Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 105

2000
‎Gogoa eta nahia ezin ditzakegu utzi paper soilean idatzirik, erabilera da beharrezkoena. Bestela, eibartarrok isekaz erabili ohi dugun esaldia gogoratu: Esana bat eta egina bi, esanaren kontentuz izan hadi.
‎Eta ez ote da horregatik keinua anitz koloretako fletxa, kolore bakoitzean arrazoin bat eraman lezakeena, eta ez ote du fletxa jaurtikitzaileak kolpean jotzen xedea eta helmuga, halako moldez, non keinua ikusten duenak ere kolpetik uler bailezake guztia, keinuaren azpian egon litezkeen ñabardurak eta bertze korapilo guztiak ere bat batean deskorapilatu balira bezala? Eta ez ote da, ondorez, mezurik bizkorrena eta eraginkorrena keinua, zeren hitz bakar batez —keinuaren hitz bakarraz— guztia signifika baitezake, erabili gabe, hartarakotz, bertzela erabili ohi ditugun hitzak eta eleak, zeinek, aldi berean, bertze mila hitzen beharra izan ohi baitute usu, haien argitzeko eta esplikatzeko. Baina, baldin oraintxe erran badizut ezen keinuak ez duela hitzen beharrik, zer nabilkizu ni orain hemen keinuei buruz hitz eta pitz, jaun André?
2002
‎Hiru emakumeetako bakoitzak denbora labur batez erabili ohi zuen begi hori, eta, ondoren, begia bere begi zulotik atera eta ahizpetako beste bati eman ohi zion, honek ere bere begi zuloan jarri eta beste denbora apur batez erabil zezan.
2003
‎–Benetako idazleak mozorroaren profesionalak dira, inposturaren maisuak, antzaldatzen iaioak. Horiek okerreko aztarnak uzteko erabili ohi dute literatura, atzetik doazenak nahasteko. Ezkutaketan egiten dute irakurlearekin eta, gure idazlearen kasuan, gurekin.
2005
‎Eta udako arrastiri epeletan erabili ohi genuen harrizko mahai borobila.
2006
‎Ez zenuen gutunen aipurik txikiena egin; ezta gutunetan erabili ohi zenituen gaiena ere; hobe, noski. Gutun haiek izan ez balira bezala jokatu nahi nuela esan dizut, eta hala egiteko aukera ematen zenidan.
‎Domina eta txarratela ugari bularreko ezkerraldean eta bi eskuak ondo okupatuak: hiru puntako kapela dotore eta urrezko apainduriaduna eskuinean, eta armadako agintariek erabili ohi duten ezpata estu eta ezpata sagar edo helduleku apainekoa ezkerrean. Argazkiaren azpiko aldean irakur zitekeen:
‎Hasieran, agintariek horrelakoetan erabili ohi duten leloa errepikatu zioten: ohituko zela, eta horretarako onena itsasoan ordu asko egitea zela, gorputza moldatzen joatea bezalakorik ez zegoela...
‎Zabortegiaz ari zela konprenitu nuen. Bidean, Garraitzetaren eta itsasargiaren arteko zelai baten ertzean, itsas gainera zabaltzen zen amildegi bat zegoen, herrikoek zabortegi modura erabili ohi zutena. Ijitoek inguru hartan edukiko zuten kanpalekua, seguruenik.
2007
‎Adibidez, Humboldt-ek, herri gogo? delako hori adierazteko < Volkscharakter>, < Nationalgeist>, < Kraft> (indarra), < jeinua> erabili ohi ditu. Has gaitezen hitzen esanahiak pixka bat argituz.
‎Elisak erabili ohi duen txartela eman nion, bost minutuz arropa artean bila aritu ondoren, ez baitut halakorik erabiltzen, eta txartelak kea atera zuela esango nuke, sartutako zirrikitutik sartu ondoren. Zarata ere bai.
2008
‎esan zuen, halako batean, frai Millanekiko erreferentzia garbian, frai Millan aipatu gabe?, eta Ernestinaren arnasestua ez zen baretu, bere hartan mantendu baizik? baita areagotu ere, noiz edo noiz; Ernestinak, izan ere, ohartu behar zuen, ongi ohartu ere, etorritako karmeldarrak ez zuela frai Millanekin zerikusirik, doktrinaren marra zuzenari eusteko beste marra zuzen bati eusten zion Elizak, marra zuzena baita, halaber, makila, Elizak berak ardi galduen bide okerra zuzentzeko erabili ohi duena, zigorraren eta errepresioaren ikur?, eta ohartu behar zuen, ondorioz, iristear zela, iritsia zela jada, beste denbora bat, aita karmeldar estuaren barne denborak estutua?
‎Estalki urdina zuen gutunak, Gerardok erabili ohi zituen bezalakoa.
‎Etxalde bat zen eta inguratzen zuen sarrerako horma zuten begi bistan. Hurbiltzean, denborak pitzatutako hormaren oinetan, erreumari aurre egiteko amak erabili ohi zituen asunak bezalakoak begiztatu zituen Giovanni Mazonik. Asko sufritutako amaz oroitu zen une batez, baina adar bakoitzak zuhaitzaren enborra utzi eta bide berria bilatzen duela gogoratu zuen pozaderaren alboan landatutako pikondoaren azal argia ikustean.
‎Gorpua ekartzekotan, ea non ekarri behar ote zuten bururatu zitzaionerako, bueltatua zen baso guarda txabolara. Eskumako eskuan zekarrena ezaguna egin zitzaion; inguruko indiarrek ere antzekoak erabili ohi zituzten garai batean, zaldien atzetik erantsi eta zaharrak edo gaixoak garraiatzeko. Baina baso guardak zekarrena garai batean hagaz eta larruz egindakoak baino arinago eta gogorragoa zen, aluminioz eta zuntz sintetikoz egindako lera baitzekarren.
‎Estalki urdina zuen gutunak, Gerardok erabili ohi zituen bezalakoa.
‎Eta aita kameldarrak hitz eta hitz egiten zuen –hitzek berehala salatu zuten hizlaria, gizon ezin estuagoa behar zuena: ...3, eta Ernestinaren arnasestua ez zen baretu, bere hartan mantendu baizik... baita areagotu ere, noiz edo noiz; Ernestinak, izan ere, ohartu behar zuen, ongi ohartu ere, etorritako karmeldarrak ez zuela frai Millanekin zerikusirik –doktrinaren marra zuzenari eusteko beste marra zuzen bati eusten zion Elizak, marra zuzena baita, halaber, makila, Elizak berak ardi galduen bide okerra zuzentzeko erabili ohi duena, zigorraren eta errepresioaren ikur–, eta ohartu behar zuen, ondorioz, iristear zela –iritsia zela jada– beste denbora bat, aita karmeldar estuaren barne denborak estutua... horregatik hartu zuen Ernestinak, beharbada, eskuetan, gelaratu bezain laster –kapitulutik jangelara joan ziren mojak, eta jangelatik geletara–, frai Millanek aste pare bat lehenago egin zi... kaier bat zen, hogei bat orrikoa, frai Millanek idatzia eta frai Millanek berak kuttun zituèn hainbat testuz osatua:
2009
‎–Aizkora, aitzur, igitai, noiznahi erabili ohi zituen, kodaina erabiltzen ostera nekez uzten zion aitak. Mailu, iltze eta honelako erremintaz ere atseginez aritzen zen.
‎Ordainean, Eladio Orbegozok ukabilkada bat eman zion Luis Morazari, honen berehalako erantzuna eragin zuena, biak borroka itsu batean sartzen zirela, buruz buru; saiatu ziren langile batzuk haiek elkarrengandik bereizten, baina sua itzaltzen saiatu orduko, beste puntu batean piztu zen garra, Venancio Laín eta Felipe Briones ere mutur joka hasi baitziren, suhiltzaileen ahalegina, handik aurrera, alfer alferrikakoa gertatzen zela, bi puntutan piztutako sua langileen eremu osora zabaldu baitzen; orduantxe, baina, Teofilo Maria agertu zen, bere automobilean, atzetik berrogeita hamar polizia zaldizko zituela; Teofilo Maria hantxe gera zitekeen, automobilaren barruan, Poliziak langileak nola astintzen zituen ikusiz, bazituzten hartarako bi arrazoi: alde batetik, langile batzuk Pedro Lakanda eta Martin Belzunze bahitzen ahalegindu izanak ez zuen gutxiago merezi; bestetik, bazirudien ezen langile sutsu batzuek ateak zaintzen zituztèn zaintzaileen aurka ekin ziotela orduantxe?, baina Teofilo Maria irten egin zen, zilarrezko eskutokian orbetarren armarria grabatuta zuèn bastoia, solemnitate handiko ekitaldietarako erabili ohi zuena, eskuan; irten ez ezik, langileen esparrura ere hurbildu zen, bizkar buruak zut, harro antzean, bastoiaren mugimenduak pausoetara dotore egokituz, gerra orduantxe hastekotan zèn jeneral bat iduri; sonbreirurik erabiltzen ez zuen arren, ile beltz ederra zuen, gomaztatua eramaten zuena?, egun hartan bai, mementoari solemnitate berezi bat emateko modu bat ere izan zitekeena; eguzkiak, zer... aurpegian jotzen zuen, betean jo ere, eta eguzkiaren argiak are haraindikoagoa egiten zuen haren irudia, gizon hura beste lur batetik, heroien lur urrunetik, beharbada?
‎Ordainean, Eladio Orbegozok ukabilkada bat eman zion Luis Morazari, honen berehalako erantzuna eragin zuena, biak borroka itsu batean sartzen zirela, buruz buru; saiatu ziren langile batzuk haiek elkarrengandik bereizten, baina sua itzaltzen saiatu orduko, beste puntu batean piztu zen garra, Venancio Laín eta Felipe Briones ere mutur joka hasi baitziren, suhiltzaileen ahalegina, handik aurrera, alfer alferrikakoa gertatzen zela, bi puntutan piztutako sua langileen eremu osora zabaldu baitzen; orduantxe, baina, Teofilo Maria agertu zen, bere automobilean, atzetik berrogeita hamar polizia zaldizko zituela; Teofilo Maria hantxe gera zitekeen, automobilaren barruan, Poliziak langileak nola astintzen zituen ikusiz –bazituzten hartarako bi arrazoi: alde batetik, langile batzuk Pedro Lakanda eta Martin Belzunze bahitzen ahalegindu izanak ez zuen gutxiago merezi; bestetik, bazirudien ezen langile sutsu batzuek ateak zaintzen zituztèn zaintzaileen aurka ekin ziotela orduantxe–, baina Teofilo Maria irten egin zen, zilarrezko eskutokian orbetarren armarria grabatuta zuèn bastoia, solemnitate handiko ekitaldietarako erabili ohi zuena, eskuan; irten ez ezik, langileen esparrura ere hurbildu zen, bizkar buruak zut, harro antzean, bastoiaren mugimenduak pausoetara dotore egokituz, gerra orduantxe hastekotan zèn jeneral bat iduri; sonbreirurik erabiltzen ez zuen arren –ile beltz ederra zuen, gomaztatua eramaten zuena–, egun hartan bai, mementoari solemnitate berezi bat emateko modu bat ere izan zitekeena; egu...
2010
‎Baina garai hartan, egun jakin batzuetan, etxeko zati handi bat itxita topatu zuen. Berak erabili ohi zituen gelak, hain zuzen ere, ezin erabili. Pasillo nagusitik joan nahiz jantokitik sartzen saiatu, panel banak pasaera ixten zioten, eta bestaldean zer zegoen ikustea eragotzi ere bai.
‎Us en parean, animalien plastikozko erreplikak saltzen zituen postu bat ipini berri zuten. Telmok histrionismoa erabili ohi zuen mutikoaren zirrara pizten ahalegintzeko:
‎Kepak, bere txikitako zelatatze haietan, ez zuen ondo ulertzen zertan ari zen, horretaz pentsatu ere ez; gero, nerabezaroan sarturik, bere irrika ilunekin lotzen zuen arrebaren gorputza, bakarkako sexu atsegina eragiten zioten esku jolasekin; alabaina, ohartzen zen bere fantasiak pizten zituzten aldizkarietako nesken erretratu haiek zerikusi gutxi zutela bere arrebaren gorputzarekin. Lagun artean eskuz esku erabili ohi zituzten aldizkari haietan azal fin beltzaranduak ageri ziren, gerri lirain, sabel leun, bular puztu, ipur mardo, bilo luzeak... haien aldean androginoa zen bere arreba, edertasun gutxi eta emetasun gutxiagokoa. Bere lagunetako batzuen arrebak imajinatzen zituen gauean, kamisoi fin bat jantzita, edo udan, igerilekura joatean bikini arin bat soinean, eta irudi horiek kili kili gozo bat pizten zioten urdailean, beste edozein gizasemeri piztuko lioketen moduan.
‎BIDAIAN zebilen Kepa, Jordanian ur ponpen kontratu bat itxi berria zuen, eta han andereñoen konpainia konplikatu samarra izaten zenez, negozioa ospatzeko Petra bisitatzera joanak ziren, bera, herrialde arabiarretan aholkulari eta itzultzaile erabili ohi zuen Said, eta erosketa egin zien enpresa edo ministerioko ordezkari bat (lanbro baten misterioan bildurik egon ohi ziren Estatuaren, errege familiaren eta partikularren interesak, baina sare horretan mugitzen jakin behar bere salmenta asmoek arrakasta izango bazuten).
‎Ardura zuen Yusufek hazpegietan marraztua, mundu osoko hoteletan erakutsi ohi duten aurpegiera profesional hori, konfiantzaren eta diskrezioaren artekoa, esaten duena baino gehiago dakiela adierazten duena. Informazio esan gabeko hori ere jaso zuen Kepak, eta, logelara igo gabe, harreragilearen keinu mutuari jarraiki, hoteleko zuzendariak erabili ohi zuen bulegora sartu zen, handik egiteko nazioarteko deia.
‎" Zergatik aukeratu behar da bat edo bestea, biak ere tresna baliagarriak badira?". Argumentu horixe erabili ohi zuen garai hartako nire kontaktuak, deitu diezaiodan Josema, nahiago baitut haren izenaz ez oroitu.
2011
‎espetxeko leihoak, hondartza bat, beti hondartza hura: harea lehen planoan, harkaiztzar batzuk ezker eskuin, eta harkaitzok biltzen dituen ostertzeko marra fina urrunean?, pertsona irudi beltzak nonahi... tankera horretako gaiak erabili ohi zituen marrazkiotan, ni haiekin bizi nintzela behintzat. Amak ekarritako irudietan ikusi dudanez, aldiz, azken aldera umetako eta gaztetako leku denborak hartzen zituen gaitzat maizago, eta sasoi horretakoetan sarri azaltzen dira bere jaiotetxearen inguru niretzat ezezagunak, bi pagoak, haiexek ezagutzen nituen, baina beste asko ez?, umeak jolasean, neu izan naitekeen neskatxa bat amaren besotik helduta, herriko plaza jaietan, jendeak dantzan diharduela, festan parte hartzen duenarenetik baino, bazterretik begira dagoenaren ikuspegitik marraztua?, eta halakoak.
‎heriozkoa izaki burdinazko tximeleta. Irribarre koloretsuak erakarririk, jostailutzat hartua izango zuten lehergailua, Phnom Penh eko neska mutikoek B40ak birlatzat, espaloi bat bolatoki, erabili ohi dituzten gisan. Ricardo Reisek gris herio irizten zion Tejoren bokalean ikusten zituen gerraontzien koloreari: kolore usua da, gero, munduan, gris arre hori, ñabardura biziz antzaldaturik bada ere.
‎Ez du iraganean bizitako infernuen berri kontatuko, ez du damu handirik, ez gorrotorik sentituko. Ez da inoiz matxinatu, ez da preso egon eta, hala ere, bere patuaz kexu da, sufritu egiten du eta baietz esango dion maitasun baten esperoan bizi da, jarraitu nuen, adin horretan bizitzari buruz hitz egiteko erabili ohi dugun tonu tragikoa baliatuz.
‎Erregai alkoholiko txurrustada bat erabili ohi du Anttonek hurbiltzearen fase horretan, eta kasu honetan beldur izan da, pattarra eta zerbezak kanpadenda inguruan utziak dituztenez, hotz samar egongo ote den oraindik neska, baina ez: Naiarak ez du ez beratze ez horditze askorik behar bere barrenak hustu eta askatzeko.
2012
‎Soinean eramaten zuen gerrikoak metalezko apaingarri ugari zituen, eta hilabeteak zeramatzan pinportatxoei hazka. Garai batean, azazkaletako margoa erabili ohi zuen, metalaren eta azalaren arteko babesgarri. Egun hartan, ordea, gerriko berria erostea erabaki zuen.
‎Bizikletak ilaran zeuden, bata bestearen ondoan, zaharrak eta berriak uztartuta. Italiako postariek erabili ohi zuten bizikleta urdin bat begiz jo zuen Itxasok.
‎–Zer dion, baina? , eta Sebasen tonua ez da inolaz ere txantxetan ari denean erabili ohi duena; gainera, nobelaren kontura itzuli da berehala?. Ortzadareko kritikak hobeto deskribatzen din nobela, horretara jarrita.
‎Nago idazle guztioi gertatzen zaigula, garraio publikoa erabili ohi dugunoi behintzat: asko erreparatzen diogu gainerako bidaiariek zer irakurtzen duten.
‎Harrapari gogorra da uretako otsoa, harrapari izateko jaioa, eta hortzeria osoa erabili ohi du erasorako eta elikatzeko. Aurreko letagin zorrotzak krustazeoak harrapatu, hozkatu eta zauritzeko; beheko eta ertzetako hortz zorrotzak moluskuen oskolak euskarrietatik erauzteko, eta barneko hagin eta plakak, oskolak hautsi eta birrintzeko.
‎Animalia horren eiteari begiratuz, gaur egungo txirrindulariek erabili ohi duten kasko horietako bat irudika genezake. Hori bai, oso punkia, arantza zorrotzezko gandor ikusgarriarekin.
‎Gainera, ikasia nuen haien alfabetoa, eta moldatzen nintzen tarteka marteka esaldi batzuk interpretatzeko; izan ere, Glumdalclitch izan bainuen irakasle etxean egon nintzen bitartean eta bidaian izandako aisialdietan. Liburu txiki bat zekarren poltsikoan, ez Sansonen Atlasa 43 baino askoz handiagoa; neska gaztetxoek erabili ohi zuten testua zen, haien erlijioaren berri ematen zuena laburki; honetaz baliatuz irakasten zizkidan letrak eta azaltzen hitzak.
‎Errespetuz, edo bere ikerketetan nagitasuna ezarrarazten zion sentsualitate molde batengatik, Charlesek artean ireki gabe zuen Emmak gehienetan erabili ohi zuen palisandrozko idazmahaiko konpartimendu sekretu bat. Egun batez, azkenik, aurrean eseri zen, giltzari eragin zion eta gakoa sakatu zuen.
‎Zinismoa eta ilustrazioa dira darabiltzan armak. Oso jantzia dago fisiokratek erabili ohi dituzten argumentuetan, eta egunkaria irakurrizale dugu. Erregimen zaharraren aurkakoa izanik, azkenean, gauza guztiek beren tinua hartzen dutenean, irabazle ikusiko dugu.
2013
‎Atearen zirriztutik kiroldegiko lehorgailuei buruzko pasadizoren bat edo taldeko kideei buruzkoren bat kontatu du, lehorgailuaren zarata tarteko osorik entzun ez diodana. Ondoren, oherako interesa modu zuzen eta nabarmenegian agertzeko erabili ohi zuen esaldia baliatu du,, dutxatu berria nago?, esan du, eta azalerako erabiltzen duen ukendu leungarriaren ontzia jarri dit eskuetan, edalontzia kendu ondoren. Ez dut ulertzen, irudikatzen nuen moduan, ordubetez entrenatzailearekin jo eta ke jardun ondoren berriro nirekin hasteko gogoa nondik atera dezakeen.
‎Poliziak bi bala zorro aurkitu zituen atentatuaren tokian, 11,43 kalibrekoak, Bordeleko mafiak erabili ohi zituenak bezalakoak. Bestetik, Blanco tirokatu zuen emakumeak, ihesean zihoala, pistola bota egin zuen, bai eta poltsa bat ere.
2014
‎Gure etxean,, ekonomiarako sen atabikoa? deitzen diogu erdi txantxetan; kuadrillakoek erabili ohi duten esapidea ez da horren amultsua.
‎Psikologoak, lankide bat tratatzen ari zela ahaztuta, halako kasuetarako erabili ohi zituen terapia eta ariketak gomendatu zizkion. Eta Idoiak ere, bere balizko iritzi profesionalak isilduta, zintzo bete zituen haren esanak.
2015
‎Kazetariok gehiegitan erabili ohi dugu, historiko, hitza.
‎Pyngeri herrixkako arrantzaleen kofradian sartu eta arrain guztia hartu dute, gehiena lehortutako bakailao zaharmindua. Ondoren, berriz iparralderako norabidea hartu eta, fiordoen azpian, itsasaldean, arrantzaleek lanerako erabili ohi duten txabola horietako batean aterpetu dira, gaua pasatzeko asmoz. Sua egin dute, harkaitzen artean bildutako egurrarekin, eta kofradian aurkitutako bakailao lehorra erre eta gogoz jan dute, oraindik geratzen zitzaien urdai gogor pixka batekin nahastuta.
‎Halako debozio eta jaieraz. Bazen gurutze bat ere, Taizé ko gurutzea deitzen zutena, gurutzearen eta uso baten erdibidea, lau bat zentimetrokoa eta letoizkoa, talde hartako sutsuenek soka batetik zintzilik erabili ohi zutena, paparrean agerian fartsanteenek, haiek, aukeratuak. Taizén izanak zirela nabarmen uzteko bezala.
‎Beste bat ekarri nahi dut gaur orriotara: Jexux Lete Sarasola, idazlanetarako Ibai-Ertz ezizena erabili ohi zuena, aurreko horiek bezain idazle apala edo apalagoa, eta irakurle gehienentzat ezezaguna. Obra txikia utzi zigun Ibai-Ertzek, eta dagoeneko ez du lan berririk sortuko, duela urte eta erdi hil baitzen, Itsasondon, 78 urte zituela.
‎Bitxikeria bezala, aipatu ohi da zoom a antzokietan asmatu zela zinean baino urte asko lehenago, jendeak erabili ohi zituen largabistek funtzio horixe betetzen baitzuten.
‎Horrelakoxea da nire emazteñoa: batzuetan posta kartutxoak erabili ohi ditu eltxo ehizan. Ezin zaio ukatu meritu hori.
‎Ez dago zalantzarik, hemen dira gure lagunak. Lanerako bigarren eskuko ibilgailuak erabili ohi dituzte, beti erdi hondatuak eta jatorri desberdinetako piezez osatuak. Ezagun dute adituak direla zaharberritze eta birziklatze tekniketan.
‎Sukaldeko armairuan bilatu ondoren, laneko galtza petodun parea utzi diot lagunari, baina estu samar geratzen zaizkio mokor aldean. Ahaztua nuen nik baino taila bat handiagoa erabili ohi zuela beti. –Ez kezkatu nigatik?, dio, eta hanka bakarrean saltoka hasi da egongelan zehar, ipurdi harroa praka barrura irristatu nahian.
‎Gauza bat da herri barruko jarduna, eta beste bat Euskal Herri osokoa. Lagunarteko eta herri barruko jardunean lasai asko erabili ohi ditugu kantsau eta preguntau tankerako hitzak, baina jardun jasoan eta, batez ere, herriko edo eskualdeko mugak gainditu eta beste alderdi batzuetako euskaldunekin mintzo garenean, nekatu eta galdetu sailekoak aukeratu ohi ditugu. Eta horixe da, hain zuzen, euskara, osatzeko?
‎Lazarragaren eta Betolatzaren izkribuetan agertzen da eta baliteke Arabatik zabaldu izana Bizkaira eta Gipuzkoako mendebalera. Sarri erabili ohi zuen Lazarragak, etarren, t (z) erren edo tearren itxurapean:
‎–Uda da, eta lasai antzeko sasoia bizi du gaixoak?, idatzia du gorago, eta orain, konparazio baterako, itsaso barearen aipua egin lezakeela iruditzen zaio, gaixoarentzat halako egunak itsaso barearen antzeko zirela edo gisa horretako zer edo zer idatzi. Alabaina, medikuek ahotan maiz erabili ohi zuten bizitza kalitatea ekarri dio gogora itsaso bareak:
erabili ohi dituzten garrantzizko irizpideak.
‎Goi teknologiako industria. Enpresa horien prozesu teknikek mikroelektronika erabili ohi dute.
2016
‎Joxek umore garratz hori erabili ohi du barrena irakiten hasten zionean.
‎Maite dudala esan diot, baina nire erara. Esamolde hori erabili ohi dut harremanak konplexu bihurtzen hasten diren bakoitzean. Bere ahoaren bila bigarren saiakera egin dut eta oraingoan harrera oso beroa egin dit.
‎Artean Hegoaldera itzultzeko maletak egiten ari zela, esan dezagun, beste polemika bat izan zuen orduan Izarreko ezizena erabili ohi zuen J.M. Odriozolarekin128 Hark aukera eman zion oso garbi zeuzkan tesiak berresteko. Esan beharra dago 1976an, askotxok pentsatzen zutela, kasik, genuela?
‎Itxita zeuden gela hutsak, bikotearena ere barne. Goizaren erdi aldera, ordea, etxe barruan erabili ohi zuen bufanda arinaren bila igo zen Diego. Atea erdi zabalik ikusi, eta sartu egin zen gelara.
‎Atea erdi zabalik ikusi, eta sartu egin zen gelara. Garbi eta txukun zegoen bikotearen logela izandakoa, ohea eginda zegoen, gauza guztiak beren lekuan?, eta, ohearen oinaldean, bi emakumeen maletak eta poltsak, bai eta normalean erabili ohi zituzten motxilak ere. Beren gauzak han utzita alde egin ote zuten, bada?
‎Karmenek pantyak jantzi zituen lehenbizi, kaxoi hondoan ondo gordeak, ez urratzeko; estuegi zuelako konpondu berri zuen soinekoa, ondoren. Mototsean bilduta erabili ohi zuen ilea askatu, eta lokien ondoan zilar kolorez agertzen hasiak ziren ileak errimel beltzez estali zituen segidan. Ezpainak gorriz margotu zituen amaitzeko.
‎delako. Etiketa hori erabili ohi dutenek zaku berean sartzen dituzte alderdi politikoak, sindikatuak, auzo elkarteak, nekazariak, ekologistak eta askotariko ideologiak dituzten taldeak. Oro har, enperadorea biluzik doala esatera ausartzen den eragile oro.
‎Bazekien egun emankorrenetan, bere neska lagunak hain ongi neurtuak izaten zituenak, maizegi buruko mina izatea ez zela oso normala, baina ez zitzaion gauza hoberik esatea otutzen. Patetiko samarra zen film txarretako emakumeek erabili ohi zituzten topikoak imitatzea, begien bistakoa baitzen aitzakia kaskarra zela, emakume batentzat batez ere, eta Karolina haserretu egiten zitzaion, noski, krudela zela esaten zion, hogeita hamar urteak pasatuak zituen emakume bati ezin zitzaiola horrelakorik egin, eta, bera baino urte batzuk zaharragoa izan arren, Joseba heldugabe hutsa zela. Azkenean, Karolina erabat aspertu zen jarrera hartaz, eta aldez aurretik abisatu gabe (baina oso muturtuta egun asko eman ondoren), neguko arratsalde kopetilun batean, bere anaia zaharrena furgoneta urdin batekin azaldu, bere gauza guztiak bertan kargatu eta betiko alde egin zuen haserre aurpegiz, hiru urte lehenago elkarrekin alokatutako etxe hartan bakar bakarrik utziz.
‎Bide hobeak zeuden jadanik musika lortzeko, batez ere abesti bakanak, bazekien, baina ohitura zalea zen eta programa hari nolabaiteko maitasun erromantikoa hartu zion hiru urte lehenago erabiltzen hasi zenetik. Album osoak nahi zituenean huraxe erabili ohi zuen. My Morning Jacket taldearen Okonokos diskoaren ondoan barra berde bat zegoen, gauean zehar zeharo jaitsi zen seinale.
‎Oro har, ura erabili ohi dugu disolbatzaile gisa.
‎(SI) erabili ohi dugu.
2017
‎abiatu zenean, Europan sorgin ehiza ez zen masa fenomenoa artean. Hala ere, deabrua gurtzeko akusazioa etsai politikoak erasotzeko eta herri osoak (hala nola musulmanak eta juduak) laidoztatzeko armatzat erabili ohi zuen eliteak. Areago, Seymour Phillipsek idatzi zuenez,, jazarpen gizartea?
‎Jadura iritsi aurretik, Rehibat zeharkatu beharra zegoen, populazio mistoa duen herri bakarra eta tokirik estrategikoenetakoa Nafusan. Hantxeko errepide zatia aireportu gisa erabili ohi dute Zintango arabiarrek. Ezinbestekoa dute Tobrukekin duten aire zubiari eusteko, Nafusako arabiar enklabe bakarra amazig miliziek inguratuta baitago.
‎Frantzian asilo politikoa eskatu zuenetik, hainbat hilabete pasatu dira, eta luzeegia egiten ari zaio prozesua. Ahmedek Skyperen leihoa erabili ohi du Tunisiatik hurbil sentitzeko: –Badakit Frantzian seguru nagoela, baina, aldi berean, hutsik sentitzen naiz.
‎Hura ez zen herriko ehiztariek erabili ohi zituzten eskopeta erosi berri horietakoa. Eta hala eta guztiz, igarri egiten zitzaion hura ez zela edozeinen eskopeta.
‎Nire galdera airean galdu zen, aldi berean Aita Arbizuk bi besoetatik heldu eta etzanarazi egin baitzuen agure erkindua, gaixoekin erabili ohi dugun goxotasun aginkoi horrekin, lasai, lasai, esaten ziola.
‎Beharbada Arabatik zabaldu zen jokamolde hori inguruetara. Halaxe erabili ohi zituzten Lazarragak eta Betolatzak. Urolalde gehienean eta Goierriko mendebalean ere horrela jokatu dira.
2018
‎Monsieur Dupont jaun altu bat zen, dotorea, bizarzuria eta monokuloduna. Kontinenteko jaun dotoreek oporraldietan erabili ohi duten janzkerarekin iritsia zen, eta egonaldi osoan saiatu zen halakoxe itxura zaintzen, Darlington Hallera osoki plazeragatik eta adiskidetasunagatik etorria zela agertzeko. Cardinal jaunak ohartarazi bezala, monsieur Dupont ez zen aldarte onean iritsi; orain ezin gogora dezaket xuxen zer gauzak atsekabetu zuten egun batzuk lehenago Ingalaterrara iritsiz geroztik, baina aipatzekoa da urratu mingarri batzuk egin zitzaizkiola oinetan Londres inguruan turismoa egiten ari zelarik eta beldur zela gaiztotuak ote zituen.
‎Diskurtso estrukturalistak singularrean erabili ohi du Lege hitza Lévi Straussei jarraituz, haren esanetan lege unibertsal bat baitago trukea erregulatzen duena ahaidetasun sistema guztietan. Les structures élémentaires de la parenté [Ahaidetasunaren oinarrizko egiturak] lanaren arabera, ahaidetasun harremanak sendotzen eta bereizten dituen truke objektua emakumeak dira, zeintzuk leinu patrilinealek elkarri oparitzen dizkioten ezkontzaren erakundearen bidez. Andregaia, oparia, trukerako objektua?
‎–Normatibo? erabili ohi dut, generoa gobernatzen duten arauei dagokiona, zentzuan.
‎Irakurri nuenean barrez lehertu nintzen, eta barre horrek nire pentsamoldearen mugarri ezagun guztiak birrindu zituen(...). Existitzen diren gauzen ugaritasun zoroa soka motzean lotzeko erabili ohi ditugun gainazal eta plano txukun guztiak aldrebestu zizkidan, eta geroago ere luzaroan jarraitu zuen asaldatzen eta aztoratzen Beraren eta Bestearen arteko gure bereizketa mileniario hori.
‎Horrek ez du esan nahi grebak eta langileek borrokarako erabili ohi dituzten bestelako tresnak galarazi zirenik. Noizean behin, jendeari legea eta ezarritako ordena urratzearen ilusioa utzi behar zaio.
‎–Ahaztu gaurko eguna, esan zidan harrigarriki ozen. Publikoaren aurrean mintzatzeko erabili ohi zuen tonuan ari zen, begirada urrun galduta, gartsu?. Ahantz ezazu, eta erabat ahantzi ere.
2019
‎–Zer irabazten da neskaren izen abizenak argitaratuta??, galdetu zion euskal telebista publikoko emakumezko kazetariak, eta biktimaren nortasuna legez babestuta zegoela gogorarazi zion. Elkarrizketatua ez zen ezkutatu hedabide sentsazionalista askok euren jarduna zuritzeko erabili ohi dituzten aitzakietan; ez zuen argudiatu informazio oro dela interes publikokoa eta, ondorioz, argitaratzeko modukoa. Horren ordez, agerian utzi zuen bere motibazioa:
‎JS rena, izatekotan, da ironia, bere esana itsuan sinetsiko dugula jakinda. Gainera, poeta dugu bera, poeta herrariaren izenburuarekin edo traolarekin iragarri da haren azken elkarrizketa sei partetan partitua, eta poetek esanahi batekin baino gehiagorekin erabili ohi dituzte hitzak, lehendabizikoan atzematen diogun esanahiarekin eta maskor baten barrutik datorkigun oihartzunarekin gero. Mailua indarra izan daiteke, lana, opresioa; pospoloa, sua, borroka, bizitza bera, piztu eta berehala akitzen delako.
‎Emakume aukeratuak kar handiz erantzuten die, eta ezin bestela izan, hain goitik datozen deklarazio sutsu horiei. Emakume maiteminduak erabili ohi duen teknika erabiliz saiatzen da maitalearekin bat egiten: bere burua ezabatuz.
‎Platerkada zopa, laranja eta baso bat ardo, kafea bukatzeko, halako bizimodu egonekoa daramanak ez du gehiagorik behar. Platerak artaz garbitu zituen, behar dena baino ur eta garbigarri gehiago erabili ohi ditu, lehortu eta sukaldeko armairuan sartu zituen, gizon ordenatua da, zuzentzailea inondik ere, hitzaren esanahirik absolutuenean, baldin eta bada eta izaten segitzen ahal badu esanahi absolutua duen hitza, betikoa, absolutuak ez baitu gutxiagorik eskatzen. Lanera itzuli baino lehen eguraldia zer moduz zegoen behatu zuen, apur bat hobetu da, ibaiaz bestaldekoa ikusgai izaten hasi da, marra ilun bat baizik ez, zirriborro luze bat, ez dirudi hotza arindu denik.
‎Aldi berean suspentsiboa eta probidentziala den ondorio honek ahalbidetzen digu, plano narratiboa trebeki aldatuz, Raimundo Silva zuzentzailearengana itzultzea, ekintza zehatz bat burutzen ari den une unean, horrelakorik egiteko zioak zeintzuk izan diren jakiterik izan ez dugula, kausen eta efektuen azterketa orokorra eta mamitsua egiten ari ginelako, zeina, zorionez, eten baita, nahigabe ontologiko eta geldigarrietara lerratzen hasia zenean. Ekintza hori da, denak bezala, efektu bat, baina bere kausa, agian iluna baita Raimundo Silvarentzat berarentzat ere, ulergaitza iruditzen zaigu, ez baita nolanahi ulertzen, ezagutzen ditugun datuak kontuan hartzera, zergatik ari den gizon hau sukaldeko harrian isurtzen denboraren hondamenak leuntzen joateko erabili ohi duen lozio zaharberritzaile meritu onekoa. Izan ere, eta gizonak berak baizik ezin eman zezakeen azalpen egokia falta dugula, hipotesiekin eta usteekin arriskatu nahi ez dugularik, zuhurtziarik gabeko epai ausartegiak baino ez baitziren izango, ezinezkoa da lasaigarri ez ezik desiragarria ere baden harreman zuzen hori ezartzea, edozein gizakiren bizitza ongi lotutako gertaera logikoen kateatze erabatekoa egingo zuen harreman zuzena, bere berme puntu eta data kalkulatuekin.
‎Duela hogeita hamar edo berrogei urte ez bezala, gaur egun elebiduna den edozein herri hartu, aukeratu bertan klase arrunteko familia bat, zeinetan gurasoak euskaldun petoen belaunaldikoak diren eta seme alabak trantsiziozkoarenak, eta idatzi, arkatza eskuan, lehenengoek erabili ohi dituzten hitzak eta aditzak, atsotitzak eta esapideak, baina bigarrengoek jada erabiltzen ez dituztenak, ulertu arren. Hilabetez aritu gara lan honetan eta oso datu kezkagarriak eskain genitzake.
‎Hizkuntza normalizazio prozesuen aurka dauden edo oso kritikoak diren sektoreen aldetik, askotan entzun izan dugu euskara inposatzen ari garela eta herritarrak ezin direla euskara ikastera edo erabiltzera behartu, nahiz eta ahots horietako askok, ondoren, fermuki defendatu estatu hizkuntza(, hizkuntza komuna? kontzeptua erabili ohi dute) nonahi eta nolanahi erabiltzeko eskubidea, inoiz aipatu barik gaztelaniaren edo frantsesaren ezagutza legez ezarrita dagoela:
‎Niri dagokidanez, aurkeztu dugun aukera bakoitza kontzeptu batekin lotu izan dut. Hona nola erabili ohi ditudan:
‎Eginahal batzuen ondotik, eta ertzainarekin ikerketari buruzko iruzkin batzuk trukatu eta gero, lortu zuen. Halakoetan erabili ohi zuen albo irribarre landua, berak ondotxo zekienez ukitu xarmagarria ematen ziona, une egokian atera zuen, Cestero, irakasleak Santos komisarioaren inguruan egin zuen iruzkin bat zela-eta, barrez hasi zen une berean.
‎Santosek baiezko keinua egin zuen. Josuneren lumazko berokiaren poltsikoetako batean, haren mugikorra aurkitu zuten, uretako kiroletan aritzen zirenek erabili ohi zituzten karkasa iragazgaitz horietako batean babestuta. Terminalak funtzionatzen jarraitu zuen ur azpian ere, harik eta Leireren dei errepikatuek bateria agortu zioten arte.
‎Gerturatzen joan ahala, giza forma batzuk agertu ziren ontzigainean. Neurri ertaineko itsasontzia zen; txikia baldin eta Pasaian ainguratzen zuten zamaontziekin alderatzen bazen, baina baxurako arrantzaleek erabili ohi zituzten txalupak baino handiagoa. Hala eta guztiz ere, eta ikusten zuen lehenengo aldia izan ez arren, Trikik ez zuen ontzi hura katalogatzea lortzen.
‎Segundo bakar bat ere galdu gabe, Leirek leihoa ireki zuen, txalupariak bera zelatatzeko erabili ohi zuen hura, eta maleta bat bota zuen handik behera. Soinu erlats batez, piririka erori zen ezpondan behera, harik eta aparkalekuaren zabaldegian geratu zen arte.
2020
‎Ez du emazteari barkamena eskatzeko adorerik izan. Yolandaren hira neurtzeko erabili ohi duen eskalan, 9,5 graduko indarra aitortu dio asaldurari. 1etik 10era, 9,5 Ezkonduta daramatzaten 25 urteetan erregistratu duen maila gorena.
‎ez, horrek ez du ezer aldatzen. Estatuek erabili ohi dute desagerketa disidentziari jazartzeko, ohikoa da. Baina nazioarte mailan izenpetu diren hitzarmen eta itun guztiek argi bai argi uzten dute, beren klausula guztietan, ez dagoela inolako eta inongo zirkunstantziarik bortxazko desagerketa bat justifikatzen duenik.
‎" Ezin izan da jakin 80ko ekainean agitu zen Echeverria Alvarez Jose Miguel izenekoaren desagerketaren egilea edo egileak nor izan diren. Espainiako eskuin muturreko erakunde batek erreibindikatu zuen, baina ikusirik, alde batetik, ekintzak zer oihartzun eta asaldura gutxi sorrarazi duen errefuxiatuengan, eta bestetik desagerketan erabili diren metodoak ez datozela bat erakunde horrek erabili ohi dituenekin, dena Komando Autonomoetako kideen arteko kontu zuritze bat izan dela ematen du".
‎Arropa xehea, garbitu berria, objektu kuttunenak biltzeko baliatu du: aitak oparituriko zilarrezko katea, esne zopak hartzeko erabili ohi duen katilua... Eta hain hauskorrak ez diren bertze jabetzen ondoan ezarri ditu zakuaren hondoan, itxuraz aski modu desordenatuan:
‎Amatxik lo hartu du Televisión Españolako dokumental bat paratua duela, eta lotan duen aingeru aurpegiak irribarrea piztu dio Marieri. Hondartzara joateko erabili ohi duen pareoa bota dio gainetik, eta muxu bat eman dio kopetan. Zer ari ote da amesten?
‎Ogitartekoak jaten ari dira lurrean eserita. Mikel batzordeetan erabili ohi duen jarrera berdintsuaz hasi da hitz egiten. Kazetaritzako ikasketak zergatik aukeratu dituen galdetu dio Teresari.
2021
‎Leveque jaunak Rollet bat erabili ohi zuen, reflexa gainean zuen kamera trinko bat, eta guk, sei langileok, Leica 135 mm-ko bana. Atelierrean gelditzen ziren oraindik kaxa handia eta hauspoa zituzten Kodakak.
‎Atelierrean gelditzen ziren oraindik kaxa handia eta hauspoa zituzten Kodakak. Kamera batek nola funtzionatzen zuen erakusteko erabili ohi zituen Leveque jaunak. Tripode eta guzti, hogei bat kilo pisatzen zuen bakoitzak.
‎Alabak sofan etzandakoan hartzen duen luzerakoa bai gutxienez. Irudiak bihotza ziztatu dio eta biltegian artelanak gordetzeko erabili ohi dutenen berdina dela ohartu da. Nork lurperatu du burdinazko kutxa handi hori museoko lorategian eta zer gordetzeko?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia