Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 106

2000
‎Espezie honek 800 mm-tik gorako ur prezipitazioak behar ditu; eta izozteak jasateko gai denez, leku altuenetan landatzeko egokia da. Neguko egun hotzetan goi mendietan dabiltzan abereek altzifreen artera jotzen dute, giro goxoagoaren bila. Karrantzan, Arreturasko gainaldean eta Cotobasero mendiaren ekialdean daude landaketa garrantzitsuenak.
‎Eta deus guti nuen eta guztia nuen, zeren zuhaitzak eta eguzkia nituen, eta urtaroak nituen... eta zeren ogi puska bat nuen eta liburu batzuk ere banituen... eta egurra eta sua nuen, eta artilez forraturikako zamar bat, hotzetik begiratzen ninduena neguko egun hotzetan eta izotzezkoetan.
2003
‎Txikienak direnean, haien gosea ere aldatu egiten da; izan ere, egun askotan ez dira etxera joaten, jateko gogo gutxirekin. Tenplaketa txarrari aurre egiteko, etxe askotan, eta neguko egun hotzetan, ohikoa izaten da jakiak edo afariak jaki edo sopita bero batekin hastea. Eta herri ondareak erakusten digu zopa horiek oso elikagarriak direla, egosteko erabili den haragia edo arraina elikagai ugari ematen baitizkio saldari, zaporeaz gain.
‎Planaren lehen fasean 104 metro karratuko lastategia eraikiko da Kortezubiko udal mugapean. Izkinetako batean bederatzi metro karratuko babesleku estalia eraikiko da, eta bertan zikoinak neguko egun hotzenetan gorde ahal izango dira. Zentroan bainuontzi bat jarriko da txoriak garbitzeko.
‎Garaia, irailaren 23tik urriaren 12ra bitartean, baina irailaren erdialdetik urriaren bukaera arte ikus daiteke. Errazagoa, baina deserosoagoa, egun hotz eta euritsuetan aurkitzea. Lekurik onenak mendiko eremu garbiak, basoko soilguneak, larreak eta suebakiak dira.
2004
‎Loreak jaiotzen badira, ernaltzen badute eta giro epel eta eguzkitsuetan erortzen badira, uzta oneko urtea izango dela aurreratu daiteke. Bestela, loraldiak egun hotzekin, eta batez ere, euri eta lainoekin bat egiten badu, seguru asko uzta laburragoa izango da.
‎Hiriak eta hiriaren inguruak eder ageri ziren egun hotz baina argitsuan, eta ematen zuen Arkitekto Handia zein gainerako arkitekto guztiak txit inspiraturik ibili izan zirela paisaia hura antolatzeko orduan. Baina Hitler handik ibili zela pentsatu, eta pentsatu, segidan, zein zoritxar handia izan zuten Stefan Zweig bezalako juduek, eta zapuztu egiten zen lehen inpresio hura.
‎Dena desberdina izanen duk. Esti eta Manexen azantzak entzun zituen egun hotz batetik ihesi etxeko atetik sartzean. Zergatik tokatu zaigu guri?
2005
‎Adibidez, Albercako babarrunak edo Armuñako dilistak. egun hotzetarako plater egokiak egiteko negukoa. Amaitzeko, gozokiak Tradizio handia du Salamancak gozogintzan.' Erroskilak, mikatzak, almendra gaileta mota bat, Ledesmako hostopilak edo maimon opila, bizkotxo ezagun eta harroa, besteak beste askari gustagarri bat prestatzeko adina postreko ordua.
‎1981eko negua zen (hemeretzi urte gaur!), eta egun hotza.
‎Neguko egun hotza. Eskularruekin ibiltzeko horietakoa.
2006
‎Etxeko eremu guztietan ez da tenperatura bera behar. Horregatik, egun hotzak iristen direnean, etxea berotzen lagunduko duten neurriak berrikusi behar dira, elektrizitatea alferrik galdu gabe. Lehenik eta behin, etxea behar bezala isolatuta dagoela ziurtatu behar da, bero galera ahalik eta txikiena izan dadin.
‎Badira egunak beste batzuk baino txarragoak, Txirenetarrok, egun motelak eta egun biziak, egun hotzak eta gaurkoa bezain sargoritsuak... ez dago zalantzarik, baina gaurkoa, kaleko giroa ez bezala, nahiko goibel agertu da goizean, Santurtziko portuan gertatutakoagatik, eta are goibelago jarri zaigu orain gaueko ordu honetan. Beste heriotza baten berri eman behar dizuegu!
2007
‎Plater horretan, besteak beste, txerrikia, oilaskoa, hirugiharra, txorizoa eta patatak nahasten dira. Grelo krema berreraikigarria egiteko ere balio dute, egun hotz baten ondoren afaltzeko aproposa. Itsaskiak Galiziako gastronomiaren estandarterik garrantzitsuenetako bat dira Galiziako enpanada Galiziako enpanadaren hostopilaren leuntasunak beste edozein enpanadaren aldean du eragina.
2008
‎Hotz eta bero handiak gorroto dituzte, beraz, burkoa bi orduz lehorgailuan sartzea hilgarria izan daiteke, lehortasuna eta beroa bateratzen ditu-eta. Argindarra aurrezten duen beste teknika bat neguko egun hotz batean burkoa eguzkitan jartzea da. Azkenik, kuxinak eta izarak plastikozko estalkien barruan sar ditzakezu, akaroak kanpora atera eta azal partikulez elikatu daitezen eragozteko.
‎Adibidez, Alemaniako Eco S enpresak merkaturatzen duen teknologiak 10 graduko hondakin uren tenperatura konstantea aprobetxatzen du urte osoan, bero ponpak martxan jartzeko. Neguan, berokuntza eman dezake, egun hotzenetan izan ezik, horietan ohiko gasa erabiltzen baita. Udan, bero ponpa erabil daiteke giroa hozteko.
‎Eta azaroko egun hotz baten, hotz utzi gaituzte Javier Madrazok eta Miren Azkaratek. 702.000 euroko laguntza iragarri dute Kepa Junkeraren proiektu baterako.
2009
‎Asteartean giro desatsegina espero dugu, eta elur maila 500 metrotan kokatuko da. Asteazkenean, aldiz, ez du elurrik botako 1.000 metrotik behera, nahiz eta egun hotza izango den.
‎Gasteizen eta Iruñean elurra bota lezake, gauean zehar prezipitazioak egon litezkeelako, baina astearterako ez da elur edo euririk espero, nahiz eta egun hotza izango den.
‎Gipuzkoako hiriburuan jasotako minimoa 2, 6º koa izan da, AEMET Estatuko Meteorologia Agentziak Igeldo mendian duen behatokiko datuaren arabera. Ez da urrian azken zortzi hamarkadetan izandako egunik hotzena (1940ko urriaren 29an termometroa 0, 8º raino heldu zen), baina gainerako egun hotzago guztiak hilaren 22tik aurrera heldu dira beti; hau da, urteko sasoi honetan, 1928tik hona, behintzat, inoiz ez dugu hotz handiagorik izan Donostian.
‎Udazkeneko egun hotz batean, Nerea bere gustuko liburu bat irakurtzen ari zela su ondoan, hots batzuk entzun zituen teilatu aldean. Goiko pisura igo zen eta teilatuko leihotik burua atera zuen.
‎Urteen poderioz kristau tradizioak inposatutako santu izen batzuk tartekatu zaizkigu, baina amnesiaren harean apur bat arakatuz gero funtsezko arrazoia zutik dirau, eta gure makilek kantuaren erritmoa markatzea baino zerbait gehiagotarako erabili ohi ditugula ondorioztatzen da. Aurten negu luze eta gogorra suertatu zaigu, egunik gehienetan atertu ezin zuen euri jasaren jipoia jasanik, edo egun hotz eta ospel samarretan murgildurik. Santa eskeko ekintzetan giroa epeltzeko ahaleginak egin ditugu, baina badirudi aurten ama lurrak lo sakonegia duela biziberritzen hasteko.
‎Ur jauziak izotzezko arkitektura bihurtzen dira neguko egun hotzenetan, eta eraikin txundigarri horiek nola gainditu izaten dute erronka izotz eskalatzaileek. Trakzio pioletak eta kranpoiak zorroztu eta ur jauziak noiz osatu zain izaten dira.
‎Hotz handia egiten du han. Eta egun hotz honetan, ziur naiz ondo ulertzen duzuela zertaz hitz egiten ari naizen. Manifestazio honetan bildu garen guztiontzat egiten du han hotz handia.
‎Harri bihurturik. Urriko egun hotz, ilun eta euritsua zen. Noizean behin burua altxatu eta doktorearen lorategi apartari so geratzen ziren, arbolei eta bidezidorrei; gero berriz beheratzen zituzten begiak, artean Dario sekula ikusi ez zuten begi haiek.
‎Udazken hartan hamazazpi urte bete zituen Anandak, eta negu amaierako egun hotz batez aita hilik topatu zuen etxe gaineko terrazan, bihotzekoak jota, zurrun, loto jarreran, filmetako indiar agureak bezala, zeinak herritik urrundurik esertzen baitira heriotzari itxarotera.
2010
‎Bikaina! Putzak ematen ote die, bada, zentzua, neguko egun hotz batean jandako babarrunei?
‎Norgehiagoka eguerdian izango da; bitxikeria gisa, esan daiteke Realak bi partida garrantzitsu irabazi dituela ordutegi horretan etxean, Cartagena eta Betisen aurka. Azken hori elurtearen ondoko egun hotzean. Seinalea ote?
‎Bikaina! Putzak ematen ote die, bada, zentzua, neguko egun hotz batean jandako babarrunei?
2011
‎Eta etorkizuneko ikerketek aurkikuntza horiek berresten badituzte, Oude Griep ikertzailea erabatekoa da, eta azpimarratzen du “beste kolore batzuetako frutek eta barazkiek beste gaixotasun kroniko batzuetatik babes dezaketenez, fruta eta barazki asko jatea garrantzitsua da”, eta funtsezkoa dieta osasuntsu eta babesgarri baten esparruan. Fruta zuri bat egunean Konpotak baliabide onak dira egun hotzetan, egunero fruta jateko ohitura ez galtzeko Sagarrak eta udareak gustuko dituzten frutak dira, eskuragarriak dira eta urte osoan eskura daitezke. Nahiz eta ohikoena postre pieza jatea edo ordu artean jatea izan, komeni da hainbat modutan jatea fruta horiek eguneroko otorduetan.
‎Haurren kasuan, eguzkitan egunero eta kontrolaturik egotea tratamenduaren parte izan litzateke. Gainera, komeni da, neguko egun hotzetan ere, haurrak 15 minututik 30 minutura kalera ateratzea, aurpegia, lepoa eta eskuak agerian dituztela, eguzki izpiak har ditzaten, eguna lainotuta egon arren. Dietan nahitaezkoak diren elikagaiak.
‎Elurrez estalitako zelaiek zeru beltzera proiektatzen zuten beren argitasun lausoa. Landetxe batzuk ikusi nituen urmael izoztu baten ertzean, hurrena harresi erdi erori bat, gero pinu batzuk, erraldoiak iruditu zitzaizkidanak; haizeak haien adarretan jotzean bibrazio etengabe bat ateratzen zuen, musikala eta negartia, neguko egun hotzetan hari telegrafikoek egiten dutenaren antzekoa. Negarrez ari nintzen isilka.
‎Apiril erdian, udaberriaren urteroko eztanda zangotrabatzen saiatu ziren egun hotz eta euritsu batzuen ondoren, Eñaut jaio zen, eta, berarekin batera, geuk ere ikaskuntza prozesua abiatu genuen. Berari begira, berak zer egingo eman genituen hurrengo asteak, gai potoloetatik gai (ustez) minoretara jauzi eginda.
2012
‎Egoitz zentrotik atera zenean, zain aurkitu zituen gurasoak atean. Zeru aratza eta, hala ere, egun hotza egiten zuen. Jertse lodiak zeramatzaten biek:
‎Udareak puntuan ziren egun hotz eta zehaztugabe hartan, aitak jasotzeko biltzen gintuen. Horretan geniharduen goiz goizetik gauera arte anai arreba guztiok, osaba izebek ere lagunduta.
‎Herenegun ehortzi genuen Jean Dorin. Elizkizuna oso luzea izan zen egun hotz eta euritsu hartan. Errota salgai jarri dute.
‎Balkoi itxurakoa da eta bertatik Kontxako badia ikusten da. Abenduko egun hotza da. Bortitz jotzen du haizeak.
‎Seirehun soldado bazen hemen, wasconesen lurraldeetako ibai junta honen zaintzeko. Karrika hertsi hauetan barrandan, gaueko irrintzin dudazkoek sortu deiadarrak jeikarazten zituen Erromako legionarioak, inperioko limes honetan negu ondarreko egun hotz bustiek mare nostrum haren leihor eguzkitatu, ardo finak eta neska lagun beltzaranak gaueko amets urratuetan utzi behar zituztela.
2013
‎Bigarren zatian, Jean Dorin ehortzi zuten martxoko" egun hotz eta euritsu hartan" kokatzen gaitu (52 or). Momentu horretatik aurrera hastapeneko linealtasuna desagertuko da, landa giroko Frantzia tradizionalaren barne hipokresiari bidea zabaltzeko.
‎Entsalada bat. Neguko egun hotz batean: Porrusalda.
‎Nolanahi ere, errezelak azalera osoa estaltzen ez duten errezelak erabiliz gero, gogoratu behar da garrantzitsua dela leihoak eta eskualdeko klimak orientatzea. Saiatu behar da gortinek sukaldearen barrualdea fresko mantentzen, eguzkiak bero handia eta tenperatura handia izaten duenean; egun hotzetan, berriz, bero galerak murrizten dira.
‎garbantzu batzuk azafraiarekin (errezeta honetarako, xaflatan mozten dira), dilistak kalabaza purearekin, dilistak kalabaza purearekin (oso erraz egiten da), dilistak kalabaza purearekin, eta lekaleen ondoan egosita. Aukera horietako edozein oso ondo dator egun hotzetarako. Irudia:
‎Ziur nagok gogoan tinko geratu zitzaiala egun hotz hartan gertatutakoa. Biok geure etxe handi eta aberatsean geundean; sutondoan gozo gozo.
‎Bazakiat, urteak egon nauk geure jauregitxotik atera gabe, leihoetatik at zegoan mundu hits eta kaotikoari so egin gabe. Bertan egun hotz eta gogorrak pasa nitian, buruari eragiten edo. Erabat isolaturik.
‎Lakuaren ertzean nengoen, eta Sara eta Izaskun piramide formako harkaitzetik hegan zetozen pelikano zuriei erreparatzeko eskatzen ari zitzaizkidan; baina nire burmuinari ezinezkoa zitzaion leku hartan Pyramid Lake, Washoe County, Nevadaeta denbora hartan irailaren 21a, ostirala, egun hotz eta urdina— tinko egotea, eta umetan ezagututako bi mutili buruz pentsatzen hasi zen bere kabuz; haiengana jiratu zen hala nola begiak objektu baten bila.
‎Abenduaren 20an, maximoa 5° zentigradukoa izan zen, minimoa, 9° koa. Hurrengo egunean, abenduaren 21ean, egun hotzagoa, minimoa 12° raino jaitsi zen. Abenduaren 22an, bidaia bezperan, minimoa 7°, eta maximoa, eguerdiko hamabietan, 6°.
‎Martxoaren 2a asteazkena izan zen, egun hotza hura ere otsailekoak bezala, eta don Santiago txaletaren salako leiho batetik hasi zen Lopez, Ganuza, Aguiriano, Leblanc eta Vergararen korrika saioa jarraitzen. Hamar minutu geroago, ordea, balkoira aterata zegoen eguraldi hotzaren axolarik gabe, Aguirianorengana zuzenduta prismatikoak.
2014
‎Zerua lainoturik dago neguko egun hotz honetan, baina ateri eusten dio. Bart elurra egin du eta mendi kaskoak oraindik soineko zuriarekin apaindurik daude.
‎Ogitartekoak aukera gastronomiko gozo gozoa izan daitezke, baita egun hotzenetan ere
‎Sukaldean bustitako erregosia seinale gastronomiko nahastezina da: udazkeneko egun hotzak iritsi dira. Perretxiko garaia da, basoko fruituak eta ehizakiak; plater sendoen garaia eta otorduak.
‎Argira doan zomorroa naiz egun hotzetan.
‎Jaio omen nintzen egon zen egun hotzenean
2015
‎Buxadura ezarian desegin eta Algortara ailegatzen garen bitartean, ni Avilara noa. Maiatzeko egun hotz samar horretara. Hamalau hilabete dira elkar ezagutzen dugula, eta hala ere ezkontzera goaz.
‎Udako egun hotzen
‎Udako egun hotzak
‎Ez zen sekula ahantziko Johanes egun triste eta ilun hartaz, bizi zen artean. Abendu hasierako egun hotz eta goibela zen, izadiak lur gainean elur eta izotzezko geruza lodiaz bere ahalmen indartsua azaltzen zuen garaia. Ez zen egunik egokiena bide lapurretan aritzeko eta, guztiz asperturik, Johanesek amore eman eta Elizondoraino sartzea erabaki zuen.
‎220),. Irulegiko Irratiak beste sustengupide bat aukeratua du: bere hedapeneko gune osoan, taldeak eratzen ditu herrika, etxez etxe pasatzen dira dirulaguntza biltzen otsaileko egun hotzetan. Diru iturri berdin kopurutsuena dute gaur egun modu hori.?
‎Ontzeko, olio txorrotada bat eta ardo zuri (edo garagardo) bat bota, erre dadin. Neguko egun hotzetarako errezeta bikaina. 4 Plater freskoak gustatzen bazaizkigu, entsaladak edo tartarrak, adibidez, izokina erabil dezakegu prestatzeko.
‎" Lakuaren ertzean nengoen, eta Sara eta Izaskun piramide formako harkaitzetik hegan zetozen pelikano zuriei erreparatzeko eskatzen ari zitzaizkidan; baina nire burmuinari ezinezkoa zitzaion leku hartan —Pyramid Lake, Washoe County, Nevada— eta denbora hartan —2007ko irailaren 21a, ostirala, egun hotz eta urdina— tinko egotea, eta umetan ezagututako bi mutili buruz pentsatzen hasi zen bere kabuz; haiengana jiratu zen hala nola begiak objektu baten bila.
‎Abenduaren hamazazpigarrena egun hotza izan zen. Jendea, joan ziren gehienak, nahiko garaiz iritsi ziren Muelle 4ra.
‎Eta egun hotz hartan, zure semea nire pistolaren kanoiaren beste aldean zegoela, biluztera behartu nuen larrubizi geratu arte.
2016
‎Alabaina, kargu hori bete zuen pertsona bati eskertu behar zaio aipatu lantxoaren karrikaratzeko harturiko maina, eskuizkribuaren argitaratzeari ekitea alegia. Erran nahi baita 200 aleko argitalpen faksimile urria, Juan San Martin Ortiz Zaratekoaren ardurari eskerrak eginikoa, 1991 urte kapikuako abenduaren hogeita hamaikagarrenean aterea, hots San Silvestreren egun hotzean, betiere, Euzko Legebiltzarraren eskutik. D.J.EA. akronimoaren atzean nor zegokeen, ordea, ez zigun esan San Martin jaunak, alabaina, egun, jakin badakigu Jose Felix Amundarain izan zela lan horren itzultzailea.
2017
‎Asko maite dut nik izeko Ana. Neguko egun hotzetan, txokolatea egiten didalako gosaltzeko. Asko gustatzen zait niri txokolatea eta lagunekin jolastea.
‎Otsaileko egun hotz bat zen hura, ez zegoen zalantzarik. Bufanda eta eskularruak jantzirik iritsi ziren parlamentarioak.
‎Baina, berehala bere onera etorri eta izerdi patsetan zegoela konturatu zen. Dardarka, urtarrileko egun hotz hartan inori begiratu gabe etxepetik atera eta bere baserriko bidea hartu zuen burumakur, deus erran gabe.
‎Frederick poeta da, eta beste eginkizun bat du: hitzak biltzen ari da, etorriko diren neguko egun hotz eta gris horiek «hornitzeko». Geroago ikusiko denez, haren eginkizuna ez da besteena baino balio gutxiagokoa.
‎Hirugarren bisita, irailaren azken aldean, oraindik egun bero beroa zen.Aintziraren ura bizi bizia zen eta atzealdetik entzuten nuen uhinen soinua lagun izan nuen bidean zehar. Azken bisitan, urriko egun hotz eta euritsuan, erdiuhartea bare bare zegoen eta, ura, aldiz, guztiz zakar.
‎Baina martxoko egun hotz batean, Urtsularen aran pastelaren usainak astindu zituen, kolpetik, gure tristura denak. Greba bukatu, eta lanerat itzuliko ziren aita eta gainerakoak.
‎Negarrez esnatu da. Iruñean ohiko diren egun hotzetako argi klaroa txapitularen leihotik barna sartzen da lurrean lauki laru bat eginez. Txikitatik iruditu zaizkio eguzkiak horma eta zoruetan egindako errainuak beste mundu –hobeago– baten seinale, norbaitek, handik esperantzari eusteko, argi ikurren bidez komunikatu nahiko balu bezala.
‎Udazken paregabearen ondotik, negu eztia genuen urtarril ondarra arte. Badu ordea zenbait egun hotz egiten duela aspaldi egin ez zuen bezala! Kontsolatzen gira beste erran zaharrarekin:
2018
‎Beste urtez batez, Azpeitiko Sanjuandegi auzoko plaza kolorez, umorez, artelanez, elkartasunez eta goxotasunez betetzera dator Azoka Herritik. Abenduaren 15ean, larunbata, egingo dute, 10:00etatik 14:00etara, eta neguko egun hotzari epeltasuna ematea da antolatzaileen helburua," betiko moduan, elkarlanean, txikitasunean eta herritik". XJ Auzolanean taldeak eta Azoka Herritik egitasmoan biltzen diren herriko talde eta sektore ekonomiko ezberdinek sustatu dute azoka, Azpeitiko Udalaren laguntzarekin.
‎Udaberri erdialdeko egun hotz eta desatsegin bat zen. Mahastiek muinoi ikaztuak ematen zuten.
‎Hain zuzen, abenduko egun hotz hauetan lagun berezi bati bisita egitera joan da. Duela urte batzuk, liburu baten pistaren atzetik, Parisen amaitu zuen Margot Canu izeneko emakume bat elkarrizketatzeko asmoarekin.
‎Begiak kolpez zabaldu ditu eta jada ez da haurrik bere aurrean. Elur malutak erortzen dira etenik gabe neguko egun hotz bateko ekaitzaren pare, eta lurraren gainean pausatzen direnean, hegan hasten dira grabitatearen legeen kontra. Tximeleta bilakatzen dira behin elur maluta izaera galduta, eta Sararen begien aurrean hegal egiten, bere gorputza inguratu dute.
2019
‎Lehen urtean ez nintzen ezetz esatera ausartzen eta asko eta asko hartzen nituen. Orain ikasi dut eta ez horrenbeste, baina zerbait beroa beti eskertzen da batez ere egun hotzetan. Ni oso gustura joaten naiz jendearengana eta haiek haien etxean hartzen naute amultsuki.
‎Leirek kaleko arropak erantzi eta galtza beltz elastiko batzuk eta kamiseta termiko bat jantzi zituen; ezinbestekoa zen ondo babestea hura bezalako egun hotzetan.
‎Nire oin hotzek zapaltzen zuten moketa zuri orbangabea, Basagoititarren etxean nagusitzen ziren beix tonalitate desberdinekin ederki konbinatzen zuena. Goxoa, pentsatu nuen txakurkumeek, liburuek edo janari beroak neguko egun hotzenetan sentiarazten zidaten inurridura atsegin berbera nabarituz. Goxoa euskaraz, cosy ingelesez.
2020
‎Tuberkulosiak eragindako meningitisaren ondorioz hil zen, gaur bezalako egun batez, duela 100 urte. 35 urte zituen, eta negu beteko egun hotza zen Parisen. Hil baino egun batzuk lehenago, Jeanne Hebuterne bikotekidearekin ezkontzeko baimena eskatua zion Frantziako Gobernuari.
‎Kulturaz gozatzeko aukera, baita neguko egun hotzetan ere
‎Mokadutxo baten ostean ekin zioten bideari, eta ateri zegoenez nahiko arina egin zitzaion, egun hotza izan arren. Ez zebilen jendetza handirik:
2021
‎Bainan horra nun, beti Frantzia behere hortan preseski, neguak erakutsi duen ikaragarriko larderia! Elurte handi bat eta biziki egun hotzak. Elurra polliki egin du lehenik Bretainian.
‎Orduan ez nekien handik urte batzuetara, Andoni, zu ere Heriorekin bizitzera joango zinela, isil isilik; bihotzak ez zizun abisatu egun hotz hartan, bat batean gelditu egingo zela. Denborarik eman al zizun Herioren begiak nolakoak diren ikusteko?
‎Berebiziko ilunabar bat izan genuen azken azaroko egun batean. Larre batean nenbilen, errekatxo baten sorburua, eguzkia azkenik, doi gorde baino lehen, egun hotz, gris baten ondoren, horizonteko geruza argi batera iritsi zenean, eta goizeko argi izpi leun eta biziena belar lehorraren gainera etorri zen, eta aurrez aurreko horizonteko zuhaitzen zurtoinetara, eta muinoko haritz zuhaixken hostoetara, bien bitartean gure itzalak belardietan ekialderantz zabaltzen zirela, izpietako tita bakarrak bagina bezala. Momentu bat lehentxeago imajinatu genukeen moduko argi bat zen, eta airea ere hain zen epel eta barea, ezer ere ez zitzaion larreari falta paradisua izateko.
‎Neguko egun hotz batean, blokeoaren asperrean, ongi babestutako barneko saloi batean ikatz berogailu baxu baten inguruan Ifriqiya ren egoeraz mintzatzen ari ziren Zawi, Habus, Bulugin, Hubasa eta Osiris, Afrikako basamortu handitik etorritako gerlari batzuekin. Azenari ere han zen.
‎Historia Naturaleko Museoko kide egitea erabaki zuen Norak. Etxetik gertu zegoen museoa eta umeekin noiznahi joateko aukera ematen zigun, batez ere zetorren neguko egun hotz horietan pentsatuz. Udazkenero, museoak tximeleten kontserbatorioa antolatzen zuen.
2022
‎Atzo udazkeneko lehen egun hotza argitu zuen eta, aurreko negutik lehen aldiz, beroki bat atera nuen, armairutik. Ziur bazuela zoko usaina.
‎Manex, aspalditik oso zirikatuta sentitzen zen, habia bertatik bertara ikusteagatik, baina, mutikoak berak bere buruari aitortzen zion oso lantegi zaila zela, habia arrunt goian zegoelako. Hala eta guztiz ere, egun hotz batean, ezin izan zion gehiago eutsi bere jakin minari eta hantxe abiatu zen zuhaitzean gora.
‎RitaE Neguko errezeta liburu guztiek izan behar duten plater finkoetako bat zopa bat da, gorputza eta arima suspertzen dituena. Bai zopa begetalak, bai arrain eta itsaski zopak, bai laguntzarik handiena dutenak (hegazti zopa), plater hau egun hotzetarako klasikoa da. Errezeta:
‎energia ematen duen elementuren bat gehitzea bereziki, entsalada plater bakarra bada. Udan osagaiak hotz egon daitezen nahi du (hozkailutik atera berriak, gehienetan), baina egun hotzetan hobe da freskagarria aparkatzea eta muturreko sentsazioak dituzten mokaduak dastatzea. Hau lortzea oso erraza da:
‎Beste aukera bat animalia proteina pixka bat gehitzea da (itsaskiak, oilaskoa, arrautza egosia), edo kontserbako gaztak eta arrainak (atuna, antxoak) gehitzea, gure platerari kaltzioa gehitzeko. Bost entsalada mota egun hotzetarako Irudia: Stocka Konbinazio asko egin daitezke, eta, neurri handi batean, ahosabaiak hartzen ditu erabakiak.
‎Txokolate txurroduna errezeta tradizional eta merkea da, egun hotzetan etxean gozatzeko aproposa.
‎Tenperaturen igoera, gainera, jarraitua izan da, txostenaren egileen arabera: «Urriko egun gehienetan izan dira tenperatura beroak, hilaren hasieran izandako egun hotz batzuk salbu. Azpimarratzekoa da 30 ºC tik gorako tenperatura maximoak izan dituzten egunen kopurua, bai eta hilaren amaieran itsasertzeko tenperatura maximoak 30 ºC inguruan ibili izana ere».
‎" Newroz ospatzera zatoz? Itzela izango da", esan zidan martxoko egun hotz batean Van hiriko (Wan kurdueraz) ostatuko nagusiak. Diyarbakirrera (Amed), kurduen hiriburura abiatzekotan nintzen; bidean, lehenengo suak ikusi nituen autobuseko leihotik, eta neska mutilak inguruan –gutxi behar dute kurduek eskutik helduta dantzan hasteko, gero eta ilara luzeagoan, inork dultzainari edo danborrari ekindakoan–.
‎Maiatzeko egun hotz bat izan zen Catalinak sekretu bat kontatu zidana. Bageunden biok etxeko fatxadetan batzuetan hazten diren belar txarrak kentzen, gazteen lana baita hori, eta nola Catalinak egun askotan burua ilargian izaten duen eta bere pentsamenduetan katigatzen den, azkenean ni belarrak kentzen eta bera bere gonari birak eragiten bukatu genuen.
‎Handiegia zen barrakoi hartan ez zion inork aditzen, ez zuen inporta. Ramonek bere buruari gauero errepikatzen zion 1939 urteko azken egun hotzak Altzanian harrapatu zuenetik.
2023
‎Kalabazak, erremolatxak eta azenarioek beren zaporea indartzen dute, eta etxeko usain oso erakargarria ematen dute sukaldean. Baina egun hotzetan labeko beroa nahiago bada ere, ezagutzen diren gainerako barazki guztiak modu horretan presta daitezke urteko edozein unetan. Tradizioz, udako eta udaberriko berdurak dira:
‎Zainketa bereziak Ilaje motzagatik eta barne geruza egokirik ez izateagatik, arrazak ez ditu ondo jasaten tenperatura baxuak. Etxeko txakurrak dira, delikatuak, eta neguko egun hotz edo euritsuetan ez dira inoiz kanpoan utzi behar. f43e Daniar handiarentzat gomendatutako ariketak, jokoak eta jarduerak Daniar handia ez da txakur atletikoa, baina, era berean, aldian aldian egin behar du ariketa, bere sasoiari eusteko eta ondo sentitzeko.
‎Nire lagun berriak Aimara du izena. Txingudi badiako bidegorrian ezagutu nuen, gaurkoa baino egun hotzago batean, norbere zakurraren atzetik genbiltzala. Lehendabizi bi zakurrak batu ziren, nire artzain iletsu pedigri gabea eta haren Border Collie ederra, eta jarraian gu, Aimara eta biok, eta kilometro pasatsu egin genuen elkarrekin paseoan, aspaldiko bi adiskide pare bagina bezala.
‎Horietarik batzuk bere zakurraren gaineko kontuak ziren (nolako izaera duen, zer duen gustuko, nola limurtzen duen kalera atera dezan), eta beste gainontzeko kontu guztiak giza espeziearen zakurkeriak aletzeko ahalegina zirela esango nuke. Orduantxe konturatu nintzen ez gintuela zakur jabe izateak batu, bestelako magnetismo batek elkartu gintuela gaurkoa baino egun hotzago batean, eta erakarpen indar horrek bi ezaugarri lotzen zituela konturatu ez arren. Batetik, gure espezieak eragindako dezepzioa nahiz hutsa, eta bestetik, hegemonian denari bost axola zaion tribu bateko kide sentitzea, Aimarak berez eta izenez iradokitzen zuenez.
‎Hauxe da bizitza, mon ami/ e, beste denerako ikus entzunezko plataforma ezagun bat duzu. Eskerrak neguko egun hotz eta argitsuak dauden. Eskerrak iluntzeak dauden, hego haizeak utzitako zeruak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia