|
hartu zuen azkenean ospitalerako bidea, eta orduan gertatu zitzaion ezustea, plaza bat zeharkatzera zihoanean, mahai batzuk kalean zituèn kafetegi batean, kiosko bat atzean utzita gero, ikusi ez zuen, bada, Txaro Goiri kafesne bat zirudiena hartzen, zigarreta eskuan eta Txaro baino gaztexeagoa zirudièn gizon batekin hizketan!; une hartan Txaro Goiri ari zitzaion hizketan gizonari: sutsuki ari zitzaion, gainera, munduan beste ezer ez balego bezala, gizonarekin lotzen zuèn kontuaz aparte; horregatik, beharbada. Txaro elkarrizketan buru belarri sartuta zegoelako, baita Ada aurrez aurre joan ez zitzaiolako ere, zeharka baizik?, Txaro ez zen konturatu
|
ere
egin Ada bospasei metrora zuela; baina Ada bai, primeran ohartu zen, eta lehenengo erreakzioan, moztuta sentitu zelako edo, ezusteko egoerari aurre egiteko ezgai?, hantxe gelditu zen, ez arre eta ez so; trantze hartan, ordea, bi aukera zituen egoerari ihes egiteko: edo pausoa lehenbailehen biziagotzen zuen, edo etorritako bidetik itzultzen zen; orduan, baina, bat batean, kioskoaren irudia etorri zitzaion, harantz abiatu zen behintzat:
|
|
Egun hartan –uztaileko egun sargori bat zen–, ohi bezala, saioa eginda gero, Maria Bibianaren zain geratu zen Ada –Maria Bibianaren ospitalea, non lan egiten baitzuen, aski hurbil zegoen koruak saioak egiten zituèn lokaletik–, biak elkarrekin etxera itzultzeko asmotan; Ada zain zegoen, bada –normalean alderantziz izaten zen, Maria Bibiana hantxe egoten baitzitzaion, lokaletik hogei bat metrora zegoèn eta eguzki oihala zabaldua izan ohi zuèn jatetxe baten ertzean–, eta hala, itxaron zion hamar minutu, ordu laurden bat... hasi zen Ada urduri jartzen –espaloian aurrera eta atzera ibiltzeari ekin zion bederen, metro karratu gutxi batzuetan harrapatutako hartz temosoa iduri–, itxaron zion hogei minutu, hogeita bat... hartu zuen azkenean ospitalerako bidea, eta orduan gertatu zitzaion ezustea, plaza bat zeharkatzera zihoanean, mahai batzuk kalean zituèn kafetegi batean, kiosko bat atzean utzita gero, ikusi ez zuen, bada, Txaro Goiri kafesne bat zirudiena hartzen, zigarreta eskuan eta Txaro baino gaztexeagoa zirudièn gizon batekin hizketan!; une hartan Txaro Goiri ari zitzaion hizketan gizonari: sutsuki ari zitzaion, gainera, munduan beste ezer ez balego bezala, gizonarekin lotzen zuèn kontuaz aparte; horregatik, beharbada –Txaro elkarrizketan buru belarri sartuta zegoelako, baita Ada aurrez aurre joan ez zitzaiolako ere, zeharka baizik–, Txaro ez zen konturatu
|
ere
egin Ada bospasei metrora zuela; baina Ada bai, primeran ohartu zen, eta lehenengo erreakzioan –moztuta sentitu zelako edo, ezusteko egoerari aurre egiteko ezgai–, hantxe gelditu zen, ez arre eta ez so; trantze hartan, ordea, bi aukera zituen egoerari ihes egiteko: edo pausoa lehenbailehen biziagotzen zuen, edo etorritako bidetik itzultzen zen; orduan, baina, bat batean, kioskoaren irudia etorri zitzaion, harantz abiatu zen behintzat:
|