Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 66

2003
‎Esperientziak erakusten duenez, ia kasu guztietan, bai banakoaren bai talde profesionalaren etengabeko ahaleginek arazo setatienak ere ebaztea lortzen dute paradigmaren baitan. Horixe da zientziak aurrera egiteko duen moduetako bat. Baldintza horietan, harritu ote gaitzake zientzialariak paradigma aldatzearen aurka egiteak?
2004
‎Izan ere, amona Sinforosak noiznahi ateratzen zuen Jainkoa paseatzera. Eta bazirudien, hitz egiteko zuen moduagatik, harreman bereziak zituela goikoarekin. Mila anekdota konta ditzaket, baina bat ekarriko dut hona.
2006
‎H. M. de San Vicente. Egia da gauzak egiteko dugun modua nahiko berezia dela. Agian ez da zuzenena komertzialtasunari begira, baina bada natural sentitzen dugun modu bat.
2007
‎Antibiotikoak sortu zirenetik hirurogei urte eskasera, erabat aldatu da gizakiak bakterioek eragindako infekzioei aurre egiteko duen modua. Baina aurrerapen horrek badu puntu ahul bat, hain zuzen ere arrakastaren ondorioz:
‎Herentziazkoak ez ziren elikadura neofobiaren kasuak ingurumen faktoreei egotzi zizkieten ikertzaileek. Cookek ez zuen ikertu haurren neofobia maila bakoitzean zer elikagai faktorek parte har zezaketen; hala ere, susmoa du gurasoek seme alabekin hitz egiteko duten moduak zerikusi handia duela seme alabek beren dietan gertatzen diren aldaketen aurrean nola erreakzionatzen duten. «Batez ere, gurasoek beren haurrekin nola negoziatzen duten jaki berriak probatzeko eskatzen ari zaizkienean», adierazi du Cookek.
2008
‎Enpresek egoerari aurre egiteko duten modua da gakoa. Enpresa batek pentsa dezake daukana munduko onena dela eta bere horretan geratu edo ausartagoa izan, zer gertatzen den begiratu eta aurreratzen saiatu.
‎Miresmena eta, aldi berean, beldurra zioten nagusiari. Emaitzak miresten zituzten, baina lan egiteko zuen modu gogorrak ematen zien beldur,, goialdean hau, hori eta beste hura, agindu ziotela oihukatzen zuenetan, hortz tartean puruari tinko eutsiz.
‎Aurrekoetan bezala, Athleticek ez zuen ondoegi jokatu, baina garaile. Azkenaldian, Athleticek erasoan min egiteko duen modu ia bakarra da Llorenteri baloiak luze bidaltzea, eta espainiarrak kontrolatutako baloietan eta aldaratzeetan arriskua sortzea. Baina hala jokatuta, gol bakanen bat sartzen baldin badute, eta atea hutsean edukitzen baldin badute, emaitzak ez dira txarrak izango.
2009
‎Baietz uste dugu, eta aspalditik geneukan hitzartuta. Lagunak ditugu eta lana egiteko duten modua gustuko dugu. Dena dela, diskoaren banaketaz, batez ere, taldekoak arduratuko gara.
‎Haurtzarotik Familiaren esku hartze goiztiarra, ekintza erraz baina oso garrantzitsuekin, deskribatutako trebetasun sozial horiek guztiak hobetzeko eta handitzeko funtsezko tresna da. Sussexko Unibertsitatearen (Erresuma Batua) azterketa berri batek erakutsi duenez, txikitan amek seme alabekin hitz egiteko duten moduak eragin onuragarria eta iraunkorra du gizarte trebetasunetan. Emaitzek erakutsi dutenez, amek beren seme alabei beste pertsona batzuen sentimendu, sinesmen, desio eta asmoez hitz egiten dietenean, gogo aldarteei buruzko mezurik jasotzen ez duten haurrek baino hobeto ulertzen dute gizartea.
‎Asko dira. Lasok jokalariekin lan egiteko duen modua azalduko nieke. Agindutakoa betetzen duen pertsona kanporatzea ez da erraza.
‎Interesatzen zait gaia, halako inguru batean bizi naizelako, besterik ez. Dena den, askoz gehiago interesatzen zait idaztea jendeak euren bizitzako aldaketei aurre egiteko duen moduaz. Gehiago interesatzen zait, hori delako nik dakidana.
‎Posibilitate berriak ere, noski, itzelak dira: esaiozu ikasle bati egin dezala lan bat XX. mende hasieran Kazakhstango herrialdetxo hartan txindurrien espezie jakin horrek txortan egiteko zuen moduari buruz; bost minutuan aditu baten txosten ondo informatua entregatuko dizu, argazki eta guzti igual.
2010
‎Horrez gain, mezuak uzteko aukera izango dute erakusketa bisitatzen dutenek. Herritarren parte hartzerako proposamenak egiteko dugun modua da hau, laburbildu du Fernando Iglesias erakusketako komisarioak, erakusketaren izaera gogoraraziz.
‎Hitz egiteko duten moduagatik ezagutuko ditugu?
2011
‎Antiguedadek dio EAJk aldatu egin duela lan egiteko duen modua, eta akordioak Euskal Herrian egitera deitu duElkarlanaren alde azaldu da Erkoreka, baina «blokeen politika» baztertuta
‎Bueno, eta haren maiteei buruz, inork jakin ote zuen inoiz ezer? Osaba Karlosek izango zituen, beste edozeinek bezala, maitasun kontuak bere bizitzan, baina gurean horretaz galdeginez gero, hitz beste egingo zidaten beti; eta nik sumatzen nuen bazela inork esan nahi ez zidanik, eta amak, eta, batez ere aitak, kontu horren gainean hitz egiteko zuten moduari erreparatuz gero, oharkabean pasatu ezin zena. Hitz beste esan badut, are okerrago zen aita bere berea duen irribarre burlati niretzat eramanezin horrekin hasten zenean, anaia mutilzaharraren emakumeekikoez isekari.
‎Eskizofrenia hebefreniko edo nahasiaren ezaugarri tipikoak izaten dira mintzaira nahasia, jokabide nahasia eta emozioen adierazpen desegoki eta eskasa. Hitz egiteko duten moduagatik posible da ezertxo ere ulertu ezin izatea, eguneroko bizitzako ekintzak egiteko zailtasunak izaten dituzte (adibidez, dutxatzeko, janzteko edo janaria prestatzeko) eta emozio eskasia nabarmena izateaz gain, hitz egiten ari direla bat batean barrez has daitezke eta barre horrek haien diskurtsoarekin konexiorik ez izan. Eldarnioak eta haluzinazioak baldin badituzte, horiek ez dute elkarrekin lotura koherenterik izaten.
‎Autoestimu ahula agertzen du ia beti. Gauzak egiteko duen moduarekiko besteen iritziaz kezkaturik agertzen da, besteen etengabeko begirune eta gorespenaren beharra baitu. Bizitza osoan ibil daiteke lausengu bila.
2012
‎Diseinatzaileak abeslariak horrelako adierazpenei aurre egiteko duen modua ere goraipatu du: Nik 30 kilo galdu nituen duela 10 urte eta mantendu egin naiz.
‎Bere sorpresa disimulatzen saiatu da lehen momentutik. Irribarre egiteko duen modua berdin berdina da, baina Marga loditu egin da, edo, hobeto esanda, puztuta dagoela ematen du. Kokospea bereziki.
‎Joplin Tornado Lost and Found Pets Natura Kontserbatzeko Nazioarteko Batasunaren (UICN) arabera, azken mendean espezieak desagertzearen tasa naturala baino mila aldiz handiagoa da, giza jarduerek gero eta eragin handiagoa dutelako. Ekologistei eta kontserbazionistei laguntzea da herritarrek ingurumen arazo horri aurre egiteko duten modu bat. GKE batzuek desagertzeko arriskuan dauden espezieak babesten laguntzeko modua eskaintzen dute GKE horietako batzuek desagertzeko arriskuan dauden espezieak babesten laguntzen diete.
2014
‎General Levy kantariak azaldu du plazer handia dela berarentzat Revolutionary Brothersekin lan egitea. «Ondo ezagutzen dut lan egiteko duten modua eta oso gustukoak ditut beren lanaren sustraiak». IndaGlory estudioetan Grabazioa Donostiako Gros auzoko IndaGlory Studios estudioetan egin da osorik, eta binilozko diskoaren 500 kopia argitaratu dituzte Europa osoan zabaltzeko.
‎Etxe honetan gehien maite dudan objektu finkoan nago eserita, larruzko besaulki marroian; komunetik korrika, edo, zehazkiago, erdi korrika erdi saltoka eta neure buruari ahapeka, etxean bakarrik gaudenetan, lasterka egiteko dugun modu zehatz horretan hona gora ailegatu eta jauzi egin ostean, oinak ipurdiaren azpian bildu ditut agudo epeltasun apur bat lortze aldera, komuneko kanila madarikatuaren zarata itotzen saiatzera joan naizenean luzeegi ukitu dutelako elkar oinazpiek eta zeramikazko lauzek eta azazkaletaraino sartu zaidalako hotza. Postura erosoenaren bila, apaltzen doaz azalak larruaren aurka igurztearen bentosa moduko zarata gogaikarriak, larru marroia eta biok geruza bakar bat bilakatzen garen arte, gero marka gorri desatseginak lagako dizkidan batasuna, batik bat ipurdi azpiko izterren inguruan.
2015
‎Helmuga zein den zehazki jakin gabe, gauzak probatzea eta egitea da herri bezala aurrera egiteko dugun modu bakarra. Esperimentu batek bestera eramaten gaitu eta tartean jakintzaz betetzen gara.
‎Kantu bakarlaria ikasten hasia nintzen kontserbatorioan kurtso hartan, pianoa baztertuta, eta han ere, indar handiko sarrera baten ostean, irakasleen entusiasmoa hozten hasia zela nabaritzen nuen. Hitz egiteko zuen moduagatik, dezepzio apur bat nabaritzen nuen Asierrengan, nekea akaso. Agian horregatik begiratu nion begiratu nion moduan, entsegua amaitutzat eman genuenean.
‎Gure ikerketari dagokionez, zehazki, bereziki azpimarratzekoa da Evansen ikerketa (2011), erreparatzen dielako audientziek ikus entzunezko edukiekin bat egiteko dituzten modu berriei; azpimarratzekoak dira, halaber, Interneteko bideo partekatzeari (Guadagno et al., 2013 eta Hargittaieta Walejko, 2008) eta sareko eduki sorkuntzari (Hargittai eta Walejko, 2008; Vainikka eta Herkman, 2013) buruzko lanak.
‎Hays ek gaineratzen duenez, Euskadiko enpresa gehienek bertako profesionalak nahiago dituzte, izan ere, “lan egiteko duten moduari hobeto egokitzen zatzaizkiola eta konpromiso handiagoa dutela” uste dute.
‎Baina Boris Groys filosofo eta arte kritikariak ondo dioen bezala, erabiltzaileak ezin du Googlek erakusten ez dion beste ezer ikusi, eta, beraz, bilaketa horretan agertzen dena besterik ez da gatazka. Entziklopedia eta hiztegi modernoetatik oso bestela, zeinetan hitza erabilera, testuinguru eta arau batzuen arabera definitzen den, munduari galderak egiteko dugun modu nagusi honekin, Googlerekin, alegia, gatazka hitz solte bat da, hitzen lainoan dabilen beste milioika hitzetarik bat, eta hizkuntza (lengoaia) hitzetan desegin duenez, ez dago esanahi artikulatu bati edo gehiagori lotua, ez da azaltzen bere erdoka semantikoa, ez dago diskurtso baten baitan sartuta, hor dabil, airea da, gatazka.
2016
‎Bere ezpain ubelak (garai batean ezpainetako margoen markak ezagutzen nituen, orain ez), begi beroak, esku zurbilak miresteko astia izan dut ozta ozta. Tarteka beheko ezpainari hozka egiteko duen moduak edo adatsa belarri atzean biltzeko egiten duen imintzio dotoreak ondoeza eragiten didate. Bere begiradaren eremutik kanpo ibiltzea gustatzen bazait ere, une batean bere begiekin egin dut topo eta modu oso ausartean begiratu dit, desafio eginez bezala, ez dakit nire begirada irakurtzeko gai izango zen.
2017
‎...izketatu gehienentzat, Gaeltacht eremua haien kontzientziaren parte da eta Gaeltacht eremua bizirik mantentzeko beharra azpimarratu dute. asko bertara joanak dira irlandera hobetzera eta irlanderako eredu bat hartzera. elkarrizketatuetako askok esplizituki lotu zuten irlanderaz ondo hitz egitea Gaeltacht eremukoa izatearekin. horrekin batera, behera egin zuen hiztun berri bakoitzak irlanderaz hitz egiteko duen moduak. b12 hiztunak (25 urte, emakumezkoa) dio Gaeltacht eremuko jendeak benetako blas a (doinua) duela, eta bere irlandera saghas caighdeánach dela dio (nahiko estandarra). hitz egiteko bere moduarekin nahiko pozik badago ere, behar handia sumatzen du Gaeltacht eremuan boladatxo bat igarotzeko beste hiztun berri askok egin bezala. g15k (26 urte, gizonezkoa) Gaeltacht eremuko irlanderari...
‎Egunak eta asteak aurrera zihoazen eta ereiteko garairik aproposena izanen zen laster. Beraz, ordu pare bat, hiru gehienez arituko zen zeregin hartan, hondarreko egunetan egina zuen modu berean, lanarekin etsi gabe eta loreontzi garbien multzoa pixka bat gehiago handitu arte. Ondoren eguneroko errutinari ekinen zion, zentroko kaperan gogoeta luzeko denbora tarteak emanez, pazienteak goxoki lagunduz eta bisitatuz?
‎Hizkuntza politika eta plangintza (HPP) hizkuntzak arautzen dituen ekintzak dira, eta, gizadia bezain aitzinakoa da, jendeak oroimena dugunetik hitz egiteko dugun moduak antolatu eta moldatzeko nahia izan baitu? (Kaplan eta Baldauf, eta Ricento 1997: 3, in McCarty, 2013: 34).
‎Bilakaera horren barnean etapak eta faseak bereizten dira, bere barneko logika ezagutzeko beharrezkoak direnak. Beste behin, gizakiaren garunean koloreek dirdira egiteko duten moduak erruz kulturalak direla ohartuko gara. Kolorea/ hitza binomioak ere eginkizun zehatza du teoria horien oinarrietan (hitzen aniztasunaz, euskalkien hedaduraz, sailkapenez, toponimiaz eta bestelako adierez diharduen aldetik), gaurdaino ailegatu zaigun historia luzean.
2018
‎(Julenen sinesgogor aurpegia ikusita.) Bai, benetan esaten diat. Nekatu nauk hau guztiaz, erresistentziaren ideiekin bat, hori ezin diat ukatu; baina ez zaidak gustatzen gauzak egiteko duten modua. Bide berriak jorratu genituzkeela uste diat.
‎Nola ikusten duzu haiek etortzea. Biak ezagutzen nituen lehenagotik. Iñakirekin, atezainen inguruan lan egiteko duen moduaz hitz egin genuen, eta bat zetorren nirearekin. Rubenekin, berriz, uste dut asko ikas dezakedala, eta asko eman diezaguke erasoko jokoan.Leganesen lasaitasun eta erosotasun handia zenuela zenion.
‎Baina, Boris Groys filosofo eta arte kritikariak ondo dioen bezala, erabiltzaileak ezin du Googlek erakusten ez dion beste ezer ikusi, eta beraz, bilaketa horretan agertzen dena besterik ez da gatazka. Entziklopedia eta hiztegi modernoetatik oso bestela, zeinetan hitza erabilera, testuinguru eta arau batzuen arabera definitzen den, munduari galderak egiteko dugun modu nagusi honekin, Googlerekin alegia, gatazka hitz solte bat da, hitzen lainoan dabilen beste milioika hitzetarik bat, eta hizkuntza (lengoaia) hitzetan desegin duenez, ez dago esanahi artikulatu bati edo gehiagori lotua, ez da azaltzen bere erdoka semantikoa, ez dago diskurtso baten baitan sartuta, hor dabil, airea da, berez hain astuna dena: gatazka.
‎Eta ikastola batzuetan dena egiten da auzolanean. Horrek ikastolak lan egiteko duen moduari, nolabait, ibilbidea ematen dio. Auzolana, konpromisoa… ohitura edo kultura izaten da ikastola txikietan.
‎Inoiz ez zait gustatu maite ditudan haiei lo egiten duten bitartean so egitea: nitaz ari dira atseden hartzen, badakit hori; eta badakit baita ere, loa, nigandik ihes egiteko duten modua dela”.
‎Hoa Egiten duzun moduan bai, jauna.
2019
‎Zain geratzen nintzen noiz hasiko zen nirekin hitz egiten, garai bateko unibertsitateko lagunarekin, eta ez Ismaelen emaztearekin. Orduko Jasoneri hitz egiteko zuen modua sentitzen nuen faltan nire senarraren editorea bihurtu zen unetik. Beti egon da tentsio bat bion artean, tentsio fisikoa eta intelektuala aldi berean, inoiz ez duena guztiz eztanda egin.
‎Eta aurreraxeago: . Zenbat eta legeek azpiratuago, orduan eta arriskutsuagoa izan da emakumeen boterea[...] Apaldu egingo litzateke baldin eta emakumeek interes gutxiago izango balute hari eusteko, baldin eta hori ez balitz beren burua defendatzeko eta zapalkuntzari ihes egiteko duten modu bakarra?.
‎Zure bizitza, oso osorik: jateko, edateko, lo egiteko duzun modua, zure bizimodu guztia gogoko dut. Zugan balentria handiak egingo ditut nazioen begietan; ezaguna izango naiz zugan, eta herri askok nire izena laudatuko dute zugan.
‎Bere mundutik idatzi du Eduk, munduaz. Eta idazleen eginbeharra hain zuzen hori dela gogorarazi digu; gertu izanagatik txiki deitzen diogun horren berri ematea dela, alegia, idazleak mundu handi eta unibertsalari buruz hitz egiteko duen modu eraginkor bakarra. Besteak beste, munduko biztanle guztiak bizi garelako mundu txiki horietako batean.
2020
‎Airera nahi bestetan jaurti, eta, tarte batez biraka egiteko duen modu dirdiratsuaz gozatu ostean, mirakuluz bezala, ez aurki eta ez ifrentzu, aldiro ertzaren gainean zutik erortzen ikusten den txanpon bat bezain sailkaezin eta harrigarria da beti Anne Carson idazlearen lana (Toronto, Kanada, 1950): poeta saiakeretan, saiakeragile poesian, sortzaile itzulpenetan, itzultzaile sorkuntzan.
‎Are gehiago, norbait ezagutu orduko irudikatzen dut dantzan aritzen den ala ez. Askotan, asmatu izan dut baita dantza egiteko duen modua ere. Gorila baten eran, besoak zabal zabalik.
2021
‎Nolabait, narratzaileak pertsonaia metaliterarioak dira, eta eleberriaren sortze prozesuaren berri ematen dute; halaber, gutunen testuingurua argitzen eta zehazten dute. Esaterako, zinema zuzendari gisa agertzen diren narratzaileek eurek definitzen dute, autoreak eleberri hau eraikitzeko edo literatura egiteko duen modua:
‎Nik informazioa dut, klubaren barruan nagoelako. Uste dut Reala norabide egokian dagoela, astelehenetik ostiralera gauzak egiteko duen modua ikusita. Hori da gure metodoa, baina igandeari [partidei] soilik helduta, hausnarketa bakarra dut:
‎Kanpotik zaila da zuen nabigazioa, ur bizietan ibilbidea egiteko duzuen modua baloratzea. Zu zeu gustura zaude uretan nola moldatu zaren ikusita?
‎Irudi hori nuen poemaren abiapuntuan, eta gerora jakin nuen bizirik jarraitzen duen arreba bakarra bertan zegoela anaia eraman zutenean. Berak kontatutakoarekin asko aldatu zen poema, eta polita iruditu zitzaidan poemara ekartzen saiatzea adin bateko jendeak hitz egiteko duen modu hori eta kontatzeko gaitasun hori.
‎Zorionak denoi, bihotzez esaten dut. Kontrakoa entzuten dudanean, arriskuan dagoela edo mendebaldeko euskarak edo euskalki batek edo herri batean hitz egiteko duten modu batek kalte egiten diola, ez dakit ezta zer pentsatu ere. Inperialismo linguistiko espainiarraren eta jakobinismo frantziarraren arazoa ulertzen dut, horko arerioak ezagutzen ditut, 6 eta 13 urte bitartean gure ama egunero jo zuten eskolan euskaraz jakitearen bekatuagatik, akordatzen naiz Euskaldunon Egunkaria itxi zutela irratian entzun nuen une terrorifikoarekin, ikusten dut Mundakan belaunaldi oso bat euskararik gabe geratu zela, diktadura terrible baten erruz.
‎Bihotza eta klitoria, biak taupaka. Bizitzeko beharrez dagoenean egiten duen modu horretan egiten dio taupa momentu honetan bihotzak. Plazerak klitoria odolez puzten duenean lez dauka istant honetan taupada kulero barruan gordeta, oihartzun eginez.
‎Mrs. Bremanekin ari zen Katherine, etxekoandreek sukalde kontuez hitz egiteko duten modu berezi horrekin.
‎Jendeak beti zuen begiko. Agian jendeari so eta hitz egiteko zuen modu xeratsuagatik.
‎Eta herritarren errealitatean ere ez dira sartzen, ez dute herritarraren alde egiten. [...] Oro har, politikak ez nau erakartzen, ez baitut ulertzen hitz egiteko duten modua; hiztegi zaharrarekin hitz egiten dute. (Elkarrizketa.
‎kez, harriz, lurrez, hostoz, ihiz, zetaz, larruz, zarpailez eta zuhaitzez eginak, eta orain argizkoak —ordenagailuak eta book ak— Denbora pasatu ahala, aldatu egin dira liburuak irekitzeko eta ixteko keinuak, edo testuan aurrera egitekoak. Aldatu dira haien formak, laztasuna edo leuntasuna, barreneko labirintoa, karraska hotsa eta xuxurla egiteko duten modua, iraunaldia, liburuak jaten dituzten animaliak eta ozen edo ahapeka irakurtzeko esperientzia. Forma asko izan dituzte, baina gauza bat da eztabaidaezina:
‎Komunikabideetan hartaz hitz egiteko duen modua oso zakarra da.
2022
‎SAPA adibide bezala hartuta, oro har armagintzaren industriak negozioa egiteko dituen moduak ikertu eta azaltzen ditu liburuak. SAPAren estrategian bi zutabe nabarmentzen ditu:
‎Hezkuntza sisteman berdintasunean hezteko neurriak hartzeko ere eskatu dute: «Hori da aurrera egiteko dugun modu bakarra».
‎Zenbait gauzaz ez dela akordatzen esan du akusatuak, eta ahaleginak egin ditu galderak bere erara erantzuteko, erretratugile gisa lan egiteko zuen modua zein zen azaltze aldera, bereziki, xehetasun horietan indarra jartze aldera. Ukatu egin du inoiz argazki «pornografikoak» egin izana.
‎Zenbait gauzaz ez dela akordatzen esan zuen akusatuak, eta ahaleginak egin zituen galderak bere erara erantzuteko, erretratugile gisa lan egiteko zuen modua zein zen azaltze aldera, bereziki; xehetasun horietan indarra jartzea zuen helburu. Ukatu egin zuen inoiz argazki «pornografikoak» egin izana.
‎Jose Arrueren «fanatikoa» izanagatik, irudiek Ramiro anaiaren trazua dutela onartu du: «Ramirok lan egiteko duen modu piktorikoa eta paleta hartuta hasi nuen lana». Inspirazio iturri izan zuen bereziki Bilboko Arte Ederren Museora itzuli den Fandango lana.
‎amaren rola, babeslearen rola," zure traumak nireen aurretik..., zure beharrak nireen aurretik", nahiz eta burua zuri joan zaizun, gero nik oihu egin dizudalako eta horrela berdindu garelako. Hau da, barneratuta daukagun zenbait mekanismok gure ongizatearen kontra egiteko duten modua. Kontu horiek. ezin ditut gainetik kendu.
2023
‎«Azken urteetan pilatutako esperientzia oinarri hartuta, jauzi bat egiteko abagunea da», adierazi du koalizioaren Gasteizko alkategai Rocio Viterok. Donostiako Udalerako hautagai Juan Karlos Izagirrek, berriz, azaldu du koalizio subiranistak gero eta babes handiagoa duela, lan egiteko duen moduagatik: «Udalerri mailako lehen indarra gara, eta hori ez da kasualitatea».
‎Ariasek lan egiteko zuen moduari buruz ere jardun da Rizo, eta nabarmendu du inoiz ez zuela ideia bat beste batekin ordezten: «Unean nahi eta gogoko zuen hori onartzen zuen».
‎Gaizki sentitzen nintzen Laia nire bulegora material gehiagorekin etortzen zen bakoitzean. Gaizki sentitzen nintzen nirekin hitz egiteko zuen moduagatik, baina, batez ere, deskribatzen zizkidan hainbat egoeratan neure burua ikusten nuelako. Nola zitekeen halako neska gazte batek, bizitzaz hain gutxi jakin behar zuenak, hain zehatz hitz egitea gertatu zaizkidan edo une horretan gertatzen ari zitzaizkidan hainbat gauzaz?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia