Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 108

2000
‎porrot egitekotan dauden beste estazio ugari bezala, estatuko irrati komertzial batekinakordioa izenpetzera behartua izan da, Europe 2 taldearekin preseski, Europe 1enmusika estazioen sarearen baitan. Hasiera batean, Baionako irratiari zenbait irratsaioemateko hitzarmena sinatu zuten, osoki desagertu zen arte.
‎Eta, bat batean, gogorat etorri zitzaizkidan Alain Coup d’Œil en manuz ene aitzinean hil zituzten bortz beltzen, bi indiarren eta kortsario haren buruak, batzuei eta bertzeei lepotik odola borborka zeriela, begiak sufrimenduaren azken mugaraino zabal. Eta gibela egitekotan egon nintzen, jaun André, baina ez nuen jada gibela egiterik, zeren eta puntu hartan okerragoa izan baitzitekeen ene koldarkeriaren erakustea...
‎Bakartasunak hainbateko bihotz ikara eragin zidan. Oihu egitekotan nengoela, komunetik heldu ziren hotsek Kristinaren berri eman zidaten.
2001
‎Kasua bertan behera utzi nuen eta vodkaz puska batean ahantzi. Azeriaren harrapaketa hasia zen eta Mantxola nire ipurdi aluari kosk egitekotan zegoen. Ez zegoen beste aukerarik.
‎Sofan eseri nintzen, Jokinen aldamenean eta Pabloren aurrean. Azken honen begietan munduko amorrazio guztia gainezka egitekotan zegoen. Arnasa era nabarian larritu eta lepoko zainak, hil edo biziko adarkada eman beharrean dagoen zezenaren pare, handituta zeuzkan.
2002
‎Hainbat aldiz entzun eta irakurri ahal izan dugu Fu Manchu gaizto mitikoaren inguruko istorio bat dabilkizula buruan aspaldidanik. Filma egitekotan egon zinen baina azkenean bertan behera gelditu zen dena.
‎Ez nator gerrarako deirik egitera, ezta gutxiagorik ere. Esan guradudana hauxe da, alegia, alor horretan ere euskaraz egitea eta eragitea guztiz delabeharrezkoa, gero eta jende gehiago baitago, maila ertaineko unibertsitate ikasketak egitekotan dagoena nahiz eta bestelako lan batean jardun; eta geroago etajende gehiago baitago, arrazoi desberdinengatik bere etxean ikastea nahiago duena.Eta jende horiei guztiei euskaraz egiteko ahalbidea eman behar zaie. Ezin diogumerkatua erdarari libre utzi, are gehiago horretarako ahalmena daukagunean, Udako Euskal Unibertsitateak duen moduan.
2003
‎Sexua hotz. Beharbada gure zuloak ere bat egitekotan egoten ahal ziren. Ez itzuli.
‎Aitaren kontuagatik apenas ikasi ahal izan duzu ezer. Aurreko orduan etxera alde egitekotan egon zara, baina bertan gelditu zara batekin eta bestearekin berriketan, arratsaldekoak ematen dizun ezinegona arintzeko edo. " Kromagnoni motiboa kontatzea banuen", pentsa  tu duzu, irribarretsu.
2006
‎Kandelaren sugar meheari putz egitekotan dagoela oroitu da higanotaren zaku eroriaz. Erran behar izan gabe ostatuko mutilek ganberaraino igo diote, bere gauzekin batean.
‎Hegazkinlari izateko nire gogoaz hitz egin ez egin egon nintzen, ez nekien-eta hura ote zen momenturik onena hartarako. Kale edo bale egitekotan nengoela, Andreas bera aurreratu zitzaidan eta nire asmoez galdetu zidan. Espero ez nuen opari eder hark adoretuta, pilotu izan nahi nuela esan nion.
‎Isilik egon zen. Zapuzten hasia, alde egitekotan nengoen, umiliagarria iruditzen baitzitzaidan hura guztia. Emakumeak soinekoaren patrika batean sartu zuen eskua eta giltza bat atera zuen:
2008
‎–Bai, ni ere Oihanarekin berdina egitekotan nagok. Hasieran ez nengoan konbentzituta, baina ze ostia, egin eta kito!
‎Moztu zatitxo bat, azkenekoa igual izango duketa, motel. Hemen horietatik martxa egitekotan nagok, inondik ere.
‎KANDIDO. Pentsa! Alde egitekotan egon nintzen!
‎Donostiako Martutene eta Zubieta auzoak, bestalde, alerta egoeran egon ziren. Urumea eta Oria ibaiak gainezka egitekotan egon ziren auzo horietan. Gipuzkoako beste ibai gehienen ur maila ere alerta egoeraren gainetik egon zen.
2009
‎Telefonoak jo zuen. Une batez ez entzun egitekotan egon zen, baina azkenean hartu egin zuen. Ezin zen beti ostrukarena egiten ibili.
‎Ikusi noraino den gure dukea amoros: Poloniako tronuari uko egitekotan zagok horrek Marierengandik bereiztea ekarri behar badio!
‎Beste gauza bat ere esan nahi dizut. Badakit Germanekin alde egitekotan egon zinela.
‎Europako Legebiltzarrerako hauteskundeak baino egun batzuk lehenago egin zuten hitzarmena. Hori egin baino hamabost egun lehenago alderdi horrek onartu zuen porrot egitekotan zegoela, baina Amazon ekin ados jarri ondoren, zaborrak diren produktu horiek denak Amazon en sartzerakoan balioa irabazi zuten, eta lehenago saltzea lortzen ez zutena garestiago saltzen hasi ziren. Orrialde faxista batetik Amazon era jauzi eginda negozioa egin dute.
‎Philippe Gilbertek (Silence Lotto) jo zuen, baina jaisten hasterakoan harrapatu zuten, eta Avilara aurretik heldu zirenek atzean utzi. Herrero eurekin bat egitekotan egon zen, baina 50 metro falta izan zitzaizkion.
‎Ez dut uste nik hobeto egin ahal izango nituenik. Ez dakit esan dizudan jantzi horiek nik neuk egitekotan egon nintzela hasiera batean. Azkenean, hobeto pentsatu nuen, eta, dakizunez, jostun bati eskatu nion egiteko.
‎– Duela hiru oren pistolaz gatibatu nauzu eta dagoeneko atzera egitekotan zaude. Ez dut konprenitzen.
2010
‎Egoera horren aurrean, Parisera alde egitekotan egon zen; baina Alexander von Humboldt lagunak ideia hori burutik kendu eta Berlinen bere ikerketekin jarrai zezan konbentzitu zuen. Bere tesiaren zuzendaria izandakoak, Johannes Müller-ek, bere laborategiko laguntzaile postu bat eskaini zion.
‎EIDER alde egitekotan dago KARrek hots egingo dionean.
‎Azterketa ongi gainditu nuen, baina, aldi berean, burua herrian neukan, han zer gertatzen ari ote zen. Irratian zer edo zer aipatu zuten, baina iragaitzaz bezala; azken batean, hiriburuetatik aparteko eskualde bat zen gurea, eta gutxi axola kazetariei hango kezkak eta borrokak; telefonoz Mikeli hots egitekotan egon nintzen, baina banekien Mikel egun osoan batetik bestera ibiliko zena: piketeetan, manifestazioan...
‎Jonekin gurutzatutako hitz txoroak, Gotzonekin trukatutako elekeria antzua. Taberna aurrean ikusi zituenean ihes egitekotan egon zen, baina ez zuen ausardiarik izan.
‎Edo berea zen lotsa eta ez ninduen erakutsi nahi. Kontua da nire biziko lotsa pasatu nuela errezepzioraino iritsi gabe eskaileretan gora abiatu eta errezepzionista asiarrarekin talka egitekotan egon nintzenean. Ez bide ninduen ezagutu eta zein gelatan nengoen galdetu zidan emakumeak.
2011
‎Hori bai, 53 minutuan, 62.ean eta 63.ean Bartzelonak gertu eduki zuen 0. 53 minutuan Pedro area txikiraino iritsi zen, eta erdiraketa Ociok urrundu zuen Ustaritz penaltia egitekotan egon zen; 62.ean Messik oso gutxigatik ez zuen lortu Pedroren erdiraketa sareetara bidaltzea; eta hurrengo minutuan Villak buruz kanpora bidali zuen baloia.
‎Lourdesen be, ez uste izan hotelean lo egin genduanik. Diruz urri genbilzala eta, autobus barruan lo egitekotan gengozan. Eskerrak autobusa aldatu behar izan genduala.
‎Goizeko ordu haietan apenas zegoen apenas ibilgailurik, eta horri esker iritsi zen osorik apartamendura. Eskaileratan gora, oka egitekotan egon zen berriro. Hezurretako mina zeukan.
2012
‎Eskeletoak arreta handiz jarraitu du bakarrizketa, bere jarrerarekin Martari kontakizunaren haria eramaten lagunduz. Uneren batean, botaka egitekotan egon da. Martak bukatu duenean, izuz begiratu dio bere buruari.
‎Lasaiagoa! Nire hilzorian, irribarre egitekotan egon nintzen hitz horren halako erabileran pentsatu nuenean.
‎ESTHER zutitu egiten da. Alde egitekotan dago, baina momentuz batez LUKASibegira geratzen da zerbait esan nahiko balio bezala. LUKASek ez dio begiratzen.
‎–Ez da gure garaian bezala, esanez jarraitu du Telesek, Inasek uste zuelarik alde egitekotan zegoela, behingoz, hura?: hauek ez dakite marxismoa zer den ere; ez dute ideologiarik.
‎Garaziren hitz horiek irakasleen arteko elkarrizketara eraman dute ostera ere Inasen arreta. Egunkaria itxi eta alde egitekotan egon da baina telebistetako programazioak begiratzen dagoelako itxura egiten geratu da.
‎Ur hormatuak oihu eginarazi dio, kasik, oinetako zaurietan ausiki eginda. Atzera egitekotan dago, hain baitago hotza. Luze gabe, alabaina, min gozoa nagusitu da oinaze zakarra zegoen lekuan.
‎Berarekin hitz egitekotan nengoen Filipinatako proiektuari buruz.
2013
‎Tsarinak estu heldu zion semeari eskuetatik, eta behin eta berriz eman zion musu, aurpegian, kopetan, eskuetan. Hain zegoen hunkituta, non berriz ere negar egitekotan zegoen, baina orduan pozez txoratzen. Atzetik, eta pauso geldoak emanez, Katia Vernikoba inguratu zitzaion:
‎Ama aztertu eta, bere aurpegi gorpuzkeretan Darcy jaunaren nolabaiteko antza berehala susmatu ondoren, Elizabethek alabarengana zuzendu zituen begiak, eta ia ia Mariaren harridurarekin bat egitekotan egon zen, De Bourgh andereñoa hain argal eta hain txiki ikusita. Dama biek ez zuten inongo kerarik euren artean, ez musuz ez gorputzez.
‎Zauden lekuan egon zaitezela nahi dut. . Eta Elizabeth, sumina eta lotsa aurpegian, benetan ihes egitekotan zegoela zirudienez, Bennet andereak honako hau erantsi zuen?: Lizzy, berriz eskatzen dizut berton geldi zaitezela eta Collins jaunari entzun diezaiozula.
2014
‎Robota asmorik txarrenarekin zetorkiola iritzita, ihes egitekotan egon zen, une batez, Omobono. Zergatik, baina??
2015
‎Euskal Museo Nazionalaren ideia gure helburuen artean zegok, noski. Baina oraintxe bertan arlo militarra duk garrantzitsuena, ez ezak ahaztu Burgosen hamasei kide heriotza zigorrari aurre egitekotan daudela.
‎Ospatu behar genuela, eta. Ezegitekoa egitekotan nengoela, osabaren kontakizun baten akorduak lotu ditu nire eskuak. Zenbat aldiz entzun ote diot!
‎Gure herria oso aurreratuta zegoen besteen aldean, eta Kubako errealitatearekin topo egitea oso gogorra izan zen, eta benetan proban jarri zuen horrek nire izaera iraultzailea. Alde egitekotan egon nintzen behin baino gehiagotan?.
‎Behin Mariren gainean esandako teoria entzutetsuenak azalduta, eta jainkozkoaren inguruan batutako materialetara itzulita, irakurketetatik irakurgaira eginda?, gure ibilbide berria egitekotan gaude. Orain arte argi daukaguna zera da:
‎Ni honelako monasterioak Andaluzian egitearen aurkakoa izan naiz beti, arrazoi batzuengatik (Beasera joan nintzenean, Andaluziako probintziakoa zela jakin izan banu, ez nintzatekeen inola ere joango, eta hau izan zen engainua: lurra ez zela hara arte Andaluzia, uste dut lau edo bost legoa aurrerago hasten dela, baina probintzia bai), baina prelatuaren erabaki hura ikusi nuenez gero, azkenean amore eman nuen (gure Jaunak mesede hau egiten baitit, haiek gauza guztietan zuzen dabiltzala uste izatea), ni beste fundazio bat egitekotan banengoen ere, eta gainera banituen beste arrazoi batzuk, oso astunak, Sevillara ez joateko.
‎Beste horretaz [bigarren motako maitasunaz, hain perfektua ez denaz] luze hitz egitekotan nengoen, eta zehazki gauzak aztertzera etorriz, uste dut hemen daramagun bizierarekin ez datorrela bat; eta horregatik, esandakoan utzi nahi dut; Jainkoagan itxaro dut,, perfekzio osoz ez bada ere, etxe honetan ez dela izango beste era batera maitatzeko xedapenik.
‎Urte pila batean ez da egin, eta iaz antolatu zuten berriz ere. Aurten ere berriz egitekotan daude.
‎Kanpoan egitekotan gaude.
2016
‎Hori esan digute, batetik ikaratua nago, nik ez dut horrelakorik egin, ez zait burutik pasa ere, baina hain arriskutsua naizela ertzainek pentsatzeak harrotu egiten nau, arrebak aintzat hartzeak baino gehiago oraindik. Irribarre maltzurra erakutsi baina, berehala, damutu eta negar egitekotan nago aurpegia jarri dut. Gizonak nahastua ematen du?.
‎Ondoren, gehiegi ez hurbiltzen ahaleginduz, zakurraren mutur eta begietan bota nuen spraya. Zakurrak keinu arraroak egin zituen buruarekin, doministiku egitekotan balego bezala, eta begiak min handia balu bezala ireki eta itxi zituen azkar, baina ez zuen ehizakia askatu. Non trebatzen dituzte zakur horiek?
‎Egia da, bai, Ixabelek utzitako kamisoia duela jantzita, leporainoko botoiak dituena, baina egia da, halaber, botoi horiek ez daudela denak lotuta, eta kamisoi azpian haragiak suelto nabaritzen direla, eta halako emakume usain bat sumatu ere bai airean, gelaren itxiak areagotzen duena. Atzera egitekotan egon da bikarioa baina, hori ere barregarria litzatekeelakoan, ezer ez balitz bezala jokatzea erabaki du. –Barka, ez nekien?
‎Eta erantzunaren zain nengoela, etxerako modukoa iruditu zait Barandi, ezkontza agiria atoan sinatzeko modukoa. Bilbon ezagutu nuenez gero, nerabe jokoetatik haragoko jauzia egitekotan egon naiz behin baino gehiagotan rockero zahar horrekin. Baina, ez naiz ausartu izan.
‎Parisko Instrukzio Elkarteko kide horrek Carlos Lemaur izeneko ingeniarien brigadierra zenak egin kausikuntza gogoan harturik egin zuen bere plangintza. Azken horrek, Otsaurteko hegian, eta bide berriaren egitekotan zegoela, bi itsasoak lot zitzakeen hodi baten kokagunea atzeman zuen, izan ere, urak banatzen diren lekuan dagoen garaiera gainditzea zailtasunik nabarmenena baitzen, eta oraino, ezinezkotzat jotzen zen horrelakorik.
‎Lantegiko kontuen hizpidea zeukaten. Neskaren galde egitekotan egon zen. Trolebusera igo ziren eta horrek salbatu zuen Anita nabarmen uztetik.
2017
‎«Aizak, Luster?». Erne zegoen, eta berriro oihu egitekotan zegoela Luster sukaldeko izkinatik azaldu zen.
‎Ez zitzaigun axola, hiru zeta baizik ez baikenituen eskas goreneraino, 20 metro gehienez. Lehenbizikoa gainditu nahirik eskuin eskia altxatu eta bira egitekotan nengoela jabetu nintzen zorioneko foka herrestan neramala ezkerrekoan. Hotsen bat egina zuen, beharbada, azkenik haustean, baina nik ez nuen aditu.
‎–Handiren bat egitekotan nago! Gogoak ematen dit, trena datorrenean, besoa parean jartzekoa!
‎Bai, txakur ustela, erran iezadak kristoren pena ematen diala isuna paratzeak, negar egitekotan hagoela?
2018
‎Ostiralean dira bileren ondorioen berri ematekoak, eta ordura arte ez dute jendaurreko adierazpenik egingo.Askotan gobernatu izan dute elkarrekin, baina CDU/ CSU eta SPD ez dira berez aliatuak. Ikuspegi oso diferenteak dituzte, esaterako, migrazioaz, zergez, osasun sistemaz eta Europaz, eta, aurreko asteotan egindako deklarazioak aintzat hartuta, ez dirudi beren jarreretan atzera egitekotan daudenik. Inoizko posizio ahulenean dago Merkel? 2005ean heldu zen boterera?, eta, tonua apalduz, alemaniarrentzat gobernu «egonkor bat» osatzea komeni dela errepikatu izan du joan den irailetik.
‎Goiz malapartatu batean printzesa azkenak egitekotan zegoela jakinarazi zigun sendagileak. Jauregian geratzen ginen guztiok Shan Naoren logelan bildu ginen, azken bidaian laguntzeko xedez.
‎Bat batean, azaltzen da Babes Zibileko norbait: Barakaldo hustu egin zela, Galindo ibaia gainezka egitekotan zegoela. Baina ziur?
‎Atzera aurrera ibili nintzen luzaz gela eta korridoreetan barrena, eta azkenean, etsita, alde egitekotan nengoenean, norbaitek kolpetxo bat eman zidan bizkarrean. Jiratuz batera, eskua eraman nuen ezpata  sagarrera.
2019
‎Eta orduan, kikildurik bezala sentitu zen Txefe. Eta zegoèn tokitik, Errealaren aldeko oihua egitekotan egon zen, baina hain barregarri sentitu zenez, bestalde, bere balizko. Re al!, kemenik gabeko harekin, isiltzea erabaki zuen.
‎–neure baitan mannagia! atera zitzaidan eta komunera alde egitekotan egon nintzen?. Amama, ostera, gerrako umea izan zen:
‎Gau hartan Miranderen Ametsetariak kantua izan nuen gogoan, eta hileta elizkizunetan erdizka ikasitakoren bat. Hala bada, astelehen arratsaldeko eskolan huts egitekotan egon nintzen; baina, akaberan, kemena bildurik, hara non Manexi gelara ordua baino lehentxoago agertu nintzaion. Hotz azaldu nion mezuarena, hitz erdika, askoz hobeki nengoela esatearekin batera.
‎Luze gabe, mutil bat larrugorritan agertu zitzaion sasi artean lasterka, eta bi zakur amorratu orpoz orpo, gazteari ausikika; berehalakoan, emakume gazte bat heldu zen, zaldi gainean trostan, sumindura aurpegian eta ezpata eskuan. Amazona eraso  tzailea zaldi gainetik jaitsi, eta mutilari eraso egitekotan zela, dama larrituak aurre egin nahi izan zion; baina zaldunak ez kezkatzeko esan zion, bera ere maiteminez egona zela, mutil jazarria oroz gainetik maite izan zuela, halako moldez non bere buruaz beste egitekotan egon baitzen. Amazonak gaineratu zion mutila harroxkoa izan zela, eta egoskorra, eta beti ezezkoa eman izan zionez, akaberan hil behar izan zuela, eta, horren ondorioz, biak ala biak ere infernura kondenatuak izan zirela.
‎Gero aztertuko dugun Lezkizok, Lezkizo> El ezquizo bidea egitekotan dagoela ematen du.
2020
‎Isilkako ibilerek, leku arrotzetako hitzorduek, deskubrituak izateko arriskuak ematen diote askotan harremanari berez ez duen xarma. Hala ere, kontatzen hasi ziren istorioak ikusiegiak, topikoak eta ondorioz aspergarriak iruditzen zitzaizkidanez, atearen zirriztua itxi eta lo egitekotan egon nintzen. Euretako bat bere terrier txakurra arratsero parkera ateratzen hasi zelarik, arraza bereko txakurra zuen gizonezko batekin izan dituen harremanak kontatzen hasi zen.
‎Bere libururen bat irakurria nuela esan nion, biografia generoaren zale porrokatua nintzelako eta baita ere euskal erresistentziari buruzko liburu asko nuelako etxean. Euskal erresistentziaren aipuak ez ziola graziarik egin ohartu nintzen eta zuzenketa bat egitekotan egon zela, baina nekatuta egongo zen, bidaia luze batetik zetorren beharbada. Bera baino gaztexeagoa banintzen ere, askotan entzuna nuela esan nion Legazpiko arropa denda batean egin zuten atraku saiakera famatua.
‎Alde egitekotan zegoen elizpeko gordelekutik, eta orduantxe ikusi zuen alkatea udaletxetik irten eta Musika plaza zeharkatzen ari zela kalerantz, eta gorantz egiten, bere norabiderantz.
‎Emozioak eragindako negar malkoak xukatu ezinik, liburuxka turistikoak" Bidasoaldeko Venezia ttipian" barrena markatutako ibilbide txundigarria bukaeraraino egitekotan egon naiz, baina, Joanederrenea oinetxe barrokoaren paretik igarotzean, Eladio Esparza gogora etorri eta gondolatik jaistea erabaki dut.
‎Gogoan du adin horixe bera zuela berak, hor nonbait, Torrelavegan abelburu guztiak salduta etxera bidean zihoan zaragozar bat labankadaz garbitu behar izan zuen egunean. Tratulariak gainean zeraman diru guztia eskuratua zuten jada aitaren bandako lagunek, eta, handik alde egitekotan zeudela, gizonak, amorrazioak eramana, soinean gordeta zeraman burdina puntazorrotza atera eta ero baten antzera oldartu zitzaien lapurrei. Agudo ibili zen Txarro, ordea, labana sartu baitzion lepoan abeltzainari, bandako inor zauritu baino lehen.
‎Hotz eta zurrun zegoen Mikela; izua txertatua zuen begietan. Buelta erdia eman, eta Lupek esandakoari men egitekotan egon zen Mikela: ihesi, urrundu, arazoa distantzian desagertuko zelakoan.
‎Nik egindako ahaleginak eskertzeko modu ederra, pentsatu nuen, azkenean nire gizonari arrazoia ematea. Protesta egitekotan egon nintzen, baina leunetik erantzun nion:
‎Esaterako, ezin dinagu kamisetarik kendu patioan eguzkia hartzeko, janzteko eta tapatzeko agintzen ziguten behin eta berriz, eta, aldiz, musulmanek ezin diten burua estali erlijioak hala eskatuz gero, eta zapiak kentzeko eta kentzeko esaten ibiltzen ditun. Protesta egitekotan gauden haiekin batera, burua estalita eta titi bistan, zoratuko ditun zer jarri eta zer kendu erabakitzen! ”.
2021
‎Itxura denez, Elle aldizkariak eta IE Business Schoolek urtero antolatzen dute sariketa, negozio proiektu berriei laguntzeko helburuarekin. Alabak izan zuen horren berri, baina proiektua aurkezteak berak dezenteko lana eskatzen zuen, eta ez egitekotan egon ginen. Azkenean, ordea, jarri eta egin egin genuen.
‎Asmoaz bestelako nozioak ere adieraz ditzake, hala ere, isilpeko izena bestelakoa denean; egoera, besteak beste: Nafarrek partida nahiko eskasa egin zuten, eta berriro kale egitekotan izan ziren (Berria); Aseguru etxea porrot egitekotan zegoenean, Gobernuak diru laguntzak eman zizkion (Berria).
‎Mirande eta Aresti aipatu dituzu, Xabier. Miranderen inguruko tesia egitekotan egon zinen, ezta?
‎1929an jaioa, judua, hungariarra, emakumea, ezer onik iragartzen ez zuten hiru identitate, haren esanetara. Naziak joan zitzaizkion bila, Danubio ia izoztura salto egitekotan egon zen, lortu zuen iskin egitea; txiripaz, aurrera atera ziren guztiek hala atera baitziren, txiripa hutsez. Komunista izanik, stalinistek jazarri zuten gero, eta alde egin behar izan zuen Australiara, Estatu Batuetara.
‎Baina, eta baina honetan datza mezua, bere ama gaixotu eta gure aitak itzultzeko hilabetetan arrenka egin arren, bere ama hilzorian egon arte ez zen bere herri gorrotatuan agertu. ...rrean izan bezain laster, abandonaturiko lantegietako tximinietatik irteten zen ezerezaren eraginez grisetik beltzera aldaturiko eta hormen itzalpean gaztetan pasaturiko ordu luze, asper eta etsigarriak gogoratzerakoan, putzu beltzez zulaturiko galtzadan barna zihoala, bere gurasoen etxe txikerrera ailegatuta, bere herri zikin eta ziztrinarekiko arrangura berpiztu zitzaion, une batez ezustean ospa egitekotan egon zen, hori ez zen bere etxea, bere etxea Vienako Mariahilferstrassen zegoen, ez zen bere herria, ez zen aberria, mundu zabalean zehar auditorio on bat zuen edozein herri baino. Baina, bat batean atetik beragana lasterka, besoak altxatuta eta ia negar zotinka oldartu zitzaion gizon zaharkitua bere aita zen, ezin zuen zirkin bat ere egin, gizon urtetsu urdinzuri hark besarkatu egin zuen, besoez lurrean iltzaturik zuela barkatzeko eskatuz, eta bere ama etxe barruan zain, galdutako seme maitearen zain, bizitzaren azkeneko hatsari eutsiz.
‎Berehala konturatu egin naiz hanka sartze handi bat egitekotan nagoela. Nire irakaske superjatorrra eta hiperkontzienziatua den dena bere onetik ateratzen ari dela nire erruz.
‎Eta oraindio ohean gaudela, oraindio arnasestuaren hondarrez arkitekto handiustekoaren ohe erraldoi ezin postmodernoagoan txortan ezin kemen eta trebetsuago egin eta gero, eta neure aspaldiko garai benetan bihurriagoetan bezala, erdi ezkutuka edo hiru aldiz erabili eta aldi berean ere lekuko bakarra dugun atiko erdi hutsetik alde egitekotan dagoela, Laura aiko maiko sumatzen dut aurreneko aldiz.
‎Dutxara edota ontziak garbitzera doazen erabiltzaileen joan etorriak ugariak dira, baita azken gauzak bildu eta martxa egitekotan dauden beste batzuenak ere. Autokarabana eta bungalowen eremuan, familiak dira gehienak.
‎Jatekoa irentsezina zen arren, preso jendea hurbiltzen ari zela, halako batean ni nengoen bazterrera gizatxar handikote bat inguratu eta ostikada batez altxatzeko agindu zidan. Altxatu naiz eta handik alde egitekotan nagoela, hara non heltzen didan eta, prakak zakar jaitsirik, bere kirten koipetsua sartzen saiatzen zaidan. Hasi naiz kolpeka eta garrasika, baina jende gosetuaren zurrumurrua eta ezkutatzen gaituen habea direla-eta inor ez da ohartzen (edo ez ohartua egiten dute), eta ni zakur amorratuaren gisa, ezin bada urde zerriaren atzaparretatik askatu.
2022
‎Iradokitzen zen haietako askok droga trafikoari, sexu esplotazioari eta bestelako auziei loturiko mafien eskuetan amaitzen zutela. Horrek gogora ekarri zigun duela urte batzuk haur migratzaileen inguruko beste film bat egitekotan egon ginela; ez zuen aurrera egin, eta prentsako artikulu horien bidez itzuli zitzaigun gogoa.
‎Gugandik hogei bat urratsera igaro arren, bere baitan bildurik zebilen eta ez gintuen ikusi. Une batez, hari hots egitekotan egon nintzen, baina azkenean mihiari kosk egin nion: zerbait arraroa zegoen haren jokaeran.
‎Une batez barre egitekotan egon nintzen: ohi baino luzeago itxaron behar izan nuen, baina azkenean han zegoen txistea, han zegoen tentsioa askatuko zuen eztenkada.
‎Une batez, alde egitekotan egon nintzen. Baina zerbait inarrosi zitzaidan barnean.
‎Ofizialordea baietz egitekotan egon da, baina azken unean eutsi egin dio.
‎Julia aurka egitekotan egon da, esatekotan Begoñaren zorigaitzaren errudunak mojak izan zirela, haurra lapurtu zioten mojak eta behar bezala jokatzen jakin ez zuten guraso ahalketu haiek.
‎Honek, eskatutakoa eman zion neskari begietara etenik gabe begiratuz. Ordurako gainean kaka egitekotan zegoen. Neska zutitu eta Markusek gauza bera egin zuen.
‎Goazen, maiteak! Bere duplex zoragarria topatu zuenean erosteari uko egitekotan egon zen, bederatzigarren pisu batean zegoelako. Orduan kontatu zion dena Kairi, bere fobiaren ertz guztiak azaleratu.
‎Silikonazko osagarri bat ere erosi zuela aitortu zion senarrari, eta Kaik nahi izanez gero mundu errealean ere erabili zezaketela, telefonoarekin maneiatu baitzitekeen Delphin sartu beharrik gabe. Azkenik esan zion emakume batekin oheratu zela –benetan ordurako bi izan baziren ere–, sorpresa bat izan zela hura, algoritmoaren burutazioa, hasieran alde egitekotan egon zela baina azkenean geratu eta, hara, ez zela batere arraroa izan, aitzitik, asko gustatu zitzaiola esperientzia.
‎Hassanen semearekin talka egitekotan dago igogailura hurbiltzean. Gaztea saiatu da Eduren paretik ahoa ireki gabe pasatzen.
‎Nik ezetz gogor. (Ezegitekoren bat egitekotan egon naiz neure aurpegiari.)
‎1929an jaioa, judua, hungariarra, emakumea, ezer onik iragartzen ez zuten hiru identitate, haren esanetara. Naziak joan zitzaizkion bila, Danubio izoztura salto egitekotan egon zen, lortu zuen iskin egitea; txiripaz, aurrera atera ziren guztiak hala atera baitziren, txiripa hutsez. Komunista izanik, estalinistek jazarri zuten gero, eta alde egin behar izan zuen Australiara, Estatu Batuetara.
‎atzera egitekotan egon naiz
‎IGOR estropezu egitekotan dago. Ia ezin du tiraka jarraitu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia