2017
|
|
Lan indarraren erreprodukzioari zegozkion alde guztiak zipriztintzen zituen eztabaida horrek: familia (poligamoa monogamoaren aurka, nuklearra hedatuaren aurka), haurrak haztea, emakumeen lana, gizonezkoen eta
|
emakumeen
identitatea eta harremanak.
|
|
Gainera, antzutasunaren sinbolo ziren biak, sorgina (sorgin zaharra) eta prostituta, ugaltzea xede ez zuen sexualitatearen pertsonifikazio hutsa. Beraz, Erdi Aroan prostituta eta sorgina irudi positiboak izan ziren, komunitateari zerbitzu soziala ematen zioten neurrian; sorgin ehizarekin, berriz, oso konnotazio negatiboak esleitu zitzaizkien, eta baztertu egin ziren
|
emakumeen
identitate aukera gisa, heriotzaren bidez fisikoki, eta kriminalizazioaren bidez sozialki. Sorgin gisa sutan milaka aldiz hil eta gero hil zen prostituta lege subjektu gisa.
|
2018
|
|
Estrategia horrek hierarkia eta bitasunak sendotzen ditu, emakumeak balio positiboen ordezkari gisa transbaloratuz. Ordea,
|
emakumeen
identitatea halako esklusio prozesu baten bidez finkatu beharrean, Wittigen estrategia da jatorriz eremu maskulinokoak biden ziren «balio» horiexek berrapropiatzea eta modu subertsioan berrantolatzea. Baten batek esan lezake Wittigek balio maskulinoak bereganatu dituela, edo, are gehiago, «maskulinoarekin identifikatzen dela», baina literatur lan hauen testuinguruan «identifikazioaren» ideia bera infinituki konplexuagoa da termino horren erabilera akritikoak pentsaraz lezakeena baino.
|
2023
|
|
hori ondorioztatzera bultzatzen ditu Enslerrek irakurleak, munduko toki ez hain zibilizatuetan bizi diren emakumeen egoerarengatik burua tristura handiz astindu bitartean. Deigarria da nola istorioa kontatzen duen emakume zuriaren apetaren arabera guztiz izendatzen edo ezabatzen diren koloreko
|
emakumeen
identitateak. Izenez aipatu liratekeen pertsona batzuk, hala nola erizainak eta beste osasun langile batzuk, aipatu gabe uzten ditu (bestela emakume zuri salbatzailearen roletik desbideratuko bailitzateke arreta); beste batzuetan, hobe zukeen konfidentzialtasunari eutsi eta" Nadine" eta beste biktima batzuen argazkirik ez erakustea, baina Enslerrek esaten digu onartu zutela argazkia ateratzea, betiere beren izena aldatuz gero.
|
|
Era horretako egitura iragazkor batek sustatzen ditu Gates Fundazioaren Oilasko Programa eta halako ekimenak; programa horretan, emakumeei beren oilaskoen bidez autonomia ekonomiko pixka bat ematea da helburua, eta, aldi berean, ustez, horrek (nolabaiteko) autonomia politiko eta sozial handiagoa ere emango die. Sukalde Garbien Programan bezalaxe, halako ahaleginek ez dituzte aintzat hartzen
|
emakumeen
identitate politiko eta sozial konplexuak, baina ez hori bakarrik," ekintzaile" gisa erreparatzen baitzaio gizabanakoari, begirada estuz erreparatu ere, emakumeek kolektibo gisa aldaketa sozial eta politikorako duten gaitasunari erreparatu beharrean.
|