Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 86

2000
‎Eta, guardiatu behar ninduen guardiak atea hertsi bezain laster, neure lehen egitekoa egin nuen: pixa, neure galtzetan.
‎Sosegu hark, ordea, bertze ezinegon bat eta bertze urduritasun bat aurkitu zuen hurrengo kale kantoian, zeren, neure egitekoa eginez gero, ohoin bat bezala sentitu bainintzen, zure etxeko hurkotasuna hain modu zakarrean hausteagatik. Eta bi bozak berriro itzarri, eta nehoiz ere baino hitzontziago eta kalakariago aritu zitzaizkidan, eta, halatan, gau hartan lorik ezin egin nuela, neure gorputza martirizatzeari ekin nion, nehoiz ere baino beroago eta sutsuago.
‎Baina, deusi lotu aitzin eta ongi uler diezadazun, derradan ezen bagenituela gazteluan, geure sabel maskuri larrien sosegatzeko, portzelanazko bi kakontzi —edo pixontzi, edo gernuontzi... edo bazina, nola deitzen baitzion amak—, berdinak eta biribil biribilak, baita zurezko aulki bat ere, kakontzien diametroko zulo biribil bat zuena, non, beharren arabera, doitzen eta egokitzen baitziren kakontziak, egin beharrak modu lasaian eta erosoan egin ahal izaiteko. Eta guk geure egitekoa egin, eta morroi neskameak haien garbitzeaz arduratzen ziren, establietako eta ukuiluetako kloaketan eta putzu beltzetan husten zituztela, edo eiheraren aterabideko kanalean maizago, kanaleko urak, halatan, eskrementu haiek guztiak errekaraino arrasta eta eraman zitzan, jauregitik urrun.
‎Hori ez! Zeren haiek beren egitekoa egin baitzuten bere denboran. Ordea, denborak eta denborak zaudek, eta haiek denbora hartan egin zutena guk denbora honetan egin nahi izaitea denboraren kontra joaitea izanen lukek...
‎Eta, ai, zein urrun geratzen zitzaidan denbora eta sasoin hura, noiz eta Amsterdameko porturat iritsi bezain fite oilarraren moduan ibiltzen baikinen, oilotik oilorat, geure egitekoa egiten genuela ahalik eta lasterren eta fitezen! Eta nola maradikatzen nuen neure bizitzako aldi hura eta nola ahalketzen nintzen aldi hartaz!, nahiz eta ulertzen nuen, bertzalde, ezen ez zegoela ikasbide hoberik bizitzak berak eskaintzen ziguna baino eta ez zegoela zentzatze zentzuzkoagorik nork bere buruaren gainean egin zezakeena baino, gure hutsen zuzentzeko eta gure falten korrejitzeko eta erremediatzeko... eta bidean abantzatzeko eta aitzina egiteko, azken finean.
‎Zer kontatu zigun, bada, dukeak? ...tatu zigun ezen konde frantses batek kontatu ziola, Frantziako eta Espainiako errege infantak ezkondu ziren egun berean, hain zuzen ere, nola behin batean arrain saltzaile baten saskitik itzuri zen karramarro bat, eta nola senar emazte batzuen kakontzian ezkutatu zen; eta iritsi zen gaua, etorri zitzaion emaztekiari kaka egiteko gogoa, joan zen aulkirat, paratu zen aulkiaren gainean, hasi zen bere egitekoa egiten... eta bat batean, ai!, oihuka eta oihuka hasi zen emaztea, zeren karramarroak hankaz handik heldu baitzion, beheko ezpainetariko batetik; eta, oi huak entzunik, itzarri zen etxeko jauna, eskatu zion kandela bat bere sehiari, hurbildu zen kandelarekin bere emazteaganat, ikusi zuen ikustekoa, eta erran zion emazteari: " Lasai, maiteño, berehala laxatuko dizut hori, zeren hatsa egoztea baita sekeretua eta kontu honen gorabehera guztia"; eta hartu zuen senarrak hatsa, hurbildu zituen ezpainak istripua izan zen lekurat, egozten hasi zen hatsa karramarroa uxatzeko eta ohiltzeko esperantzarekin, baina orduan, ai!, senarrak oihuka eta oihuka ekin zion, zeren karramarroak bertze hankarekin senarraren goiko ezpainetarik bati heldu baitzion; eta sehiak hura ikusi zuen, eta guraizeak ekarri zituen; eta ebaki zion karramarroari hanka bat, ebaki zion bertzea, eta hala erdietsi zuten senar emazteek azkenean karramarro izugarri hartaz libratzea.
‎Erraiten ari nintzaizun ezen Mignonen gorputzarekin liluraturik geratu nintzela. Eta hain esker oneko sentitu nintzen, non, geure egitekoa eginez gero —eta nola sentitu nintzen egiteko hartan haren azpiko, haren gainean egon arren, bertzalde! —, ordaintzeko orduan, hamar erreal eman bainizkion, lehenengo entseiuan koberatu ez zizkidan bortz errealak ere eskurat emaiten nizkiola, eta bertze bi erreal gehiago sari, orotarat hamabi. Argi eta garbi erran zidan kapitainak ezen poltsa urrez gainezka nuela, eta ezkutuan irekitzeko, ireki behar nuen bakoitzean; baina, erran bezala, hain nengoen, alde batetik, alegera, eta bertzetik, hain sentitu nintzen franko eta liberal, non Mignonen begi zolien aitzinean ireki bainuen poltsa...
‎Zeren, egiten dugularik bertzeen bakardadeekin bat, iduritzen baitzaigu ezen gurea urtu egiten dela haienean eta haiena gurean. Baina bakardadearen kontrako bat bateko eta behin behineko medizina zen hura, zeren, erran berri dizudan bezala, gero eta gehiagotan sentitzen hasi bainintzen ezen halako tristura bat sartzen zitzaidala gogoan eta ariman barrena, noiz eta portuetako emaztekiekin neure egitekoa egiten bainuen, arestian hurbil nuèn gorputza beso artetik urrunduko balitzait bezala eta guztiz arrotz eginen balitzait bezala, erremediorik gabe. Eta gorputz haiek besarkatzen nituen, eta haiek ni besarkatzen ninduten eta uzten ninduten gozagaizturik eta atsegintasun moko bat ere gabe.
‎Ez nion ganberaren apaindurari begirik eman, hango argia piztu zuelarik. Sartu eta bertzerik gabe ohe zabalaren gainean zalapart egitekoa egin zuenez, aitzindu eta neronek erantzi nizkion, jantzirik baino areago zintzilik, oraino soinean zituen atorra eta gona. Zapata takoidunak, berriz, beren horretan utzi nizkion; duela urte aunitz zineman" Cabaret" ikusi nuenetik, arropa bakartako zapata takoidunak zeramatzan emakume bat jokatzea zen nire goiz beiletako fantasietariko bat.
2001
‎Milioi askok egiten duten hizkuntza bat, beraz, lurralde zabaletan hedatua dagoena, hizkuntza handia da eta Euskal Herria bezalako eskualde mehar edo estu batean egiten dena, besteen aldean jende gutxik egiten duena, hizkuntza txikia da. Lehen atomo bonbekin edo zebiltzanean –orain ere badabiltza, baina gauza zaharra delako gutxiago mintzatzen da jendea horretaz– inoiz irakurri nuela uste dut halako zerbait, alegia uranioak (eta oker baldin banabil, barka) bere egitekoa egiteko (uranioa ez, plutonioa dela uste dut) behar zuela tamaina bat izan, gaztelaniaz masa crÃtica deitzen ziotena eta hortik behera ez zuela ezer egiten. Nik esango nuke hizkuntza kontuan ere badela masa crÃtica horren antzeko zerbait, baina muga hori ezin jar daitekeela, alegia, beste zenbait gauzatan dagoen bezain zehatza, ezta gutxiagorik ere.
2004
‎Gizonak une batez men egitekoa egin zuen. Baina berriz ere mehatxuzko jarrera hartu zuen.
‎Atzera begiratu eta lan txiki, apaltzat dauka bere obra guztia. Berak, Arantzazun, bere egitekoa egin du, ez du beste munduko gauzarik egin nahi izan. " Bazekien piperrik balio ez zuten arlotan/ ari zena".
2006
‎Bilduma honetan ohikoa denez, egileok beste pauso bat eman nahi izan dugu Justizia Administrazioan euskarak izan lukeen zabaltze bidean. Hala ere, egitekoa egina baino zabalagoa den honetan, ezinbestekoa da eragile juridiko ororen parte hartzea, guztion artean era dezagun mundu juridikoan euskara erabiltzeko esparru egokia.
‎Ez nengoen hain seguru. Esker hitzen bat marmarikatu eta ganberatik alde egitekoa egin nuen. Irrikan nengoen arma berriak gazteluko guztiei erakusteko.
2008
‎Eta Ernestinak, agindutako zigorra bete zuen biharamunean, jakina, baina, bere egitekoa eginda gero, ezustea, ama nagusiarengana hurbildu eta jaso ez zuen, bada, harengandik espero ez zuèn erantzuna!
‎Aita kalonjea eta markesa anderea zerbait egiteko moduan zeuden? baita beren egitekoa egin ere, berandu baino lehen; aita kalonjeak bere gain hartu zuen, haatik, aitorlekuko urte luzeetako esperientziak ematen zion hartarako bermea eta egokitasuna?, egiteko haren ardura, jauregiko gela txiki batean Nataliarekin biltzen zela. Aita kalonjeak urteetako esperientzia zuen, bai, eta bazekien, aurrenik, borroka bakoitzak bere baliabideak dituela; bazekien, hurrenik, hitza baliabide egokia izango zitzaiola borroka hartan, gizakiarengandik datorren hitzak gizakiaren izatasuna du, non, onerako eta elkarbiderako joeraz gain, txarrerako eta kanibalismorako joera datzan, nork nor menderatuko eta nork nor irentsiko?, baldin eta ukabil bat bezala erabiltzen bazuen; eta bazekien, azkenik, ukabilkada batekin hastea zela onena, kasu hartan bai bederen, menderatua menderatzailearengandik bereizten zuèn lerroa ongi markatua gera zedin hasieratik bertatik:
‎Eta Ernestinak, agindutako zigorra bete zuen biharamunean, jakina, baina, bere egitekoa eginda gero, ezustea, ama nagusiarengana hurbildu eta jaso ez zuen, bada, harengandik espero ez zuèn erantzuna!
‎Aita kalonjea eta markesa anderea zerbait egiteko moduan zeuden... baita beren egitekoa egin ere, berandu baino lehen; aita kalonjeak bere gain hartu zuen, haatik –aitorlekuko urte luzeetako esperientziak ematen zion hartarako bermea eta egokitasuna–, egiteko haren ardura, jauregiko gela txiki batean Nataliarekin biltzen zela. Aita kalonjeak urteetako esperientzia zuen, bai, eta bazekien, aurrenik, borroka bakoitzak bere baliabideak dituela; bazekien, hurrenik, hitza baliabide egokia izango zitzaiola borroka hartan –gizakiarengandik datorren hitzak gizakiaren izatasuna du, non, onerako eta elkarbiderako joeraz gain, txarrerako eta kanibalismorako joera datzan, nork nor menderatuko eta nork nor irentsiko–, baldin eta ukabil bat bezala erabiltzen bazuen; eta bazekien, azkenik, ukabilkada batekin hastea zela onena, kasu hartan bai bederen, menderatua menderatzailearengandik bereizten zuèn lerroa ongi markatua gera zedin hasieratik bertatik:
‎Hau da: aspaldi haragitutako beldur batek bizi duena eta, inoiz, noiznahi, beldurraren hutsaldi edo hutseginaldi batean, gaizto guztiak ikaratzeko moduko okerra edo ez egitekoa egin dezakeena.
2009
‎Anaia zaharraren mugimendua hain bat batekoa eta hain azkarra izan zen, non, erne zegoen arren, Domingo ez baitzen Teofilo Mariaren aurka erreakzionatzeko gai izan, minak itsututa eta geldiarazita; ordainean, oihu luze ezin mingarriago bat egin zuen, basakatu zaurituaren miau desesperatua iduri: ..., lehertu egin zen arte; eta hala, Teofilo Maria bere makila jasotzeko makurtu ez beste astindu zuen Domingok bizkarrean, amorrurik handienarekin astindu ere, segidan etxerako bidea hartzen zuela, ziztu bizian; korrika zihoan bitartean, tentsioaren gehiegiak hartua sentitu zen, beldurra ere orduantxe errotu zitzaion, beharbada, bere balentriatxoak ondorio izugarriak izan baitzitzakeen, eta ez bere egitekoa egin aurretik espero zituenak?, baina ez tentsioak ezeztatua, Teofilo Mariaren kexuak eta oihuak entzuten baitzituen, atseginez betetzen zutenak; hala, bada, anaiak eragiten ziòn beldurraren eta anaiaren minak eragiten ziòn plazeraren artean mugitzen ziren Domingoren gorputz arimak, etxera sartu zenean, arnasestuka; berehala iritsi zen Teofilo Maria atzetik, baita Damaso eta Gabino ere, ondotik...
‎Bahitzaileek ez zituzten aita semeak hilko, itxuraz, baina egonean egoteko asmotan ere ez zeuden, agidanean; izan ere, Teofilo Mariak bere egitekoa egin eta oihuka hasi zenean,. Zerbitzu premian! Zerbitzu premian!?
‎–Ongi duk. Hik heure egitekoa egiten duan bitartean, nik paseotxo bat egingo diat, haize freskoak ez zidak kalterik egingo eta.
‎Aita. Nazario? ziur zegoen, exekutibo on bat bezala, hartutako erabakiez; horregatik, egiteko haiek bukatu zituenean, halako lasaitu bat hartu zuen, begitartean ere argi eta garbi igarri zitzaiona; nork zekien, gainera, haurra aingeru bihurtu ez ote zen, ororen buruan, aingeruak hitzezkoa behar bazuen ere, ezinbestean?, horregatik esan baitzuen Nazariok, aita kalonjeak bere egitekoa egin ondoren: –Lehen argia piztu da, bai, eta lehen argiak eraman dezala?.
‎Neska mutilen iruzkinek barre txikiak eragin zizkioten Domingori, eta horregatik ere, menturaz, horregatik ere bai?, inoiz baino animatuago sentitu zen; barne ahots baten presentzia ere igarri zuen orduan, berak ere probatu behar zuela eta probatu behar zuela? baita probatu ere, handik segundo gutxira!; jolas bat zen, ongitxo zekien Domingok hori?, baina, halere, urduri bezala zegoen, tentazioan erori eta kanario zaintzaileari txartel baten eske joan zitzaionean; gero, zaintzaileak kaiolako atea ireki, kanarioak bere egitekoa egin, Domingok zaintzailearen eskuetatik txartela jaso, hari ordaindu, eta, lauzpabost segundora, mezua irakurtzeari ekin zion: –Begi berde horiek, sekula ahaztuko ez dituzunak??; irakurri ez beste, paseoan ikusi zuèn emakumezko gazte sonbreirudunaz oroitu zen; baina ezustekoa, benetakoa?, handik hogei bat minutura izan zuen, plaza hartatik ez oso urruti zegoèn beste plaza batera joan zenean, non urmael bat baitzegoen, zisne eta ahate batzuekin?
‎...ez eta, behin hara iritsita, gorputza jiratu eta arazorik gabe eseriz; aitak, baina, bere urteak zituen, junturetan bere ajeak?, eta, hargatik edo, gehiago kostatzen zitzaion, halako moldez, non, lehenengo saioaren ondotik, semeari laguntza eskatzea erabaki baitzuen, obratu behar izaten zuen bakoitzean; eta semea aulkiarekin joan eta aitaren atzean jartzen zen, honek galtzak jaitsi, eseri eta bere egitekoa egin zezan; bukatuta gero, berriz, Teofilo Maria berriro hurbiltzen zitzaion aitari, bai hari besotik helduta laguntzeko, eta bai aulkia bazter batera erretiratzeko ere, pixontzia zaintzaileei eman ondoren, jakina, haiei oihu eginik, hustu eta garbi zezaten; egiteko haiek guztiak, horrenbestez, egoeraren eskasiaz mintzatzen zitzaizkion Teofilo Mariari, eta okasio hartan ez zen gutxiago izan?... zeren, aitak bere obra hura obratu eta Teofilo Mariak pixontzia hartu zuenean zantzaileei emateko, arestian ikusi ez zituenak ikusi baitzituen honek:
‎Txaroren amak zerbait esan zezakeen, baina, Teofilo Mariak aipatzen ziòn aferaren gorabehera batzuk burura etorri zitzaizkiolako edo, isildu egin zen? ile apaintzaileak bere egitekoa egiten zuen bitartean, guraizeen txandari makinarena zerraiola, harik eta bere lana. Txaroren ile larru arras moztuan motots txiki bat, Espainiako koloreak zituèn xingolaren puska batek lotua, bukatu zuen arte.
‎zamauak, ezpainzapiak eta mokanesak; lanean ari zen bitartean, baina, Adaren buruak zerbaiten zain behar zuen: noiz hartuko zizkion, izan ere, suzko su batek erraiak, eta noiz astinduko haize bortitz batek barrua, atzeraezinezko erabaki batean?; noiz bultzatuko zuen Jainkoak Ada bere egitekoa egitera, eta noiz igorriko zion seinalea?; noiz egingo zion buruan eztanda argi argitsu batek?; edo kasualitate hutsa ote zen gertatu zitzaiòn guztia, bostehun pezetakoa eta olio orbana?, Damasori behin baino gehiagotan entzun izan zion bezala, mirari ustezko guztiek ustetik miraritik baino gehiago zutelakoan?; egun haietan, zeinetan Regina eneko arazoa ez baitzen Ada, Regina bera baizik, zer al... Jainkoaren seinale bati begira jarri, ama Ama Birjinari bezala?; zein izan ziren, baina, amaren itxaronaldiaren fruituak?; porrotik eta frustraziorik handienak gehi mediku espezialistak agindutako lasaigarriak, burua ere apur bat nahasten hasi ote zitzaion?; eta Adari, jakina, pazientzia agortzen ari zitzaion:
‎KANDIDO. Inortxok ere ez. Hire egitekoa egin duk, zailena huen eta primeran irten duk.
‎Biek elkarri begira irribarre eta ANDONIk alde egingo du. KLAUDIAk gizonari begiratu eta alde egitekoa egingo du. Baina jiratzean, OLGAk apropos estropezu egiten du berarekin eta KLAUDIAri eskuetan daukan karpeta erori eta paperak sakabanatuko zaizkio.
‎Haiek jendeari boluntarioen berri ematen die eta gero pertsonak edo familiak dira azken erabakia hartzen dutenak. Onartzen badute gu gure egitekoa egiten hasten gara". Hala ere, aitortu digu" boluntariotza martxan jartzea oso zaila dela". Olatzagutiako Kamiogaina jubilatu eta pentsiodunen elkartean ere bada akonpainamendua egiteko prest dagoen taldea. Oraingoz, ordea, ez omen dute lanik.
‎Leku zehatz batean jendea biltzen den ospakizuna da zuzeneko emanaldia, musikariek ez ezik ikusleek ere egiten dutena. Nik, adibidez, uda partean zuzeneko gutxi ematen ditut, kontzertu batzuk plazan egiteko ez direlako egokiak; nire abestiei ahalik eta gauzarik onena opa diet, oraindik ere bere egitekoa egiten jarrai dezaten. Egiteko horretan, funtsezko papera betetzen du inguruak.
‎zamauak, ezpainzapiak eta mokanesak; lanean ari zen bitartean, baina, Adaren buruak zerbaiten zain behar zuen: noiz hartuko zizkion, izan ere, suzko su batek erraiak, eta noiz astinduko haize bortitz batek barrua, atzeraezinezko erabaki batean?; noiz bultzatuko zuen Jainkoak Ada bere egitekoa egitera, eta noiz igorriko zion seinalea?; noiz egingo zion buruan eztanda argi argitsu batek?; edo kasualitate hutsa ote zen gertatu zitzaiòn guztia –bostehun pezetakoa eta olio orbana–, Damasori behin baino gehiagotan entzun izan zion bezala, mirari ustezko guztiek ustetik miraritik baino gehiago zutelakoan?; egun haietan, zeinetan Regina eneko arazoa ez baitzen Ada, Regina bera baiz... Maria Bibianak ere ederki nabari zezakeen hori, Adari lagundu nahi izaten zionean lekuz kanpoko erantzunak jasotzen baitzituen ordainean, saminaren eta suminaren artekoak:
‎–Ongi duk. Hik heure egitekoa egiten duan bitartean, nik paseotxo bat egingo diat, haize freskoak ez zidak kalterik egingo eta.
‎Txaroren amak zerbait esan zezakeen, baina, Teofilo Mariak aipatzen ziòn aferaren gorabehera batzuk burura etorri zitzaizkiolako edo, isildu egin zen... ile apaintzaileak bere egitekoa egiten zuen bitartean, guraizeen txandari makinarena zerraiola, harik eta bere lana –Txaroren ile larru arras moztuan motots txiki bat, Espainiako koloreak zituèn xingolaren puska batek lotua– bukatu zuen arte.
‎...tuago sentitu zen; barne ahots baten presentzia ere igarri zuen orduan, berak ere probatu behar zuela eta probatu behar zuela... baita probatu ere, handik segundo gutxira!; jolas bat zen –ongitxo zekien Domingok hori–, baina, halere, urduri bezala zegoen, tentazioan erori eta kanario zaintzaileari txartel baten eske joan zitzaionean; gero, zaintzaileak kaiolako atea ireki, kanarioak bere egitekoa egin, Domingok zaintzailearen eskuetatik txartela jaso, hari ordaindu, eta, lauzpabost segundora, mezua irakurtzeari ekin zion: " Begi berde horiek, sekula ahaztuko ez dituzunak..."; irakurri ez beste, paseoan ikusi zuèn emakumezko gazte sonbreirudunaz oroitu zen; baina ezustekoa –benetakoa–, handik hogei bat minutura izan zuen, plaza hartatik ez oso urruti zegoèn beste plaza batera joan zenean, non urmael bat baitzegoen, zisne eta ahate batzuekin... plazak zituèn bankuetako batean –bankuko izkina batean– emakume gazte hura ikusi ez zuen, bada, begiak urmaelean zituela!; gauza haiek, baina, nobeletan eta pelikuletan bakarrik gertatzen ziren!; Domingok, gainera, saihetsetik ikusten zuen emakumea, primeran ikusten ere, hura bere aldeko izkinan eserita zegoelako; harantzago –banku berean– atso zahar bat zegoen, emakume gaztearekin zerikusirik ez zuena, antza, ez batak eta ez besteak ez baitzioten elkarri hitz egiten ez begiratzen; eguzkiak, bestalde, sonbreiruan jotzen zuen emakumea, halako eran, non, sonbreiruak proiektatzen zuen itzalaren ondorioz, aurpegia bi zatitan banatuta azaltzen baitzitzaion:
‎...hin hara iritsita, gorputza jiratu eta arazorik gabe eseriz; aitak, baina, bere urteak zituen –junturetan bere ajeak–, eta, hargatik edo, gehiago kostatzen zitzaion, halako moldez, non, lehenengo saioaren ondotik, semeari laguntza eskatzea erabaki baitzuen, obratu behar izaten zuen bakoitzean; eta semea aulkiarekin joan eta aitaren atzean jartzen zen, honek galtzak jaitsi, eseri eta bere egitekoa egin zezan; bukatuta gero, berriz, Teofilo Maria berriro hurbiltzen zitzaion aitari, bai hari besotik helduta laguntzeko, eta bai aulkia bazter batera erretiratzeko ere, pixontzia zaintzaileei eman ondoren, jakina, haiei oihu eginik, hustu eta garbi zezaten; egiteko haiek guztiak, horrenbestez, egoeraren eskasiaz mintzatzen zitzaizkion Teofilo Mariari, eta okasio hartan ez zen gutxiago izan... ze... aitaren iraizkinak azaltzen ez ziren, bada, gainean egunkariaren bizpahiru ebakin zituztela, pixontziaren kakazko itsasoan hondoa jotako belaontzi patetikoak iduri!; zer burla zen hura, ordea?; hain nahigabetua zegoen Teofilo Maria ikuskizunarekin, non bizpahiru arnasaldi behartu –goragalearen adierazpide garbiak– egin baitzituen, usain txarrak edo egoera gaiztoak berak eraginda; esan nahi baita Teofilo Mariak aurpegi txarra zuela benetan:
‎Bahitzaileek ez zituzten aita semeak hilko, itxuraz, baina egonean egoteko asmotan ere ez zeuden, agidanean; izan ere, Teofilo Mariak bere egitekoa egin eta oihuka hasi zenean," Zerbitzu premian! Zerbitzu premian!" –zaintzaileak bazkalduta zeuden ordurako, eta abokatuaren iloba bertatik alde egina–, Nikolairi begia argitu, eta honela mintzatu zitzaion Grigoriri:
‎" Beldur naiz haurra betiko biziko ez ote den, bihar bertan hiltzen bada ere..."; izan ere, bere gorputzaren lotsa izan zen azken aldi hartan, eta iritsi zen unea, iritsi zen aldia, iraganaz ahazteko eta iraganeko lotsa lurperatu izanaz lotsa ez izateko... bizirik zituèn beste sei seme alaben etorkizunak behartzen eta obligatzen zuen hartara, gainera. Aita –Nazario– ziur zegoen, exekutibo on bat bezala, hartutako erabakiez; horregatik, egiteko haiek bukatu zituenean, halako lasaitu bat hartu zuen, begitartean ere argi eta garbi igarri zitzaiona; nork zekien, gainera, haurra aingeru bihurtu ez ote zen, ororen buruan, aingeruak hitzezkoa behar bazuen ere, ezinbestean?, horregatik esan baitzuen Nazariok, aita kalonjeak bere egitekoa egin ondoren: " Lehen argia piztu da, bai, eta lehen argiak eraman dezala".
‎Anaia zaharraren mugimendua hain bat batekoa eta hain azkarra izan zen, non, erne zegoen arren, Domingo ez baitzen Teofilo Mariaren aurka erreakzionatzeko gai izan, minak itsututa eta geldiarazita; ordainean, oihu luze ezin mingarriago bat egin zuen, basakatu zaurituaren miau desesperatua iduri: ...ertu egin zen arte; eta hala, Teofilo Maria bere makila jasotzeko makurtu ez beste astindu zuen Domingok bizkarrean, amorrurik handienarekin astindu ere, segidan etxerako bidea hartzen zuela, ziztu bizian; korrika zihoan bitartean, tentsioaren gehiegiak hartua sentitu zen –beldurra ere orduantxe errotu zitzaion, beharbada, bere balentriatxoak ondorio izugarriak izan baitzitzakeen, eta ez bere egitekoa egin aurretik espero zituenak–, baina ez tentsioak ezeztatua, Teofilo Mariaren kexuak eta oihuak entzuten baitzituen, atseginez betetzen zutenak; hala, bada, anaiak eragiten ziòn beldurraren eta anaiaren minak eragiten ziòn plazeraren artean mugitzen ziren Domingoren gorputz arimak, etxera sartu zenean, arnasestuka; berehala iritsi zen Teofilo Maria atzetik, baita Damaso eta Gabino ere, on...
2010
‎Hura zen, beraz, nire egoera? baina hara non, etxean urtebete eta erdi neramala, hortxe hortxe, nire kalkuluen arabera?, ezusteko atsegina izan nuen?!; nik goiz arratsaldeetan ikasten nuen neure kasa, baina ez inongo gidaritzarik gabe, astean behin fraide debozionista bat etxeratzen baitzitzaidan, gramatika irakaslea ere bazena, hurbileko jarraipena egiteko; egun seinalatu hartan ere, neure egitekoa egiten ari nintzen, normal, fraideak agindutako ikasgaiari helduta, metrikari eta ahapaldiei buruzkoa?, bat batean Bécquerren bosdun txiki batekin topatu nintzenean: –Mi vida es un erial,/ flor que toco se deshoja;/ que en mi camino fatal/ alguien va sembrando el mal/ para que yo lo recoja?
‎Nork esango zidan niri, biharamunean berean Rakel neskame leialak berna hezurra hautsi eta, ordez, haren iloba Helena etorriko zela, bizpahiru edo hiruzpalau egunera?; garai hartan besteak baino beranduago jaikitzen nintzen, atsedena eta atsedena nuen medikuen preskripzioa?, eta Helena gurera etorritako lehen egunean, neskame bat zen, azken batean!? berdin; esan nahi dizudana da, jaiki ondoren ez nuela etxean anai arrebarik ikusi, nor bere egitekoa egitera joana: aita eta Teofilo Maria lanean; zu, Damaso, Madrilen; Domingo merkataritzan espezializatutako Akademian eta Bibi eta Ada Arte eta Ofizioetako eskolan; baina, anai arrebak ez ezik, ez nituen ez ama ezta izeba ere aurkitu, eta orduan, etxeko sukaldari Blancari galdetu nion:
‎–Okerrena zera da, Teofilo Mariak ondorerik gabe utzi gaituela. Nik esan niòn garaian egitekoa egin izan balu, ez ginateke honetaz hiz egiten egongo. Orain, berriz, berandu??, eta, begiak nire begietan josi eta guztiz zorrozten zituela, gehitu zuen:
‎...k berna hezurra hautsi eta, ordez, haren iloba Helena etorriko zela, bizpahiru edo hiruzpalau egunera?; garai hartan besteak baino beranduago jaikitzen nintzen —atsedena eta atsedena nuen medikuen preskripzioa—, eta Helena gurera etorritako lehen egunean —neskame bat zen, azken batean! — berdin; esan nahi dizudana da, jaiki ondoren ez nuela etxean anai arrebarik ikusi, nor bere egitekoa egitera joana: aita eta Teofilo Maria lanean; zu, Damaso, Madrilen; Domingo merkataritzan espezializatutako Akademian eta Bibi eta Ada Arte eta Ofizioetako eskolan; baina, anai arrebak ez ezik, ez nituen ez ama ezta izeba ere aurkitu, eta orduan, etxeko sukaldari Blancari galdetu nion:
‎...n, beraz, nire egoera... baina hara non, etxean urtebete eta erdi neramala —hortxe hortxe, nire kalkuluen arabera—, ezusteko atsegina izan nuen...!; nik goiz arratsaldeetan ikasten nuen neure kasa, baina ez inongo gidaritzarik gabe, astean behin fraide debozionista bat etxeratzen baitzitzaidan, gramatika irakaslea ere bazena, hurbileko jarraipena egiteko; egun seinalatu hartan ere, neure egitekoa egiten ari nintzen, normal, fraideak agindutako ikasgaiari helduta —metrikari eta ahapaldiei buruzkoa—, bat batean Bécquerren bosdun txiki batekin topatu nintzenean: " Mi vida es un erial,/ flor que toco se deshoja;/ que en mi camino fatal/ alguien va sembrando el mal/ para que yo lo recoja"; eta orduan —hamalau urte nituen, hamabostera bidean—, lilura!; eta orduan, miraria!; errebelazio bat izan zen:
‎" Okerrena zera da, Teofilo Mariak ondorerik gabe utzi gaituela. Nik esan niòn garaian egitekoa egin izan balu, ez ginateke honetaz hiz egiten egongo. Orain, berriz, berandu...", eta, begiak nire begietan josi eta guztiz zorrozten zituela, gehitu zuen:
‎Baina, bihoa galdera bat: delako fitxategi hori Misiotik atera zenez gero, ez zaizu iruditzen, egitekoa eginda, Misiora itzuli litzatekeela? [...] Bestalde, ez zaizu iruditzen bahiketa hori, pertsona bakar baten nahimenaren araberakoa, zentzu batean interesatua gainera, onuragarriak izango ez diren susmoen sortzaile izan daitekeela?
2011
‎Bertze ikuspuntutik, baina? ez al zen aski eta sobera izanen buruan zuèn egitekoa egitea, zeren, hura, bertzerik gabe, bere errebeldiaren adierazpidea izan baitzitekeen, apezaren autoritatearen aurka?
‎NAIA amorratu eta alde egitekoa egiten du berriz ere.
2012
‎Manazaleen eta handi mandien saihetsetik egin. Eta egitekoa egin, bestela ez baitzen sekula egiten". Lurrikara 1967ko abuztuan izan baldin bazen, negu latz haren ostean heldu baitzen… 1968ko maiatza bere uhin haustailearekin.
‎ABELek begirada sakona eta alde egitekoa egiten du, ezer esan gabe.
2013
‎Lehergai eta lehergailuen garraioa egin behar izaten zuten bakoitzean, osatarrek garraio enpresa berezietara jo, zamaketariek ibilgailuak kargatu eta beren egitekoa egiten zuten gidariek, furgoneta eta kamioi konboiak lagun, guztiak ere guardia zibilak zelatatuta; batzuetan, baina, gastuak murrizteko, segurtasun neurriak bazterrera utzi eta garraio enpresa arruntetara jotzen zuten, baita, ondorioz, lehergailuz jositako kamioiak bide eta hiriguneetako eguneroko trafikoarekin nahasten ere ardugabekeria osoz. Guztiaz ere, osatarrek bazituzten hiruzpalau furgoneta, itxi itxiak eta kolore urdinekoak, lantegiaren eguneroko eginbeharretarako, pabiloi batetik bestera zebiltzanak edo lantegitik kanpo ere bai, enkargu berezietan.
‎Ekintza garbia nahi zutenez gero, bezperan, nork bere lagunei mezuren bat edo beste idazteaz gain. Hamzak mezu kodetu bat igorri zion lagun bati internet bidez, Lorenek karta bat lagun min zuèn lehengusu bati, eta Koldok beste bat Begotxu Lasari 64?, agiri bat prestatu zuten, non xehetasunak ematen baitzituzten, atentatuaren zergatia eta nolakotasuna, parte hartzaileak, etab.?, munduko hainbat herrialdetako kolektibo alternatiboei (antimilitaristak, ekologistak?) bidaltzeko asmotan? eta zelan Lorenek hartu baitzuen bere gain hura egiteko ardura, ordenagailua piztu eta bere egitekoa egin zuen, tenporizagailuak eta timerrak erabilita, jakina?, mezuak bere bidea egin zezan, behar bezala eta bere momentuan, mundu osora, hura zelakoan modurik onena zalantzan gera ez zitezen operazioaren asmoak eta nondik norakoak, ea modu hartan erruduntzat hartzen zituzten errudun zirèn bakarrak:
‎Eta Hamzak mujahidina bakean utzi, eta honek bere egitekoa egin zuen?
‎Hartaz aparte, Abdel Haqqek bazuen musikari batzuk bere ingurura biltzeko asmoa, noizbait musika talde bat osatzekoa, alegia?: horregatik, bikotea bertan bizitzen jarri baino lehenago, aitaren langile batzuk hondar egitekoa egitera joan ziren, halaxe hotsgabetu zuten, hiruzpalau egunetan, Abdel Haqqen estudioa, luze zabalean ehun metro karratu zituena?, bizilagunekiko balizko problemak ekiditeko.
‎Azuzenak bere egitekoa egina zuen, beraz, baina Dionixiorekin bi minutuko barrealdia konpartitu zuelako edo, bere burua behartua ikusi zuen hari ere zerbait esateko:
‎Baita bere egitekoa egin ere, handik gutxira!
‎bazegoen lagunen artean mutil bat, armeria eskolan ofizioa ikasten ari zena eta behin esan zuena, lagunen arteko txirrindu lasterketa egin aurreko egunetan? bere lehengusu batekin Bilbora joan eta egitekoa egin zuela. Kuadrilla guztietan, baina, beti dago besteak baino inozoagoa den norbait, eta honek esan zuen:
‎Hala, bada, Otiliari gerritik indartsuago heldu eta bere egitekoa egitera zihoan Pedro, baina bere alde kontziente eta inkontzientearen arteko sinkronizazio eskaseko jardunaren ondorioz, dantzaren pauso haietako batean, gorputzak burutik ihes?, neskaren oina zapaldu zuen.
‎–Utz bere egitekoa egiten Jainkoaren mezulariari!
‎Inoren arrastorik ez, bazterretan. Aitzina egitekoa egin nuen. Morèze ren eskua bizkar gainean itsatsi zitzaidan.
‎Gibelera egitekoa egin nuen. Ez zidan utzi.
‎Lehergai eta lehergailuen garraioa egin behar izaten zuten bakoitzean, osatarrek garraio enpresa berezietara jo, zamaketariek ibilgailuak kargatu eta beren egitekoa egiten zuten gidariek, furgoneta eta kamioi konboiak lagun, guztiak ere guardia zibilak zelatatuta; batzuetan, baina, gastuak murrizteko, segurtasun neurriak bazterrera utzi eta garraio enpresa arruntetara jotzen zuten, baita, ondorioz, lehergailuz jositako kamioiak bide eta hiriguneetako eguneroko trafikoarekin nahasten ere ardugabekeria osoz. Guztiaz ere, osatarrek bazituzten hiruzpalau furgoneta, itxi itxiak eta kolore urdinekoak, lantegiaren eguneroko eginbeharretarako, pabiloi batetik bestera zebiltzanak edo lantegitik kanpo ere bai, enkargu berezietan.
‎Eta Hamzak mujahidina bakean utzi, eta honek bere egitekoa egin zuen...
‎Ondoren, Hamzak bere errezoak egin, eta elkarrekin gosaldu zuten. ...engusu bati, eta Koldok beste bat Begotxu Lasari64–, agiri bat prestatu zuten, non xehetasunak ematen baitzituzten –atentatuaren zergatia eta nolakotasuna, parte hartzaileak, etab.–, munduko hainbat herrialdetako kolektibo alternatiboei (antimilitaristak, ekologistak...) bidaltzeko asmotan... eta zelan Lorenek hartu baitzuen bere gain hura egiteko ardura, ordenagailua piztu eta bere egitekoa egin zuen –tenporizagailuak eta timerrak erabilita, jakina–, mezuak bere bidea egin zezan, behar bezala eta bere momentuan, mundu osora, hura zelakoan modurik onena zalantzan gera ez zitezen operazioaren asmoak eta nondik norakoak... ea modu hartan erruduntzat hartzen zituzten errudun zirèn bakarrak: komandoko hiru kideak, alegia, ez beste inor; Koldo beti bere obsesio harekin bueltaka...
‎sanjuanetan; are gehiago: bazegoen lagunen artean mutil bat, armeria eskolan ofizioa ikasten ari zena eta behin esan zuena –lagunen arteko txirrindu lasterketa egin aurreko egunetan– bere lehengusu batekin Bilbora joan eta egitekoa egin zuela. Kuadrilla guztietan, baina, beti dago besteak baino inozoagoa den norbait, eta honek esan zuen:
‎Hala, bada, Otiliari gerritik indartsuago heldu eta bere egitekoa egitera zihoan Pedro... baina bere alde kontziente eta inkontzientearen arteko sinkronizazio eskaseko jardunaren ondorioz, dantzaren pauso haietako batean –gorputzak burutik ihes–, neskaren oina zapaldu zuen. " Ai aai aaai!", esan zuen neskak –mina benetakoa zen, itxuraz–, Pedro askatu eta aulki baterantz abiatzen zela:
‎Baita bere egitekoa egin ere, handik gutxira!
‎Hartaz aparte, Abdel Haqqek bazuen musikari batzuk bere ingurura biltzeko asmoa –noizbait musika talde bat osatzekoa, alegia–: horregatik, bikotea bertan bizitzen jarri baino lehenago, aitaren langile batzuk hondar egitekoa egitera joan ziren... halaxe hotsgabetu zuten, hiruzpalau egunetan, Abdel Haqqen estudioa –luze zabalean ehun metro karratu zituena–, bizilagunekiko balizko problemak ekiditeko.
‎Azuzenak bere egitekoa egina zuen, beraz, baina Dionixiorekin bi minutuko barrealdia konpartitu zuelako edo, bere burua behartua ikusi zuen hari ere zerbait esateko:
2014
‎ez da gelditu interesen gatazka lohia, bekaizkeria eta elkarren ezinikusia baino734 Iraultzak, edo, hobe, hartara eraman duen filosofia, revêche et superficielle, ak? balio sakratu denak zangopilatu ditu, egoismoa eta norberaren interes materialak altxatu ditu balio nagusitara735 Jada ez da bertute ordena soziala ziurtatzen duten balioak aintzat hartzea, bakoitzak bere egitekoa egitea, ezpada orain protestatzea eta matxinatzea da bertutea736. Dans sa fausse notion de la vertu, qu, elle confond avec l? âpre revendication de ce que chacun regarde comme son droit, l? école démocratique ne voit pas que la grande vertu d, une nation est de supporter l, inégalité traditionnelle? 737.
2015
‎Argi ikusi nuen atsekabe ugari zetozkidala gainera; baina egitekoa eginda zegoenez gero, ez nuen kezka handirik. Otoitz egin nuen, Jaunari lagun diezadala, eta neure aita san Joseri bere etxera ekar nazala eskatuz, eta eraman behar nuena eskaini nion eta, beragatik sufritzeko aukera izateagatik eta berari zerbitzueginahal izateagatik poz pozik, joan nintzen, kartzelan sartuko nindutela sinetsirik.
2016
‎Hala, hitzarmena egin genuen eurekin. Elkartean modu aktiboan ari garen guztiok trebakuntza artistikoa zein ospitalean lan egitekoa egin dugu. Ez baita gauza bera ospitalean edo kalean eskaintzea ikuskizunak.
‎ez interesatzen ez zaiolako edo noizbait ikasitakoa ahaztu duelako, baizik eta inoiz jakin ez duelako, eta ez litzateke oso gisakoa izango, kontatzearen teknikaren ikuspegitik esan nahi dugu, gure protagonistaren oroipenen haria nola hala jasotzen eta berreraikitzen ari garenean, haren gogorapen saretik kanpo geratutakoak asmatzen hastea. ...ldurrez, eta, mozorro hura beti aldean eramateko eta inoiz ez galtzeko agindu bazioten ere, berari galdu egin zitzaiola halako batean, hain zuzen ere pixa egitera gelditu behar izan zuenetako batean; ez dakigu irakurlea oroitzen den baina gure kontaketa kate honen aurreko kate maila edo begia horixe izan da, hots, nola hegazkineko emakumeak larrialdi bat izan duen, komunera joan den, eta han, bere egitekoa egiten ari zela, bere amarekin oroitu den, ihesaldi zoro eta arriskutsu haietan nola moldatzen ote zen halako zeregin apal baina hala ere baztertu ezinezkoak burutzeko, eta horixe gogoratu du orain, nola kontatu zion behin, osterantzean ezer gutxi kontatzen zion baina, gasen kontrako mozorroa galdu zuenekoa: autoa bide bazterrean gelditu zen beste behin; askotan gelditu behar izaten zuten, aurrean gurdiak pilatu eta aldamenera joan nahi ez zutelako, edo kontrako norabidean soldadu tropak edo kamioiak zetozelako frontera bidean eta haiei tokia egin behar zitzaielako; harako hartan, berriz, bidaiarien behar fisiologikoetarako geratu ziren; han ondoan, soroa:
‎Eta honela esan zigun: «Beren egitekoa egina dute aingeruek zuekin, honainokoa da beren lana, eta zuen aldia da oraingero: batak bestea miazka ezazue.
‎Zein izanen ote zen Iñaki Garciaren sorpresa? Lehen soldatarekin erosi Certina txipian ikusi zuen tenorea zela egitekoa egiteko. Egun hartan ere 2.Bkoa sakatu zuen hiru aldiz Iparragirre karrikako hamabigarrenean, motz luze motz, Anita Alberdik.
‎Xorrotxik ez beitateke aurtenko maskarada horietan! Xorrotxik ez, bena bai aldiz horien egitekoa eginen düen artzainak edo xüxenago erraiteko artzain andereak. Beren eginbehar bereziaz gain, hots Jaunaren ezpataren zorroztea, Xorrotxen egitekoa da maskarada elibatetako ikuskizün desbardinen artean lotüraren egitea, plazaren üngürüa egitearekila bertsetak kantatzez.
2017
egitekoa egin liteke egun argitu aurretik.
‎Unea iritsi da eta ordurako fardel guztiak jasoak dauzkate furgonetetan. Gaur ez dute Lantzen lo egingo; egitekoa egin ondoren alde egingo dute bertatik.
2018
‎(Gaztea, zalantzati hasieran, segurtasunez joango da gero Julenengana. Azken honek, ihes egitekoa egin duen arren, ez du aukerarik izango; izan ere, gazteak berehala harrapatuko du Julen, lurraren kontra botaz. Gaztea indarrez eusten ari zaio, Juleni min ez ematen saiatuko den arren.)
‎Haxelaria hurbildu zitzaidan. Emaztegaiaren ohea prestik da eta ez duzu gehiago mozkor baten beharrik bidean oihu egiteko eta begi zorrotz eta belarri luzeko espioiak saihesteko. Behar zen egitekoa egin dut. Ene zakua aiduru zait.
2019
‎Eta hizkera ere suntsigarria da. " Hizkera suntsikorra" dela dio Mitxelenak, hain zuzen," bere egitekoa egin bezain sarri deusezta daitekeena". 46
2020
‎Moria I esparruko suteak pertsona errefuxiatuen asilo eskaeran prozesuko dokumentazio guztia erre zuen eta orain, kanpaleku barruan dauden 9.500 pertsona errefuxiatuak erregistratu behar dituzte etab. beharrezkoa duten asistentzia emateko. Horrenbestez, kanpalekua bera antolatzen ari den bitartean, guk lanean jarraitzen dugu antolatu eta hitzarmenak lortzeko gure egitekoa egiten jarraitzeko kanpaleku barruan, hau da, pertsona errefuxiatuen artean zaurgarrienei janari duina eskaini ahal izateko; gaixo kronikoei, haurdun dauden emakumeei eta abusuak jasan dituztenei eta adin txikikoei.
2021
‎Eta hau eta hori eta dana jota, azkenean harrituta ikusten dot egitekoa eginda dagoala. Holangorik!
‎Jertsetik txiklea baino zailagoa zen paretik kentzen. Harik eta behin ez egitekoa egin zuen arte: nire bulegora etorri lanean ari nintzela, eta isiltzen ez.
2022
‎Lehengo bizimodua, segurutik, aldaketa handirik gabe... Baina pozik eta aurrera egiteko indarberrituta (kalitate oneko pilak izango ahal dira!), egitekoa eginda eta ikasitakoak ikasita.
2023
‎BGEko langileek beraien egitekoa egin ondoren, inguruan kanpainarekin zerikusia duten kartelak jarriko dituzte. Haien bidez altsasuarrei dei egiten zaie loreontziak eta bertan dauden loreak zaintzera.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia