Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 39

2001
‎Nihaurk ongi eta lasai lo egiteko ditudan baliabideak ez dizkiet lankideei aipatzen ahal: ausartzia eskasa eta ahalkea nabaritzen dut.
2006
‎Oso ederra da jokalaririk onenei erreparatzea, beren teknika fina eta beren lasaitasuna eta tenplea mirestea, egoera zailei aurre egiteko duten trebetasun sinesgaitza. Neure antzeko jokalaririk apal eta kaxkarrenei errukizko begiradak eskaintzen dizkiet, eta elkartasuna adierazteko gogoak sentitzen ditut, saiatzen segi dezaten adore emateko gogoa, edo aholku zintzoa ematekoa bestela:
2007
‎Ez nuen inor harrapatuko bulegoetan. Funtzionarioen ordutegiez burlatzen ziren ausarki euskaltzainak, euskaldun frankoren moldean, baina hauek nola, tenorez etortzen ziren lanera eta, oroz gainetik, tenorez partitzen, bakoitzak euskara salbatzeaz beste egiteko baitzuen. Eremuen teknikaria tituluaz eufemizatzen zen behialako erratzaren jabea baizik ez nuen atzeman.
‎Ogi konjelatuen salmenta eremua zabaltzeko estrategiaren bigarren partea eztabaidatzen ari dira, kasu honetan one to one a ez dela egokia iritzi dio saltzaile beteranoenak, eta denak gelditu dira Martin saltzaile zenean itzala eman zioneko sugarraren zain: saltzaileen buruari aurre egiteko zuen kemena, buruargitasuna, konplejurik eza. Martin ordea nokeaturik dago, Irene du sudur zuloetan sartuta eta ez da gai haratago joateko.
2010
‎" Hasi da bere kontuekin" kexatuko dira. Egunkariko bi orrialdeak, horixe da idazleak hitz egiteko duen aukera bakarra; gainerakoan dena da basamortu bat. Egunkariak erreskatatzen duen une hori, gezurrezko une hori da gelditzen dena; baina idazleak goizeko bostetan jaiki du, ordu pare batez idatzi eta gero lantokira, lanera!
2011
‎Aitor tipo egokia iruditu zitzaidan, diskrezioari begira bederen. Inoren gainean hitz egiteko zuen erak iradokitzen zidan hori. Literaturara oso emana izanik, ordea, ez nuen aurreikusten inolako bermerik bere hausnarketek toki zuzenera eraman gintzan.
‎Beltzarana, arraia alde batera ongi orraztua, bazuen Fontechak fotogenia, egonarria eta poker aurpegia 80etan; hainbeste politikari galbidera eraman ohi dituen suminaldi erraza saihesteko talentua, hizketarako erraztasuna, aurkariarekin gentlemen agreementak sinatu eta gero adostutakoa ez betetzeko gerria eta azala, bere aurpegiko giharren kontrola. Europako Parlamentuko desterruan iragan ditu hainbat urte, ordea, eta Ajuria Eneko hitzarmenaren garaiko zurrunbiloan igeri egiteko zuen gaitasuna galdua du honezkero. Fontecha hautagai?
2012
‎Baina, eta zer maleta hura hartu eta berak egiteko zituen bidaiak egingo banitu. Berak eramandako lekuetara joango banintz?
‎Tira, ez duk zergatik haien ahoskera imitatu behar. Hori ere etorriko da berez, esfortzurik gabe, frantsesa ikasi duan bezala, murgiltze metodoari esker jabetuko zaik mexikarrak gaztelaniaz hitz egiteko duen kutsua, hiztegia eta abiada. Mantsoago hitz egiten ikasi duk, hasieran ez ditek deus ulertuko eta.
‎Gazteak ginen, eta dena egiteko bagenuen ere, egin beharreko guztiak eginda bagenitu bezala bizi ginen gure belaunaldikoak: ezaxola, kartzelan, atzerrian ihes, inguruko etxeren batean hurrengo ekintza prestatzen.
‎Ia hamarrekin itzuli zen, frantsesa ikasita eta euskara galduta. Hogeita bost egiteko ditut nik, frantsesa ikasteko astia izango dut, batek daki noiz itzuli aurretik.
2014
‎Normala ere bada adin horretan, ausardia, ohorea eta abar. Ez da hain erraz ulertzen, ordea, zergatik eman zuen izena armadan hamaika urte geroago berriro, austriarren kontra egiteko berriz, hogeita hamahiru urte egiteko zituela, aurreko gerrako umetik ez zeukanean ezer ere. Egiazta daitekeen bakarra da Carlo Collodi, hezitzailea, didaktikaria, ironikoa, idazle deserosoa, birritan joan zela boluntario gerrara, hogeita hamahiru urte egiteko zituela bigarrena.
‎Ez da hain erraz ulertzen, ordea, zergatik eman zuen izena armadan hamaika urte geroago berriro, austriarren kontra egiteko berriz, hogeita hamahiru urte egiteko zituela, aurreko gerrako umetik ez zeukanean ezer ere. Egiazta daitekeen bakarra da Carlo Collodi, hezitzailea, didaktikaria, ironikoa, idazle deserosoa, birritan joan zela boluntario gerrara, hogeita hamahiru urte egiteko zituela bigarrena. Ematen du gerrara nahi zuela Collodik, William Faulknerrek nahi izan zuen bezala ia hirurogeita hamar urte geroago.
2015
‎Zintzotasun oldarraldi baten menpe zegoen. Ezin ulertu bestela Odile Moresek eskatzen ziona egiteko zuen aldartea: zergatik jarri zion hitzordua kafetegi hartan kontatzeko gogoa.
‎Hortik landa, betiere zainduz harrabots susmagarririk ez egitea komoditateetan, biziari aurre egiteko dugun molde ludikoari segida ematen diogu neholako trabarik gabe eta komunetan iragan zenbait minutu –gehienik hamar–, adibidez produktu urdinaz baliatuz, zirristan darigunarekin zilo zola ubel eder batez janzteko. Produktu urdinik ez bada, imajina daiteke psikopata eskizofreniko baten krimen eszena edo beldurrezko film horietarik baten remake bat.
‎Orduak eman ditugu hizketan, gauari hortzaka txikiak kenduz, itsasoaz eta irlez berbetan, batik bat, eta irletan bizi diren biztanleen buruaskitasunaz; nola giza jendearen konpainia premia samur eta patetikoaz, hala premia horri ihes egiteko ditugun baliabide urriez.
2016
‎– Txikiegiak direla. Txirrikaren kontrapisua egiteko dituk bolak, eta dirudienez mekanismoak ez dik sobera indarrik izanen bi maleten pisuari eusteko.
‎Dela haren nagikeriaz ohartu zelako, dela hitz egiteko zuen dohainari erreparatu ziolako, aitak enpresako irudi publiko gisa erabili zuen semea, eta bete betean asmatu zuen, trebea baitzen horretan. Nor zen Goizeko Izarra aitaren laketontzia hartu eta Sevillako feriara Guadalquivir ibaian gora joateko; barkua erriberan ainguratu eta hantxe hartzen zituen Sevillara inguratutako handiki guztiak.
2017
‎{ 50} Norma Vázquezek (2009) ahalduntzeari buruzko bi definizio bildu ditu: Naila Kabeer egilearena, “pertsonek bizi aukera estrategikoak egiteko duten trebetasuna areagotzea, aurrez trebetasun horiek ukatuak zitzaizkien testuinguru batean”; eta Sarah Mosedale egilearena, “emakumeek (desiratzea, izatea eta egitea) posible zaiena birdefinitzeko eta zabaltzeko prozesua, egoera batean zeinetan ezartzen baitzitzaizkien murrizketak, gizonekin alderatuta, nahi zutena izateagatik eta egiteagatik”.
‎Elkar besarkatu dute. Iruñean egon zireneko azken aldian alde egiteko zuen gogoaz akordatu da Joseba. Lander eta gizonak, Lander, gizonak eta giharrak; etengabe larrua jotzen egon beharra, telefono aplikazioetan kateaturik, nahiz eta gero kontatzen duenaren arabera, gauzatu, oso gauza gutxi gauzatu.
‎Dena konponduko da, eta Landerrek, bakarrik daramatzan urteek bulkatuta, berriz ere iradokiko dio behin baino gehiagotan iradokia, alegia, neurri batean amarrua dela ligatzera joatea, dela sauna, dela Zimitorio, dela aplikazio informatiko, bera babesturik dagoelako, “ni ez bezala” bukatuko du. Txatori kontatu zionean, Txatok prima donna bisaia paratu zuen, begiak gora egin eta espantuz “milaka larru joagatik beti izan da eta izango da moja xamarra, beharbada, moja delako jotzen du horrenbeste larru, horrenbesterekin; eta gure Etika Marikaren arabera, ‘Marika ezin da moja bat izan’ bota zion, gero gai batetik bestera jauzi egiteko duen abilidadeari jarraituz, ‘eta zer moduz zu zure senarrarekin? ’, edo ‘nire nobio kubatarrak... ’”.
2018
‎Aita irratiarekin liskarrean zen. Anak bost urte inguru zituen orduan, eta zerealek esne pean igeri egiteko zuten gaitasuna ikertzen ari zen. Sara burumakur sartu zen sukaldera, ez zuen gehiago saiatu nahi.
‎Denborari lotua, emakumeok bizitzako eremu desberdinak bateragarri egiteko ditugun zailtasunez ohartarazi digu Jeanne Rolandek: “Tesia lau urtetan burutu dut, jardun osoz lanean, ume txikiekin eta militantzian jarraitu nahian.
‎1522an Nafarroako erresumaren deuseztatzea ekarri zuen bataila oroitarazi zuen 1930eko hamarkadan. Laurehun urteren ondoren Nafarroak, Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak bat egiteko zuten ezintasunak eragiten zion saminarekin erkatu zuen gertaera historikoa:
‎Gaurko kantagintzak, zertan sinesten du? Zein egiteko du gure jendartean. Edo ez dago ezer aldatzeko kantagintzaren bitartez?
‎Inoiz ez zait gustatu maite ditudan haiei lo egiten duten bitartean so egitea: nitaz ari dira atseden hartzen, badakit hori; eta badakit baita ere, loa, nigandik ihes egiteko duten modua dela”.
2019
‎Eta harrigarria beste errealitate batzuen tokian jartzeko duen gaitasuna, izan hondar alea, izarra edo kakalardoa. Miretsi egiten dut friboloa eman gabe intentsitate lirikoari iskin egiteko duen dohaina.
2020
‎Benetan, horretarako ere kapaz dira andaluzak? Batzuetan harritu egiten nau egunerokotasunaren zirrikituetan bizirauteko trebeziak, bero sapari ihes egiteko duten abilezia ia iniziatikoak. Hala izango da, bai, San Roqueko jendilajea ezagutu ostean edozer espero nezake.
‎Pentsamendu horiek datozkit behin eta berriz, bihotzerre baten modura: pertsona bezala, jendarte bezala, galduta gaude, baina miretsi egiten dut askok ahanzturari aurre egiteko duen kemena. Eta esango nizuke, Victor, dagoeneko zure erantzuna jakingo ez banu, onartzeko prest bazina, ezinezkoa atzemateko ahalegin bat gehiago izan zela zurea:
2021
‎Telefonoaren besakia banpez pausatu zuen. Misterio bat neukan besoetan, begimenean Wittgensteinen Tractatus eta lana gainezka, hurrengo asteburuan egiteko genuen etxe aldaketa ahalik hobekien eramateko.
2022
‎Orain arte, mugimendu feministan euskaldun zuriok egiteko ditugun etxerako lanez jardun gara. Ez da aparteko kontua.
‎Zer da guretzat euskalduna izatea? Ardatz horretaz gogoeta egiteko, beraz, prozesu bat egiteko genuen. Nazioa kultura jatorria bezala izendatzen hasi ginen landu beharreko ildo hori, eta zaku berean sartzen genituen horri lotuta egon zitezkeen askotariko zapalkuntzak.
‎...e ikuspegi orokortzaile eta unibertsalizatzaile horretatik ihes egiteko moduak pentsatu behar ditugu, adarkatze ugari eta gurutzatze ugari ahalbidetzen dituzten ibilbideak sortzeko, askotariko ibilbide adarkatu horiei esker zabalduko baititugu gutasuna ulertzeko moduak, eta geure genealogia horietan Euskal Herriko subjektu arrazializatuen esperientziak, jazarpenak, erresistentziak biltzeko ariketa egiteko dugu, geure genealogiak adarkatzeko eta korapilatzeko, orainari ere beste leku zein kokapen batetik heltzeko.
‎Mugimendu antiarrazistaren eta feministaren arteko elkarrizketa guneetan sakondu beharra dago, konfluentzia puntuak identifikatzeko, eta bidean aurrera egiteko. Jakin badakigu oraindik geure artean barne mailan eztabaida eta lanketa asko egiteko ditugula, eta are gehiago, jakin badakigu (eta zeharo ulertzen dugu) arrazializatutako kolektibo feminista askok momentu honetan ez dituztela partekatu nahi espazio komun batzuk. Ikusi dugu zer momentutan eta norekin gara ditzakegun elkarrizketa prozesu horiek, baina beharrezkoa da zubi horiek eraikitzeko geuk une oro prestasuna agertzea, geuk egindako hausnarketak partekatzea, eta eraldaketa prozesua galdera berriz betetzea.
‎Umiltasunetik egiten dugu, dena entzuteko eta dena ikasteko daukagula jakitun, arrazakeriak eta kolonialismoak eragindako biolentzia ez baitugu lehen lerrotik pairatu liburu hau idazten dugun kideok, edo, behintzat, biolentzia horren kolpe bortitzenak beste batzuek nola jasotzen dituzten ikusi dugulako. Dekolonialitatearen [3] ibilbide emantzipatzaileari euskal feminista moduan ekarpena egiteko dugun arduratik hitz egiten dugu, bidean egin ditugun bilaketek, izan ditugun bizipenek, interpelazioek, harremanek, jasotako formazioak eta eskarmentuak eskainitako autoritatea geure buruari aitortuz. Eta deserosotasunari eta kontraesanari iskin egin gabe, bertan gordetzen direlako korapiloak askatzeko bidezidorrik interesgarrienak.
‎Gure arbasoei begirada feminista bat eman eta memoria eraikitzea egiteko dugu, beraz. Bide horri ekiteko interesgarria izan zen 2017an Lorena Cabnal, Lolita Chávez eta Vicky Fernández Ertamerikako osatzaileengandik jasotako ikuspegia, Eginon egin genuen egonaldian [16].
2023
‎Krisi ekologikoaren dimentsioaz jakitun izatea ez da aski, oraindik itzela baita egiteko duguna. Emilio Santiago Muiño ikerlariak aldaketa antropologiko erabatekoaren beharra azpimarratzen du; hazkundearen logikan oinarritutako zoriontasunaren ikuspegia alboratu ezean, jai dugula.
‎Edo, iluntzean, kamioia ikusten dut zaborra biltzen egongelako leihotik. Nik izenak bilatzen ditut euliarentzat eta, izena bilatzen diodan bitartean, etxe barruan aske balitz bezala hegan egiteko duen gaitasunagatik miresten dut. Txorrotatik ateratzen ari den tantari onomatopeia aurkitzen diot izan liteke plop, eta harago joaten naiz beste hizkuntzetan plop berbera erabiliko den asmatzeko, horrek pentsakor uzten nau eta hori, nire egoeran, oso arriskutsua da.
‎Sarritan, aktore amateurrak, ia inongo formakuntzarik gabe lan biribilak egiten. Baina bestalde, formakuntzarik gabeko aktoreetan sarritan ikusten da bakarrik lan egiteko duten joera. Aktuatzen ari direnean ez dakite lagunarekin lan egiten.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia