Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 197

2000
‎Eta, gaitzetik gaitzagorat egiten zuela, urratuak eta zauriak guztiz zornaturik, sukar izugarri batek hartu zuen handik egun batzuetarat Mattin, eta kopetan zapi heze batzuk ipintzen genizkion, kasik deus ere egiten ez ziotenak, zeren haren buruak ontzi bat baitzirudien, berun goria zeukana.
2001
‎Simetria bikoitzaz ere mintza gaitezke; kanpo zorraren zerbitzu bakoitzak asimetria bat sortzen du bera gauzatzen deneko epealdian bertan, p epealdiaz geroztik; baina horrelako asimetria bakoitza identikoki egiaztatua da zorra sortua den epealdiaren, p, eta bera zerbitzatua den epealdiaren, p, artean. Zorpeko herrialdean zama guztia jarririk, bere kanpo hartzekodunen zerbitzuak sortzen duen asimetriak ondokoa erakusten du, alegia, herrialdea beharturik dagoela moneta huts bat onartzera, bere merkataritza soberakinaren ordainketa bakar eta azken modura (bere kanpo zorra zerbitzatzeari uko egiten ez badio, behintzat).
2002
‎Jarraikortasunari muzin egiten ez dion lanaren sistema eredu horrek lan hitzarmena, lantokia eta lan denboraren estandarizazioa izan ditu oinarritzat. Baina hirurogeita hamargarrenera arte nagusi izan den ereduak lanaren eta ez lanaren bereizketa garbia egin badu, gaur egun enplegu betearen sistema hori ahultzen ari da lanpostuen galeragatik (Gorz, 1995a).
2003
‎Oheburuko medikuak aipatu ditugu lehen, haiek ez zutela kirolarien fitxa gehiagorik izenpetuko esan zuten. Gazteari esfortzu proba bat egiten ez badiozu, ezin duzu ziurtatu gazte hori kirola egiteko gai den ala ez. Eta guk gure mediku azterketetan proba hori egiten dugu.
‎Hala ere, irakurleak ez du horren berririk izango, lerro artean irakurtzeko gaitasun izugarria ez badu behintzat. Edo, aipatu bezala, kritikariari zuzenean kontsulta egiten ez badio.
‎“Datorren astean guztiz kontrolatuta egotea espero dugu”, esan zuen Gómezek. Bestalde, Trend Micro antibirusa fabrikatzen duen enpresak “alarma horia” ezarri zuen birus horrentzat, eta horrek erabiltzaileari kalterik egiten ez dion infekzioa eragiten dio.
‎Hala, bada, interpreta liteke ibilgailua lanera joateko egunero erabiltzen bada, beste garraiobide batzuek dituzten zailtasun edo ezintasunagatik, konponketa presaz egin litzatekeela. Hala ere, interpretazio bat baino ez da; izan ere, arauak “kontsumitzaileari mesede egiten ez dioten eta arazoak sortuko dituzten termino arbitrarioak” ditu, diote Faconautok. Nolanahi ere, saltzaileak gastu guztiak ordaindu ditu konponketak irauten duen bitartean; izan ere, legeak ezartzen du, berme aldian, erosleak, kosturik gabeko konponketa bat egiteko eskubidea izateaz gain, konponketatik eratorritako kalte eta galeren ordaina jasotzeko legezko ekintzak gauzatzeko eskubidea duela.
‎Sentsazio magikoa da, utzi ezin litekeen droga bat. Baina, lagun hurkoari min egiten ez diogun bitartean, dena da zilegi eta osasuntsu, lagun. Ez zalantzarik izan.
2004
‎Gaia eztabaidatu barik ukatzen bazaigu, zer itxaron dezakegu? Zer itxaron dezakegu estatutuaren eskumenak zehazteari eta betetzeari jaramonik egiten ez diotenengandik. Gure ustez, benetako aldaketa izango bada, Madrilgo Gobernuak eskaintza berri bat egin behar du, eta Jaurlaritzak Eusko Legebiltzarrak hitzemandako proposamenen bidean betiere.
‎4 Alderdiek, halaber, prozesua etetea eska dezakete. Auzitegiak hori erabakiko du auto bidez, interes orokorrari edo hirugarrenari kalterik egiten ez badio eta eteteko epea hirurogei egunetik gorakoa ez bada.
‎2) Ikustaldien garapena bizkortzea; ren parte hartzeetan modu nabarian al horretarako, abokatuari edo alderdiari abisua emango dio, baldin eta horiek eudendu badira eztabaidapean diren arazoetatik. Halakoetan, abokatu edo alderdi horri eskatuko dio premiarik gabeko erretorikarik ez egiteko, eta, jaramonik egiten ez badio berorrek egin bigarren abisuari, hitza kendu ahal izango dio.
‎Aurreko paragrafoan aipatu gordailua betearazpena agintzen duen autotaz kanpoko agindeia egin bazaio. Bes berean aginduko da, zordunari epaiketela, lege honetan ezarritakoaren arabera zordunari ordaintzeko agindeia egitea aginduko da, eta, zordunak agindeiari jaramonik egiten ez badio, gordailua eratzea aginduko da.
‎Zitatua eta errekeritua izan denak agindeiari jaramonik egiten ez badio eta aurka jartzen ez bada, auzitegiak, probidentzia bidez, honako neurri hauek aginduko ditu:
‎Kontseilu Arautzaileak labore praktikak tradizionalak izan daitezen zaintzen du, olioaren kalitate hobea lortzeko. Hala ere, kultura praktika berriak, tratamenduak edo lanak baimendu ahal izango ditu, nekazaritza teknikaren aurrerapena izanik, olioaren eta sortutako olioaren kalitateari kalterik egiten ez diotela egiaztatzeko. Haren erregelamenduak ezartzen du bilketa ahalik eta arreta handienarekin egingo dela, eta zuhaitzetik zuzenean bildutako oliba osasuntsua besterik ez dela erabiliko olio babestuak egiteko, DOren olio bereizgarriak lortzeko behar den heldutasun mailarekin.
‎Azken eskubide horri dagokionez, erabiltzaile guztiek aurrekontu idatzi bat eska dezakete, hainbat eskaintza alderatu ahal izateko. Zerbitzu emaileak zerbitzua egin aurretik emango dio, bezeroak espresuki uko egiten ez badio behintzat, “Aurrekontuari uko egiten diot” esaldiarekin. Aurrekontuan, gure eta emailearen identifikazioaz gain, datu hauek agertu dira:
‎Laponiarrik gehienak Noruegen’en eta Sueden’en bizi dira, bi erresumen arteko mugari jaramonik batere egiten ez diotelarik, eta 30.000 baiño gehiago ez dira. Suomi’n beste 3.500 bizi dira gaur (500 bat," Skolta" izenekoak, Errusia’tik 1920 ean iges eginak).
‎Bere ohiko lanean fin aritzen zen, eta ez zuen inolako eragozpenik sortzen. Azkenean, gaueko esperimentu horiek inori kalterik egiten ez ziotela kontuan hartuta, eta neska guztiz fidagarria zela ikusita, onartu egin zioten. Gero eta gehiagotan gelditzen omen zen, ogitartekoren bat afaldu ondoren.
2005
‎Lantegiak zuri emateko obligazioa du, zeuk eskubide horri berariaz uko egiten ez badiozu.
‎Interesdunek ezereztea hitzartzen badute baliozkotasunez, epaile edo auzitegi eskudunari idazkia aurkeztu ahal diote, ezerezte hori eskatuz. Behin idazkiaren edukia berretsi ostean, ezereztea agintzen duen probidentzia emango du epaileak, baldin eta ezerezte horrek kalterik egiten ez badio hirugarrenari.
‎Transferentziaren arazoa, batez ere, koipea (esnea, eta antzekoak) duten elikagaietan gertatuko da, eta ia ez da batere koipe edukia oso txikia den elikagaietan, hala nola fruta zukuetan. ITX toxikotasunari dagokionez, badira genotoxiko edo mutageniko ez gisa sailkatzen duten ebidentzia zientifikoak; beraz, OMEk pertsonen osasunari kalterik egiten ez dion substantziatzat hartu du. Hala ere, eta haurren esneak hautemateagatiko alarmaren ondorioz, Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritza (EFSA, ingelesezko sigletan) berrikusten ari da osasun publikoan arrisku potentzialik dagoen.
‎Nire lehenengo kezka izan da zenbait froga erakustea, zuzenbide naturalari zer dagokion azaltzeko. Horretarako erabili ditudan irizpideak inork ere ezin ditu ukatu, bere buruari kontra egiten ez badio bederen. Arean ere, ondo hausnartuz gero, zuzenbide horren printzipioak kanporatu egiten dira eta begi bistan daude, zentzumenen bitartez antzematen dugun guztia bezalaxe.
‎Urrun, beraz, gizon zintzoarengandik handikeria, eta horrenbestekoa izan dezan hark bere buruari zor dion maitasuna. Haatik, lerrakera hau, errakuntzan dagoenari kaltea egiten ez dion neurrian, askoz gehiago alboratzen da errua egoztea baino; hortaz ergelkeria esaten zaio eta ez justiziarik eza. Norbanako errakuntza horrek sortzen badu, gerokoan ere, arrisku erkidea, orduantxe ahalegin berezia egin behar da on publikoa usteldu ez dadin herritarren errakuntzarekin.
2006
‎Kontzesionarioak berriro ere jaramonik egiten ez badio, erreklamazio orria eskatu edo Kontsumitzailea Informatzeko Udal Bulegora (KIUB) jo ahal izango du, erreklamazioa aurkeztera.
‎Autopsiak egingo dira herri edo barruti bakoitzean administrazioak helburu horretarako eta gorputegi gisa jarritako lokal publikoan. Hala ere, instrukzio epaileak, komenigarritzat jotzen duenean, xeda dezake ebakuntza beste toki batean edo hildakoaren egoitzan egitea, baldin eta horren familiak hala eskatzen badu eta horrek sumarioaren arrakastari kalterik egiten ez badio.
‎Gaueko etenaren ondotik, bizia itzultzen ari da Montlhéryngo karriketara. Belarriak huts egiten ez badio, ostatu ondoko heian behiak jezten ari da norbait. Ostataturik daudenek esnea izanen dute gosaltzeko.
‎Akiles gerraria ere Troia hartzera joan ziren gainerako erregeen gainetik ageri da, Agamemnon erregetan errege beraren gainetik ere: konkista senari uko egiten ez dion bakarra da; bidean doala, Eszisos, Lesbos eta Tenedos uharteak hartzen ditu eta, Troaden, Lynerssos, Pedasos, Thebe eta beste 23 hiribildu117.
2007
‎Politika egiteko eta Nafarroa ulertzeko beste era bat da aldaketa hori. UPNren politika baztertzailea izan da, batez ere alderdi abertzaleekiko edo marko konstituzionalari men egiten ez diotenekiko. Legebiltzarraren osaketa berriak ekar dezake egoera berri bat, nahiz eta, esan den bezala, nafar guztiek ez duten parte hartu Legebiltzarraren hautaketan eta hauteskundeak ez diren erabat demokratikoak izan.
‎izenekoek %2 %4z hornitzen gaituzte; sistema kardiobaskularrari inongo mesederik egiten ez dioten gantz saturatuek, aldiz, %12z zuzkitzen gaituzte.
‎Erekzio arazoak lehenengo abisua izan dira: kolesterol altuari oraintxe aurre egiten ez badiote gerora bihotzeko arazo larriak izango dituzte.
‎Era berean, gomendatzen du pertsona horiek tratamendu egokirako sarbidea izatea, beren gizarte segurantzaren araubide nazionalen esparruan. Joera berriak, emaitzak onak diren bitartean eta kontsumitzaileen osasunari kalte larririk egiten ez dioten bitartean, zenbait sektore autorregulatzeko joera du, hala nola elikadura; plataforma mistoak sortzeko joera (esaterako, EBk elikadurarako, jarduera fisikorako eta osasunerako egiten duen ekintza, non Sancoren Zuzendaritza Nagusiak, industria sektoreek eta GKEek parte hartzen baitute); edo beste estrategia batzuk bultzatzeko joera du, hala nola Hala ere, eta arautze metodo horiei atxiki... Hala, Europako Parlamentuak asmo onez ikusi du Europako elikagai industriako hainbat sektoretan nagusitzen den joera, hain zuzen ere, adingabeei zuzendutako produktuen merkaturatzea birbideratzeko eta haiei zuzendutako elikagaien eta edarien nutrizio etiketak ezartzeko.
‎Gainera, lagundu egin behar du biodibertsitate maila handia lortzen, energia eta baliabide naturalak (ura, lurzorua, materia organikoak eta airea) arduraz erabiltzen, animalien ongizaterako arau zorrotzak betetzen eta espezie bakoitzaren portaera beharrei erantzuten. Ingurumenari kalterik egiten ez dioten prozesuen bidez, gizakien osasuna, animalien ongizatea eta landareen osasuna, kalitate handiko produktuak eta kontsumitzaileen eskaerari erantzuten dioten elikagai aukera zabala lortu behar dira. Ekoizpen ekologikoa printzipio orokor batzuetan eta nekazaritzako gaietan aplikatzekoak diren printzipio espezifikoetan oinarrituko da, bai eta elikagai eta pentsu ekologikoen eraldaketan aplikatzekoak diren printzipio espezifikoetan ere.
‎Ozta ozta mugi zezakeen burua eskuin ezker. Galderarik egiten ez ziotenean ere ezetz egiten segitzen zuen buruaz, inertzia gaizto batek bultzatuta. " Alu horrek ederki gordetzen zituen bere ibiliak", esaten zuten poliziek, argazkiak pasa eta pasa eginez, erabat sinetsirik askoz gehiago zekitela hildako gazte hartaz aurrean zeukaten txirri erretzaile kolgatuak baino.
‎Ez dago galdera zailik, erantzunak dira amuari kosk egiten ez diotenak. Augusto Monterrosok idazleari eta idazletzari buruzko dekalogo ederra idatzi zuen aspaldi.
2008
‎Halako lanen inguruko eztabaida sortu da delphy honetan, eta oro har bi iritzi nagusitu dira; iritzietako bat zera da: euskarak bizi duen egoera diglosikoa dela eta, literaturari ekarpen handirik egiten ez dion lana ere mesedegarria izan daitekeela euskal kulturarentzat, besteren artean, hizkuntza ikasteko balia daitekeelako eta irakurle berriak sortzen laguntzen duelako. Beste batzuen ustez, ordea, literaturak kalitatea izan behar du ardatz.
‎Subjektuen eskubide eta betebeharrei dagokienez, ikuskapen langileak agintaritzaren agenteak dira, batez ere, administrazio erantzukizun zein erantzukizun penala zehazteko ondoko kasuotan: norbanakook, hitzez edo ekintzaz, ikuskatzailearen aurka jarkitzen direnean, horren aurkako atentatua burutzen dutenean, edota horri men egiten ez diotenean. Horrekin batera, agintari guztiek laguntza eta lankidetza eman behar dizkiete ikuskatzaileei.
‎harekin; auzoko guztiak batera kantari etsi etsian, bizia galdu beldurrez, eta denak nork indartsuago kantatuko, ez nabarmen geratzearren. Zeren, joerak ematen zionean, inon ikusitako despotarik handiena baitzen; zartakoak ematen zizkion mahaiari isiltasuna ezartzeko; haserre bizian jartzen zen galdera batengatik, edo beste batzuetan galderarik egiten ez ziotelako, inor ez zela bere kontuak entzuten ari pentsatuta. Eta ez zion inori ostatutik joaten uzten, harik eta, zurrutak logaletuta, balantzaka oheratzen zen arte.
‎Kale horretan ere ez zegoen gaueko giroa, ezta gutxiagorik ere, baina han jardun ohi zuten morroietako batzuk ikus zitezkeen egonean. Berarengandik ez oso urrun, esaterako, Ferro Velho tabernaren aurrean, batere begi onez so egiten ez zioten gazte beltz batzuk ikusi zituen Barbosak. Bazirudien ongi etorri berezia egiteko prestatzen ari zirela, baina fadista ez zen haienganaino heldu, metro batzuk lehenago espaloi berean kokatuta zegoen ile apaindegi txikian sartu baitzen.
‎Baldintza horiekin guztiekin, herritar gehienek abala behar dute etxebizitza bat erosi nahi badute. Erantzukizuna bere gain hartzea Abal emailea, bere borondatez, titularraren betebehar ekonomikoak beteko dituela bermatzen duen pertsona da, eta abalatuak bere zorrari aurre egiten ez badio ordaintzeko erantzukizuna bere gain hartzen du. Oro har, eskatzen da fidatzaileek nomina finkoa, kontu korronte saneatua edo ondasun higiezinen titularrak izatea.
‎Eta aukera baliatu du Van Walsumek Mendebaldeko Sahararen independentzia ezina dela berresteko. Haren iritziz, Marokok ez du autodeterminazioari buruzko galdeketarik egingo NBEko Segurtasun Kontseiluak presio egiten ez badio; eta Segurtasun Kontseiluak ez du estu hartuko horrek eskualdean izan ditzakeen ondorioen beldur. «Ez dago ezer nazioarteko zuzenbidean Segurtasun Kontseilua derrigortzen duenik eskura dituen baliabide guztiak erabiltzera NBEko Batzar Orokorraren eta Nazioarteko Justizia Auzitegiaren ebazpenak indarrean jartzeko».
‎Jatorria ez ezik, Bizkaiko eta Gipuzkoako baxurako ontziek harrapatutako arrainak bakarrik saltzen dituztela baieztatuko du izendapenak eta, Arrantza sailburuak zehaztu zuenez, itsasoari kalterik egiten ez dioten «ohiko» prozedurarekin hartutako arrainak direla.
‎Baino denok geure muga bat badegu, behin pasatuz gero pott egiten deguna. Bertara arrimatzen ari geranean gorputzak abisua ematen diguna (eta askotan abisu horri kasurik egiten ez dioguna). Eguzkiak aurtengoan bere muga pasatu du eta estresak jota geratu da.
2009
‎Baina ez soilik halako egunkaritan lekurik egiten ez diotelako; pertsonen artean ere berdeak hartzen du leku gutxien.
‎gutxiago sufritzen duela erritmoaren eta isuriaren leuntasunak. Arruti nahiko natural eta libre moldatzen da, zesurari eta, kasu gehiegi egiten ez badio ere askotan.
‎Hain justu kasurik egiten ez ziotenak neskak zirela erantzutekotan egon nintzen baina ez nuen ahorik ireki. Ez neukan hitz egiteko gogorik.
‎–Baina ni ez naiz Diana Poitierskoa. Nik nahiago ohatila edo orga zaldia baino, eta ur hotzari uko egiten ez badiot ere, epela hobesten dut. Hau halakoa da.
‎Pertsonak hiru orduz behin jateko programatuta daude, gutxi gorabehera, eta, hala ere, asko hiru otordutan baino ez dira kontzentratzen (gosaria, bazkaria eta afaria); beraz, denbora tarte luzeegiak igarotzen dituzte inolako elikagairik hartu gabe, nutrizionistak azaldu duenez. “Hutsaren eta gosearen sentsazio bizia sentitzen dugunean, egin dezakegun onena jatea da; izan ere, gorputzak bidaltzen digun seinale larri horri kasurik egiten ez badiogu, kontrolik gabeko hurrengo bazkarira iritsiko gara, gure esku dagoen guztia kolokan jarrita”, esan zuen Olmosek.
‎Espainian, urte bakar batean alokatzeko asmoa joan den udako %73tik denboraldi honetarako aurreikusten den %81era igaro da. Opor formatu horrek krisiari kasurik egiten ez badio eta uda honetan prezioak doitzen ez baditu, alokairuaren goraldia ekarriko du. Gauza jakina da udako hotel asko gerrikoa doitzen ari direla eta tarifa erakargarriak eskaintzen ari direla, aurreko urtekoak baino merkeagoak, baina oraindik ere zalantza dago apartamentuek eta, oro har, eremu turistikoetan alokatzen diren formatu desberdineko etxebizitzek prezioak egokituko dituztela oporren merkatuaren eta turisten etorreraren kaltetan.
‎Sare horrek interes bereziko guneak babesteko helburua du, baita arriskuan dauden hegaztien inguruak zaintzea ere. Zudairek adierazi du posible dela bertan haize erroten parkea jartzea baldin eta errotek Natura Sareak babesten duen horri kalte egiten ez badiote. Egitasmoen kontra daudenek hori onartezina dela deritzote, eta sare horrek babesten duen gunea errespetatu behar dela deritzote.
‎–Horregatik, bizirik iraun nahi badugu, etorkinekin bat egin behar dugu, hemen eta han (etorkinen jatorrizko lurraldean), gure mintzoan eta haienean, gure kultura suspertuz eta haiena bultzatuz. Gordinago esanda, euskaldunok, mintzo komunitatea bezala etorkinen erronkari aurre egiten ez badiogu, desagertuko gara. Horregatik, herri, auzo, hirietan euskaldunon komunitateak etorkinekin harremanetan jarri behar du, erakunde politikoen presentziari itxaron gabe (bultzatu eta eskatu ezean, erakunde horiek interes politiko eta ekonomikoak baino ez dituzte izango, hau da, esplotazio eta segurtasuna bermatzeko neurriak).
‎Hizkuntza hutsalen lekua hartzeko prest legokeen hizkuntza faltsu, itsusi eta zaratatsu bat beti aurki daiteke. Lasta uzteko aitzakiaz zentzua alboratzearekin konformatzen ez den berrikuntza teorikoak soilik, malgutasunaren aitzakiaz printzipioak baztertzeari men egiten ez dion praktikak soilik, ireki diezaioke bidea hitzekin jolastera mugatzen ez den hizkuntzaren berrikuntzari.
2010
‎Baina eredu horrek ez du balio XXI. mendean bizi garenontzat: gutako bakoitzak libreki erabaki dezake bere sexualitatea, bere bizitza afektiboa zelan bizi, beste bati kalte egiten ez badio behintzat. Vatikanoko II. kontzilioak bere egin zuen balore sistema hori teorian, arazoa da horrek boterea kentzen diela abadeei".
‎Natividad Rodriguezen hitzetan, egitasmo bateratzaileen ordua da, guztiek lekua izateko, indarkeriari uko egiten ez diotenek izan ezik, euskal gizartearen aniztasuna onartuz. Rodriguez Fernando Buesa agintari sozialistaren alarguna da.
‎Hain justu, bide horretatik indarkeriari azkena eman arte lanean jarraituko duela adierazi du Gasteizko Gobernuak.ETAri eta haren inguruari adierazi dio espetxea dela espero dezaketen bakarra. Horren ildoan, oinarririk ez duten salaketak egiten dituztenek demokraziari mesederik egiten ez diotela eta helburu bakarra giro politikoa nahastea dela erantzun die.RubalcabaETAri atzemandako dokumentu baten arabera, PPrekin negoziatzeko aukera eta berme handiago dutela uste du ETAk, Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroak Maria Dolores de Cospedali erantzun dionez.Rubalcabaren hitzetan, ez dago ETArekin negoziatzeko inolako aukerarik, eta, ETAk berak ere, sozialistekin ez du negoziatu...
‎Eta gero radiotracking a baliatu zen bisoien jarraipena egiteko. Horretarako, kalterik egiten ez dion igorgailu txikia jartzen zaio animalia bakoitzari. Proiektuko kideek hargailu bat dute (eskuko antenak eta autorakoak), eta bisoien seinalea jasotzen dute.
‎Díaz Curielen arabera, funtsezkoa da paziente asintomatikoak garaiz detektatzea, nahiz eta osteoporosia garatzeko arrisku faktoreak izan: “Prebentzio lana terapiarik onena da, batez ere, arrisku faktoreak dituzten eta, agian, hezurrek duten arriskuari kasurik egiten ez dioten pertsonentzat”. Espezialista horrek azaltzen du diagnostiko goiztiarreko probak inkruentoak direla eta pazienteari egoera pertsonaletarako farmako egokiena ematen diotela.
‎Txakurrek haurrei egindako erasoen azken kasuek berriro piztu dute konpainiako animalia horien inguruko gizarte alarma. Hala ere, askotan, txakur batek ez dio hozka egiten haur bati, honek traba egiten ez badio, eta ia hozka guztiak arinak eta azalekoak badira. Zauria sakona denean, haurra sei ordu baino lehen eraman behar da hurbilen dagoen osasun zentrora, denbora hori igaro ondoren zauria infektatzeko aukera handiagoa baitago, Juan Manuel Contreras Alcalá La Realen (Jaen) lanean diharduen Espainiako Pediatria Elkarteko kideak azaldu duenez.
‎Jostailu egokituen bidez, dibertimenduari uko egiten ez dioten adin txikikoak eta gazte ezinduak integratzen dira.
‎Blad es siba: libroak dauden lurrak, Sultani men egiten ez diotenak. choi fa: profeta Mahometen odolekoak. dervish:
‎* Blad es siba: libroak dauden lurrak, Sultani men egiten ez diotenak.
‎Ez zekien ezer ere. Baina liburuak ziren huts egiten ez zioten bakarrak. Beti izango zuen haietara jotzeko aukera.
2011
‎Diseinatzaileentzat oso garrantzitsua da pertsonen erreakzioa ikustea, gure diseinuek interesik sortzen duten jakitea. Asko sor dezakegu, baina jendeari jaramonik egiten ez badiogu, ez dugu bilakaerarik izango».Beren sorkuntzak bi eratan aurkeztu dituzte diseinatzaileek. Aurrenik, 12:00etatik 20:00etara showroom izenekoan erakusten dute beren materiala; gero, egun osoan esekitokietan zintzilik egon diren arropak jaso, eta ibiltokian desfilatzen dute modeloek.Guztiek ez dute ibiltokian parte hartzen, baina.
‎Oinordekoek ofizioari jarraituko dioten galdetuta, ez dirudi oso konbentzitua: " Semeari erakutsia diot otarrak egiten, baina lana badauka, eta erremontean ere badabil; horiek huts egiten ez badiote, behintzat, ez dut uste lanbide honi helduko dionik".
‎" Jendeak gaztelaniaz egiten die eta haientzat euskara euskaldunen arteko hizkuntza da. Berari egiten ez diotenez oso urrunekoa da". Gaztelaniaz ikasi dute:
‎Lehenbizian, ahoz egin dezake, eta onez onean; kasurik egiten ez badiote, ordea, bide ofizialetik jo, eta
‎Begiko zaitu, baina ez elebidun zarelako, bere hizkuntzan mintzo zatzaizkiolako baizik. Elebitasuna aberasgarria eta ona da guztiontzat, baina berea hitz egiten ez badiozu, erne! Zeren, jakina, berak hizkuntza eta kultur aniztasuna estimatzen du, baina aniztasun horren barruan bere hizkuntza baldin badago?.
‎Balio periodistikorik ez badute ere, edertasun printzaren bat atzemateko asmoz. Aldamenekoak kasu askorik egiten ez badio ere, hizketan jarraitu du Anttonek, paisaiak garai bateko oroitzapen gordeak berpiztu balizkio bezala.
‎Azpeitiko ta Oñatiko euskera nolako dan ikasteak Euskeraren batasunari kalterik egiten ez dion bezela, jakintsuak beren Katedretan eta Universidadeetan egiten dituzten Euskerari buruzko azterketak ere, ez diote kalterik egiten Euskeraren bizitzari, mesede baizik... 44 [beltzak gureak dira].
‎Ohearen gehiegizko mugimenduak, zarata, kuxinen aldeko borroka edo gehiegizko beroa ohantzea partekatzean loaren kalitatea aldatzen duten arrazoiak dira. Baina arrazoi nagusia zurrungak dira, duela urte batzuk kalterik egiten ez ziotenarentzat —ez jasaten zuenarentzat—, baina gaur egun garrantzi berezia hartu du bi bikotekideen osasunari eragiten diolako. Ronquidos eta Apnea de Sueño (BSSAA) elkarte britainiarraren arabera, gizonek emakumeen kopurua halako bi zurrunga egiten dute, eta Erresuma Batuan bakarrik 15 milioi zurrunbilatzaile daudela kalkulatzen dute.
‎Begiradarekin bilatzen du soinuaren jatorria, begiak edo burua jatorrizko norabidean biratuz. Lehenago enbarazu egiten ez zioten zaratekin esnatzen da. Berezkoa eta luzaroan bokalizatzen du (“a guuuu”).
‎Termino batzuen esanahia errepasatzea ez da inoiz alferrikakoa, finantza eta antzeko gai garrantzitsuetan huts egitea saihesteko. Abal emaileak bere gain hartuko du ordainketaren erantzukizuna titularrak bere zorrari aurre egiten ez badio. Sarritan, hipoteka eskatzen duenari norbaitek babesteko eskatzen diote entitateek.
‎Sarritan, hipoteka eskatzen duenari norbaitek babesteko eskatzen diote entitateek. Abal emaileak bere gain hartuko du ordainketaren erantzukizuna, titularrak bere zorrari aurre egiten ez badio. Baina horrek pisua erosten duenaren eta haren senideen ondarea galtzea ekar dezake, dagoeneko gertatzen den bezala.
‎Hori bai, Gorenaren sententzia hau egun bakarreko lore besterik ez izatea gerta daiteke, Pedraz epaileak Ailande Hernaez gaztearen kasuan izan zuen jarrera duinarekin gertatu bezala, baina, egia esan, baikor izateko arrazoi sendoak daude, azkenaldian nabarmen areagotzen ari baitira nazioartetik espainiar agintariei egin ohi zaizkien salaketak torturari aurre egiten ez diotelako. Estrasburgoko Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren bi azken zigorrak lekuko.
‎Euskal Herrian diglosia gainditu behar dela defenditzen denean, kontuz ibili behar da, eta ondo prestatu behar da norberaren argumentazioa. Izan ere, historiari so egiten ez badiogu, azken datu demolinguistikoak erabiliz eta laburpen teoriko soziolinguistikoak eginez, euskararen kontra egiteko arriskua dago. Ikusi, adibidez, UPNren diskurtsoa hizkuntzei buruz, Pegenauteren garaian.
2012
‎Nork esan du ari izan forma izan behar dela bakarra orainaldi iraunkorra adierazteko? Azkenean, batueraren izenean hainbat uste oker zabaldu dira, desmuntatu beharrekoak, euskarari berari mesederik egiten ez diotenak. Badakizue zenbat sufrimendu ekarri duten uste ustel horiek?
‎Oinarrizko akordioa PSE EErentzat eta EAEko PPrentzat Gernikako Estatutuaren defentsa sendoa Gizarte Segurantzarekin amaitzen da. Batzuek nahiz besteek ez dute beharrezkotzat ikusten legea puntu horretan betetzea, zuzenean aurka egiten ez diotenean. Sozialisten gobernuak hasieratik adierazi zuen lan politika aktiboak berehala jasotzeko asmoa, pasiboei dagokien partea tiraderan utzita.
‎Zorionez oraindik ez zaigu bihotza gelditu. Baina mendeetako konkista kulturalari aurre egiten ez badiogu, uste baino lehenago aurki dezakegu heriotzaren amildegia. Etsipenetik idazten dugula ezin ukatu, baina ez gatoz hil kanpaiak jotzera.
‎Egia da orain arte egindako lanak ez duela fruitu askorik eman ofizialtasunaren bidean. Hala ere, jendeak selekzioaren jardunari kasu egiten ez badio, ziur ez dela inoiz ofizialtasunik lortuko. Egin dezakegun gauzarik onena, selekzioaren alde lan egitea da, eta urtero urtero partidak jokatzen jarraitzea.
‎–Ostiral arratsaldean jai egin eta bi egunez Blackbe rryari jaramonik egiten ez badiozu, nik oporrak direla esango nuke.
‎Berdin da zeinek zer pentsatu. Ezarritako legeak errespetatzen baditugu, eta gure egintzetan inoren jabego pribatuari kalterik egiten ez badiogu, Estatuarentzat Banku Nazionalaren edo Enpresarien Elkargoaren presidentea bezain manupeko ohoragarriak gara.
‎Iluntzean nire bila etor dadila eskatzen badiot St. Eustacheri, lehenago ez da etorriko; baina, nire bila etortzeko eskatu ere egiten ez badiot, denbora gutxiago izango dut iheserako, lehenago itzuliko naizela pentsatuko dute-eta, eta lehenago estutuko dira nire faltarekin. Baina itzultzeko asmoa banu, pertsona horrekin ibilaldi bat egitea beste asmorik izango ez banu, ez nioke eskatuko St.
‎101 Dena den, Euskaltzaindiak (1994: 49) arau orokor horri men egiten ez dioten egiturak ere aipatzen ditu eta juntadura pluraltzat hartzen ez duten kasuen artean, itxura batean behintzat, goiko adibidearekin zuzeneko lotura izan zezakeen honako hau dago: –kideko sintagmak?
‎Pertsona babestu batek arau hauste bat egiten duenean potentzia babesleari kalte egiteko soilik, baina arau hauste horrek okupazio indarren edo administrazioaren baliabideen bizitzari edo osotasun fisikoari eraso egiten ez badio, arrisku kolektibo larri bat eragiten ez badu eta okupazio indarren edo administrazioaren ondasunen auka edo horiek erabiltzen dituzten instalazioen aurka era larrian eraso egiten ez badu, pertsona hori barneratzearekin edo kartzelaratze soilarekin zigortuko da; barneratzearen edo kartzelaratze soilaren iraupena egindako arau haustearekin proportziozkoa izango delarik.Gainera, barneratze...
‎Salatu orok, berak borondatez uko egiten ez badio, interprete baten laguntza izango du, bai auziaren izapidetzak iraun bitartean bai eta auziaren aurreko entzunaldian ere.Interprete hori edozein unetan uka dezake eta horren ordezkoa eskatu.
‎...za hau dela eta, okupazioa gauzatu duen potentziak, hasiera batean aske utzi baditu ere okupatutako lurraldetik kanpo erasoak jarraitzen zuten bitartean, pertsona horiek barneratzea beharrezkoa dela kontsideratzen badu, bereziki pertsona horiek kide diren eta borrokan diharduen indar armatuetara batzeko huts egindako saiakera baten ondoren, edo euren esku hartzeagatik egindako larderiari jaramonik egiten ez diotenean;
‎Globalizazioak dakartzanjoera berriek (adibidez, etorkinen kulturen errotzea herrialde aberatsenetan, edotakomunikazio agente berrien agerpena) ez dute ezabatu lehengo kultur agentehegemonikoek zuten indarra5 Horrela, bata bestearen gainean ezarritako geruzaezberdinen antzera, maila ezberdinetan aurre egin behar dio, kulturan, EuskalEstatuaren proiektu batek. Zeren aurre egiten ez badio, proiektu hori babestukolukeen gizartea, bere osotasunean, eta berau osatzen duten banakoak, beste kulturbotere batzuen mende geratuko baitira.
‎Irudia: Osasunari kalterik egiten ez dioten argazkiak Espainian, urtero, giltzurrun kalkuluen 325.000 kasu berri diagnostikatzen dira, Espainiako Urologia Elkartearen arabera. Eta, horietatik, gero eta gehiago dira 30 urte inguruko pertsonak.
2013
‎Hau da: abisu kopuru jakin bat eman eta gero, uretako epaileak kanporatu dezake ontzi bat, kasurik egiten ez badio. Ez dago finkatua zenbat aldiz eman ditzakeen abisuak epaileak.
‎KANDIDO: Bale, bai, baina orain gogor egiten ez badiot, alferrik izango da gero. Ikasketak ez dira txantxetako gauza.
‎Baina esparru geografikoen gaiari ezin diogu itzuri egin. Itzuri egiten ez badiogu, galdera deseroso bat sortzen da. Galdera deseroso askoren ama.
2014
‎Erantzun laburrak anaiaren edo Garaziren galderaren bati, gehien jota. Jaramonik egiten ez zioten Aratz eta Jurgiri hitz egiten zien, aholkuak eta errieta txikiak tartekatuz.
‎Gorriz tindatu beharra daukat Orreagan. Bidean Errolan adoretsuarekin topo egiten badut eta eraso egiten ez badiot, ez ezazu inoiz gehiago nire hitzean sinetsi. Nire ezpataz konkistatuko dut Durandarte.
‎Horrek garbi adierazten du diziplina berriak sortzeke daudela, edo beharbada daudenak fusionatu beharrean gaudela.Argiak eta itzalak bezala, hirigintzak eta herrigintzak uko egiten ez diotelako sinismena baitut barrenean.
‎Aillet apezpikuari gauza ainitz leporatzen diote, bainan bada bat egiten ez diotena, uko egin duela. Ez du hiru urte hemen dela eta apezgai bakar hartarik 21 tarat pasatu gira!!!
‎Askatasun guztia izan dezazun nahi dut betiere inori minik egiten ez badiozu.
2015
‎Nortzuk dira? Mugimendu eta alderdi hiritarkeriazaleak langile klaseari eta patriarkatuari erreferentziarik egiten ez diotenak dira, eta oso oso modernoak baldin badira, naziogintzari ere omisio. Zientzia politikoen ikuspegitik guztiz eskuindarrak diren ideiak txertatu nahi dituzte:
‎Katuek ez bezala, nork bere izena izan dute beti txakurrek euskal baserrietan, baina Errekarten ohiturarik ez nonbait. Gaur egun bi txakur dituzte bertan, biak ere lasaiak eta alferrak, baserria jendearen etengabeko pasaleku bihurtua dagoenez zaunkarik ere inori egiten ez diotenak, egonean egon eta gizendu beste lanik ez duten jan txakurrak alegia. Hauen izenaren berri galdetu nuen bisitan joan nintzen batean.
‎Helduek bakarrik utzi dituzte arratsalde honetan, baina haien faltan beti dago baten bat hizkuntzaren poliziarena egiteko prest, baita kontzientziaren ahots horri kasu zipitzik egiten ez diotenean ere. –Vete a la mierda!?
‎Eskolatik bueltan etxean sartu, ama besarkatu, niri masailean muxu bat eman eta korrika joan da Anas sukaldera; bitartean, inork kasurik egiten ez dion telebista katez aldatu du, eta arabieraz ari zen tresna euskaraz hasi da. Motxila ogitartekoagatik aldatu, eta eskaileretan behera jaitsi da korrika kalera.
‎esatean trabatu, lotsatu eta isildu egin da. Altsasura iritsi eta berehala hasi zen hizkuntza ikasten, baina luze gabe utzi egin zituen euskara eskolak, oso zaila egiten omen zaio euskara ikastea gero kalean inork egiten ez badio. Orain ni lotsagorritu naiz.
‎Badago oraindik beste sektore bat, hasiera batez abertzale izan barik, oso interesatuta egon daitekeena subiranotasun prozesu baten, frantziar eta espainiar sentitzen den (edo gai horri jaramon handirik egiten ez dion) Euskal Herriko langileria kontziente eta borrokalaria, alegia. Hurrengo atalean garatuko dugunez, defendatu gura dugun nazionalismo motak osagai erakargarriak dauzka abertzale ez den sektore horrentzat, eta interesatuta egon liteke, orduan, prozesuan parte hartzeko, helburuak lorgarriago ikus ditzakeelako Espainian edo Frantzian baino.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia