Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 78

2008
‎Bernard Voinchet arkitektuak eramanen du zazpi hilabeteko erainkuntza lana, datorren urtetik goiti. Donibane Garaziko harresiak «leku eder eta itsusi» gisa ikusi ditu, aztertu ondoren.
‎Ikasleek zenbait landare identifikatu eta haien propietateak ezagutzearekin batera, zenbait produktu prestaketan aritzeko aukera ukan dute. Oroigarri gisa, norberak prestaturiko barizeen aurkako krema, xaboia, ukendua eta lurrina eramanen dituzte etxera.
‎Bi egunez janaririk, edaririk eta sendagairik hartu gabe igaro eta gero, bere burua elikatzen hasi zen ortzegun arratsaldean. Epe labur baten buruan, zuzendaritzak Euskal Herrira eramanen zutela hitzematea lortu zuen.
‎Bi egunen buruan Leongo (Espainia) Mansilla kartzelako zuzendaritzak amore eman du. Ez diote oraindik zehaztu noiz eramanen duten, baina hitzeman diote laster eramango dutela «modu egoki eta duin» batean.
‎Izan ere, abiapuntu ezin interesgarriagoa du zinemagile irandarraren istorioak: haur elbarri batek batetik bestera eramanen duen norbaiten laguntza behar du. Baina ez laguntzaile izateko, morroia izateko baizik.
‎Ipar Euskal Herriko Edvigeren aurkako kolektiboak Baionako suprefeturara eramanen du protesta urriaren 16an. Eguerdiko hamabietan bildutako gaitzespen izenpetzeak eskura eman nahi dizkio suprefetari elkarteak.
‎–Europako beste herrialdeetan dagoeneko egin dute memoria historikoaren hausnarketa, orain, gogoeta Espainiara eta Euskal Herrira zabaldu behar da?. Desagertuen gaia, era berean, sortu berria den Nazio Batuen Giza Eskubideen Aholkularitza Batzordera eramanen dute.
‎Gure aitona amonek, esate baterako, aurrera egiten zuten bakarrik. Ez nuke mundu guztia dolua eramateko taldeetara eramanen , baina garrantzitsua da patologiak ikustea, horiek garaiz detektatzea, gero tratatu ahal izateko.
‎Gehienez bertan 25.000 tona lurperatuko dituztela berretsi du. Aldiz, birzikla daitezkeen plastikoak Baionan eginen den zabortegira eramanen dituzte, bereiztera.
‎Gehiago izanen lirateke hala erabakiko balute udaletan. Inkesta soziolinguistikoa ere urtea amaitu aurretik eramanen dugu Nafarroako Parlamentura, eta urte hasieran aurkeztuko dugu. Administrazioan euskara erregulatzeko dekretu berria onartu ondoren azken tramiteetan dago lanpostu gehienetan balioetsiko da euskara.
2009
‎Portuko hasierako irudiak ikusita, Guedigianena da burura etortzen den lehen erreferentzia, baina berehala salaketa sozial akademikotik aldendu eta beste eremu lausoago batera eramanen du bere pelikula zuzendariak. Hor hainbatetan Fatih Akinekin eginen du topo, Europako errealitate konplexuaren, eta aldi berean sinplearen, erretratu gordin eta samurrean.
‎Tolosako Auzitegiak hauxe adierazi du bere ebazpenean: Epailea hautatzera eramanen duen hori bezalako jokabideak defentsa eskubidea bortxatzen du. Cimade etorkinak babesten dituen elkartea pozik agertu da ebazpenarekin.
‎Ahaztu finaleko partida bat jokatu dutela jada alemaniarren kontra. Hutsetik hasi nahi dute, kopa nork eramanen duen partida bakar batek erabakiko balu bezala. Gaurkoak.
‎Egun batean lapur deitu zion etxeko nagusiari maizterrak, halatan, bada, ziren denborak zirela, bazekien etxea utzi egin zuela baina, hark ez zuen gehiegi kezkatzen. Aldiz, nagusiak tribunaletara eramanen zuela esan ziolarik, orduan bai ikaratu zen: bazekien-eta, epaileen aurrean, arrazoirik hoberenez ere, deusgabeak beti oker daudela; jakina da hori?
‎Gure interesa da bezeroen interesa betea izatea?. Bezeroak interesa badu artisau batengana joateko, bisita egokia bazaio, haiek eramanen dute. Eta dirudienez, tradizioen arratsalde horrek erabat asetu ditu bezeroak.
‎Herri bazkaria ere antolatu dute, eta, horren ondoren, I. txiste lehiaketa prestatu dute. Arratsaldearekin batera, herriko tabernen arteko lehiaketa izanen dute, VIII. Koktelik onena nork eramanen duen jakiteko. Tabernaz taberna ibiliko dira, eta ez zaie musika faltako, Orkresta taldea izanen dutelako lagun.
‎Zeren eta Euskal Herria, Euskaraz eraiki eta osatuko baitugu. Irlandako ispilu hitsak argiro baino ilunkiro irakasten baitigu patriotismo baskoak nora eramanen gaituen: etnozidioaren azken fasera, Euskara eta Euskal Herriaren heriotzera.
‎Aingura nagusia Baionan, zenbait emanaldi Bokalera, Angelura eta Miarritzeraino ere eramanen ditu, heldu den ostegunetik 24ra arte. Zer berri, beraz, Argentinako antzerki garaikidearen munduan?
‎Egitura hori ez ezik, departamendua bera desagertzeko zorian dagoela nabarmendu du. Funtsean, erabaki guneak urrutirago eramanen dituztela diote sozialistek.
‎Eguneko Harrera zentroak kudeatuko du neguko plana, Emmaus, Sokorri Katolikoa, Gaueko Mahaia, Gurutze Gorria eta bertze hainbat elkarteren lana koordinatuz. Gaua aterpean pasatu nahi duten pertsonek izena eman dezakete Gaueko Mahaian, eta bertatik autobusez eramanen dituzte Angeluko egoitzara. Gehienik 58 pertsona aterpetu ditzakete Lapurdin.
‎CADEren iritziz, berrikuntzarik ez da Fillonek adierazpenetan. Izan ere, AHTaren ikerketak bururaino eramanen direla adierazi du Lehen ministroak. Ikerketa bat egiteak ez du esan nahi xedea gauzatuko denik, eta Greneten gaizki ulertze horrek argi erakusten du demokraziaz duen irudi okerra, edo demokraziari adierazten dion mespretxua, erran du Victor Pachon CADEko presidenteak.
2010
‎Flora izebak 72 urte ditu, neskazaharra da, eta bakarrik bizi da, Valentziako (Herrialde Katalanak) herrixka batean. Zahar etxe batera eramanen duten susmoa du, eta hori saihesteko aukera bakarra ikusiko du: Puritarekin, harekin laguntzaile moduan lan egiten duen lagunarekin, ezkontzea.
‎Gaur, ezkerreko beste bi indarrak bereganatuz Europe Ekologiak %9, 75 eta Ezkerreko Fronteak %5, 95 lortu zuten lehen itzulian, segurki garaile aterako da. Hain zuzen, Ifopek martxoaren 16an eta 17an Sud Ouest eta TV7entzat egindako zundaketari fidatuz, ezkerrak %59 egin lezake, UMPk %29 eta Forces Aquitainek %12 Hala balitz, 1998tik geroz presidentetza daukan PSk berriro beste mandatu bat eramanen luke.
‎Hango eta hemengo osagaiak hartuta, asmo handirik gabeko omenaldi arin gisa ulertu behar da Knight and Day; alde horretatik emanen ditu filmak bere onenak. Eta ez da asko arakatu behar erreferentzia horiek zeintzuk diren ikusteko, James Bondengandik hasita Ursula Andressena egitera ausartuko da Cameron Diaz, suspensearen maisuarengana Austriako trenak ezinbestean beste film sinesgaitz batera eramanen gaitu, The Lady Vanishes (Hitchcock, 1938).
‎Hori bai, uharte galdu batera joango balitz, segur, edozein izanik ere, akordeoi bat eramanen lukeela. Behar nuke bai.
2011
‎Hara iazko azterketako galdera bat: «Aurtengo moda denboraldian zein kolore eramanen dira?»; eta aztergai emandako testuan, hitzez hitz: «Koloreei dagokienez, grisa, beltz berriak eta urdin degradatuak nagusituko dira».
‎«Gizon librea naiz, eta zure erabakia aldekoa edo aurkakoa izan, ez da fitsik aldatuko. Libre segituko dut eta euroagindua gauzatzen baduzu, nire zerraldoa eramanen diozue Espainiako torturatzaileei, baina ez nauzue bizirik eramanen». Preso zela, 63 eguneko gose greba burutu zuen, 2000 urtean.
2012
‎Silviu gazteentzako atxilotze zentro batean dago, eta bi aste baino ez zaizkio falta askatasuna berreskuratzeko. Horren zain dagoela, ama iritsiko zaio, eta ondoan izan duen anaia gaztea berarekin eramanen du. Kolpe gogorra da Silviurentzat, berak hezi baitu anaia.
‎Berehalaxe, Chemin de Pigon ibilbidea seinalatzen duen pankarta ikusiko dugu, eta eskuinalderat maldan gora daramaten harrizko eskaileretan gora igoko gara, Aturriri bizkarra emanda. Etxe baten eskuinaldeko saihetsetik pasatu eta gero, eskailera hauek Ahurti erdialdeko plazatxo batera eramanen gaituzte. Hiriaren erdialdea bisitatzeko denbora hartu eta gero, buelta emanen dugu eta, Turismo Bulego aurretik pasatu eta gero, errebote aldera joko dugu.
‎Kirola partekatzen dutenez, batek bertzea ederki ulertzen du, eta hori ere sumatzen zaie. Biek argi dute, adibidez, bertzeak urruti eramanen lukeen kirol eskaintza on bat jasoko balu, onartzera animatuko luketela. «Kirolarion ibilbidea motza da, eta aukerak aprobetxatu behar ditugu», erran du Arrietak.
‎«EH Bai ezkerreko alderdia da, eta, lehen itzulian hautu abertzalea egin duten bezala, espero dut bigarren itzulian ezkerraren hautua eginen dutela. Sozialistek hitza ematen dugu hemengo gaiak eramanen ditugula Parisera». Lehen itzuliko emaitzak begiraturik, ezkerreko boto guztiak bilduz gero, Maitiak irabaziko luke, 25.800 boto lortuz; eta Lassallek 25.523 bilduko lituzke.
‎Eta hori ez bakarrik politika eta instituzio arloan, baizik eta sozioekonomia arloan ere. Egoera sozioekonomikoa landuko duen, zifrak lortuko dituen, eztabaidak eramanen dituen eta negoziazio kolektiborako gune berezi bat ekarriko duen tresna behar dugu.
‎Herriarena herriarentzat, ikatza gaiztoentzat. Lelo horren pean, elkarretaratzea eginen du Nafarroako Ondarea Babesteko Plataformak, bihar, 18:00etan, Iruñeko Artzapezpikutzaren egoitzaren aurrean. Protesta horretan parte hartuko dute Errege Magoek eta Olentzerok; plataformako kideek iragarri dutenez, ikatza eramanen diote Iruñeko artzapezpiku Francisco Perezi. «Elkarretaratzearen helburua da artzapezpikuari eskatzea orain arte egindako hutsak zuzentzeko», nabarmendu du plataformako kide Pascual Larunbek.
2013
‎Beraz, hemen beste froga bat dago, egitasmoa beharrezko ez dela erakutsi duena. Guk ere gure borroka bururaino eramanen dugu», gaineratu du.
‎Jakin bazekien, bai, Abdul Alimek hura guztia, baina ez zion xeikari deus galdetu, haiek xeikaren eremu pribatuari zegozkiòn kontuak zirenez gero? Gainerakoan, Abdul Alimek bere baitaren baitan eramanen zuen, bizitza osorako eraman ere, xeikaren jauregiak eta lurrek eragin ziotèn mirespena.
2014
‎Erasoaren lekuko batek Gazako irrati bati egindako adierazpenak bildu ditu Maan agentziak. Horren arabera, Gurutze Gorriko kide batek eskolan babestuta zeudenei patioan elkartzeko eskatu zien, bertze babesleku batera eramanen zituztela erranez. UNRWAko kideak, ordea, Gurutze Gorrikoari kexatu zitzaizkion haiek halakorik baimendu ez zutelako, eta orduan erori ziren bonbak eraikinera.
‎Egun argitan goaz ohantzera. Lehenago, Felipek, aita baten gisan, banan banan ikuskatu ditu biharamunean soinean nahiz bizkarrean eramanen ditugunak. 19:00etan ez da aise begiak biltzea.
2015
‎Zeure buruaren nortasuna eta estimua galduak dituzularik, ez da gehiago gizonik. Haizeak nahi duen lekura eramanen zaitu». Emile Larrek bazekien, bai, euskarak balio duela, eta balio handia duela; eta euskara batuak balio handia ematen diola ere argi zuen.
2016
‎Joan den urtea igaroa dela, ohi bezala atzera begiratzeko tenorea da, eta, urteko pelikularik aipagarrienei begiratu bat egiteko orduan, ez da izen propio nabarmen bat ageri. Film onak bai, bikainen bat ere bai, baina ez da argi antzematen urtea markatu duen filma zein izan ote den.Izatekotan, zaharrak berri, Pixarrek eramanen du berriro ohore hori. Askok animazio estudioa Disneyren makineria komertzialean guztiz irentsitzat ematen zutenean, Peter Docterrek eta enparauek mahai gainean ukabilkada jo eta ozen esan diote mundu osoari irudimen eta sormena ez zaiela akitu.
2017
‎Poliziaren jazarpena, jendearen errespeturik eza, bazterketa... Beraz, ez dute hori berriz pasatu nahi, eta, Italiara igorriak badira, badakigu arras ongi gero Libiarat eramanen dituztela, Italiak ez baitu onartzen, edo oso oso gutxi, babes estatusa», adierazi zuen Elkarrekin kolektiboko bozeramaileak. Izan ere, Dublingo Ituna dela eta, errefuxiatuek lehen zangoa jartzen duten herrialdean soilik eska dezakete asiloa.Etorkizun ezezagunaPaueko PRADA zentroa Dublingo Ituna kasua dutenentzat berezitua da.
‎Urte gogorra izan da etxean, aitaren eritasuna tarteko, eta amaren aspaldiko nahia betetzera goaz. Bera eta izeba bat eramanen ditugu Patxi bikotekideak eta biok. Lau lagun, astebetez, Pragan.Orain hemezortzi urte izan nintzen Txekiar Errepublikako hiriburuan.
2020
‎Indarkeria matxistari dagokion atala osatuko dute bereziki Berdintasunerako Legearen aldaketarekin, eta, ekarpenak jasota, osatuta dago jada lege proiektua. Eusko Legebiltzarrera eramanen dute orain.
‎Positibismoz. Prestakuntza hauei esker berrogei lagun atera dira irizpide oinarritu batekin, eta horiek euren komunitate, tokiko gobernu eta elkarteetara eramanen dute diskurtso hori. Formatu den jendea estrategikoki kokatua dago, eta gauza onak datoz.
‎Indarkeria matxistari dagokion atala osatuko dute bereziki Berdintasunerako Legearen aldaketarekin, eta, ekarpenak jasota, osatuta dago jada lege proiektua. Eusko Legebiltzarrera eramanen dute orain.
‎Uraren gaia hautatu nuen, nonbaitik hasteko. Ura izanen zen ibilbidean zehar eramanen gintuena.
‎35 urte beteko ditu aurten, eta iazko ekainetik ez da lehiatu, femur bat, ukondo bat eta hainbat saihets xehatu ondoren Dauphine kriteriumean. Richard Carapaz fitxaketa berria Giroko garaipena errepikatzeko helburuz eramanen dute Italiara. Geraint Thomasek, berriz, bigarren liderraren rola hartu du bertze behin, baina iazko Tourrean erakutsi zuen badakiela leialtasuna lehiakortasunarekin uztartzen, Bernalen gibeletik bigarren gelditu baitzen, kolonbiarrarekin sintonia onean jardunda.
2021
‎Urtea pasatu ondotik, osasun egoerak eragin duen krisi ekonomikoaren kari, «lanaren balioa» indartzeko asmoa adierazi zuen Macronek, iragan azaroan, koronabirusari aurre egiteko neurriak iragartzeko egindako agerraldi batean. Langabeziaren erreforma bururaino eramanen zuela berretsi zuen orduan.
‎elkartearekin batera, Nafarroako memoria historikoko elkarte eta taldeek ere deia egin dute ekitaldian parte hartzera. Bertan, denon artean, pankarta bat eramanen dugu, beti errepikatzen duguna adierazita: German, Joseba:
‎Erremerziatzen dut eskualduna eta haren aitzindariak. Orhirat buruz eramanen dut ene Orhiko txoria».
‎France Bleu irrati publikoko sarean lan egin du; besteak beste, Baionako delegazioan. Filmaren ondotik, hainbat hedabidek barne inkestak eramanen zituztela hitzeman zuten. Bada, Radio France taldeak —France Bleu irratien sarea barnean du— Baionako delegazioko sei langile gizonezko baztertu ditu lanetik:
‎Dokumentala hedatu ondotik, Sibyle Veil Radio Franceko zuzendariak barne inkesta bat eramanen zuela hitzeman zuen: 2021eko martxoan abiatu zuten.
‎Anatoli Xari ukrainar kazetaria eraila izateko mehatxupean bizi da, Katalunian erbesteraturik, eta, gainera, errefuxiatu politikoaren estatusa kendu berri diote Lituanian; horregatik, beldur da Ukrainara estraditatu eta ihesbiderik gabeko heriotza batera eramanen ote duten.
‎Horregatik, gogoeta komuna eramanen dutela adierazi dute bi auzapezek. «Politika ezberdinak egin daitezke mendiaren kudeaketan; mugaz bi aldeetara horiek bateratzea da helburua», adierazi du Aramendik.
‎Irati haur motxiladunaren gurasoak dira bi euskal presoak, eta alabarengandik urrunduta daude joan den martxoaren 8tik, Iratik 3 urte bete baitzituen egun horretan. Iragarpenaren arabera, El Duesora eramanen dituzte (Kantabria, Espainia, 170 kilometro), eta, beraz, umeak pixka bat hurbilago izanen ditu aurrerantzean gurasoak. Irati Gurasoekin Etxera plataformak, nolanahi ere, galdegiten du Euskal Herrira ekar ditzatela eta modulu misto bat sor dezatela.
‎Liskar izan zena, elkartasun adierazgarria da gaur». Dokumentuan dio muga bere tokira eramanen dutela, eta, hain zuzen ere, hori da gaur egunera arte mantendu dena.
‎Hurbilduko dituztenak Gregorio Eskudero eta Itsaso Zaldua euskal presoak dira. Eskudero Teixeiron dago gaur egun (Galizia, 600 kilometro), eta Dueñasera eramanen dute (Espainia, 310 kilometro). Galizian dagoen azken euskal presoa da, eta, hura hurbilduta, ez da euskal presorik geldituko Galiziako kartzeletan.
‎Fantziako Gobernuak egin zuen lehen urratsa: 2018ko urtarrilean jakinarazi zuen Euskal Herritik hurbileneko kartzeletara eramanen zituela haren menpeko lurraldeetan zeuzkan presoak. Hiru urte igaro dira ordutik, eta aldatu egin da euskal presoen distantziaren eta sakabanaketaren egoera:
‎Ahal dudana egiten ari naiz. Bideak nora eramanen nauen jakin gabe.
2022
‎Arrula: «Protagonistak gainbehera emozional bati ekinen dio, eta horrek ospitale psikiatriko batetik bestera eramanen du. Gainbehera itxuraz pertsonal bat kontatuko zaigu, baina, egiaz, genero rolek zeharkatutako garai hartako gizartearen lekukotza bat ematen da».
‎Halaber, Espainiako Auzitegi Nazionaleko bigarren zigor salak, joan den asteazkenean ateratako auto batean, jakinarazi zuen Frantziak baimena emana duela Aspiazu bertze auzi batengatik Espainiaratzeko. Abuztuaren 20tik urriaren 20ra eramanen dute Aspiazu Madrilera, 2005ean Bilbon bonba auto bat leherraraztea leporatuta epaitzeko.
‎Parean, Macron dugu: badakigu zer politika eraman duen eta eramanen duen. Beraz, apirilaren 25etik goiti, edozein gisaz, da borrokan segitu, mobilizazioetan eta karrikan».
‎«Hitzarmenean idatzia bada ere, eta Hezkunde Nazionala engaiatu den hori egiterat, ez die nahi denei aplikatu. Beraz, estatua auzitegi administratiborat eramanen dugu ondoko aste eta hilabeteetan».
‎Espainiako Auzitegi Nazionalak gaur egin du publiko Urrutikoetxea auzitegira deitzeko autoa; horretan zehaztu du epaiketaren data, eta zehaztu du estradizio bidez eramanen dutela Espainiara, Frantzian dituen auziak bukatu ondoren edo behin behinean entregatuta. Frantziako Dei Auzitegia Urrutikoetxea estraditatzeko eskaeraren alde azaldu zen 2020ko urtarrilean, Zaragozako atentatuagatik epaitzeko, eta Espainiako Auzitegi Nazionalak iazko azaroan berretsi zuen kasu horregatik epaituko zuela.
‎Gizakiok bizitzaren misterio sakratuaren zentzua alboratu dugu, eta hor nonbait, bazterren batean aparkatuta utzi eguneroko bizitzaren mirari sakratua. Eta horrek galbidera eramanen gaitu, halako jarreran jarraitzen baldin badugu: elkarri gerra etengabea eginez eta bizitza arbuiatuz.
‎Beraz, EH Baiko diputatuak hemen eraikitzen diren gogoetak Parisera eramanen ditu. Etxebizitza bat bakoitzarentzat:
‎Zehazki, hiru erakusketa atonduko dira gaiaren inguruan: batetik, Katsuhiro Otomoren Akira manga klasikoari omenaldi bat eginen diote Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolako ikasleek, argitalpenaren 40 urteurrenean; bertzalde, Odaiba manga eta japoniar kulturan espezializatutako nafar argitaletxeak atonduko du beste erakusketa bat; eta, azkenik, Mone Sakihara ilustratzaile japoniarrak shunga estilora eramanen du ikuslea. Urte anitzetan, Japoniako arte erotiko hori debekatuta egon zen, eta pieza batzuk berrinterpretatu ditu orain Sakiharak.
‎Fernandok, lasai, esan dio: «Berdin du, eramanen dut, ordaindu dut eta nirea da». Auzoak zurtuta:
‎«Hainbat borroka gehiengo sozial eta politikoak osatuz eraman behar direla uste dugu, baina hauteskundeen lehiara ere eraman nahi dugu logika hori». Ezkerreko beste indar politikoekin elkarrizketak eramanen dituzte, ezkerreko abertzaleen proiektuarekin «koherente» geldituz. Horrez gain, Euskal Herriaren autodeterminazio eskubidearen aldarrikapenari indar berria emateko borondatea ere erakutsi dute EH Baiko kideek, EH Bildurekin duten akordio estrategikoan aitzina eginez.
‎Ezkerreko abertzaleak bilduko dituen talde politikoa izanen da Euskal Hirigune Elkargoan. EH Baik bultzatuko du, baina ez du hertsiki haren etiketa eramanen . Hala baieztatu dio BERRIAri Nikolas Blain EH Baiko koordinatzaileak.
‎EH Baik bultzatutako talde politikoa izanik ere, ez du EH Bairen etiketa eramanen , eta osaketa ere araberakoa izanen dela erran du Blainek: «Izanen dira EH Baiko kide ez direnak taldean, eta izanen dira EH Baiko kide direnak taldean izanen ez direnak».
‎Hamairu kidek osatuko dute, eta, horien artean, aurpegi gazte eta berri andana daude. Mathile Hary izanen da Blainekin batera EH Bairen bozeramailetza eramanen duena. Ondoko urteetarako finkatu dituzten erronkak aletu dituzte bien artean.
2023
‎Hori zen, hain zuzen, Sindikatu Medikoaren eskaera nagusietako bat: medikuei eragiten dieten akordioak ez zitezela mahai orokorrean eztabaidatu —sindikatu horrek ez baitu ordezkaririk mahai horretan— Gobernuak esana zuen lan kontuekin zerikusia duten afera guztiak mahai sektorialera eramanen zituela baina, azkenerako, Sindikatu Medikoaren nahiari men egin dio.
‎Turismoaren garapenean besterik ere badute eginik —xendak biltzen dituen telefono aplikazio bat, adibidez—, baina elkarteak bestelako lanak ere eramanen ditu, Barreixek dioenez: “Egia da honaindian laborantzak dinamika azkarra duela eta mugaz bestalde gibel joan dela.
‎«Euskal eskola publikoaren alde gaude, eta Hezkuntza Lege proiektuari ezetz esaten diogu», argi mintzatu dira Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformako kideak. Beren aldarriak kalera eramanen dituzte ekainaren 9an eginen dituzten manifestazioetan. Bilbon, Donostian eta Gasteizen izanen dira, 18:00etan.
‎Hori da Euskal Herriko mugimendu feministak eta hainbat eragile eta sindikatuk egin duten herri akordioaren helburu nagusia. Hala, akordio horretan bildu dituzte azaroaren 30eko greba feminista orokorrera eramanen dituzten aldarrikapenak: hemezortzi, epe laburrerako, eta bost, epe luzerako.
‎Hala, adierazi du zainketen aldeko euskal ituna eraikitzeko prozesua bultzatzen ari direla: apirilean, Jaurlaritzak, Confebask erakundeak, eta CCOO eta UGT sindikatuek akordio bat sinatu zuten, eta hori eztabaida zibilerako mahaira eramanen dute, non hirugarren sektoreko eragile anitz dauden. Eztabaida hori izan eta gero, instituzioekin solastatuko dira, foru aldundiekin eta udalekin.
‎Hala, gogora ekarri du zainketen aldeko euskal ituna eraikitzeko prozesua bultzatzen ari direla: apirilean, Jaurlaritzak, Confebaskek eta CCOO eta UGT sindikatuek akordio bat sinatu zuten, eta hori eztabaida zibilerako mahaira eramanen dute, non hirugarren sektoreko eragile anitz dauden. Eztabaida horren ondoren, foru aldundiekin eta udalekin solastatuko dira.
‎Ildo horretan, Ariztegik dio «bere inguruarekin harmonian bizi den landa eremua» ez dela «errentagarria», eta eredu hori baztertzeko estrategietako bat dela osasun zerbitzuak eskura ez izatea. Landa eremua eta zaintza uztartzen dituzten aldarri horiek guztiak kalera eramanen dituzte bihar, Baztan Bidasoa eskualdeko manifestazio orokorra eginen baitute Elizondon.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia