Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 92

2000
‎Hain zuzen, duela gutxi arte film bat euskaraz bikoiztua ikustea artiziala zen, usadio ezak eta bikoizketa kaskarrek eraginda. Orain berriz, ekinaren ekinez, bikoizlari profesionalek franko hobetu dute beren jarduna. Lausotuta geratu da garai bateko euskara sintetiko hura, euskaltzale amorratuenei ere katez aldatzeko gogo bizia pizten ziena.
‎Gauzak ez dira beti norberaren gustuko bidetik abiatzen eta Bilbora eman genuen jauzia, G. Aresti euskaltegira alegia. Inoiz baino ilusio handiagoa, esperientzia aberasgarriak ematen duen bagaje sendoarekin, gauza berriak egiteko asmoz traba eta inmobilismo guztien gainetik, ekinaren ekinez, sarritan hanka sartze itzelekin, baina beti prest gabezi pertsonal eta hutsune kolektiboetatik ikasteko. Eta Teok ematen badaki, neu lekuko; eta kontrakoa diruedien arren, hartzen eta enkajatzen ere bai.
2001
‎Gizaki arruntak —gizartearen nolabaiteko hierarkian behekoak— egia maite du, eta goi agintzaren izana eta egina ere gero eta gehiago maitasunaren argipean behatzen du. Giza maitasuna nagusitzen ari da, giza ekinaren ekinez. Horrek agintarien bideratzea dakar elkarren maitasunerantz.
2003
‎Arrebak ahalegin berezia eskatu dio, eta ekinaren ekinez, begiak itsutuko zaizkiola sinisturik, azkenean zeinez mintzo den badakiela uste du. Bai, mila izarren artean bat eurei begira sentitu du.
‎Euskal Ikastetxe Nagusia etor liteke, baldin, Iaungokua lagun, egingo bagenu euskaldunok egin genezakeena. Ezin etor daite, ordea, ekinaren ekinez baizik. Zer egingo dugu euskera ikastetxeetan sar dedin?
2004
‎Arian arian, ekinaren ekinez, ari gara ordea jakintza soziolinguistikoaren irakaspenez jabetzen. Euskara bere zori txarretik onera ateratzeko saiakuntza horretan, hainbat irakaspen eta esperientzia ez zaizkigu alferrikako izan.
‎Mailukadaren mailukadaz moldatutako euskal haur gorituaren jomuga. Azkenean, ekinaren ekinaz, moldakaitzenak ere aldez aurretik ezarria zegoen eredura moldatuz. Jatorrizko nortasuna urkatu eta nortasun arrotzari zegozkion tasunez hornitutako gazte prestua.
2005
‎Ataritik bosgarren etxebizitzarainoko zurezko eskilarak izan ziran jardun eta froga leku niretzat. Gora eta behera hasi nintzanean eskaileroi amaibako erexten baneutsen be, ekinaren ekinez ziztu bizian igon eta jaistera heldu nintzan, baita binaka eta hirunaka jauzi herrena egitera be.
‎Senideen ekinaren ekinak azkenerako, baina, duda izpi bat ereingo eban nire gurasoengan, uriburuan legokezan tratamentuek eta, behar izan ezkero, euren etxea niretzako zabalik egoala esateak gehitu eben duda izpia.
‎Orroari erantzunez eta etorkizun ilun horretatik iges sartuko da Awa Diakhate Salyko merkatuan, enegarren emaztearen enegarren umea izateak dakartson maitasun eskasiak atzetik bultza egiten deutsala. Hantxe entzungo dau entzun Lisboaraino eroango dauan xuxurla, Joaquim izeneko batek bereganatu eta gero xuxurlatua, xuxurlatu eta gero Awaren bihotz katigatuaren ekinaren ekinez presaka paper punta baten zirriborratutako xuxurla, Joaquim A., eta Lisboako helbide bat.
‎Koadernoa zahar xamarra da, orri laukidun horreetakoa. Zabaldu eta itxi, itxi eta zabaldu ekinaren ekinez, koadernoaren azala, inozkoren baten urdina izandakoa, mehe mehea eta gastatua dager.
2006
‎Eta, bidez bide eta ekinaren ekinez, ipuina moldatu behar hori ere badago.
2007
‎Sei urte pasa ditut han, kasik aste ondar eta opor guziak gaztigaturik han berean pasatuz, etxea ikusi gabe, ama aipatu gabe, makila histak bizkarrean gozatuz, beharriak ekinaren ekinez tiratuak behar baino luzeagoak bainituen, aita heldu zitzaidala bisitatzera hilabetean behin hastean bederen, frixtez, lanez gainditua zelata. Sei urteren buruan jakin ezazue behar bezala moldaturik ateratuko nintzela hortik, hipokrita, gorrotoz hanturik, zentzu gabea, ero etxean sartzeko prest segidan.
2009
‎Herritarren presioak albait egokien kudeatzen ikasi behar du kazetariak, eta hori ekinaren ekinez bakarrik lortuko du. Hurbiltasunetik aritu, bainabehar den distantzia mantenduta.
‎Partida ez zen gehiegi aldatu bigarren zatiko hogeita bost minutuetan ere. Eibarrek bere arean sartu zuen Reala, ekinaren ekinez, baina batere argitasunik gabe. Geldikako jokaldietan ere ez zuen asmatzen.
‎Euskaldunok irakaskuntza euskaraz antolatzeko eskubidea gurea dugun bezalaxe, euskaraz informatuak izatearena ere gure eskubide dela aldarrikatu nahi dugu. Guztiok dakigun bezala, pertsona askok epe luzez eztabaidatu eta ekinaren ekinean, behar ziren baliabideak lortzeko emari txiki asko bilduz, Euskaldunon Egunkaria sortu arte egin zuten lan. Bide hori ez zen erraza izan, nekea baizik.
2010
‎Kristo gurutziltzatua. ...zurezko gurutze barroko bat erretaula gisa, irudi ezin tremendistagoa erakusten zuena, minaren ñabardura guztiekin, gure amaren gustukoa bai hura, bizi izan balitz?!?, eta horregatik zaletu zen santuen erlikien biltzera. Francok berak ere gordetzen ez zuen, bada, santa Teresaren besoa, babes gisa erabili ez ezik, gerra zibileko hainbat bataila irabaztera ere eraman zuena, bere esanetan!?, baita, ekinaren ekinez, erlikia bilduma bikaina osatu ere. Are gehiago:
‎heroitzat dut Domingo, baina ez nik nahiko nukeen heroitzat. ...grisean aurrera egiten duten heroi isil anonimoak, ez al zaizkigu, bada, gure beldurrak eta gure beste muga psikiko asko eta asko (bizikidetasunak sortzen dizkigun lurralde arazoak, adibidez, edo ezusteko haginetako minak eragiten digun oinazea, edo denboraren kontzientzia estua eta aspergura?) amildegi gaindiezinezkoak bezala agertzen maiz, eta ez al ditugu, batzuetan gutxienez, haiek gainditzen, ekinaren ekinez eta luzera jauzian munduko errekorra duten atletek baino jauzi handiagoak eginez, ahaleginaren ondotik latorrizko dominarik merkeena ere jaso gabe??, plazen eta kaleen izenak betetzen dituztenak baino.
‎eta negozioetarako argia, ezerezetik inperio ekonomiko bat eraiki zuena eta lantegia antolatzeko eta langileei agintzeko dohain paregabeak zituena: mundura jaio zen, eta, ekinaren ekinez, mundu baten jabe egin zen, nondik bere nahierara jokatzen baitzuen jainko txiki baten antzera. Sinetsi ere, sinesten zuen, tripekin buruarekin baino gehiago, menturaz?
‎Harmailak jendez beteta ikusteak gehiago aztoratu zion sabelean ostikoka zerabilen zizarea; ehunzangoa behar zuen gutxienez. Aita Damianok esana zion urduritasun puntu bat ona zela, hortik gorakoa toreatu egin behar izaten zela eta ikasiko zuela ekinaren ekinez.
‎Bere ahotsak balio gutxi du (Vox> > desserto), > ez bailitz aski kristauak bide zuzena hartzeko. Beste printzipioa, aurrekotik eratorria, ekinaren ekina da, argudiatzea, pertsuaditzea, esana beresatea (Argue, >:
‎Intentsitatearen nozioa loturik dago hizlariaren ekinaren ekinez edo insistentziarekin. Intentsitatea anplifikazioaren46 makro figurarekin lotu dugu arestian.
‎euskarazko harreman sare berriak eratzen zituzten kale giroan, eta belaunez belauneko transmisio bidea indartzen zuten nonahi. Euskaltzaletasun modernoaren bideragarritasun faktuala erakusten zuten aldi berean, garai bateko zenbait aurreiritzi euskal galgarri ekinaren ekinaz indargabetuz eta belaunaldi berriaren euskal hazia ereiten lagunduz.
‎Hasierak ez ziren errazak izan. Baina, ekinaren ekinez, bost urteren buruan ikastolen Hezkuntza Proiektuan txertatu zen Ikaspilota, pilotak egiten hasi eta pilota eta pilota tresnen historia irakasteko. –Baina, azken finean, pilota aitzakia bat zen bestelako euskal jolas, joko eta kirol baztertuak azalarazteko?, adierazi du Joxean Unsainek.
‎Kristo gurutziltzatua. ...bat erretaula gisa, irudi ezin tremendistagoa erakusten zuena, minaren ñabardura guztiekin —gure amaren gustukoa bai hura, bizi izan balitz...! —, eta horregatik zaletu zen santuen erlikien biltzera —Francok berak ere gordetzen ez zuen, bada, santa Teresaren besoa, babes gisa erabili ez ezik, gerra zibileko hainbat bataila irabaztera ere eraman zuena, bere esanetan! —, baita, ekinaren ekinez, erlikia bilduma bikaina osatu ere. Are gehiago:
‎Aita, izan ere, gizon harroa zen, tentea, borondatetsua —hori beti— eta negozioetarako argia, ezerezetik inperio ekonomiko bat eraiki zuena eta lantegia antolatzeko eta langileei agintzeko dohain paregabeak zituena: mundura jaio zen, eta, ekinaren ekinez, mundu baten jabe egin zen, nondik bere nahierara jokatzen baitzuen jainko txiki baten antzera. Sinetsi ere, sinesten zuen —tripekin buruarekin baino gehiago, menturaz— bera —Nazario Orbe— Jainkoak seinalatutako gizon bat zela, bizitzan garaile izateko sortua:
‎heroitzat dut Domingo, baina ez nik nahiko nukeen heroitzat. ...aurrera egiten duten heroi isil anonimoak —ez al zaizkigu, bada, gure beldurrak eta gure beste muga psikiko asko eta asko (bizikidetasunak sortzen dizkigun lurralde arazoak, adibidez, edo ezusteko haginetako minak eragiten digun oinazea, edo denboraren kontzientzia estua eta aspergura...) amildegi gaindiezinezkoak bezala agertzen maiz, eta ez al ditugu, batzuetan gutxienez, haiek gainditzen, ekinaren ekinez eta luzera jauzian munduko errekorra duten atletek baino jauzi handiagoak eginez, ahaleginaren ondotik latorrizko dominarik merkeena ere jaso gabe? —, plazen eta kaleen izenak betetzen dituztenak baino.
2011
‎(39: 18) Kaputxino hauek ekinaren ekinez ikasi dute txirlak
‎Zeren, ene ustez, arazoa ez baitago arazoak gainditzeko ahaleginean beti lehenengoan asmatzean, ekinaren ekinez ondo esatean baizik; alegia, praktikaren gurpilean zenbait itzuli eman ondoren, esamolde berri horiek modu malgu, argi, zehar, ikasterraz, erabilerraz eta bateratuan esatean hain zuzen. Zeren aspaldidanik uste baitut, kontua gauzak euskaraz, dakigun euskara baliatuz?
2012
‎Nire asuntura zehazki, ederki ezagutzen nituen amaren begi ukaldi artega haiek. Elik, ordea, ekinaren ekinez inposatu zuen bere diskurtso emozionala; beraz, biak zoritxarren putzuan ezin gusturago zebiltzanean plisti plasta, erdi ezkutuan komunera joateko aprobetxatu nuen. Hango botikina lapurtu nion amari, eta gero sukaldetik txokolate tableta bat eta esne kaxa bi.
2013
‎Kanakian posible da herritarrei galdetzea, baina Nazio Batuek Polinesia deskolonizatu behar dela esaten diotelarik, Parisek erantzun gauzatu dutela autodeterminazioa unionisten alde bozkatuta. Gogorra da Frantzia, baina posible dira aldaketak, ekinaren ekinez. Espainian ez.
‎Aldiz, airea laga eta lur sendo bat behar zuen: helburu batzuk, alegia, bere adimenak onartu eta ekinaren ekinez lortuko zituenak. Eta hara non erraztu zion aitak bidea!
‎abian jarri zuen erronka deia. Hiztegi xumea zena ekinaren ekinez eta denboraren eraginez zuhaitz eder bihurtuko zen. Hiztegi hori, bestalde, euskalkien arteko zubiak egiteko bide ere izan zen, oinarri oinarriko zenbait kontzeptu euskalki ezberdinetako hitzak elkarren ondoan zirela agertzen ziren eta:
‎Aldiz, airea laga eta lur sendo bat behar zuen: helburu batzuk, alegia, bere adimenak onartu eta ekinaren ekinez lortuko zituenak. Eta hara non erraztu zion aitak bidea!
2014
‎Puntu asko pilatu arren, taldeak joko aldetik gabezia asko erakutsi zituen; ez zuen funtzionatu. Beraz, probak egiten jarraitu zuen Valverdek, eta, ekinaren ekinez, lortu du talde sendo bat egitea. Eta zein da Athletic etsipenetik ilusiora eraman duen taldearen bizkarrezurra eta arima?
‎XX. mendearen hasieran saiakeraren bat edo beste izan bazen ere, 1936ko gerrak eskola elebiduna sortzeko eta zabaltzeko ekimen oro zapuztu zuen. Baina guraso askoren ekinaren ekinaz, 1957 urtean egia bihurtu zen ametsa; orduan sortu baitzen gerraondoko lehen ikastola (gai horretaz, ik. Fernandez, 1994). Haurrak euskaraz eskolatzearekin batera, pixkanaka, ugaritu egin ziren helduentzako
2015
‎" 2007tik hona, ezinezkoak ziruditen gauza asko egin dira Goierrin eta Euskal Herrian". Erronka bat gehiago dute orain, eta ekinaren ekinaz, inurri lana eginez, elkarlanean, indarrak batuta, gauza asko egiteko gai direla erakusteko prest daude berriro ere.
‎Australopithecus haietatik egungo gizakira iritsi arte izan diren homo guztien zerrenda irakurri, eta harritu egin zara bizirauteko borrokaren epopeia txundigarriarekin. Zutik jarri ziren lehen hominido haiek eskuak libre izatean lehen bultzada ingurua aldatzea izan zuten, ekinaren ekinez dena beren interesetara moldatzea eta garunaren garapenarekin inguru hori ulertzea, gero hobeto menderatu ahal izateko eta are gehiago aldatzeko. Dena ekintzara zuzenduta, tresnak egitera, bizitokiak eraikitzera, ondasunak ugaltzeko moduak biderkatzera, eta horrenbeste ahalegin, neke eta sufrikario zertarako, eta egongelako sofan erdi etzanda dagoen gizaki batean bukatzeko, egin litekeen onena egonean egotea dela deskubritu berri duen espezimen batera iristeko, bizitzan oreka lortzeko dagoen modurik onena nor bere gelan egotea dela ikasi duen giza ale batera heltzeko.
‎Hurrengo egunean Maisuak oso makal jarraitzen zuen, ekinaren ekinez bizigarri batzuk ahoratzea lortu banuen ere. Ahots hari batekin erantzun zien nire galderei.
‎Aspaldian, usu esaten zen erdaraz euskal Zera" hecho diferencial" bat zela, orduan" hecho" berezko egitatetzat jotzen zuten, objektiboa zelakoan. Orain, berriz," hecho" delako hori ekina edo eragindakoa itzuli genuke, izan ere, ekinaren ekinez eragindako diferentzia ez balitz, ahaleginez egina izango ez balitz, ez litzateke deus izango. Eta, kasu, horrela izan dadin nahi badugu, horrela dela esan eta sinetsi dugu, horrela delakoan jardun dugu.
2016
‎Eta ekinaren ekinez dena salduta eta erosita zegoenean, saltzeko eta erosteko ezer gutxi falta zenean, errealitateari erreparatu zioten.
‎Ametsetan ere ez nion une batez ere begirik kentzen. Berriro nioen neure artean zoragarri zegoela, izerditan eta gorriturik, ekinaren ekinez eta gogoaren gogoz kopeta goitik behera erdibanatzen zion zimur ia basati harekin, atezuan erabat, bere senide nagusi irribarretsu apur bat zabar eta aspertua menperatzeko ahaleginetan. Orain, ordea, ezin jasanezko ondoez, mingostasun, oinaze batek zapaltzen ninduela sentitzen nuen.
‎Goiztiarra: erlojuari begira dagoen klase soziala, arin baino arinago bizi behar duena, denbora galdu ez, eginaren eginean lan egin, ekinaren ekinean gogor eutsi lanari, goiztiarra izan behar, naturaren erritmoa eta denbora zikloarena hautsi. Tempraneiro.
‎Eskuartean ditut euskaraz, liburu bikain batean bilduta, Santa Teresa Jesusenaren idazlan guztiak. Oraingoan huts egiteko arriskurik gabe esan dezakegu? ekinaren ekinez egina?.
‎Txominek General Motorsen zeukan soldata ona izan arren, Karmelek nahi zuen semeak unibertsitate ikasketak egitea, Estatu Batuetan, ahal balitz. Eta halaxe, ekinaren ekinez, lortu zuen Mobil Oilek Fullbright beka bat ematea semeari Louisianako Estatu Unibertsitatean Ingeniaritza ikasketak egiteko 1962 ikasturtean. Han joan zen Baton Rougera, artean John Fitzgerald Kennedy presidenteari burua tiroz lehertu ez ziotenean.
2017
‎Kolonbiako eta nazioarteko pertsonalitate nabarmenak, herri mugimenduetako kideak, akademikoak, kazetariak, gobernua… egunero bisita bat baino gehiago jasotzen dute. Hori ere, ekinaren ekinaz lortu dute. " Hasiera batean gobernukoak etortzen ziren asteburuetan, baina horrek familiekin egoteko denbora kentzen zigun, beraz, gobernuaren bisitak aste barruan egiten hasi ginen.
‎Nire esperientziak negozio munduan ahal dela gauza konfidentzialak ahotsa baino bitarteko konkretuagoen esku ez uzten erakutsi dit, eta nire neurriz gaineko zuhurtasunak, oraingo honetan, haren balioaren ideia bat eman lizuke. Esan beharrik ez daukat bere fase guztien azterketa zehatza burutua dudala, eta inolako zalantzarik gabe esaten dizut bizitzan behin suertatu ohi diren urrezko aukera horietako bat dela, eta orain garbi ikusten dudala hainbeste denboran eta ekinaren ekinez nire ahaleginek izan duten jomuga, hau da, nire negozioen sendotze behin betikoa, nire familia atzera dagokion tokian jartzea ahalbidetuko didana, niri baitagokit familia horretan azken ondorengo arra izateko ohorea; zure ama eta bere umeak beti etxekotzat jo ditudan familia horretan, hain zuzen.
‎Ez dut esango ebaluatzeko sistema zientifikoa aurkitu nuenik, baina, ekinaren ekinez, mila neurketa, konbinazio eta erkaketa egin ondoren, doitasun milimetrikoa ez bazuen ere, nahiko sistema onargarria nuen gauzatuta. Oraindik ere azken ukituak falta zitzaizkion, eta horixe nuen hondartza egun hartako lehen helburu.
2018
‎Mundu hura, ordea, guztiz debekatuta zegoen jende gehienarentzat, are gehiago emakumezkoentzat. Nolanahi ere, neskak ekinaren ekinez konbentzitu zuen Charcot aspaldiko lagun bati deitzeko: presondegietako zuzendari nagusiaren lehengusuari, alegia.
‎Eta, ekinaren ekinez, orrialde zuri hauetan idaztera behartu nau, berak aukeratutako egunen batean, egokiera aurkitzen duenean, zure gurasoen historia ezagutu dezazun. Baina ni, Jentzi, gorago esan dizudan bezala, detektibe soil bat baino ez naiz, eta ezin bada zure gurasoak nolakoak ziren argitu, ezta zuk seguruenik jakin nahiko zenukeen guztia ere.
‎Une bateko imajinarioan zentzu emaile diren ‘esangurak eta gurariak’ ez dute beste funtsik: ekinaren ekinean agertu diren mugak eta erresistentziak gainditzeko ariketan piztu dira, haietan zehaztu nola bihurtu lan hipotesia eta nola gauzatu, nola esperimentatu... Praxi iraultzailearen kasuan, imajinario iraultzaileak iradokitzen du sistema bera aldatu ahal dugula, utopia gauzatu ahal dugula:
‎Pragmatikoak ekin egin behar du, bere ideia, bere hipotesia gauzatze aldera jarduteko. Pragmatikoak ekin behar du, bere ideia, bere hipotesia gauzatze aldera, eta ekinaren ekinez ere, insistituz, hipotesia egikaritu behar du. Funtsezkoa da ideiari eustea, ideiarekin engaiaturik egotea, ideia gauzatzeko modurik topatze aldera.
‎Barkatzeko bakardadeaz jakin beharra aipatuko luke, eta minaren zoko oro miatuko? Beharbada hitz gutxi batzuk leudeke herraz eta erresuminaren lan taigabea begirik itxi gabeko milaka gauetan ekinaren ekinez etxekotu beharraz. Mandelaren etsenplua aholkatuko luke?
‎Esango nuke, alabaina, irakaspen sendo bat hartu behar izan duela gure belaunaldiak: ezina ekinaren ekinaz, ezinagoa (ere) izan daiteke. Dena ez da saiatzea, dena ez da asmo eta gogo biziz desiratzea eta horri behin eta berriro ekitea.
‎Hainbat urteren ostean, ekinaren ekinez, Euskal Ligarako igoera fasera sailkatu da Ibaizabal
2019
‎Hor zegoen koska, korapilo itsua, inkognita edo ezezagun erraldoi eta beldurgarri bat zuen ekuazioa planteatzea zen, baina ez zegoen beste irtenbiderik, nahiz eta, zehatz esanda, irtenbide ez eta probabilitate txikia deitu geniokeen. Une hau aukeratu zuten mairuek punta sutan zuten gezi eta biroteak goitik jaurtitzeko, erauntsian, airean burrunba egiten zutenak erleak bailiran, eta han hemen erortzen ziren, barreiatuta, zorionez haizeak jaurtitzaileen punteria okertzen zuen, baina ekinaren ekinez gertatu behar zuena gertatu zen, nahikoa izan zen birote batek itua jotzea beste gainerakoek berehala bidea ikas zezaten, eta azkenean patu beltzak nahi izan zuen dorrea amil zedin, ez hainbeste lurraren indusketa lanak areagoturiko makurdurarengatik, baizik hainbat gunetan su hartu zuelako eta su horiek amatatzeko egin ziren ahaleginen asaldurarengatik. Eroriko izugarriaren ondorioz, dorreko goi aldean sokak itsasten ari ziren soldaduak hilik edo larri zauriturik geratu ziren, eta gurpilen inguruan indusketan zebiltzan batzuk ere berdin, baita, azkenik, konponbiderik gabeko galera berau, Henrique zalduna ere, zeina bere odol emankorrez oraindik itzali ahal izan zuen suzko birote batek jo baitzuen.
‎Dema izugarria zen, bai eta aldi berean harrotasun sentipena, sumendia pizten zitzaien golko zokoan. Euskadi askatua eta sozialista amesten zuten, aldarrikatzen zuten, sinesten zuten, ekinaren ekinaz, ezinbesteko eguna hurbiltzen ari zitzaiela: irabaziko zuten, dudarik ez zegoen.
‎Onartu beharra daukat enamoratu zaizkidan gizonezkoen artetik sari bikoitza lukeela berak: bata, irmotasunari (seguru nago asmatzailea izan balitz aurkikuntza mirarizkoren bat egingo zukeela, ekinaren ekinez); beste saria, irudimenari. Zorabiatu egin ninduen bere ameskeriarekin:
2020
‎Ez horretarako, motel, ez dut inola ere erdipurdiko idazkari bat izan dadin nahi azaldu zidan Mariak, nahi dut erregearen ondoan lan egin dezan betekizun apaletik goreneraino, harik eta bere ekinaren ekinez zein gure zeharkako laguntzaren bidez ere hor nonbait enbaxadore izendatu arte, hori baita biderik zuzenena Erregeak lantzean behin eman ohi dituen tituluetariko bat jasotzeko ezkerronez.
‎Esan nahi dut, Mariak gure auzokideen aurrean hainbat dotoreen edo eskuzabalen nabarmentzea xede izaten zuen. Maria bizi zen gainontzekoen estimupean, sortzez edo zegokionaren arabera zein diru edo zorpeko faboreen bitartez ekinaren ekinez bereganatutako oneritzia etengabe areagotzen, badaezpada nor edo nor bere leinuaren ustezko handitasuna duda mutan jartzen ausartzen zen. Horretarako, aldiz, nire ondasunak diru iturri agortezina ematen zuen gure jauregi apalean txitean pitean eta ia derrigorrez ospatu ohi genituen musika zein antzerki saioak zein hiriaren goialdeko auzoenetan behar bezain aproposos, ahalmentsu, azaltzeko ezinbestekoak ziren soineko zein opari ezin duinagoak ordaintzearren.
‎Horixe da gure lana, herria mobilizatzea eta ez Llanero Solitarioarena egitea. Eta hala egiten badugu, ekinaren ekinez guardia zibilek gure presioa sentituko dute eta orduantxe hasiko dira arazoa konpontzen.
‎Futbola utzi ondoren, artearen munduan sartu nintzen, eskultore legez hain zuen. Hasiera gogorra izan zen, baina ekinaren ekinez helduz joan nintzen eta orduan proposatu nion Espainiako Futbol Federazioari Las Rozasen jartzeko eskultura bat egitea. 2004an izan zen.
‎Alde batetik, zegoen presio ikaragarritik urrundu eta isolatu egin gintuen eta bestetik, lan psikologiko bikaina egin zuen: buruan sartu zigun sobietarrak baino gehiago ginela eta, ekinaren ekinez, garaipena lortuko genuela.
‎Eta, ekinaren ekinez, lortu egin zuten kultura indartsu bat, behe behetik eraikia. Ez zuten izan errege mezenasik, ez Paris, ez zuten izan goitik inolako erakunderen laguntzarik; idazle eta irakasle apal askoren lana izan zen, herriaren indarrak bakarrik eutsia; garai hartako intelektualeria eta unibertsitate jendea jatorriz kalerri eta burgotar txikiak baino ez baitziren, eremu sozialean marjinaziotik gertu zegoen multzo probintziano hutsa:
2021
‎Nola ahantz nezakeen, nola ausartu ere egin nintzen ahazten. Gure aita kale bazter horretan akabatu zuten oso gustuko ez zuten bi abertzale sutsuk, etsai zuten bi auzokok, bere arroztasuna eta, areago, urtetan ekinaren ekinez egindako aberastasuna inola ere bakartzen ez zizkion senitarteko batek. Kale bazter horren ondoan gure aitaren gorpua egon zen luzarotar guztien begien aurrean eta ez zuten ezer esan, isilean eta buru makur etxeratu ziren, bertan, sutondoko babesean, marmarrean egiteko ez dakit gure aitaren zein erruren kontura.
‎Eta ezta, ez, harritzekoa horrela senti tzea aspaldian halako egoskorra izan nendin motibo franko eta ezin saminago bat eman zidaten-eta. Hori dela eta, baliteke ordu guztiok nolabait betetzeko edo, musika betidanik ezinbesteko euskarri begitandu egin zait, gure aitak txikitan erositako pianoari ekinaren ekinez eta ia beti erauzitako musika. Izarra mendiaren magalean eta itsaso zabalera begira ere dagoen gurasoen etxeko egongelatik Steinwick piano handi eta eder horretan joka jarduten nuen aldiro, erauzitako notak itsasora bertara isuri nahian edo, egunen batean zeharkatuko nuen itsaso zabalera jaurtikitako soinuzko mezuak izan balira bezala.
‎Gure amak berdin berdin bizi nahi baitzuen bere etxe berrian, bere gurasoenean egin bezala, hots, esne mamitan. Gure aitak aurreneko mozkinez Izarra mendiaren hego magalean eraikitako etxean, ekinaren ekinez lortutako poderioaren seinale, gutxi gora behera potrojorran, eredu zituen bere familiaren andreen modura, ugazabandre prestu eta leinutsu baten modura, etxeko lanak egiteko neskameei aginduak emanez, eta seme alabak izandakoan hauen hezibidea antzera taxutuz, aginduka. Gure amaren ustez aitarekin ezkontzerakoan ez zuen ezertan ere bere leinuaren duintasunaz arnegatu behar, guztiz kontrakoa, gure aitarekin ezkontzerakoan bere sendiaren mendekotasunetik askatzen zen emakume libre bat bihurtzeko, zegokion duintasun guztiaz inola ere zaputz ziezaioketen abizenari esker.
‎Hori bai, jakin bagenekien gure aitak ez zuela batere maite Luzaroko zenbait bizilagun, batez ere bere langiletariko, eta bere uste beti guztiz atzerakoiaren arabera, tentelkeriak besterik ez ziren kontura iskanbilak sortu ohi zituztenak. Bere ustez, urtez urte, buruz eta bihotzez, ekinaren ekinez eraikitako mundua, bere lantegia eta Izarra mendiko etxea batik bat, birrindu nahi zutenak, hau da, Franco hil aurretik agertzen ari zen langile mugimendua, komunismoaren mamua aldarrikatzen zuena, Espainia zatitu eta berenganatutako zatiaz Albania berri bat sortu nahi zuena. Halako kontuak omen ziren gure aitak eta berea baino txikiagoak ziren beste kontserba lantegi batzuen jabeek, hau da, denboraren poderioz eta Alderdian banan banan sartu ala erbesteratu omen zirenak, goitik behera sinesten zituztenak.
‎Hala nahi zuen Rachmaninovek, eta bigarren kontzertu honek eragiten duen zirrara hain handia da ezen, Sergyk kontatu eta gogor kritikatu bezala, piano jole asko eta asko euren emozioak ezkutatzen saiatzen diren. Nik ez dut inolako ahaleginik egin behar ezer ezkutatzeko, nire senarrak nik orain arte ekinaren ekinez lortutako birtuosismoaren adierazgarri uste izan arren. Nik ez ditut Errusiako eremu zabal zabalak eta nabar nabarrak gogoan inoiz ezagutu ez ditudalako, eta ez dut ere aberri bat gogora ekartzeko.
‎Baina badut, sasi guztien gainetik eta hodei guztien azpitik, behin berriro Iñakiren ikasgelan ia ikustezina bilakatzeko irrika. Banago ere kopetaraino berak emandako betebeharraz, hau da, atzerritik etorri eta ekinaren ekinez gainontzeko ikasle guztientzat eredu jardun beharraz. Egia esan, ez dakit bizikleta eskuratu orduko lehen bezain gogor eta kementsu eutsiko diedan liburuei, gero eta ziurrago nago ez dudala inolako beharrik klaseko pitagorina izateko, ikasturtea nola edo hala aurrera ateratzearekin nahikoa, horrela, gainera, Mâredekin olgetan egiteko ordu gehiago izango dut.
‎Ez ditiagu gorrotoa eta gaizkia maitatu behar. Halarik ere, ekinaren ekinez benetako kaioa ikustera helduko haiz, bakoitzarengan dagoen ongia ikustera eta haiek hik bezala senti dezaten lagunduko diezu. Amodioaz mintzatzean horixe adierazi nahi diat.
‎Euskalduntzearen zutabe garrantzitsuena murgiltze eredua izateaz, gaur egun ez dago zalantzarik. Bestalde, sare publikoa ekinaren ekinez erakusten ari da lan hori egitea posible dela! 2021ean, sare publikoak, bere zailtasun guziekin, ikasleen %90 ereduan matrikulatuta dauzka, Kristau Eskolak ez bezala.
‎Kosta ahala kosta, donostiarrek gola behar zuten Europako Ligako postua ziurtatzeko; izan ere, Galiziatik ez zetorren albiste onik; Betisek 3 irauli baitu markagailua Celtaren aurka, eta, egoera horretan, Europatik at ziren txuri urdinak. Azken azkenean, ordea, ez zuten iparra galdu, eta, ekinaren ekinaz, saria jaso zuen Realak 86 minutuan. Januzaj maisua da eskuinetik erdiraketak egiten, eta, aukera izan duenean, gozo gozo jarri du baloia arean; izan ere, han zegoen Isak, zain.
‎Auto kontrola ezinbestekoa da autonomoa izateko, autonomo izatea ez baita inor behar ez izatea edo buruaskia izatea, ingurune sozialetan bere burua gidatzen jakitea baizik. Alabaina, ez gara aske eta autonomo jaiotzen, eta ez dira erraz eskuratzen diren horietarikoak, kontrakoa baizik; askatasuna eta autonomia ekinaren ekinez, esfortzuarekin, lortzen (borrokatu, garaitu behar) dira. Gizartean bizi garen heinean, Bestearekin harremanak behar ditugun neurrian, gizabanakoak ikasi du harreman sozialak kudeatzen, erresistentziak, konfliktoak, mugak, auto kontrola eta auto maneiua ikasteko, konfliktoek edo liskarrek beren alde on edo onuragarria ere baitaukate, zoriontasunean oinarrituriko paradigma berriak konflikto eta erresistentzia guztiak neutralizatu eta desagerrarazi nahi dituen arren.
‎Artistak sortzea litzateke eginbeharrekoa, egoera latzen edota oztopoen aurrean ekinaren ekinez, beharbada ezina ekinez eginez, zentzu berriak sortu eta aldaketa ahalbidetzeko gai direnak. Ez norberarentzat edota komunitate pribilegiatu batentzat oasiak edo ilusiozko burbuilak sortzeko gai den artista, ezta errealitate krudel eta gordinetik ihes egiteko eta babesa lortzeko burbuila immunologikoak diseinatzen eta eraikitzen dituena edo erreplika hiperrealak maisuki kopiatzen dituen imitatzailea; artista esaten badut, justu kontrakoa esaten ari naiz:
2022
‎Lan xumea ematen du, baina itaxurako tantakada legez, ekinaren ekinez bere lekua egiten doa. Gure kultura eta jakintza zabaltzea da egitasmo honen helburua; eroso eta erraz irakurtzeko eta jabetzeko modukoa da gainera; adituentzat nahiz zaleentzat egokia.
‎Berehalaxe ekin zion lanari; baserriko lanek uzten zizkioten aisialdi guztiak aprobetxatzen zituen bidexka irekitzeko, pala eta aitzurra hartuta. Lan gogor eta nekeza izan zen, ia ia metro bete elur baitzegoen, baina, ekinaren ekinez, bi egun eta erdi pasatxoan lortu zuen bide osoa irekitzea, pertsonak oinez igaro ahal izateko; kilometro bat inguru. Benetan, akigarria izan zen!
‎Ez da erraza —nork esan du Euskal Herrian, ez soilik Madrilen, euskalduna izatea erraza denik? — Nola? Ezina ekinaren ekinez posible eginez. Eta aukera dugun bakoitzean espainiarrei potroetako mina eraginez.
‎Aurtengo ikur eta leloari dagokienez, Ekin hitzak osatuko ditu biak: «Ekinaren ekinez iritsi garelako ikastolak honaino, ekinaren ekinez iritsi delako Araba Euskaraz honaino». Bestalde, eta «elkarrekin» egin duten bidea izan denez, aditza deklinabide atzizki bihurtuko dute ikurrean eta, modu horretan, bi esanahi hartuko ditu hitzak.
‎Erokeriak iruzurra baitu iturburu. Bestea da ekinaren ekinaz tranpatia erortzen dela norbere zepoan.
‎Errealitatea, ordea, gogorra da; eta, irakurleak ondo dakien legez, ekinaren ekinez ezina egin den arren, arlo eta lerro askotan egungo unibertsitate errealitateek gutxi daukate ametsetik. Badaude graduak euskaraz egiteko aukerak (batez ere EAEn, batez ere UPV/EHUn), baina ohikoagoa da ikasgai batzuk espainieraz, frantsesez edo ingelesez hartu behar izatea.
‎Ziurtasuna landuz joanda, adierazpen egokitasuna sendotuz, gainditu egiten da zalantzarik gabe herabetasuna. Solasaldietan parte hartzeko ohitura landu eta aberastu egiten da ekinaren ekinaz. Astero landuta, edo hamabostero, ez dago tertulietan parterik ez hartzeko aitzakiarik, eta parte hartze horrek erraztu egiten du iritziaren moldaketa eta hitz jarioa.
‎Dantzan suelto ikasi dugu ekinaren ekinaz, atzeak erakusten baitu nola idatzi aurrea.
2023
‎hasieratik genekien gai izango zinela, zuk jakitea falta zen, ordea: hauskorrak izan gaitezkeela, baina sinetsita eta mimoz zainduta, ekinaren ekinez, bagoazela. Eta azkenik euri zitala goian behean, euria hasten delako, eta gogotik, horrelako eszena klimatikoan; eta azken erronkari, azken egun batez arrautza zaintzeari azalberrituta helduko niokeen.
‎Den dena susmagarria omen zen eta den denok izaten ginen auskalo zer nolako zigorren mehatxupean;" ikasgelatik alde egiten duena deialdi batera joateko aurre egin behar izango die gero ikastetxean zuzendariaren autoritateari zein etxean haren gurasoenari. Institutuan, aitzitik, guk geuk gureganatu genuen autoritatea ekinaren ekinez. Izan ere, institutuan berehala jabetu ginen fraideek gure borondatearen kontra erabiltzen zituzten trikimailu edo mehatxuetariko asko eta asko guk geuk ere erabil genitzakeela gainontzeko ikasleak geure mende izateko asmoz.
‎Euskaraz elkarrizketatu zuten. Badirudi nahiko dotore, txukun, aiko maiko handi barik moldatu zela hogeita hamar urte pasa, azkenean, ekinaren ekinez ote, bihotz bihotzez maite zuela aldarrikatu ohi zuen hizkuntzaz. Areago, koadrilako horrek esan zidan ere ingurunera oso lotuta antzematen zitzaiola, ikaragarri ere maite zituela Izki aldeko mendiak, eskualdean jaiotako edonork baino hamaika aldiz hobeto ezagutzen zituela txoko eta zirrikitu guztiak.
‎Zorionez, edo hobeto esanda, zoritxarrez, ez dira asko, ez behintzat gure agentziara sartzen diren bezeroak. Agentzia zabaldu genuen orain dela hiru urte, eta lehenengo bi urteetan nahiko makal ibiliagatik, denbora aurrera joan ahala bezero kopuru nahiko ederra egin genuen ekinaren ekinez, hau, da, gure auzo berrian bidaia agentzia bakarra ginela aprobetxatuz. Oso agentzia txikia gara, inork lehen entzuna ez zuen bidaia talde baten frankizia gara, Txerran eta bioi negozio hau sortzeko, eta gure aurrekontu murritzarekin egokitzeaz gain, mota guztietako izapideak errazteko zein ezinbesteko baliabideak edo baimenak eskuratzeko aukera eskaini ziguna, nire ustetan talde honen lehentasuna Espainian zehar ahalik eta agentzia gehien zabaltzea baita.
‎Gure aitak ez zuen beste inorendako lan egin nahi, berak zioenez bere leinukoek sekula ez zuten halakorik egin. Bestalde, denek lan egin behar zuten gogor, dela euren nagusiengandik jauretsitako lursailetan su eta gar, dela ekinaren ekinez erosi zituztenetan, etxeko ez zuten inoren ordainpean lan ez egitearren.
‎Denboraren poderioz, eta ekinaren ekinaz batez ere, Adelak jakin zuen zeri buruz jardun berarekin: Bilbo.
‎Hasmentan kexu ziren emakumeak. ...ela aprobetxatuz bidegabe ari nintzela jokatzen haiekin, goian zerua eta behean lurra utzi nituela negozioa zorrotz gidatzen zuen nire putazarraren erruz, baina Giselek laster bidali zituen kokorazka besterik egiten ez zuten oilaloka horiek antzarak ferratzera, argi eta garbi esanez iritsi zela ordua alferkeriak utzi eta emakume duinek bezala atera  tzeko bizimodua, zeren, Giselek esaten duenez, ekinaren ekinez amets guztiak egia bihurtzen dira.
‎Azken edizioan ia ekitaldi guztietan antzokia betetzea lortu genuen. Ezina ekinaren ekinez egina.
‎Zinemak mantendu zuen aitzakia hura erne, zorionezko ekinaren ekitez! gure hurbilagoko paradigmak jada ezabatu baditu ere.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
ELKAR 21 (0,14)
Booktegi 15 (0,10)
Berria 8 (0,05)
Alberdania 6 (0,04)
Pamiela 6 (0,04)
Labayru 6 (0,04)
Argia 5 (0,03)
Euskaltzaindia - Liburuak 4 (0,03)
Jakin 4 (0,03)
UEU 3 (0,02)
Susa 3 (0,02)
Karmel aldizkaria 2 (0,01)
Uztaro 2 (0,01)
Maiatz liburuak 2 (0,01)
Erlea 1 (0,01)
ETB dokumentalak 1 (0,01)
Jakin liburuak 1 (0,01)
Anboto 1 (0,01)
Hitza 1 (0,01)
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia