2012
|
|
Horren garbi ikusi nuen hori, ezen ezerk ez baitzidan eman halakorik ez egiteak baino poz handiagorik, orduan arrazoiak ikusten bainituen uste izateko, hura eginez gero, nirea hilketa basatia baino bekatu txikiagoa ez zela izango. Belaunikatu eta apal apal eman nizkion eskerrak Jainkoari, odolezko bekatutik libratu ninduelako; Bere arduraren babesa
|
eman
ziezadan erregutu nion, basatien eskuetan eror ez nendin, edo eskuak haien gainean jar ez nitzan, neure burua babesteko Zeruko dei argiagorik entzuten ez nuen bitartean.
|
|
Zortzi urte zeramatzan pepinoetatik eguzki izpiak ateratzeko proiektuan sartuta, eta izpi horiek, hermetikoki itxitako ontzietan ipini ondoren, airea berotzeko kanpora aterako lirateke uda hotz eta txarretan. Beste zortzi urteren buruan, zalantzarik gabe, Gobernariaren lorategiak prezio egokian eguzki argiz hornitzeko gai izango zela esan zidan; baina kexu zen bere gordailua urrituta zegoelako, eta asmamena suspertzeko zerbait
|
eman
niezaion erregutu zidan, batez ere, aldi hartan pepinoak oso garesti zebiltzalako. Erregalu txiki bat egin nion, nire jaunak horretarako emana zidan diruaz, ezagutzen baitzuen ikustera joaten zitzaizkion guztiei eskean aritzeko ohitura hori.
|
|
Goiz batez, askatasuna lortu eta hamabosten bat egunera, Reldresal, Isilpeko Arazoetarako Idazkari Nagusia (haiek esaten duten bezala) etxera etorri zitzaidan zerbitzari bakar bat lagun zuela. Bere zalgurdiak handik urrutixeago itxaron ziezaiola agindu zuen, eta ordu beteko entzunaldia
|
eman
niezaiola erregutu zidan niri; berehala onartu nion, bere maila eta meritu pertsonalengatik, baita mesede handi asko egin zidalako ere nik Gorteari igorritako eskarien inguruan. Lurrean etzateko prest nengoen, erosoago iritsi ahal izan zedin nire belarrira, baina nahiago izan zuen neure eskuan har nezan gure hizketaldirako.
|
|
Blefuscuko errege portura eramateko izan nituen eragozpenak kontatuz, non jendetza handia agertu baitzen ni iristean, guztiz txundituta geratu zirenak hain itsasontzi erraldoia ikusita. Ontzi hura nire bidean zorte onak jarri zuela esan nion Enperadoreari, norabait eraman nintzan gero handik neure sorterrira itzuli ahal izateko, eta haren ekipamendurako materialak lortzeko aginduak
|
eman
zitzala erregutu nion, baita irteteko baimena ere; zenbait agiraka atseginen ostean, ederretsi zion eskatutakoa emateari.
|
|
Agindu hauek guztiak behar bezala betearazi ziren, eta hiru astetan aurrerapen handia egin nuen haien hizkuntza ikasten; denboraldi honetan Enperadoreak sarri ohoratu ninduen bere ikustaldiekin, eta atsegin zuen niri irakasten maisuei laguntzea. Nolabait hasiak ginen jadanik elkarrekin hizketan, eta mesedez askatasuna
|
eman
ziezadala erregutzeko izan ziren lehen hitzak, egunero errepikatzen nizkionak belauniko jarrita. Uler nezakeenez, denbora kontua zela erantzuten zuen hark, ez zela erabaki behar bere Kontseiluaren aholkularitzarik gabe, eta lehenengo nik lumos kelmin pesso desmar lon emposo, hau da, bakea zin egin behar nuela berarekin eta haren erresumarekin.
|
2022
|
|
Handik astebetera, izotza guztiz urtutakoan eta transbordadorea jartzen zutenean, Simeon ez beste txalupari guztiak ez ziren jada beharrezkoak izango, eta tartariarrak herrixka batetik bestera joateari ekingo zion, dirua eta lana
|
eman
ziezaioten erregutzera. Emazteak hamazazpi urte besterik ez zituen, eta ederra zen, ongi bizitzen ohitua, lotsatia; hark ere herrixketan zehar joan behar ote zuen, aurpegia erakutsiz28 eta limosna eskatuz?
|