Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 731

2000
‎batetik, garaian garaiko albiste nagusiak; bestetik, albiste laburrak orrialdeen beheko aldean; eta azkenik, Arrasate Pressek eginiko elkarrizketa garrantzitsuenen aipuak jaso dira. Azkeneko orrian berriz, aldizkarian lan egin duten kazetari eta publizisten argazkiak argitaratu dituzte, euren egungo egoeraren berri emanez.
‎Lubakietako egoeraren berri emateko, soldaduen arteko harremanak deskribatuko dizkigu. Bereziki, bi pertsonaien arteko harremanak ditu kontagai:
‎Bestalde, metaliteraturari buruzko erreferentziak etengabeak dira; ez baitugu ahaztu behar mamiaren harietariko bat editore eta zentsorearen arteko harremana dela. Honela, islatzen den garaiko egoeraren berri emateko literaturaren beraren arriskua aipatu egiten da, literatura eta errealitatearen arteko hika mika harira ekarriz.
‎GELDIUNE (puntua) egoera baten ondoren, beharra azaleratzen daSENTIPEN (1 puntua) modura. Sentipen nahasia da, ez du oraindik izenik etazehaztasun gehiago edo gutxiagoko seinale sentsorialen bidez antzematen da: gorputz egonezina, ahoko idortasuna, e.a. Seinale sentsorial hauek organismoarendefizit egoeraren berri ematen digute.
2001
‎Hauen artean, Guk musika taldearen berragerpena izan zen. Espetxeko azken boladan, lagun talde bati astero zuzendutako eskutitzaren bidez, Mouescak sakabanaketa salatu du eta espetxeko egoeraren berri eman izan du Interneteko web orrialde batean.
‎Urte gutxi barru oso ohikoa izango da bidegurutze batera iritsi eta bide bien egoeraren berri emango digun panel bat aurkitzea.
‎Hondartza, ibai, urtegi edo erreketako igerilekuak dituzten udalerriak behartuta daude erabiltzaileei leku horietako uraren egoeraren berri ematera.
‎Irratiz egoeraren berri eman eta anbulatoriora eramateko agindu digute. Arrillaga eta biok atzean joan gara berarekin.
‎Horixe da, hain justu, hemen dihoakidan auzia. Lizardi ondokoak ahituxe ditugu honezkero eta horiekin batean agortu da Lizardiren garaiko eta aurreraxeagoko egoeraren berria. Hauek bazekiten zerbait, franko ere bai.
‎Mugak atzeraka datoz: Araban, Odon Apraizen ustez, atzerakada hori XVIII. mendean gertatzen da batez ere (garai hartantxe, hain zuzen, ematen digu Kardaberazek bertako hizkuntz egoeraren berri); Nafarroan ostera, hurrengo mendean gertatuko omen da gibeleratze nagusia. Lizarra aldean, esaterako, orduan burutzen da segur aski lehendik zetorren erdalduntzea; eragin horretan axola handikoa da Independentziako Gerratea eta, are gehiago, hogei urte ondotik darraion Lehen Karlistada.
‎Erran gabe doa, Euskal Elkarteen Ordezkaria ez zela Balantsunen omenaldian egon, baina ezagutu zuen egoeraren berririk ere ez zuen eman. Isilik geratu zen, minaren samina heste bihurrietan hausnarrean hutsaren bola lekedatsua zeramala goiti eta beheiti.
‎– Jokinen egoeraren berri jakitera etorri naiz.
‎nire bezeroarenganako eta kontratatzailearenganako hartutako konpromisoa bete eta bukatutzat ematen dut. Jokin Urrutia jauna laster kalean egongo da, Julia andereñoak eskatutako mesedea –azken hau nabarmen ahoskatu zuen– bete egin dut zuri haren egoeraren berri emanez. Horrenbestez, zorte ona opatzea besterik ez zait geratzen.
2002
‎«Graffitien argazki dezente lortu genituenean erabaki genuen www.h49.org web gunea sortzea», dio «idazle» bilbotarrak. Bertan, Bilboko graffitiaren egoeraren berri emateaz gain, Espainiako nahiz Europako graffitilarien lanak ere ikus daitezke. Gainera, web orria bisitatzen dutenei beren iritzia emateko aukera eskaintzen diete, baita graffitiekin zerikusia duten beste hainbat web guneren berri eman ere.
‎Laugarrenean, Galder Guenaga arduratzen da ingurumenaren auzi konplexuaz hausnarketa egiten eta Hego Euskal Herriko lurraldearen antolaketaren ikuskera eskaintzen. Hurrengo kapituluan, hiru egile diraHego Euskal Herriko azpiegitura sarearen egoeraren berri ematen digutenak: GoioEtxebarria, Helena Franko eta Begoña Garcia.
‎Manuel Fragaren Galizia hizpide duela, Rivasek egindako, kontserbadorismo espainiarraren historian?, modu ironiko batean, Bermejoren baieztapena berresten duten esaldiak topa daitezke, azalekoak ez ezik, lan honen helbururako sakoneko gogoetak ere badituztenak. Bazter horietan dagoen egoeraren berri izateko pasarte erakargarriak eta adierazgarriak aurkituko ditu irakurleak.
‎Gogoan izan behar da zer kaltegarria den alkohola gidatzean, baita sendagaiak hartzeak dakartzan arriskuak, lo egiteko ordu falta, otordu astunak, distrakzioak eta helmugara iristeko antsietatea ere. Bidaiaren plangintza egitea, ibilbiderik egokiena aukeratuz – errepideen egoeraren berri emanez – eta martxan jartzeko ordua dira, erosotasunez zirkulatzeko beste bide batzuk. Une egokia aukeratu ahal izateko, desplazamendu atsegina, fisikoki eta segurtasun baldintza hobeekin egin daiteke, bidea ehunka mila automobilekin partekatu gabe.
‎Karmeleri ere deitu nion, joan baino lehen, egoeraren berri emateko. Azkenean esan nion:
‎Karmele ahalegindu zen ama eta ahizpa hurbiltzen, baina edozer geratzen zen giro hartan artifizial, guztiak ere gidoi behartu baten esanetara baleude bezala. Alpujarretara itzuli aitzin, ordea, bere egoeraren berri eman nahi izan zion Sarak amari. Auskalo zergatik.
‎Dei larria. Andereñoak bazekien, noski, Leireren egoeraren berri, eta hark esan zidan:
‎Eliot datorkit burura, esaterako; gure artean Anjel Lertxundik edo Koldo Izagirrek mota honetako lan bikainak eskaini dizkigute, bakarrak ez badira ere). Azkenik," oinezko" kritika, egunkarietan eta aldizkarietan (eta are irratian edo telebistan ere) argitara eman ohi dena alegia, zeinaren helburua informazioa eta unean uneko literaturaren egoeraren berri ematea baita.
‎Horrexegatik batu dira Hendaiako udaletxera hainbat euskaltzale eta kristau arduratsu, Euskaltzaindiaren hegalpean, egoeraren berri eta diagnosia egiteko.
‎Adierazle sistema batek egoera soziolinguistikoarenberri zehatza eta jarraia eman du, aztergai dugun errealitate horren sail garrantzitsuenetan. Horrela, egoeraren berri eman ez ezik, horren bilakaera ere hartuko du kontuan.
‎P rogramen ebaluaketak, bere aldetik, abian diren ekimen eta programen emaitzak ditu aztergai, eta neurketarako prozedura bat baino gehiago da: egoeraren berri ematea ez ezik, programa eta ekimenek eragindako ondorioak agerian uztea bilatzen baitu. Horregatik, programen ebaluaketak helburu jakin bati zuzendutako baliabideen egokitasunaz edo ezereztasunaz hitz egiten digu; hau da, agerian uzten du hartutako bidetik jarraitzeak merezi ote duen.
‎Euskarak duen egoeraren berri zehatza jasotzea bezain premiazkoa da adierazle sistema fidagarri eta baliagarria osatzea. Dena dela, behar honi aurre egitea ez da batere erraza, EAE, Nafarroa eta Iparraldeko errealitate ezberdinak era egokian bilduko lituzketen adierazle multzo bateratua eraikitzea eta dagokion informazioaz elikatzeabe rez korapilatsua delako.
‎Eta Alejandro Goicoechea. Planoak eraman ez eze, arma fabriketako egoeraren berri ere eman zion Jeneralari. Bilbo gerrikogabetua zen, lurra bete saldukeria.
2003
‎Harremanak zituzten gutunez. Eta hark bazekien Oskillasoren egoeraren berri. Eta handik ahaleginak egin zizkion, antza, Filipinetara joan zedin.
‎Bestalde, Kontsumo Institutu Galiziarreko lehendakari Victor Tellok adierazi zuen gaur aurkeztutako liburuaren helburua kontsumitzailearen kontzientziazio kolektiboa eta kontsumitzaileak defendatzeko politika aktiboak abian jartzeko “oinarrizko tresna” dela. Azkenik, Berrikuntza Sailak komunikatu batean adierazi zuen liburu zuriak, “egungo egoeraren berri emateaz gain, proposamen harmonizatu eta adostuen multzo bat eskaini nahi duela, sektore guztiak inplikatzeko, bai eta jarrera eta jarrera kritiko, arduratsu eta solidarioak garatzea sustatzen duten programak eta jarduerak ere”.
‎Bioadierazleak Ezagutzen ditugun ekosistema gehienetan, basamortuetatik hasi eta euri oihanetaraino, intsektuak funtsezko osagaiak dira biodibertsitatean. Bere funtzio ekologikoez gain, “intsektuek leku jakin baten ingurumen kalitatearen berri eman diezagukete, baso baten egoeraren berri eman diezagukete, edo landare formazio batek bere bilakaera naturalari jarraitu dion edo gizakiak gutxi asko aldatu duen”, azaldu du Ignacio Pérezek. Hala, adibidez, hildako egurrez (saproxilikoak) elikatzen diren espezieak daude, eta, beraz, horiek agertzeak adierazten du baso heldu batean gaudela, adin jakin batekoa, ale zaharrak dituena eta nolabaiteko oreka lortu duena.
‎a) Egoera koiunturala den aztertzea, hau da, une batekoa, denboran iraungo duen. Azterketa errealista funtsezkoa da egoera zailetan irtenbiderik egokiena aurkitzeko. b) Ez ordaintzeak iraun badezake, gogoratu bahitutako etxebizitza saldu egin daitekeela, baldin eta erosleari etxebizitza horren erregistro egoeraren berri ematen bazaio. Azken unera arte itxaroten bada, etxebizitza enkantera atera daiteke, eta ezin izango da aldez aurretik saldu etxebizitzak izan dituen gainbalioak. c) Ordaintzeko ezintasun egoera koiunturala bada, gogorarazi behar da nahikoa dela atzeratutako kuotak eta sortutako gastuak ordaintzea mailegua birgaitzeko.
‎Mirenek ezin dio ezetzik esan, eta, telefonoa hartuta, Peliperen tabernara deitu du. Mirenek egoeraren berri eman dio Peliperi, eta honek baietz esan dio, beraientzat zabalik duela taberna, eta berehala emanen dizkiola otarrainxkak, dohainik gainera.
‎Juan Antonio Mogel idazle eta apaizak, esaterako, horietako batzuk jaso zituen bere etxean. Pirinioen beste aldeko erlijio egoeraren berri eman nahi izan zuen, gainera, bere Peru Abarcan, Frantziatik ihesi zetorren baigorriar baten kontakizunean.
‎Afaltzen ari ginela, gure lana gertutik eta zehaztasunez ezagutu nahi zuela jakinarazi zidan. Arreta handiz entzun zuen AEK eta helduen euskalduntze alfabetatzearen egoeraren berri eta behin postrera iritsi ginenean, honela esan zidan: " Oso ongi ikusten dut egiten duzuen lan guztia, baina kontuan hartu heroismoak ezin duela betiko iraun".
2004
‎Alfredo Alonso nekazaria da, Añanako bere herriko kontzejuko alkatea eta Añanako euskaltegiko zuzendaria. Bere eskualdean euskarak duen egoeraren berri labur labur baina oso argi eman du eta horretarako, bi puntu bereizi ditu; euskararen egoera eta euskaltegiaren sorrera. " Aurten 102 lagunek eman dute izena euskaltegian eta AEK k emandako datuen arabera, ehunekotan, Euskal Herriko kopuru handiena izan da", esan du aitzinean Alfredok.
‎Ipar Kataluniako hizkuntza egoeraren berri eman zuen Juan Lluis Lluis, kazetari, idazle eta Terrassa herriko kontseilariak eta esan zuen hizkuntzaren ezagutza falta handia zegoela baina egoera zuzentzen ari dela, Hego Kataluniarekin autonomia lortu duelako. Ipar Katalunian katalana ez da ofiziala, Andorran, Hego Katalunian, Valentzian eta Balear uharteetan da ofiziala.
‎Nire bizitza kontatzen hasi eta aho bete hortz geratzen dira, harrituta! Bateko eta besteko enbaxadoreek hots egiten didate, Petareko egoeraren berri emateko. Ni bizi naizen lekura ez duela inork joan nahi kontatzen diet, ezta Luz y Vida koek ere!
‎Ez naiz hemengoa eta ez dut hemen boto emateko eskubiderik, ezta erreferendum batean parte hartzeko ere. Nire mundua diaspora da, hemendik kanpo bizi den jendearen mundua, eta horiei hemengo egoeraren berri ematen saiatzen naiz, nola halako formazioa ematen betiere. Aldi berean, Euskal Herrian bertan bizi direnak heztea ere bada nire asmoa, nola bizi garen jakin dezaten.
‎–Eta zer esan, nik ez badakit ama, aita edo neba arrebarik dudanik? Gainera, ez dut nahi nire gurasoek nire egoeraren berri edukitzea.
‎Ildo beretik, Espainiako Kontsumitzaileen Konfederazioak (CECU) adierazi du posible diren faktura guztiak eskatu behar direla garabi zerbitzu pribatu batera jo behar izan dela edo hotel batean lo egin behar izan dela, tailer bat ordaindu behar izan dela eta abar frogatzeko. Gainera, gogorarazi dute “erabiltzaileak poliziari egoeraren berri eman diola, eta argi eta garbi adierazi duela eragindako ibilgailua ez dagoela abandonatuta, eta atestatu bat irekitzeko eskatu duela, non adierazi behar baita egoera hori aseguru etxeak kontratua betetzeari uko egitearen ondorio dela”. Legezko eskubideak Halaber, Espainiako Kontsumitzaileen Batasunak (UCE) gogorarazi duenez, ibilgailu garabien enpresek ezin diote uko egin zerbitzuari, legez behartuta baitaude zerbitzu hori ematera, eta, aurka egiten badiote, auto gidariak egoera hori salatu behar dio Kontsumo Administrazioari.
‎Gaur ere, prentsaurrekoa egingo dutela iragarri zuten manifestariek; izan ere, “azken egunotan salatzeko moduko gertaera asko bizi izan ditugu eta, hortaz, datorren domekan Barañainen egingo den manifestaziorako dei egin gura dugu, Karmele Solagurenen heriotza salatu, Patxi Caboren egoeraren berri eman eta Marixol Iparragirreren egoeraz azalpenak emateko”.
‎Aurretik abisatu gabe eraman zuten eta ez zuen ezer deklaratu nahi izan bere abokatua aurrean ez zuelako. Dena dela, esan behar dugu ofiziozko abokatua ondo portatu zela, Endikaren etxera deitu zuen konfidantzazko abokatuaren telefonoa eskuratu eta haren egoeraren berri emateko. Agurtzean eskua ere luzatu zion.
‎Barre ederrak egin zizkidan Urruti gizagaixoak, hura kontatu nionean! Hark ere bai baitzekien nire egoeraren berri, maiz samar ikusten nuenez gero, baita berarekin bazkaltzen ere, aldian behin. Eta, nola konfiantza ematen baitzidan, guztia kontatzen nion.
2005
‎Zaude lasai eta jakinaraz ezazu zeure egoeraren berri zeinahi bidetatik (irrati, eskuko telefono, etc.), erraz igarotzeko moduko errepide, pista, bidezidor edo antzeko bideetatik urrundu gabe.
‎Akta Liburuan jasotzeaz gainera, egoeraren berri notario batek egiaztatzea ere interesgarria izan daiteke.
‎Bestalde, ingurumen ikuskatzaile batek izan luke legediari eta auditoriari, natur zientziei, prozesuen teknikei eta enpresak kudeatu eta administratzeko sistemei buruzko ezagutza. Datuak hartu eta aztertu ondoren, ikuskatzaileek egoeraren berri eman eta konponbideak proposatzen dituzte. Batzuetan, etengabeko monitorizazio plana ere ezarri behar izaten da, parametro meteorologikoak, atmosferaren kutsadura edo uretako eta hondakinetako kutsatzaileen kontzentrazioa behatzeko.
‎Ebakuatutako pertsonen egoera soziala eta sanitarioa ebaluatzen ari dira. 112 Larrialdietako eta Larrialdietako Zentroak irekita dauka zenbakia, suteen eta errepideen egoeraren berri emateko.
‎Bi milioi eragiketa egin dira. Gorabehera gutxien dituzten puntuak dira bezeroari SMS bidez bere kontuen egoeraren berri ematea, aipatu epean ia 250.000 mezu bidali baitira, eta etxeko ordainagiriak ez itzultzea. Erreklamazioak Joan den maiatzean “Bancajaren konpromisoa” iragartzen zuen kanpaina hasi zenetik, kutxak 1.181 erreklamazio jaso ditu, eta horrek eragina izan du arrazoi honengatik:
‎Kasu horietan, hain zuzen, medikuaren zeregina ordezkaezina da. Berak aholkatu du gidaritza saihestea edo, ahal bada, administrazio agintariei gidariaren egoeraren berri ematea. Normaltzat jotzen diren lanbide inguruabarrak, ingurumen baldintza txarretan gidatze ordu gehiago ematen dituztenak eta bidaiarien edo garraiatutako merkantzia arriskutsu baten erantzukizuna dutenak; kasu horietan, arazoa ibilgailua noizbehinka edo aukeran erabiltzea baino askoz larriagoa da.
‎Trafikoaren eta errepideen egoeraren berri izateko gidariek EAEko Trafikoa Kudeatzeko Zentroaren etengabeko arreta telefonora() dei dezakete edota Trafiko Zuzendaritzaren webgunea (www.euskadi.net/trafikoa) begiratu. Azkenik, azken orduko informazioa eskainiko du prentsa oharren bidez Herrizaingo Sailak, baita irratietan egiten dituzten ohiko konexioen bidez ere.
‎Netscape abiarazi... Honek agian nire egoeraren berri emango die medikuei, agian ebakuntzaren ondorio da urduritasun hau. www...
‎Duda egin nuen garraioaz ala nitaz ari ote zen. Gerenaren egoeraren berri emateko deitu aurretik hilabete batzuk joan ziren elkar ikusi gabe, zakurraren salara bidali ninduenetik hain zuzen, ze horrela esan zidan, zakurraren salara joan eta ez hadi inoiz bueltatu!
2006
‎Luis R. aizpeolea da El Pais eko Moncloako ahotsa eta joan den igandean, ohi legez, prozesuaren egoeraren berri emateaz gain, Iñaki de Juana presoaren gose grebaren berri ere ematen zuen eta modu berezian gainera. Gose grebaren zioaren azalpena ematerakoan, 2005eko otsailetik libre lukeela zioen, baina Gara n idatzitako bi artikulurengatik Auzitegi Nazionalak berriz prozesatu duela eta horregatik jarraitzen duela espetxean.
‎Hona dakargun txostenaren helburua Soziolinguistika ikasketak gaur egun, alegia ikasturtean, dauden egoeraren berri ematea da UPV/EHUko Filologia Fakultatean (Arabako Campusa, Gasteiz). Eremu honetako irakaskuntza, indarrean dauden Ikasketa Planen arabera, ondoko ikasketetan zehar banatzen da:
‎Zordunak konkurtso adierazpena eskatu behar du bi hilabeteko epean, kaudimengabezia egoeraren berri izan duenetik edo izan behar zuenetik zenbatzen hasita.
‎Aurkako frogarik izan ezean, uste izango da zordunak bere kaudimengabezia egoeraren berri izan duela nahitaezko konkurtso eskariaren oinarri izan daitezkeen egitateetatik bat gertatu denean, 2 artikuluko 4 paragrafoaren arabera; eta, 4 idatz zatian ezarritakoetatik bat gertatuz gero, kasuan kasuko epea igaro denean.
‎(§1 5.2e) Aurkako frogarik izan ezean, uste izango da zordunak bere kaudimengabezia egoeraren berri izan duela nahitaezko konkurtsoeskariaren oinarri izan daitezkeen egitateetatik bat gertatu denean, 2 artikuluko 4 paragrafoaren arabera; eta, 4 idatz zatian ezarritakoetatik bat gertatuz gero, kasuan kasuko epea igaro denean.
‎Erregea jakitun ipini zen, nik eman nion egoeraren berri, eta berak berretsi egin zuen, zalantzarik gabe, Euskadira etorriko zela. Horixe egin behar du errege batek.
‎Gero eta jende gehiagok jotzen du Internetera pisu bat bilatu, prezioak ikusi eta konparatzeko, eskaintza ugari aurkitu baititzakete etxebizitza erosi nahi duten tokian edo inguruan. Oro har, metodo egokia da higiezinen merkatuaren egoeraren berri izateko. Atari horiek ez dira finantza bitartekariak.
‎Egoera hori aldatu egin behar da, zalantzarik gabe, eta hala egin behar du garapen bidean dauden herrialdeetan emakumeak baliabide hidrikoak kudeatzeari eta planifikatzeari buruzko erabakietatik kanpo uzteak, elikagaien %60tik %80ra bitarteko ekoizpenaren erantzule direnean eta baliabide hidrikoen garapenarekin zerikusia duten gai guztietan protagonista garrantzitsuak direnean. Kontsumo desorekatua NBEk emandako zifrak sendoak dira eta egoeraren berri ematen dute, baina baita munduan dauden desberdintasunen berri ere. Hala, bada, Asia da munduan ur gehien kontsumitzen duen eremu geografikoa, %68, hain zuzen ere, bertako populazio trinkoari eta arroz laborantzari esker.
‎Ezeztapenak Espainian Espainian, osteguneko 19:00ak arte, Espainiako aireportuek 366 hegaldi izan zituzten, Erresuma Batuarekin guztira 787 programatuta, Espainiako Aireportuen eta Aireko Nabigazioaren (AENA) datuen arabera. Bidaiariei bidaien egoeraren berri emateko aholkatzen die. Iberiak 13 hegaldi utzi zituen Espainiaren eta Britainia Handiko hiriburuaren artean, gehi itzulerak:
‎Teknika horiek aspalditik ezagutzen dira, baina, horiekin batera, ordu gutxiren buruan patogeno garrantzitsuenak detektatzen lagun dezakete. Helburua da ikuskatzaileek baheketa sistema bat izatea, ordu gutxiren buruan egoeraren berri emateko. Patogenoak eta detekzio azkarra Beheragoko seinaleak jasotzeko ahalmena duten detektagailuak erabiliz, inkubazio denbora eta patogenoak detektatzeko denbora murriztu daiteke.
‎Azterketa horiek zehaztuko dute ura oso ona den eta bainurako egokia den, nahikoa den edo bainatzeko egokia ez den. Horrek esan nahi du agintariek beren egoeraren berri eman behar dietela erabiltzaileei. Espainian, 734/ 1988 Errege Dekretuak ezartzen ditu Bainatzeko Uren Kalitate Arauak.
‎Save the Children GKEak eta Panda Software segurtasun informatikoan espezializatutako enpresak sustatu dute. Ekimen honen bidez, haurren esplotazio sexualak munduan duen egoeraren berri eman nahi zaie Espainiako eta nazioarteko eragile sozial eta politikoei. Haurren abusua eta sexu esplotazioa “adingabearen eskubideen urraketa larrienetako batzuk dira”, bi erakundeek elkarrekin egindako komunikatu baten arabera.
‎Abiazio Zibileko kartel batzuek bidaia hasteko “komenigarritasuna” baloratzeko eskatu zieten. Aire agintariak harremanetan jarri dira konpainiak bidaiatzen duen Latinoamerikako bederatzi herrialdeetako enbaxadoreekin, egoeraren berri emateko. Bidaiarien defentsa gabezia Bestalde, GEBTA bidaia agentzien elkarteak salatu zuen Air Madrileko bidaiarien eta gainerako airelineen defentsa gabezia, zerbitzua eteten bada.
‎Euskararen egoeraren berri eman dio EAEko arartekoari Behatokiak
‎Iñigo Lamarca Euskal Autonomi Erkidegoko arartekoarekin bildu da gaur Paul Bilbao Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendaria hizkuntza eskubideei buruzko urteko txostenaren ondorioak azaltzeko. Aurreko astean, Nafarroako arartekoarekin izan ziren bezala, honetan EAEko egoeraren berri eman dute. Horretarako Euskararen Telefonoan herritarrek egiten dituzten kexen isla den urteko txostenaren ondorioak azaldu dituzte.
‎Halaber, alkohola eta jaki astunak hartzea saihestea eta beharrezkoa denean atseden hartzea gomendatu du, bai eta trafikoaren egoeraren berri izatea komunikabideen bitartez eta istripua edota larrialdiren bat izanez gero laguntza eskatzea 112 telefono zenbakira deituta.
‎Ezin dugu ahaztu, beste hiru lagun ere atxilotzeko agindua eman duela epaileak ekimen berean parte hartzeagatik. Hizkuntza Eskubideen Behatokiari ere egoeraren berri eman zaio, behar den prozedura zabaldu dezan.
‎Aztoratuta zegoen gizona, leihoaren ondoan jarrita, eta ez zen handik mugituko arratsalde osoan. Irratia piztu genuen, egoeraren berri jakiteko, eta hondamendia zenbatekoa zen ohartuz joan ginen horrela. Halako batean argia ere joan zen.
2007
‎Lantokian arriskuen prebentzioak duen egoeraren berri zuzenean izatea, horretarako egokitzat jotzen dituen bisitak eginez.
‎Lortutako akordioaren arabera, McDonald’s ek Bihotzaren Ameriketako Elkarteari 7 milioi dolar ordaintzeko konpromisoa hartu zuen, kontsumitzaileak sentsibilizatzeko kanpaina bat finantzatzeko. Gainera, enpresak 1,5 milioi gehiago gastatuko lituzke bere produktuen trans fat kentzeko ahaleginaren egoeraren berri ematen. Arazo horrek zailtasunak izan ditu, substantzia horiek leheneratze azkarraren negozioan dituzten propietateak direla eta.
‎«Giltzurruna da gure osasun egoeraren berri ongien ematen duen organoa»
‎Leizean egin diren aurkikuntzen xehetasunak, garrantzia eta bereizgarriak azalduko dituzte, besteak beste, Aranzadiko kideek (euskaraz eta gazteleraz). Hauen ondoren, Praileaitzen Lagunak elkarteko beste kide batek leizearen egungo egoeraren berri emango du: babesteko hartu beharreko neurriak, arriskuak, eta etorkizunerako aukerak izango ditu mintzagai.
‎Azken hiru urte hauetan instituzioetatik jarrera oso baikorra aurkitu dutela azaldu dute. Justizia eta errespetua eskatzen dute, emakumeekiko errespetua.Hurrengo egunetan ibarreko herri guztietan hitzaldiak emango dituzte euren egoeraren berri emateko. Hitzaldiotan emakumeen eskubideen alde lan egiten duten hainbat adituk lagunduko diete.
‎Amaia Arrieta arrasatearra barikuan atxilotu zuten. Bere egoeraren berri ere eman zuten.
‎Akziodunen batzarraren aurretik haien egoeraren berri Olaztiko porlandegiko enpresa batzordeko gehiengoari, ELAri eta LABi, eman zieten. UGTko ordezkariak ez ziren agertu.
‎Atzo hasi ziren mobilizazioak: unibertsitate eskolak goizetik agertu ziren amnistiaren eta autodeterminazioaren aldeko panel, kartel eta pankartez josita eta ikasleei eskuorriak banatu zitzaikien ordu beteko etenaldiaren arrazoien eta Iñaki de Juanaren egoeraren berri emanez. Ondoren, eguerdi aldera, kontzentrazioak egin ziren Casilla (12 lagun), Magisteritza (10 lagun), San Mames zein Deustuako fakultateetan, PATek jakinarazitakoaren arabera.
‎Datuak apuntatzen segitu zuen. Eguna eta data jarri zituenean, burua jaso eta, llabur llabur, agurearen egoeraren berri eman zion:
‎Agureak besaulkian eserita jarraitzen zuen, makilari helduta. Arnasa itoek bere benetako egoeraren berri ematen zuten.
‎Eztulka segitzen zuen, eta zerbait esan nahi eta ezinean ari zen, begirada haren bizkarrean jarririk. Burkoa garondoaren azpian egokitu ondoren, Lisa jiratu egin zen, eta gau mahaiaren gaineko lanparatxoa pizteko keinua egin zuen, argi armiarmatik zetorren argia ahulegia baitzen agurearen benetako egoeraren berri jakiteko. Orduantxe ikusi zuen egunkari zati mordoa, liburu batzuen gainean anabasan.
2008
‎Orain oso erraza zait, baina hasiera baten… Ez nuen egoeraren berri: lekua, jendea, itzultzeko edukia… Hala ere, bai lehen eta bai orain, urduri joaten naiz era horretako ekitaldietara.
‎Apirilaren 25ean proiektuari buruzko txostena aurkeztu zen eta maiatzean Frantzia, Belgika, Italia, Danimarka eta Portugalgo delegazioek Bizkaia bisitatu zuten bere egoeraren berri ukateko.
‎1 1 Likidatzaileek aldizka likidazio egoeraren berri eman behar diete bazkide eta hartzekodunei, kasuan kasuan egokien jotzen dituzten bideak erabiliz.
‎2 Gisa bertsuan, likidazio egoeraren berri ematea bazkideei hilean hilean.
‎Proiektuaren alde teknikoaz Usurbilgo GBLHIko Energia Berriztagarrien Zentroa arduratzen ari da, Xabier Esteban Alonsoren bitartez. Hark azaldu digu lehen lana egungo egoeraren berri jakitea izan dela; beraz, herritarrei plana azaldu eta diagnostikoa egiteari ekin zioten.
‎Reginari idazten zizkiòn gutunetan, Ernestinak bere egoeraren berri ematen zion:
‎aurkezten dira Rousseau-renekin parekatzeko asmoz. Azkenez, hirugarren atalak, euskaraz idatzita, gure garaiko egoeraren berri ematen du. Bereziki, lengoaiaren jatorriak eta hizkuntzen sailkapenek amaitu berri dugun mendean eta oraingoan izan duten jarraipenaz arduratzen naiz.
‎hiztunak testuak egokiro erabiltzeko hizkuntz formak aukeratzen ditu kanpo faktore batzuen eraginpean. Horietariko batzuek mintzakidearen egoera psikologikoaren berri ematen digute; euron bidez jakin dezakegu pozik, haserre, triste edo zelan dagoen, baita ez duela bere egoeraren berri eman nahi ere. Aldagai sozialek ere baldintzatzen dute hizkuntz formen aukeraketa (adina, sexua, maila soziala, hezkuntza soziala).
‎2001ean, Mendebalde Kultura Alkarteak antolatu zituen Euskalkia eta Hezkuntza izeneko jardunaldien barruan, Iparraldeko egoeraren berri eman zen hainbat lagunen artean idatzitako ponentzia baten bitartez12 Azterlan honen harira datozen zatiak dituzue ondorengo lerrootan:
‎GERMAN: (Irmo) Ezer baino lehen, langileekin bilera egingo diat, egoeraren berri emateko.
‎Data hori baino lehenagoko kontratuak ezin izanen dira erregistratu Estatutua garatzen duen dekretua indarrean sartu arte. Dagokion erregelamendua onartutakoan, autonomo horiek sei hilabete izango dituzte beren egoeraren berri emateko, eta bezeroak, urtebete, kontratuaren baldintzak berresteko. Mendekotasun ekonomikoa duten autonomo berriek SPEEren bulegoetan eman behar dute izena.
‎Lanaldian, ikasleek irakasgaietako klaseak jasotzen dituzte, irakasleek aholkatutako ikasketa saioekin konbinatuta, sortzen zaizkien zalantzak banan banan argitzen dituztenak. Familiek, hilabetearen amaieran, txosten bat jasotzen dute ikasleek lortutako kalifikazioekin, eta tutoreen eta familien artean aldizkako komunikazioa dago, ikaslearen egoeraren berri izateko. Ikastaro hau hiru modalitatetan egin daiteke:
‎Bestalde, egungo eta hurrengo hilabeteetako hileko gastu finkoak kalkulatu behar ditu, hala nola hipoteka kuoten edo mailegu pertsonalen ordainketa. Horrek egoeraren berri emango dio, baita zorpetze maila ere, adituek %40ra mugatzea gomendatzen baitute. Beste baten ordainketari aurre egiteko mailegu bat eskatzea erabakitzen duenak zenbait faktore hartu behar ditu kontuan, hala nola ordaindu beharreko interesak, komisioak eta zergak.
‎Xede horretarako gordeta zituen 310.000 eurotatik, 240.000 banatuko ditu zehazki. Nafarroan euskaraz ari diren hedabideak, neurriak zuzenean eragiten dien heinean, idatzi bat karrikaratu dute, egoeraren berri emateko. Zehazki, eskualdean ttipi ttapa telebistak eta aldizkariak, Xorroxin irratiak, Xaloa Telebistak, Leitzako marmari aldizkariak eta Goizuetako Xapo aldizkariak sinatu dute idatzia eta beraiekin batera, Xuka, Guaixe, Nabarreria, Kotarro, Karrika, Mailope, Zorroka eta Pulunpe aldizkariek, Beleixe eta Esan Erran irratiek eta Topagunea, Euskara Elkarteen Federazioak.
‎Bai. Geroztik egin dugun txostena Euskal Herriaren egoeraren berri emateko tresna izanen da, baina argi daukagu oso lan zaila izanen dela, atzerrian onartuta baitago ezker abertzalea ETAren zati bat dela. Ni neu nire alderdi barnean hasi naiz ikusi dudana azaltzen, eta bertze begiraleekin batera Europako Batasunean Euskal Herriko gatazkari buruzko batzordea osatzea proposatuko dugu.
‎Kazetarientzako bisitaldia antolatu zuten atzo Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Aldundiak, Zestoa, Deba eta Aiako udalekin batera, obren egoeraren berri emateko eta, bide batez, Unescok labar pinturak dituzten Kantaurikoko Itsasertzeko leize zuloak Ekain, Altxerri eta Santimamiñe horien artean gizateriaren ondare izendatu izana ospatzeko.
‎idazteak ez baitu ezkutatzen euskal preso eta errefuxiatuen senideek bizi duten egoeraren tamaina; haien hitzetan, «krudela». Eta ezkutatu nahi ez dutelako, izango dira uda garaian pertsona gehien biltzen den tokietan, haien eta beren senideen egoeraren berri emateko, gertutik urrun, «urrutiegi», dituzten hurkoen hitza herritarrei helarazteko, bihar, Euskal Herriko hondartzetan, eta errepide ertzean asteazkenean. Atzo, berriz, Eibarren (25), Aramaion (17) eta Sondikan (11) egin ziren elkarretaratzeak.
‎Euskal Herriko «salbuespen» egoeraren berri lau haizeetara zabaltzeko beharra ikusten du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Horretarako, urtero bezala, errepideetan horren berri emateko eguna finkatu du.
‎Musika alorreko artistek manifestu orokorra babesteaz gain, manifestu propioa landu, eta publiko egin zuten. Epaituek egindako lana goratu zuten, eta egoeraren berri eman zein presoen eskubideak zabaltzeko konpromisoa hartu zuten. Horixe izan da ekimen berriaren hazia.
‎Sindikatuekin batzartu dira presoen egoeraren berri emateko, eta eragile gehiagorekin ere batzartuko dira
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia