2007
|
|
Nabarmena da konstituziogilearen asmoa bereizkeria mota oro saihestea dela, inguruabarra edozein izanda ere; hau da, justifikazio objektibo eta arrazoizkoa ez duen tratu desberdintasun oro saihestu nahi dira. ...eak EKren 14 artikuluan esanbidez aipatu nahi izan ditu bereziki larriak iruditzen zaizkion bereizkeria kasu batzuk (jaiotza, arraza, sexu, erlijio, iritzi nahiz bestelako inguruabar edo egoera pertsonal zein sozial aintzat hartuta), bai giza duintasunari kalte egiten diotelako, bai historian etengabeko bereizkeriaren arrazoi izan zirelako, edo bai horietan aipatutako sektoreak gaur egun praktikan
|
egoera
makurrean daudelako. Horrek ez du esan nahi EKren 14 artikulua bereizkeria kasuen zerrenda itxia denik (abuztuaren 3ko 75/ 1983 KAE).
|
|
Hori dela eta, arrazoi osoz, Konstituzio Auzitegiak esan du ez dela bereizkeriazkoa eta Konstituzioak ez duela debekatzen botere publikoek historikoki baztertuta egon diren kolektibo jakin batzuen alde egiten dituzten «mesede egiteko» ekintzak, aldi baterakoak izan arren, tratu berezi mesedegarriago horri esker horiei desberdintasun egoera leuntzen edo zuzentzen bada (azaroaren 14ko 216/ 1991 KAE). Konstituzio Auzitegiak esanbidez onartu du, esaterako, ezin direla berdintasun printzipioaren aurkakotzat jo, tratu mesedegarriagoa ezarri arren, emakumezkoak gizarte esparruan eta lan merkatuan tradizioz izan duen
|
egoera
makurragoa konpondu nahi duten neurriak (urtarrilaren 30eko 19/ 1989 KAE), ezta nolabaiteko minusbaliotasuna duten pertsonen integrazioari mesede egiten diotenak ere (urriaren 3ko 269/ 1994 KAE).
|
|
Horiek horrela, kontraesan baten aurrean gaudela dirudi: batetik, botere publikoei guztiak berdin hartzeko eskatzen zaie, baina bestetik, botere publikoei neurri zehatzak eskatzen zaizkie
|
egoera
makurrean daudenak egoera hobean daudenekin alderatuta benetako berdintasun egoeran egon daitezen. Kontraesana itxurazkoa baino ez da:
|
|
Batzuetan, legegileak nahita sartzen du tratu desberdintasunen bat herritarren gehiengoarekin alderatuta
|
egoera
makurrean dauden gizarte taldeen mesedetan, hain zuzen ere, babes plus hori behar baitute benetako gutxiagotasun egoera gainditzeko. Mundu neurri horiei «baiezko ekintzako» neurri esaten zaie, eta gure artean, normalean, «bereizkuntza positiboko» neurri gisa ezagutzen dira.
|
|
Neurri horien barruan, bi kategoria mota bereizi behar dira: lehenengo eta behin,
|
egoera
makurrean dagoen talde jakin baten mesedetan jarduera publikoak garatzen dituztenak eta kolektibo horri mesede egiten diotenak, eta modu grafikoan esanda, «inori kalte egiten ez diotenak» (gogoan izan kolektibo hauen mesedetan emandako laguntza, diru-laguntza edo zerga arinketak). Neurri horiekin batera, harago doazen beste batzuk daude, esaterako kolektibo horietako kideentzat kuota zehatz batzuk erreserbatzen dituztenak, kolektibokoak ez direnak erreserbatutako kuota horietatik kanpo utzita (gogoan izan dezagun lan eskaintza publikoa, desgaitasuna duten pertsonentzat plaza kopuru jakin bat erreserbatuta duena), edo meritu berdintasuna dagoenean edo curriculumak parekoak direnean, legegileak lanbide esparru zehatz batean oso gutxi ordezkatuta dauden kolektiboak nahiago dituenean (adibidez, emakumezkoak).
|