Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 102

2002
‎Aurrera begira ikusten zuen Mirari. Ez zekien urduri zegoelako egiten zuen, edo berarekin ezer jakin nahi ez zuelako.
2004
‎–Orain ez da euskaraz pentsatzen. Basarri zenaren ustea dugu hau?. Lehen, berriz, mordoilo egingo zen, baina euskaraz pentsatzen zen, eta esan ere bai, zekitena euskaraz egiten zuten. Gaur oso alderantziz dago.
2007
‎Txirrindulari izatea oso kontu gogorra da. Batez ere Ibon bezala profesional ezagunak direnentzat, sekulako erantzukizuna dutelako, badakitelako huts egiten badute lanik gabe gera daitezkeela, ametsa behin eta betiko zapuztuta; baina baita ni bezala amateur garenontzat ere, guretzat ez baita erraza bizikletan entrenatzeak eta lehiatzeak eskatzen duen denbora hartzea. Borondate handia behar da egunero, eguna joan eta eguna etorri, ingeleseko akademiatik irten, etxeratu, arrapaladan zerbait jan, arropa aldatu, bizikleta atondu eta errepidera irteteko.
‎Davidek ezin zuen erabaki euri tantek, kanpoan, klin klin ala klan klan egiten zuten. Baina agian Amandak arrazoi zuen, zerbait egin beharra zegoen traba egiten zuten gauza guztiekin: beraiekin, amaraunekin, ileekin.
‎Baina kolperik ez nuen eman eta nire hitzak azpimarrarik gabe gelditu ziren. Horizontera begira gelditu ginen orduan, isil isilik, auto baten barruan daudenek egiten duten moduan, aurretik gelditzen zaizkien kilometro bukaezinei aurre egin nahirik edo.
2008
‎ergel hutsak behar zuten izan. Edo, hobeto esanda, nik uste benetan zera gertatzen zela, gizon guztiak zapuztuta zeudela buru egiten zutenen etsenpluagatik, batzuk gehiago eta besteak gutxiago; eta bakar batzuk, gizon onak izanik oro har, ez zeudela gehiago hara eta hona erabiliak izateko prest. Gauza bat baita nagi eta muturtuta egotea, eta arras bestea itsasontzi batez jabetu eta gizon errugabeak hiltzea.
2009
‎–Berotzen bazara, kendu, esan zion Ibairi, baina niri begira zegoen hitz egiten zuen bitartean.
‎–Bai, Pedrok esaten duen guztiari baietz erantzuten dio, beldurra balio bezala. Eta Pedrok asko maite duela esaten du, baina batzuetan ez dio hitz egiten balu bezala. Niri ez zaizkit horrelako gizonak gustatzen?
2010
‎esan zidan; gero, berriz, ezustekorik ezustekoena ahoskatu zuen, irmo eta tinko, eskuak batera eta bestera zabalduz: . Badakit!?; besteak etxetik alde eginak zirenean edo lotan zeudenean egiten genituen Helenak eta biok geure egitekoak, baina Regina enean guztiak ez zeuden lotan, antza, Ada behintzat ez?; hain eragin azkarra izan zuen nigan haren esaldi laburrak, non ohetik jaiki, haren parean eseri, eta honela esan bainion: –Zer dakizu??;. Helena eta zu??
‎bizirik jarraitzeko makina bati entxufaturik gelditzekotan zer egitea nahi nukeen eta hori dena. Kontu delikatuak dira, serio pentsatuz gero, normalean halako aukerak urruti daudenean hitz egiten baitugu, aise eta ozen hitz egin ere, arretaz eta apalki hitz egiteko gauzak diren arren. Zorionez, ospitalean gai horietaz arduratzen denak behar bezalako errespetuarekin jokatzen du, eta haren laguntzaz zehaztuta utzi dut, neure esku dagoen neurrian, bizitzaren amaierari buruzkoa.
‎" Zer?";" Sar naiteke?" esan zuen;" Itxaron" erantzun nion, denbora egiteko eta neure burua lasaitzeko;" Pasa" esan nuen gero; Ada —gripeak jota zegoen, Arte eta Ofizioetako eskolara joan gabe... hobera bidean bazegoen ere, etxean zazpi zortzi egun egin ondoren— gelan sartu, eta ohe ertzean eseri zitzaidan; urduri zirudien, eskuak etengabe igurzten zituen behintzat elkarren aurka;" Hitz egin dezakegu?" esan zidan; gero, berriz, ezustekorik ezustekoena ahoskatu zuen, irmo eta tinko, eskuak batera eta bestera zabalduz: " Badakit!"; besteak etxetik alde eginak zirenean edo lotan zeudenean egiten genituen Helenak eta biok geure egitekoak, baina Regina enean guztiak ez zeuden lotan, antza, Ada behintzat ez...; hain eragin azkarra izan zuen nigan haren esaldi laburrak, non ohetik jaiki, haren parean eseri, eta honela esan bainion: " Zer dakizu?";" Helena eta zu..." esan zidan Adak, burua ezker eskuin mugituz, nik akusaziotzat hartu nuèn keinu ezin adierazgarriagoan, esaldia hantxe eteten zuela; eta ni hantxe, estu eta larri, Adak eten zuèn adierazpena noiz osatuko; ez bainuen dudarik egiten adierazpen hark bigarren parte bat izango zuela; zer esango zuen Adak bigarren parte hartan:
2011
‎Zeraman berokia eta zapatak kontuan hartuta, garbi zegoen festaren batera zihoala. Aldarte onarekin zegoenean egiten zuen pausaje indartsuarekin abiatu zen espaloian barrena. Takoien hotsak entzun nitzakeen nengoen lekutik.
‎Ezjakinean erortzen dira elur maluta bigunak leihoko kristal eta plastikozko poltsen kontra, eta hala urtzen dira. Apirilak bere burua ezagutu dezan egiten du elur ia euri hau, beharbada, apirilak bere burua patioko putzuetan ikus dezan.
‎Alegia,, eskultorea banintz bezala sentitzen naiz, harria zizelkatzen. Fede handia daukat egiten ditudan pelikuletan, baina tentsio bat ere sortzen didate, zailtasunak, erronkak proposatzen dizkidaten lanak aukeratzen ditudalako eta ezinegona eta zalantza ditut lagun, benetako harri hori lortu arte?.
‎dakidanean negar egiten duzula
‎dakizunean negar egiten dudala
‎bakarrik daudelako egiten dute negar,
‎Ezerk ez zeukan zentzurik, eta gure barrea zentzugabeziaren gailurra zen. Xanti hilzorian zegoelako egiten genuen barre, ala errudun eta zikin sentitzen ginelako?
‎Ohar hau ez da beste mundukoa. Baina hala izateari uzten dio behaketa hau ohean etzanda zaudela egiten baduzu eta une horretantxe pentsatzen baduzu, zeina ihesi doakizun eta erremediorik gabe ezerezean murgiltzen baita. Orduan gehiago ez jaikitzeko gogoak harrapatzen zaitu eta, jakituria aldi batean, pentsatzen duzu zeure burua gosez akabatzen uztea?
‎–Beckek munta handiko aferak eta sekretu izugarriak zekizkielako itxurak egiten zituen beti. Baina putza besterik ez zekien buruharro hark.
2012
‎Eskuak besteen komunetan sartuta ematen zuen eguna, beti lan neketsu eta makurrenak egiten, kiratsa zeriola. Bazekien gaizki egiten zuela eta aitak erruz egiten zuela lan etxekoak mantentzeko, baina ezin zuen saihestu, lotsatu egiten zen. Egoitzen aita miresten zuen.
‎Ez al dizuet lehen ere esan zuek eromentzat hartzen duzuen hori ez dela izaten zentzumenen zorroztasun gehiegia baino? Une hartantxe, izan ere, hots apal, sor, laster bat iritsi zitzaidan belarrietara, erlojuek kotoian bilduta daudenean egiten dutena bezalakoa. Ederki ezagutzen nuen hots hura ere.
‎Baina hotsa indartzen ari zen; eta nik zer egin nezakeen? Hots apal, sor, laster bat zen, erlojuek kotoian bilduta daudenean egiten dutena bezalakoa. Arnasestuka hasi nintzen, eta, hala ere, ofizialek ez zuten entzuten. Lasterrago hasi nintzen hizketan, biziago; baina hotsa ozenagoa egin zen.
2013
‎Orain arte inork ez dit eman konbentzituko nauen erantzunik. Nire ama eta nire kasuan, hitz egiteko gogoa edo zerbait esateko beharra daukagunean hitz egiten dugu, araurik gabe. Batzuetan egunean bi aldiz, baina noizbait egon gara hamabost egun elkarren berri jakin gabe.
‎Ez zitzaion gustatzen egun oso batez biki galtzaile sentitzea. Beste egunetan, errutinan, ez zen gogoratu ere egiten bazuela 25 kilometro baino gutxiagora bizi zen ahizpa bat, lau solairuko etxe bat, Porscheak, txoferrak, semeak eta kluba zituena.
‎Liburuaz ez zen inoiz ahazten hondartza egun hartan. Tarteka, irakurketan erabat murgilduta zegoenaren itxura egiten zuen, eta hartara, bost bat minutuko atsedena lortzen zuen Angeren bakarrizketetan. Eskolako jolas garai tankerako bat.
‎Literatura baliatuz, antzerkia, poesia, ipuinak?, orkestra musikaren laguntzaz, artista dadaistak berak aktore inprobisatu bilakatuz, gauero eskaintzen zituzten ikuskizun bitxi, deigarri eta eskandaluzkoak. Artista dadaista horien artean bat zegoen buru egiten zuena, Tristan Tzara izenez: idazle errumaniarra, Vladimir Ilitx Ulianov politikari errusiarra bezalaxe, Zurichera emigratu zuena.
‎Eta, bigarrenik, harritzen nauena zera da: nola sinetsarazi zieten egiten zituzten hilketek ez zutela zigorrik ukanen; atxilotuak baziren, ez zegoela arazorik, ez zutela jazarpenik pairatuko; ETAkoak zirela, terroristak, eta, ondorioz, ez zela zigorrik izanen, alderantziz.
2014
‎Kasualitatez deskubritu zuen, besteen negarretik ihesi zebilela, bakardadean negar egiteko hori aurkitu omen zuen. Berak ez zidan negar egiten zuenik esan, baina nik badakit negar egiten zuela. Urteen ostean, negar egiten jarraitzen zuela.
‎Skip Atwater kazetari gaixoa gisako xelebrekeriak ehizatzera kondenatuta dago lan egiten duen aldizkariko sail sentsazionalistan, eta Moltke gorotz eskultorearen bila abiatzen da bere NYC dotore ezagun eta maitetik Indiana beti xumeagora. Hasiera batean erabat fedegabea eta eszeptikoa eta heretikoa da ia, hain gutxi du sinesten egokitu dioten erreportaje horretan, baina Moltke andreak, obeso morbidoa izan arren sekulako malgutasuna eta abilezia fisikoa duenak eta Atwaterrek inoiz ezagututako emakumerik sentsualena ere badenak, konbentzitu egiten du bere femme fatale trikimailuak baliatuz eta musu umel zakil altxatzaileak tartekatuz ezin errefusatuzko argudioekin.
‎427 Zer egin ez dakidanean, zer egin ez dakidalako plantak egiten ditut.
‎–Lurraldea kendu, Frantziak berak historian Alemaniari hainbat aldiz egin diola1118; azkeneko hogeita hamar urteetan ere horretantxe tematu dela1119; orain berton gerra deklaratu zuenean probintzia aleman aberatsenetako bat bereganatzea zuela asmoa1120 Aitzitik, Alemaniak gerra hau Frantziak deklaratu diolako egiten duela, ez duela egiten konkista gerra bezala, eta konkistaturiko lurralde bat konkistagatik bereganatzeko asmorik ez duela, Napoleonen gisara1121; beraz Alsazia Lorrena galdatzeko arrazoia autodefentsa ziurtatzea dela, ez konkista. Behin eta berriro errepikatzen da orobat Alsazia Lorrenaren esijentziak ez daukala zerikusirik konkistarekin; konkista krimen bat dela nazioaren eskubidearen aurka1122.
‎Garbi dago zergatik kendu zizuten kasua. Banekien ongi egiten nuela zuri deituta.
‎Edota Rikardori kanpaia berotzen zenionean, begiak itxita imajinatzen zenuenean. . Badakit egiten duzuela, baina nahiago ez jakin, esan zizun Rikardo baino lehenago izan zenuen mutil laguna etxera eraman zenuenean.
2015
‎Metroan zihoan bitartean egiten zituen ametsak egia bihurtzen ziren trena hartzen zuenean.
‎hala aste osoa bete artean. Halaxe, lo egiteari utzi zion guztiz, eta halaxe sendatu zitzaion amets egiten zueneko logabezia setati eta arriskutsu hura.
‎Saia nadin erantzuten. Azkar eta zakar esanda, potroetan jarri zaidalako egiten dut. Gaia sakonxeago hartuta, ez dut uste herri xixtrin bateko xixtrinkeriak bakarrik direnik.
‎Saguzarrek negu aurretik osatzen dituzte bikoteak eta hegan doazela egiten dute larrutan. Gizakion eskrupuluak nazkagarria bilakatzen duen saguzarren itxurak ez du zerikusirik bere izaera eta portaerarekin.
‎Eta Eddieren gelan batu ziren biak. Ba hasi ziren ikasten eta holakoren batean altxatu da Chris, nire lagunaren neska, badakizu, bururatu zaiolako mutilaren pisura joan behar duela, badakizu neska hauek, beraiekin zaudenean paso egiten dute, baina metro batzuk urruntzean, orduan gogoratzen dira zutaz, eta gutxien uste duzun momentuan, hortxe agertzen dira atariko txirrina joz, larrua jotzeko gogoa dutela esanez. Neskak.
‎badakit eta hala ere ez dakit. Ez dakidan itxurak egiten ditut, nire golkorako: ederto batean dakit Ediporen sekretua agerian jarria izango dela, Danton gillotinaz jota hilko dela, baina aldi berean??.
‎–Ez dut abokatua izan nahi, ez dut sekula nahi izan. Pozik nago egiten dudana egiten: eskuekin lan egiten, etxeak konpontzen, soroak ereiten, itoginak kentzen, habeak berritzen...
‎Dirty movies, When the balls get hard eta The bitter taste of semen, besteak beste. Azkenean, Girls prefer dogs doinuaren lehenbiziko notak jo zituztenean, miresle gehienok Gennaren ohiko interpretazio zirraragarria espero genuen; baina, tamalez, esan beharra dago galdua duela behinolako karisma hura, aspaldi utzi ziola egiten duen musikan sinesteari. Oraindik ederki mugitzen du ipurtaldea taula gainean Detroiteko neska txiki meharrak, eta ez zaio ahaztu kontzertua aurrera eramaten, titi kolpez eta sexu probokazioen bitartez bada ere; baina karisma ez da abesten den bitartean aurpegi hiper eszitatua eta sasi orgasmikoa jartzea bakarrik.
2016
‎Betzuloek emetasuna nabarmentzen diote. Beti bezala jertse doiegi bat darama eta galtza estuak, eta tarteka, urduri dagoenean egiten duen modura, bere adats gorria marruskatzen du eskuekin bularren parean, berriro bizkarrean behera bota baino lehen. Norbaitek ederra dela esango balu, baietz erantzungo nioke, baina badu edertasuna bera baino erakargarriagoa den zerbait, misterioaren zantzu bat agian, edo urrunagoa bihurtzen duen dotoretasun halako bat, edo hauskortasuna ere izan daiteke.
‎Pitxerra mahai gainean utzi eta bere adatsa eskuekin laztantzen hasi da. Urduri dagoenean egiten duen imintzioa izango dela pentsatu dut.
‎Munchausen iruditu zitzaidan lehen gainbegiratuan atzokoa: eriak gaixo dagoen plantak egiten ditu zain dezaten. Badakizu, atentzioa erakartzeagatik, ez delako maitatua sentitzen.
‎Maila ezberdinetako supersaltzaile horietako gutxik konpartitzen du, tamalez, John Grisham en apaltasuna: . Nik badakit egiten dudana ez dela literatura. Niretzat, fikzioaren funtsezko elementua argumentua da.
‎Adibidea jarri du: «Denda batera zoazenean, ikusten baduzu zure aurrean dagoenak euskaraz egiten duela, estresa zerora joaten da. Aurreko hiztunak ireki dizu bidea».
‎Badaude hitz egiten duten lekuak, eta badaude ibil daitezkeen hitzak, eta, oraindik ere, gurutza ditzake
‎Badaude hitz egiten duten lekuak, eta badaude ibil daitezkeen hitzak, eta, oraindik
2017
‎–Oso gaizki dago, dohakabea, jarraitu zuen bere atergabeko hitz jarioan kaskagorriak?; bere ostatua airean darabil egiten dituen eztultzarrekin. Izugarriko mando eztulak!
‎Yusrik badaki egiten duen lana ez dela Egiptoko agintarien gogokoa, baina ez zaio ardura aurpegirik sumatzen. Abokatu kairotarrak ondo baino hobeto daki zer den demokraziaren alde borrokatzea.
‎Egia da industria sektoreko gizonezko langileak gutxitzearekin batera zerbitzuen sektore zabalean jarduten duten emakumeen kopuruak gora egin duela, baina, lehen aipatu bezala, sektore horretako produktibitatea txikiagoa da industriakoa baino, besteak beste ekoizpenaren ikuspegi patriarkala dela eta. Horregatik sailkatzen dira gizarte zerbitzuak, emakumeek lehen doan egiten zituztenak, gizarte gastuen multzoan, inbertsio produktiboen multzoan sailkatu ordez.
‎Bart, esate baterako, ordenagailua itzali eta ohean sartu naizenean, burua niregana itzuli eta lankide batekin geldituta zegoela gogoratu du eta zalantza handiak zituela zer soineko jantzi. Lo dagoela egiten dituen galdera horiei erantzun azkarra eman behar izaten diet, bestela esnatu egiten delako, eta soineko gorriarekin primeran egongo dela erantzun diot eta poztu egin dela uste dut, irribarre txiki bat egin baitu, soineko gorriarekin zeinen panpoxa egongo zen irudikatuko zuen ametsetan eta berriro zurrunga txikiak eginez lo jarraitu du. Gaur goizean galdetu diot ea gauean afaritarako zer soineko jantzi behar duen eta harritu egin da eta ea nik nola dakidan lankide batekin duen hitzorduaren berri galdegin dit.
‎Nik piano klaseekin jarraitzen dut eta noizean behin Miguelek aurikularrak kentzeko eskatzen dit, etxe osoa nire auditorio bilakatzeko. Aitor lanean dagoenean egiten dut, eta amaitzerakoan Miguelen txaloak entzun ditzaket egongelatik gora nire estudiora heltzen. Irribarre egiten dut jaistean, erreberentzia moduan burua makurtu eta hozkailua irekitzen dut nire egoa izozteko.
‎Arotzetako batek mailua bota eta hurbildu egin zitzaigun azkar. Gazte beltzarana zen, argi zegoen kirola egiten zuela eta ez zuela askorik jaten. Txile edo Peru aldekoa izango zela pentsatu nuen haren hazpegiak ikusita.
‎Begirada eutsi zidan hitz egiten nuen bitartean, gero burua mugitu zuen ezker eskuin.
‎Normalean, enpresan urte batzuk badaramatzazu, itxuraldaketa nagusia nola lan egiten duzun badakitenean egiten baduzu, ez da hain konplikatua izaten lanpostuari eustea. Gainerakoan, ikusi egin behar nagusia nolakoa den.
‎Bi orduko festa: ama, negarrez etengabe, semea besarkatzen, haren aurpegia ukitzen, egiazki han zegoen ziurtatu nahirik edo; aitak, berriz, galdera parrastada egin zion egiten zuen lanaz, bere egoeraz, baimenaren arrazoiaz. Baimena!
‎Beti, beti egiten zuen umekeria hori, gaztetatik, eta han geratu zen, nire erreakzioaren zain. Nik ez nuen ezer esan, banekielako garrasi egiten banuen merezi ez zuen poza emango niola.
2018
‎Zergatik ez zuen esnatzerik nahi. Eta Linda goibel zegoen hitz egiten zuen bitartean. Eta halako batean malkoak hasi ziren erortzen neskaren begietatik.
‎aski da bostehun piastrarekin. Neskatoak badaki egiten duena, berak egiten duena, horixe hautatu izango zukeela amak bere alabarentzat, baldin eta ausartu izan balitz, hartarako indarrik izan balu, halakorik pentsatze hutsak eragindako oinazea egunero present egongo ez balitz, ahulgarri.
‎–Ez. Katalunia korronte guztietara zabalik dagoen herrialde bat da, baina egia da badituela integrazio arau batzuk eta harrera herri izatearen sentipen bat, hara doazenak bere egiten dituena. Jakina, hizkuntza ahaltsua daukate; hori oso garrantzitsua da; nonahi katalanez entzuten duen umea katalan bihurtzen da.
2019
‎Agian dagokien lurraldea da. Izan ere, etxe honetara etorri eta terraza atondu nuen; beraiek dira, baina, inor ez dagoenean abaro egiten dutenak berton. Ziurrenik, dagoeneko beretzat dute.
‎–Lukurreriagatik telefonoa eraman dezakezu, baina ez diozu txartela kentzen?, ironizatu du Sarasak: . Hori telefonoa une oro geolokalizatu daitekeela dakizulako egiten duzu. Indefentsio handiagoa eragiteko?.
‎Gorputz lurralde horren gaineko, jabetzak, subiranotasunak eta kontrolak osatzen dute bortxaketaren esanahi unibertsoa?, Segatoren hitzetan. Espazio publikoan gertatzen diren bortxaketetan, erasotzaileak indarkeriazko ekintzaren bidez adierazten du bere nagusitasuna; etxeko bortxaketetan, berriz, bikote edo seme alabekin, jabetza sentsazio hori dagoeneko badagoelako egiten du.
‎Telefonoa du belarrian. Zorroan bila dabil hitz egiten duen bitartean, aztoraturik, egiten ari denean arretarik ipini gabe. Presa dago bere hitz egiteko moduan.
‎Neskatoa haztean agertzen dira egiazko gatazkak; ikusia dugu alabak amaren kontra berretsi nahi izaten duela bere autonomia: amaren begietan, esker txar gorrotagarria erakusten du horrek; ama tematuta dago ihes egiten duen borondate hori, menderatzen?; ez du onartzen bere doblea beste bilakatzea. Gizonak emakumeen ondoan aurkitzen duen plazera, hots, orotan bera gehiago dela sentitzeko plazera, emakumeak seme alabekin bakarrik sentitzen du, alabekin bereziki; frustraturik sentitzen da bere pribilegioei, bere autoritateari uko egin behar badie.
‎Han, delirioa apaldu, eta egoera katatoniko batera pasatu zen. Neska gazte hori mekanografoa zen, eta maitemindurik zegoen lan egiten zuen etxeko ahaldunaz. Landara joan zen emakumezko lagun batekin eta bi gizonezko lankiderekin.
‎Raimundo Silvak telefonorantz jauzi egin zuen, segundo batez zalantza eduki zuen, Eta bera ez bada, baina bera zen, Maria Sara, eta hauxe esaten zion, Ez zenuen egin behar, Zergatik, galdetu zuen, berak, nahasirik, Gaurko egunetik aurrera ezin izango naizelako arrosarik egunero jaso gabe egon, Ez dut inoiz arrosekin huts egingo, Ez naiz arrosaz arrosaz ari, Orduan, Inork ez luke behin eman zuena baino gutxiago eman behar, sekula, ezin daiteke gaur arrosarik eman bihar basamortua emateko, Ez da basamorturik izango, Hori promes bat baizik ez da, ez dakigun gauza da, Egia da, ez dakiguna da, nik ere ez nekien bi arrosa igorriko nizkizula, eta zuk, Maria Sara, zure aldetik, oraindik ez dakizuna da hemen badirela zureak bezalako beste bi arrosa, loreontzi batean, sekula gertatu ez zen setio bat kontatzen duten orri batzuen ondoan, mahaitxo baten gainean, neronek ikusten dudan bezala existitzen ez den hirira zabaltzen den leiho baten ondoan, Zure etxea ezagutu nahi dut, Ez zaizu gustatuko, ausaz, Zergatik, Ez dakit nola adierazi, etxe xumea da, ez, okerrago, edertasunik gabea da, ni eta altzari batzuk hemen elkartu gara, liburu asko dago, liburuetatik bizi naiz, baina ni beti kanpoko aldean nagoena naiz, baita egilearen okerra edo oker tipografikoa zuzentzen dudanean ere, ni ez naiz lorategi batean hosto bat, garbitasunaren alde, zorutik jasotzen duen ibiltaria besterik, gero, non utzi ez dakiela, bere sakelan gordetzen duena, eta horixe da nirekin daramadan guztia, hosto idorrak, zimelduak, haien artean ez da ahoratzeko ona den fruiturik, Bisita egitera joango natzaizu, Ez da munduan hori baino gehiago desio dudan gauzarik, eten egin zuen une batez, eta gero gaineratu zuen, Oraingoz, baina esan berriaz damuturik, edo batere egokia ez zela deliberaturik, zuzendu egin zuen, Barkatu, ez zen hori nire asmoa, eta emakumeak isilik segitzen zuenez, sekula ahoskatzerik pentsatu ez zituen hitz zuzen, egiatiak, berez eta ez intsinuaziozko jolas zuhur batez adierazkorrak ziren hitzak askatu zituen, Bai, horixe zen nire asmoa, horixe, eta ez dizut barkamenik eskatuko. ...ntxe gorritu behar ote dudan jakitea da, Gogoan dut behin lotsagorriturik ikusi zintudala, Noiz, Zure bulegoan zegoen arrosa ukitu nuenean, Emakumezkoak gizonezkoak baino aiseago lotsagorritzen dira, sexu ahulekoak gara, Biok gara sexu ahulekoak, ni ere lotsagorritu nintzen, Sexuen ahultasunaz asko dakizu, Nire ahultasunaz asko dakit, eta besterenaz ere pixka bat, baldin eta liburuek badakite hitz egiten dutenaz, Raimundo, Esan, Etxetik ateratzen ahal naizen bezain pronto zu ikustera joango naiz, baina, Zain naukazu, Hitz horiek onak dira, Ez dut ulertzen, Hor nagoenean ere, nire zain segitu duzu, eta ni ere zure zain egongo naiz, ez zuk, ez nik ere, biotako inork ez baitaki bestea noiz iritsiko den, Itxaron egingo dut, Laster arte, Raimundo, Ez zaitez beranduegi etor, Zer egingo duzu telefonoa e...
‎Ez zuen aintzat hartu, ordea, inguruko labarren aurka lehertzen ziren olatuen indarra. Harantz zihoazen uhinek, izan ere, harresi menderaezin haien aurka jo ondoren bueltan zetozenekin egiten zuten talka, eta, joan etorri haiek sortzen zuten zurrunbiloan, Gorgontxo gobernaezin bilakatu zen.
‎Sabinek harriduraz begiratzen dio gudariari. Total eginda dagoela jakin arren, hitz anpuloso horien azpian egia arrastorik ba ote dagoen zalantza egiten du. Izan ere, ezin du irudikatu Inaxio bezalako gizon zakar trauskila antzerkia eginez.
2020
‎Zerbitzuen sektoreak produktibitate txikiagoa du industriakoak baino, besteak beste ekoizpenaren ikuspegi patriarkala dela eta. Horregatik sailkatzen dituzte Hego Euskal Herriko erakunde publikoek eta alderdi politikoek, oro har, gizarte zerbitzuak, emakumeek doan egiten zituztenak barne, gizarte gastuen multzoan, inbertsio produktiboen multzoan sailkatu ordez. Produktibitateak gure gizarte neoliberalean kapitalaren produkzioarekin eta metaketarekin baitu lotura, ez ongizatearen produkzioarekin.
‎Eta ez zegoen emakumezkoen sindikalismorik. Eta emakumezkoen lan guztiak merkatura irten direnean, lan horiek doan egiten ditugun zerbait izateari utzi diotenean eta negozio handi bat sortu denean, ia doan egiten jarrai dezagun nahi dute. Hortaz, merkatuan sartu arte[...] emakumeak ez zuen ezagutzen zer den sindikatu bat eta lan handia egin behar da.
‎Legarreta eta Sagastizabalek susmoa daukate, DAIen bitartez, gizonek zaintza lanei eskaintzen dieten denbora nolabait sobredimentsionatua dagoela, emakumeek zaintza lanei eskaintzen dieten denbora asko etxeko lanekin ere erabiltzen dutelako. Umearekin bazaude egun osoan zehar, jarduera bezala ez duzu jarriko, umearekin nago?, baizik eta umearekin zaudela egiten dituzun jarduerak. Eustaten DAIan bi jarduera aldi berean eginez gero ipintzeko aukera duzu, baina hiru egiten badituzu ez dago aukerarik, eta zein ipintzen duzun lehenago, gizartean jarduera bakoitzak duen aitortzaren eraginpean egongo da.
‎Gasteizen ikasten nengoelako itxurak egiten nituenean, Garzonek desjabetu zuen Jarraiko egoitzan eguna urratu arte lurrean lo kuluxka botatzen nuen gela horretan lo egingo al du inork. Bere gurasoei gezurrak esango dizkie?
2021
‎Enigma horren aurrean, Agustin Hiponakoak hauxe zioen denborari buruz: " Inork galdetzen ez badit badakit zer den, baina galdetzen badidate ezin dut azaldu"; Parmenidesen arabera, denbora ilusio hutsa da; Kanten ustez, espazioa eta denbora errealitatea egituratzeko oinarri oinarrizko aprioriko kategoriak dira; Freuden psikoanalisian, gure bizitzako une guztiak batera daude amets egiten dugunean, eta edozein modutara korapilatu daiteke duela 10 edo 20 urteko iragana atzoko egunarekin. Sinkronikoa omen da ametsen denbora.
‎Esateak absurdoa dirudi baina irakurri egin behar da. Alde handiegia dago egiten ditugun liburuen eta irakurtzen ditugun liburuen kopuruaren artean. Idazle gehiegi ditugu halako edo holako literatura ez zaiela interesatzen esaten dutenak, eta gutxi, aldiz, ulertzen dutenak idazle batek literatura guztia ezagutu behar duela, inposiblea den arren.
‎Gerora konturatzen zara euskarak, hizkuntzak, berezitasun bat ematen dizula eta, gainera, oso ondo doakiola egiten duzun musika horri.
‎Laurak laurden gutxitan abiatzear dago karrusel zabalaren azken bira. Tabernak ixtera doazenean egiten duten bezala, abestiren bat jarri luke, beti berdina, tourraren amaiera dela jakinarazteko. Ez dela beste bueltarik egongo, hau agur bat dela, hemen bukatzen dela gaua guztiontzat.
‎Pikutara bidali nahi nuen Houellebecq. Akaso hobe nuen segurura jo eta asko gustatua zitzaidan bat berrirakurtzea, hilzorian daudenek egiten duten moduan: inoiz ez liburu edo disko berririk.
‎Bihotza eta klitoria, biak taupaka. Bizitzeko beharrez dagoenean egiten duen modu horretan egiten dio taupa momentu honetan bihotzak. Plazerak klitoria odolez puzten duenean lez dauka istant honetan taupada kulero barruan gordeta, oihartzun eginez.
‎Oraindik baten batek liburua darama eta irakurtzen doa. Esango nuke hobekien jantzita doazenek egiten dutela hori, soinean diru gehien eramaten dutenek. Ni neu izango naiz salbuespenetakoa.
‎–Hara igotzen direnean –segitu zuen apur bat ahopeka–, zuen herrira esan nahi dut... zuenera doazenean egiten dituzten... barrabaskeria guzti horiek ez dituzte egiten jende gaiztoa direlako. Egiten dituzte guardia zibilak direlako.
‎–Esan nahi duzuna bada ez daukatela egiten dutenaz damurik –esan nuen poliki–, ados nago zurekin. Esan nahi duzuna bada inor ez dela sartzen Guardia Zibilean pentsamendu kritikoarekiko atxikimenduz, baita ere, ados nago zurekin.
‎Uniformez doazenek zaintza egiten duten bitartean, kalez jantzitakoek liburuak eta bideo-kaseteak arakatzen dituzte. Badakite irakurtzen, baina batez ere irakurritakoa ikuspegi antisubertsibo batetik iragazten.
‎titulua jartzen du mahaian. Desesperatuta dagoenean egiten du, galtzen hasten denean. Biok dakigu karta horrek ez diola inoiz garaipenik emango.
‎Klimaxaren ondoren umil daude bi artistak. Erruki txiki bat dago txalo egiten duen jendearengan, trantzearen zailtasuna ulertuko balute bezala. Pertsonaiatik pertsonarako trantsizioa egiten lagundu nahi die jendeak.
‎Esna nagoela egiten duzu alde (I)
‎Esna nagoela egiten duzu alde (II)
2022
‎Jajajajjajaja... ...marikoia dela baina ezkutatu egin nahi da seguru hori dela bai baina ze ostia errespetatu du ba jendea jo hau da betekada eman didatena patatek banoa gintonik bat hartzera eta ea lagunak ere aurkitzen ditudan ze gainera botea nik daukat eta ez baditut aurkitzen ba botea gastatuko dut jajajajajaja ostia norbait deika bai zein da bakarrik egon nahi nuen zergatik haserretzen zara zergatik dago gaizki egiten dudan guztia mekauen la puta nazkatuta nago etxera noa eta kitto hor konpon ustelduko zarete guztiak ostia ostia ostia ostia ostia ostia non nago non nago non nago non nago non nago non nago aaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa egin lo ostia pasako da.
‎Ea maiorazkoek dantzalekuetan egiten dutenak edo egiten ez dutenak zer lotura duen kontu horiekin galdetu zuen hirugarrenak, eta kontatu behar izan nien maiorazkoak mutilzahar gelditzeak lotura estua zuela nekazaritza tradizionalaren krisiarekin, hori zela behintzat Bourdieuk bere lanean esaten zuena, alegia, industria etorri zenetik neskek nahiago zutela sektore horretan lan egiten zuten mutilekin ezkondu baserritarrekin baino. Horretan behintzat arrazoi ematen ziotela esan zidan buru egiten zuenak, arrazoi ematen ziotela Bearnoko soziologo horri, eta jarraitu genuen berriketan, gaiak zituen ertzak eta zertzeladak aztertzen.
‎Azken finean, orduan inportanteagoa iruditzen zitzaidan Margari laguntzea, Floreal bera zaintzea baino: harekin denbora pasatzeko aukera bat gehiago zen hura, maiteminduta zaudenean egiten dituzun gauza horietako bat –aitona hil eta ez hainbestera joan ginen, azkenean, elkarrekin bizitzera, Margaren gurasoen haserrerako, behin behinekoa izan zena, zorionez–.
‎Beno, Suitza Txikiko labana bat, egokiago". Argi zegoen egiten zuena egiten plazer izugarria sentitzen zuela, eta horrek ikaratu ere egiten zuen batzuetan. Hala ere, hori zen bere funtzioa, eta horregatik errekrutatu zuen bera, eta ez beste inor, Muturgogorreko erresistentziak historian izan zuen misiorik garrantzitsuenerako.
‎Urteak daramatzat negarrik ez egiteko entrenatzen, eta bihotza belaki bihurtzea lortu dut azkenean. Ez dakit gainezka egiten duen egunean zer gertatuko den.
2023
‎Bi agintari gazteenak trankil antzean zeuden. Portuko nagusia, Kaio Luxe, belarrondoko bizar beltz luzeei tiraka ari zen, jakin minez zegoenetan egiten zuen bezala. Harkaitz, berriz, eltzeko esnea baino lasaiago, beso gihartsuak bularrean gurutzatuta.
‎autobusetik jaitsitako hiru lagunak hantxe zeuden, beiratearen bestaldean: aurrena, gizon galaia; hurrena, haren atzealdeko mahaian, gizon traketsa; eta, azkena, hura ere atzealdean, Petra liraina, hankei eragiten, urduri dagoenean egiten duen bezala.
‎Batzuetan zure atzamarrak dira, beste batzuetan zure mihia da. Ez dakit irribarre egiten duzun edo pozez negar egiten ari zaren plazeraren plazerez oihu egin dudanean. Behatzak bustitzen dizkizut.
‎Gainean daramat eguneko hogeita lau orduetan, eta gainean daramat nik bakarrik, jakina, zeren eta neurea baita haurraren ardura oso osoa. Eta irakurrita daukat ama moderno, txukun eta higieneaz kezkatuentzako biblia, senarra" bulegoan" –eta ez fabrika zuloan– dagoen bitartean etxeko lanak egiten dituzten emazteentzat propio diseinatua: Nire haurra hezten, nirea, amarena noski, norena ba bestela.
‎Goizean, eskolan, beste guztiekin batera murmurikatzen dut aita lanera doa, ama etxean gelditzen da, etxeko lanak egiten ditu, bazkari goxoa prestatzen digu, hitz berberak errepikatuz eta galderarik egin gabe. Oraindik ez naiz lotsa guraso normalak ez edukitzeaz.
‎Txinako zaintza dispositibo guztiak SenseTime enpresaren esku daude, herritarren edozein mugimendu harrapatzeko eta puntuatzeko asmoz: semaforoa gorri dagoela aurrera egiten duen oinezkoa, papertxo bat lurrera botatzen duen ibiltaria... Poliziek betaurreko digitalak daramatzate aurpegiak ahalik eta errazen ezagutzeko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia