Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 138

2000
‎Baztertze hori eragin duen beste arrazoi bat ere badago: museoak dirua xahutu besterik egiten ez duten gauzak bezala hartu dira. Hori guztia dela eta, ezin ditugu museoak galtzen utzi, etekina atera behar diegu eta errentagarri bihurtu.
‎Clifden hiriburutik makina bat txango antola ditzakegu, adibidez Sky Road zoragarrian zehar ibiltzea, edo ardiz betetako mendixkaren bat igotzea, edota gida turistikoetan azaltzen ez diren errepide txikietatik galtzea. Gozatu ederra hartuko dugu, euririk egiten ez badu behintzat.
‎Arrazoi hau dela eta, natura ikuspegitik behintzat, interesgarriagoa da Aketx irla, bertan ubarroi mottodun, ekaitz txori txiki eta kaio espezie desberdinen kolonia habigile garrantzitsuenekin batera, Euskal Herrian leku bakan batzuetan baino habia egiten ez duten harkaitz zozo urdina, belatz handia edo haitz usoa aurkitzen baititugu.
‎Baita lortu ere. Kontzerturen batean inortxok ere dantzarik egiten ez bazuen, taldea desegingo zutela zin egin zuten, eta ez dute horren beharrik izan. Formula sekretua eskatu diogu Iñigori eta horra bere erantzuna:
‎Europan agian ez zaio garrantzirik ematen, baina Europan (Europa aberatsean) kasualki oso modaz pasatuta daude. Espainian bezala, XIX. mendeko eskola sistema zaharkitua daukate, idatzian oinarritua, umeek sekula hitz egiten ez dutena... Eta jakina, prestigioa idatziak baldin badauka eta horixe bakarrik ezagutzen bada, inprobisazioak tarte txikiagoa du.
‎Antzeko gauza gertatzen da beste talde bazuekin, sindikatuekin zein alderedi politikoekin. Bakoitzak bere lehenetasunekin, bere ajeekin, bere aukerekin, gure arteko kontraesanekin..... argi izan norberak egiten ez duena ez duela beste batek egingo, guztion artean egiten ez duguna ez digula inork egina emango.
‎Antzeko gauza gertatzen da beste talde bazuekin, sindikatuekin zein alderedi politikoekin. Bakoitzak bere lehenetasunekin, bere ajeekin, bere aukerekin, gure arteko kontraesanekin..... argi izan norberak egiten ez duena ez duela beste batek egingo, guztion artean egiten ez duguna ez digula inork egina emango.
2001
‎Iraultzaileago eta konprometituagoa iruditzen zait musikari bat, nahiz eta bere hitzetan ezer ez esan, pertsona gisa hartzen duen bideagatik. Jende asko zenbait eslogan abesten aritzen da baina, benetan bere egunerokotasunean ezer ere egiten ez badute, hauen bidea okerragoa da.
‎ETAk euskal gizarteak erabakitakoari men egingo balio, euskal gizartearen borondatea errespetatuko balu, hiltzeari eta giza eskubideak urratzeari utzi lioke. Eta HBk horixe exijitu lioke ETAri, eta egiten ez duen bitartean, indarkeriatik alden tzen ez den bitartean, euskal gatazka politikoari irtenbide negoziatua eman ahal izateko behar den bazterketarik eta baldintza politikorik gabeko elkarrizketa ezin izango da martxan jarri. Izan ere, horretarako bide baketsu eta demokratikoekiko hizketakide guztien konpromisoa behar da.
‎Ezta ere aski andereñoek ikastolan euskeraz egitea, gero kalean adiskideekin edo ta beren etxetan erderaz ari izaten baldin badira. Eta, lantokietan toki bat betetzeko pertsona bila ari garenean, edo ta egunkarietan egiten ditugun dei horien bidez euskeraz jakin behar denik esaten ez badugu, eta telefono hotsari euskeraz" nor da" edo" esan" edo" bai" edo horrela erantzuten ez badiogu, lantegi barrutan, etxean, kalean, kafeterietan eta non nahi eta beti euskeraz egiten ez badugu... UTIKAN automobiletan eta jartzen ditugun" Euskeraz" letrerotxoak.
‎" Euskarak etsai asko du gaur egun", azaltzen zuen deplauki, baina okerrena, kaltegarriena, zuzenean seinalatzeko: " Zerbait euskeraren alde egin ahal izan eta egiten ez duena. Hori da gaur, guk dadukagun etsairik txarrenetakoa".
‎hauek ematen duten itzalak uraren tenperatura gehiegi ez igotzea ahalbidetzen du eta horrela oxigenoaren galera askoz ere txikiagoa da. Hala ere, gauetan, landareek fotosintesia egiten ez dutenean, oxigenoa eskasiak gerta diatezke, uda aldean batez ere.
‎Objektu fisikoak gero eta garrantzia gutxiago du, ideiak jan baitio apurka garrantzi hori. Eta, hala ere, ez da hainbeste denbora eskultoreek estatua hutsak besterik egiten ez zituztenetik. Erantzun borobila emate aldera, 100 urte direla esan daiteke, XX. mendeko data baitute modernotzat har daitezkeen eskultura lanek.
‎" Ekialdeko herriei ez litzaieke utziko egiten Nafarroako gobernuaren erreforma hori" dio Knorrek. Hain zuzen ere, Hamabostek etxean egiten ez dutena egiteko eskatzen diete. Hor itxaropena dauka Gorostiagak:
‎ETAk ordea, EAJk eta ezker abertzaleko munduarekin landutako harremana eta konfiantza hautsi egin zuen. Hausketak hor dirau eta ETAk gogoeta serio eta sakona egiten ez duenez gero, berak ozenki bultzatzen omen duen batasuna gero eta urrunagoa dago batasuna izatetik. Ezker abertzalearen baitan dabiltzan alderdi eta sektore politiko ezberdinen arteko zatiketa gero eta handiago bihurtu du ETAren jarduerak.
2002
‎Denon bistan dagoenez, badirudi berea dela lanik errazena. Baina sarri ohituraren ohituraz ikusi ere egiten ez ditugun gauzak azaltzea egiten da zailen. Bertsolaritzak mugimendu gisa zer apustu egin duen, zer bidetatik jo duen ere azaltzen du.
‎Bat batean, Rikardo Arregiren hileta hartan bezain ustekabean, egurrak egurra jotzean egiten duen soinu zerrenda zabaldu zen gure inguruan. Estalpeko gaztetxoak, Jexux Artze ezagutu ere egiten ez zutenak, baina haren ondorengoak ezinbestean, txalaparta jotzen ari ziren. Egun goibel eta hotz hura argitu egin zen apur bat:
‎Izan ere, Loaren Fundazioak egindako inkestak adierazten duenez, helduen% 33k lo kuluxka bat egingo lukete lanaldiaren erdian, utziko baliete (eta inkesta berean ikusi zen siesta egiteko aukera ematen zaion langile batek, behin ohitu ondoren, nabarmen igotzen duela bere laneko aprobetxamendua, inolako kuluxkarik egiten ez duenarekin konparatuz)
2003
‎Eszedentzia hartu dut lanean, Labayru Ikastegian, eta gauza berri asko egiteko aukera ematen du horrek. Bidaiak ere batzuk egin ditut, lehen egiten ez nituenak. Literaturarako beti ere.
‎batzuei garrantzi politikoa eta babes instituzionala emanez eta gainontzeko euskaldunak bazter batean utzita, erreferendum klandestino batera kondenatuta. Hori da adibiderik egokiena Ibarretxeren proposamenak Euskal Herri osoarentzako eskaintza bat egiten ez duela ikusteko. Proposamena bera zilegi izan daiteke ala ez, ados egon gaitezke ala ez, baina hori du akats nagusia.
‎Ez da zalantzarik Jose Maria Michavilla ministroak iragarritako kode penalaren erreformak bezero popularra trinkotzea lortzen duela; bide horretatik jarraituz gero esparru abertzale eta aurrerakoia trinkotzea lor dezakeen bezala, gizarte multzo zabal honek gauzak oso gaizki egiten ez baditu behintzat. Madrilen, PP gidari, bide mozketan jarraitzen dute segurtasun handiz eta nazioarteko korronte handien babesa duenaren jakitun.
‎Subiranotasuna da gaur egungo egoerari edozein irtenbide emateko oinarritzat erabil dezakegun funtsezko zutabeetako bat. Alabaina, badago edonolako subiranotasunaren aldeko apustua egiten ez duenik. Horregatik diote:
2004
‎Gure jendartea anizkor, aldakor, kulturalki aberats, kritiko, euskaldun, eleaniztun, justu eta abegikor nahi dutenek hartu behar dute erantzukizuna, eta ez, aldiz, jendarte kontserbadore, egoista eta uzkurrean eroso sentitzen direnek. Arazoa da nire maitagarriago horiek egiten ez badute, bertzeek lortuko dutela. Eta bertze hauek, ETA ez ezik, bertzeon balore aurrerakoi eta ezkertiarrak ere eraman nahi dituzte «finitzera».
‎Hererotarrek lur honetatik alde egin behar dute. Herriak hori egiten ez badu, nik behartuko dut horretara Kainoi Handiaren (Groot Rohr) indarrez. Alemaniaren mugen barruan, hererotar oro, arma eraman edo ez, ganaduarekin ibili edo ez, akabatu egingo dugu, eta ez dugu salbuespenik egingo ez emakume eta ez haurrekin.
‎Euskaraz ez dakitenek euskara ikastea garrantzitsua da, baina are garrantzitsuago da dakitenek hitz egitea. Dakitenek hitz egiten ez badute, ez dakitenek ez dute euskara ikasteko motiborik.
‎" Nekatuta geunden etengabe Suitza, Belgika eta abar aipatzen ibiltzeaz. `Egin dezagun teoriazaleek egiten ez dutena', pentsatu genuen, `kopia dezagun suitzar baten edo belgikar baten eguneroko bizimodua'. Eta hala, munduko estatu eleanitzen ereduak ikertu ditugu arretaz, gero hortik Espainiako Estaturako proposamenak ateraz.
‎Oro har, ikasleak erakartzea lan zaila da erdara nagusi denean, Mikel Aldasororen ustetan: " Inguru erabat euskaldunean euskaldun ez denak ez badauka bizitzeko arazorik eta askok bizitza osoan euskara ikasteko ahaleginik egiten ez badu, pentsa herri erdaldunean jendea eskolak hartzeko bultzatzea zer den".
‎Nolanahi ere, guk lanean segituko dugu, eta ez badigute parte hartzen uzten, aurreko alditan bezala jokatuko dugu edota bide berriak urratuko ditugu. Artean gauza bat ikasi dugu, guk egiten ez duguna ez dutela besteek egingo. Alegia, beste alderdietako bakar batek ez ditu gure aldarrikapenak praktikara eramango.
‎Eta denak hemengoari begira omen daude. Titoren esanetan," hemengo erakundeek lana ongi egiten ez badute, estatu mailan jakingo da zer egin duten. Hobe dute emandako hitza betetzea, bestela oso ona izan zitekeen ekimena, eta beste toki batzutarako eredu izan zitekeena, pikutara bidaliko dute".
‎Entzun dut hamabi aldiz frantsesa ikasteko adina, baina ez dut ikasi. Jendeak euskaraz jakin eta egiten ez zuenez, jarrita neukan halako harrizko horma bat buruan eta han ez zen ezer pasatzen. Ikasi izan banu frantsesez egin nuen, eta ez nuen nahi.
2005
‎Egia da gu ezagutzaren alorrean asko tematu garen bitartean, erabilerak, ez bakarrik ez duela aurrera egin, baizik eta esparru batzuetan atzera egin duela. Lehen erdara inguruan sentitu ere egiten ez zuten hainbeste esparrutan gaur egun erdara sartuta dago. Baina egia da bestalde, Bilboko parte zaharrera bazoaz, orain hogei urte ez zenuela inondik inora euskararik entzuten, ez bazen Arratiako baserritarren bat tranbian erosketak egitera jaitsitakoa, eta gaur entzuten da.
‎Gizonen krisia eta gizonen aldaketa aipatzen da nonahi azkenaldian, baina gutxiengo batean eta modu partzialean ematen den zerbait da oraindik. Hala ere, eta beraiek oraindik modu publikoan egiten ez badute ere, merezi du gizonei zer gertatzen ari zaien eta zertaz hitz egiten ari diren jakitea. Euskal Herrian urteak dira zenbait gizon biltzen hasi zirenetik.
‎Gloria Castañosek inguruan oso muturreko egoerak ikusi ditu. Etxea egin aurretik dagoeneko herriko bizitzan integratzen saiatzen den jendea ezagutzen omen du berak, eta baita denbora luzez herrian bizi arren, bertan bizitzarik egiten ez dutenak. " Ondo mugatutako partzela batean bizi den familia askori berdin zaio zein herritan bizi.
‎Bere lana oso garrantzizkoa zela esaten zioten: " Hire lana ondo egiten ez baduk, barruan daudenak hil litezke. Gurea bezain inportantea duk hirea, inportanteagoa ez bada...".
‎Ez dago sekretismorik prestakuntzan. Eta etxeko lanik egiten ez duenari, igarri egiten zaio, gaizki egiten duelako. Errimen lanketak bertsotarako ondorio eta etekin berehalakoa du, eta lau puntuko bertsoetan ez, baina zazpi zortzi puntukoetan igarri egiten da.
‎«Batuan abesten duzunean ezberdin geratzen da, pixka bat artifizial. Zurea den gauza bat abesten zaude, baina zuk hitz egiten ez duzun era batean. Abestia entzutean ez duzu zure sentitzen».
2006
‎ondo erreparatu badiozu, zangoak falta ditu, ez dakigu jaiotzatik edo istripuren baten ondorioz. Tomas Hernandez gurpil aulkian dabiltzan herritarren elkarteko buruzagia da, Nikaraguan, eta agintariek ezinduentzako igobideak egiten ez dituztenez, beste herritar batzuekin ari da espaloietan maldaxka edo arrapala bat egiteko lanean.
‎Independentziaren estrategian beste elementu klabea da euskal kultura ulertzea euskaraz eta euskararekin egiten den kultura bakarrik. Gu bezalako herria, %70k euskaraz hitz egiten ez duen herria, onartzea euskal kultura dela euskaraz egiten den kultura bakarrik, gure nortasun kulturalean ikaragarrizko anputazioa onartzea da.
‎Ongi dago musika tradizionaleko medioek gure lana onartzea. Izan ere, trikitia egiten ez badugu ere, trikitiaz egindako disko bat kaleratu dugu".
‎Baserri bat husten delarik etxea alde batetik eta lurra bestetik geratzen dira, bizi sozialerako bitarteko bat galtzen da. Barnealdea husten da politikariek aski egiten ez dutelako lana herrian sortzeko. Halaber, herriak hustuz ari dira dauden etxebizitzak optimizatzen ez direlako.
‎batean tristura, negarra eta pairamena dago, bestean itxaropena. Gu zerbait gehiago egin nahian gabiltza besteek nahikoa egiten ez dutelako, askoz gehiago egin genuke denok egiten duguna baino, Iñaki de Juana kasua ageriko adibide bat da. Baina badago gehiago.
‎Aldiz, gutxik eman diote garrantzia berezia gertakizunotan Bhumibol Adulyadej erregeari. Kasik aipatu ere egiten ez dutenez, irakurleak pentsa lezake politikaren gainetik bere jauregi zerutiarrean bizi den izakia izan behar duela, bere menpekoen bizimoduan sartzen ez den erdi jainkoa... eta oso aberatsa noski. Bhumibol Adulyadejez oso bestelako irudia eskaini digu Paul M. Handley k The King Never Smiles (Erregeak ez du irribarre egiten sekula) liburuan.
2007
‎etxe itsusiak eraiki, animalia exotikoak edo itsasontzi izugarriak erosi edo dirua Suitzara eraman. Horrek ez du esan nahi AEBetan horrelakorik egiten ez dutenik, baina prestigio sozial handia du kulturara zerbait desbideratzeak. Aberatsek egon behar dutela onartuta, sistema honek onartzen duen bezala, nahiago nuke eredu estatubatuarra espainiarra baino.
‎Agian guk ez dugu ezagutuko Europan unibertsitate publikoak indar handia duelako, baina aldaketa baten hasiera dela iruditzen zait. Hezkuntza eta osasuna pribatizatzeko lehendabiziko saioak ikusiko ditugu gure belaunaldian eta zerbait egiten ez dugun bitartean AEBetako sistema kopiatzeko urratsetan jarriko gara, nahiz eta jende guztiak jakin hura ez dela ona. Orduan zergatik tematzen gara imitatzen?
‎Beti dugu gurea den zerbait saltzeko aukera edo beharra, beti ere bakoitza norberaren jabe denean eta inork inposatutako zerbait egiten ez dugunean.
‎Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik". Ez zuen arrazoirik falta Artze zenak.
‎Bakarra izan da. Neuk Estatuak berak ipinitako abokatua daukat, ezer egiten ez duena, ezta torturak salatu ere. Legearen izapide hutsak betetzeko baino ez du balio".
‎Kezkagarria da, baina normala ere bada haurrak, eta gazteak, erdaraz aritzea, helduok ez badiogu inportantziarik ematen, ez badugu ikasten, ez bagara aritzen. Helduek umeekin beste inorekin euskaraz hitz egiten ez badute, hortik ez dator gauza onik.
‎Kasu honetan zer pentsa emateko jartzen ditut, ez naiz sermoi zalea," aizu, ez bota zikinkeriak naturara!". Hori aspalditik esanda dago, ez dakienak edo kasurik egiten ez duenak, axola ez diolako da.
‎Gure agintariek egiten ez badute...
‎Ez horretarako arrazoi nahikorik ez dagoelako, baizik eta indar bilketaren esparruan berriz ere huts egin delako. Erru kontuetan sakondu barik, argi da berez ere gaitza den erronka are eta zailago dela ELA moduko sindikatu batek deialdiarekin bat egiten ez badu. Jarduera batasuna ezberdintasunean, horra hor arrakastarako bide bakarra.
2008
‎Baina, erabakitzeko eskubidearen aldeko ekimena garatzeko eta indar politikoa metatzeko gizartea konbentzitu behar dugu, hobekiago biziko garela erakutsi behar zaio. Hori egiten ez dugun bitartean, Euskal Banku Publikoarena kea saltzea da.
‎jendeak han aurkitu ditzala lekuak, baliabide teknikoak eta testuinguruak lan egin ahal izateko. Eta horretan bai jende guztiari zabaldu behar zaiola, jende askorentzako interesgarria egiten ez badugu hutsik egongo delako. Zeinek beteko du batez ere?
‎Jardunaldi trinkoak izan dira, eta zaila da halakoetan ondorio argirik aipatzea. Horrek ez du esan nahi, hizlarien ikuspuntuek bat egiten ez dutenik. Ardatz beraren bueltan aritu dira guztiak, gutxi gorabehera.
‎Lehengo egunean, adibidez, ni barruan nengoela, Etxerat ekoei, hau da, preso dauden beren senideentzako giza eskubideak berma daitezela eskatu baino egiten ez dutenei, ez zieten sartzen utzi, gonbidatuak izan ziren arren.
‎Jaialdien hazkundea kultur azpiegitura handien ugaritzearen atzetik etorri da eta fenomeno berri samarra da gurean. Orain dela pare bat urtetik hona diru-laguntzak handiagoak dira" eta horrek eragin du lehen jaialdiak egiten ez zituzten asko orain mundu honetan sartzea" Villapunen arabera. Bilboko Udalak esaterako, 1,5 milioi euroko laguntza eman zuen joan den urtean Bilbao BBK Live jaialdiko taldeak ekartzeko.
‎Zabaldu baino lehenago bizi egin behar da, barneratu. Esate baterako, Arrasateko euskalgintzako mila pertsonen artean erdarazko komunikabideak ohiz kontsumitzen dituen jende piloa dago, harreman interpertsonaletan euskaraz egin ditzakeen gauza piloa euskaraz egiten ez dituena... Planoz jaitsi gaitezke, sozialagotik psikologikoagora, galtzak jaitsi gabe, gai hori ateratzen denean errendizio parametrotan ari garela baitirudi.
‎Esan ditzagun gauzak diren bezala: euskara dakitenen kopuruak nabarmen gora egiten ez badu bidegabea eta ez morala da euskararen egoeraren errudun jotzea euskal hiztunak".
‎Luzuriagak azaldu digu futbolak komunikatzeko erraztasunak ematen dituela: " Badaude gazteak eskolara ez doazenak eta gaztelaniaz ere hitz egiten ez dutenak, futbolean aritu daitezke ordea, komunikazioa errazagoa da. Hitzez ezin dira komunikatu, baina ligan jokatzen dute besteekin batera, prentsan agertzen dira...".
‎Akitaniako Kontseiluak TGVren alde bozkatu du. Azpiegitura hau egiten ez badugu Europako erdigunetik urrun geratuko gara, Espainian egiten ari diren obrei ez badiegu segida ematen baztertuak. Gure eskualdeari aitzina hartzea zegokion, baina Frantziak gibelatze handia hartu du.
2009
‎Euskal literaturari dagokionean, bertako balizko errealismo falta salatzen zuen, ez bide zegoen euskal literaturan politikarako tarterik," Goenkalen bezalatsu". Salbuespenen artean, Ramon Saizarbitoriaren Ehun metro eta Bernardo Atxagaren Gizona bere bakardadean aipatzen zituen; lehenengoak terrorismoaren salaketa espliziturik egiten ez zuela zioen, eta bigarrenaren emaitza, berriz, etsigarria zela arrazoi berdinagatik, suposatu dezakegu.
‎Eta biok lan egiten dugu. Baina bilera goizeko 10:00etan jartzen dizute, eta joaterik baduzu, lan egiten ez duzulako da.
‎AEBetan telebista publikoa hutsaren hurrengoa da, eta halakoxea nahi lukete Europan askok. Atlantikoaren alde honetan, baina, telebistaren tradizioa publikoa da, eta erakundeek argi dute hark bermatu behar dituela zenbait alderdi, kate pribatuek ukitu ere egiten ez dituztenak. Tarta digitalaren banaketak ere hala adierazten du.Gero eta gutxiago falta da itzalaldi analogikorako.
‎Dena den, administrazioaren partetik bakarrik ez, aldaketa horrek enpresen eta herritarren aldetik ere beste erantzun mota bat eskatzen du. Alfer alferrik idatziko dira txosten bikainak gobernuetan eta legebiltzarretan bakoitzak egin dezakeguna egiten ez badugu.
‎Hori da helburua. Nik jauziak aztertu nituenean, bazegoen neska bat, ia batere egiten ez zuena. Izan ere, bere baitan oso itxitako umea da, autista ez baina autismotik gertu.
2010
‎Interneti esker. Harrituta geratu nintzen bertako mugimenduaz, susmatu ere egiten ez nuen egoera batekin egin nuen topo. Bederatzi hilabeterako joan nintzen beka pare batekin, baina urte hartan lan asko egin, erakusketa batzuk egiteko aukera izan, eta sari potolo bat eman zidaten Madrilen.
‎Baina horrek asko mugatzen du distribuzioa!". Beraiek ez dute ulertzen pelikula horiek guk egiten ez baditugu, ez dituela beste inork egingo.
‎Jada ez dagoen horretaz guztiaz niri bizirik zer geratzen zaidan, gauza gutxi, egia esan, baina egia da ere, gutxi horrek hor jarraitzen duela beti, bizirik. Munduan, Ana, Ixiar, eder maiteak, diruak agintzen du, eta diruak agintzen jarraitzen duen bitartean, plana erraza eta ona da, guk erregimenak promesten digun etorkizunaren zati bat erosi nahiko dugu, eta hori egiten badugu, mundu guztiak txalotuko gaitu, baina egiten ez badugu, kanpoan utziko gaituzte. Hala ere, ezin sinetsizko gauza zoragarria da kanpoan izatea, eta kanpotik, ahal den gutxi hori guztia egiten jarraitzea.
‎ETA REN su etenaren zain dago ezker abertzalea, zain euskal klase politikoa, zain euskal gizartearen gehiengoa. Isilpeko su etenetik aitortutako su etenerako jauzia litzateke, denak adierazten baitu ETAk atentaturik egiten ez badu, hori bakarrik uler litekeela ezker abertzaleak daraman prozesuaren baitan.
‎Kasu, negarrik egiten ez duenak ez duela jaten esango dizu are abilagoak.
‎T. Larreategi: Pozik geratu ziren formatu honekin, filmarekin, irakurri egiten ez duenarenganaino heltzeko aukera ematen duelako.
‎Geratuko ez dira ba! Bistan da gero aurrera egiten duzula, bizitza honetan aurrera egiten ez duenak jai daukalako. Nola ez zaitu markatuko zure eskolakide baten aita fusilatu dutela jakiteak?
‎Une batez Jacques Chiracek eskatu zion minbiziaren kontrako plangintza kudeatzea. Gaur askoz mesfidatiago da agintariak honetan egiten ari direnaz, eritasunen prebentzioan behar adina egiten ez dutelakoan.
2011
‎Langilea kontzientziaduna bada aurrera egingo du, noski, baina langileen gehiengoa ez da kontzientziaduna, gizartean bezalaxe. Bernardo Atxagak ondo asko bereiztu zituen hiru tipologiak, patetikoak, sinpatikoak eta antipatikoak euskaraz bizi nahi duten militanteak, aldeko jarrera erakusten badute ere euskaraz bizitzeko ahaleginik egiten ez dutenak, eta euskararen kontrako jarrera dutenak. Askotan patetikoen babesa bilatzen dugu, baina nola tira besteengandik?
‎Jakina, hori da nahi duguna, baina ez da gertatzen dena. Gure emaitzetan ikusi dugu gogoeta egiten dutenek, egiten ez dutenek baino emaitza hobeak lortzen dituztela. Eragilea denak bere bidea egingo du, baina zenbat eragile aurki ditzakegu enpresetan?
‎Jakintza eta frogak txostenotan daude. Oceanak eta biologoen elkargoak osatutako lan honetan, eta baita, diru publikoz finantzatuak izan diren arren, administrazioek publiko egiten ez dituzten beste hainbat txosten zientifikotan ere. Kasura, Euskal Izurde eta Baleazaleen Elkarteak burututakoak.
‎Testu baten aurrean beste jarrera bat izaten ikasten ari dira gazteak. Halaber, irakurri aurreko lanari dagokionez, orain arte Haur Hezkuntzan baino egiten ez zituzten prozedurak berreskuratu dituzte: alegia, ipuina aurkeztea, izenburua, azala, idazlea… aztertuz; zein ezaugarri dituen ikusita, hipotesiak egin ditzakete.
‎Diskurtsoan oso argi utzi dute euskaldunak denak berdinak direla. Aniztasun gabeziaren kontua ez dator guk diskurtso hori egiten ez dugulako edo gure aniztasuna ikusten ez delako, baizik eta bestaldetik diskurtso jakin bat dagoelako, diskurtso horrek oso ongi markatzen duelako" euskaldunak horrelakoak dira eta puntu".
2012
‎Ardanza lehendakari zela, Txilera etorri zenean aurkeztu genion fundazioaren asmoa. Beraiek egiten ez bazuten, geuk egingo genuela esan genion. Pentsatu zuten, eta baietz erantzun ziguten, baina Txilen ez ezik, Venezuelan, Mexikon, AEBetan, Argentinan eta beste non edo non ere fundazio gisakoak abiaraziko zituztela.
‎" Arduradun politiko eta sindikalak baliatu ziren gure esperientziarik ezaz eta beraiek goietan zeuzkaten babesleez gure proiektu guztiak torpedeatzeko, gure eskariak desegiteko, gure proposamenak baztertzeko, gure ahaleginak blokatu eta berenganatzeko beren aintzarako, ahal zuten guztia suntsitu dute". Ahultzea ikusita, ASAMen partaide ziren bazkide instituzionalek jadanik beren lana egiten ez zutela ohartuta, elkartea berrantolatzeko lehen gogoetatan ari ziren. Baina 1967ko abuztuaren 13an dena geratu zen zintzilik.
‎Gaixotasunak aurrera egin ez dezan, erretzeari utzi behar zaio, noski, eta konplikazioei aurre hartzeko gripearen eta pneumoniaren kontra txertatzea da, gaur gaurkoz, neurririk egokiena. Kirurgia ere kontuan hartu beharreko posibilitatea izan daiteke BGBKaren kasu larrietan, enfisemak eragindako itomen sentsazioak bestelako tratamenduekin hobera egiten ez duenean, batez ere.
‎euskaraz egitea. Euskaraz egiten ez baduzu, gauza ederra galtzen ari zaren sentsazioa daukazu. Horixe da konpromisoa, baldintza sine qua non.
‎Kritikariek egiten ez badute, politikariek salbatu dute artea.
‎Bestetik, sektorea indartzeko balioko luketen diru-laguntza iraunkorragoak eduki; izan ere, horrexek jarriko gintuzke aurrera begirako proiektu eta programa egokiak garatzeko moduan. Horrek ez du esan nahi egiten ez dugunik, baina egoera ekonomikoak, gurean ere, baldintzatzen gaitu, jakina.
2013
‎Prozesu hau saihestezina bezain atzera bueltarik gabekoa izan arren, jakina da aitzina egiten ez badu azkenerako arriskuan egon litekeela. Beharrik ezker abertzalean nehork ez duen indarkeriari berrekiteko interesik.
‎Esango dut, bide batez, erosotasunari dagokionez nik ez dudala ezberdintasun handirik nabaritu. Birziklatu nahi duenari Atez Atekoak ez dio behartzen dagoenekoz egiten ez duen ezer gehiagotara. Ez baldin bada berdina" zaborra jaistea" AAB sisteman eta 5Eetakoan, diferentzia neurri batean datza norberak hondakinak kudeatzeko hartzen dituen espazioa eta denboran sistema bakoitzak daukan eraginean.
‎KAZETARI lanetan jarraituko dut etxe honetan, eta izango dut lanik: Internetek, teknologia berriek eta sare sozialek kazetaria egokitzera behartzen baitute gaur egun, eta egiten ez duena estu ibiliko da. Hori bai, ez gaitzala tresna eta teknologiaren olatuak besterik gabe harrapa, haren azpian, beti bezala, edukia baita egiazki garrantzitsuena.
‎Gizakia ez zen zuhaitzetik jaitsi, erori egin omen zen. Heldutasunera iritsi baino lehenago zuhaitzetik jausi, behinola zutitu eta geroztik bata bestea jan besterik egiten ez duen izaki basati bilakatu da. Homo homini lupus.
‎Hamaika txikikeria. Tuteran, esaterako, bada tradizio bat, Aingeruaren jaitsiera [Piztuera igandeko ohitura zaharra Tuteran], mutikoek beste inork egiten ez zuena! Duela hiru lau urte hasi dira neskak ere Aingeruarena egiten.
‎Kontsentsu ortografikoa deitu zitzaion aldaketa sorta hari, baina ez zen nahikoa izan reintegracionismo aren aldekoek ILG RAG araua aintzat har zezaten. Bide batez, gehitu dezagun akademiak uko egin diola gurekin berba egiteari, gai honi buruzko adierazpen ofizialik egiten ez duela argudiatuta.
2014
‎Eta beren burua ezin izan dutenek beren seme alabarena behintzat. Kulturara iristeko euskara funtsezkoa da, eta hori lortu dute euskara etxean jaso ez zutenek, euskaraz hitz egiten ez zutenek. Hori Bilbon izan da eta Euskal Herrian orobat.
‎Lagunarteko giroan Eusko Jaurlaritzako langileok euskaraz lan egiteko genituen zailtasunez hitz egin genuen luzaro eta proposamen mardulak ere egin izan ditugu euskara planen eraginkortasunari buruz, legeak euskaraz sortzeari buruz, itzulpengintzaren eginkizunaz euskara berezko hizkuntza duen administrazio batean... Guk ekarpen hura egin genuen, une jakin batean eragileek egiten ez zutela ikusita. Kezka hark hainbat lagun bildu gintuen eta lanean aritu ginen hainbat urtez gure elkarlana eskainiz langile gisa.
‎Gainera, denek dakite zertara zoazen, larrua jotzera, koitoa praktikatzera zoaz eta badirudi hori egiten ez baduzu alferrik galdutako vis a vis a izango dela. Baina, agian hitz egiteko beharra duzu, edo ordubete besarkatuta ezer esan gabe egotekoa, agian negarrez.
2015
‎Aitzitik, Kutxabankek soilik epaitegira jo duenari kentzen dio komisioa eta horrelakorik egiten ez duenari Erauskinen aburuz normalean prokuradorea eta tasak ordaintzeko dirurik ez duelako kobratzen segitzen du: " Badago jende heldua 400 euroko alargun pentsioa besterik ez duena, eta diru hori mailegua ordaintzeko ezarritako eguna baino zertxobait beranduago jasotzen duenez, hilero 30 euro kentzen diote".
‎Kike Amonarrizek dio euskararen inguruko diskurtso sozialetan egokitzapena behar dela. Euskara nola zabaldu, batetik, euskararen alde omen diren sektoreetara, baina praktikan euskaraz egiten ez dutenak. Eta horrez gain, aldeko jarrera ez dutenen hurrengo belaunaldia nola euskaldundu landu behar da.
‎Haurrak euskaraz edozein erregistro eta testu generotan aritzen trebatu behar direla eta idatzizkoari adina garrantzi edo gehiago eman behar zaiola ahozkoari. " Lehendabizi konturatu behar dira euskara beste edozein hizkuntza bezain erabilgarria dela eta etortzekotan, ondoren etorriko da kontzientziazioa; baina ez euskaraz egiten ez badute altxor bat galduko dutela esanez, baizik eta euskaraz eginda zenbat irabaziko duten sentiarazita. Beti positiboan".
‎Arnold Gundersen ingeniari nuklearrak Fukushimaz dituen iritziak behin baino gehiagotan jaso ditugu zientziari buruzko atal honetan. Fukushimako leherketaz ia inork hitz egiten ez duen honetan, Gundersenek hitz gutxitan laburbildu du hango egoera.
‎Jai giroari lotuta, jai batzordeetan adibidez, kontzientzia, edo behintzat, lanketa gehiago ikusten dut. Lehen emakumeek baino egiten ez zuten lana orain gizon batzuek ere egiten dute, arduratzen ari dira. Jende gehiagok adierazten du mespretxua, nahiz eta mespretxatzen diren kasuak larrienak izan.
2016
‎Hizkuntzen trileroak, 3zurtiak, euskara normal ez izatea behar duten alderdi eta hedabideak, zerbaiten premian zeuden euskararen irakaskuntzaren gorakada gerarazteko: A eredua ia guztiz desagertuta (hori bai, eskola publikoan ghetto bihurtuta, administrazioak hori saihesteko ezer egiten ez duela), hirugarren kubilotea behar zuten EAEko gazteak, etorkizuneko helduak, elebidunak izan ez daitezen. Esku eskura ipini die Jaurlaritzak.
‎Espainiako estatuan mugimendu politikoa kalera baino instituzioei begira dago. Podemos eta IUren aliantza nahiko seguruaren aurrean PSOEk azken mugimendu zakarren bat egiten ez badu boterea PP eta C' s en esku utziz, ekainaren 26an hauteskunde orokorrak errepikatuko dira. Alderdi nagusienen tresneria horri begira dago abenduaren 20az geroztik; gainerako guztiei, hauteskunde berrien gurutz bidea sofritzea egokituko zaie.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia