Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 168

2017
‎Beti da inprobisatua, baina inprobisazioak baditu bi maila; batzutan segundu batzuk dituzu bukaera edo arkitektura prestatzeko, zati bat da beharbada segundu batzuetako prestaketa duena, eta beste zati batzuk dira segundu batzutako prestaketa ere ez duena, osea kantatzen ari zaren momentuan berean sortzen ari zarena. Orduan biak dira inprobisatuak, baina bat da hiper inprobisatua eta beste bat da gutxiago inprobisatua.
‎2007an utzi zuen, Iruñera itzultzeko, baina ziztu bizian egin zuen atzera. Orain ere ez du ezer jakin nahi Iruñeaz," gero eta arrotzagoa zaidan hiri bat". Esan izan du inoiz:
‎Ez da sobera gaztea, ez musikan hasi berria ere, baina 1998an El Último de la Fila utzi zuenetik erabat gaztetu zaigu gizona. Agian ezagun egingo zaizue, El Último de la Fila musika taldeko guapoa zen bera meritu handiegirik ere ez zuen: bestea zen Manolo Garcia.
‎Horregatik, hasieratik adieraztekoa da Joaquín Gallegos Lara, harrigarria bada ere, autodidakta zela. Hau da, ez zela inoiz eskolatu edo, zehazkiago esateko, ezin izan zuela inongo eskolatan jardun eta, ondorioz, inolako ikasketaren aitorpen ofizialik ere ez zuela. Izan ere, aipatu lesio larriaz gain, berari loturik sufritu zuen gernu ihesak, ezinezkoa egin zuen haurraren eskolatzea.
‎Andrea, berorrek ere ez du familiarik?
‎Europako Batasunean jarraitu nahi dutenek ezin dute, Europaren identitatearen kartak ez baitu balio jokoa edukitzeko, izardun bandera urdinak jendeari kantu lehiaketa baitakarkio gogora, eta ez haien burua identifikatzeko ezer. Pentsa, futbol selekziorik ere ez du Europako Batasunak! Hortaz, bat eta handiaren aldekoek ingelesak eurak Eskoziako erreferendumean edo Ipar Irlandan ekonomiaren jokoa baliatu dute.
‎Jakina, tentazioari amore errazago ematen diotenak daude: kanutoak, lehen muxuak, puenting egiteak ere ez ditu denak indar berarekin erakartzen, beti daude xaleagoak, bizioaren maitaleagoak, eta beste aldean zurrunagoak, formalagoak.
‎Baina hain premiazkoa ere ez duk. Tailerrean hori esan bazuten...
‎Batzuek diote liburuak plazaratu dituena dela idazlea, apurrek ihardesten dietela liburuak ez direla irizpide bakarrak eta abestiak ere melodiak eransten ez zaizkien bitartean poesiak direla, Matrix edo House Of Cards telesailaren oinarrian, paperean etzan aditz distiratsuak daudela. Idazlea baino zikoitzagorik ez dago lurraren azalean lasai, nire zehazteko ere ez dut beste kualifikatiborik. Bestalde Roland Barthesek zioenez, literatura irakasten dena baizik ez da.
‎Ezagutu ez dituenak ez du hori ulertzen. Ni ez nintzen arrantzara joan, baina horrek ere ez zuen bestelako eraginik alabarengan.
‎Gaur ere ez dut asko idatziko, berriro berarekin geratu bainaiz.
‎ikaratu, inondik ahal badute. Baina zirkin bat ere ez nauk
‎Jakin nahi duzu zergatik egin dudan barre? Inortxok ere ez duelako zurekin euro bakar bat ere partituko, ezer ez zenuelako lapurtu.
‎Mundu guztiak agindu nahi du, eta gu, gizabereok, gero eta makurrago goaz haren edo honen zerbitzurako lanera. Ia inork ere ez ditu sustraiak lurrari lotuak. Zuk Euskadi behar zenuen, baina gaurko jendeari Euskadi txiki gelditu zaio; munduko hiritarren mundua da oraingoa.
‎Batzuek esango dute ezkondu aurretik igarri behar niola, beste batzuek esango dute ez nuela hainbeste aguantatu behar, baina esango dutenak berdin dio; hogei urte eman ditut burumakur, kolpeak nondik etorriko. Azkenean, neure buruarengan federik ere ez nuenean, ukabilarekin mahaia jo dut. Nire borreroari distantzia jarri dio epaileak:
‎Deusek ere ez du hala sendatzen eta ez arintzen jende gaiztoek gutaz gaizki esaten dutela entzuteaz hartzen dugun damua, nola egiten baitu ikusteak eta jakiteak ez dugula hobenik eta jende prestuek eta ohoratuek ere ez dutela uste eta ez sinesten gutaz halakorik.
‎Zeren deus ez dakiena eta egiten ere ez duena pertsona hilaren eta ehortzirik datzanaren pare baita.
‎nahiago dituzte besteren ondasunak zuzen edo makur hartu eta bereak ere bahitu eta saldu, trabailatu baino. Eta gero, ezin har dezaketenean eta ez ebats, eta bahitzekorik eta saltzekorik ere ez dutenean, abiatzen dira eskean, bata eta bestea molestatzen, anitz beltzuri eta bekaizgo izaten dutela eta ateak ere maiz, ez ikusi irudi eginik, ixten zaizkiela.
‎Eta hala egiten duzun denboran ez du, ez, Jainkoak huts egiten. Aitzitik, bere ontasuna, miserikordia eta boterea erakusteagatik, orduan laster egiten du, orduan heltzen zaizu, orduan zuk pentsatu ere ez zenukeen bidetik erremedio igortzen dizu, jakin dezazun, beste erremedio guztiak ahitu direnean, harenak hasten direla; jakin dezazun beste guztiek deus ezin eginez utzi zaituztenean, hark bai egin dezakeela eta orduan faboratzen zaituela.
‎Are, abere mutuek ere ez dute, bere lehengo ohikoa edo etsigarri bat bederen izan gabe, lehen izan diren ostatuetatik aitzina iragan nahi.
‎Eta are, ahal balitz, limosna errezibitzen duenak ere ez luke jakin behar nondik heldu zaion ontasun hura. Zeren, halatan, Jainkoak berak azken egunean guztiak, zure ohore handitan, mundu guztiaren aitzinean agertuko eta kanpatuko ditu.
‎A, galduak! Ontasunik merezi ez duzuenak eta izango ere ez duzuenak, erremediotik kanpoan zaretenak! Galdez zaudete zer izango den zuetaz, noiz aterako zareten hortik.
‎baratze debekatura ematen zuen leiho batek bakarrik argitzen zuen. Bigarrenik, imajinatu ere ez zituen altxorren biltegia zen. Bere burua izebatzat zuenak uste zuen gauzak erabiliz zapuzten direla, eta, gauza horiek mantentzeko hautsez eta hezetasunez inguratuta gorde behar direla.
‎Gaur ere ez duzu eskutitzik,
‎Helmuga, Tourrean bezala, Printzeen Parkean kokatu zuten eta handik gertuko Picardieko muinotxoan jo zuen aurrera Anquetilek. Stablinski taldekideak, jakina, ez zuen jarraitzeko imintziorik ere egin eta Simpsonek ere ez zuen Jacquesen zartakoari erantzuteko nahikoa indarrik izan; ingelesa hustu egin zen kilometro batzuk lehenago ihesean zebiltzan Mahe eta Stablinski harrapatu nahian, eta larrutik ordaindu zuen Jacquesek jo zuenean. Bordeletik atera eta 15 ordu 2 minutu eta 33 segundo geroago iritsi zen Anquetil Parisera.
‎Tokitan, alegia. " Ez dut mendia garaitu, baina mendiak ere ez nau ni gainditu", esan zuen itzulia bukatuta Anquetilek. Ondo laburbildu zuen gertatutakoa.
‎Hala eta guztiz ere, egoera berrikusi ondoren, ez nuen aurreko gauean hartutako erabakiaren aurkako argudiorik aurkitu eta, horrenbestez, aldarte garratz batekin, planarekin jarraitzea erabaki nuen. Ez nengoen oso izututa, baina, nolabait esateko, arazoak erakartzeko ere ez nuen gogorik.
‎Orduan konturatu nintzen nire talai hori benetan tranpa bat izan zitekeela. Txoririk txikienak ere ez zuen ezkutatzerik leku berde biluzi horietan.
2018
‎DFW sinadura eraman arren, kritikak hotz hartu du lana. " Testu hauetako batek ere ez zuen Wallacek, bizirik zela, argitaratu zituen ez fikziozko bilduma bikainetako batean ere sartzeko mozketa gainditu. Beraz, definizioz, ez dira bere lanik onenetakoak", esaten zuen The New York Times en argitaraturiko iruzkinak.
‎gazte horiek erdarazko lan mundura iristen direnean, aurretik gizarte egituretatik euskalduntzeko eta euskarazko bizibidera ekartzeko egindako ahalegin guztiak zapuztuta geratzen direla. Alegia, egindako lan guztia ezertarako ere ez duk, harrika botatzen diagu. Eta, ez diagu ahaztu behar, bigarren hizkuntza euskara duten gazte horiek, 30 urtez azpiko euskaldunen %58 direla.
‎* Aisia eta kirola: bai, badakit, gure umeak eta nagusiak enpresa pribatu baterako lehen urratsa eman eta enpresa horretako arduradunek sentsibilitate txikiena ere ez dutenean euskararekiko, joera normala dela gure haurrak eta nagusiak erdararen amaraun sarean erortzea, hain dira eragingarri eta moldagarri. Jakin badakite euskararik, baina nekez erabili.
‎Inon ere ez dut ikusi hain laxoa den artzainik,
‎Jainkoaz aparte, mundu guztiak ere ez du hark beste balio:
‎Bere gainetik inon ere ez du jaunik ezagutzen.
‎Ideiarik ere ez dut zenbat denbora ibili ote ginen batera eta bestera ibaiaren iparraldean. Uharte desertu batean galdutako marinelak ginen, berriro etxera itzultzeko aukerari zegokionez.
‎Gorputza, gu guztiona bezala, oinarrizko ekonomia batez osatua zuen. Bularra handia, leize baten tamainakoa, egia da; baina giharrak ez zituen ongi moldatuak, bizkarrak ere ez zabalak, ez zuen gorputz atalen lerdentasunik, eta isla ere ez zuen simetrikoa. Indarraren irudi betea zirudien nire aitaren gorputz hark, gogorra, indartsua baina edertasunik gabea, heltzeko, urratzeko, xehatzeko eta suntsitzeko egina.
‎Hain debile ere ez duk, gainera...
‎Ez gara harrituko Antzinateko Grezian Lurreko Anderea gurtu arren emazteek aginterik ez izateaz, gurean ere inork ez lezake pentsa Mexikon edo Hondarribian ez dela matxismorik gero, Guadalupeko Ama Birgina kartsuki gurtzen dutelako. Dibinizatzeak berak ere ez du nahitaez errespetua esan gura; jadanik Gilgamesh heroi sumertarrak irudi misoginoenak erabiltzen zituen Ishtar iraintzeko eta oina zauritzen duen zapata langoa zela jaurti zion behin.
‎" Neska hori arrunt basa da. Jende manerarik ere ez du".
‎Pabloskyn sekulako nahastea zegoen eta hasieran laguntzaileak inola ere ez zuen komandantea hartu nahi izan.
‎Gauza lausoren bat entzuna zuen bere jaiotzaren eskandaluaz. Familiarik gabeko pertsona bat zen, hildako aita bat, hildako ama bat ere ez zuena.
2019
‎Beno, egia esatera, ez genekien zer espero genuen zehazki, ezta, adinari zegokienez behinik behin, zer nahiago genuen ere. Aukeran neskato bat nahiago genuen, ezin uka, baina sexuak ere ez zuen garrantzi handirik. Kontua da imajinazioaren abiadura errealitatearena baino askoz ere handiagoa dela eta aukera guztiak aurreikusita ez baizik eta aurreimajinatuta genituela.
‎Uste dut ez genituela zauritu ere. Gero konturatu ginen haien aztarrenik ere ez genuela. Zuzenean," sheriff" jaunarengana joan ginen.
‎Baina gure iritzian hobe litzateke zure ekintza onaren berri zabaltzea. Zuretzat ere ez luke kalterik.
‎Baina ez daukat ezertxo ere. Oroigarri bat ere ez dut bererik. Negar zotin bat atera zitzaion.
‎Ziur naiz, errege, guti gaten direla ifernura, guti zaretelako; anitz izanen bazinete, batek ere ez zuen sartzerik izanen, han Luzbel baino txarragoak izanen zinateketelako, gizakien odol gose eta egarri ase gura duzuelako. Aitzitik, ez naiz zuekin liluratzen, beti zaretelako adin ttikikoak.
‎Irratia hartu zuen. Irratiak ere ez zuen estaldurarik.
‎Satin ehuntxoa zuen soilik alde desiragarria ezkutatzera, eta titiak airera. Haakonssonek kaixo esateko ere ez zuen betarik izan, Daia gainera etorri zitzaiolako. Musu sendoa izango zen, mihia gingileraino sartzerainokoa, gustukoa, beroa.
‎Esaten duzu pentsatu ere ez zenuela egiten korrika egingo zenuenik.
‎Munduaren giderrak absolutuki esku artean zeuzkatela sinesten zuten erakundeek beren borondatea inposatzen zieten herritar xeheei, normalean hauek delibero unilateralen errefusatzeko dretxo mikorik ere ez zutelarik. Funtsean ez zitzaien sekula ezer galdatzen.
‎649 Ezta jainkoak ere ez du bere burua denontzat garrantzitsu egitea lortu.
‎Miraria gerta zitekeen. Berak ere ez zuen horretaz gehiegi sinesten bere hitzak irri batez amaitu baitzituen. Ikus entzuleok apezaren hitzak eta nahikaria eskertu bagenituen ere, etsipenezko irri batez ihardetsi genion.
‎Askotan soldaduei ez zieten pagatzen diruz, eta ordain gisa, osten zuten guztia ematen zieten, Donostian gertatutako genozidioa kasu. Iparraldean Wellingotenen soldaduek bereak eta bost egin bazituzten ere, okerrenak etengabeko gibelatzean zihoazen frantses tropak izan ziren, zer jan ere ez baitzuten frankotan, eta itsuskeria eta gehiegikeria handiak egin zituzten Iparraldeko herri eta baserrietan.
‎Bestalde, emakumezkoek ere ez dituzte gizonezkoek dituzten arazo eta interes berberak, Fanok azaldu duenez: " Emakumezkoak gene onak lortu baditu bikotetik kanpo, eta bikotearen barruan, berriz, zaindari on bat badu, ez du arazorik.
‎Oraindik ere ez dut oso ongi ulertu nola gertatu zitzaigun, ez niri ez beste guztioi. Ez naiz ulertzen saiatzen ere, bestalde.
2020
‎eta euskaltzainburuak ere ez du
‎Nire lanean, gertuko distantzian, idazle asko ezagutu ditut. Zorroagako garaian, esaterako, Vicente Molina Foix, Fernando Savater, Felix de Azua, Marisol De Mora Charles, Victor Gomez Pin, Javier Echeverria, Javier Fernandez de Castro, Victor Sanchez de Zabala, Tomas Pollan, A. Bidon Chanal, Javier Arantegui eta abar luze bat, baina haiek, Victor Gomez Pinek izan ezik, euskara ez zuten ezagutzen eta euskal kultura ezagutzeko ere ez zuten batere interesik. Ez zen harreman simetrikoa, noski.
‎Ez dut uste, simetriarik ez dago batere. Aipatu kasuan Israelek estatu bat du babesleku, eta palestinarrek ez dute estaturik, ez dute eskubide politikorik eta nazioarte mailan horiek errespetarazteko inolako egiturarik ere ez dute.
‎Une jakin batean, ordea, idazteko itxaropena guztiz galdu dutenean, buruan ezertxo ere ez dutelarik, ideien elkarketa baten bidez, bizitutako egoera lasai batez gogoratzen dira eta, bizipena bera berreskuraturik, burua argitzen zaie eta zertaz idatzi badutela ikusten dute.
‎Itzulpenak egin baditut ere ez dut neure burua itzultzailetzat, nahiz eta, berez, bizitzen ari garen hizkuntz ukipen egoeran euskaldun guztiok itzultzaileak garen ezinbestean, baina nik liburu honetan itzuli baino gehiago poemek eragindako irudikapen mentala ekarri dut euskarara, modu librean. Besteak beste, Aimé Césaire, René Char, Joyce Mansour, Robert Rius, Jaques Prévert, Unica Zurn, Francis Martinez Picabia, André Breton eta Robert Desnosen poemak eta haien inguruko oharrak dakartza lanak.
‎Ez omen dute horretarako denborarik, baina, idazteko grinak iraun egingo du, dena den. Une jakin batean, ordea, idazteko itxaropena guztiz galdu dutenean, buruan ezertxo ere ez dutelarik, ideien elkarketa baten bidez, bizitutako egoera lasai batez gogoratzen dira, eta, bizipena bera berreskuraturik, zertaz idazterik ba dutela argitzen zaie. Argi honek ezintasunaren leize zulotik irteteko bultzada emango die, eta, horrekin batera, idazten hasiko dira.
‎Gero maitasuna egin zuten, mantso, goxo, beharrezko luzamendu guztiekin. Hor ere ez zuen ezer ohiz kanpokorik nabaritu, gorputzak aspaldi eskatzen zion zor baten kitapena ezik. Aritz berehala gelditu zen lo bere ondoan, inbidiagarria egin zitzaion sakontasun bete bezain arduragabearekin.
‎Bildu ezkerreko muturreko alderdia dela esatea beste kritika asko egin dakizkioke baina hori ez, gezurra da, eta EAJren aldeko mezu garbia eman nahiak bakarrik ulertarazten du, uler daitekeen heinean. Kataluniak ere ez du inbidia handiegirik ematen gaur egun, tamalez, eta gure idealismoarentzat tristea bada ere, beste hamarkada batean horrelatsu jarraituko dugula ematen du. Idealismo abertzale euskaltzaleak ez lizkiguke begiak itsutu behar.
‎Frankismoaren sarraski, izugarrikeria eta basakeriengatik aitorpenik ez Espainiako estatuak (aizu, arazo pentsaezinak Italian edo Alemanian, Francoren gorpuzkiekikoak!); BVE, GAL eta gainerako indar parapolizialen erailketengatik ere ez; polizia eta guardia zibilen hilketa, tortura eta gainerakoen aitorpena ere ez da beharrezkoa; Eusko Jaurlaritzak ere ez du ezer esan behar ertzainek eragindako tortura eta tratu txarrengatik... (Pako Etxeberriaren arabera, hirurehundik gora); beti ezker abertzaleari eskatu behar zaio estatuari eta Eusko Jaurlaritzari eskatzen ez zaiona.
‎urte bitarte bortitz haietan egin zuenaz, ez dut ezer atzeman. Esaterako, zendu berriarekin urtebeteren alderik ere ez zuen Xarriton zenak orduan Etxegarai bezala apaiz ikasketak egiten ari kontatu zidanez, 1942an, Alemaniara lan behartuak egitera bidali nahi izan zuten, eta uko egin zion. Ikasketak Uztaritzeko seminario ttipian, Baionako seminario handian, eta Erromako Unibertsitate Gregorianoan.
‎Txikiteoa asko jaitsi dela eta ardo kontuan mokofinago eginak gaudela sibaritagoak. Euskararen egoera ere aldatu omen da, eta euskara bera ere ez du aldaketaren baloraziorik egiten, eta halaber euskaldunen izaera eta harremantzeko modua ere digitalizazio eta globalizazioaren ondorioz, baina ba omen dira gure ohituretan aldatu ez diren gauzak, eta horietxek dira hain zuzen komentatzen ari naizen artikuluaren mamia, eta idazten ari naizen honen mintzagaia ere.
‎Honako honetan sinbolo espainolari erreparatuko diot. Egia da maiz hor ibiltzen garenok monumentua ikusi ere ez dugula egiten, baina, esaterako, Madriletik datorrenarentzat, edo europar askotxorentzat ere, ez da oharkabean pasatzeko modukoa.
‎Euskara ahazturik baino ezin auzo herrien pare jarri alegia. Eta euskal foru, folklore, elezahar, mitologia eta historiak ere ez dute deus originalik. Hizkuntza bakarrik dugu originala, eta hori laster desagertzekoa edo desagerraraztekoa.
‎2017ko urriaren 1a baino lehen, ez zuten uste Estatua errepresioa ezartzera ausartuko zenik; orain, aldiz, badakite baietz. Ez du esperantza galtzen Puigdemontek, eta Kataluniako Errepublika independentea lortzeko estrategia horretan parte hartzeko gogo eskasik ere ez du.
‎Goiko extremaduratarrak arrotzak sentitzen genituen, batez ere hizkuntzagatik, eta hein batean ohiturengatik. Ez dakit haien ondorengoetatik zenbatek ikasi zuten beraiek ez, errazegia ere ez zuten garai hartan, helduak etorri baitziren.
‎Eta, haserre erantzutea espero banuen ere, ez nuen etorri zen hondamendia inondik inora espero. Oraindik ere ez du nire bertsioa sinesten, gay nintzela nik ez nekiela, eta urte haietan guztietan gezurretan ibili nintzaiola errepikatzen du," bizitza lapurtu" diodala. Oraindik ere, gezurra ez nuela heriotzara arte luzatu nahi eta jabetu nintzen unean moztu nuela esaten diodanean, ez nau sinesten.
‎Ez zaitez izugarrikerietan hasi, hori ez baita zure estiloa eta gainera ez da beharrezkoa Borjak Eloiri. Uste dut gutako batek ere ez duela hemendik alde egiteko asmorik. Non egongo ginateke hemen baino hobeto?
‎Haurrak elkarri mokoka eta zarata ateratzen uzten zituen. Ezer ere ez zuela entzuten ematen zuen, eta ez zen horixe bere ohitura. Tom eta biok gauza gehiegi genuen pentsatzeko, eta horregatik ez genuen ahorik zabaltzen.
‎Ile luzea darama eta ez du bizarrik. Xentimo bat ere ez du bere bizitzan irabazi, eta Bracek mantentzen du; arropa zaharrak ematen dizkio eta gutxietsi egiten du. Jupiterrek badu anaia bizki bat.
‎Eta baratzea lantzeko agindu zion eta egitekoak jarri; ondoren, monasterioko beste lan batzuen atzetik joan zen, Masetto han utzita. Eta baratze lan hartan, eguna joan eguna etorri, mojak hasi zitzaizkion zirika eta adarra joka, mutuekin maiz egiten den bezala, eta munduko hitzik kruelenak esaten zizkioten, ustez hark ulertzen ez ziela; eta abadesari, inondik ere uste baitzuen mutuak mingainik ez zuen bezala buztanik ere ez zuela, ez zitzaion ezer inporta.
‎Ez da ezer gertatzen eta ez da inor mugitzen, ume guztien gorputzeko beldurra lurrundu da eta batu da barkuko aire pisutsuarekin nahasteko. Berba egiteko ere ez dute adorerik, tarteka xuxurlaka hitz solte batzuk esaten dizkiete elkarri, bakarrik entzuten dira eztulak, olatuak, itsasoaren orroak eta kolpeak, eztulak... Halako batean, irribarre zabala egiteko ahaleginetan dabilen emakume zimel bat agertu da eta itsasontzitik laster jaitsiko direla esan die. Heldu omen dira nonbaitera.
‎Hori zabalduta, muturreraino barregarri garatuko nintzen askoren begietan, patetiko, eta ez nuen nahi nire babeserako eraikita nuen harrizko murru sendoa suntsitzerik. Inork ere ez zuen gure porrotaren berri izan behar, ezkutuan gordetzea eta hanka egitea zen onena, Etxebestetarrek egin zuten bezala. Ondo pentsatuta inor ez zen harrituko Martinek erakusketa berri bat antolatzeko edo etxe inguruan ez egotea; eta bestetik, Pragara joateko proposamena une ezin hobean heldu zitzaidan, horri esker betiko bizimodua errotik aldatzeko aukera izango nuen, inori ezer aitortu gabe.
‎senarraren iritzia, ezbairik gabe, bere egiten zuena. Baina, jakina, kexatzeko arrazoirik ere ez zuen. Antonio senar ona eta langilea zen, etxe aurreko Sefanitro erraldoian lan egiten zuen Euskal Herrira etorri zenetik, duela makina bat urte.
‎Argi akitu bat aurkitu nuen: kimioterapia saio bortitzek jandako emakumea, hezur eta azal, ile arrastorik gabe eta ezer gutxirako adorerik ere ez zuena. Ikusi ninduenean, negar egin zuen eta nik ere malkotan lagundu nion.
‎Espiritua kolorea bezain geza zuen gizon harengan ez zen ezer berezirik nabaritzen. Txanpon bat ere ez zuela, eta tartean pozik sartuko litzatekeela esan zidan. Sukaldari, zerbitzari, zamazain ala marinel soil etorriko zela.
‎Aita amen, aitona amonen, osaba izeba, lehengusu eta auzokoen kontakizunak izan ziren bere txikitasuneko bazka bakar, telebista eta irratitik urrun. Eta inortxok ere ez zuen inoiz aipatu gosaritarako chang a edanda eskolara bidean lainoak haur sherpak bidaia luzeetara eramaten zituenik. Haurra zen, inozoa ez!!
‎Haien inguruan egon ohi zen anai gazteena, seina, bazterrean jarrita. Honek ere ez zuen gehiegi hitz egiten, ez bazen pikotxetan zegoela besoa luzatu eta amari arroza mendixka bat edo eguneko barazkiaren koilarakada sakon bat galdegiteko. Koxkortutako mutikoa baino ez zen Tsiring, eta isiltasunaren legeak baino, adinak zeraman afari eta afalostean urtu arte zukutzen ziren gizon kontuetan ez nahastera.
‎Itxaropen itsaso bat aurkitu bide zuen Elsa' k agintza hortan, Luc' ek betetzeko asmorik txikienik ere ez zuen agintza hortan; eta bidaia guzian ez zuen besterik ezer esateko beharrik nabaitu. Hitzak baiño hobe ametsak.
‎Lanean gutunak egin, ehunka; eta nori bere izkribua edo ariketa bidaldu. Behin ere ez zuen Elsa' k somatu postazko horrenbeste ikasle izan zitekeanik. Ikasleek beren ikasketak eta ariketak igorri ala, Elsa' k erantzunak eta arikizun berriak bidaltzea.
‎Aurtengo elurtea ere ez dut,
‎Are gutxiago nire lankideek nire lana serioski aintzat ez hartzea edo nirekin lankideen arteko harreman arrunt bat ez izatea, nagusiaren senarra izateagatik. Zer esanik ez, inola ere ez nuke nahi lanik egin gabe bizitzea, mantendu bat izatea.
‎(Triste). Bai, baina gaur ere ez dut ikusterik izan.Matildek ez du inork molestatzea nahi.
2021
‎Nik ere jakin badakit aitzakia gisa bota egin diodala, domina horren onarpena nola edo hala zuritzearren. Baina, aitortu behar dut nik ere ez dudala oso aintzakotzat hartzen, sinisten saiatzen naizela, baina alper alperrik. Zergatik orain eta ez aspaldi?
‎Badakit itsumustuan aurpegiratu diodala, uste dut ere ez zuela niregandik hain galdera zuzena gure bi familien arteko gorabeherak kontutan hartuta, noiz edo noiz kontura atera bai, ziurrenik konfidantza apurtxo bat gehiago behin lortzekotan, azken funtsean gure bi familiak banatzen dituena ez da nolanahikoa, alderantziz, oso gauza larria, larriena ez baldin bada, ondotxo gogoratzen baitut, egia esan egunero akorduan, bere anaia handia gure aita garb...
‎Nire aldetik ere, eta lasaiago egon dadin, ea ingelesez dakien galdetzen diot, gure bi familiena saihestu nahian eta batez ere Sergyk solasean parte har dezan. ...bete askotako egonaldiak eta bestelakoak eman eta egin arren, oso baldar egiten du ingelesez zinegotziak, bere ingelesezko hitz jarioa oso motela dela dio alafede, eta Sergyri derrigorrezko eta oinarrizko esaldi gutxi batzuk eskaini ondoren euskarara itzultzen gara ia arnasestuka eta nik eskatua, eta bera behin eta berriro erdaraz saiatu arren, ziur aski euskaraz egiteko batere gogo edo ohiturarik ere ez dudalakoan.
‎Hala eta guztiz ere ez zuen inolako eskubiderik zure bizikleta bahitzeko. Baina, ez kezkatu, oraintxe bertan elkarteko lagun bati hots egingo diot sasikume horren helbide berria eman diezadan, geroago bere bila joango gara biok; espero dut behin berriro ihes ez egitea klaseak bukatutakoan.
‎Emakumeak adierazi zuenez, Rafael, bere bazkide eta lagunaren bila zebilen. Aurreko ortziralean ez zen lanean agertu eta ez etxekoek ezta lagunek ere ez zuten haren berririk. Goizean bezero berri batekin geratu omen zen elkarrizketa bat izateko, baina inork ez zuen horretaz bat ere informaziorik.
‎Nolanahi ere, ordubete iraun zuen oraindik bizirik, hitzik egin gabe, begiez eta eskuez zeinuak eginez, eta horretan adimena artean galdu gabe zeukala adieraziz. Elizgizon batek galdeturik ea zein fedetan hiltzen zen, ea Jesukristoren bidez soilik salbatzeko esperantza zuen, hain zeinu garbiz erantzun zuen, non hitzak ere ez baitzukeen hobeki adieraziko haren asmoa; eta hala, aurpegi alaiz, begiak zerurantz goititurik, itzuli zion gorputz garbi hark Sortzaileari bere arima. Eta hila bildu eta jauntzi, eta gorpua atarian jarri bezain laster, lur emateko segizioaren zain, heldu zen senar gaixoa, eta emaztearen gorpua etxe aitzinean ikusi zuen lehenik, ez baitzekien heriotzaren berri; eta zer gertatu zen galdeturik, dolu egiteko bi arrazoi izan zituen, eta halako moduan egin zuen, egin ere, non ozta ozta ez baitzuen bizia han berean galdu.
‎Eta Amadourrek jakin zuen, Tuniseko erregearen gortean ezagutu lagun batengandik, erregeak deliberatua zuela bera paldoztatzea fedeari uko egiten ez bazion, bere ondoan eduki nahi baitzuen, turko on22 bihurtzea erdiesten baldin bazuen. Hortaz, hainbertze egin zuen mendean zeukan nagusiaren alde, ezen nagusiak, haren hitzari fidatuz, jarrai zezan utzi baitzion, baina halako bahisaria ezarri zion, non ere ez baitzuen nehola ere uste horren ondasun gutiko gizonak hainbertze eskuratzen ahal izanen zuenik. Eta horrela nagusiak, erregearekin ere hitz egin gabe, fidatu eta joaten utzi zion.
‎Izan ere, ongi irabazi zaitut amodioaren indarrez, eta zure bihotza ukaiten lehena izan dena hain trakets jazarri zaio gorputzari, non dena batera galtzea merezi izan baitu. Zure gorputzaren jabe denak ez du zure bihotza merezi, zeren eta gorputza bera ere ez baitu berea. Baina, nik, anderea, zuregatik hainbat atsekabe eta oinaze pairatu ditut borzpasei urtez, non ezin baituzu orain ahantzi eneak ditudala gorputza zein bihotza, zeinarengatik nihaurena ere ahantzi egin baitut.
‎Baina, bere burua bakarrik kausitu zuelarik, eta atea hetsirik bere gibeletik, Amadour kontent bezain kezkaturik sentitu zen bera, pentsatuz amodioz edo indarrez erdietsiko zuela gizonak hainbertze desiratzen zuena. Eta hark, emaztekiarekin mintzatu ondoren, eta ikusiz utzia zuen ber moduan zegoela eta hilik ere ez zuela iritziz aldatuko, erran zion, etsipenez gaitziturik:
‎" ordu ilunak hain beharrezko ditu sorkari inorganikoak nola gaua eta loa erresuma organikoak, dakigun bezala". Ilargiak ere ez du gauero argirik ematen, aitzitik, iluntasunari leku egiten dio.
‎Oso noizean behin, zenbait pentsamenduk bat bisitatzen dutenean, adibidez trenbidean dabilela, orduan, noski, entzun ere ez ditu egiten pasatzen diren bagoiak. Baina laster, lege saihestezin batengatik, gure bizitza aurrera doa eta bagoiak itzultzen dira.
‎Modu bat bakarra dago zu salbatzeko. Buruzagiaren semeari hozka egingo diot, eta inola ere ez du erremediorik izango hura salbatzeko. Esan ezazu orduan zuk badakizula hura salbatzen.
‎Hura zen makila ederra! Dantza sakratuen gidariek eta buruzagiek ere ez zuten hari itzala egingo zion makilarik. Hura bezalako maila ederrik herrian inork ez zuen inoiz ezagutu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia