2000
|
|
Ordea, aitona Nikolasek ez zuen laket izan aitak hartu erabakia. Izan ere, jauregiaren errespontsabilitatea gure aitaren esku utzi zuenetik, bere baitan zatiturik zegoen aitona, zeren, miretsirik bazegoen ere, alde batetik, gure aitaren kemenarekin eta haren suarekin, baita negozioen oihanean aitzina
|
egiteko
erakusten ari zen trebeziarekin ere, ez zituen, bertzetik, haren modu eta manera haiek guztiak guztiz azeptatzen eta ontzat hartzen. Eta bazkalorduan diskutitzen aritu ziren biak, aitona Nikolasek ez zuelako begi onez ikusten zein modu desegokian egotzi zuen aitak etxetik Xalbador lehengusua, urte erdiz jauregiko skribatzaile izan zena, oihuka eta ostikoka:
|
2003
|
|
Ez zuten, noski, Monika ere bakean utziko, oharkabean pasatzen ez zekien emakumea baitzen, gauez bereziki bere dohainak esajeratzen zituenean. Taburetearen gainean bere zango zutunak gurutzatuz irudika dezaket, txikitandik mugimendu hori egiten hezi balute bezala, dantzari batek pauso zail bat
|
egiteko
erakusten duen erraztasun berarekin, ingurukoen begiradak erakarriz. Zigarro luze bat aterako zuen ondoren bere poltsatik, ez erretzeko gogoa zuelako, mugimenduak ematen zion atseginagatik baizik, ikustekoa baita taburete baten gainean eseri orduko emakume batzuek erakusten duten antzezpenerako joera.
|
2015
|
|
Sendagileek hurrengo urratsa zuzen ibiltzea behar zuela animatzen zutenean, hala nahikoa zuela erantzuten zien, elbarritasun pentsioaz ederki asko bizi zela eta hil arte ez zuela dantzari pinpirina izateko batere presarik. Koadrilakoak, berriz, erabat harritu ziren eguneroko txikiteora itzultzen zela ikusita, eta ez tabernetako mostradorean tokia galduta zuela uste zutelako soilik, baizik eta gainera egunero lehen minututik azken segundora arte edan, gorputza astindu eta berriketan
|
egiteko
erakusten zuen gura biziagatik ere.
|
2019
|
|
Nahikoa izan zitzaion orrialde eskas bat, eleberriaren lehenengoa, aurreko trama guztia abilki ixteko eta erizain gaztea bihurtu asmo zuen pertsonaia berriari bidea libre uzteko. Bazekien lehenengo lerro haiek irakurle batzuen haserrea eragingo zutela, baina ziur zegoen protagonistak aurrera jarraitzeko eta egoerari aurre
|
egiteko
erakusten zuen erabakitasunak irakurle mesfidatienak ere bereganatuko zituela.
|
2020
|
|
Batzuen ustez, Txina COVID krisia gainditzeko ahalmen handia erakutsi eta beste herriei konfinamenduaren eredua erakusteko gai izan da; beste hainbat herrialderi osasun laguntza eta oinarrizko materiala eskaintzen edo hornitzen nabarmendu da; eta first mover izatetik datozen abantailaz baliatzeko estrategia argi bat dauka. Badaude, ordea, Txinarekiko kritikoagoak diren adituak, krisia piztu zenean hari aurre
|
egiteko
erakutsitako moteltasuna, salatariak eta ahots kritikoak isilarazteko hartutako neurriak, darabilen lotsagabeko propaganda diplomatikoa (gezurrezko datuez baliatzeko eragozpenik ez duena), herri askotara bidalitako baliorik gabeko test eta maskarak... gogoan dituztela. Eta, gorago esan denez, Europar Batasunaren portaera ez da beste bi horiena baino askoz hobea izan.
|