko lanak buruko ahultasuna eragin didala, oso gaizki egoteraino. Askoz ere hobeki nago, eta, hala ere, ia inoiz ere ez dut idazten neure eskuz, guztiz sendatzeko beharrezkoa dela baitiote.
‎Beldur naiz ez zaizkiola emango hemendik hilabete eta erdi baino lehen, eta orduan ere ez dakit nondik joango diren segurtasunez; izan ere, hemendik Soriara joan zen eta handik hainbat lekutara, bisitak eginez; horregatik, ez dakigu ziur non egongo den, ezta noiz izango dugun haren berri ere. Nire kontuen arabera, ahizpa gaixoak iristen direnerako Villanuevan izango litzateke; pena handia hartu dut, berak izango duen pena eta lotsagatik; izan ere, hain toki txikian ez da sekreturik izango, eta kalte handia egingo halako zentzugabekeria ikusteak; Beasera bidal zitezkeen berari abisu eman arte (bada, itzuli ziren lekurako ere ez zuten baimenik, beraren aginduz komentu horretakoak baitziren), eta ez beraren aurrean itzularazi. Bazeuden konponbide batzuk, berorren agurgarritasunak baitu erru guztia, Beastik zenbat zeramatzan eta belo zuridunen bat ote zeraman jakinarazi ez zuelako, kargurik izango ez balu bezala hari jaramonik egin gabe jokatu zuelako.
‎26 Badira beste batzuk gauza guztiak Jaunagatik utzi dituztenak, eta ez dute ez etxerik ez ogasunik ezta ez dira atsegin zaleak ere, aitzitik, penitentzia egiten dutenak dira, eta munduko gauzen goserik ere ez dute, dagoeneko Jaunak zein balio gutxikoak diren ikusteko argia eman baitie, baina buru estimu handia dute. Ez lukete egin nahi ezer, era berean gizakien eta Jaunaren gogoko ez denik; diskrezio eta zuhurtasun handia.
‎29 Ez dira arima hauek san Pedrok egin zuena, hau da, itsasoan murgiltzea, egingo dutenetakoak, ezta beste santu askok eginikoak egingo dituztenetakoak ere. Beren bakean Jaunagana eramango dituzte arimak, baina beren burua arriskuan jarri gabe; fedeak ere ez du eraginhandirik haien erabakietan. Gauza batez konturatu naiz:
‎7 Gero iruditu zait egoki izango dela munduak ematen duen bakeaz eta geure sentsualitateak ematen digunaz zuei pixka bat hitz egitea; izan ere, nik esango dudan baino hobeki idatzirik leku askotan egon arren, beharbada, ez duzue liburuak erosteko modurik, pobreak zaretelako, eta haiek limosnaz nork emanik ere ez duzuelako; eta hau etxean dago eta era batera ikusten da.
‎Teresaren olerkien argitalpen ziur ziurrik ere ez dugu. Haren poema batzuk san Joan Gurutzekorenekin(. Neugan bizi gabe biziz?) eta Teresaren lehen belaunaldiko emakume olerkarienekin gurutzatzeak, zaildu egin du haietako zenbaiten autoretza ziurtatzea.
‎4 Asko laguntzen du bide guztietatik irabazi handia ateratzen dela gogora ekartzeak eta, gauzak ongi begiratuz gero? sekula ere ez gaituztela errurik gabe errudun egiten, erruz beterik gaudelako beti; izan ere, zintzoa egunean zazpi bider erortzen da, eta gezurra litzateke bekaturik ez dugula esatea. Beraz, leporatzen diguten hartan ez bada ere, sekula ere ez gaude guztiz garbi, Jesus ona egon zenez.
‎5 Oi ene Jauna!, Zuk zer eratara eta nolako nekeak eraman zenituen eta inola ere ez zenituela merezi gogoratzen dudanean, ez dakit zer esan neure buruaz, eta non nuen burua sufrimendurik nahi ez nuela nengoenean, ezta non nagoen ere neure burua zuritzen dudanean. Badakizu Zuk, ene Jaun ona, ezer onik badut, ez dela beste inoren eskuk emana, zure eskuek emana baizik.
‎Dagoeneko hau esana dago, ezin dela era batera hitz egin Jainkoarekin eta munduarekin, horixe besterik ez baita errezatzen aritzea eta beste aldetik hitz egiten dutena entzuten egotea, edota etor daitezen pentsamenduetan murgiltzea haiei eragozpenik jarri gabe; aldarte txarreko tarte batzuetan izan ezik, batez ere malenkonia duen pertsona bada? edota buruko mina duen tarteetan izan ezik; orduan, eginahalak egin arren, ezin du, edota Jainkoak baimentzen ditu ekaitz handietako egunak bere zerbitzariengan beraien onerako, eta nekatu arren eta barrua baretzen saiatu arren, ezin dute, ezta ez daude esaten dutenera ere, hartan saiatu arren, ezta adimenak ere ez du sosegurik hartzen, baizik eta zoroaldi batek eman diola dirudi, hain nahasia dabil.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia