2015
|
|
3 Ez dakizuela burutik pasa, arima hauek lurreko ezergatik ere inperfekziorik ez egiteko desira handiak eta erabakia dituztelako, inperfekzio ugari eta bekatuak ere
|
egiten
ez dituztenik. Beraiek konturatuta ez, Jaunak halakoei berariazko laguntza ematen baitie horretarako.
|
|
Egia hau da: su ematen diotenean arkabuz batetik pilota irteten den bezain azkar, jaikitzen dela barrualdean hegaldi bat (ez baitakit beste zer izen eman diezaiokedan), zaratarik
|
egiten
ez badu ere, hain mugimendu argia egiten du, non ez baitaiteke izan inola ere gure irudipena; eta, uler dezakeen guztirako, beretik erabat irtenda, gauza handiak erakusten zaizkio; eta bere burua berriro senera datorrela sumatzen duenean, irabazi handiekin da eta lurreko gauzak hain gutxitzat ditu ikusi dituenen ondoan, non zaborra iruditzen baitzaizkio; eta geroztik samin handiaz bizi da lurrean... Jaunak joatekoa den lurraren zertxobait erakutsi nahi izan diola dirudi, bide latz honetako nekeak igaro ditzan, atseden hartzera nora doan jakinik, Israel herrikoak agindutako lurraldera bidali zituztenek seinaleak eraman zituzten bezala.
|
|
12 Eta hau
|
egiten
ez badu, komeni da egiten saiatzea, horrek ez baitio eragotziko otoitzik gorena, eta ez dut ontzat horretan askotan jardun ez izatea. Honetatik Jaunak liluramendua emango balio, bejondeiola, nahi ez badu ere utzaraziko baitio egiten ari zena.
|
|
Hori ez du jakingo arimak esaten, ezta ezin du ulertu nola ulertzen duen ere, baina ziurtasun oso osoaz daki. Jauna bada, hitz egiten duenean, errazago dela ematen du; baina santua denean, hitzik
|
egiten
ez baitu, eta Jaunak han arima hari lagun egiteko jarri duela baitirudi, gehiago harritzekoa da. Horrela dira espirituzko beste gauza batzuk ere:
|
|
Ez da izan gutxi Haren Maiestateak nik bertso honen erromantzeak zer esan nahi duen uler dazadala egitea, gauza honetan moldakaitza bainaiz. Egia esan, arrazoiz deituko diogu dohatsua, atzera
|
egiten
ez badu, gure irudiko salbamen bide seguruan baitoa. Hemendik aterako duzue, ene ahizpak, zer axola handia duen iraganeko borrokaldietan garaile irteteak; izan ere, ziurtzat daukat nik Jaunak ez duela sekula utziko kontzientziako segurantzarik gabe, eta ez da on txikia hau.
|
|
Hemendik aterako duzue, ene ahizpak, zer axola handia duen iraganeko borrokaldietan garaile irteteak; izan ere, ziurtzat daukat nik Jaunak ez duela sekula utziko kontzientziako segurantzarik gabe, eta ez da on txikia hau. Segurantza diot, eta oker esan dut, bizitza honetan ez baita segurantzarik, eta horregatik gogoan izan beti, hasitako bidean atzera
|
egiten
ez badu, diodala.
|
|
–Nik uste dut Jainkoak karitate hau baino nahiago duela Haren Maiestateak egiten duena nik bete betean onartzea eta, lortzen saiatzen banaiz ere, neure arima bake bakean izan dezadala. Eta
|
egiten
ez duenez gero, Jauna hainbesteraino iritsi ez zaiolako, tira!; hala ere, jakin dezala espirituzko askatasuna falta zaiola, eta, horrela, Jaunak eman diezaion prestatuko da, eskatu egingo dio-eta.
|
|
1 Laugarren egoitzez hitz egiten hasteko oso beharrezkoa dut egin dudana, hau da, Espiritu Santuari neure burua gomendatzea eta hemendik aurrera nire ordez hitz egin dezala eskatzea, geratzen dena zuek ulertzeko eran esan dezadan; izan ere, naturaz gaindiko gauzak izaten hasten dira, eta oso zaila da aditzera ematea, Haren Maiestateak
|
egiten
ez badu, idatzi zen beste leku batean bezala, nik ulertzen nuen heinean, orain dela hamalau urte, gutxi gorabehera. Jaunak arima batzuei egiten dizkien mesede hauetaz pixka bat argi gehiago dudala uste badut ere, beste gauza bat da esaten jakitea.
|
|
5 Behin gizon espiritual bati entzun nion, ez zela harritzen bekatu astunean zegoenak egiten zituen gauzez,
|
egiten
ez zituenez baizik. Jainkoak bere errukiagatik gorde gaitzala hain gaitz handitik, bizi garen bitartean ez baitago hori baino besterik gaitzaren izen hori merezi lukeenik, betiko gaitzak amaierarik gabekoak dakartzalako.
|
|
1 Bada, gatozen berriro geure tximeletatxoagana eta ikus dezagun Jainkoak egoera honetan ematen duenetako zerbait. Betiere kontuan izan behar da gure Jaunaren zerbitzuan eta bere buruaren ezagutzan aurrera egiten saiatu behar duela; baina mesede hau hartu baino besterik
|
egiten
ez badu eta, segurutzat joz, bere bizitzan axolagabe aritzen bada eta zerurako bidetik, hau da, Jainkoaren aginduetatik, okertzen, harretik irteten denari bezalakoa gertatuko zaio: hazia botatzen duela beste batzuk sor daitezen, bera, berriz, hilik geratzen dela betiko.
|
|
Gizon santu hau garai honetakoa zen; espiritua sendo zen lehengo garaietan bezala, eta honela mundua hankapean zuen. Hura bezala oinutsik ez badabiltza ere, eta hark bezain penitentzia latza
|
egiten
ez badute ere, gauza asko daude, beste batzuetan esan dudanez, mundua gutxiesteko, eta Jaunak erakutsi egiten ditu bihotza prest ikusten duenean.
|
|
Sendotzen hasi zen nire otoitza, jada zimendua zuen eraikina bezala, eta penitentzia handiagora zaletu nintzen, neure gaixotasunak hain larriak izanik, penitentzia bazterturik bainuen. Nire aitortza entzun zuen gizon santu hark esan zidan, gauza batzuek ez zidatela kalterik egingo; beharbada, Jainkoak hainbat gaitz ematen zidala nik penitentziarik
|
egiten
ez nuelako; horregatik Haren Maiestateak eman nahi zidala. Niretzat hain gozoak ez ziren hildurak egiteko agintzen zidan.
|
|
Bat batean hasi zen marmarra eta erasoa eta, nire ustez, arrazoi handiaz; eta horrela ez nintzen haserretzen inorekin, baizik eta Zuri eskatzen nizun begiratzeko horretarako zuten arrazoia. Santu izan nahi nuela zioten eta gauza berriak asmatzen nituela, orduan oraindik hein batean neure Erregela osoa betetzera, ezta etxean ziren moja oso on eta santuen mailara ere, iristen ez nintzelarik (eta ez dut uste sekula haien mailara iritsiko naizenik, Jainkoak bere ontasunez guztia bere aldetik
|
egiten
ez badu); alderantziz: ni gauza onak kendu eta onak ez ziren ohiturak ezartzekoa nintzen; behintzat ahal nuena egiten nuen ezartzen, eta txarrerako ahalmen handia nuen. Beraz, haiek beren errurik gabe egiten ninduten errudun.
|
|
2 Haren Maiestateak nahi beza grazia ematea, nik hau ongi adieraz dezadan, asko baitira, arima asko, gradu honetara iristen direnak eta gutxi aurrera joaten direnak, eta ez dakit nork duen errua. Ziur Jainkoak huts
|
egiten
ez duena, Haren Maiestateak honaino iristeko mesedea egiten duenez gero, ez dut uste mesede askoz gehiago egin gabe utziko duenik, gure erruz ez bada. Eta garrantzi handikoa da honaino iristen den arimak ezagut dezan zein duintasun handian dagoen eta Jaunak egin dion mesede handia eta nola arrazoi onez ez duen lur honetakoa izan behar, haren ontasunak dagoeneko zeruko biztanle egiten duela dirudienez gero, bere erruz geratzen ez bada; eta zorigaiztokoa izango da berriro atzerantz egiten badu.
|
|
Eta arrazoirik aski eta sobera du horretarako, honelako malko bat, diodanez, ia geure ahaleginez lortzen ditugunak. Jainkoaren laguntzarik gabe ezer egiten ez bada ere?, uste dut nik ezin eros daitekeela munduko lan guztiekin ere, malko haiekin asko ere asko irabazten baita; eta zer irabazi handiagorik Jainkoari poz ematen diogulako lekukotasunen bat izatea baino? Beraz, honaino heltzen denak, gorets beza Jauna, oso zordun ikus beza bere burua; izan ere, Hark bere etxerako nahi duela eta bere erreinurako hautatu duela dirudi, atzerantz
|
egiten
ez badu.
|
|
15 Hau ez dut esaten hasten direnengatik (horri hainbeste ekiten badiot, askatasun eta erabaki honekin hastea haiei hainbeste doakielako da), beste batzuengatik baizik; asko izango direlako aspaldi hasi zirenak eta sekula ere amaitzen ez dutenak. Eta uste dut neurri batean gurutzea hasieratik ez besarkatze honengatik dela, nahigabeturik ibiltzea ezer
|
egiten
ez dutelakoan. Adimenak lan egiteari uzten dionean, ezin dute hori eraman eta, beharbada, orduantxe elikatzen eta indartzen da borondatea, eta beraiek ez dute hori ulertzen.
|
|
Oraingoan egun horretara arte bakarrik iraun zidan; beste batzuetan, berriz, zortzi eta hamabost egun eta baita hiru aste ere irauten zidan, eta ez dakit gehiago ere ez ote zen, batez ere Aste Santuetan, nire otoitzeko atsegina izaten zen egunetan. Gertatzen zait laster batean adimena hartzen duela batzuetan hain garrantzi gabeko gauzetatik, non haietaz barre egingo bainuke nik beste batzuetan; eta nahasia egonarazten du berak nahi duen guztian eta arima han azpiratua, bere buruaren jabe izan gabe eta pentsatzeko ere gauza ez dela berak burura ekartzen dizkion zentzugabekeriak izan ezik, ia funtsik gabeak, ezer
|
egiten
ez dutenak; lotu egiten du arima soilik itotzeko, bere baitan kabitzen ez dela egoteraino. Eta horrela gertatu zitzaidan niri pentsatzea, deabruak arimarekin pilotan jostatzen ari zirela, eta berak ezin zuela ezer egin haien eskuetatik askatzeko.
|
|
haiek mespretxu eta irainen bidetik baizik ez zihoazela. Honek beldurrez ibilarazten nau, burua jasotzen ausartuko ez banintz eta agerian agertu nahi ez banu bezala, jazarpenak ditudanean
|
egiten
ez dudana. Arima benetan bere buruaren jabe da, gorputzak sentitzen badu ere, eta bestalde, nahigabeturik nabil; ez dakit nik nola izan daitekeen hau; baina horrelaxe da:
|
|
Haren Maiestateak bere eskutik eduki beza; horrela badoa aurrera (eta Jaunagan itxaro dut hala joango dela, bere buruaren ezagutzan ongi oinarritua baitago), haren zerbitzaririk berezienetakoa izango da eta arimei on handia egingo die; izan ere, espirituzko gauzetan tarte laburrean esperientzia handia du, hauek Jainkoak nahi duenean eta nahi duen bezala ematen dituen dohainak baitira, eta ez daude denborarekin ezta zerbitzuekin ere loturik. Ez diot horrek asko
|
egiten
ez duenik, baina askotan ez du ematen Jaunak hogei urtean beste batzuei urtebetean ematen dien kontenplazioa. Haren Maiestateak daki horren arrazoia.
|
|
25 Gero presa hartu zuten Andre Mariaren maitale santu hauek etxeen tratua egiteko, eta, nire iritziz, merke hartu zituzten. Lan handia egin zuten, bakoitzean laguntzen digutenentzat zer irabazia izan dadila nahi baitu Jainkoak fundazio hauetan, eta ni naiz ezer
|
egiten
ez dudana, beste batzuetan esan dudanez, eta inoiz ere ez nuke esan gabe utzi nahi, egia baita. Izan ere, haiek egin zutena etxea egokitzeko, horretarako dirua emanez, nik ez neukalako, benetan handi handia izan zen, bermea lortzeaz gainera; bada, beste leku batzuetan, bermatzaile bat, eta ez hainbeste dirurena, aurkitzen ez dudan arte, nahigabez egoten naiz; eta arrazoi dute, izan ere, gure Jaunagan fidatzen ez badira, nik ez daukat zurikorik.
|
|
Jainkoak eguraldi ona egin zezala eta osasun on ona izan nezala nahi izan zuen; bazirudien egundo ez nintzela gaixorik egon; ni harriturik nengoen, eta gogora etorri zitzaidan zein garrantzitsua den geure izaera ahulari ez begiratzea, Jainkoaren zerbitzurako dela konturatzen garenean, aurrean kontrakotasunik handienak jartzen bazaizkigu ere, Jainkoa ahaltsua baita ahulak sendo eta gaixoak sano bihurtzeko. Eta hau
|
egiten
ez duenean, geure arimaren onerako sufritzea izango da egokiena, eta haren ohore eta aintzan begiak ezarririk geure buruaz ahaztea. Zertarako dira bizia eta osasuna, hain Errege handi eta Jaunagatik galtzeko izan ezik?
|
|
6 Nire borondateari egin zion erresistentzia honek berak min eman zidan eta iruditzen zitzaidan bazegoela zerbait Jainkoagatik
|
egiten
ez nuena, egiteko aukera izanda, hortik beti ihes egin baitut nik. Kontua da zailtasunek hain estu hartu nindutela, non ez baitut izan neure bizian, ez profesa egitea ez ezer, moja izateko neure aitaren etxetik irtetea izan ezik, hainbeste kosta zaidanik.
|
|
1 Espirituaren barruko gauza hauek zenbat eta arinago igarotzen diren hainbat zailago dira esaten, are gehiago ulertzeko eran; horrela, obedientziak
|
egiten
ez badu, zoriona izango da [egoki esaten] asmatzea, batez ere hain gauza zailetan. Baina gutxi ardura du zentzugabekeriak esatea, nigandik handiagoak entzun dituenaren eskuetara doalako.
|
|
6 Noizbehinka norbaitekin harremana izateak zeharo nahigabetzen nau, negar handiak egiteraino, nire gogo bizia bakarrik egotea delako, eta batzuetan ez errezatu eta ez irakurri
|
egiten
ez badut ere, poztu egiten nau bakardadeak; eta batez ere senitarteko eta ahaideekin hitz egitea, astun egiten zait eta lekuz kanpo bezala ikusten dut neure burua, otoitzeko eta arimako gauzez hitz egiten dudanekin izan ezik, hauekin asaskatzen bainaiz eta pozten; baina batzuetan hauek ere gogaikarri gertatzen zaizkit eta ez nituzke ikusi nahi, bakarrik egongo naizen tokira joan baizik, baina hau...
|
|
Baina berriro diot: hau beren borondatez
|
egiten
ez dutenak, horretara behartuak izan daitezela prioreen aldetik; eta ez dezatela beren burua engaina zuhurtziarik gabeko debozioez, beren nahasmenduekin guztiak nahasteko.
|
|
eta halakotzat harturik sendatu behar da. Jasan ahal izateko, aldian behin umore hau moteldu beharra dago botikako gauzaren baten bidez; eta gaixotegian egon dadila, eta handik irtenda komunitatearekin biltzen denean, gogoan izan dezala apala izan behar duela gainerako guztiek bezala eta esana egin gainerako guztiek bezala; eta hala
|
egiten
ez duenean, ez diola balioko umorearen aitzakiak; izan ere, halaxe komeni da esan ditudan arrazoiengatik, eta gehiago ere esan daitezke. Prioreek, haiek konturatu gabe, maitasun handiz, benetako amak bezala, gidatu behar dituzte, eta beraien erremediorako ahal dituzten baliabideak bilatu.
|
|
2 Orain aita Julianek idazten dit, berori goardiano karguan dagoela hor Cadalson; bada, berorrek oroimenik kaskarrena izanda ere, nire berri izan zukeen noizbait. Jaunak nahi beza ez nazala horrela ahaztu berorren otoitzetan, eta horrela guztia eramango dut; nik
|
egiten
ez dudana, ezereza izan arren.
|
|
4 Premiari dagokionez, ez dugu izango premiarik; gotzainak monasterioari laguntzeko ezer
|
egiten
ez badu, berorren jauntasunak ez beza penarik har, hobeki erremediatuko baita monasterio batzuen eta besteen laguntzaz, bizi osoan egon arren, berorren jauntasunak digun bezalako maitasunik izango ez digunaren laguntzaz baino. Geure atseginerako berorren jauntasuna hemen bagenu, horixe baita sentitzen duguna?, gainerakoan ez dirudi ezertan aldatuko garenik, lehen bezain mendeko izango garelako; izan ere, prelatu guztiak berorren mende izango dira beti, batez ere aita Gracián, berorren jauntasunari diogun maitasuna kutsatu diogula baitirudi.
|
|
Nik egia esan diot, dirua nola gastatzen duten kontura daitezen. Gero aita frai Anjel joan zitzaien bisitatzera, nik eskatu gabe, eta, beraz, ez dituela maite irudituko zaie berorren agurgarritasunak beste horrenbeste
|
egiten
ez badu. Gure Jaunak gorde dezala.
|
|
7 Mezu bat bidali nion gero Luisa andereari; erantzunaren zain nago eta erabakia harturik, ongi
|
egiten
ez badu, harik eta hemen egin dezan arte, Paracuellosen duen etxera eraman ditzan saiatzeko, Madriletik hiru legoara baitago eta bi legoara Alacalátik, uste dudanez; toki oso sanoa; han monasterioa egin zezala zen nire nahi bizia, baina inoiz ere ez zuen nahi izan. Askoz ere nahiago nuen haiek hemendik ez irtetea, kokapen ezin hobean eta batetik besterako bide bidean daudelako; Jainkoak nahi beza hau egitea eta berorren aitatasunak ontzat eman dezala, ez bainaiz egongo beste baimenen zain; uste dut ontzat emango duela, ez dago beste irtenbiderik eta; eta monasterioa desegitea, Pastranakoa bezala, inola ere ezin daiteke egin.
|
|
6 Nik ardura handiagoa izan dut beraiekin haserre nagoela uste dutenak gure Jaunari gomendatzen, eta nahigabetuago izan naiz eta izango naiz, Jaunaren maitasunagatik eskatzen diedan hau
|
egiten
ez badute. Joana Gurutzeko nire ahizpa maitea izan dut begien aurrean, beti irabaziak gehituz joan dela iruditzen baitzait?, eta Gurutzekoa izena hartu bazuen, haren parte on bat egokitu zaio berari; otoitz egin diezaiola gure Jaunari nire alde, eta ez dezala uste izan bere bekatuengatik eta nireengatik (askoz ere handiagoak baitira) eman dienik guztiei penitentzia hau.
|
|
4 Eskatu zidan, hau
|
egiten
ez banuen ere, gutun bat idatz niezaiola hemen esaten diodana esanez, hau da, ezin duela halakorik egin eskumikatua geratu gabe.
|
|
berehala igarotzen denez gero eta ohikoa ez denez gero, ez dela ongi ulertzen zer den. Inbidia handia diot arimei on egiten dielako, eta pena hartzen dut neure burua hemen ikusiz jan eta lo besterik
|
egiten
ez dudala, eta gure anaia fraide hauetaz hitz egin, beti dagoelako okasioa, paper horretan ikusiko duenez, ahizpa Katalinari esan baitiot gertatzen denaz idazteko ni ez nekatzearren, berandu delako eta arratsalde honetan Daza maisuaren sermoia dugulako, oso ona izan ere. Domingotarrek mesede handia egiten digute, astero haietako birek egiten baitute predikua eta Jesusen Lagundiko batek.
|
|
1 Jesus izan bedi berorrekin eta ordain biezaio Haren Maiestateak gaur eman didan poza eta laguntza nire desirarekin batera; izan ere, nire desira hori betetzeko berorrek ahaleginik
|
egiten
ez badu, uste dut hobe zitekeela ezagutu ez banu, sentituko dudana kontuan izanik; eta kontua da, ez naizela kontentatzen berori zerura joateaz, baizik eta Jainkoaren Elizan handia izan behar duela uste dut. Bihotzez eskatu diot, ez dezala onar berorrek, adimen hain argi hori horretarako baino bestetarako erabiltzerik.
|
|
1 Mesedez, ez bedi fida loditasun horretaz eta kontu izan beza bere buruaz. Goraintzi asko ama Joana Gurutzekori, ama priore ordeari eta ahizpa San Frantziskori, eta jakinaraz diezadala, ongi
|
egiten
ez badu.
|
|
Ez dakit zer egiten duen nire aita horrek. Kontuan izan haserre jarriko naizela Maria Gurutzekoren esana
|
egiten
ez badu gauza horretan.
|
|
Mesedez eskatzen diot berorri, esan diezaiola, idazten duen eran obratzen badu, oso ongi irakurtzen ez badu ere, barkatuko diogula. Poz handia hartu nuen haren gutunaz, eta hari erantzunez, profesa egiteko baimena bidaltzen diot; gure aitaren eskuetan
|
egiten
ez badu ere, hura asko atzeratzen bada, ez dezala egin gabe utz, berorrek besterik ez baderitza; esku onak dira berorrenak beloa emateko eta ez du besterik pentsatu behar, izatez den bezala, Jainkoaren eskuetan egiten duela baizik.
|
|
14 Begira beza paper honetan eskatzen diodana, mesedez, arreta handiz egin behar baitu: bada, nire esku utzi du nik asko zor diodan pertsona batek, eta berorren agurgarritasunak
|
egiten
ez badu ez duela beste inork egingo esan diot; izan ere, nahi dituenak gauzatzeko esku oneko eta dohatsutzat dut eta kontu handiaz hartu behar du, niri poz handia emango baitit. Beharbada, Cuevasko aita prioreak zerbait egin ahal izango du, baina aita Garciálvarezengan dut konfiantza jarria.
|
|
10 Jakin beza berorren agurgarritasunak Diego Mejía jauna oso gizon zintzoa dela eta hark dioena bete egingo duela; eta esatea erabaki badu, bere lehengusuagandik jakingo zuen egingo duela; eta jakin beza lehengusuagatik
|
egiten
ez duena ez duela egingo izebagatik, eta ez dago izebari ez beste inori idatzi beharrik, lehengusu oso minak baitira, eta Diego Mejíaren ahaidetasun eta adiskidetasuna oso estimagarriak dira. Eta artxidiakonoak gure alde hitz egingo duela esatea ere seinale ona da; izan ere, ongi egiteko usterik ez balu, ez litzateke honetaz arduratuko.
|
|
Badakit nik hori. Eta beti bakean eta inolako gerrarik gabe ikusten badut (eta ikusi ditut horrelakoak), ez duela Jauna iraintzen ikusi arren, horrelakoek beldurra ematen didate beti, eta ez naiz egoten ziur eta, ahal badut, nik neuk probatzen eta tentatzen ditut, deabruak
|
egiten
ez duenez gero, zer diren kontura daitezen. Gutxi aurkitu ditut; baina litekeena da, Jaunak goi kontenplaziora eraman dezakeelako arima bat.
|
|
Beraz, gure Erregeak era askotara darabil bakea eta maitasuna arimekin harremanetan, egunero sumatzen dugunez, bai otoitzean bai handik kanpo; kontua da guk, esan ohi den bezala, konplimenduzkoa dugula Haren Maiestatearekin. Kontuan izango duzue, ene alabak, Emazteak eskatzen duena eskatzeko zertan dagoen puntua, Jaunak beragana eramaten bazaituzte; eramaten ez bazaituzte, ez etsi, Jainkoarekin izan dezazuen edozein maite harremanetatik, oso aberats geratuko baitzarete, zeuen aldetik huts
|
egiten
ez baduzue behintzat. Hala ere mingarria eta tamalgarria da oso gu geure erruz ez iristea hain bikaina den adiskidetasunera eta gutxirekin kontentatzea.
|
|
Gauza jakina da bat egitean adimenak ez duela ezer egiten: beraz, ezer
|
egiten
ez badu, nola bilatuko du. Oso atsegin dut Davidek dioen hura:
|
|
4 Eta guztietan txarrena da, esandakoan atzera
|
egiten
ez badu, Inkisizioaren aurrean salatu dudala, hurbil dabil-eta. Izan ere, paper osoan hau san Paulok esana da, eta Espiritu Santuarenaesan eta esan aritu ondoren, zentzugabekeriak esan dituela dio.
|
|
Izan gogoan nola irten zen Jauna Magdalenaren alde Fariseuaren etxean eta baita bere ahizpak errudun egiten zuenean ere. Ez zaituzte eramango bera joan zen bezalako bide latzetik, Beragana itzuli zen lapur bat ondoan izan zuenerako, gurutzean baitzen; Haren Maiestateak berotuko dio gogoa zuen alde irtengo denari, eta hala
|
egiten
ez badu, horretarako beharrik ez delako izango da. Hau nik neuk ikusia dut eta horrelaxe da, baina ez nuke nahi hori oroimenean izan dezazuen, erruduntzat hartuak izateagatik poztu zaiteztela baizik, eta denbora jartzen dizuet zeuen ariman ikusiko duzuen onuraren lekuko.
|
|
Eta gaur egun zein ahaztua dirudien perfekzio honek erlijioetan! Ez dakit nik mundukorik zer utzi dugun Jainkoagatik guztia utzi dugula diogunok, bertako behinenagandik, hau da, ahaideengandik, alde
|
egiten
ez badugu. Begira noraino iristen den hau:
|
|
–Ez begiratu, ene ahizpak, zuen senarraren maitasuna, Aitaren borondatea oso osoan betetzearren eta gure alde egitearren, egunero bere burua zati zati egiten utziko baitu. Zuri zegokizun, oi Betiko Aita, zeure Semeaz arduratzea, ezeren aurrean atzera
|
egiten
ez duenez gero??. –Letra etzanaz dagoena teologo zentsoreak gehiturikoa da.
|
|
Izango dira beste aldi batzuk zeregin hori bere gain duenak zuen zer janaz, hau da, daukana zuei emateaz, arduratu behar duenekoak. Ez izan huts egingo dizuen beldurrik, zeuen aldetik Jainkoaren borondatera zeuen burua uzteko hitzean huts
|
egiten
ez baduzue behintzat. Eta neure buruaz diotsuet, ene alabak, horretan orain maliziaz huts egingo banu, bestetan sarri egin dudanez?, ez niokeela eskatuko ogi hori ezta beste ezer ere jateko.
|
|
Ez begiratu haren maitasuna, zure borondatea oso osoan betetzearren eta gure alde egitearren, egunero bere burua zati zati egiten utziko baitu. Zuri dagokizu, ene Jauna, begiratzea, zure Semeak ezeren aurrean atzera
|
egiten
ez duenez gero, baina zer dela-eta izan behar du gure on guztia haren bizkar. Zer dela-eta ez du hitz egiten bere alde, gure alde baizik?
|
|
3 Orain, esandako bide hau hasteko abiapuntutik okerrik ez egiteko eran, azal dezagun pixka bat nola hasiera eman lanaldi honi, oso garrantzitsua baita; oso garrantzitsua dela diot. Ez dut esaten hemen adieraziko dudan erabakia falta zaionak ez duela horretan hasi behar, Jauna erabaki hori hobetuz joango baita; eta pauso bat eman baino besterik
|
egiten
ez badu ere, bere baitan hainbesteko indarra izanik, ez dezala izan galduko duen beldurrik, ezta oso ongi ordainduko ez dion beldurrik ere.
|