Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 48

2008
‎Ez dakit Juan Jose Ibarretxe lehendakaria konturatzen den zenbateraino nekaraz dezakeen euskal herria erreferenduma iragartzeko estrategia berearekin, berez erreferendum ez den horrekin, eta egin ere egingo ez denarekin. Eta ez diot hori bat ez natorrelako aitzitik, ongi irizten diot, herabeegia izanagatik, baizik eta ez diodalako ikusten horrelako keinu baikor batek eskatzen duen adinako ausardiarik.
‎Badira Durangora poteatzera joango direnak, eta azoka aretotik pasatu ere egingo ez direnak. Edota azokara joango direnak urtero errepikatzen den errituala delako eta joan behar dutela sentitzen dutelako, manifestazio batera edo ikastolen festara joatea bezala, ezinbestekoa dela barneratuta dutelako.
2009
‎Hara, ezker abertzaleak izanen du errua bera legez kanpo uzten baldin badute, eta ezker abertzaleak izanen du errua gainerateko bozemaileek aukera librea ukatu ez zaien baina bertzeengatik deus ere egiten ez dutenek PSOE edo PPren alde bozkatzen baldin badute. Demokraziarik eza salatu beharrean, boza galdegiten ari dira, modu lotsagabean.
‎Ikuskizun dago kontua, eta ezin dugu aurreratu zer egingo duen bakoitzak. Borrokaldian atzera geratu direnen zintzotasunak eskatzen du, ordea, gutxienez argitu dezatela non dagoen inolaz ere egingo ez luketen horren muga, hautesleak jakinaren gainean egon daitezen.
‎Futbolak pasioa eduki behar du, arrakastaren oinarrietako bat delako. Baina ez dut ulertzen bere taldeak galdu eta afaldu ere egiten ez duen zalea, adibidez. Bizitzan badaude arazo garrantzitsuagoak...
‎Oraindik ere salbazioa gure esku dagoela uste dut, eta Nou Campen irabaztea lortuz gero dena beste era batera ikus dezakegu. Irabaziz gero, aurrerapauso itzela emango dugu, eta nahiz eta galdu, azken jardunaldian aukeraren bat izan dezakegula uste dut, nahiz eta galtzeko aukera burutik pasatu ere egiten ez zaidan?, adierazi zuen atzo Osasunako entrenatzaileak.
‎Artistaren beraren ahotsa, edo haren lana azalduko digun norbaiten ekarpena faltan sumatzen da. Arte garaikideak testuingurua behar du, hots, artistaren proposamena modu egokian ulertu eta atzeman ahal izateko beharrezkoa den diskurtso teoriko bat, agian katalogoak erosi zein antolaturiko hitzaldiak edo bisita gidatuak entzuten dituztenek eskura daukatena, baina bere kabuz erakusketara joaten denak usaindu ere egiten ez duena, bertan ez baitago azalpen bakar bat ere. Edukiez harago, horixe da erakusketaren akats handia.
2010
‎Ez dute ereindakoa biltzen. Gauzak gertatu egiten zaizkie, aldez aurretik gauza horiek gerta dakizkien deus ere egin ez badute ere. Bada, hala ere, bien artean diferentzia.
‎Eta akabatzeko: bigarren irakurketan aurreratu ahala, idazleak obra hau berrirakurri ere egin ez izanaren sentsazioa gero eta sakonagoa egiten da. Tamalgarria.
2011
‎Leku berean, ETAk bahitutako Jose Maria Aldaia enpresariaren askatasuna eskatzen ari ziren beste herritar batzuk. Testuinguru hartan, oldarraldiak eragindako istiluez ohartu ere egin ez ziren pertsona edadetu batzuen aurka tiro egin zuen ertzain batek, «bertatik bertara». Rosa Zarraren familiak gogoratzen duenez, «zortzi edo bederatzi metrotik» jaurtitako gomazko pilota baten kolpea jaso zuen sabelaldean.
2012
‎Eta hemengo anfitrioiek ez omen dute presarik, ez asmorik, hau ez dela Espainia (hutsa, sikiera) adierazteko, frogatzeko, gauzak argitzeko, mugatzeko. Goxo bizi dira bolizko dorrean eta jator jatorrak dira (euskara bultzatzearen alde ezertxo ere egiten ez dutelako, besteak beste, etsaiak ez egitearren; nahi balute, daukaten ospea eta itzala gure hizkuntzaren presentzia handitzeko balia lezaketela pentsatzen dut). Gastronomika horretan euskarak ez du presentziarik izan, horrelaxe erabaki dutelako arduradunek.
‎Ezagutzen ez duzuna, bidean hitzik egingo ez diozuna, begiratu eta ikusten ez duzuna, hurrengo geltokian zure bizitzatik betirako desagertuko dena, nor bere etxera abiatuko dena inguruan duen jendea ikusi ere egin gabe, jende hori ere badago gauzetan, batez ere jende hori. Aukeratu ezin duzun jende hori, ondoan tokatzen zaizuna, bultzaka zarabiltzana, hor zaudenik sentitu ere egiten ez duena, edo goitik behera eskaneatzen zaituena, bisaian hil arteko kondena ezarri dizula antzematen diozuna, inolako kidetasunik sentitzen ez duen jende hori, batez ere jende hori. Jende hau esan nuke, barruan goazenak gara trena.
2013
‎Gure tempoa, erritmoa erabakitzen dute. Noiz garen eta noiz ez garen kontatzen digute beat eta bit bakoitzean, entzun ere egiten ez dugun erritmo kolpe bakoitzean. Hain doaz azkar, zer nahi dugun pentsatzera ere ez garela iristen.
‎Sasi komunikatzeko esango nuke, ez baitut uste pantaila baten aurrean teklatuari eraginez aurrez aurreko elkarrizketa batean bezain ongi komunika gaitezkeenik. Egia da ordenagailuak munduaren beste izkinako norbaitekin (agian ezagutu ere egingo ez dugun norbaitekin) sasi harremanetan jartzeko aukera eskaintzen digula, baina, era horretan, sekula ez dugu lortuko aurrez aurreko harreman batean bezainbesteko etekinik. Geroz eta lagun gehiago izango ditugu, baina geroz eta bakartiago sentituko gara.
‎Eta, Arzuagaren ustez, horrek zaildu egiten du aurrera egitea: «Gehiegi begiratzen ari zaio iraganari, garrantzitsua gutxiengo oinarri demokratikoak errespetatu ere egiten ez diren egungo egoera den arren». Eztabaidak legebiltzarrean Joseba Egibar EAJren legebiltzarkideak «liskar etengabean» iltzatuta egotea egotzi die gainerako alderdiei Radio Euskadi irratian egindako eztabaida batean.
2014
‎Baina Espainiak, bere izaera totalitarioaren ondorioz, ez du inoiz onartuko bere boterea arriskuan jar dezakeen proiekturik, jakin badakielako monopolizatzen duen botere politikotik datozkiola bere indarra eta sendotasuna. Badaki monopolio hori dela bere sistema osoaren zimendu garrantzitsuena eta ezin duela kontrako norabidean urratsik txikiena ere egin ez baldin badu sistema osoa erortzen ikusi nahi. Horrek ez du esan nahi, noski, gobernu totalitario bati gailentzea ezinezkoa denik, baina balio liguke askatasunaren bidean etsaiaren aldetik urratsik txikiena ere ez espero izateko.
‎Gainera, polizien zaintzapean egon du. Ainhoa Baglietto defentsako abokatuaren esanetan, ez du «inolako zentzu juridikorik» halako neurri murriztaileak hartzeak oraindik epaitu ere egin ez den auzi batengatik; are gutxiago, lehen ere espetxera zigortua dagoen pertsona baten kasuan. Besteak beste, ihes egiteko arriskua dagoela argudiatu du Morenok.
‎2012a, berriz, urte magikoa izan zen. Ultratrailen Munduko Kopa irabazi nuen, eta amestu ere egiten ez nituen lasterketetan hartu nuen parte. 2013a gogorragoa izan zen, baina emaitza onak izan nituen.
‎Euskara irakaslea institutu baten beti nerabe eta hasi berri izan daiteke, Matusalen baino zaharragoa izanda ere. Zotza albora ere egiten ez duen ikaslearen (esaterako, azterketetara ere aurkeztu ez edo zuriz utzi etab.) gurasoa etor dakizuke ikasturte amaieran esanez Euskara ez dela inportantea, Ingelesa eta Alemana baietz, baina Euskara ezetz, munduan ibiltzeko ez dagoela hizkuntza honen beharrik, errealitatean euskarak ez diola ikasleari ezertarako balio izango, eta zuk denbora galduaraziko diozula guztiz izorratuz (hori ... Jakina, hain arrazoi gardenen aurrean, ozta ozta lortuko duzu mundutik zein errealitatetik kanpo jarraitzeko indarra.
2015
‎Kolore guztietako sua. Bada su lasaia duen jendea ere, haizeaz ohartu ere egiten ez dena. Baita su eroa duena ere, eta airea sugarrekin betetzen du.
2016
‎Behingo kontuak oso noizean behin gertatzen direla pentsatzen badugu, bada, ez, ez dira behingo kontuak.Demagun emakumea zarela, eta bizi zaren munduan, norbaitek bi futbolariren bideo bat jarri du sare sozialetan; bideo horretan (norbaitek zabaldu behar zuen horretan), bi futbolariak sexu harremanak izaten ari dira emakume batekin, eta bide batez, esan beharra dago emakume horrek inoiz ez zuela bideo hori zabaltzeko baimena eman. Hala eta guztiz ere, kirol egunkarietako izenburua da bi futbolariak «eskandalu batean nahasi dituztela», haiek ezertxo ere egin ez balute bezala. Emakume horrek inolako garrantzirik izango ez balu bezala, are gutxiago intimitaterako eskubidea.
2017
‎Baina ziur aski, atzerriko proiekzioak du garrantzi berezia: otso bakartiaren ordez talde antolatua izan denez, segurtasun akatsa ote Alcanar herrian askoz sarraski handiagoa prestatzen zebilen taldea detektatu ere egin ez izana. Eta hala balitz, Generalitat earen ardura ote, ala, berriki Gabriel Rufian ERCko diputatuak salatu bezala, Interpolera eta Europako sareetara sarbidea eta informazioa galarazten dion Espainiako Gobernuarena. Uste baino lehenago, eta askoz era tragikoagoan, Europako dimentsioa hartu du Kataluniako prozesuak.
2018
‎16 urtez gorakoak hartu dituzte aintzat.Zenbakiak aztertzean, gogoan izan behar da euskararen egoera zein den. Herritar gehienak erdaldun elebakarrak dira, euskara ulertu ere egiten ez dutenak: euskal herritarren %55, azken inkesta soziolinguistikoaren arabera.
‎Eta erritotxoren bat beharrezkoa ez ote litzatekeen pentsatu bilobak, joan denagatik bainoago, gelditzen direnen onerako.Aitonarekin amaitu eta kanporantz doala, zaintzaileetako bat topatu du atean, beti betiko ezaguna: barkatzeko atrebentzia, bisitariak, baina harritu egin duela Anton hil ondoren ezer ere egin ez izanak. Zaintzaileak goitik behera begiratu (ezagun da egundo fardel bat aldatu ez duzuna esanez bezala) eta «zer nahi duzu egin dezagun, ba?» bota dio.
2019
‎Berdin etorkinen gaian, edo abiadura handiko trenaren inguruan erabakitzeko orduan. Baina, orain, lehen ez genituen datuak ditugu, Googlen eta Facebooken gutaz dituenak, esaterako, eta ordenagailuak ditugu datu horiekin eragiketa matematikoak egiteko, lehen imajinatu ere egiten ez zen indarrarekin. Baina, adi, algoritmo bat erabiltzeak ez du ziurtatzen ebazpenik onena aurkituko duzuna.
2020
‎Familiak elkartuta egotea oso garrantzitsua dela uste du Lukasek. Izan ere, inoiz pentsatu ere egingo ez zituzten lanetan sartu behar izan dute: ur oso sakonetan.
2021
‎«Nik banekien Luisen egunerokoa gordeta zegoela», azaldu du Barandiaranek liburuaren aurkezpen ekitaldian. «Familia baten historiaren parte bat kontatzen duenez, sekretu moduko bat zen, inoiz aipatu ere egiten ez zena, harik eta egun batean Maria Antonia Fernandezek, Luisen arreba txikiak, kaier txiki hura eman zidan arte. Ulertu nuen familiaren historia esplika nezan eskatzen ari zitzaidala».
‎Alduden jaio zen (Nafarroa Beherea), duela 26 urte. 16 urte zituen lehen aldiz neska batez maitemindu zenean, eta oroitzen du orduan inguruan zuen mundua lesbiana hitza existitu ere egiten ez zen mundu bat zela. «Gu handitu gara herri batean biziki girisitinoa zena.
‎Euskal Herriak autodeterminazio eskubidea izan dezan bere borroka moldean giza eskubideak urratu dituztenak sadismoa eta mendekua sufritzen ari dira urruneko kartzeletan, botereak giza eskubideak berdin zapalduta, ikertu ere egin ez direnean (torturatuak, estatuen morroiek hilak, urte luzez kartzela urrunetara joaten ari direnak guztiak errugabe izanda, poliziek kontroletan hildakoak edo sanferminetan, edo martxoaren 3an, edo...), mundu honetako pobrezia beldurgarria pairatzen dutenak... Bai, ahul horiek guztiek merezi eta behar dute diskriminazio positiboa berdintasunerantz eta justiziarantz hurbiltzen hastekotan.
‎Eremu horietan Euskal Herriak egun dauzkan eskumenak ez dira «nahikoa aurre egin beharreko herri erronkak gauzatzeko», Etxabururen esanetan: «Euskal Autonomia Erkidegoan, osorik garatzetik urrun, aspaldi agortuta dagoen estatutu bat dugu, eta Nafarroan, herritarrek berretsi ere egin ez zuten Foru Hobekuntza bat». Horregatik, «subiranotasun osoa garatzeko eskubidea» defendatu zuen, herritarren «bizitzan eta komunitatean eragiten duten auzi guztiei buruz erabaki ahal izateko».
‎inprobisazioa», azaldu du gazteak: «Energiari ematen diot garrantzia, nik ezagutu ere egiten ez nuen nire parte bat askatzeari». Bere komunitatearekin lotzeko bidea aurkitu du dantzan.
‎poztasunez eta itxaropenez. Nolabaiteko ziurgabetasunarekin ere bai, azken finean, batzuek oroitzen ez zuten eta gehienek bizi ere egin ez genuen bide bati ekin baikenion: Ni Francoren diktadurapean jaio nintzen; beste belaunaldi batzuei, berriz, ETAk eguneroko bizitzaren zati handi bat markatu zien.
2022
‎Baina oso bestelakoa izan zen haien bidaia. Emakumezkoetan ezta Euroligako taldeek ere egiten ez duten bezala heldu ziren Gernikara: hegazkin pribatu batean.
‎Bizkaitarrentzat, Athleticeko jarraitzaileentzat, beti izan da berezia Kopa. Umea nintzela pentsatu ere egingo ez nukeen zerbait da. Hori bai, niretzat momenturik onenak beste bi izan dira:
‎Inork ez die begiratzen, baina hiria jasotzen dute. 2012ko arratsalde batez, Madrilgo Marques de Cubas kalean paseoan zebilela, errebelazio baten pare, eguzki izpi indartsu bat ikusi zuen Manuel Quintana Martelo artistak (Roxos, Santiago, 1946) obraren baten hondakinak biltzen zituen kontainer bat argitzen, inork begiratu ere egiten ez zion elementu hartan, zerbait ikusi zuela sentitu, eta hura betikotu beharra zegoela erabaki zuen. Hala hasi zuen hurrengo hamar urteetan landuko zuen eta oraindik ere martxan duen kontainerrei eskainitako margolan seriea.
‎Eta, kasu horretan ere, azalpenen bat luke ilargiarenak. Baina ez naiz ni erlijio kontutan aditua, eta ez dut ukatuko burutik pasatu ere egiten ez zaidan azalpen logikorik egon daitekeenik.
‎Baina planteamendu horretarako ikastolek prest egon lukete ikasleen heterogeneotasuna handitzeko eta titulartasuna Administrazioarekin partekatzeko. Horrek eskatuko luke marko berri bat, oraingoz ikusi ere egiten ez duguna, ez bada epe oso oso luzean. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak, hezkuntza pluraltasunaren estatuko eta nazioarteko esparru juridikoa kontuan hartuta (baita independentzia lortuz gero ere), zailtasun handiak izango lituzke sare publiko monopolikoari eusteko.
‎Jaten hasterako, plater guztiei argazkia ateratzeko ohitura du Gaztelumendik, eta Lujanbio postrea jaten hasi zenean, lagunak kargu hartu zion, argazkia atera baino lehen jaten hasi zelako. Parean zuena probatu ere egin ez zuela kexu zitzaion Lujanbio Gaztelumendiri: «Ze onak dauden kontatzen/ zabiltza hatzekin/ herria ta globoa/ enteratu dedin/ eta probatu ere/ ez dituzu egin».
2023
‎Birgizarteratzearen eta justizia errestauratiboaren alde inork ere egiten ez zuen garai hartan, gu alde atera ginen, kritika basatien artean. Gai honen inguruan adostasun sozial handia dagoen garai honetan, ohartarazi nahi dugu ezker abertzalea kontu honen edukia hustu eta desitxuratzen saiatzen ari dela.
‎Gaur egun, adibidez, ez dago eskola segregazioaren gaia saihets dezakeen hezkuntza politikari buruzko eztabaidarik. Era berean, pixkanaka eztabaidan beste gai batzuk ere sartu dira, lehen aipatu ere egiten ez zirenak: ikasteko palankak eta ikas ingurune berriak, euskara ardatz duen hezkuntza eleaniztuna eta hizkuntzen irakasgarritasuna, programa kontratuak, ituntze unibertsalaren amaiera, Eskola Publikoaren protagonismoa eta haren perimetroaren hedapena, Euskal Hezkuntza Zerbitzua, gizarte intereseko zentroak...
‎Gure egoera txarraren aurrean Bergarako Udalak ezertxo ere egiten ez duen bitartean, badira inguruko herrietako hainbat udal landa eremuko bizilagunen bizi baldintzak hobetzen dihardutenak, beraz, interes kontua besterik ez dela esango nuke. Esate baterako, Antzuolako Udalak bertako baserri guztiak ur sare publikora lotzeko lanak egin ditu, Oñatikoak Arantzazu inguruko baserrietara ur sare publikoa eramateaz gain, hainbat bide asfaltatu eta konpondu ditu, Elgetako Udalak ere baserri bideak asfaltatzen dihardu...
‎Hain justu, Irungo Berdintasun Plana ondu berri da, atera da alardearen gaia, eta alkatearen ekimenez, PSE EEren eta EAJren botoekin, ordezko testu bat egin da, gaia aipatu ere egiten ez duena. Kolpea hori ere, ezta?
‎Are, herrialdeko hedabideen arabera, Polizia negar gasa erabiltzen ari da manifestarien aurka. Baita protestetara hurbildu ere egin ez direnen aurka ere. Herenegun, Poliziak negar gasa jaurti zuen Nairobiko ikasgela batera, eta 50 haur baino gehiago eraman behar zituzten ospitalera.
‎Izan ere, joan den astean hamalau pertsona hil ziren protestetan —Poliziak tiro eginda hil ziren horietatik hamar—, eta, martxoan mobilizazioak hasi zituztenetik, 30 herritar baino gehiago hil dituzte tiroz. Are, herrialdeko hedabideen arabera, Polizia negar gasa erabiltzen ari da manifestarien aurka; baita protestetara hurbildu ere egin ez direnen aurka ere. Asteazkenean, adibidez, Poliziak negar gasa jaurti zuen Nairobiko ikasgela batera, eta 50 haur baino gehiago eraman behar izan zituzten ospitalera.
‎Esaten dutenez, sudur gorria munduko maskararik txikiena da. Beraz, maskaraturik zaude, eta zeuregandik oso gertu dagoen pertsonaia bada ere, modua ematen dizu gauza batzuk egiteko, bestela inolaz ere egingo ez zenituzkeenak.
‎Hori ez da komunitateak nahi duena, ordea. Jendeak nahi duena da bere momenturik onenean ere egiten ez duen hori egitea zuk ondoen ez zaudenean, pattal zaudenean, burua azeleratuta duzunean edo aspertuta zaudenean. nuke nik ere gauzek hala funtzionatuko balute, baina ez da horrela.
‎Herritarrei eskatu diete ez egiteko ez ikusiarena «arazo larri» horren aurrean: «Errealitate hori, etxegabetasunik gogorrena, gure kaleetan gaua pasatzen duten pertsonena, ikusi ere egiten ez badugu, nola izango gara gauza etxerik ez izateak zer esan nahi duen ikusteko eta pentsatzeko?». Inork kalean bizi beharrik izan ez dezan, «estrategia orokor, argi eta koordinatu bat» garatzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari, arazo horri «erantzun eraginkorrak» emateko.
‎Baina ez da hori Outkasten jarraitzaileak harrituta utziko dituen kontu bakarra, New Blue Sun ambient musikaren eta jazz garaikidearen artean mugitzen baita, hip hopari edo popari lekurik uzteke. Protagonista erabatekoa izan gabe, Andre 3000k berak jotzen duen txirulak gidatzen ditu diskoa osatzen duten zortzi pieza luzeak —hamar minututik gorakoak ia denak, eta izenburu luze eta bitxikoak guztiak ere—, eta haren ondoan ageri dira sintetizadoreek sortutako soinu olatuak, perkusioek barreiatzen dituzten erritmo batzuetan tribal eta besteetan leunak, eta baita askotan sumatu ere egiten ez den gitarra bat. Musika ia geldoa da emaitza, crescendo rik gabekoa; beste ezeren gainetik, sentsazioak transmititzen dituena.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia