2020
|
|
Ez horretarako, motel, ez dut inola ere erdipurdiko idazkari bat izan dadin nahi azaldu zidan Mariak, nahi dut erregearen ondoan lan egin dezan betekizun apaletik goreneraino, harik eta bere
|
ekinaren
ekinez zein gure zeharkako laguntzaren bidez ere hor nonbait enbaxadore izendatu arte, hori baita biderik zuzenena Erregeak lantzean behin eman ohi dituen tituluetariko bat jasotzeko ezkerronez.
|
|
Esan nahi dut, Mariak gure auzokideen aurrean hainbat dotoreen edo eskuzabalen nabarmentzea xede izaten zuen. Maria bizi zen gainontzekoen estimupean, sortzez edo zegokionaren arabera zein diru edo zorpeko faboreen bitartez
|
ekinaren
ekinez bereganatutako oneritzia etengabe areagotzen, badaezpada nor edo nor bere leinuaren ustezko handitasuna duda mutan jartzen ausartzen zen. Horretarako, aldiz, nire ondasunak diru iturri agortezina ematen zuen gure jauregi apalean txitean pitean eta ia derrigorrez ospatu ohi genituen musika zein antzerki saioak zein hiriaren goialdeko auzoenetan behar bezain aproposos, ahalmentsu, azaltzeko ezinbestekoak ziren soineko zein opari ezin duinagoak ordaintzearren.
|
2021
|
|
Nola ahantz nezakeen, nola ausartu ere egin nintzen ahazten. Gure aita kale bazter horretan akabatu zuten oso gustuko ez zuten bi abertzale sutsuk, etsai zuten bi auzokok, bere arroztasuna eta, areago, urtetan
|
ekinaren
ekinez egindako aberastasuna inola ere bakartzen ez zizkion senitarteko batek. Kale bazter horren ondoan gure aitaren gorpua egon zen luzarotar guztien begien aurrean eta ez zuten ezer esan, isilean eta buru makur etxeratu ziren, bertan, sutondoko babesean, marmarrean egiteko ez dakit gure aitaren zein erruren kontura.
|
|
Eta ezta, ez, harritzekoa horrela senti tzea aspaldian halako egoskorra izan nendin motibo franko eta ezin saminago bat eman zidaten-eta. Hori dela eta, baliteke ordu guztiok nolabait betetzeko edo, musika betidanik ezinbesteko euskarri begitandu egin zait, gure aitak txikitan erositako pianoari
|
ekinaren
ekinez eta ia beti erauzitako musika. Izarra mendiaren magalean eta itsaso zabalera begira ere dagoen gurasoen etxeko egongelatik Steinwick piano handi eta eder horretan joka jarduten nuen aldiro, erauzitako notak itsasora bertara isuri nahian edo, egunen batean zeharkatuko nuen itsaso zabalera jaurtikitako soinuzko mezuak izan balira bezala.
|
|
Gure amak berdin berdin bizi nahi baitzuen bere etxe berrian, bere gurasoenean egin bezala, hots, esne mamitan. Gure aitak aurreneko mozkinez Izarra mendiaren hego magalean eraikitako etxean,
|
ekinaren
ekinez lortutako poderioaren seinale, gutxi gora behera potrojorran, eredu zituen bere familiaren andreen modura, ugazabandre prestu eta leinutsu baten modura, etxeko lanak egiteko neskameei aginduak emanez, eta seme alabak izandakoan hauen hezibidea antzera taxutuz, aginduka. Gure amaren ustez aitarekin ezkontzerakoan ez zuen ezertan ere bere leinuaren duintasunaz arnegatu behar, guztiz kontrakoa, gure aitarekin ezkontzerakoan bere sendiaren mendekotasunetik askatzen zen emakume libre bat bihurtzeko, zegokion duintasun guztiaz inola ere zaputz ziezaioketen abizenari esker.
|
|
Hori bai, jakin bagenekien gure aitak ez zuela batere maite Luzaroko zenbait bizilagun, batez ere bere langiletariko, eta bere uste beti guztiz atzerakoiaren arabera, tentelkeriak besterik ez ziren kontura iskanbilak sortu ohi zituztenak. Bere ustez, urtez urte, buruz eta bihotzez,
|
ekinaren
ekinez eraikitako mundua, bere lantegia eta Izarra mendiko etxea batik bat, birrindu nahi zutenak, hau da, Franco hil aurretik agertzen ari zen langile mugimendua, komunismoaren mamua aldarrikatzen zuena, Espainia zatitu eta berenganatutako zatiaz Albania berri bat sortu nahi zuena. Halako kontuak omen ziren gure aitak eta berea baino txikiagoak ziren beste kontserba lantegi batzuen jabeek, hau da, denboraren poderioz eta Alderdian banan banan sartu ala erbesteratu omen zirenak, goitik behera sinesten zituztenak.
|
|
Hala nahi zuen Rachmaninovek, eta bigarren kontzertu honek eragiten duen zirrara hain handia da ezen, Sergyk kontatu eta gogor kritikatu bezala, piano jole asko eta asko euren emozioak ezkutatzen saiatzen diren. Nik ez dut inolako ahaleginik egin behar ezer ezkutatzeko, nire senarrak nik orain arte
|
ekinaren
ekinez lortutako birtuosismoaren adierazgarri uste izan arren. Nik ez ditut Errusiako eremu zabal zabalak eta nabar nabarrak gogoan inoiz ezagutu ez ditudalako, eta ez dut ere aberri bat gogora ekartzeko.
|
|
Baina badut, sasi guztien gainetik eta hodei guztien azpitik, behin berriro Iñakiren ikasgelan ia ikustezina bilakatzeko irrika. Banago ere kopetaraino berak emandako betebeharraz, hau da, atzerritik etorri eta
|
ekinaren
ekinez gainontzeko ikasle guztientzat eredu jardun beharraz. Egia esan, ez dakit bizikleta eskuratu orduko lehen bezain gogor eta kementsu eutsiko diedan liburuei, gero eta ziurrago nago ez dudala inolako beharrik klaseko pitagorina izateko, ikasturtea nola edo hala aurrera ateratzearekin nahikoa, horrela, gainera, Mâredekin olgetan egiteko ordu gehiago izango dut.
|
|
Ez ditiagu gorrotoa eta gaizkia maitatu behar. Halarik ere,
|
ekinaren
ekinez benetako kaioa ikustera helduko haiz, bakoitzarengan dagoen ongia ikustera eta haiek hik bezala senti dezaten lagunduko diezu. Amodioaz mintzatzean horixe adierazi nahi diat.
|
2022
|
|
Berehalaxe ekin zion lanari; baserriko lanek uzten zizkioten aisialdi guztiak aprobetxatzen zituen bidexka irekitzeko, pala eta aitzurra hartuta. Lan gogor eta nekeza izan zen, ia ia metro bete elur baitzegoen, baina,
|
ekinaren
ekinez, bi egun eta erdi pasatxoan lortu zuen bide osoa irekitzea, pertsonak oinez igaro ahal izateko; kilometro bat inguru. Benetan, akigarria izan zen!
|
2023
|
|
hasieratik genekien gai izango zinela, zuk jakitea falta zen, ordea: hauskorrak izan gaitezkeela, baina sinetsita eta mimoz zainduta,
|
ekinaren
ekinez, bagoazela. Eta azkenik euri zitala goian behean, euria hasten delako, eta gogotik, horrelako eszena klimatikoan; eta azken erronkari, azken egun batez arrautza zaintzeari azalberrituta helduko niokeen.
|
|
Den dena susmagarria omen zen eta den denok izaten ginen auskalo zer nolako zigorren mehatxupean;" ikasgelatik alde egiten duena deialdi batera joateko aurre egin behar izango die gero ikastetxean zuzendariaren autoritateari zein etxean haren gurasoenari. Institutuan, aitzitik, guk geuk gureganatu genuen autoritatea
|
ekinaren
ekinez. Izan ere, institutuan berehala jabetu ginen fraideek gure borondatearen kontra erabiltzen zituzten trikimailu edo mehatxuetariko asko eta asko guk geuk ere erabil genitzakeela gainontzeko ikasleak geure mende izateko asmoz.
|
|
Euskaraz elkarrizketatu zuten. Badirudi nahiko dotore, txukun, aiko maiko handi barik moldatu zela hogeita hamar urte pasa, azkenean,
|
ekinaren
ekinez ote, bihotz bihotzez maite zuela aldarrikatu ohi zuen hizkuntzaz. Areago, koadrilako horrek esan zidan ere ingurunera oso lotuta antzematen zitzaiola, ikaragarri ere maite zituela Izki aldeko mendiak, eskualdean jaiotako edonork baino hamaika aldiz hobeto ezagutzen zituela txoko eta zirrikitu guztiak.
|
|
Zorionez, edo hobeto esanda, zoritxarrez, ez dira asko, ez behintzat gure agentziara sartzen diren bezeroak. Agentzia zabaldu genuen orain dela hiru urte, eta lehenengo bi urteetan nahiko makal ibiliagatik, denbora aurrera joan ahala bezero kopuru nahiko ederra egin genuen
|
ekinaren
ekinez, hau, da, gure auzo berrian bidaia agentzia bakarra ginela aprobetxatuz. Oso agentzia txikia gara, inork lehen entzuna ez zuen bidaia talde baten frankizia gara, Txerran eta bioi negozio hau sortzeko, eta gure aurrekontu murritzarekin egokitzeaz gain, mota guztietako izapideak errazteko zein ezinbesteko baliabideak edo baimenak eskuratzeko aukera eskaini ziguna, nire ustetan talde honen lehentasuna Espainian zehar ahalik eta agentzia gehien zabaltzea baita.
|
|
Gure aitak ez zuen beste inorendako lan egin nahi, berak zioenez bere leinukoek sekula ez zuten halakorik egin. Bestalde, denek lan egin behar zuten gogor, dela euren nagusiengandik jauretsitako lursailetan su eta gar, dela
|
ekinaren
ekinez erosi zituztenetan, etxeko ez zuten inoren ordainpean lan ez egitearren.
|