Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 91

2001
‎‘Imanolek gure aita gorrotatu egin du beti. Eskolan hasi zenetik aita hil den egunera arte. Igual larregi maite zuelako, gorrotatu ere ikaragarri gorrotatu du.
2003
‎Edo, beste era batera esanda, loak hartzen zuen klak Matias, kontenplaziorik gabe. Loak hartzen zuen Matias eta ez zuen hurrengo egunera arte askatzen; ez zuen askatzen loak Matias zortzi ordu edo bederatzi ordu pasatu arte. Hortaz, Matiasen gauak izaten ziren segundo batekoak edo segundo eta erdikoak asko jota klak.
2004
‎Nik ez nekien ezer. Zure gurasoek hemengo ahaideekin egin zuten berba, eta izeba batek esan zien berarekin egon zinela, baina hurrengo egunera arte agurtu ondoren ez zuela izan gehiago zure berririk. Zure lanagatik edo, Estatu Batuetara bueltatuko zinela pentsatu zuen.
2006
‎Robet Listonek zirujautzako hainbat asmakuntza eta tresna egin zituen: arteria itxi eta eria odolustu ez zedin erabiltzen ziren tresnak, esaterako, eta, batez ere, Liston splint ohola, ebakuntzetan izterrari eustekoa, Listonek asmatua eta gaur egunera arte erabili izan dena.
2007
‎Herritasunak, aldiz (hots, gogo nazional orokorrak, nabariki),, beti gauza bera dio, arrazoizkoa da, egonkorra, garbia eta egiazkoa(?). Eta zentzu honetan legeak izan ahal eta behar du herritasunaren nahikun orokorki espresatua, nahikun bat, masak sekula espresatzen ez duena, baina entzun egiten duena burutsuak, eta asebetetzen dakiena zuhurrak, eta gogoz asebetetzen duena onak? 223 Aiurri edo gogo nazional hori iraunkorra da, herriak makina bat konkista, azpiraketa eta hondamendi jasan arren, gaurko egunera arte pertsiarrengan egiazta daitekeenez224, are gehiago juduengan. Juduen, karaktere deliberatua?
‎Eta berdin Agripa eta Agripina izenak: Agripa kalea, Agripa bainuak, Agripina erribera, Agripina Aseguruak, edo Claudius Termak, etab. Koloniak gaurko egunera arte begirapenez begiratzen eta artatzen dizu erromatar memoria.
‎Iluntzen hasia zen bikote zaharraren saloitxoa utzi genuenean, hurrengo egunera arte agurtuta. Hiru kafe eta informazio gehiegi, eta itsasaldetik osteratxo bat egiteak on egingo zigula pentsatu genuen.
2009
‎–kreazioaren? mito biblikoan estreina sortzen dena argia da; eguzkia ez da laugarren egunera arte sortzen! Argia da kreazioaren altzoa, sorlekua; argia da izatean formen unibertsoa agerrarazten duena (baita eguzkiarena ere); errealitate bat bere baitan osoa, eguzkitik menpegabe.
‎Eta nik badakit berak bazekiela. Eta elkar ulertze eta ezinikusi hau (ez dira, ez, bi sentimendu bateraezin) gaur egunera arte mantendu da.
‎Egunero. Egunez egun. Carlos hil zen egunera arte.
‎Mespretxu eta jelosiaz zipriztindu zuen haren burua, haren bihotza. Haren heriotzaren egunera arte. Azkenean haren arima ere zulatu behar zuela pentsatu nuen eta ez nintzen urrun ibili.
‎Hor ere lehian. Heriotzaren egunera arte. Sekula halakorik?
2010
‎Irten kuarteletatik! Eman eskua elkarri, garaipenaren egunera arte! Gora errepublika sozialista!
‎Egunean bertan ez zuten Loiolan gertatutakoa aipatu, hurrengo egunera arte ez baitzen albistea zabaldu, baina handik hamar egunera berriro bildu zirenean, gaiaz aritu zirela gogoratzen du Urkulluk. –Oso gertakari itsusia izan zen.
‎batean MARCOS LAGVN agertzen zen, eta bestean JOSE GALIMATEA, ondoan gogoratzen ez dudan testu batekin. Ordenagailuan argazki batzuk gehiago ikusi genituen, esaldiren bat eta grabatu batzuk, eta prentsaurrekoaren egunera arte agurtu genuen elkar?.
‎ASTEBURU hartan asmoa hartua nuen egun batzuetan etxean gelditzeko, greba egunera arte gutxienez. Azterketa neukan egun hartan, baina hor konpon!
‎Irten kuarteletatik! Eman eskua elkarri, garaipenaren egunera arte! Gora errepublika sozialista!
2011
‎–Harri hori ez duk azken judizioko egunera arte mugituko?
‎–Orain, testu guztia kenduko nioke, off ahotsa ideia kontatzen doalako, gizakiari buruzko azalpenak ematen publikoari, eta hobe da iradokitzea, zuzenean mezua eman beharrean; pedante kutsua du, baina gazteagoa nintzen. Une hartan hala erabaki nuen eta ez diot uko egiten, ez da horretaz damutu behar, gaur egunera arteko eboluzioaren edo inboluzioaren zati delako hori ere?.
2012
‎Dardarka hasi nintzen, ez hotzez, dardarka beldurrez. Nire gorputza hilda utzi nuen oihartzunez betetako eraikin erraldoi hartara eraman ninduten egunera arte. Ez nuen erresistentziarik jarri, baina nire gorputz astuna batera eta bestera mugitzea zaila egin zitzaien oso.
‎azken juizioko egunera arte ditek irauten. Ea,
‎Hainbesteraino jarri nintzenez arimak ikustera, hirugarren edo laugarren aldiz ikusi eta gero ez zidaten batere zirrararik eragiten; edo, inolako beldurrik baldin banuen, jakin minak menperatu zuen. Izan ere, izendatu nahi nuen edozein pertsonari deitzeko agindu zidan Gobernari Jaun Gorenak, munduaren hasieratik gaur egunera arte hildako guztien artetik nahi besteri, egin gura nien edozein galderari erantzuteko aginduz; baina baldintza batekin, nire galderak beraiek bizi izan zireneko denboraldietara mugatu behar nituela. Eta gauza batez fida nintekeela, alegia, benetan egia esango zidatela, zeren eta gezurra esatea onurarik ez duen abilezia baita beste munduan.
2013
‎–Iragana ez da oraindik Historia bihurtu gure artean (eta are gutxiago iragan hurbila, azken berrogei urte hauek alegia, eta, agian, ezta Gerra Zibiletik gaur egunera arte luzatzen den garaia ere). Halako kasuetan ez da harritzeko gizarte zientzialariak (historialariak, kasu) erantzun egokiak edo behin betikoak topatu ezinik ibiltzea eta, ondorioz, idazleak eta beste artista batzuen lanek garrantzia hartzea, arlo honetan.?
‎–Bai, hala da eta! , hots egin zuen amak?, eta Long anderea ez da aurreko egunera arte hona itzuliko; beraz, ezin izango digu Bingley jauna aurkeztu, berak ez baitu artean ezagutuko.
‎Gonbidapena egin zen egunetik dantzaldi egunera arte euria euriari lotu zitzaionez, Bennet andereño gazteenak ezin izan ziren behin ere Merytonera paseoan joan, eta dantzaldi netherfieldarrik izan ez balitz zer hitz egina eta zer prestatua edukitzeko, Bennet dama gaztetxoak egoera errukarrian izango ziratekeen tarte horretan. Ez izekorik, ez ofizialik ez albisterik ikertzeko; dantzaldirako zapaten purpuxetak eurak ere mezulari bidez ekarri behar izan zituzten.
‎Ez zitzaion iruditu zure aitarekin osabarekin bezain egoki moldatuko zenik iritzia eskatzeko, eta, horrenbestez, prestu atzeratu zuen ikustaldia Bennet jauna partitu arte. Ez zuen izenik utzi, eta hurrengo egunera arte zaldun bat negozioetarako etorria zela besterik ez zuten jakin. Larunbatean etorri zen ostera ere.
2014
‎Gau hartan bost bat mutilen artean zozketatu zuten, kolpeen erruletan, haren heriotza. Ez zuen inork hurrengo egunera arte gorpua izkina busti hartatik jaso.
‎Are, alferrik zela ikusi zuenean, hots, konturatu zenean ez zuela nahikoa ahalmen Judy Jones hunkiarazteko edo hari eusteko, ez zion inolako gaizkirik opa izan. Maite zuen, eta maitatzeko zaharregia zen egunera arte zuen; baina ezin zuen bere egin. Beraz, indartsuenentzat bakarrik den min sakona dastatu zuen, tarte labur batez zoriontasun sakona dastatu zuen bezala.
‎Aste osorako goaz. Errege egunera arte.
‎Anderrek ez zituen begiak lurretik jaso denbora guztian. Eta han, Ainhoa jaio eta desagertu zen egunera arte bizi izan zen etxe hartan, ulertu zuen Leirek zerk eraman zuen haraino. Neskatoaren aitak iraintzea nahi zuen.
2015
‎Egun guztia libre neukan, ez bainuen hurrengo egunera arte Limerick aldera ateratzeko asmorik. Aperitibo bat hartu genuen, eta hizketan segitu genuen.
‎Eutsi egingo diogu. Eta, geure azken egunera arte elkar maitatzen jarraitzen badugu ere, ez ditugu, inolaz ere, Esperanza Spaldingen kontrabaxua, Brad Mehldauren pianoa edo Lorraine Featherren scat eta vocalese akrobatikoak azken festa horretara gonbidatuko. Azken arnasaren momentuan, hazira itzuliko gara.
‎Hurrengo egunera arte ez nuen berarekin hitz egiterik izan. Hamabost segundoko elkarrizketa izan zen.
‎Baina ez zen garai ona zuretzat, atzeratutako klase asko zenituen pilatuta kurtsoan zehar egindako bidaia guztien ondorioz, eta aitakeriatik oso gertu ibili ziren aholkuz bonbardatzearekin konformatu behar izan zenuen aireportura jo nuen egunera arte.
‎Nonbait ondo nazkatua zegoen hainbeste urteko Gerran inori sufrimendurik opa nahi izateko. Xelebrearen xelebrez busti zituen ingurukoak azken egunera arte, Heriotzak jarritako puntuari umorez erantzuten dion bertsolaria bailitzan.
‎ZURIÑEREN HISTORIA BERA jaio baino 32 urte lehenago hasten da, aitaita Jose Maria Anzola Egidazuk Caracasen lur hartu zuenean. Baina lur eman zioten egunera arte ez zen horretaz konturatu. Orduan damutu zitzaion Zuriñeri haren kontakizunei entzungor egin izana,, zaharraren kontutzat?
2016
egunera arte, gero eta hobeak izan dira markak. Zuen ustez, zer nolako eragina izan du zientziaren eta
2017
‎Zure amak, halakoetan, lanera deitu eta ez zela joango esaten zuen, Inaxi zaindu behar zuelako. Lanetik kaleratu zuten egunera arte. Hala esan zion Inaxik orduan:
‎American Treasure and the Price Revolution in Spain, 1501? 1650 (1965), non Amerikako urre eta zilar lingoteek izan zuten eragina aztertzen duen; David Hackett Fischerren The Great Wave: Price Revolutions and the Rhythms of History (1996), non Erdi Arotik gaur egunera arteko prezioen igoerak aztertzen dituen (bereziki, 2 kapitulua, 66 or.); eta Peter Ramseyk argitaratutako liburukia, The Price Revolution in Sixteenth Century England (1971).
‎Egia biribila izan zen hori bereziki kapitalismoak abiada hartu zuen unean, produkziobide nagusiak langileen gihar eta hezurrak zirenean batik bat. Baina, gerora ere, gaur egunera arte?, estatua ez da alferrik saiatu emakumeei erreprodukzioaren gaineko kontrola kentzen, eta zer haurrek, noiz, non eta zenbatek jaio behar zuten zehazteko erabakimena edukitzen. Beraz, beren gogoaren kontra umeak izatera behartu dira askotan emakumeak, eta, beren gorputza, beren, lana?
‎Hortik dator gorputzaren aurkako borroka hori, garapen kapitalistaren hasierako fasean bereizgarri nagusi izan zena, eta gaur egunera arte hainbat eratara iraun duena. Horrek eragin zuen gorputzaren mekanizazioa:
‎sorgina izanik (Ekaitza, V. ekitaldia, 1 eszena), tokiko botereak aintzat hartzen erakutsi ahal izan zion semeari, lurra, ura, zuhaitzak,, naturako altxorrak?? bai eta, mendeetako sufrimenduan, gaur egunera arte askapen borroka elikatzen jarraitu duten harreman komunalak ere, zeinak Calibanen irudimenean agintzari bezala agertzen baitziren:
‎Zenbat iraungo luke negozio lanetan hilaren aurrena seigarren egunean dela pentsatuko lukeen gizonak. Eta, jakina, banketxeak laburpena bidalitakoan, zera jakin nahi, zergatik ez dudan soldata seigarren egunera arte sartu. Horrelakoak sekula ez zaizkio emakume bati bururatzen.
‎Baina, hara non altxatzen den berebiziko haize bolada madarikatua eta ipurtzuloak alde guztietara sakabanatzen dituen, zakur batek berak ere bere ipurtzuloa ez aurkitzeko eran. Horregatik ibiltzen dituk elkarren usman, eta seguru aski azken egunera arte horrela segiko diate. Bere ipurdia galdu duen zakurra ezin bait daiteke zoriontsu izan, nahiz eta denak oso antzekoak izan, eta daukana ezin hobeto ibili.
‎Heldu naiz tokatu zaidan neure gaixotasun hau ulertu eta kasik menderatzeraino, heldu naiz sendatu ez baina sendotzeraino, heldu naiz nire gurasoak maitatzeraino, heldu naiz nire ahizpa miresteraino, heldu naiz harreman osasuntsuak izateraino, heldu naiz neure burua onartzeraino, heldu naiz bizitza bat eta bakarra dela konturatzeraino, eta, beraz, bizi nahi izateraino. Orain esan dezaket neure bizitza egiten ari naizela, oinarritik hasita, zutabeak eta habeak gero, eta horrela jarraitzeko asmoarekin nago, eraikitzen, sortzen, bizitzen, teilatura heldu arte, nire azken egunera arte. Eraikuntza sorkuntza bizitza hori biziz.
‎Eta, oro har, hala izan da. Gaur egunera arte. Zerk aldatu du bada egoera?
egunera arte, gero eta hobeak izan dira markak. Zuen ustez, zer nolako eragina izan du zientziaren eta
‎amaieratik gaur egunera arteko bidea egingo dugu. Zeu
‎Gero emakumeak paktu bat egin du bere buruarekin: laneko arazoak lantokian aparkatuta utziko ditu, hurrengo egunera arte bederen, ez duelako berriro gauerdian amesgaiztotan ito nahi. Munstroekin tratatzen hasi behar baldin badu, hobe du lehenengo momentutik distantzia batzuk ondo markatu, erotu egingo da bestela.
2018
‎Poliziak lagunduta egiten zuten etxetik lantegira eta lantegitik etxerako bidea, ondoan emakume eta haur saldo haren zalaparta zutela. Pisura iristen zirenean, poliziek giltzaz ixten zieten atea, eta ez zeukaten handik irteterik hurrengo egunera arte.
2019
‎Zer sentitu dudan nik Jauregirekin eta zergatik. Ez nuen argi ikusi liburutegira arnasestuka eta larri etorri zitzaidan egunera arte. Izerditan zetorren, aurpegia itxuragabetua, alkandora praketatik aterata.
‎Amak bazkaltzera eta afaltzera joateko dei egiten zion. Eta Coralinek arropa epelak jantzi behar izaten zituen kalera irten baino lehen, oso uda freskoa ari baitzen izaten; baina, edonola ere, egunero irteten zen inguruak esploratzera, euria hasi zuen egunera arte: orduan, Coralinek etxe barruan geratu behar izan zuen.
‎Ondoren sugileek greba egitearekin mehatxatu dute, baldin eta lan baldintzak hobetzen ez badizkiete, ordu estrak eta gerra eremuan sartzeagatiko aseguru prima barne. Eta galdara gehiegi berotu aurretik, kontramaisuak, ez bat eta ez bi, jantokiko argia itzali eta ohera bidali ditu, hurrengo egunera arte. Marmar batean joan dira denak eskaileretan behera:
‎GRETA GARBOK LEHEN FILMA 1920an egin zuen, Suedian; azkena 1941ean, Estatu Batuetan, eta berrogeita bederatzi urtez desagertu zen, hil zen egunera arte, bere irudia pantailara eskaini nahi izan gabe. Hala ere, zinemagintzan aritutako hogeita bat urtean mito bihurtzeko aski denbora izan zuen.
‎Hurrengo egunera arte
‎Ondoren, ganbarara igo zen, nire anaia Paulek han zuelako gela, eta gero jaitsi zen, eta gero ez dakit bere gelara edo sartu zen, eta sumatu nuen etxeko kaleko atea, eta arraroa egin zitzaidan, baina bueno, adin horrekin jada ni neu ere ateratzen nintzen gauez, eta ez da ezer pasatzen, ezta? Eta horixe, hurrengo egunera arte?.
‎Emaztegai zoriontsua nintzen; babesturik nengoela sentitzen nuen azkenean; bat batean, arreta neureganatzeko gai nintzen. Mimatu egiten ninduten, eta senargaiak miretsi; hura guztia berria zen niretzat[...] Musuek (senargaia behin ere ez zen saiatu beste laztanik egiten) hainbeste piztu ninduten, ezin nuen eztei egunera arte itxaron[...] Eztei eguneko goizean hain nengoen kitzikaturik, blusa izerditan blai geratu zitzaidan berehalaxe. Izan ere, azkenean ezagutuko nuen hainbeste desiratutako zera ezezagun hura.
‎Horrela bizi zen Albrecht von Waldstein, noiz infernura noiz paradisura begira, Leitnizer gaztea ganbaran agertu zitzaion egunera arte.
‎Mairuak esan zuen portugaldarren kanpamentua mugitzen hasia zela, eta hala zen, baina handik gutxira gelditu egin ziren berriz, On Afonso Henriquesek bere armada guztia bertan zeukala egin nahi izan baitzion harrera lehorreratu eta hurbiltzen ari zen jende multzo murriztuari, jaun gurutzatuak denen buru, harrera honekin berauek bereziki ohoratuz, are eta gehiago besteek alde egin izanak sutan jarri zuelarik. ...n zain, zigarro bat erreaz entretenitu ezinik, hor barna daude eseririk edo geldirik, zutik, edo lagun artean, paseoan, olibondoen itzalean, eguraldia ona izan da eta denda gutxi eraiki da, jenderik gehienak izarpean egin du lo, burua ezkutuaren gainean, gauez, denbora laburrez, lurraren beroa sentituz, eta gero haiek bere gorputzez lurra berotuz, batzuen hotza bestearen hotzarekin elkartuko diren egunera arte, eta hau berandu gerta dadila. Pisuzko arrazoiak dauzkagu gizon hauei begiratzeko, zabarki armatuak Bond, Rambo and Companyren armategiarekin alderatuz gero, eta pisuzko arrazoia da Raimundo Silvarentzat pertsonaia izan daitekeen inor hemen aurkitzea, berau, herabea berez eta nortasunez, jendetzaren erdian ibiltzeko uzkur, Rua do Milagre de Santo Antónioko bere leihoan gelditu baitzen kalera jaisten ausartu gabe, eta gaizki egin zuen, bakarrik azaltzeko gauza ez bazen laguntza eska ziezaiokeen Maria Sara doktoreari, dagoeneko ikusi dugu zirt edo zartekoa dela, emakumea, edo bestela, bakardadearen aztarna erromantikoago edo interesgarriagoa, edo agian itsukeriaren aztarna, ekar zezala S. Crispimeko txakurra, irudi ezin ederragoa litzateke arraun bateltxoa estuario geldoa zeharkatuz, inorena ez den uraren erdian, eta zuzentzailea arraunei eraginez, bitartean txakurrak, txopan eseririk, burua tente darama, eta tarteetan, bere parte sentiberenetan eztena ziztatzen dioten arkakusoei ahalik eta diskretuenen ausiki eginez.
‎Halarik ere, hau bezalako egintza miresgarriak bere begiz ikusi zituzten lekukoak, itsasontziekin etorri ziren bi gizon, ingeles, akitaniar, bretoi, flandestar edo koloniar ote ziren jakiterik izan ez den arren, egun batez zaldunaren hilobira joan ziren eta hilobiaren ondoan etzan ziren, debozio handiz, eurekin errukia eta miserikordia eduki zitzan eskatuz beren eskaeretan. Hemen esaten da hauek izan zirela San Antoniok, bizirik zegoela, egin zituen mirakulurik garrantzizkoenak, baina hil eta gero ere zenbatu ezin ahala mirakulu egin zituela, eta hain kalitate handikoak non ez baitaude zorretan, gaur den egunera arte, bere presentziaren bidez eragin zituenekin, paper honetan horietako bat aipatzen da, esan den guztiaren frogagarri, eta honako hau da, San Antoniok bere debotoa zen emakume antzu bat emankor bilakatu zuela, eta itxura gabeko puska batez erditu zelarik, izaki dotore bihurtu zuela, hala mirakulu erdia baizik ez zena mirakulu oso bilakatu zuelarik. Eta bi etzanik zeudela, biak lo gelditu ziren, eta euren ametsetan berehala Henrique zalduna agertu zitzaien, erromero jantzi eta itxuraz, eta eskuan bazekarren palmondozko pordoi bat, eta bi gizonezkoei hitz egin zien, honela esanez, Jaiki eta olgatu eta plazer handia eduki, zoazte eta jakin ezazue nire merezimenduei eta hemen dautzan martiri hauen merezimenduei esker Gure Jainkoaren grazia irabazi duzuela, zuekin egon bedi, eta hau esan eta gero, desagertu egin zen, eta bi gizonak, iratzarri zirenean, antzeman zuten entzuten ahal zutela, baita mintzatzen ere, baina totelka mintzatzen ziren, ordea, halako moldez non ez zegoen antzematerik zer hizkuntzatan ari ziren, ingelesen hizkuntzan, akitaniarrenean, bretoienean, flandestarrenean edo koloniarrenean ari ote ziren, edo eta, batzuek, eta ez gutxik, esaten zutenaren arabera, portugaldarrenean, Eta gero, Gero bi hitz motelak zaldunaren hilobira itzuli zitunan, lehen baino debozio handiagoarekin, hau litekeena baldin bada, baina beren otoitzak otoitz galduak izan zitunan, bizi guztirako hitz motel gelditu baitziren, eta horrek ez gintizken horrenbeste harritu behar, zeren, bistan denez, mirakulu kontuetan ezin baitaitezke alderatu Henrique zalduna delako bat San Antoniorekin.
‎Maria andrea gehien narritatzen duena da hau bezalako aldaketa itzelak gertatzen ari direla eta bera ez dela ezertaz jabetu, pertsona eskarmentu handikoa izan ez balitz, den bezala, edozein egunetan, ustekabean, beste emakume batekin egingo zukeen topo muturrez mutur etxe hartan, eta ziokeen egin nahi zion galdera egin, Nor zara zu, nork deitu dizu hona, gizonak ezgai eta sentiberatasunik gabeak dira, zer kostako zitzaion Raimundo Silvari aitormenezko irribera bat, min egingo bazion ere, leungarria zatekeen jelosia mingots haren erdian, horixe baita Maria andreak pairatzen duen gaitza, nahiz eta berak ez dakien. Beste hainbat kontsiderazio praktikok eta prosaikok betetzen diote pentsamendua, eta horien artean nagusia da bere enplegua kolokan egon daitekeela, batez ere emakume hori, behin behineko moldaketa ez bada, bederen, bere lanean muturrak sartzen hasten bada, Garbi ezazu hori hobeki, ate bateko molduran zegoen hautsaz zikinduriko hatz bat erakutsiz, gaur den egunera arte ezein neskamek erantzuten jakin ez duen keinu gorrotagarri hori, zalantzarik gabe historiara sartuko litzatekeen esaldi batekin, Sar ezazu, bada, hatz hori ipurtzuloan eta ikusiko duzu, zikinago aterako duzu. Errukarria, mundu honetara obeditzera etorri den oro, pentsatzen du Maria andreak, eta garbi zegoena berriz garbitzen du, zergatik jakin gabe bihotzeko malkoak begietara igotzen zaizkion bitartean, halabeharrak nahi izan zuen hau gertatzea bainugelako mirailaren aurrean, bere bilo ederrak ikusteak ere ez du Maria andrea kontsolatzen, une honetan.
‎Zuzendari literarioak esan zuen, Ongi da, liburua oker zuzenketa batez zabalduko da, oker zuzenketa erridikulua da, ez irakurtzen den tokian ez bedi irakur ez, gurutzatuek ez zuten lagundu irakurtzen den tokian, irakur bedi gurutzatuek lagundu zuten, ederki egingo dute irri gure kontura, baina tira, zorionez garaiz ohartu ginen, eta egilea ulerkor agertu zen, beste alde batetik iruditu zitzaidan arrunt estimatzen zaituela, duela egun batzuk izan zenuten elkarrizketa bat aipatu zidan, Bai, elkarrizketa bat eduki genuen, deleaturrari buruz mintzatu ginen, Zeri buruz, galdetu zuen emakumeak, deleaturrari buruz, ez al dakizu zer den hori, galdetu zuen Raimundo Silvak, oldarkor, Bai, badakit, baina ez dut ongi aditu. ...rizketa desbideratzera behartu zuen, Emakume honek, esan zuen zuzendari literarioak, hemendik aurrera argitaletxe honetan lan egiten duten zuzentzaile guztiak gidatzeko ardura hartuko du, bai lan epeei eta erritmoei buruzkoan nola zuzenketen txukuntasunari buruzkoan, dena berarengandik igaroko da, baina itzul gaitezen gure gaira, argitaletxeak erabaki du gertaera zoritxarreko hau ahaztea, gaur den egunera arte Silva jaunak eman dituen zerbitzu on eta leialak kontuan hartuz, onartuko dugu honen guztiaren arrazoia nekea izan dela, ahalmenen itsualdi iragankor bat, tira, ahantzi dezagun arazo hau, errepikatuko ez delakoan, horretaz aparte, argitaletxeari zein egileari gutun bana idatzi diezu, barkamen eske, egileak esaten du ez dela beharrezkoa, baina egunen batean mintzatuko dela zurekin gertaerari ... Zuzendari literarioa isildu zen, zuzentzaileak bere etorkizuneko asmoei buruzko aldarrikapena egin zain, asmo kontzienteei buruz bederen, zeren bestelako asmorik baldin bazen, inkontzientearen eremukoa izango baitzen, asmatu ezina.
‎Hau da, bizitzea ez da, bakarrik, zaila, ia ezinezkoa da, batez ere kausa ikusmiran ez dagoelarik, efektuak galde egiten digun kasuetan, efektu izena oraindik egoki baldin bazaio, efektuak eskatzen duenean bere oinarri eta jatorriak azal ditzagun, bere aldetik jada izaten hasi den kausa bezala azal dezagun, zeren, jende guztiak dakien bezala, geuri dagokigu, kontradantza honen erdian, esanahiak eta definizioak aurkitzea, benetan gustura egingo genukeena begiak lasai lasai itxi eta guk menderatzen duguna baino aise gehiago menderatzen gaituen mundu bat iragaten uztea den arren. ...fektuaren antza duen zerbait, eta efektu horren kausa aurretikorik edo hurbilik atzematen ez badugu, erremedioa moldatzea da, denborari denbora ematea, zeren giza espezieak, zeinaren gainean, gogora dezagun tokiz kanpo dagoela dirudien arren, ezagutzen den iritzi bakarra berak bere buruaz daukana baita, efektuak betiko itxarotea du helburu, eta kausak betiko bilatzea, edo hori da bederen, gaur den egunera arte, beti beti egin izan duena.
‎Mogueime hemen dago, destakamenduan joatea egokitu zaio, eta aurrean, artzapezpikuaren ondoan, Mem Ramires ere ikusten ahal dugu, kasualitate interesgarria da Santaremeko gertaerako bi protagonista nagusiak elkartu izana une historiko honetan ere, biak garrantzi berekoak gertaera haren bukatzeko moduan, bietatik zeini egokitu zitzaion bestearen astoarena egitea behin betiko jakiten ez dugun artean bederen. Mintzaldi honetara etorri den jende guztia portugaldarra da, erregeari ez zaio ongi iruditu ultimatuma ematera joateko atzerriko jendeaz baliatzea indarra areagotzeko, nahiz eta, bide batez esan dezagun, zalantza handiak dauden Bragako artzapezpikua gure odol lusitaniarrekoa zenaz bezainbatean, baina, tira, garai haietan ere hasia zen gaur den egunera arte gorde dugun fama, kanpoko jendea atseginez hartzearena, alegia, eta haien artean karguak eta prebendak banatzearena, eta On João Peculiarrek, bere aldetik, hartua biderkaturik ordaindu zuen, aberriari eginiko zerbitzuetan. Eta, esaten ere den bezala, portugaldarra baldin bazen, Coimbrakoa, gure jaidura migratzailearen aitzindari bezala ikus dezagun, diaspora itzelaren aitzindari, bere gaztaro guztia Frantzian pasatu baitzuen, ikasten, puntu honetan ohartarazi behar da herri hartaranzko gure emigrazioaren joeran aldaketa handia eman dela ordutik gaurko egunera arte, egun plutôt lotuago dago lan zikin eta nekagarriekin.
‎Mintzaldi honetara etorri den jende guztia portugaldarra da, erregeari ez zaio ongi iruditu ultimatuma ematera joateko atzerriko jendeaz baliatzea indarra areagotzeko, nahiz eta, bide batez esan dezagun, zalantza handiak dauden Bragako artzapezpikua gure odol lusitaniarrekoa zenaz bezainbatean, baina, tira, garai haietan ere hasia zen gaur den egunera arte gorde dugun fama, kanpoko jendea atseginez hartzearena, alegia, eta haien artean karguak eta prebendak banatzearena, eta On João Peculiarrek, bere aldetik, hartua biderkaturik ordaindu zuen, aberriari eginiko zerbitzuetan. Eta, esaten ere den bezala, portugaldarra baldin bazen, Coimbrakoa, gure jaidura migratzailearen aitzindari bezala ikus dezagun, diaspora itzelaren aitzindari, bere gaztaro guztia Frantzian pasatu baitzuen, ikasten, puntu honetan ohartarazi behar da herri hartaranzko gure emigrazioaren joeran aldaketa handia eman dela ordutik gaurko egunera arte, egun plutôt lotuago dago lan zikin eta nekagarriekin. Zalantzarik gabe atzerritarra dena, baina aparte kontatua mandatu bereziarekin datorrelako, ez baita ez parlamentarioa ez eta gerra-gizona ere, fraide ilehori eta oreztadun hura da, oraintxe bertan Rogeiro deitzen dutela entzun dugun huraxe, nahiz eta bere egiazko izena Roger den, honek irekirik utziko zuen afera hau, Ingalaterrakoa edo Normandiakoa ote den, baina gure gaiaren ikuspegitik honek ez du axola.
‎Osberno hau nahi den tokian egonik eta izan dena izan dela ere? ...hanka egingo zenuketela aberri mairurantz, nondik ordu txarrean etorri baitzineten, guretzat utziz gurea dena, ez, utzidazue bukatzen, ederki ikusten dut burua alde batetik bestera mugitzen ari zaretela, keinuz adieraziz ahoak oraindik esan ez duena, egin ezazue kontu zuek, mairu eta moabiten arrazakook, iruzurrez lapurtu zenietela Lusitaniako erresuma zuen erresumari eta gure erresumari, gaur den egunera arte hiri, herri eta elizak suntsituz, hirurehun eta berrogeita hamazortzi urte baino gehiago badira gure hiriak eta gure lurren jabetza bidegabeki dauzkazuela, baina, tira, ikusirik horren luze jo duela Lisboan zaudeteneko epeak, eta bertan jaioak zaretela, zuekin ere erabiliko dugu gure ohiko ontasuna, eta eskatzen dizuegun gauza bakarra da zuen gazteluko gotorlekua eman diezaguzuen, gero zueta...
‎Eraldaketa prozesu honen ondorioak gaur egunera arte heldu zaizkigu:
‎Euskal Herria. Ezagutzen ditugun lehen euskal testuetatik gaur egunera arte mantendu den izena, singularrean nahiz pluralean erabili dena. Hiztun guztiak bat etorri dira historian zehar, eta bat datoz gaur egun ere, euskararen erabilera eremu historikoa osatzen duten lurraldeak Euskal Herria kontzeptuarekin izendatzerakoan, diren ideologiakoak direla.
‎Euskal klasikoetan suma daiteke biziraupenaren klabeak non dauden. Nortzuk eta nola iraunarazi duten euskal hizkuntza komunitatea gaur egunera arte. Misterio hori argitzeko arrastoak lerroetan eta lerro arteetan aurki daitezke.
‎Itsasargiaren distirak ozta ozta lortzen zuen ingerada hura marraztea, baina Leire hain zegoen argi dorretik hurbil, non, dirdaiek itsututa, ezin baitzuen argi ikusi berarengandik bi pauso baino gehiagora zegoena. Arraun taldeko arropak itzultzeko hurrengo egunera arte itxaron nahi ez izateagatik bere burua madarikatzen zuen bitartean, idazlea zalantzan egon zen aurrera jarraitu ala atzera egin. Ez zeukan zentzurik han geldi geratzeak, ikarak hartuta, portuaren babesa bilatzen zuten itsasontziei bidea erakusten zien faro baten ondoan, pizten zen bakoitzean guztiz ikusgai uzten zuen argi haren azpian.
‎Bere artean hotzikarak madarikatu eta begiak itxi zituen baretzen saiatzeko. Antsietateak gora eginez gero, oso zaila egingo zitzaion hurrengo egunera arte irautea. Lapurtzera atera zuen.
‎Bukatu aurretik, argi eta garbi hitz egin nahi nikek: hiri laguntzeko arrazoiak gizalegezkoak dituk soilik, eta Jainkoa lagun, hik ordezkatzen duan pentsaera zitala deuseztatzearen alde lan egingo diat nire azken egunera arte. Hauexek dituk baldintzak, hire esku zagok onartu ala ez.
‎Eta, horrenbestez, haietako baten tiroen pean jausteko aukera beti hor dago. Gainera, lagunengandik behar baino gehiago aldenduz gero, hurrengo egunera arte bere gorpua ez topatzea gerta liteke. Ez ditu begiak itxi behar irudikatzeko bere gorpu odoldua elurraren azpian, lurrarekin berdindua; edo, akaso, odolaren epelak galaraziko ote lioke elurrari bere gorputzaz jabe dadin?
2020
‎Erromako Errepublikaren eta Inperioaren garaian, herritar gehienek bizitzako azken egunera arte lan egin behar izaten zuten diru sarrerak lortzeko. Salbuespen bakarra zegoen:
‎71 urte zituela, Argentina utzi eta sorterrira itzuli zen. Ez zuen berriz jendaurrean kantatu, baina idazten segitu zuen ia ia azken egunera arte.
‎12:15ean Eneko Etxeberriak hartzen du hitza, eta esker emateko berbak egin eta gero, Powerpoint batez baliatuz, azken bisitatik gaur egunera arte kasuan izandako gorabeherak berritzen ditu. Tenple handiz eta seguru.
2021
‎Oroibiziri esker, aldiz, tarteko gauza asko lanbrotsu geratzen zitzaizkion Davidi, baina haurtzaro eta gaztarokoak bezain bizi gogoratzen zituen azken hogei urteak. Bizitzarako funtzionaltasuna bermatzen zuen horrek, amatatzeko azken egunera arte.
‎Esperientziak dio hobeto funtzionatzen dutela soluzio batzuek beste batzuek baino, iraunkortasun eta mantenimendu maila hobea dutelako, gehienbat. Pentsa dezagun gaur egunera arte iritsi zaigun arkitektura historikoa ondo eraikitakoa izan dela, hau da, ingurura ondo egokitu dena eta bere iraunkortasuna urteen poderioz frogatu ahal izan duena. Euskal arkitektura tradizionaletik errespetatu den elementua da.
‎Ordurako bere bigarren azal bihurtua zen alkandora urdin argi zabala zeraman, nola ez (hala jantzita gogoratuko dut per secula seculorum, mendiko nire etxe txuri txikiaren aurrean izango dudan limoiondo batetik eroritako ale helduegi bat hartzera makurtu eta bihotzekoak jota ziplo geratzen naizen egunera arte, lurrak gozo har nazala), eta biluzik zituen ez oinak bakarrik, baita bere zango luzeak ere. Bost axola zitzaion honi uda edo negua, hotza edo beroa.
‎Betetako zazpi obuluetatik bost ernaldu dira, baina lehenengo eguna besterik ez da: bosgarren egunera arte iraun behar dute, emakumearen barruan sartzeko edo hurrengo baterako izozteko prest egon arte. Emakumearen umetokiko bizi baldintzak ahalik eta leialen erreproduzitzen dituen makina baten barruan gordeko dituzte bosgarren egun horretara arte, epel eta umel.
2022
‎Arrantza ongi joan zitzaigun seigarren egunera arte, baina orduan desagertu egin ziren legatz sardak. Bi egun geroago, zeharo bihozgabeturik zegoen Begoñako Andre Mariko eskifaia osoa.
‎Eta ez zen haustura lagunkoia izan. Bestela, zergatik zigortu irratiz Olaizola gaixoa goizero, hil zen egunera arte egin zuen bezala?
‎Baina, tira, azkar bizi eta gazte hil motako zerbait[...] Nire motorrak maite ditut. Motorrean ibiliko naiz hiltzen naizen egunera arte. Motorrean hilko naiz.
‎Margaren gurasoei ez zien astirik eman ezta ospitale batean ingresatzeko ere. Marga bisitan joan zitzaion egun horietan, eta egoeraren berri eman zidan, baina nik ez nuen berriro ikusi hiletaren egunera arte, elizan, zerraldo irekian. Bizialdian baino beltzaranago zegoela iruditu zitzaidan, baina gero pentsatu nuen agian makillajearekin pasatu egingo zirela tanatorioan.
‎Amona hil zenetik ez zen baserrira itzuli. Emakume indartsua zen Bittori, eta azken egunera arte berak bakarrik gobernatu zuen baserria, inolako arazorik gabe. Aitona, Eñaut umea zela hil zen bihotzeko batek jota, eta, bere oroitzapenetan, baserria amona Bittori erregina indartsu zuen erresuma bateko gaztelua zen.
‎" Joder, Bittori... Ziur azken egunera arte erabili zenuela eskailera hau eta ni baino arinago igotzen zinela...". Erabat ilun zegoen teilatu azpian kokatutako ganbara.
‎Bada eta aldi berean ez da. Hiltzen den egunera arte garbituko dut, jantziko dut, orraztuko dut, laztanduko dut, zainduko dut, baina ez dut amari oinetako azazkalak mozteko edo ezpain ertzetik darion lerdea lehortzeko gogorik izaten. Agian ez naiz uste bezain seme ona.
‎Azkenekoz bertan egon nintzen zurekin hitz egiten. Bertan agurtu zintudan hurrengo egunera arte, masailean musu batekin. Bertan egin zenidan irribarre tristea azkeneko aldiz.
‎Alferrik da eta alferrik dira, ez dirudi bere minek botika horien guztien aurrean errenditzeko asmorik dutenik. Bizkarreko oinazeekin hasi zenean pilula gorriak irensten zituen; oinetako mina zuri gorriekin arintzen zuen, belaunetakoa horiekin, bihotzerrea urdin argiekin, eta kolore gehiago geratzen ez zirenean arnasteak min emango ziola ulertu zuen, min arnasteari uzten zion egunera arte.
2023
‎Atzoko egunera arte. Atzo, eguerdiko hamabiak eta hamarrean, eskolako gelan zegoela, leihotik ikusi zuen hamaika urtekoak patioan ari zirela futbolean.
‎Polisarioak atzerriko kazetari talde bat eraman zuen bertara, hiria askatu zutela ikus zezaten. Gudua amaitutzat eman zuen, baina borrokak ez ziren hainbat egunera arte eten. Urriaren 24an beste aireko bat lurreratu zuten, Puma helikoptero bat.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia