Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 186

2000
‎Begira zer egin zuten Gernikan 36an. Sarraskiak errebindikatzeko potrorik ez zuten izan orduan, eta gaur ere ez dute duintasunik egiten dituzten txakurkeriak aitortzeko. Ez dakigu ba ondo zer pelajetakoak diren hauek.
‎Bi andregai izan zituela ere esaten dute biografoek, Nile eta Espe, baina Polixene Trabuduak esaten du oso erakargarria izan arren ez zuela sekula andregairik izan. Kontuak kontu, ez dugu inoiz egia jakiterik izango, eta axola handirik ere ez du horrek azken batean. Baina ez al zaizue hipotesi polita iruditzen?
‎– Hortaz, hil aurretik ere ez zenuen...
‎Augustin Zubikarai, Basarri, Polixene Trabudua, Sorne Unzueta Utarsus, Gonzalo Nardiz, Elias Etxeberria... Haietako batzuei bisita egiteko aukera aztertu zuen Lauaxetak, baina haiek ere ez zutela seguru askorik ez ikusiko eta ez entzungo pentsatu zuen; eta ikusi, entzun eta ezagutuko balute ere, halako agerpen fantasmagoriko bat senide, ahaide, adiskide eta burkide zaharren osasunerako kaltegarri izan zitekeela, laurogei urtetik gora baitzuten guztiek ere. Ez zitzaizkion, gainera, andre eta gizon haiek iruditzen garai berriko Euskal Herria ezagutzeko izan zitzakeen lagunik egokienak.
‎Lanaz aparteko ilusiorik ere ez nuen, ordea, garai hartan, eta horrexek eusten ninduen eguneroko zeregin hutsal hari lotuta. Aizarnazabalen jaio nintzen ni, Urola bailarako herririk gordeenean, eta gazte samarrik Tolosara ezkondu, baina Sorkundek utzi ninduenean Andoainen hartu nuen pisu koxkor bat errentan, lantokitik gertu, Martin Ugalde idazle eta Euskaldunon Egunkaria ko Ohorezko Lehendakaria jaio zen kale berean, Kaleberrin.
‎Azken batean, ondo barneratua zuen hila zela. Kezka erlijioso handirik ere ez zuen une hartan. Hil zenez geroztik ez zuen Lauaxetak Jaungoikoaren existentziaren frogarik izan, ezerez huts eta ilun batean emana baitzuen oso osorik denbora tarte zehazgabe hura; baina ez zuen inongo frogaren beharrik bizirik zelarik hain kartsuki sinesten zuena berpiztu ondoren ere sinesten jarraitzeko.
‎" Hori bertan eman dudan denboragatik da"; eta, jarrera pixka bat aldatuz, orain eskuaz kokotsari eutsiz: " zuk ere ez duzu ber bertakoa ematen", esan zuen. " Aspaldi etorri gabe", esan zuen Xanek.
2001
‎Zubielki bera eta San Migel aldeko Txitxanen koadrilakoak, berriz, isil isilik zeuden txoko batean. Haiek ere ez zuten galtzeko beldur handirik. Aste osoa pasatzen zuten ortzegunaren esperoan, merkatura etortzen ziren herritar inoxenteen kontura sakelak pixka bat berotzeko.
‎Ez zioten ireki nahi, eta berak gero eta fuerteago jotzen zuen. " Ez haiz ohartzen Aste Santua dela eta putek ere ez dutela lanikan egiten?", erran zion portugesak irriz. Gizon ttikiak marmarika alde egin zuen eta bi adiskideek euren bidean segitu zuten, karrika estu bateko atari bateraino.
‎Atrebentzia aundiyarekin eskribitzen dizut, emen nerekin ‘tambo’ edo beitegi berian aritzen den zuen osaba Fernandok permisoa emanta. Nolanahi ere, momentu hartan berak ere ez zuen bertze inor inguruan, eta onartu zuen sartzea harremanaren jokoan. Nere bakardadean egoten naizelarikan, begiak itxi eta nere laguna izan nai luken emakume pollit baten begiak billatzen ditut buruko nere utsean.
‎Etxolaren banbuzko paretarekin estuagotu nintzen, kafe borra eta kafea galtzerdi batetik zehar nola, nire gorputza eta arima, pareta galbahe, bitan bereiz zitezela desiratuz, hala bata ez bazen, bestea behintzat libratuko zelakoan. Aldi berean, desesperatuki hasi nintzen buztinezko zorua atzaparkatzen, sator trebeena izanik ere ez nuela ihesbiderik banekien arren; gutxienez, nire ahalegin patetikoek fruitutxoa eman zuten: buztinezko zoruaren azpian Prostatasen edo agian Txominen derbirako sarreren ezkutaleku sekretua zegoen.
‎De acuerdo?) baten bidezko baieztapena behar zuela. Horixe zen nik ulertzen nuen bakarra, baina hortik aurrera ez nintzen tutik ere ez nuela ulertzen esatera ausartzen; hobeto esanda, bai, bitan ausartu nintzen: lehenean, bideo bati buruzko xehetasun batzuk esplika zitzala eskatu nion saltzaileari, eta laster geratu zen argi berak ere, su artifizialezko lau memelokeria alde batera utzita, ez zekiela ezer, eta gainera, nahikoa zipotza zenez, niri mehatxua eginda bukatu zuen azalpen saioa; bigarrenean okerragoa izan zen, bigarrenean morroiak informatikaz bazekien, eta lau orduz jardun zuen bere produktu informatikoen xehetasunak, gorabeherak eta inguruabarrak azaltzen, halako sakontasunaz eta egia bilatzeko nahiaz non, une jakin batetik aurrera, denboraren etengabeko isurtzeaz, bizitzaren laburraz, Newtonen sagarraz eta itzalaren itzalaz baizik ez baitzitzaidan mintzatu.
‎Trantze larri hartan aukera ttikiena ere ez genuela argi eta garbi zegoen. Banekien lehen pausoa ematea garrantzizkoa izan zitekeena eta, ez bat eta ez bi, jo eta pistolaren kargadore osoa hustu nien.
‎Neu, berriz, ezetzean tematu nintzaioan. Gure ordua iritsia zela eta bakarrik abiatuta ere ez nuela aukerarik ttikiena ere. Hobe nuela kontzientzia garbiarekin hiltzea eta hori, behinik behin, ezin galaraziko zidala...
2002
‎Mentxuri ez zitzaion burutik ere pasa laguntza eskaintzea, moja ikastetxearen garaitik erabat utziak baitzeuzkan horrelako langintzak. Laguntzaren beharrizanik ere ez zuten beste biek, eta kontenplazio hutsaren plazerean aritu zen bere burmuineko zoko nagienak erabat iratzarri arte. Gustua ematen zion besteen berriketa entzuteak.
‎Ezezagunaren presentziaz beste eginez ekin zion Mentxuk enkontruari, eta haren aurpegira begiradarik zuzendu ez zuen legez, haren berbek ere ez zuten, antza, ardurarik lortu emakumearen belarrietan. Goiko armairutxo batean zegoen botila patxada handiz miatzeari ekin zion Mentxuk.
2003
‎Eta ezetz erantzun diote guztiek. Entzuterik ere ez zutela halako orbaina uzten zuen intsektuarenik.
‎Areto edo etxe jakinik ere ez zutela erabiltzen, esan zion Urrutikoetxeak. Oxford izena ez zegokiola leku jakin bati.
‎nire gogoa ere ez dut
2004
‎Bestea. Hala ere ez zuen apusturik behar izanen horrela janzteko, ia astebururo egiten baitzuen; La Escuelita izeneko pub gay batean kabaret baten antzeko ikuskizuna antzezten zuen, ez horren, ez horren... aritu zen Marck hitzaren bila... ez horren atso, ordea. Beharbada atso xaharko eta cartlandki janzte hura, nahiz eta Marckek ez ulertu nola, apustua irabazi zueneko seinale bainoago amodio frogantza zen, edo biak batera.
‎Harakin etorri zen amarekin, eta hari ere txokolatea emanda biak egon ziren sutondoan isil isilik, harik eta Harakinek karrikara ateratzea proposatu zion arte. Baina karrikan ere ez zuten jolasteko gogorik, eta Txomineko paretan egon ziren eserita udazken arratsalde osoan.
‎Denbora zailak ziren, gu arrunt gazteak artean eta... Seme alabarik ere ez genuen! Nik anitzetan gauak eta egunak egiten nituen etxetik kanpora, kontrabandoagatik.
‎Ez duk ogi naturala, denetatik pixka bat bazagok bertan. Ez zakiagu zer duen, eta usaina ere ez duk batere lehengoa. Negar egitekoa duk, baina jan egiten diagu..."
‎" Hau ere ez duk ez sorotik behera amilduko..." esan zuen Gastonek; denak Mandiri begira; patxada ederrean heldu zelarik hura: " Hamaikak, hi; hauek al dituk orduak?"
2005
‎Lilaren ezagutzeak eta urte oso batez, haren etxean zerraturik arras moztu zuen Ttotte herriko gazteriarengandik. Hala ere ez zuen ahanztekoa eta inguma hitsak iratzarrarazten zizkion horrek, neskaren altzo beroan amildu aitzineko hilabeteetan, Panpili eta Le Routier ostatuko ohiko zuztarriekin euskal bestaz besta ibilia zen, pataska eta aharra xerkatzen: Panpili lodi bezain indartsua jende baketsuen artean bortitz sartzen eta gerla pizten zen.
‎– Nik ere ez dut dirurik! Baina zatoz neurekin, adiskideak aurkeztuko dizkizut, neska.
‎Parke bat diseinatzen ari zela arkitekto batekin elkarlanean –tira, zuzendu zuen gero: arkitekto arkitektoa ere ez duk, idazlea duk berez–; Luxenburgoko lorategiak ederragotzeko egitasmoa zela, udaletxeari saldu eta dirutza egingo omen zuten egitasmo harekin. Luxenburgoko lorategiak ederragotu!
‎Sutan jarri zen holandarra. Zuek mukitsuok, hau egiteko edaderik ez daukazue, ziur gidabaimenik ere ez duzuela, salatu egingo zaituztet! Anaia paparretik heldu eta eskaileretatik bota zuen, pianoaren atzetik.
‎" Parisen hilko naiz ekaitz egun batez/ jadanik oroitzapenean dudan eguntto batean. / Parisen hilko naiz –eta hala ere ez dut alde eginen–/ ostegun batez...". Ia asmatu zuen Cesar Vallejok:
‎" Horko ardi hori nirea da", esango zukeen artzain batek baino poz gutxiago erakutsi zuela" etxea nerea delakotz", esan zuenean. Eta horretan berdintsuak zinetela biak ala biak erabaki zenuen, zeuk ere ez zenuela ezer berezirik sentitzen Zoriona zeurea zela esaten zenuen bakoitzean. Ez pozik ez bestelakorik.
‎Merke jabildu nintzen, kasik debalde. Fraileek ez zekiten zer egin hainbertze gauzarekin eta Bertizko parkekoek ere ez zutela holako zerbaitendako toki egokirik erran zuten. Lakoizketaren ondoko batzuen heian harrapatu nituen urdinduak, usteltzen.
‎Iparra galduta doa ibaiaren ondoko karrika paraleloan, pauso azkarrean, arnasarik ere ez duelarik ia biriketan. Dena irensten dio irudimenean lekua hartzen ari zaion beste gizonezko sendo batek.
‎Beste aukera ere ez duzu gustukoa: Lupe eta umearekin jartzea bizitzen Zorionan.
‎Bilborako bidea autoz egin nuen. La Najako geltokia eta Abandoibarrako trenbidea ere ez genuen ordurako. Nolakoak ziren gogoratzen ahalegindu nintzen.
‎Eskua luzatu eta ez du ukitzen ahal, lainozkoa da zuritasun hau. Rosamarirena da, bai, ahuspez biluzik ageri den bizkarra, albora emana du aurpegia eta ez ote da ba gaiztakeria ezpainetan sumatzen zaiona, loak hartuarena egiten dun baina hala ere ez duela zirkinik egiten eulia azalean ibiliagatik, luzatzen du eskua eta eulia hegaldatu egiten da Rosamariren haragia ukitu ahal izan dezan baino lehen, gorputzaren beste sendotasunen batean pausatzen da gero, ez, ez dun eulien kilimek sortua gaiztakeria hori, Bittorrek eskua luzatu orduko euliak ihes egiten du beste norabait darama debekatua du eskua akasturik gabeko zuritasun hartan....
2006
‎Ez zen hori ere xede nagusia beharbada, baina horretarako itxaropen ezkutu bat gordetzen nuen beti. Orain, ordea, ez dut horrelako itxaropenik eta, areago, okerrago, neuk ere ez diot kasurik egiten neure mezu zahar zintzoei, nahiz eta ukatu ere ez ditudan egiten, nahiz eta oraindik ere batzuetan sinesgarri eta benetako irizten diedan; neuk ere ez dut neure jokaera gero eta integratuagoa eta arruntagoa aldatzen, neuk ere ez ditut neure kate gero eta ugariagoak eta motzagoak apurtzen, nahiz eta oraindik ere batzuetan absurduaren amildegi ertzaren lilura sentitu. Lilura hori ez da beharbada burges txiki baten jolas erosoa besterik, batere arriskurik gabea, noski, eta halaxe aitortzen dut garbi garbi gaur egun.
‎Ez zen Eddy Merckxenaren modukoa. Ez zen karrerakoa, ez zuen aldagailurik, eta koadroa ere ez zuen triangelu formakoa, u baten tankerakoa baizik. Baina bizikleta harekin Urrategiraino gelditu gabe igotzea lortu nuen, arnasestuka azken maldetan baina ondo, oso gustura, Eddy Merckx Mont Ventouxko etapa gogoangarrian bezala.
‎Berezkoa izan zen. Aukera gehiegi ere ez genuen.
‎– Ño, barkazak, baina hola esateko, normal normala ere ez duk.
2007
‎Gizon itxuragabe hau horrenbeste nola maita dezakezun ere galdetzen diozu zeure buruari. Iruditzen zaizu Diccinoren zirkuan ere ez zukeela paper txarrik egingo Josetxok, bi buru ez, baina buru arraroa eta berebizikoa daukala, ezen eta hurrengoan egingo baitizu matematika edo fisika galdera bat. Erantzunik entzun gabe joaten bazara, lorik egiten ere ez dizu utziko Josetxok jarritako buruhausteak:
‎F for Fake? Neuk ere ez dut sekula ikusi ahal izan osorik, baina huraxe ari ziren filmatzen elkar ezagutu genuen egun haietan, Ibizan, Iranen, baina, batez ere, Frantzian egin zuten filma. Arte faltsifikazioari buruzko zerbait zen, artea eta biografiak faltsutzeari buruzkoa, alegia.
‎Eskatu dion une berean eman dio poltsa emazteak eta, hala ere, gazteak behin eta berriro kolpatu du. Bizi baldintza okerrenek ere ez lukete halako bortizkeriarik zurituko, pentsatu du.
‎Defendaezina nintzen, egiten ere ez nituen hutsez beti barkamen eske ibili behar nuen, neure izaeraz beraz mundua zaurituko banu bezala. Ez zen hala bistan dena.
‎Aitzina zihoazen orduak, eta Migeli akidura ari zitzaion metatzen, baina handik lekutzeko gogorik ere ez zuen. Bazekien giroaren berotasun lodiak ez ziola gau hartan lo hartzen utziko.
2009
‎Eskale aldra hartan ez nuen topatu behintzat. Ramirok ere ez zuen haren berririk. Aberriaren batasunagatik hila izango zela esan zidan behin.
‎Etsi nuen Federazioak ez zuela ezer egingo, nik ere ez nuela ezer egin, eta ezin zidatela esan ezer egin nuenik, ez nuelako ezer egin. Asteartean ontziaren beira kraskatu zen eta ez genuen ezer egin.
‎Ez ziren Parisko modernoenak izango, baina neuzkan txukunenak behintzat, batere adabakirik gabeak. Estudianteak ere ez zuen gogorik saltoka hasteko; itzali samar zegoen azken aldian.
‎Ez dela handik Frantsesik agertu erantzun dit eta botilak zapi herdoilduarekin garbitzen jarraitu du. Kasurik eman gabe, moldiztegirako bidea hartu dut, baina han ere ez dute Frantsesaren berririk. Gaixo egon liteke, ez da egun osoan lantokian agertu, eta ez du abisurik utzi.
‎Ez dakit zergatik pasatu naizen aurretik. Beharrik ere ez nuen. Kalearen beste aldetik joanda ere berdin zitzaidan.
‎Ez dut gehiago irakurri nahi. Gutun hau jasotzeko gogorik ere ez nuen, ez dakit zer fantasia klase asmatu ditudan, Ramirok gutun bat neukala esan didanean. Begiak nekatzen hasiak dauzkat, Arrietarekin nazkatzen hasia nago.
‎– Nola nahi duzu lurpera ditzagun lurrik ere ez duten gizaki horiek?
2010
‎Irratia piztuta zegoen artean, oso apal. Asteak ematen zituen piztuta, inori axola ez zitzaion kalakan; esatariak ere ez zuen Maiteren etxean inorentzako hitz egiteko eragozpenik. Pixka bat ozenago jarri zuen Oliveirak, benetan zerbait esaten ari ote ziren jakiteko irrikaz.
‎itsas txoria arraina akabatzeko haina. Amak ere ez zuen sekula garrasirik egiten, isilik geratzen zen, berbak irensten zituen begiak gortinetan josita. Hil ere isilik hil zen, biriketako likido kutsatuarekin itota.
‎– Zeuk ere ez duzu baztertzen hil daitekeela.
‎– Lorea, zuen amari eta aitari ez fitsik esan, ez dezatela ezer susmatu. Begok ere ez du jakin behar. Zuk eta biok dakigu, eta nahikoa da.
‎Ederto baten ezagutzen ditut ardo merkea edaten dutenak zein eskailerapekoa gogoko dutenak. Batek ere ez du polizia itxurarik.
‎Beste aukerarik ez dutela? Hogei urte ere ez dituzte-eta! Honetatik guztitik ahalik eta urrunen ibil daitezen egin behar dugu ahalegina.
‎hobera aldatzeko itxaropenik ere ez duena.
2011
‎Aitorrek asteak pasa ditzake taberna batera sartu gabe eta nik urteak kirolik egin gabe. Badira hitzak berak milaka aldiz darabiltzanak eta neronek inoiz ere ez, entzun egiten ditudan arren ez dute nire ahoa bete eta, batez ere ez ditut, ezin ditut, irudi zehatz batekin, usain batekin edo haize batekin lotu. Aneto Balaitous kranpoiak pinoiak kulota aurrelaria.
‎Bai, hori ere gerta daiteke, zoritxarrez. Indultatu beharrik ere ez dute, ordea; aski dute mediku txostenen bat faltsutzea, ez dakizu zein joera duten militar gogor horiek beren funtzioetan gehiegikeriak egin ondoren bihotzetik sufritzeko! Jende horri fabore asko zor zaio, Lazkano, ongi ordainduko diete beren isiltasuna fokuaren zama haien gainetik kentzen den bezain laster.
‎Haren larruan egongo bazina bezalakoa da. Hark ere ez du larrurik. Hura ere zure laguna zen.
‎" Merezi ditek azken xemaikoa ere kentzea, aitaren lepotik bizi dituk" – Ez zirudien seme alaben maila morala gehiegi estimatzen zuenik Murillok, suminaldiaren gorenean, enpresariaren dirua haren oinordekoek xahutzeko baino, lehergai terroristak erosteko baliagarriago zatekeela iradokitzera heldu baitzen bitartekariaren aurrean. " Tira, hori ere ez duk", ihardetsi zion bitartekariak. Eta Murillok:
‎murritza da axola diguten katastrofeen diametroa, eta urteekin gero eta murritzagoa. " Gaur ere ez dute Javier hil", edo, gehienera jota" egun bat gehiago atentaturik gabe", bururatuko zitzaion, eta bihotza –berak hainbeste ezagutzen zuen bihotz hura, bere balbulekin eta bere iskemiekin eta bere elektro menditsuekin– bere onera etorriko zen berriz, patrikako telefonoak bonba erloju izateari utziko zion, eramailearen eskuetan leher zorian zen esku granada izateari ut... mezu friboloak jaso eta bidaltzeko tresna alaia.
‎El Cerro ezagutu zuen berak; ez zeukan, ordea, Fontecharen kontrako froga zuzenik, egiaz. Epaitegiak aipatu zizkion aitari, baina arrazoi zuen hark, aita ez zuen sekula epaitegietara eramango, eta izatez, Soto eta Zeberioren epaiketan ere ez zuen testifikatu azkenean. Bakarrik utzi zituen Agirre Sesma eta bere alaba, akusazioaren lekukoetako bat azken unean erretiratzeko ataka lotsagarrian.
‎Bai zera! Marrazki bizidun gehiegi ikusi dute, kosta egiten zaie benetako arraina plastikozko arrainekin, eta are, arrain itxurarik ere ez duten metal pusketa koloretsuekin engaina daitekeenik sinestea. Barre egiten dute, miretsita barre," uhau!", aitak kanabera astindu eta amua zein urrunera jaurti duen ikusita.
‎Eta okerragoa zena: disimulurik ere ez zuena.
‎Lazkano ez zen aspaldian hain patetiko sentitu. Harrikoa egiteko eskularru arrosak soinean eta amaren ile xerlo zuria eskuetan, harekin zer egin –zaborretara bota, komuneko zulotik, amari bueltatu– arrastorik ere ez zuela. Madarikazioak egiten ziren ile xerloekin, maitaleei oparitu.
2012
‎Norantza aldatu du maiz, akaso bidea luzatu asmoz. Norak ere ez du argi. Hondartza alboan amaitu du azkenean, surflariei begira, eta berehala iritsi da, orain dela gutxi arte behintzat, Aingeruren portala izan den horretara.
‎Anaiak ordenagailu bidezko diseinuari buruz dihardu etengabe, beste ezer entzuteko asmorik ez balu bezala. Azkenaldian elkarrekin egon diren gutxitan, jadanik ez ditu bere koadroak eta performanceak hizpide, ziur aski baztertu egin dituelako, baina gai haietara itzuliko balitz ere, etxe hartan inork ez lioke konturik eskatuko, aita ez baitago, eta dagoeneko Josuk ere ez baitu gogorik anaiari adarrik jotzeko. Akaso anaiak ez luke esango garai bateko “nik behintzat lizentziatura bat daukat”, Josuk ez lioke ihardetsiko adina ere baduela kontu serioagoetan aritzeko.
‎Azken putarrak. Nik ere ez nuen lotarako gogorik burumuinak derbiaren ondoko herotsez eta Daniel Elgebeltz jaunaz ikasiez beterik nituelako. Esku ukaldia emango nion.
‎Horko lagunekin nituen harremanek ere ez dute aldaketarik izan, ez onerako eta ez txarrerako, ez dago pozerako edota haserrerako arrazoi objektiborik, betirako lagun, betirako etsai izango ditut mugaz bestalde utzi nituen biztanleak. Etsaigoaren garra higatuko ahal da, adiskidetasunaren indarra kontzentratzen den artean.
‎Arima errukarriek txanponak botatzen dizkiote beren kontzientziak arintzeko. Nora joan ez dakiela dirudi, frantsesa ere ez duela ulertzen esango nuke. Ez ditu gau samurrak igaroko, udan gauden arren.
‎Orain ere ez dut inor izaten zain. Ez naiz inoren zain egoten.
‎Irtenbide onena zela ados etorri gara kontaktua eta biok, hitzordu lekutik hona metroan, autobusean eta oinez izan dugun elkarrizketa txiroan, ez baitu segurtasun maila gutxienekoa izan dezakeen beste babes etxerik aurkitu hain epe laburrean. ...ak esanda, aspaldiko kontua omen da ordea, eta hirugarren zirkuluraino hedatu lukete ikerketa Renseignements Généraux eko zakurrek eta ez dirudi oraingoz orain nirekin interes berezia dutenik, zeren hala izan balitz ez nengoke etxe honetan kafe bat hartzen ilunpean eskerrak irten aurretik kafegailuaren botoiari sakatu besterik ez nuela egin behar esan didan, azukrerik gabe, hozkailuko argiarekin ere ez baitut arasan azukre potoa topatzea lortu, komiteko kideari eta bioi tea atera digunean begiratu behar nuen non uzten duen.
‎Begirada lohia duzuenez zuek ere ez duzue
2013
‎Zizareek kontuak aspaldi atera zizkieten arren, haien begiak ez dira nigandik egundo desbideratu. Haien ondareak ez du baliorik inorentzat, neuretzat izan ezik, eta halaxe, gogoetok ere ez dute zertarakorik, neuri lagun egitea ez bada: paper orea dira eta paper ore bihurtuko dira.
‎Gela ttiki ttiki bat zen, leihorik ere ez zuena. Kamainak ere haur batena iduri zuen.
‎" Sartzak hau jertse azpian, eta gerrikoarekin kontu; hik bat eta nik bertzea, bale?". Orduan ere ez nuen aukerarik. " Badakik... anaiarentzat dituk", aitortu zidan.
‎Oraindik ere zerbait sumatzen ziola gure txakurrari. " Zu ere ez zaitut ongi ikusten!", bota zidan orduan. " Aber begi horiek!
‎Harrezkeroztik gure amak ere ez zuen hurbil ikusi nahi, eta ostatura etortzen zenean, gurasoek nahi baino maizago," Berriz ere hemen dugu lepaundi hori!" barren barrenetik ateratzen zitzaion amari. Niri grazia egiten zidan, ikusten ninduen aldiro zerbait erraten zidalako," Hi, Martintxo, oroitu niregatik haizela mundu honetan, e!".
‎Amatxi zenak, orduko nagusientzat neskato ari zela, zenbat arropa garbitu eskuz ugaldeko ur hotzean! Ur bazterreko txopoari lotua genuen xalanta ere ez genuen apaingarritako. Gaueko lanean non hartan baino hobeki paketeak garraiatu?
‎Alice Munro, hori bai amona distiratsua, eta gure adinean. Gu, zera, ikasketarik ere ez dugu-eta.
‎haiek ere ez zuten herri izan nahi
‎Bere adatsak distira horailak egin zituen hasieran, zuriak gero, egunsentira arte. Foolek ere ez zuen lorik egin, eta noizbehinka leihotik, zelatan, haren zotin eta negarrak entzuten zituen. Haiek izan ziren erreginaren ahotik berarentzat eta erregerentzat atera ziren azken soinuak.
2014
‎baina damurik ere ez dut
‎Sekulako matrikulak erran dizkio lotinantak Lurori, eta lau eguneko giltzapetu dute gela estu batean, etxoletan. Lau egun zorigaitzeko izan dira Lurorentzat, anaiarenganat eta Maitenarenganat ihes egiten baitio gogoak, nehorekin solasean aritzeko gogorik ere ez duela. " Hasi arras hasi nahi:
‎Bai baitoaz 49.eko soldaduak gibelerat, eta gibelago oraino, etenik, atsedenik eta pausurik gabe, ezta ura edateko ere; non dira Baigorriko arno onduz bete xahako haiek? Leon Iturri kapitaina zaldi gainean iragaten ikusi dutelarik, soldadu landes batzuk" Traidore zikina!" garrasika eta sakreka hasi zaizkio; Manex Donetx eta Ameztoi anaiak fite lotu dira protestara," Obusik ere ez dugu baina!"," Traidoreak! Non dira munizioak!".
‎Baina ostatuan ere harramantzak ttipi, eta ostalaria isil isila. Muslari zahar batzuk, hitzik egin gabe ere ilar tantoren batzuk altxatzen arteka, iduri baitu enbidorik jo beharrik ere ez dutela zenbat tanto irabazi dituzten jakiteko, egunero partida bera errepikatzen arituko balira bezala. Eguerdiko Angelusa baizik ez da salbatu lehen igandeetako besta egunak ziren hartarik.
‎Aldi honetan ez du letrarik jaso Joseph Ameztoik, familia oraino anaiaren heriotzaz inarrosia izanen delako segurki, eta ez dutelako asmatuko zer erran Joseph gaizoari. Jean Salaberrik ere ez du etxekoen berririk gaur, eta arratoi ehizara emana da, Josephekin eta bertze hiru soldadurekin. " Arratoi baten atzemateko bortz gizon, alafede!", zirikatu ditu Xantiago Fourcadek.
‎Verdunen berean elkartu dituzte sakabanaturik erabili dituzten 49.eko hamabi konpainiak. Biloak eta bizarrak lohiz beteak, begitarte akituak, zizpak justuki atxikitzen dituzten beso jausiak, pauso motel dorpeak, listurik ere ez dutela aurtikitzeko, egarriak itoak: tonbetarik jalgi mamuak iduri dute 49.eko soldaduek, su hegitik gibelerat heldu, bide bazterretan lurperaturiko soldaduen hilobien artetik oinez heldu,
‎Abantaila bakarra? Verdunetik bizirik jalgi direnentzat gerlaren antzik ere ez dutela Argonako su hauek. Verdun aitzineko guduak iduri dute hemengo josteta hauek:
‎Hor du bereganatu medaila desiratua Domingok. Etieni erran dio, zaplada on bat emanez bizkarrean, etxerateko bidean Parisen eginen duela egonaldi bat, bi egun eta bi gau oso, hiriko burdel guziak korritu arte lorik egiteko asmorik ere ez baitu. Domingo Pariserat lehenik eta Gixunerat ondoren hamabi egunendako pausuarekin joaten utzi eta, berriz surat igorri dituzte 49.eko gizonak.
‎uste dut gaur ere ez dugula
‎Beste zenbaki batzuk memorizatu zituen, datak, izenburuak, ezaugarriak. Azterketa hasteko 25 minutu falta zirela heldu zen trena, Matiko pasatu eta berehala, Deustuko Unibertsitateko geralekura," geltoki" maila ere ez zuena," apeadero" gaztelaniaz, 1994an, Ruandan milioi bat lagun baino gehiago hil zuten urtean.
‎Uste nuen zuhaitzaren eta armairuaren artean haizea kenduko zidatela, baina erdia ere ez zidaten kendu. Mantak ere ez zuen asko balio, ez kanpoan lo egiteko. Haizeak orga mugitzen zuen, ez zegoelako oso orekatuta ere; kolpeak joarazten zizkion harrixka batzuen kontra.
‎Angolan hilko zela esan zion. Intentzio minimoa ere ez zuen Lobo Antunesek momentu hartan Angolara joateko, hango gerraz ere gutxi hitz egiten zen, ez zuten komunikabideek ia ezer esaten, ez zen komeni. Burutik pasatu ere ez Lobo Antunesi Angolara joatea, espezialitatea egin behar zuen, psikiatria aukeratu zuen.
‎Ospitaleko emagina gogoratu zuen Lobo Antunesek, nola ez zuen gogoratuko. Angolan hilko zela esan zion, Angolara joateko intentzio minimorik ere ez zuenean, Angola hainbat metro koadroko lokatz zati bat zenean, uzki bat.
‎Testu deserosoak eman zituen hor, deserosoak mundu guztiarentzat, politikoak, abadeak, beste kazetariak. Orduko gizartearen oinarrietako bat bera ere ez zuen onik utzi nahi, ez zuen utzi. Desinhibizioa erabatekoa, nahi zuena egiten zuen, nahi zuena esan, inori begiratu gabe, beldurra zion jendeak.
‎Kontatu zuten amaetxeko ama batzuk seme alaben gainean etzaten zirela, umeak babesteko, lorategian, baina ama altxatzen zutela milizianoek, umea aihotzaz hil, amaren aurrean, ama gero. Esaten du Valérie Nyirarudodok, bizirik geratu zen bost horietako batek, ume txikienekin, bularreko umeekin, lanik ere ez zutela hartzen milizianoek, ez zutela batzuetan aihotza ere erabiltzen, hormen kontra kolpatzen zituztela, edo gorpuak pilatuta zeuden lekuetara bota, urrunetik, bizirik.
‎Bazekien zertaz ari zen, egunero entzungo zuen Riliman beharbada. Hamar urte ere ez zuen kartzelan egin hala ere, etxera bidali zuten berehala. Polizia izandakoa zen masakreen aurretik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia