Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 91

2000
‎Komisaldegiko egun haietan, tortura haiek gehiago ezin jasanda, harmaila batzuen ertzaren kontra bota nuen neure burua. Zauri itzela egin nuen bekoki gainean, odol jarioa hasi zitzaidan.
‎Urte hartan ez dakit atzeratu egin ote zuten Francoren heriotzaren urtemuga edo zer gertatu zen, baina DGSn nengoen egun haietako batean ari ziren txakurrak haren oroitzapenetan, eta gogoan dut denak mozkor arraio eginda zeudela. Txakur haien artean buru egiten zuenetako bat ikusi nuen, ni ninderamanari esaten geroxeago ostera eraman nintzala hara, bere aurrera.
‎Eta, jakina, ostera noiz deituko eta piztia mozkor haiengana noiz eramango ote ninduten zain eman nuen gau osoa, erabat urduri eta egonezinean. Zain egote horixe da, agian, egun haietatik dudan oroimen latzenetako bat.
‎Bazekien gizonak zioen informe hura ez zela osasun informe bat izango, ezpada informe judizial bat, eta berak handik hara esan zezakeenak bere pena larritu baizik ez zuela egingo... Eta, guztiarekin, gizon hark, eta beste saripekoek, egun haietan jarraitu, berari buruz asko bazekiten ere, ez bide zekiten printzipala, ez bide zekiten Henri zela bila zebilena; Henriz, baina, berak sekulan ez zien informazio koskorrenik emango.
‎" Harrezkero", esan zuen," guk ez diagu ikusi. Handik gutxira berriz, kasernako leherketa hura izan zuan eta... hi orduantsu atzeman hinduten ala?"; Xanek baiezkoa egin zuen;" ba, beharbada jakingo ez duana duk, Henrik egun haiek, edo aste haiek, ez zakiat, herritxo batean eman zituela, hemendik ez urruti. Eta, leherketa izan zen egun hartan, herri hartako ostatuan zela, ostalariari (nire ezaguna dena, nik hau berak esanda zakiat) esan ziola, tipo bat han bazterretan ostuka ikusi zuela; bere kusan ote zebilen; eta gure etxeko telefonoa eman zioan, edozer gertatzera guri abisu emateko"; apur batean isildu egin zen, gero jaiki egin zen eta:
‎" Oraindik hirian zela esaten zuten". " Eta", esan zuen Xanek," hemen egin zituen azken egun haietan, zer egiten zuen?". " Bueno, normal...
2001
‎Ni, berriz, ez nintzen aberastu izanen egun haietako arrantzari esker. Nikolasek bien partez aritu behar izan zuen.
‎Etxean mugimendu handia ibili zen egun haietan. Izeba etorri zen Beratik, amari kasu egin eta aitari etxea gobernatzen laguntzera.
‎Uxatuko zituen beldurrak eta ez zuen alde eginen, Martin Joxe berriz ere harrotzen bazitzaion. Ohatzea leiho ondora eramana zuen, eta erdi etzinda emanak zituen egun haiek guziak. Zubiko Bentara begira.
‎Jokinek zaharrago zirudien. Komisaldegiko egun haiek ez zitzaizkion alferrik pasa. Gabardina zurixka jantzita zeukan, hegala altxatuta, zeinak adina areagotu egiten zion.
2002
‎Oroigarria apetazkoa zuela aitortu zuen Mentxuk, benetan gogoangarriak izan ziren egun haien aztarrena edukitzearren. Zantzoka gogoratu zituzten aurreko urtean filmaren emanaldietan bizi izandakoak.
‎Aurreko kantoiko etxean bigarren solairutik gora argitzen zuen eguzkiak, eta gerizpeko freskura diosal legez interpretatu zuen. Udaberri hondarreko egun haiek ezusteko atseginak zitzaizkion. Begietan zuen irribarrea, ezpainetakoa ingurukoentzat nabarmenegia izango zelakoan.
‎Neguak berdinak dira Londresen. Fernandok gogorapen argiak ei zituen Gerra Zibileko egun haietaz. Hogei bat urte bide zituen garai hartan, Josek beste gutxi gorabehera.
‎Ezagutarazi zioten Marriot Fernandori esker zebilela Gernikan, nazionalek ez baitzuten ingeles askorik gura lehen egun haietan.
2003
‎Damianek eta Izpizuak ez dute hartaz sekula hitz egin baina Damianek badaki, berak bezala besteak ere, ezin izango duela inoiz hiru egun haietako espantuaren zantzua garbitu. Memoriako oroitzapenen artean egonen dela helduta beti, kaparra bezala, bakardade eta zurztasun erabateko hartan gertatu zitzaiena.
‎Gure zeregina egun haietan samina izan zen. Frontetik ihes egin nahian zirenak antzeman behar genituen.
‎Bermeo ez zen Guadalajara, itsasoa zuelako. Baina zerua badute biek, eta egun haietan Gaztelakoa bezain oskarbi ageri zen gure itsasertzekoa. Zeru argi hartan faxisten hegazkinek egundoko lana egin zuten.
‎Gogoa maiatzeko egun haietara joan zitzaidan. Mendigureni entzuna nion horrela esaten?
‎–Eta horrela egin bazuten, gero zer dela eta ez zuten herrian haren hutsa nabarmendu? Ze galdetu egin dut, lehen esan dudan moduan kontu handiz, herrian egun haietan inor hil ote zen, eta Carril hori baino ez zela hil esan didate.
‎Gudariek herria utzi ondoren Gure Gizona han geratua zela, horrainoko beste banekien. Haatik, esperantza izpi bat ere banuen, herriaren inguruetan maiatzeko egun haietako jotaldietan eta atzera aurrerakoetan guretarikoen arteko norbaitek herriraino egiterik eduki izan ote zuen, eta alkateari hango berririk ekarri ote zion.
‎–Maiatzeko egun haietaz, eta lehenagokoetan jazo zirenak kontatu dizkizut.
‎–Cabo Quilates kartzela ontziko egunetatik. Odolezko egun haietatik.
‎Edanda zeudela? Eta nor ez egun haietan eta halako egoeretan?
‎Hala ere ez ginen berehala joan. Noel Monksek, Andone txunditu nahirik edo, egun haietan beste norbaitek egindako argazkiak zituen mahai gainean.
2004
‎zure egun haietan baino hotzagoak,
‎Hotza sumatu zuten eta sartu ziren berriz ere ostatura lagunak, elurretan egun haietan gauza handiak gertatu ziren, Araban otsoak atera ziren eta Burgosko herrixka batetik zazpi atso helikopteroarekin erreskatatu zituzten...
2005
‎Politika bekaitz horrekin eskaleen taldea emendatuko zela iragartzen zuen Yvesek. Halaz, erretreten erreforma garaiko greben karietara bitxiki, herrestak grebalarien alde zeuden, batez ere manifestarien erditik ahalkerik gabe agurka aitzinetik pasatzen zitzaizkien postako andereekin, nahiz eta grebarengatik egun haietan Thierryk ez zuen ardoa eta janari zuhurraren erosteko dirurik eraikitzen ahal. Erretretaren eta Seguritate Sozialaren aldaketa sakonen ondorioz, pobrezia materialaren mugetan doi doia burua itolarritik salbatzen saiatzen ziren oldeak, egiazko miseriaren zamapera uzkailiko ziren.
‎Hatz markak hartu zitzaizkionean ohartu ziren egia zela, ez zetozela bat zimino harenak errebolberreko hatz markekin. Prentsak izan zuen bazka franko egun haietan: Orson bataiatu zuten zimino berria.
‎Eta ez dakit zehatz esaten zergatik, Balezteneko atetik barrura aireak ekarritako hozte azkar batengatik edo, une hartantxe nabaritu nuen egun haietan bizi ninduen bakeak ez zuela betikoa izateko trazarik. Pitzatu egin daitezkeela Otsoeneko horma sendoek oparitua zidaten zorion moduko hura ere".
‎Jakin egin nahi zenuen hegaztiak inoiz itzultzen ote diren sortu dituen etxera. Halako gauza ezdeus bat ikusteko beranduegi ere izan zitekeen, ordea, uztailaren hastapenekoak ziren eta egun haiek. Ez zenuen birigarrorik itzultzen ikusi.
‎Faxistak altxa zirenean berriz trintxerpetarrok izan ginen lehen lerroan Irungo mendietan Nafarroatik zetozen Beorlegi koronelaren tropei ongi etorria behar bezala ematen. Herria erdi hutsa gelditua zen egun haietan, eta horregatik ausartu zen Bereziartua abadea, San Pedrokoa, Don Isidro esaten zioten, moilan zer mugimendu zegoen barrandatzera etortzen. Hortxe hil zuten, gero Fagoaga tenoreak atelier elektrikoa zabaldu zuen izkina horretan bertan.
‎Amsterdam dago Eustakio nirekin orainokoan muku egonaren oinarrian. Urketaria gurean dutxatzen ari zela takillan hartu nuen oharraren agindura bildu nintzen berarekin, ez dakit zer afera genuen esku artean, zamaketari kuadriletan urtebete zeramatenak fijo egiteko eskaera, halakoren bat egun haietan. Urketariaz solastu ginela bai, oroitzen naiz, Amsterdam aipatu niola, portu hori, Manterolak erantsi zidan jakin mina, urketariak berak egin zidan adioa, Amsterdam nolakoa zen, ba al zekien, zer ote zeukan portu hark, hura galdetzea bururatu bagonen baskula hartan.
2006
‎Gure etxepeko bosgarren solairukoen etxean haien lehengusina bat zegoen egun haietan, udako oporrak pasatzen. Aintzane zuen izena, Elgoibarren ikasten zuen eta bederatzi urte zituen, nik baino bi gutxiago.
‎Eskuak teklatu gainetik banandu eta leihotik begira hasten naizenean, gaztelaniazko egitura sintaktiko jakin bat euskaratzeko modu jatorraren bila ari naizela usteko dute lankideek, niri burua Haussman bulebarreko txapitula zaharrera joan zaidala susmatu gabe. Hauek ez dakite ezer Parisko nire egun haietaz, ez dute sekula Michelleren berririk izan. Ez dakite ezer nitaz.
2007
‎Zernahik balio zion, irrirako bazen. Lanak halaxe eskatzen ziola-eta, egun haietan magia kontuekin zebilen itsututa. Horregatik, nik treneko txartelak eskatu nizkionean, emateko imintzioa egin, baina eskuan bertan desagerrarazi zituen, denen begien aurrean.
‎Horregatik esan dezaket, orduan ezer asko uste ez banuen ere, zedarri bat izan zela hura nire bizitzan, egun haietan hasitakoa dela gaurdaino ekarri nauen clochard bide galduaren erreten hau, ordukoxea dut, halaber, libururik gehiago ez irakurtzeko xedea, zertarako liburuak. Ehunka eta milaka ukango nituen ordurako irakurriak mesederako izango zirelakoan, baina sinets iezadazu, mon ami, liburuak kalterako baino ez dira, kaka zahar hutsa, denbora alferrik galtzeko asmatu diren trepetak baino ez, batez ere nobelaren ezpalekoak.
‎Diccinoren zirkuko egun haietan, egunen gurpilean konturatu nintzen gero eta ordu gehiago pasatzen nituela bi emakume haien alboan. Haien begi eta ezpainetara ohitzen hasteko gogoz zirela nireak, eta, batez ere, haien hitzetan bakarrik aurkitzen nuela kulunka benetakoa.
‎Hala ere, eta neuk esatea ondo ez badago ere, sinets iezadazu, Lourdesko Amabirjina baino bedeinkazio handiagoa izan zela Plasmarentzat Lyongo ospitale hartan nirekin topo egin izana. Hirurogeita hamar ditut juxtu urteak, ikusiak ditut munduaren zatirik gehienak, atzean utzitakoa naiz bizpahiru gerra, baina sinets iezadazu, mon ami, sekula ez dudala kausitu gizonik Plasma egun haietan bezain apurturik, suntsiturik eta alferrik galdurik. Dedio, hura zen ikuskizun negargarria, gizon gaztea era hartan birrindurik begien aurrean.
‎Hori berdin zitzaidan. Josetxoren hondakinak ziren han aurrean neuzkanak, eta pentsatu nuen hura handik ateratzeko lanak egin bitartean, ahaztu egingo zitzaidala neu ere itotzeko zorian nenbilela egun haietan. Neuretzat egiteko gai ez nintzena, gizon haren alde egingo nuela.
‎F for Fake? Neuk ere ez dut sekula ikusi ahal izan osorik, baina huraxe ari ziren filmatzen elkar ezagutu genuen egun haietan, Ibizan, Iranen, baina, batez ere, Frantzian egin zuten filma. Arte faltsifikazioari buruzko zerbait zen, artea eta biografiak faltsutzeari buruzkoa, alegia.
‎Orson oso zegoen magiari emana egun haietan, itxurakeria zuen maite beste ezer baino gehiago. Hori ere bai baitzeukan Orsonek:
‎bizitzea erraza zeneko egun haiek?
‎sasoietako egun haiek?
2009
‎Asaldura, aztoramena, iskanbila, liskarra. Zer ez zen izan Paris egun haietan.
2010
‎Telebistari begira eta ezer ikusi gabe. Lehen egun haietan jateko gogorik ez nuen. Irakurtzeko gogorik ez nuen.
‎Neska ederra izandakoa zen Mamen. Urte batzuk lehenago haren balkoiko barandak margotzen jardun zuen Oliveirak, ondo akorduan gordetzen zituen egun haiek. Minioa ematen ari izan zen arratsaldean komunera sartu zen eskuak garbitzera.
‎Zientzia politikoak ikasten ari zen baten lagun handia egin zen hamabost egun haietan. Eta munduan zuen egitekoa argitu zion miraria ezagutu zuen:
‎Betiko lagunekin tabernarik taberna ibiltzeari ere utzi egin nion, gatazka sasoirik gordinenean ontziolakoa beste gairik ez generabilelako. Bihotza lehertu beharrean, kirioak arin arin dantzan, estutasunak nagusi ziren egun haietan. Arazorik gabeko pertsona izan gura nuen, inguru hurbiletik kanpokoari jaramonik ere egiten ez ziotenen antzera bizi une batez bederen.
2011
‎1977ko egun haietan Monterok buruhauste franko ibili zituen. Zelan bihurtu Juan Vidal.
‎zerutik, euria barik, oinazea zetorren egun haietan.
‎Burdina herdoilduak horma artesituak edonon eskultura berrien inguruan. Blokezko harresi berria egina zuten egun haietan sarrera gotikoaren inguruan. Orain apaizen batek R.I.P. zabar zizelkatua dauzkaten plaka metalikoak josi eragin ditu hiru arkiboltako uztai puntadunaren alde banatan.
‎– Jarrerak oso enkistatuta zeuden egun haietan... Dirua eskatzen zutenean, Jauregizarrekin eta, erraza zen, baina propaganda zenean kontua...
‎Vargasek 1983ko urriko egun haien berri eman zion abadeari, ez lehen bezala, ez bere buruari" egin behar huena egin huen" esaten dionak bezala, beste modu batera baizik. Berak oroitzen zituen legez, xehetasunik ahaztu gabe, bere burua justifikatzeko nekerik hartu gabe.
‎Karneta berritzera lagundu behar izan zion Lazkanok egun haietako batean Sotori. Lazkanori oraindik beldurgarri zaizkio karnetak eta pasaporteak ematen dituzten bulegoak, baina 1983 urtean askoz beldurgarriago are.
‎Lehen aldia zen Pilar, Roger, Idoia eta Victor bertaratzen zirena, eta Victorren seta izan zen, gainera, hirurak hara joateko motiboa. Idoia damutu egin zen baiezkoa esan orduko, baina Diegorekin ez zegoen ondo, eta edozein aitzakia zen ona egun haiek harekin ez pasatzeko. Gogoa behar zen Urtezahar gauean zure nagusiaren mahatsak kontrako eztarritik jateko, hala ere.
2013
‎Ura eta jogurta, besterik ez nion eman gorputzari egun haietan, garbi jatea barrenak mamurtzen zizkidan arrangura asebetetzeko modua zatekeelakoan. Izarak erosi nituen.
‎Barreneko orrietan, herriz herri izan ziren azken manifestazioen eta greben kroniketan lotu zitzaizkidan begiak, egun haietako gerra parteetan: polizien eta guardia zibilen azioak, tiroz edo makilakadaz kolpatu eta ospitalera eraman behar izan zituztenen izenak, jendearen oihuak(" Presoak kalera, amnistia osoa"," Pertur askatu"," Askatasuna"...).
‎Herritarrak ez ziren nolanahi ikaratzen halako erasoekin, gisa hartako euriketak ez baitziren misterio gure parajeetan. Hala ere, egun haietan bakarren bat pentsatzen hasia zen ez ote zuen soberaxko ari. Bide bazterretako pendoitzetan nonahi izan ziren lerrakurak.
‎Irekiagoa edo modernoagoa zela ere iruditzen zitzaigun. Bi gaik betetzen zuten egun hartako azal osoa, egun haietan bertze konturik ez baitzegoen: " Franco, muy grave.
2014
‎Eta han azaldu zien zekien guztia: aita bere lagun baten etxean Realaren partidua ikusteko atera zela, irten aurretik zerbait aipatu zuela, egun haietan auzoan jende susmagarri ugari zebilelako (Xabik ongi zekienez), eta irten orduko motor batean zihoazen bi lagunek tiro egin ziotela metrailetaz. Autotik etxerantz korrika amildu zen, giltzak eskuan, besoak etxerantz zituela, salto egiten ariko balitz bezala.
‎Memoria estutuz, egun haietan
‎Baina Madrilen atxilotu zuten uda horretan bertan Felix Egia, uztailaren 30ean, Irene Arrias Kantarepeko hondartzan uretatik lehengusu batek atera behar izan zuen egun berean, lar kanpora egin zuelako umeak itsasoan. Bero handia egin zuen egun haietan, 40 gradura ere ailegatu zen, galerna txikiren bat ere iluntzean.
‎Matematikaria, Moskuko burtsako langilea, Irene bera baino nagusiagoa Olga. 1980rako lizentziatuta zegoen, ondo gogoratzen zituen Olinpiadako egun haiek. Esan zion Ireneri Moskun bizi ziren guztiek egin behar izan zutela lan Olinpiadetarako aurreko hilabeteetan, guztiek, eraikinak egiten aritu zirela.
‎denda arruntetara ere heldu zen zati minimo bat, ikaragarri garesti, artean Coca Cola botila bat ikusi gabeak ziren errusiarrak. Lagun batek anana bat ere oparitu zion Olgari egun haietan, auskalo nondik atera zuen. Lankide guztien artean jan zuten, gauez.
‎Asteak egin zituzten familian esaten txarto zegoela, hiltzeko zegoela, egun batetik bestera hilko zela. Irene Arriasek asko estimatzen zuen osaba, beste inor baino gehiago beharbada familian, baina pentsamendu arraro bat izan zuen egun haietan, deserosoa, erdaraz, bere erdara estuan: Si tiene que morirse, que se muera ya.
‎Irene Arriasek, ordea, sumatu ere ez zuen egiten goiz hartan, egun haietan, zer zen hori, guraso izatea, umeen ardura, sukarren ardura, 39 gradu, 40, nola itsasten den umea amaren aurpegira, aitarenera, nola itsasten dion bero zikin hori, listua, aho usain txarra. Lizentziaturarako ikasi, besterik ez, hori egin zuen hainbat egunetan, hori zeukan buruan, lan askozaz gogorragoa ez zuen imajinatzen, ezin zuen imajinatu, hogeita hiru urterekin.
‎Naturaren kontrakoa iruditzen zitzaion hainbeste gauza ikasi behar izatea azterketa bakarrerako, azken azterketarako, ia karrera osoa azterketa batean. Langileen inbidia zeukan egun haietan, amen inbidia, umeena, bihotzaren salto txiki haiekin lantzean behin.
‎Hurrengo eguneko egunkarietan ere agertu zen, Diario Vascok esan zuen EAJko printzipaletako bat zela," ehiza ona". Astakeriak ere esan zituzten egun haietan Aitzolen inguruan, burla pertsonalak, orain asko ulertuko ez zirenak... Ondarretako kartzelara eraman zuten.
2015
‎Irakurri zituenak eta ez zituenak irakurri ere gogoratu zituen. Eta hori, irakurtze kaotiko hura gauzatzen zuen bitartean, buruan hogeita bost urte lehenagoko egun haietako eszenak agertzen zitzaizkiola, hauek ere modu kaotikoan. Idazlearekiko gorrotoa berritu zuen, senar ohiarekiko sentitzen zuenari gailendu arte.
‎Asmoa ederra zen. Nolako ahapekoak egun haietan, nolako gorrotoak Getxoko batzokia izana zen eraikin irainduan, gerlako garaileek Lorea Gernika iragaten ikusten zutenean asmoak besotik edo asmoa besotik zeramala! Beste gerla bat behar piztu behar zen.
‎Ni bere itzala izatearekin konformatzen zen, eguzki galdatan ginen egun haietan. Beti bere atzetik, beti berak zapaltzen zituen harriak zapaltzen, bera gelditzen zenean ni ere gelditzen.
2016
‎Andiako markesaren jauregian ostatu hartutako turistek argazkiak ateratzen zituzten haien aurrean. Urbasa mundu bat zen egun haietan. Patton filmatzea amaitu gabe, hor ari ziren Ingalaterrako erregeari burua moztu zion militar errepublikarraren bizitza pantailara ekarriko zuen beste pelikula bat prestatzen.
‎Tristatu egin nintzen, oroz gain, egia zelako eta ez neukalako eskubiderik halakorik esateko ordu latz batean nazionalitate berria eman zidatenei, aterpea, ogia eta maitasuna ematen didatenei. Gau luzea izan zen, gau guztiak ziren luzeak ukimenez eta intuizioz aurrera egiten ikasi nahi genuen itsuontzat egun haietan Portugalen. Debate ageri batera eraman ninduten, MFAko zenbait kapitain azaltzekoak omen ziren.
‎Gauza mordoa egiten zuten nire gordean. Hiriko oroitarri eta monumentu frankista guztiak simaurrez lohitu zituen artista gazte talde bat defendatzea egokitu zitzaidan egun haietan Bilbon, Tribunal de Orden Publico ezagunean. Defentsa prestatzen aritu ginen hemen bertan, bulego honetan, askatasun probisionalean zeudela, eta diktaduraren aurkako ekintzez ari ginela Martin de Muñagorriren heriotza aipatu zuen haietakoren batek, irratiek eta izparringiek leku polita eman zioten" tamalez gazterik joan zaigun talentu handia" eta antzekoak deklaratuz.
‎Karmelek Angeluko egun haietan egin zituen adiskide mami De Greef sendikoak, Comète sarekoak.
‎Aramaio adiskideak kontatzen zuenez, Andonik ez zien epikarik jartzen zoritxarreko egun haiei, ez epaiketari ez komisaldegiko tortura egunei, umorezko mendeku txiki bat besterik ez. “Sokatik zintzilik nindutenean eskailera zuloan”, esaten omen zuen, “pentsatzen nuen eroriz gero, han azpian zegoen bizikletaren kontra joko nuela buruaz.
‎Patxi medikuak bihotz eta birika andana baten zaintza egin zuen urtetan Bilbon. Eta Karmele, laurogei urterekin, Antony egoitza ikustera bueltatu zen Ikernerekin batera, ihesean zebilen bilobari Parisera egindako bisita baliaturik; lurrean koltxoi baten gainean lo egin zuen pisu batean, eta erabat gaztetu omen zen egun haietan, Ikernek kontatzen duenez.
2017
‎Baina Axik begiratzen zionean, profesionaltasun hutsetik eta hutsera mugaturiko harreman hari errespetua sortzen zitzaion. Gauza gutxi jakin izan zuten batak besteagandik Iruñean batera lan egin zutenean, salbu eta Axiren lehendabiziko egun haietan elkarrekin egin zituzten erreportaje haiek; aita 1993an hil zutenetik Mirenek ezin izan zuen Iruñean laketu, eta hura utzirik Bilbora etorri zen, Axi etorri zen garai bertsuan.
‎Langileen adiskide egin nintzen egun haietan, eta une batzuetan lagundu ere egin nien, alkandora erantzita, oholak kamioitik deskargatzen eta gazteluan tolesten. Plazer handia izan zen niretzat gaztelu hura nola eraiki zuten ikustea.
‎Soloko gabeko egun haietan jakin nuen kartelen eta pankarten eragin kaltegarrien inguruko kezka agertu zion laguna Arantxa zela, Arkitektura ikasten hasita zegoen neska bat, nahiko formala janzkeran eta ohituretan, gizarteak markatutako arrastoetan errenditzen zena, baina buruari bueltak emanarazteko nagirik gabekoa, Imanolek hari buruz kontatzen zituenen arabera.
2018
‎Inori ezer esan gabe joan nintzen, eta gainera zuri utzi nizun karga guztia. Zuk ezkutatu behar izan zenituen egun haiek.
2019
‎berrasmatutako egun haietara
‎Irakurri berriak ditut egun haietako egunkariak ostera. Ez zen urtebete ere pasatu oroitarria desagertu eta portu txikia inauguratu zuten egunera arte.
2020
‎Ondo gogoan dut urte berriko lehen astean egin genuen bidaia hura, norako garbirik gabe Kantabriako edo Asturiasko kosta aldera abiatu eta azkenean Picos de Europako aterpe batean bukatu genuenekoa. Garai hartan egin ohi genuen bezala, Eibarren eta Elgoibarren ibili ginen egun haietarako erosketak egiten, tripi batzuk eta zaldi pixka bat, geurekin generamatzanak osatzeko. Bilbon Alde Zaharreko toki ezagunetan genbiltzala, ordea, hango lagun batzuekin topo egin eta bertan pasatu genuen gaua.
‎Batzuetan galdetzen diot neure buruari zergatik izan ziren hain inportanteak egun haiek. Zer zuen jende hark memorian iltzatuta geratzeko.
‎La Marabuntakoen bizimodua ikustea akuilu etengabea da. Esango nuke Merlinek egun haietan uxatu zituela ernaltzen ari zitzaizkion zalantzak. Bere buruari etorkizun horretan sinesten utzi zion, eta nik aldentzen utzi nuen neure buruari aitortu nahi ez nion intuizioa.
‎La Navaleko hartan. Greba egun haietan. Hauxe falta izan zitzaidan pum egin eta bukatzeko!
2021
‎Aita ere beldurrez gogoratzen dute, soroetara abiatzen zenean igitaia gerrikotik zintzilik beti, “zer gerta ere”. Eskuindarrak ziren, kezka izango zuten egun haietan egon zen giro nahasia zela eta, etxe askotan bezala, baina harrigarria da Luis Fernandez Falangeren bandera pean aritu izana, Altsasun, berez, ez zegoelako horretarako tradiziorik. Ez Falangerena, ez karlistena.
‎Notak bai badaude, agiriak, kartak, argazkiak, baina atal idatzirik ez da gehiago. Wynnerrek kapitulua burutzen du Hobokeneko itsasoratze egun haietako giro jasanezinarekin. Ez du kontatzen nola iritsi zen barkua Europara, zer gertatu zen bake ontziarekin, konferentzia neutralik egon bazen ere.
2022
‎Baina egun horretan ez nintzen egun haietan bizi.
2023
‎Nahiago nuke zeure adineko lagunekin ibiliko bazina, baina nik ezin dizut agindu noren lagun izan esan zidan behin amak, kontuari garrantzi handirik eman gabe. Ez zidan askorik kontatu horretaz, baina Marteko hirietako batean istripu larri bat eragozteko lanetan buru belarri murgilduta egon zen egun haietan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia