Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 62

2000
‎ATXILOKETAK egunetik egunera ematen ari dira Ipar Euskal Herrian. Juan Carlos Iglesias Chouzas `Gadafi' eta Kontxi Iglesias Tarnosen (Landak) atxilotu zituen poliziak; beraiekin zegoen lau urteko Julen izeneko haurra Iglesiasen semea zentru berezi batera eraman zuten.
‎Banaketaren sektoreak 18.200 milioi dolarreko merkataritza elektronikoa sortu zuen 1999an, eta kopuru hori 108.000 milioi dolarrekoa izango omen da 2003an, hots, 2002 urteari begira aurreikusten den guztizko kopuruaren %6. " BusinessWeek" aldizkarian jasotako txostenak dio eszeptikoek Amazon.com enpresaren zenbaki gorriak, egunetik egunera handiagoak, aurkezten dituztela argudio gisa. Hala eta guztiz ere, banatzaileek ondo asko dakite lau urtetan 1.400 milioi dolarreko fakturazioa lortu duen edozein enpresa mehatxu bat dela.
‎Egunetik egunera ugariagoak dira bere eguneroko lana oso osorik ordenagailu aurrean egiten duten pertsonak, eta egunetik egunera gehiago baita ere beren etxeetan ordenagailua erabiltzen dutenak lan pertsonal, kultural, sozial, politiko, sindikal eta abarrerako edo Interneten sartzeko. Horregatik, Laneko Segurtasun eta Higienerako Institutu Nazionalaren (INSHT) gida teknikora jo dugu, eta ordenagailuan lana egiterakoan kontuan hartu beharreko honako aholkuak jaso ditugu:
‎Arazo kezkagarri franko zeuzkan Lurra deritzan planeta honetako biztanlegoak, eta Z. ARGIA ere oso kezkatuta ageri zen. " Ego Amerika, une larrian" gaiari eskaintzen zion bere lehenengo orrialdea, hango herrialdeetako gobernu gehientsuenen eskuineko joera garbia azpimarratuz eta egunetik egunera ugaltzen ari zen bertako populazioaren gehiengo nagusiak jasaten zuen mixeria gorria nabarmenduz. Bide batez, Nazio Batuen Erakundeari errepasotxo bat ematen zion.
2001
‎Dana aldatzen ziak urtetik urtera, egunetik egunera. Seminario batean egon litxeikek bertsolari bat; baita Unibersidade batean ere.
‎Langileen eguna oraindik gogoan zeukatelako, edota langile borrokak egunetik egunera gehiago ugaltzen ari zirelako, gauza da Marx eta honen irakaspenak zekartzatela kontura ZERUKO ARGIAren arduradunek asteroko gogoeta eskaintzerakoan. " Nor burgesa?", galdetzen zuten izenburutik.
‎Eta egi da ere, burruka ortan gizona ari dela gallentzen, alde batera behintzat, berriro esanda. Munduaren sekretoak argitzen ari da gizona eta sekreto oien giltzak pillatzen dijoa, mundua bereago duelarik egunetik egunera eta etekin obea ateratzen diolarik. Eta munduarekiko burruka gozatu aiñean, eskuratzen baitoa lehenago eta etsaiago zuena, gizonaren biziera goxatuz doa.
‎Euskal Herriko arrantzaren sektorea egunetik egunera ari da modernizatzen, eta aitortu beharra dago Gasteizko Administrazioa beti oso sentibera agertu dela sektore honekin, eta oso ahalegin handia egin duela arlo horretan. Orain, 2006 urtera bitartean, itsasontziak berritzeko plan batean murgildurik dago sektorea.
‎Nazioarteko Moneta Fondoaren (NMF) eta Munduko Bankuaren (MB) aurka urrian Pragan izandako mobilizazioko irudiak gogoan ditugu oraindik. Beren jarduera eta jokabide neoliberalekin pobreak egunetik egunera pobreagoak eta aberatsak aberatsagoak bihurtzen dituen munduko globalizazio ekonomikoaren ordezkari eta eragile diren erakundeok urteko batzarra egiten ari ziren hiriburu horretan. Erakunde horiek Iparraren eta Hegoaren arteko harremanen adierazgarri ere badira.
2002
‎Denek dakite zer, zerekin, non eta nola gorde behar den birziklapen prozesua arrakastatsua izan dadin. Halaber, egunetik egunera produktu gehiago batuz doaz birziklapenaren unibertso horretara, jendearen ohiturak aldatuz joan direlarik. Sukaldetako olioaren birziklatzea ohitura bihurtzen joan dadin, olio zikina nola eta non jasoko den aztertuko dugu ondorengo lerroetan.
‎Gurea ez da bihar praktikan jartzekoa, sindikatu barrura begira hala egingo dugun arren, beste batzuen proposamenekin batera denon artean adostu behar den proposamenaren osagai izango dena baizik. Indar metaketa eta adostasuna behar dira aurrera egiteko, ez bakarrik deklarazio handietan edo azken helburuetan, baizik eta metodologia, prozedurak eta egunetik egunera egin beharreko urratsei dagokienez.
‎Bitartekoen gaia garrantzitsua da eta baita mugimendu sindikalak prozesuaren barruan izan behar duen autonomiarena ere, guretzat autonomia osoa izan behar duelako. Gainera, iazko lan hitzarmenen negoziaziotik LABekiko harremanak erabat hondatu dira eta egunetik egunera txarrera doaz, hobetu beharrean. Gu saiatuko gara ahal den arloetan, heziketa iraunkorraren gaian adibidez, bidea elkarrekin egiten, borondatea badaukagulako, baina horiek salbuespenak dira gatazka egoera baten barruan.
‎Goibel eta kezkati agertzen da bertako protagonista, bere aitatxo izugarri maite duen mutikoa, jaun tente potente batzuk bere aita maitea errege bihurtu dutelako, eta hark buruan koroa jantzi zuenetik bere etxean ez dagoelako giro. Izan ere, harrezkero egunetik egunera hazi eta hazi egin da bere aita hori, eta noski, etxez aldatu behar izan zuten, zeukatenean ez zelako hainbeste hazitako aitatxo kabitzen. Beraz, jauregi batera joan ziren denak bizitzera, eta gure mutikoaren lagunek, miresturik, esaten zioten hori zela zortea, aita errege!
‎arropa erostera joan, eta berarentzako tailarik ez duela dioen saltzailearen mespretxuzko begirada, apika; ipurdi handi deitzen dioten mutilen iseka... Gauza da, halako egun batetik aurrera bere pisua baino ez duela neska horrek buruan, eta nahiz eta egunetik egunera argalago egon, betiere lodiska antzematen duela bere piura. Harik eta eritetxera joan behar izaten duen arte.
‎Programaren bidez landu daitezkeen gaien artean, honakoak daude: bizitzan asmo sendoak eta itxaropenak izatearen balioa, bakoitzaren asmo horiek egunetik egunera nola gauza daitezkeen, ikastearen eta lan egitearen garrantzia, drogaren amarruak saihetsi ahal izateko dauden bideak, benetako maitasuna eta adiskidetasunaren arteko ezberdintasunak, sexualitate arduratsua zer den, eta abar.
‎LAIAkoa, ez dakit LAIA Bai edo LAIA Ezekoa, herri honek denetarako aukerak sortu ditu eta. Arazoa da hori egunetik egunera nola egiten den.
‎Boterean dagoenean, alderdi batek bere helburuen maila jaisten du, ez ideologikoki defizit bat edo desbideratze bat jasaten duelako, gizarte bat gidatzen ari delako baizik. Gobernu honek aurrean duen errealitate soziala eta egunetik egunera gainditu behar dituen erronkak kontuan harturik, Ibarretxek eman duen urratsa zinez oso urrats handia da».
2003
‎Gerrak milioika herritar hil eta azpiegituren zati handi bat birrindu ondoren, milioika pertsonak segitzen du bere jaioterrietatik urrun, gosete aldiak ikusi dira iaz hainbat eskualdetan. Eta gaur oso sendagarriak izanagatik berriro milaka pertsona hiltzen ari diren gaitzen zerrenda zabaldu egiten da egunetik egunera: elgorria, malaria, tuberkulosia...
‎Hondamendien loterian sari berezia irabazteko txartel asko zeuzkan Santa Fe eskualdeak. Planeta gero eta beroago eta orain arte Parana arroa erregulatzen zuten Brasil, Bolivia eta Paraguayko oihanak egunetik egunera birrinduago... ondorioz, gero eta ur gehiago eta abiadura handiagoz ibaietan behera, non eta monolaboreek hondatu dituzten Argentinako lautada handietan. Urak bere aurrean oker diseinatutako autopista eta bestelako oztopoak aurkitzeko.
‎Euskal gizartearen gehiengoaren begietara Espainiako justiziak ez du sinesgarritasunik, eta egunetik egunera gutxiago. Dagoeneko ez dira ezker abertzalea eta euskal kultura bakarrik susmopean jarri eta zigortutakoak, Eusko Legebiltzarra eta bere agintari gorenak auziperatze bidean dira, eta Ibarretxe Lehendakaria bera ere deabrua bailitzan buztan eta guzti irudikatzen dute Estatuko komunikabide nagusienek.
‎Mundu guztia jabetzen da etxebizitzen prezioak sobera balioztatuak daudela, egunetik egunera gehiago garestitzen direla eta inork ez diola galgarik jartzen burbuila horri. 1995 urtetik 2002ra bitartean, etxebizitzen prezioa %80 garestitu da, EAEko Ekonomia eta Gizarte Kontseiluaren datu ofizialen arabera.
‎Gauzak horrela, etxebizitza erostea egunetik egunera garestiago bilakatu da. Gai honen gainean, badira Espainiako Sustapen Ministerioaren datu ofizialak.
‎Etxebizitzen merkatuaren egoera egunetik egunera kezkagarriagoa da, ez bakarrik Euskal Herrian, baita Espainiako Estatu guztian ere, halako punturaino, non Espainiako Bankuak berak eta Nazioarteko Moneta Funtsak, beren banketxeen osasun finantzarioan kontsumitzaileenean baino interesatuagoak, publikoki agertu baitute beren kezka, burbuila immobiliario horrek eztanda egin eta prezioen bat bateko gainbehera gerta ez dadin, horrek azkenean... Ez dugu ahaztu behar burbuila immobiliario horiek banku krisi larriak sorrarazi izan dituztela, ez bakarrik Espainiako Estatuan(), non etxebizitzen prezioa %32 jaitsi baitzen, baita munduko gainerako herrialdeetan ere:
2004
‎Zentro gerontologiko eta sozio-sanitarioetan plaza berriak ireki dira eta aurrerantzean gehiago ere irekiko dira. Beharrezkoak dira egunetik egunera ugariagoak diren, eta laguntza eta arreta konplexuak bezain garestiak behar dituzten pertsonak behar bezala artatu eta zaintzeko.
‎Joko horietan aritzen saiatuko da PSOE, PPk hori egiten uzten badio behintzat. Azken finean, PSOEk egunetik egunera joan du gauzatzen bere aliantza politika.
‎Gauza horiek arrunt sinpleak dira baina jendeak telebistatik ikusten du futbola eta pentsatzen du marrazki bizidunak direla. Iritzia erraz ematen du, baina ez da hain erraza, egunetik egunera hainbeste gauza gertatzen dira ekipo batean! Futbolaria pertsona da eta gauza asko darabil buruan:
‎Eta bestetik, ez baldin bada ongi erabiltzen, futbola bonba bat da pertsonentzat. Zenbat jende gelditzen da bidean, zenbat egunetik egunera bere ilusio guztiak galduta. Gure garaian ez bezala, gaur egunean jendeak profesional izatea amestuz jokatzen du futbolean, dirua irabaztea amestuz.
‎Hirukoa apustu estrategikoa da eta etorkizunari begira ere halaxe izango da. Jaurlaritzak formula ona dela berresten du egunetik egunera. Proiektu politiko ezberdinen artean adostasun batera iristeak, gizarte gaietan emaitza onak lortzeak, eta areago, Euskadirentzako Estatutu Berrirako Proposamena gauzatzen asmatzeak hirukoa formula ona dela erakusten dute.
‎2000n dataturiko lehen egonaldia dakar kontura olerkariak hasierakoan, 2002ko bigarren jardunaldia hurrengoan eta 2003an eginiko hirugarren ihesaldia azkenengoan. Nork bere hautuak eta autoak dituela dio Joxe Austin Arrietak poemotan, jakinik ere errealitatea Valdorba dela, Orbaibar alderantzitura ihesi joan nahian dabilenean, Neruda, Brecht edo Gandiagaren hainbat olerki gogoratuz, egunetik egunera bera bezalako lagun agramondarrak bi bandotara banatzen ikusten dituen bitartean.
2005
‎Zorionez," egunetik egunera hobeto ezagutzen ditugu asaldu horiek, eta egoera horiei aurre egiteko tresna nahikoak baditugu, psikoterapiakoak bezala baita farmakologiakoak ere", adierazi du Fuentes Biggi doktoreak. Kontua egoerak behar bezala identifikatzea da, arazo bezala hartzea »ez gutxiestea» eta beharrezko laguntza bilatzea.
‎8tik gora ordu, 40tik gora kilometro eta 1.800etik gora metro desnibel. Mendizaletasunari egindako erronka bat da, ezbairik gabe, egunetik egunera zale gehiago erakartzen dituena.
‎Gainera, «z» erdarazko «z» gisa, «ts», «tx» eta «tz» «t» huts bezala, eta «rr» gogorrak «g» ahoskatzen ditu. Bere ahizpa ederrak katakume beltzari zangotraba egiten dio eror dadin eta amaren titietako esne guztia edaten duenez, egunetik egunera ahulago dago Mitsi. Hain ziztrina ikusita, amak baino ez du maite gaixoa.
‎Eta beti maila berean dagoenak, besteek aurrera egiten duten heinean, oharkabean atzera egingo du. Beraz egunetik egunera hobetu nahi duen jokalariak kontziente izan behar du entrenamendu bakoitzean duen onena eman behar duela.
2006
‎Gurea bezalako gizartean, gizonak gehien erasaten dituzten gaixotasun larrien ranking ean, prostatako minbiziak hartzen du bigarren lekua, biriketakoaren atzetik. Hala ere, gaur egun prebentzio eta atzemate goiztiarra eta tratamendu aukera desberdinak tresna eraginkorrak dira 50 urtetik gorako gizonen artean egunetik egunera prebalentzia indize altuagoak dituen gaitzari aurre egiteko.
‎Hain zuzen ere une honetan, eta lehengo urtetik hasita, Euriborraren gorakadaren aldian gaude eta, beraz, egunetik egunera garestiagoak izango dira hipoteka kredituak. Euriborrak %2, 78an bukatu zuen 2005a, 2002ko abendutik izandako mailarik altuenean garai hartan% 2,87an egon zen.
2007
‎Albisteak idatzi ahala Sareko Argian (www.argia.eus) argitaratuko dira lehendabizi eta 11:00ak aldera buletina 2.300 harpidedun baino gehiagori banatuko zaie. Orduan bai, kazetariak kafe makinara gerturatuko dira.1999 urteko maiatzaz geroztik astelehenetik ostiralera errepikatu da jardun hori Argiako erredakzioan eta egunetik egunera egiten den lan hori gero eta estimatuagoa da euskal gizartearen artean. Agian azaldu dugunagatik izango da, buletina ez delako makina baten agindu automatikoen ondorioa, kazetarien lanaren fruitua baizik.
‎Txabolismo negargarri batez josiriko hiri handia. Europako herrialde askotako jendea udarako oporrak atseginez pasatzen ari den bitartean, hemen, Asian, milioika pertsona txaboletan bizi dira, ur zikina edaten dute, euren osasun egoera geroz eta arriskutsuagoa da, eta geroz eta bizimodu larriagoa pairatzen dute egunetik egunera.
‎Arazoaren konponbidea ez dago komunikabideetan egunetik egunera agertzen diren metodo bitxietan alkatxofaren dieta, adibidez, edo han hemen iragartzen diren sasi dieta zein baino zein kapritxosoagoak, medikuen eskuetan jartzean baizik. Ariketa fisikoa, elikadura orekatua eta bizi ohitura osasungarriak, horra hor pisu egokia lortzeko errezetarik onenak.
2008
‎Europako merkataritza portu nagusia bihurtu zen eta bertako burtsa izan zen eguneroko jarduera izaten lehena. Ordurako legez kanpokoa izan arren, prostituzioa ere egunetik egunera hazten ari zen. Garai hartan sortu ziren prostituten erakusleiho ezagunak, bezeroak etxeko leihotik edo atetik erakartzeko ohitura zaharra sistematizatzea erabaki zutenean.
‎" Hautua egin behar izan dugu ea nori eten argindarra, edo maternitatean dauden umeei, edo bihotzetik dauden gaixoei edo kirofanoetako zerbitzuei". Hautu latzak, egunetik egunera latzagoak. Gazako ospitaleetan, botikak urri eta tresneriak indarrik gabe edukitzeaz gain, gaixoak hotzak daude.
2009
‎Gure maisua biziki ona zen matematika, frantsesa eta abar erakusteko, baina ere goiz guztiz egiten zigun" instruction civique". Ni egunetik egunera ari nintzen" gorritzen". Arrazoin horrengatik ere igorri ninduten Baionara serorekin ikastera.
‎2011n ixteko agindua bete ez bada, zergatik sinetsi behar 2013an baietz, areago akaso erabakia PSOEren esku ez dagoenean? Aukera bikaina galdu da eta zalantza airean geratzen da berriz, eta indar handiz gainera, batez ere ikusita egunetik egunera indar nuklearraren aldekoek energia mota honen alde mundu mailan egiten ari diren propaganda.
‎Finantza sisteman etengabe produktu berriak eskaintzen jardun dute, egunetik egunera konplexuagoak gainera, eta berauek arautu gabe egoteaz gain ez dira ezagutzen. Haatik, esan daiteke jendeak finantza produktuak eskuratu dituela jakin gabe zer ari ziren erosten; jokaera honek edozein merkatuaren teoria xumeena ere ukatu egiten du.
‎Baina distrakzio maniobrak funtzionatzen segi dezan, hedabideak elikatu behar. Eta Gargantua aseezinok egunetik egunera gero eta gehiago eskatzen dute. Zein ote hurrengoa, ogia erosi aurretik indarkeria gaitzetsi behar izatea?
2010
‎Film dokumentalean aurrerago ikusiko dugu Sophie Bonnet kazetaria elkarrizketatzen New Yorken fama handia duen emakume psikiatra bat, The Rose Center eko Jennifer Cameron. Honek egunetik egunera ikusten ditu sortzen buruko eritasun berriak.
‎Produktu horiek egunetik egunera urriagoak dira, kantitatean urritu direlako batetik, eta produktore onak topatzea izugarri kostatzen delako bestetik. Zer gertatu den?
‎Zer gertatzen ari da Bolivia, Venezuela, Brasil eta abarretan? Horren aurrean kapitalismoa egunetik egunera oldarkorragoa da, modernoagoa, eta garaitzen nekezagoa. Esaterako, lehen askoz errazagoa zen lurrak berreskuratzea.
2011
‎Hildako gehiago uzten ditu bide bazterrean, egunetik egunera, finantza, ekonomia eta lan munduko krisiak: enpresen itxiera, ordainketak etetea, kiebrak, Enplegu Erregulazio Espedienteak (EEE), langabetuen zerrenda etengabe handitzea Espainiako Estatuan ia bost milioi langabetu daude (%20) eta Frantziako Estatuan ia hiru milioi (%9, 3), murrizketak… Nahikoa da egunkarietako lerro-buruak irakurtzea esaten ari garena ziurtatzeko.
2013
‎Kontua egunetik egunera hobetzea baita errendimendua, langileak gaur daukan tarea da atzoko emaitza hobetzea. Berdin dio 26 urteko gazte kirolaria baldin bazara edo 50 urteko ama familiako dibortziatu berria:
2015
‎Horra sistemaren beste garaipen bat. Kapitalismoak 250 urte daramatza egunetik egunera okerrago funtzionatzen, baina jendearen begiak hori desastretzat ez ikustea lortu du. Sobiet Batasunaren porrotak, aldiz, jabetza pribaturik ezean dena hankaz gora jausten dela iltzatu du gure iruditerian.
‎Analista politikoen arabera, kanpaina negargarria egin du PPk eta zortzi ordezkari galdu ditu. Unionismoaren makinaria beldurraren diskurtsoa egunetik egunera haizatzen ari zenean, Mariano Rajoy presidentearen hanka sartze mediatikoak puxikaren aurka orratz batek bezala jokatu du. Ustez kataluniarrek independentzia aldarrikatzen badute galduko lituzketen nazionalitateei buruzko" eta europarra?" galdera txiste eta barre iturri izan da azken egunotan.
2016
‎Europa etorkin uholde horiengandik babesteko harresi fisikoak eta militarrak ipintzen ari da. Baina egunetik egunera zailago eta konplexuago egiten da lurralde aberats eta oparo hau" defendatzea". Gainera, defentsak sustatzeko diru publikoen premia handiagotzen ari zaigu eta ekonomiaren ikuspegitik ere zaildu egiten ari da barne bakea ziurtatzea.
‎Bost milioi lagun daude langabezian Espainian eta Gizarte Segurantzan kotizatzen dutenak horiekin ordaintzen dira pentsioak egunetik egunera gutxiago dira. Ez soilik gutxiago, enplegu prekario eta behin behinekoen ondorioz soldatak murriztu direnez, kotizatzen dutenek kopuru txikiagoan egiten dute.
‎Estrategia naturala izanagatik, ez baita berezkoa komunitatea. Egin egiten da, egunetik egunera eta, neurri handi batean, keinuen eta hitzaren bitartez.
2019
‎Hori baino lehen, bederatzi hilabetez, ospitale bateko arduradunek ezikusia egin zioten hamar urte egoera begetatiboan daramatzan emazteki horri egunetik egunera sabela puzten zion biziari, akaso bizi hura berez itzali eta erdibidean geldituriko fetua aise, ustekaberik gabe, desagerrarazten zutelako itxaropen sekretuarekin. Bederatzi hilabetez ondorio logiko bakarra ateratzeari uko egin zioten, zeren hori baino lehen, ospitale hartako gizon batek edo batzuek erabaki zuen edo zuten egoera begetatiboan zegoen emazteki hura ez zela zaintza behar eta merezi zuen gizaki bat, bere edo beren gozamenerako erabiltzen ahal zuen edo zuten haragi puska bat baizik.
‎Iruñea inguruan ere zentralizazio prozesua geldiezina da. Gipuzkoa nahikoa orekatutako lurraldea zen, baino Donostiak, egunetik egunera, gehiago irensten ditu inguruko jarduera ekonomiko guztiak: merkataritza, batik bat frankiziatua, zentro teknologiko txikiak nahiz periferian kokatu, osasun zentroak, kanpoko finantzen sukurtsalak, aseguru bulegoak, eta abar.
‎Lehen momentutik konturatu ginen egunetik egunera gero eta errefuxiatu gehiago ari zela iristen eta ez zegoela haiek artatzeko ezer. Egun batzuez Piarres Lartzabal Sokoako apezaren etxean egoteko aukera izan nuen, Amadeo Rementeria erbesteratu eta burkidearekin batera.
‎Eta kanpainari laguntzeko dirua inguratzea, eta alfabetatzearen bigarren maila abiaraztea, dibulgaziozko liburuak argitaratzeko argitaletxea antolatzea zein izango baitzen Lur, eta hamaika lan eta buruhauste, 1969ko otsailean alfabetatze mugimenduaren antolatze eredu berria erabaki arte. " Alfabetatze lana bere bidetik jarria zuen joan zitzaigunean, eta aurrera doa 1971, berak hazia ereinda utzi baitzuen (…) gauza da Rikardok burutu eta hasiera emandako ekintza garrantzitsu hau ez dela nolanahi izkutatuko, egunetik egunera indartu baizik", zioten Alfabetatze batzordekoek eta, behingoagatik, asmatu zuten.
2020
‎Kirolbet, Reta, Codere, Sportium, Luckia… Apustu etxeen atzean dauden enpresa eta enpresari batzuen inguruan luze hitz egin digu Zelaietak eta, jabetu gara, kasu askotan, kirol apustuen fenomenoa berri xamarra izanik ere, jokoaren sektorean edota politikan ibilbide bat egina zuen jendea dagoela enpresa horiekin lotua, baita Hego Euskal Herrian ere. Beharbada ez ginateke sobera harritu behar, aintzat hartuta egunetik egunera hazten dela apustu kopurua, urtean 450 milioi euro baino gehiago jokatzeraino Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan.
‎" baliabide naturalak" dira berarentzat. Baina egunetik egunera argiago dugu birusaren kausa, eta etorriko diren hurrengo pandemien kausa, ekonomia kapitalista eta naturarekin harremanak izateko bere modua dela. Horregatik, naturarekin beste harreman bat ezarri behar dugu, bera desmerkantilizatuz.
‎Iraila amaieran berriz ere infernuko ateak ireki dira Karabakh Garaian. Azerbaijango eta Artsakh Errepublikako indar armatuen (Armeniaren laguntzarekin) arteko talka bi bandoetako hildako kopurua puzten ari da egunetik egunera. Gatazkaren iturburua ez da atzo goizekoa eta geopolitikaren xake taulak pisu handia du.
2022
‎Flink, Cajoo, Getir, Gorillas, Dija… eta egunetik egunera sortzen ari diren start up berrien funtsa da asteko edozein egunetan goizeko zazpietatik gauerdira arte ixtanteko banaketan esan nahi da 10 minututan etxeetaraino eramatea eguneroko bizimodurako gaur hurbileko komertzioetan erosten dituzun gauzak, zerbitzuagatik produktuak dendan baino %10 gehiago pagatuta.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia