Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 82

2001
‎Orduan Aiherrako gertakariaz gogoratu nintzen eta zin egin nuen, nire baitan, ez niola haurrari horrelakorik nehoiz kontatuko: sekretua hobiaren zolaren zolara eramanen nuen. Bat batean, xungo pezak zartaginean amultsuki pausatzen ari nintzela, joan jin soila aski zuten, haurra jauzika saihetsean landatu zitzaidan, zartagin zaharren oreka landerrean ezarriz.
‎Nik baino indar handiagoa zuen temoso hark, eta amore eman behar izan nion azkenean. Bederatzietan ur bazterrera agertzeko erran nion, nik eramanen nituela behar ziren guziak, eta kasu emateko inork ondotik segi ez ziezaion.
‎Norbaitek salatu eta Kaxernara eramana zuten preso. Izebari erran zioten Berako harrobira eramanen zutela arratsean. Fusilatuko zuten!
‎Ilunabarrean, Julian anaia lasterka sartu zen etxera eta aditu nahi ez genuena erran zuen, Sadaba gau hartan berean eramanen zutela harrobira, aitzineko egunean muga aldean harrapatu zituzten bi etxalartarrekin batera. Lainezek berak ostatuan errana, muturra poliki berotu ondotik, harrokeriaz, bere trajean ezin kabituz.
‎Ni anaiaren ondotik. Banekien nora eramanen ninduen.
2004
‎" Zertan ari zara?" galdetu zion amak. " Jesus, jesus denak eramanen zaituztete kartzelara" aienatu zitzaion aitarenka.
‎" Bai, gauean ikusiko dugu elkar. Bai, nik eramanen dut Eneko igeriketa ikastarora. Adio, maitea".
‎" Ez, dear, lasai; jakinen bazenu!, bizitza osoa liskar batean pasatu dugu. Eta pasatuko dugu, ez baita oraindik jaio ni hemendik eramanen nauenik".
‎" Nik burdinak estalita zauzkat, baina ez zeudek leku seguruan; hortaz, hik leku seguru batean zuloa egin ondoren hara eramanen ditiagu. Egun osoa basoan habil eta ez duk arazorik izanen.
‎Jexus Marik, bihotza kolkoan jauzika, etxera egin zuen aitari baimenik gabe autoa hartzera. Bazekien hurrengo egunean istiluak izanen zituela, baina ez zion axola;" Miren etxera eramanen diat". Aukera urrun bat bezala irudikatu zion gogoak Miren bere besoetan, arbola bihurturik, elkarrekin zutik, gauaren oparotasunean, dena etorkizun, dena haragiaren indar, dena bat.
‎" Aitari autoa hartu eta eramanen zaitut etxera?".
2005
‎Neure artean, hau mehatxua duk, ordain gaizto eginen dute familietan, eta Fermintxo, maite bainuen anaia, frontera eramanen zutela pentsatu nuen, anaia nagusia hiltzera. Ikara eman zidan inkontru hark, Astrari eztula eraginda laga behar nukeen bertan zakur hura.
‎Uretako autoan eramanen ote zuten egin zion erregu alkatearen idazkariari. Bost minutu bota zituzten gobernadorearen egoitza berriraino.
‎– Hitz egin dut Madrilekin... datorren astean gorpuak kanposantura eramanen ditugu.
‎Eta algara egin zuten tarrapatan janzten ginen artean, haien imita gu barre txipitan, izuaren izuz. Leku ona aurkitu genuela, ongi ezagutuko genituela bazterrak, uxarkan eramanen gintuztela aurretik. Errepikako Belliniak zekartzaten, AZ gainezarriak eta Beretta berriak, ongi hornituak zetozen.
‎Baietz beti, hala erantzun behar kankailu horiei, edozer gauzari ezetz esanez gero gezurretan ari dela uste dute, baduela arreba bat, zaharragoa, ez, ez daki polita den, eskolak galdera berri mordoa dauka, politak itsasontzien banderak dira. Gero ikusiko dute, bila etortzekoa da, amak ez du nahi etxera bakarrik joatea, errepide nagusia gurutzatu behar du eta gainera arriskua dago portuan bagoiekin ordu honetan, arrebak eramanen du ikasi dituen berri guztiak kontatzen dizkiola. Egunero errepikatzen den estreinako egun bat, eskola.
‎" Lasai, Nemesio. Deituko dut irratiz inor ote doan Halifax-era, hark eramanen du lehorrera. Edo bestela geu joanen gara, nahiz eta hiru egun galdu".
‎– Ez, hi, Laxaro, ezin diagu lotu, barraren kontra eramanen gaitiztek bagek, ez diat utziko txikota ematen. Barraren gainean jarriko diat amura, ikusiko duk.
‎Alta, badakit gaurgero ez dudala etxetik irteterik edukiko, nik ere alde egin dudala herri zoragarri honetarik. Inork ez dit ileetarik tirako, baina nire herritar guztiek eramanen naute arrastaka biluzik eguzki beteko espaloi madarikatu honetan aurrera beren marmar merkeek adatsetik helduta," Beha ezazue, hori da, hori da denok probokatu nahi gaituen martiri ustekoa!". Zatarkeria handiena naizelako naiz ikusgarri.
‎– Hitz egin ezak apezarekin, horrek lagunduko dik medikuarena antolatzen. Hegazkinean eramanen haute, konpainiak pagatu behar dik. Horrela izaten duk.
‎Heinkelaren arranoek mokoa erantsi digute begietan, arrautza zilindriko hura jostailu hauskorra zen, akastu egin da Txatok ukitu duenean, eta gorringo pozoituan bildu gaitu, heldua da urrun eramanen gaituen baga handia, gerra ez da amaitu, motorrak full ahead emanda dator guregana herri mozkor ustel zabarraren historia haragi gose Gernika birritan suntsitzera Vladimir bide bazterretan sakailatzera, eta ni gurman zarratzen ari den errealitatetik urrun eta urrunduz noa, zorabioan, hostopeko neska ezezagunak odoluste gozoan dantzarazi banindu bezala, hondamendi latzetako bizigordeen koadrilakoa... Nire gorputzaren otzarak –ez dut hobetzen jakin, bistan da– lehertu egin behar izan zuen, erditze bat, hitz uste jolas liluraka menderatua ninduen aingirak kita nintzan.
‎Sasian, gerran bezala, inork ez du aukeratzen ahal laguna, etsaiak agintzen du norengana, nor hartu duzun aliatu taktiko, edo zeinen ondoan egin dituzun bi, zazpi, hamabi, hogei urte otzaran. Aurten hauteskunde sindikalak antolatu zituzten, sindikatu bertikalerako hauteskundeak, demokrazia itxurako gauza nardagarria, armadoreek eta gobernadore zibilak lema eramanen duten Itsasoaren Kontseilua izeneko batzordean hiru ordezkari hautatzeko, lehorrekoek eta saregileek bat, motoristek eta labariek beste bat, arrantzaleek azkena. Zuek mareajera irten eta hilabetera, orduko kontuak.
‎Ez zuen Rosamari ondoko egunetan ikusi, ez zuten ikusi, batailoi osoaren andregai ofiziala zen," Hartuko nitizkek bota berri batzuk!". Bereak musteko nolako ibilaldia proposatuko zion zerabilen buruan Bittorrek, mendira eramanen zuen, Landarbasoko leizeak ikustera. Eta Bittorrek botak janztea, nola ez, zeremonia garrantzitsua izan zen igande goizean, Rosamari biluzik lurrean etzanda baleukate bezain miretsiak langile penatu haiek denak, begiak zabal oinak lona gozo hartan sartzen ikusten.
‎Harkaitz handi hartan etzanda erdi lo gelditzen ginenean besterik ez nuela desiratzen esanen nuke: etor zedila, Ternuatik edo Gransoletik, gu beste norabait eramanen gintuen baga askatzailea.
2007
‎Oroitarazi izan ez balio, hotelera eramanen zituen bueltan. Botikan erositakoak galtzetan zeuzkan eta, aldatu ondoren, ibili ohi zituenak eman zizkion zaharrari.
2009
‎Klandestino naizenetik sasietan, arteagetan, lur hegietan gorde naiz. Etxera eramanen nauzu?
‎Suerte. Jimek Tucsonerako autobusera eramanen zaitu. Eta, ez ahantz Dineh Barrean duzula lagunekiko zita.
2012
‎Baina erran diezazueket Biebrich eskualdean gaudela nonbait. Solasalditik lekora mutilek eramanen zaituztete Wiesbadenera. Erreserbatu dizuet hotela.
‎– Baionak eramanen du gaurkoa?
2013
‎Hain polliki defenditzen nintzela ikusirik, lagunak amari erran zion ni haiekin Parisera eramanen nindutela, haien okindegian lanean arituko nintzela, eta frantsesa praktikatuko nuela bidenabar," Abuztu osoa gurekin pasatuko din, ikusiko dun! Ongi etorriko zaion hemendik ateratzea!
‎Karrika nagusia erreka bihurtua zen. Erne ibiltzen ez bazen, urak amilka eramanen zuen berarekin Urrabiaraino. Lasai segitu zuen hala ere aitzinera.
‎" Oraingoan ere, nora joan ote dira horko satorrak?" pentsatu zuen. Nitaz oroitu zen gero," Urak akaso itsasoraino eramanen du!". Ez zen nire gorputz hezurrez ari.
‎gero hondarkindegi selektibora eramanen dudan
‎– Ez, ez zaitut itzuliren. Gurekin eramanen zaitugu.
2014
‎Gainera, badira bi ingeniari talde eta zerbitzuez arduratzen diren bertze bi talde. ...aile, 450 zaldi eta 180 auto badituzte bana bertze, ofizier eta administrari parrasta batekin), ganadu parkea (zazpi ofizier eta 125 axuantekin, eta ganadua tokiz higitzeko hamasei kamioirekin), osasun zerbitzua (lau anbulantzia, ospitale guneak, hiru mediku, bi administrari, lau apaiz, sei mediku laguntzaile, 215 erizain, 83 andari eta 100 zaldi dituztenak, eta 27 auto, 140 anda eta 5.000 aposito eramanen dituztenak), diruzaina (mendean dituela bortz ofizier, zazpi azpi ofizier, hamahiru zaldi eta sei auto), albaitari bat eta haren laguntzailea. Gorputzaren gibelean dira kapitain komandantea, eskuadroi burua eta konboien ardura duen kapitaina.
‎" Jauna, zure begiak amultsuki jaus daitezela Frantziako armaden gainerat. Otoizten zaitugu gure soldaduentzat, maite ditugunentzat eta beren bihotz leialak gudurat eramanen dituztenentzat: gure senarrak, gure aitak, gure haurrak, gure anaiak, gure adiskideak dira.
‎" Eta zer eginen dizu kusiak bertze alde horretan? Atzemanen dizute, eta presondegirat eramanen ". Graxiana eta Madeleine espantuka ari zaizkio Marianneri, baina kusia deliberatua da.
‎Eta, bertzalde, ahantzi behar dituzu gerlako denboran atera dituzten gutun azal horiek, izkina batean bandera frantses multzo bat duten horiek. Alemanek ez dituzte onartzen, ez pasatzen uzten; Retour à l' envoyeur ezarririk zigiluarekin, gibelerat eramanen dituzte". Segitzen du letrak, errepikatuz bandera horiez ahanzteko eta igortzeko jauntziak eta jatekoak ere, eta erantsiz eguneroko otoitzetan oroitzen zaizkiola etxekoak, arrats guziez, lanak finitu eta salda hurrupatu ondotik.
‎Bi haur utziak ditu haztekoak. Jaun erretoreak erran du emazte gaizoa ardoari emana bizi zela azken urteetan, eta liberalkeriek eramanen dutela Euskal Herria galbiderat. Emazteak galtzerdi bat baizik ez zuen soinean, gorpua aurkitu dutelarik.
‎" Letra bat dut hemen zuretzat, Limogesetik heldua". Hilabete eta erdiz, Etien sendotu arte, Maitenaren letren ondoan eramanen ditu Lurok Etienen hitz horiek,
‎Jendarmeen buruak deliberatu du suprefetari behar zaiola jakinarazi, eta jolasterat igorri ditu botila atzeman duten haurrak. Enoatuak doaz haurrak, uste baitzuten kausitu zutela altxor handi batetarat eramanen zituen mapa bat.
‎Janpierrak lau seme alaba ditu, eta 44 urte. Territorialetan eramanen dute mobilizaturik, baldin eta kusi idazkariak ez badu asmatzen zer edo zer. Egin dezakeen bakarra, otu zaion bakarra, Janpierra Mendiriren izena sortze agiritegitik ezabatu, eta bizpalau urte lehenagoko liburuan ezartzea.
‎Itzali argiak jalgi aitzin, eta ireki leihoak". " Zinemarat eramanen nauzu gaur beraz?". " Zortzietan, Arma plazan".
‎" Tekila eta koñak gau batez Napoleoni bibaka entzuna dute", Jean Salaberrik, kafeari hurrupaka. " Magazin handietako merkealdietarat eramanen ditu ilobasoak; hamasei ba omen ditu", Silvain Tucouletek, lepoa Porfirio Diazenganat bihurturik. " Hori dugu beraz gizona".
‎Bere esku zen guzia egin zuela medikuak. Bi eskuak aurpegirat eramanen ditu Manexek eta etxekoei izkiriatzen ari zen paperean malkoen mezua itsatsiko du oharkabean;
‎Aztaparrak garbitu, ingudearen gainean ferra zuzendu, eta bortz paxamanta hondoratuko zizkiokeen marteilu ukaldiz. Janamarik atseginez eramanen zukeen idia ferratzera, hori da egia. Ezagutu ere, hola ezagutu zuen Jean Larre.
‎" Martxan trebatuak baikaituzu!", erran dio Jean Salaberrik, adiskidearen umorea goititu nahirik. Egin dute egun bat bidean, eta gero bertze bi, eta gero bertze lau, artekatuz pausu egun batzuk, eta gero bertze bi egun oinez, eta gero bertze hiru, eta abendua badoa, eta iduri du gerla guzian harat honat eramanen dituztela, su lerrorat hurbildu ere gabe, Jean Salaberriren beraren umorea ere histeraino. Holetan, egun batez, Etxeber erretorea jin da soldaduei adio erratera.
‎Battitta Garatek entseatzen ditu doinu batzuk txilibituari putz eginez, ezker begiarekin artaldea zelatatzen duen artean. Ardi eroxka horietarik bat balitzaio mugaz bertze alderat menturatuko, guardek atzeman eta Otsagabiarat eramanen liokete. Eta gero luke juntarekin solas egin, eta auzi luze bat hasi, menturaz ardia berriro nehoiz ez berreskuratzeko.
‎Baita etxeko jaun batzuk ere. Nork eramanen du Jeanen gorpua oihanburutarren etxetik Hazparneko elizarat eta handik hilerrirat. Jaun merarekin solas eginen duela hitzeman dio Etxeber erretoreak.
‎Etxeber jaun erretoreak kontsolatu du Faustinen ama gaizoa, erranez mobilizazioaren aitzinetik eginen dituela egin beharrekoak oro, Jean Oihanburuk izan dezan lurperatze bat arras egokia. Bertzerik ez bada, orga batean eramanen dutela hilkutxa elizarat, eta handik hilerrirat.
‎Iduri zaio akabantza ezin hobea eman diela bertsoei: " Armadak eramanen / ditu alemanak/ nola uholde tzarrak/ Errobiko lanak". Sartu ditu paperak gutun azalaren barnean, zigilatu du, joan da Baionako Bourgneuf karrikako 69 zenbakiraino.
‎Mizel Irigarai lekunberritarra eta bertze bi adiskide, bata baionesa eta bertzea landesa, soldadugoa finiturik baina soldadu jauntzitan oraino, Bordelen dira tenore honetan, botiga baten aitzinean, arno xuri, bizkotxa, gasna, urdai, edo zer erosiko ebatzi ezinik. Oren biren buruan izanen dute Baionarateko trena, eta nahi lukete ahoratzeko zerbait eduki bidaian, etxerat eramanen dituen bidaian, non eta agertu baitira bi jendarme karrika buruan. Gerturatu zaizkie, eta erran diete mobilizazio aldi dela, zer mila deabru egiten duten karrikan soldadu jauntzitan, itzuli behar dutela kasernarat jauzi batean.
‎Mizel Irigaraik eta haren adiskideek ihardetsi dute soldadugoa finitu berri dutela eta etxerateko trenaren hartzeko zain direla, bidaiarentzat arno xuri, bizkotxa, gasna, urdai, edo zer erosiko deliberatzen. Jendarmeek hartu dituzte aitzinean, eta itzuli Rocheforterat, nondik partitu baitira Mizel Irigarai eta bertze bi adiskideak goizeko lehen orenean, ustez eta soldadugoa finitu zutela, ustez eta etxerat eramanen zituen trena hartuko zutela gaur.
2015
‎Baina Arizkungo Hartza bezain otzan eramanen du Eztitxuk amatxi eskutik Elizondon jaima erraldoia eraikia daukan Cincinnati Circusera.
‎– Bai, baina anbulantzian eramanen nautela esan didate! Gizartea ez dabil anbulantziatan, multzoan intimitate handiagoa daukat.
2016
‎– Plazer baduzu, geuk eramanen zaitugu.
‎– Oraintxe eramanen zaitugu.
‎Urrutitik entzun zuen Luisen ahotsa, “Iruñean ez dago neska ederragorik!, Esmeralda izena du niri gehien gustatzen zaidanak, eramanen zaitut egunen batean... ”, Komandantzia osoan aditzeko moduko kalakan zetorren idazkariarekin.
‎– La Campanan ahalik eta kontu gehien lotu behar ditugu Salvatorerekin. Geuk eramanen dugu Casa Marinara gero.
‎– Hik eramanen duk maleta zurgindegira.
‎– Horraino entelegatu diat –baina Pedrotxok gehiago jakin nahi zuen– Ulertzen ez dudana duk zer irabaziko duen morroi amerikano horrek. Urangak berea eramanen dik. Tira, puska bat eraman dik dagoeneko...
‎Libertimendu apur bat eskaini zioagu bart arratsean, eta baita gehiago eskainiko ere. Baina horrek ez dik sosik eramanen .
‎– Ekarri bai, baina nola eramanen ditugu ezkutalekura. Hiru besterik ez gaituk –Luis urduritzen hasi zen, gogoan baitzuen Martinen plana.
‎Scotten eszenak ez dik luze joko. Baina edonork eramanen naik. Ez diat zeregin handirik, libre nagok arratsaldera arte.
‎– Ados. La Campanara eramanen dugu Salvatore, goza dadin Josefaren jakiekin.
‎– Maleta emanen zioagu. Gero hik geltokira eramanen duk anderea. Nik zereginak ditiat hemen –esan zion Pedrotxori– Geltokitik etor hadi zuzenean; ahal baduk hementxe berean aparkatu eta itxaron Luisi eta bioi.
‎– Lasai, Esther, bazkalduta heldu gara. Eta ez arduratu autobusarengatik, Pedrotxok eramanen zaitu geltokira.
‎– Ez arduratu guregatik. Orain geltokira eramanen zaitu Pedrotxok eta han kafe bat hartuko duzue aldameneko tabernan. Ez al da hala?
‎Karmele Artetxe beha geratu zitzaion erabakia jakin nahirik, ama beha geratu zitzaion erantzun baten zain. Ez dut uste etxea zelatatzen jarri direnik, auto bat daukat atzeko kalean, nahi baduzu eramanen zaitugu etxe seguru batera. Mila esker, eta segundo pare on bat irabazi zuen ganorazko zerbait asmatzeko, Anitak ez daki nitaz ezer, lasai.
‎Iturendarra zegoen paradan, tabako kontrabandoan ibiltzen zen, huraxe egokiena traturako. Hurrengo egunean pagatzekotz eramanen ote zituen, oraintxe dirurik ez, trolebuserako bertzerik. Partida daukagu eta ezin dugu huts egin.
‎Madison Square Gardenen dago egon ere, eta ez Herculanoren gisako bafora zatarrak zamamendu zatarragoz arribatzen diren Euskal Herriko kai zikin atzeratu baten ondoko plazatxoan peoi docker iturgin igeltsero mekaniko urtzaile sugin kamioilariak ikusle, Paulino...! Jakin behar luke hargatik espaloi gainean baztertua dagoen portuko suhiltzaileen furgoneta gorria apaindura hutsa dela, ez dela mugituko, medikua ez dela ringera igoko, ez dutela inor ospitalera eramanen , ikusgarri merkea izanen direla borrokaldi guztiak –publikoaren baimenaz antolaturiko tongoa–, Pollitena ez dagoela Fifth Avenuen baina tabako usaina datorkio aldian behin –benetako gaualdi batean dago txapelduna–, Break!, eta aurkariak banantzen dituelarik eskuin besoaren aizkorarekin airea ebakiz, Box!, erne Vazquez, kontuz Vazquez, oraino guardia antolatzen amaitu ez duenea... Eta Aragoiko Katamotza arnasa hartu ezinik belauna zolan tinkatzeko makurtzen delarik oihu ttipia egin du motoristaren alargunak, heldu dio aldamenean duen gizon gazteari –besora atxiki zaio bere mardultasun ikaratua lasaitu nahiz–, One, two, three, four... ari da Paulino, eta Paulino...!
‎Bekaturik garbiena egin zuten Pakita Loureirok eta Markos Urbietak, nolako gaua, nolako kemena nolako herria orduan gurea bikote bat estatuaren oinarri moralak dardara batean ikaratzen, bekatuan bizi izan ziren beti handik harat –frantses ezkontzan, apaizen hizkeran–, auzotar alienatuaren marmarrari eta zeharreko zenbait aholku kezkagarriri ez entzuna eginik, bikote ezarrunta. ...kin, ez zela haserre egoteko eguna errepikatu nionean, bezperan ETAk Carrero Blanco hegan bota zuela eta heriotza aurreratzen ez bazitzaien Franco bera botako zuela, eta orduan Markos Urbieta jaunak habano bat erosiko zuela esan nionean, nahiz esan nionean isilik egoteko, banekiela ez zuela erretzen, ez baitzuen erretzeko erosiko, usaina hartzeko baizik eta Pakita Loureiro andereak ere sudurretara eramanen zuela Romeo y Julieta hura hogeita hamar urte lehenago egin zuen gisa berean, eta Beizama KO utziko zutela Erroman eta guk bizi luze bana geneukala kantatzeko mozkortzeko larrutan egiteko esan nionean Ergela! marmarikatu zuen hortz artean –burutik egin zitzaidala sinetsita– berak zekien bezain leun ezti apal, mingarri.
‎Aperturako zeremonia bukatutakoan joan zitekeela batzarrera. Txoferrak ziztu batean eramanen zuen hiriaren bazter hartatik zentroraino. Horrela bai.
‎Jakin dugu donostiar prestu zenbaitek ez duela ongi hartu hiriko udal bandak halako zeremonia garrantzitsuan ez jotzea. Esaterik daukagu hiriaren musika tradizio historikoari egindako laidotzat hartu izana oker ulertze baten ondorio izan dela, zeren Donostiako eta Bartzelonako Udal Banden arteko programa hitzartu baten barruan gertatu baita Puigvert jaunak hangoa ekartzea, eta jakin dugu Donostiako alkateak gure hiriko udal banda eramanen duela laster Kontirian egitekoak diren Nazioarteko Jardunaldi Gastronomikoen inaugurazio ekitaldia edertzeko, eta edertuko dute edertuko dutenez, Donostiako musika maisuek daukaten talentu aparta eta errepertorio aberatsa igande eguerdi oroz eskaintzen duten Bulebarreko kontzertuan dastatu dituen edonork dakienez. Puigvert jaunaren sarrerako eta eskerreko hitzen ondotik, On Arturo Gil de Balmesek, Euskal Pilotaren Nazioarteko Federakuntzako lehendakariak hartu zuen hitza, kirolzale eredugarria eta gizon maitatua gizon maitaturik bada hiri honetan, ama zenaren aldetik zein Encarnacion Lope de Satrustegi emaztearen aldetik ahaide ugari baititu bertan, eta Real Madrid futbol taldeko lehendakariorde gisa harreman bereziak abiatu ditu gainera zezen larruko zelaietako belarrak eta lokatzak leial bezain indartsu zapaltzen dituen Real Sociedad futbol taldearekin kirol aurkatasun jatorraz goiti bi klubetarako onuragarriak izaten ahal diren erabakiak adosteko Espainiako Futbol Federakuntzan.
2019
‎Zure zakurrentzako hezurrak hementxe ditut prest pasa den astetik eta… Zakurra dietan duzu? Ezin badituzu bildu, trankil; nik eramanen dizkizut, iluntzean. (Solasean ari den bitartean, maletako kisketarekin jolastuz.
‎Hilkutxa jarri dut bai, baina zeinek eramanen du maizterren maizterra bizkar gainean?
‎Infernua bihurtu duzue nire bizia! Badakigu suak dena kiskaltzen duela, baina ba al dakizue gero nora eramanen dituen haizeak errautsak?
2021
‎Zenbaitek tirabike bat eramanen zuen sakelan, txardango formako adaki bat baliatuz bakoitzak berea egina, aspertuz gero zernahiri harri koxkorren bat botatzeko; txoririk jotzea zailago zen, baina katu maingurik ez zen falta gure inguruan, ezta etxeetako kristal hautsirik ere.
eramanen dute kapazua bete poz
‎Edonora! (Isilunea) Edonora eramanen zituzten nik egindako balak ere! Hemendik urrutira, eta edonora... edonora... edonoren eskuetara.
‎Iduneko horiek egin. Ez badituzte ikusten ere, eramanen ditu Kristobalek batzuk berarekin, bertan ikusi, eta gurera etortzeko; gurera erakartzeko.
2023
‎betiereko nostalgia batera eramanen diona,
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia