Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 97

2008
‎Irakasleen prestakuntzaz gain, lanbide praktikaren ebaluazioa ere egin beharreko beste lan garrantzitsu bat dela uste du Eskola Kontseiluak. Ikasleen ebaluazioaren emaitzekin eta ikastetxeetako berrikuntza proiektuen jarraipen eta sustapenarekin batera, irakasleen ebaluazioa ere egin beharreko zerbait dela uste du. Ebaluazioaren xedea ikasleen gaitasuna areagotzea izanez gero, horrek eragina izan behar du irakaslearengan eta ikastetxean, bai martxan dauden hezkuntza proiektuen bilakaeran, eta bai hobekuntzarako aukera emango duten baliabideen esleipenean ere.
‎Euskadiko Txapelketan, joan zen ostegunean, laugarren egin zuten kirolari berberek atsedenaren beharra aipatu zuten, estropada gehiegi jokatzen ari zirela eta. Hori gutxi ez, eta arraunlari garrantzitsu baten hutsuneari ere egin behar izan zion aurre. Bada, nekeari eta lesioei aurre egin, eta hasi eta buka, nagusi izan ziren Josean Olaskoaga Aizperro ren mutilak.
‎Bilboko karolina famatuak izan zituzten azkenburuko. Hainbeste kaloria irentsita, kirola ere egin behar dela erabaki zuten. Urteroko ohitura izaten da herri kiroletan lehiatzea.
‎Konponketa lanak ere sarri egin behar izaten dira. «Horretaz gain, bizi ere egin behar izaten da. Alegia, sukaldatu, arropa garbitu, meteorologia aztertu.
‎Bere buruaz seguru dagoen taldea. Ondorio txarretan pentsatu ere egin behar ez duena.
‎Jakina, EHUk ez du behar beste zabaldu tamaina honetako erronkak berez eskatuko lukeen eztabaida, eta horren ondorioak agerian dira. Baina protestekin batera proposamenak ere egin behar dira, demokrazia hitzetatik aterako badugu. Elkarlana behar dugu ikasleekin, horretan ere, baina horretarako EHU gerora begira aritzeko esparrua duten jakin behar dugu.
‎Euskal musikak, gainerako diziplinetako sormen lan orok bezala, behar beharrezkoa du Euskal Herrian zein Euskal Herritik kanpoko bere sustapena, zabalkundea eta promozioa, eta lan hori ezagunak diren artistekin ez ezik, ezezagunak eta hasi berriak direnekin ere egin beharra dago.
2009
‎Aurrerantzean hirukoak modu irekiago batean eta malgutasunez jokatu zuela ohartarazi zuen Ibarretxek, eta, Estatutu Berrirako proposamenean lortutakoa baino indar gehiago bildu zela nabarmendu zuen Josu Jon Imazek. Zapaterorekin Estatutu proposamenaren inguruko negoziaketa ez ezik, hemengo alderdien artekoa ere egin behar zela ondorioztatu zuten jeltzaleek.
‎Hortik hasi behar dugu, eta haiek konbentzituz gero, kezkatuko dira. Eskoletan ere egin behar da lana. Oinarritik abiatu behar du lanak.
‎Halaber, alkoholaren eta tabakoaren kontsumoa ere anitz apaldu da, eta horrek kalte handia egin die tabernariei. Ondorioz, tabernariek jatetxe lana ere egin behar izan dute. Taberna soilak kinka txarrean dira.
‎Trabak edo behaztopagarriak direla eta, esan beharra dago ezen, basamortuan lan egiteak dakartzan bistako zailtasunak ez ezik, gerran dagoen ingurunea den aldetik, hainbat muga eta arriskuri ere egin behar izan zaiola aurre (minatutako inguruak, barreiaturiko lehergaiak...). Orobat, Mendebaldeko Saharak bizi duen egoera geopolitiko larriak alde batera utzita ere, nahitaez ezkutatu behar izan ditugu tokian tokiko koordenatu geografikoak segurtasuna bermatu ahal izateko, hau da, aurkitutako ondarea babestu ahal izateko eta aztarnategietan lapurreta edo arpilatzeak ekiditeko, tamalez oso ohikoak baitira horrelakoak Saharako lurraldeetan.
‎gospela, jazza, pop rocka, herri kantak... Baina abestu bakarrik ez, dantzan ere egin behar izan dute parte hartzaileek. Abesbatzak ere zerbait modernoa direla eta denetarik egin dezaketela erakustea zen saioaren xedeetako bat:
‎Bai, baina gurasoek batez ere egin behar dute zaintza arduratsu bat. Tresnak ezagutu behar dituzte, eta seme alabak tresna horiek arduraz erabil ditzatela zaindu.
‎Memento ridiccoli antzezlanean, zirkuan behar egiten duten garbitzaile biren rolak interpretatuko dituzte Nerea Ariznabarreta eta Paula Alfieri aktoreek. Unean unean sortzen diren lantxoak ere egin behar dituzte, krispetak saldu, txarteldegian lagundu... Egun berezia izango dute, ordea.
‎Bai, oso neketsua izaten da, horregatik hiru pertsonaren artean jasotzen dugu erraldoi bakoitza. Minuturo aldatu egiten gara, eta, gainera, haizea hartu eta indarberritzeko atsedenak ere egin behar izaten ditugu.
‎Ildo berean mintzatu zen I, ake Irastorza: . Epaiketak ez zuen existitu ere egin behar. Aspaldi bukatuta egon behar zuen?.
‎Maskotei parkeak gustatzen zaizkie, eta jolastea, saltoka eta korrika ibiltzea, eta gero nagusiaren ondora itzultzea, laztan bila, hitz goxoren baten esperoan. Baina maskota hezi ere egin behar da, mugak jarri, zer egin dezakeen eta zer ez garbi utzi. Jendetasuna zer den irakatsi behar zaio animaliari.
‎Erdi Aroko bidean ere bazen mandazainentzako ostatu sare bat, dio Rekondok, baina errege bidea herrien kanpoaldetik pasatzen zenez, kanpoaldean eraiki behar izan zituzten herritarrek ostatu eta bentak, baita ferratokiak ere. Orgategiak ere egin behar izan zituzten, gainera, bidean zebiltzan zalgurdiek zaldia aldatu ahal zezaten. Ostatu gehienek behealdean izaten zuten orgategia.
‎mundura zabaltzeko eta honako liburuak egin behar ditugu, elkarren osagarri izateko. Baina literatura sendatu ere egin behar dugu nolabait, hutsuneak osatuz literatura osatu.
2010
‎Alderdi negatibo gabeko errealitate politiko sozialik ez dira imajinatu ere egin behar. Horiek liburuetan bakarrik ikusten dira.
‎Gaur egun, Mexikon, AEBetan Lege Lehorraren garaian bezala gaude, eta drogak legeztatzeak egoera hobetuko luke. Baina gauza gehiago ere egin behar dira. Gobernuak estatu guztien kontrola lortu behar du.
‎Aurrelari baten lanen artean dago golak sartzea, baina gauza gehiago ere egin behar dira. Entrenatzaileek jakingo dute zer gura duten taldearentzat.
‎Asteburuan binakako txapelketako partida izango dute Barriolak eta Laskurainek, eta egia esan, pasada handia jaso zuten atzo. Leitzar atzelariak aldageletara ere egin behar izan zuen bisita, takoak konpontzeko. Jaunarenak, berriz, Bigarren Mailako binakakoan hartuko du parte, Larrinagarekin batera.
‎Saltsa bila ibiltzen dira, min edo tentsio gehien sortzen duenagatik galdezka. Baina, tira; hau ere egin beharrekoa da.
‎Musikari ona izateko, ez da derrigorrezkoa teknikoki ona izatea. Mursego ere hortik bideratuta doa, emozioetatik gehiago, nahiz eta teknikoki ere egin behar ditudan gauza batzuk. Ordu asko igaro ditut txeloa jotzen, eta ez da dominak jartzearren, baina gutxieneko gaitasun batzuk beharrezkoak dira.
2011
‎Dibulgazioa ikasgeletatik harago ere egin behar dela iruditzen zaio. Hala, jardunaldi eta topagune askotan parte hartu izan du Del Vallek.
‎Gaur egun, jende gehiago mobilizatzen da presoen eta errepresaliatuen eskubideen alde eta haien izaera politikoaren alde. Oraindik ere egin behar da bidea, jende askok garai ilusionagarri honetan garbi dugulako pauso bat emango duela eta planteatzen dugun honekin bat datorrela. Hori da honen helburua, horrelako gizarte olatu bat sortzea.Eraginkorra izan daiteke Espainiako Gobernua estutze aldera. Bai.
‎«Kontua ez da bakarrik filmak bikoiztea. Banatu ere egin behar dira. Hiriburuetara eramateaz gain, herrietara ere joan behar da lan horiekin.
2012
‎Oso garrantzitsua da. Erantzun behar diogu kalte egiten digunari; baina proposamen bat ere egin behar diogu gizarteari, langileei, mobilizazioetara joateko. Oso garrantzitsua da erreformei gogor erantzutea, baina baita langileei zer nolako proposamena egiten diegun ere.
‎Gune polita da lanerako, azken finean, hona datorren mundu guztia ongi pasatzera dator, eta horrek giro berezia sortzen du. Noski, lana ere egin behar da, gogoz». 30 euro ingurukoa da egun bakarrerako txartelaren prezioa, baina eskaintza bereziak ere badira egun bat baino gehiago pasatu nahi dutenentzat, adibidez.
‎Oso. Herri kiroletan gabiltzan guztiok lana ere egin behar izaten dugu. Harri jasotzea oso kirol polita da, ederra, baina norberak ordaindu behar izaten du dena, eta sakrifizio hori gure gain hartu behar dugu.
‎Indurainena. Nederlandarren kexua Eztabaidak ere piztu ditu zerrendak, halere, eta zuzenketa bat ere egin behar izan dute maparen sortzaileek. Zerrendatik kanpo utzi zuten Fanny Blankers Koen korrikalari nederlandarra Trickettek eta Brooksek, eta kritikak piztu ditu erabakiak.
‎Egia agertzeko. Justizia eta erreparazioa ere egin behar dira. Estatuak betebehar hori dauka.
2013
‎Irratsaioak entzuten dituzte, ziurrenik, konturatu gabe zein hizkuntzatan den». Musika eskaintzeaz gain, Lamarkak oso argi dauka «entretenitu» ere egin behar duela musika irrati batek. «Gidoi landuak eta bikaintasuna lortu behar dugu alor guztietan, eta horrekin ezin gara lokartu».
‎bidea ez delako amaitu, eta gaur gaurkoz, Reala delako Txapeldunen Ligako lekuaren jabe. Galduta dago astelehenekoa, eta ikasi ere egin behar da halakoetatik. Horixe egin behar du ondo orain taldeak.
‎«Argi dut jaialdi handiek gero eta arazo gehiago eta gero eta zentzu gutxiago daukatela. Kontsumo ereduari buruz gogoeta egin behar den bezala, kulturari buruz ere egin behar da gogoeta, hurbiltasunaren kontzeptua kontuan hartuz». Hori da Getxon (Bizkaia) aurkitu duen eredua, eta horregatik baietza.
‎Euskal Herria sendotzen programaren harira, Euskal Herriko zenbait eragilerekin hitzarmenak izenpeturik edo izenpetzekoak dituzte. Gaindegiarekin dute bat izenpeturik, eta Euskal Herriko Laborantza Ganberarekin ere egin behar lukete.
2014
‎Kazetariek jakin badakite ekonomikoki errentagarria izateko askotariko diru sarrerak lortu behar dituztela. «Halere, guk aspaldi aldarrikatu dugu inbertsioak egunkarian ere egin behar direla». Greba gehiago egitea baztertu, eta irakurleekiko harremana estutzea erabaki zuten kazetariek.
‎«Hobe Jaurlaritzak 3.000 espediente aurkitzea, bakar bat baino», azaldu zuten. Eta horretarako gurasoengana iristen asmatzeko bidea ere egin behar dela esplikatu zuten. Alde horretatik, egun hainbat eskola komunitateren inguruan dagoen «inplikazio eskasa» arrisku dela ohartarazi zuten, eta bide horretan ere zein bide jorra daitezkeen ikusteko deia egin.
‎Baghirathi III zen helburua, 6.500 metroko gailurra. Hotzari eta garaierari ez eze, etengabeko harri jauziei ere egin behar izan zieten aurre, eta Pou anaietan zaharrena ametsa bete gabe itzuli zen etxera. Ordutik, makina bat lekutan ibili dira Eneko eta Iker anaiak, leku ezagun nahiz ezezagunetan, bide zail eta oso zailetan.
‎«Agerian utzi behar da jokabide desegokia dela eta zigortuta dagoela. Baina gainerako guztia ere egin behar da». Bortizkeriaren auziak «tratamendu integrala» behar duela berretsi dute biek.
2015
‎Kontuan hartuta Iruñean gela bat alokatzeak 250 euro inguru balio duela. «Ez da alokairua bakarrik, bizi ere egin behar da».Aines Chevalierren egoera ere antzekoa da. Irisarri, Bidarrai eta Lakarra (Nafarroa Beherea) izan ditu bizitoki.
‎erdaldunek euskaltegira joan dute, dakigunok gehiago erabili dugu, eta gure mendekotasun egoera horretan ahaldundu gara, eta euskararen alde egiteko hautua egin.Eta erakundeek zer egin dezakete. Erakundeek gauza bera egin lukete, eta, alde horretatik, euskararen ezagutza bermatuko duten neurri eraginkorrak hartu dituzte; euskaltegietara joaten den jendea babestu behar dute; doakoa izan behar du matrikulak. Bestalde, euskararen ezagutza bermatuko duen ereduaren alde ere egin behar dute. Izan ere, egun ikusten dugu indarrean dauden eredu horiek ez dutela bermatzen belaunaldi berriak euskaldunak izatea.Aste hasieran, Eusko Jaurlaritzak ezetz esan zion kontsumitzaile eta erabiltzaileen hizkuntz eskubideen dekretua aldatzeari.
2016
‎Etnografia, batez ere datu etnikoen bilketa da. Gero, datu horien analisia, interpretazio eta teorizazio lana ere egin behar da eta bigarren lan hau etnologoek eta antropologoek egin ohi dute. Gure artean, Ortiz Oses antropologoak 1996an argitaratu zuen bere La Diosa Madre.
2017
‎Capak, adibidez, onartu du triste dabilela. Nola kudeatu hori. Normala da, baina jokalariak pentsatu ere egin behar du 22 jokalari daudela, 11k bakarrik jokatzen dutela, eta beti ezin dutela jokatu. Esaten diet euren lana dela ondo entrenatzea, eta nirea, berriz, aukera egitea.
‎Eta hirugarren oharra: «Lehertzen den bonba baten interpretazioa».Bulego lana ere egin behar izaten du Calongek, eta ez du ezkutatzen lan administratibo horrek sortzen dion sakoneko asperdura. «Piezak sortzeko laguntzak urtebeteko aurrerapenez eskatu behar izaten ditut, eta, horretarako idazten ditudan dosierretan, emaitza bat aurreikusi behar izaten dut».
‎Generalitatea, baina, hori baino gehiago da, errepublika edo monarkia aldarrikatzeko balkoi bat baino gehiago da. Autokritika ere egin behar dugu, ulertarazi behar diogulako jendeari gizarte politikak non erabakitzen diren.Prozesu konstituziogilean parte hartzeko prest al zeundekete. Kontua da prozesua estatu berri baten edo errepublika berri baten sorrerarekin lotzen dela, eta, niretzat, prozesuak zer estatu eredu edo herrialde eredu nahi dugun eztabaidatzeko izan behar du. Herri eztabaida horretan sinesten dugu.
‎Eta ez soilik Katalunian. Madrilen ere egin behar da. Ezin da giltzarrapoa beti itxita eduki; sozialistak ausartu behar dira irekitzen, baseetatik ere eskatu diote hori, 78ko giltzarrapoa irekitzeko prozesuetan egongo gara gu; Konstituzioa gaur egungo gizarte pluralera egokitu behar dugu, ez baita 40 urteko diktaduratik atera zen gizarte bera.
2018
‎Inguruabar historiko horiek «sufrimendu larria» eragin dute, koalizioaren arabera: «Ulertu behar dugu estatus berri honen lanketak gatazkaren konponbideari heldu ez ezik, kultura demokratikoa ezarri ere egin behar duela. Kultura hori oinarritu behar da giza eskubide guztien defentsan, pertsona guztientzat, eta bazterrean utzi behar du gure desadostasun politikoak konpontzeko indarkeria politikoaren erabilpena».Akordioa bi taldek lortu dutela-eta, Joseba Egibar EAJko bozeramaileak agindu zuen «ahalegin osoa» egingo dutela «adostasunak lantzeko eta desadostasunak identifikatzeko».
2019
‎Iruditzen zait garrantzitsua dela haurrekin halako lekuetara etortzea: ikastetxearekin bai, baina etxekoekin ere egin behar dituzte halakoak».
‎Batzuetan lortzen da eskatzen duguna, eta besteetan ez. Gogoeta bat ere egin behar da: Segurako auzian [Batasuneko] Mahai Nazionalekoek, Ekineko bi auzietakoek eta orain 11/ 13 sumariokoek [47tik 45ek] lortu zuten epaiketaren ondoren kartzelan ez sartzea, kasu bakoitzean nola edo hala iraganari buruzko azterketa kritiko bat egin izan delako, kasu batzuetan, oso esplizitua?, eta horrek lagundu du gauza batzuk aldatzen.
‎Ez da eskolako edo irakasleen lana bakarrik. Lan hau etxeetan ere egin behar da. Emaitza akademikoen gainetik, gure nerabeak pertsonak dira, eta urte gutxitan haiek bideratu dute gizarte hau.Egoera honekin kezkatuta irakasle batzuk martxan jarri dira.
2020
‎Gaur nabarmen eskuin muturrak erabiltzen du gezurra era lotsagarrien eta basatienean, baina horren arriskua boterea duen edonork du; gure herrian ere bai, guregandik hurbilen sentitzen ditugunak ere bai. Honetaz jabetu nahi ez badugu, eta zintzo aztertu, besteengan bakarrik ikusi eta salatzen segitzen badugu, oso ozenki salatu arren —hori ere egin behar da, noski— gure gizartea ahultzen lagundu bakarrik egiten dugu, gezurrari bidea gero eta erosoagoa egin bakarrik. Geu ere gezurra irenstera jarrita gaudela erakusten dugu.
‎Ni arduratu behar izan naiz denaz: nahikoa lan ez kontu musikalekin, eta beste guztia ere egin behar. Hori oso nekagarria da.
‎plan estrategikorik gabe, kulturaren geruza guztiei erreparatu gabe, euskarazko produkzioaren egoera aintzat hartu gabe. Ikuspegi ekonomiko batetik etorri den titular bat da, eta agian hori ere egin beharrekoa da, baina industria kulturgintzaren icerbergaren punta baino ez da. Horretan, hala ere, euskara hutsez lan egiten dugunontzat Jaurlaritza interlokutore bat gehiago dela gogorarazi behar dugu».
‎Lau urteko beka jaso nuen, eta amaitu zenean oraindik tesia idazten ari nintzen. Bizi ere egin behar dugu, eta ikerketa ez da behar bezala sustatzen, ekonomikoki ez da asko laguntzen. Hala ere, polita izan da prozesua, nahiz eta oso lan bakartia eta luzea izan.
‎Eta horretan ezinbesteko bidelagun duzu Pascal. Lantzean behin bizitza pentsatu ere egin behar baita. Tonika bat zabaldu duzu kininaren ilusioa aintzat hartuta.
‎Ibili, asko ibili da gaur Athletic San Mamesen, baina ez da garaipenaren helmugara iritsi. Aurreranzko pauso onak eman ditu, baina ez du askorik asmatu Celtaren atearen aurrean, eta, gainera, atzerantz ere egin behar izan ditu urrats asko, galiziarrek ere eduki dituztelako aukerak gol gehiago sartzeko. Bana egin dute, bigarren zatian Rafinhak kanpotarrak aurreratu izana Raul Garciak berdindu ondoren, penaltiz.
2021
‎Atzo bertan [herenegun], Zelaa legea onartu zen ERCren babesarekin, zeinak Kataluniako eskola eta murgiltze eredua arriskuan jar baititzake. Guk koherenteak izan nahi dugu, eta uste dugu Madrilen ere egin behar dugula guk defendatzen dugun eredu horren alde. Akordio on baterako oinarriak jarri behar ditugu, arazorik egon ez dadin elkar ulertzeko.
‎Euskal herritarren %55 erdalduna da, eta, beraz, oraindik lana dago egiteko. Hori dela eta, euskaltegien etorkizuna ziurtatu genuke, baina horretarako hitz egin litzateke gure hizkuntzaren irakaskuntzaren doakotasunaz eta euskaltegien egoera normalizatu beharraz, lanaren aitortza bat ere egin behar baita. Hainbat gauza aztertu eta konpondu behar dira.
‎Tximeleta baten moduan, aske egin nahi du hegan. «Bizitza bakarra dugu, eta disfrutatu ere egin behar da. Eta halako guneetan ia ez da disfrutatzen.
‎Orkatilako lesio bat tarteko, aurreko denboraldia eta honen hasiera ez ziren errazak izan De Marcosentzat. Ebakuntza ere egin behar izan zioten. «Nola nengoen kontuan hartuta, nire azken denboraldia izan zitekeela pentsatu nuen, ez bakarrik Athleticen, baita futbolean ere.
‎Berrogeialdia egingo dute etorkinek, ferry batean, eta litekeena da eskifaiak ere egin behar izatea
‎«Langile gutxiegi ditugu. Aurrez aurreko arretaz gain, digitala ere egin behar izaten dute langileek. Horrek esan nahi du lan kargak bikoiztu egin direla».
‎Hori guztiek egin behar dute; ezin du bakarrik euskarako irakasleak egin. Eta beste irakasleez ari garenean ere, eskatu bakarrik ez, eskaini ere egin behar diegu. Matematika euskaraz irakasteko, adibidez, irakasle horrek zer baliabide eta ezagutza behar ditu?
‎Pena handiz bizi da hori sektorean. Tristurarekin, ze zuk ere apustu bat egiten duzu, Euskal Herrian geratzekoa, hemen lan egitekoa... baina ikusten duzu gauzak itzaltzen doazela, gero eta aukera gutxiago dagoela, eta jendeak azkenean ihes egiten du, ze bizi ere egin behar du.
‎Hautsi egin dira horietako asko, pisuaren eraginez. Beren kabuz apurtu ez direnak moztu ere egin behar izan dituzte, Eguzkizaren esanetan: «Ona da alea botatzen joatea edo erortzea, gainean geratzen direnak gehiago haz daitezen».
‎Arregik dioenez, baldintzapenez beteriko mezuak daude norberaren inkontzientean. «Batetik, ikaskuntza prozesu bat dago, baina, bestetik, desikasi ere egin behar da». Hori horrela, heriotza txarra dela barneratuz gero, prozesuetan itxi egiten da jendea, eta, gertu tokatzen zaionean, joera nagusia ukazioa izaten da.
‎Andra Mari unibertsitateko irakaslearen ustez, ordea, eskolatik eta klasetik harago ere egin behar da lanketa: «Begiratu behar dugu jantokian zer gertatzen den, autobusean zer gertatzen den, eskolaz kanpoko jardueretan...
‎Badakit Betagarrirekin amaitu ondoren ere antzeko musika egin izan dudala, baina bestelako estiloak ere jorratu ditut. Eta jendeak ere egin behar du ahalegin bat ulertzeko gauzak ez direla betiko. Betagarrirekin nuen amodioa amaitu zen, beste harreman bat bilatu dut orain.
2022
‎«Poloetatik hurbil, adibidez, ohikoagoak izaten dira kasuak; Europa iparraldeko herrialdeetan ikusi izan ohi dugu hori, edo Kanadan». Gaitzaren kausaren bila, beraz, harago ere egin behar da: «Birusa kondizio beharrezkoa da, baina beste aldagai batzuk ere sartu behar dira tartean».
‎Hona etorri, gaztea izan eta aukerak eta baliabideak edukiz gero, euskara ikastea oso garrantzitsua da integrazioaren parte gisa. Zure aldetik ere egin behar duzu integraziorako.
‎Euskadiren erlojua abian jartzeak esan nahi du entzun ere egin behar dela zer ari den hemen gertatzen, arlo bakoitzeko adituekin kontatu, herri honek dauzkan lehentasunak proposatu, datozen bi hamarkadetarako. Eta denekin kontatu, oposizioarekin ere bai.
‎ikustea nola eralda ditzakegun berariazko premiak dituen ikasle horren inguruko interakzio guztiak, eta babesleak izatea haiekin, baina, bide batez, eskolan ematen ari diren ikasketekin lotuta egotea. Hala ere, jakina, ulertu ere egin behar ditugu ikasle horien premiak, guztiz.
‎«Euskaldun zaharrek ere egin behar dute ahalegina»
‎Cedric Touzaa (Angelu): «Euskaldun zaharrek ere egin behar dute ahalegina»
‎Karrikart, hain zuzen, xisterak konpontzeko sartu zen Eskutik enpresan. “Baina pilotak ere egin behar ziren, eta plazer handiz pilotak ere egiten ditut”, gehitu du. Eta pilotak aholkatzeko, dudarik ez du “zubi lana” egiten laguntzen diola pilotari izateak.
‎Eta sentitu dugu negar hori ezin zaiela ezagunei mugatu: disidente sexualak izateagatik hil dituzten beste pertsonei ere egin behar diegu negar. Ez da inolaz ere nahikoa, baina abiapuntu bat izan daiteke.
‎JAUREGI: Asumitu ere egin behar dira gauzak. Esfortzu bat dakar, ekonomikoa ere bai, ados, baina hemen egunkariak ireki dira etxetik dirua jarrita, Herrikoak ere bai... ez dakidana da zergatik ari den kostatzen elikaduraren gaian.
‎«Kontua ez da soilik gauzak behar den bezala egiten dituen lider bat edukitzea: guk ere egin behar ditugu. Gure herria aldarrikatzailea da, eta herriaren indarrak izan behar luke garrantzitsuena».
‎2008ko apirilaren 26an hartu zuten lurra Sasetaren gorpuzkiek Hondarribiko hilerrian. Jardunaldi osteko afarian, Antxon Zarra, gudalburuaren iloba politikoa zenak esan zuen Sasetarengatik ez ezik, buruturiko lana Asturiasko Pradon de los vascos delakoan hildako gudariak aberriratzeko ere egin behar zela. 2013an, Donostiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hauek topatzeko saiakera egin zuten.
‎«Ez da horrenbeste langilearen eskubideen defentsa, gizartearen eskubideen urraketa baizik. Legeak dio herri hau elebiduna dela; horren alde ere egin behar dugu».
‎COAG Espainiako Nekazarien eta Abeltzainen Erakundeen Koordinatzaileak emandako datuen arabera, ongarrien prezioak %300 egin du gora aurreko urtetik hona. Ekoizleek bakarrik ez, herritar askok ere egin behar izan diote aurre prezioaren goraldiari, elikagaien prezioek ere gora egin baitute azken hilabeteotan.
‎«2014an, Neguko Olinpiar Jokoak egin zituzten Sotxin (Errusia), eta oihartzun mediatiko handia izan zuen zebra bideak LGTBI banderaren koloreekin margotzeko ekintza batek. Bada, Errenterian (Gipuzkoa), euskararen eta herrigintzaren esparruan aritzen zen eragile batek esan zigun' hau hemen ere egin behar diagu'». Horrela sortu zen Francisen omenez Errenteriako zebra bideak kolorez margotzeko usadioa.
‎25 milioi metro kubiko ebaki zituzten, eta 40 milioi metro kubiko mugitu. Beste azpiegitura batzuetan ere egin behar izan zituzten lanak; besteak beste, trenbidean, ibaietan eta eskualdeko errepideetan. Era berean, argindar eta telefono lineak ere 520 puntutan aldatu behar izan zituztela jasotzen du liburuak.
2023
‎Iaz, urtarrila eta azaroa bitartean, 683 milioi dolar eskuratu zituen esportazioekin, New Times egunkariak argitaratutako datuen arabera; aurreko urtean baino %52 gehiago. Baina mineralak ziurtatzeaz gain, Ruandak bere dentsitate demografiko gero eta handiagoaren arazoari ere egin behar dio aurre.
‎Hirigintzari ere betaurreko morez begiratzeko garaia da. Etorkizunean, labur bideen mapa ere egin behar litzateke. Banketxeak?
‎Dena ez dela «patologizatu» behar adierazi zuen, oinazearen aurreko «erreakzio normalak» direla usu biktimek dituztenak, baina arta psikosozial on bat gabe handiagoa dela arazoak «kroniko izateko» arriskua. Aurrera egite aldera «zigorgabetasunaren» aurka ere egin behar dela onartu zuen Beristainek: «Zigorgabetasun handia dago, eta horrek ez du laguntzen.
‎«Zigorgabetasun handia dago, eta horrek ez du laguntzen. Zigorgabetasunaren aurka ere egin behar da».
‎Dena kontu handiz prestatzen ari da, sukaldari laguntzailearekin batera. «Menua kudeatzen dut nik, baina gauza gehiago ere egin behar dira: mahaia jarri, txandak bete, dena jaso...», azaldu du.
‎Lana txalotu daiteke publikoan edo gorde sekretuan, aitortu daiteke edo ahatzarazi. Ondo ordaindutakoa izan daiteke edo esklaboa, bilatua edo madarikatua, baina inoiz jaio den alferrenak ere egin behar izan du lan.
‎Nik uste dut bi gai horiekin aurrerapauso handia egin daitekeela... Gero askotan hitzak moztu ere egin behar dira.
‎Patroiei, berriz, zein itsaso egongo den, txarra egonez gero nola gidatu duen ontzia, pisaketa edukiz gero zein pisu emango duen... Gainera, arraunlariekin psikologo lana ere egin behar duzu: bai ontzian doazenekin, baita kanpoan geratzen direnekin ere.
‎Beraz, ondo etorri zaigu. Aldaketa bera pixka bat gogaikarria izan da, baina bestela ere egin behar genuen. Orain daukagun programa errazagoa da, gainera”.
‎Mendeak daramatzagu familiaren aldeko diskurtsoak barneratzen, Euskadin bereziki. Kultura horren aurka ere egin behar da, familia loturei zama eta erromantizismoa kentzeko, eta nahi ditugun lotura afektiboak eraikitzeko, izan odolekoak ala ez. Eta noski, gizonen kasuan, familiako buruaren rola deseraikitzeko lan bat egin behar da; «nik erabakiko dut nire familian zer egiten den» eta halakoak erreproduzitzen dituzte oraindik diskurtso neomatxistek.
‎Ondoren, Aranburu larriki zauritu zutela berretsi behar izan zuen familiak Poliziaren aurrean, eta erasoa antolatua izan zela frogatu ere egin behar izan zuen. «Lekukoek esaten zuten modu antolatuan etorri zirela, armatuak makilekin, botilekin eta abar.
‎Gainera, publifikazio prozesu bat lehenetsi luke. Eskola publikoa indartzeko eta prestigioa emateko plan bat ere egin behar da: azpiegitura egokiak eta irakasleen egonkortasuna bermatu behar da, baita behar diren baliabide guztiak jarri ere.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia