2015
|
|
8 Hain zentzu betean goazenez gero, edozerk mintzen gaitu, edozeren beldur garelako; eta honela ez gara ausartzen aurrera egiten, egoitza hauetara iristeko modua egin ahal bagenu bezala eta bestek bidea egin. Hau ezinezkoa denez gero, saia gaitezen ene ahizpak, Jaunaren maitasunagatik; utz ditzagun geure arrazoia eta geure beldurrak haren eskuetan; ahantz dezagun berezko ahultasun hau, lan handia
|
eman
baitiezaguke horrek. Gorputz hauen ardura har dezatela nagusiek; konpon daitezela; gu ardura gaitezen soilik arin arin ibiltzen Jaun hau ikusteko; erosotasun gutxi edo batere ez badugu ere, osasunaren ardurak engainatu egin gaitzake; zenbat gehiago, horregatik osasun hoberik ez baita izango, nik badakit hori; eta baita badakit kontua ez dela gorputzari dagokiona, hori gutxiena baita; esaten ari naizen bide hau apaltasun handi batez ibiltzekoa da; ulertu baduzue, hemen dagoela uste dut aurrera ez doazenen gaitza; aitzitik, pauso gutxi eman ditugulako irudipena izan eta hala sinets dezagula, eta gure ahizpek eman dituztenak oso bizkorrak direlakoan egon gaitezela, eta ez bakarrik apaltasun desira izan, baizik eta guztien artean kaskarrentzat izan gaitzaten saia gaitezela.
|
|
6 Ez litzateke alferrik galdutako denbora, ene ahizpak, hau irakurtzen emandakoa ezta nire aldetik idazten emandakoa ere, bi gauza hauekin geratzen bagara; jakintsu eta adituek ongi dakizkienak dira, baina gure emakume moteltasunak guztia du; eta horrela, beharbada, Jaunak nahiko du etor daitezela gure gogora horrelako konparazioak. Bere ontasunagatik
|
eman
diezagula horretarako grazia.
|
|
7 Honek ere desirarazi dit, ez dugula hain gauza garrantzitsuan kontentatu behar geure aldetik ahal dugun guztia baino gutxiago egitearekin. Ez dezagun utz ezer, eta Jaunak
|
eman
diezagula horretarako grazia.
|
|
Eta egiazko bidea hau denez gero, ez da bide hartan gelditu behar, altxor hori ez baitugu irabaziko harik eta bizia amaitzen zaigun arte. Jaunak
|
eman
biezagu horretarako bere laguntza.
|
|
Eta desira hau bere baitan sumatzen ez duen ahizpak, ez dezala bere burua benetako moja Oinustzat jo, gure desirek ez baitute izan behar atseden hartzea, geure benetako Senarra zer edo zertan imitatzearren sufritzea baizik. Haren Maiestateak
|
eman
diezagula horretarako grazia, amen.
|
|
Jakinbezate gutun hau ikus dezatenek, nik, ahizpa Teresa Jesusenak, Sevilla hiri honetako Karmengo Amaren Ordenako moja profesadunak, aita txit agurgarri frai Joan Bautista Rubeo Rábena, aipaturiko Ordenako Jeneralaren, gorte erromatarrean egoitza duenaren, izenean eta oniritziaz eta harengandik dudan eskubidez Andaluzian eta Gaztelan aipaturiko Ordenako moja oinutsen fundatzailea naizenak, aitortzen eta ematen diedala neure ahala, eskubide aldetik behar den adinakoa, Ahizpa Ana San Albertorena aipaturiko Ordenako moja profesadunari, eta aita agurgarri frai Anbrosio San Pedrorena Almodóvar del Campoko Karmengo Amaren monasterioko bikarioari, eta biei batera eta bakoitzari banan, fundatzailea naizen aldetik, nire ordez eta izenean, onar dezaten aipaturiko Karmengo Amaren Ordenako moja oinuts horien monasterio bat Caravaca hiribilduan, San Joseren deituraz. Eta goian esandako arrazoiaren gainean eta aipaturiko egintzarako, onar dezakete monasterio hartarako emana dagoen errenta nahiz errentak eta eskritura haren bidez ematen dena, eta hartaz eta hango gauza bakoitzaz edozein eskribauren aurrean egin eta eman ditzakete hartarako komeni diren eta eskatzen zaizkien eskriturak, behar den indar eta finkotasunez; haiek egin eta
|
eman
bitzate horretarako nire izena sinaturik duten instrukzio eta oroitidazki baten arabera, eta hango edukia ezertan murriztu gabe. Eta guztiak balio beza nik neuk egin eta eman banu eta ematerakoan bertan egon banintz bezala, horretarako eta horri dagokionerako, nik neuk dudan ahalmen osoa eta zuzenbidean beharrezkoa dena ematen baitiet, administrazio libre eta orokorrarekin dituen eragin eta mendetasunekin, zerikusi eta loturekin, eta zuzenbidearen arabera hartzen ditut eta beteko ditudala hitzematen dut; eta horren berme jartzen ditut aipaturiko monasterioaren ondasun eta errentak, dituenak eta izango dituenak, eta hala behar balitz, uko egiten diet Justiniano eta Beliano enperadoreen legeei, eta Toroko Legeei, emakumeen aldekoak direnei, eta honetan ez dakizkidala balioko izan, azpian idatzirik datorren eskribauak ohartarazi baininduen haietaz, espresuki eta nahiarara.
|
|
8 Jainkoarren, ene ahizpak, ontzat
|
eman
dezazuela horretan jar dezazuen ardura, neke pixka bat gabe ez baita ezer ikasten. Eta nik badakit, urtebetean edota beharbada urte erdian baduzue [ardura hori], Jainkoaren laguntzaz, lortuko duzuela.
|