Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 51

2001
‎" Nik pasatuko haut bestaldera" esango zion,(...). Hala ere, hilik ikusi zutenek, bizpahiru eguneko bizarrez zirudiela esango zuten."
‎Ez zuen oso itxura txukunik. Larruzko zamarra jantzia zuen, bi eguneko bizarra eta fular antzeko bat lepoaren jiran bilduta. Ikusi bezain laster zerbait hautsi zitzaidan nire barnean eta beroa sentitu nuen.
2003
‎Bigarren testua sinpleagoa zen eta literaturak memoriaren ordezko gisa betetzen duen zereginaz ari zen. Kontakizuneko protagonista, bi eguneko bizarra daraman gizasemea, ezagutzen ez duen hotel bateko gela batean esnatzen da, ezagutzen ez duen emakume baten ondoan, eta honen musuek, honen gorputzak eta maitasun hitzek, modu lanbrotsu batez, aurreko emakume batzuenak gogoratzen badizkiote ere, ez du inoren izenik, inoren aurpegirik finkatzerik lortzen. Ondoan duen emakumeak ez du argibide gehiagorik, bezperan bere begiz ikusitakoa baizik:
‎Ondoan duen emakumeak ez du argibide gehiagorik, bezperan bere begiz ikusitakoa baizik: traje dotorez jantzita baina pare bat eguneko bizarrarekin, eskuan maletatxo beltza zeramala agertu omen zen itxura horrekin inor gutxik zapaltzen zuen kalean barrena eta emakumeak agurtu zuen arren, ez omen zion erantzun. Gorputza estaltzen zion gabardina distiratsua ireki eta bere zangoak erakutsi zizkionean bakarrik geratu omen zen begira, aspaldian ikusi gabeko zerbaiti erreparatuko balio bezala.
‎Joxek cowboy baten  trazak hartu dizkio orduan. Kokospekoaz gainera, bi hiru eguneko bizarra dauka, eta, beroa gorabehera, zapi luze grisaxka batek lepoa babesten dio.
‎Hiru lau eguneko bizarra darama Aitorrek kokospean, bisitaldi horretarako propio egina. Aspaldiko partez etorri da, hiru lau hilabete azaldu gabe eman eta gero.
2004
‎Zena zela, lau eguneko bizar horixkaren atzean, Oskarren ahoak irribarre egiten zuen.
2005
‎Askotan galdetzen nion nire buruari, nola ote zitekeen aitak beti hiru lau eguneko bizar latz hura izatea eta ez sekula bizar luzeagoa, eta ezta sekula bizarra leun, lurrindu eta egin berri ere. Bizarra puntu horretaraino ernamuindu eta hortik aurrera gehiago hazi izan ez bailitzaion.
‎Aurpegi osoa hartzen dion lau eguneko bizarrak bizitu egiten dizkio begiak, eleketan ez daukan gardentasuna ageri dute orai: xafla bana erori zaio zorrotzez, mazelak egin dizkiote, eta ilerik ez duen azala sortu zaio begietarik beheiti.
2006
‎Aitonaren gelara joan zen eta ohe ondoko mahaiko tiradera ireki zuen, Dopaxfin izenekoa aukeratu, sukaldetik baso bete ur ekarri eta aitonari pilula bat luzatu zion, honek esku dardartiez hartu zuena. Agureak ezpain meharrak irekirik zituen, hortz gutxi eta kamuts batzuk erakutsiz, hiru eguneko bizarra zeukan; ez zuen asmatzen pilula ahora eramaten. Euli bat pausatu zitzaion sudurraren puntan, eta Valentinak uxatu egin zuen.
2007
‎Txinako auzuneko ene garaietan, gizaki argalegiak, bost eguneko bizarrekin, metroan sartu eta predikuan hasten ziren, hatsaren hartzea kasik ahantziz:
‎Ispiluan hogeita hamarren bat urteko gizasemea agertu zitzaion barrandari. Ile kizkur beltza, bizpahiru eguneko bizarra, gaua hutsean emana zuela irudi zuen, soinean elastiko zuri garbia zeraman arren. Ezkerreko besoa leihatilaren ertzean, esku bakarra zerabilen gidatzeko eta, noizean behin disimuluz begiratzen baitzion bezeroari, bere berri jakin nahi zuela igarri zion Migelek.
2008
‎–Ondo da, esan eta bertan geratu zen propinaren zain, paineluaz kopetako izerdia lehortu eta hiruzpalau eguneko bizarrari hazka eginez.
‎Eskuarekin kokotsa laztandu zuen, bizpahiru eguneko bizarrarekin jolastuz. Pentsakor zirudien inspektoreak.
‎Litekeena da haren senarrak nire beroki bera izatea. Litekeena da hura ere bi eguneko bizarrarekin ibiltzea, horrek lakarrago, gizonago egiten duelako. Litekeena da hark ere besapean liburu bat eramateko ohitura izatea.
‎Berrogeitaka urteko gizona sartu da tranbian, Euskaldunan. Hiruzpalau eguneko bizarra du aurpegian eta ACDCren kamiseta hitsa soinean. Mutilari begiratu dio.
2010
‎Hiru eguneko bizarrarekin
‎Hainbesterainokoa, non azkeneko hiru egunetan ez baitu bizarrik egin. Atzo, baina, hiru eguneko bizarrarekin eta 298 kilometro bete ondoren irabazi zuen Milan San Remo klasiko handia. Hirugarren garaipena du Classicissima n, 2004an eta 2007an ere irabazi baitzuen.
‎Ezkerretik. Eta arduragabe itxurarekin, hiru eguneko bizarrarekin nagusitu zen fuoriclasse a.
‎Joseba, gure lagunarteko mutilik otzanena zerrategiko eskolaren garaian, bizpahiru eguneko bizarrarekin ibiltzen zen ia beti, eta bizkar erdirainoko ile adatsarekin. Gainera, arropa zarpailekin janzten zen, eta usain belarrez egindako zigarrotxoak erretzen zituen bata bestearen atzetik.
‎Ur botila poltsatik atera eta tragoxka kendu nionean, gaitz kutsakorra izateko itxura zuen gizaseme bat hurbildu zitzaidan, berari ere emateko eskatzera. Hiruzpalau eguneko bizarra zuen, ezpain zartatuak, listu lehorra aho ertzetan, begirada itzalia. Jantzi zarpailen artetik, kartzelak behartsuei doan ematen dizkien oinetako marroi argiak ziren garbi itxura zuten bakarrak.
2011
‎–Joan gaitezen astiroago, eten zuen Janek, bi eguneko bizarra laztantzen zuela?. Ondo ulertu badut, sekta bat bildu da bart, eta akelarre moduko batean, gizon bat hil dute.
‎Etxean inor gehiago ez zegoenez, ezin izan zuten jabeekin hitz egin eta niri galdera batzuk egin zizkidaten, baina txoro itxurak egin nituen eta ez nien erantzun. Aurpegia zikina, arropa zatarra, bost eguneko bizarra eta zahar itxura hura ikusita, gizajo bat nintzela pentsatuko zuten eta alde egin zuten.
2012
‎Ardoari azken trago bat eman nion. Eskuaz bi eguneko bizarra hazkatu nuen, Evaren esanetan rock izarraren itxura ematen zidan imajina nabarmen utzi nahian.
‎–eskua aurpegitik pasa nuen. Bi eguneko bizarra neukan, Carlosen ezkontzan bezala, oroitu nintzen, Evaren esanetan rock izarraren itxura ematen omen zidana. Hasperen batek egin zidan ihes?.
‎Arropak zimur, bi eguneko bizarra eta gorbatarik gabe. Ispilu aurrean apaintzen denbora galtzeak zenbat balio zuen hausnartu nuen nirekiko.
‎Lalande Biran argalduta zegoen, abiatzerakoan baino bosten bat kilo gutxiagorekin, eta ematen zuen kapelu zuriak asko pisatzen ziola buruan. Gainera, hainbat eguneko bizarrarekin, eta bustita bidean izandako euriagatik, beste pertsona bat ematen zuen, zaharragoa eta hondatuagoa. Chrysostome bera ohi baino kopetilunago zegoen, errinozero adarrarekin azaldu zen eguneko tentetasunik gabe.
2014
‎Aurrerago, emakume batekin eta beste haur batekin oinez segitzen zuen gizonak, posibleki ume distraituaren aita, atzera egin du. Daukan adina baino zaharragoa dirudi, bi eguneko bizar punta zuri batzuk, kopetako ileak izerdiz pegatuta Bartzelonako hezetasun honek Mediterraneoko espeziekoak ere irakiten ditu. Ez dago bi galderatan denbora galtzeko:
‎Guardia zibil bati, izututa, tiro bat eskapatzen zaio ikusten nauenean. 52 eguneko bizarrarekin eta usain honekin, leize gizonak dirudigu.
‎A zelako aurkezpena. Masailetan sentitutako lau eguneko bizarraren ziztada bihotzean iltzatu zitzaion Edurneri. Eta aita etorri zitzaion burura.
‎–Ea, hasi kontatzen, agindu dio Saioak Edurneri, afaltzeko jarri berri duen mahaian esertzera gonbidatuz?. Lau eguneko bizarrarekin bueltatu da oraingoan ere?
‎Niko iritsi zenean, Xabik sotoko ilunpean ikusi zuen, larruzko poltsa eskuan zeramala, pixka bat izuturik beharbada. Meharra eta beltzarana zen, bizpahiru eguneko bizarrarekin.
2015
‎Une haietan zeukan itxurarekin, bi eguneko bizarra, arropa zimurtua eta aurpegia ubeldurez betea?, hein batean, normala ere bazela edonorengan mesfidantza sortzea egin zuen berekiko, eta baretzen ahalegindu zen.
‎Ez da-eta kafea hartzeko ordua, baina nik goizo bazkaltzeko ohitura hartuta daukat eta ordubien bueltan eskatzen dit kafeina gorputzak. Gainerakoan, Pello, irribarrez eta hiru eguneko bizarrarekin barra ostean, eta hiruzpalau erdi fijo: zerbeza beltza edateko ohitura daukan neska andaluz izugarri gizen hori; aldameneko fruteroa, Martin Ondakorta izenekoa (sinets ezazue); Xebaxtian, jubilatu herren bat, eta gure Lorenzo, kioskokoa.
‎Berak bilatu zidan ostatua, jaten eman zidan, eta dirua ere bai etxetik bidaltzen zidaten bitartean. Handik bizartegira joan nintzen bederatzi eguneko bizarra kentzen, eta kontatu nion nola etorri edo ekarri ninduten herrira. Eta hemendik telefonora etxera deitzeko eta telefonistari ere nola nengoen kontatzera.
2017
‎Dena zen normala, dena bere tokian zegoen, bera izan ezik. Berak hainbat eguneko bizarra zeukan, kiratsa zerion eta beldurrez dardarka zegoen.
‎Iñigo lehendabiziko ilarara zihoala ikusi zuen. Batzuetan gertatzen zitzaion elkar ikusi gabe egoten ziren hamabost egun hilabete arteko tarteetan, aurpegia ahaztu egiten zitzaiola, eta aurrean zuenean, gaur bezala, lehendabiziko unean harritu egiten zela betileen luzerarekin, edo kopetako zimurren batekin, edo bi eguneko bizarreko ilajearen sarriarekin, gorpuzkerarekin edo keinu batekin.
2018
‎Trenetik jaitsi zinen, presaka. Bidaia osoan zehar zu aztertzeko aukera izan nuen, begirada sakon bat, begi zuloekin, orraztu gabe, bizpahiru eguneko bizarra, beroki zabal bat zeneraman eta erakargarria zinen, oso. Melankolia puntu batekin begiratzen zenuen leihotik, agian tren okerra hartu duzulakoan, duda.
‎Ile luzea, beltza. Hiru eguneko bizarra aho matrailaren ertzean. Begia goitik behera gurutzatzen dion marka.
2019
‎" Berehala ezagutu dut Beltran, behin bakarrik ikusia nuen arren. Perfilez ageri zen ezer baino lehen, esan dezadan hilda zegoela begiak zabalik, ahoa ere bai, eta bizpahiru eguneko bizarrarekin. Orraztu gabea zuen ilea, kiribildua belarri atzetik behera, eta euli baten neurriko beltzunea loki lokian" (282).
‎Aurpegira begiratu ezinik, oinetara joan zitzaidan bista. Bere mokasin gorrotagarriak gabe, kirol arropak soinean eta bizpahiru eguneko bizarra utzita, ez zirudien ni baino askoz zaharrago. Hari, berriz, aldameneko etxera joaten zitzaizkion begiak, hango zerbaitek aztoratuko balu bezala.
‎Politikari ohiaren itxura lastimagarria da zinez: hark ohikoa ez duen bi eguneko bizarrari, begi zulo nabarmenak eta eguzki goiztiarrak desitxurarazitako begitartea eransten badizkiogu, aise irudika dezakegu, bertako izerdi kirats sarkorrak lagunduta, nolako inpresio desatsegina hartzen duen Evak.
‎Begiak gorri gorriak ditu eta begi zulo nabarmenak. Honi pare bat eguneko bizarra, eta sakon lo egin izanak aho ertzetan sorrarazitako lerde arrastoak gehitzen badizkiogu, haren itxura benetan patetikoa irudika genezake. Antza denez, ez daki Manuel zertaz ari zaion hizketan.
‎–Sentitzen dut, jauna, baina nire lankideak esan dizun bezala, informazio hori ezin dizugu eman, mutil gazte bat zuen orain aurrean, bi eguneko bizarra, azal zurbila eta pikor pare bat zituena?. Horrelako galderei erantzungo bagenie, negozioa bi egunetan itxi genuke, hori esanda, eskutan ekarri zituen paperak antolatzen hasi zen.
2021
‎Txirrina jo dut, makalak entzun ditudala jakinda ere, zer erremedio. Gizon (nola esan) dotore batek ireki dit atea, beltzarantxoa bera, kanpotarra itxura batean, berrogei bat urte, eta ederki zaindutako bi eguneko bizarra, apain jantzia goitik behera, zapata beltzak garbi eta distirant. Maletak daude korridorean pilatuta, azken gaua Donostian?, edo iritsi berri ote?
2022
‎Berrogei inguru izango ditu. Lehen begiratuan ez da erakargarria, baina ezin da ukatu xarma basati bat ematen diotela bi eguneko bizarrak –beltz beltza, begiak bezala– eta bi belarrietan dauzkan belarritakoek. Pirata bat.
‎Azkeneko aldian baino gehixeago moztu zidatela ere esaten zidan, azkeneko aldian ilea zehazki zein neurritara moztu zidaten gogoratzen baitzuen. Eta bi eguneko bizarrarekin azaltzen nintzenean bizarra moztuta askoz hobeto nengoela errepikatzen zidan. Ez zen bereziki hiztuna, baina ez zekien isilik egoten eta bazekien esan gabe esaten ere.
‎Egin zituen bi ahalegin bizarra kentzeko, baina, halakoxe dardara egiten zion eskuak, kendu gabe utzi behar izan zuen. Hiru eguneko bizar gorriztak inguratuak zituen masailak, eta bi edo hiru minutuero gandua egiten zitzaion betaurrekoetan, eta betaurrekoak kendu eta sakelako eskuzapiarekin garbitu behar zituen. Aurre  ko gauean egin zuen aitortzaz oroitzeak min handia ematen zion; aferaren xehetasun zentzugabeenak ere aterarazi zizkion apaizak, eta hainbesteraino handitu zion azkenerako bekatua, ezen ia eskerdun ere bai baitzegoen konponbiderako zirrikitu baten aukera eman zitzaionean.
2023
‎Gizon handia zen tripaz gain, sendo itxura emanik. Hiruzpalau eguneko bizarrak utzikeria eta bere lanarekiko fanatismoaren artean funanbulistarena egiten zuen. Itxurak askorik ardura ez zion seinale.
‎Indartsua, eta burusoila. Bizpahiru eguneko bizarra, egiteke. Zergatik pentsatu ote zuen ezkongabea ala alarguna zela Elena, bakarrik bizi zela halako baserri puska batean?
‎Bizitza oinetara erori zaionaren antzaz eseri zen Ritxarren aurrean, kopetilun eta burumakur. Bi eguneko bizarrak eta dutxarik ez hartu izanak zarpail jitea ematen zioten.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia