Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 97

2000
‎Kategoriasemiotiko guztiek, ordea, ez dute baliagarritasun edo erabilgarritasun bera. Hori delaeta, guztiz erabilgarriak diren mailegatutako kategoria batzuen ondoan, beste batzuenerabilera oso konplexua da, beste batzuek egin ditzaketen aportazioak eskasak dira, beste batzuk beren jatorrizko formulazioan ere ez dira batere garbiak eta beste mailegubatzuk egiteak ez du berehalako interes praktikorik. Horregatik, ez dugu geure egitenCharles Sanders Peirce-ren teoria osoa.
2001
‎Ezin da museotara joan museoak gustatzen edo interesatzen ez bazaizkigu, norbaitek ez badu joan nahi ez da ezer gertatzen, ez dut uste derrigorrezkoa denik. Museoen bilduma egiteak ez du zentzu gehiegirik ez bazaigu artea interesatzen. Baina gaur egun badirudi jende guztiari artea interesatzen zaiola eta erromesaldi modernoak asmatzen dituzte (bidai agentziek, batez ere) munduko museorik modernoena ikustera joateko.
‎Gure errebindikazioak ez du kutsu politikorik. Berez, liburutegi nazional bat egiteak ez du zer ikusirik proiektu independentista batekin. Nafarroako proiektua, adibidez, UPNren gobernuarekin onartu zen eta EAEn 20 urtetan alderdi nazionalista bat egon da gobernuan eta ez da horrelakorik egin.
‎Biztanleria orokor osasuntsu batean, deposizioen maiztasun normala astean hirutik hirura bitartekoa da, eta zailtasunik gabe kanporatzen dira kasuen %75etan. Kaka egiteak ez du minik eman behar, ez du gehiegizko esfortzurik egin behar eta erabatekoa izan behar du.Irizpide honen arabera, idorreria honela defini dezakegu: %25 baino gehiagotan kaka daiteke eta/ edo astean hiru aldiz baino gehiagotan kaka daiteke, batzuetan kalanbre abdominalekin, flatulentziarekin, eta egunean 250 g baino gehiago har ditzake gorozki akastunen kanporatzetik.
2002
‎Planaren kontraesanak aipatzen dira halaber. Batzuen ustez, gaur egun jatorrizko subiranotasunaz hitz egiteak ez du zentzurik.
‎Telefonoz ez da zuzenketarik egiten, ezta azalpen gramatikalik ematen ere, ez, behintzat, komunikazioa oztopatzen ez duen bitartean; ikaslea bere roleansartuta dago eta zuzenketak egiteak ez du zentzu handirik. Irakasleak momentuanapuntatzen ditu akatsak, landu beharrekoak, ikasleen gustuak, iradokizunak, etab., hurrengo saioetarako edo zuzenketarako kontuan hartzeko.
2003
‎Badakigu (eta ulertzen dugu) ETAk gogor baldintzatzen duela premiazko ariketa hau, baina ezin diogu ETAri arazo politikoen konponbiderako protagonismo gehiagorik eman. Horrek ez du esan nahi ETAren txantajean erortzen ari garenik; arazo politikoez hitz egiteak ez du zerikusirik ETAren existentziak agerian uzten duen arazo etikoarekin. ETA zuzenbidezko benetako estatuaren aplikazio osoarekin soluzionatu beharreko traba da.
‎Askoz errazagoa izango litzateke guztia hildakoaren borondatea izango lukeen testamenturik balego, haren oinordekoen artean arazoak eta eztabaidak saihesteko eta ondarea banatzeko lana errazteko. Testamentua egiteak ez du kostu handirik. 60 euro inguru, ondarearen eta konplexutasunaren arabera.
2004
‎Behatokiko zuzendariak, izan ere, zera dio: . Euskararen aldeko lana egiteak ez duela inola ere ekartzen erdaldunendako bazterkeria, denon onerako baita. Hori garbi erran behar da.
‎Burututako elkarrizketetan iritzi ezberdinak jaso ditut fabriketan emakumeek egiten zuten lanaren inguruan. Batzuen iritziz fabrikan lan egiteak ez zuen inolako kutsu ezkorrik. Aurreko lekukotzan Arantxak esan digun moduan hamalau urte ingurutik ezkondu bitartean fabrikan lan egitea nahiko ohikoa zen, eta ohikotasun horrek normaltasun bat ematen zion.
2005
‎Telebistako ahots irudiak eta irratiko ahotsak bitartekotasun teknikoa jasaten dute igorleak esaten dituenetik entzuleak bereganatzen dituen arte. Aurrez aurre hitz egiteak ez du zerikusirik etxeko egongelako besaulkian eserita ikustearekin eta entzutearekin, igorlearekin aurrez aurre egon gabe. Aditzera ematen ditugun ondorengo lau irudi grafikoetan azaltzen da garbi komunikazio zuzena eta naturala dela lehendabizikoan datorrena, naturala baina zerbait tenknifikatua bigarrenean eta teknifikatua erabat hirugarren eta laugarren grafikoetan.
‎–Une hain garrantzitsu honetarako, esku artean izango duguna hain delikatua izanik, kontu handiz aukeratu behar dugu hurrengo sagua non kokatu –inork ezer ez dioenez, Koronelari zeharka begiratu eta gero, jarraitu egin du– Estatu Batuetan egiteak ez luke batere arazorik izango –iritsitako azkena apur bat gorritzen hasi da, muturra estuturik–, baina, agindutakoa zor denez, Espainiak eskaini digun leialtasuna ez dugu ahaztu eta haiei ere programan zuzenean esku hartzeko aukera ematea dagokigu.
2006
‎Kontsumitzaileen interesa defendatzen duten neurrian eta interes publikoarentzat onuragarriak izan arren, arau etikoek, guztiek ere, osatzen dute borondatez onartzen dituzten erakundeen zein pertsonen interesak babesteko arau bilduma. Beraz, interes kolektiboarekin bat egiteak ez du autodiziplinaren arauek duten etikako izaera aldatzen, eta autorregulazio sistema borondatez onartzen dutenek baino ez dituzte arau horiek bete behar.
2007
‎Eztia egiteak ez du etekinik profesional amerikarrentzako, Txinatik eta Argentinatik askoz merkeago inportatzen baitu agroindustriak. Nekazari txikiak bezala, erlategi txikiak asko urritu dira urteotan.
‎Bistan denez, nutrizio alorrean egun bakar batez huts egiteak ez du ondorio larririk organismoan baina horrelako elikagaiak ordenurik gabe eta ohituraz hartzeak gure dietari oreka galarazten dio.
‎Zerrenda horiek bete beharreko postuak adina izen jaso behar dituzte gutxienez. Hala ere, botazio data baino lehenago, hauteskundeetarako zerrendaren batean aurkeztutako edozein hautagairen uko egiteak ez du hauteskunde prozesua etengo, eta ez du deuseztatuko hautagai zerrenda hori, nahiz eta osatugabea izan, baldin eta ukitutako zerrendak duen hautagaineko hirurogeikoa bada gutxienez. Ze kopurua bete beharreko postuen ehurrenda bakoitzean agertu dira zerrenda aurkezten duen sindikatuaren edo langile taldearen siglak.
‎Ikus dezagun hau identitatearen alderditik. Senegaldar musika entzuteak eznau senegaldar egiten, ingelesez hitz egiteak ez nau ingeles egiten, txinatar janariajateak ez nau txinatar egiten. Adibide gehiago:
‎Hasteko esan dezagun, Cortinarekin, etikaren beraren esparrua gizatalde mailan kokatzen dela nagusiki eta ez hainbeste gizabanako mailan: " Gehiago gaude ‘subjektu arteko etika’ garaian ‘subjektu barneko etika’ garaian baino, gehiago etika sozialeko garaian etika indibidualeko garaian baino" 94 Kontua da, gizakiaren erantzukizun etikoaz hitz egiteak ez lukeela zentzurik edukiko, batere ez gainera, gizabanakoa bakarrik biziko balitz, bere erabakiak berak bakarrik eta beretzat bakarrik hartuko balitu eta bere ekintzek eragina berarengan bakarrik edukiko balute. Cortinak, horregatik, zera dio berriz ere:
2008
‎Sindikatuen iritziz, Mercedes gai izango da itxiera horrekin egoerari aurre egiteko. Igor Guevara ELAko ordezkariak, esaterako, esan du enpresaren krisiari buruz hitz egiteak ez duela zentzurik, eta gaineratu du ekoizpena murriztu arren, inoiz baino ibilgailu gehiago egingo direla Gasteizko lantokian.
‎Zorionez, saskiratzeko gaitasuna duten bi edo hiru jokalarik ardura hartzen dute. Egoera horrek jarraipena duen bitartean jokaldiak pentsatu bezala ez egiteak ez du garrantzirik.
2009
‎Ze nik zerbaiti buruz hitz egin nahiko banu, hitz egingo nuke, baina niretzat artea ez da hori, artea ez da pentsamentu bat hiru dimentsiotara ekartzea. Hala balitz artea egiteak ez luke zentzurik. Niretzat mundu sensiblearen, intuitiboaren eta arrazionalaren elkartze gunea da artea.
‎Era honetan, txanda kaskar bat egiteak ez du surflarien kaleratzea ekarriko, txanda horretan eginiko maniobra on bat nahikoa izan baitaiteke aurrera egiteko. Horretaz gain, parte hartzaileek hobeto aukeratu ahal izango dituzte olatuak, jauzi handi eta ikusgarri bat egiteko adibidez. 
‎Entziklopedia Katolikoaren arabera, hauxe: baldin hildakoa zuzenean joango balitz zerura edo infernura, orduan haren alde otoitz egiteak ez luke zentzurik. Garbitokiak existitu behar du, bestela gure otoitzak alferrikakoak lirateke (Dawkins, 381 orr.); gisakoa duzu garbitokiaren inguruko Benediktoren eldarnioa (Dios y el mundo, Mondadori, 121 orr.).
‎Leku batetik bestera hegan egiteak ez du ezertarako balio, leku guztiak hondatzen ari badira edo mehatxu arriskutsuak badituzte. SEO/ BirdLife ren Liburu Gorriaren arabera, Espainiako hegazti espezieen %34k kontserbazio arazoak dituzte, arrisku ugari eragiten baitituzte, eta arrisku horiek, nagusiki, gizakiak eragiten ditu.
‎Legearen ikuspegitik, Espainiara itzuli eta ageriko kontuen titular diren emigratzaileek, edo Espainiatik kanpoko banku bulegoetan aurrezki titular direnek, mugarik gabe mantendu eta haiekin libreki jardun dezakete, nahiz eta Espainiako Bankuari aitortu behar dizkioten mugimenduak urtean 60.000 eurotik gorakoak badira edo noizbait bertan behera uztea erabakitzen badute. Xehetasun hori ez da txikiagoa, argi eta garbi erakusten baitu banku eragiketetarako lege, betebehar eta kontrol esparru bat dagoela, eta, horregatik, hain zuzen, beste herrialde batean erakunde batekin lan egiteak ez duela berez abantaila fiskal edo ekonomikorik. Betebehar eta ihes fiskalak Atzerriko bankuarekin eragiketak egiteak ez du inolako onura fiskalik sortzen, bereziki euroaren eremuan, Carlos Lanz banku eta finantza aholkulariak dioen bezala.
‎Europar Batasuna jardunean dagoenean, bezeroak bere kontuak kanpoan adieraztea derrigorrezkoa izateaz gain, kontrol erakundeen arteko komunikazioa askoz ere errazagoa eta eraginkorragoa da. Ildo beretik, Zergetako Aholkularien eta Zerga Kudeatzaileen Espainiako Elkarteko (ASEFIGET) lehendakariorde Eusebio Grandak adierazi du atzerrian kontuekin lan egiteak ez duela inolako onura fiskalik ez banku abantailarik. Gainera —gaineratu du—, kanpoko kontu bat irekitzeko, baimen berezia behar da, herrialde horretan irekiera justifikatzen duten eragiketak izatea, bestela dirua ateratzea besterik ez baita.
‎Helburua isolamenduak loaldian duen eragina neurtzea da. Eta burua kablez josita lo egiteak ez du oso erosoa izan behar, haiek lanaren nekeaz arazorik gabe lo egiten dutela esan arren. Esperimentuaren lehen gauean, birritan ziurtatu zuten Fournierren gailua entxufatuta zegoela, baina goizean entxufetik kanpo agertu zen, eta, beraz, neurketarik ez zuen egin.
‎Hego Euskal Herriko datuak bi aste barru iritsiko dira. Gidarien poltsikoek nabarituko badute ere, testuinguru honetan, petrolioak gora egiteak ez du kalterik eragingo, deflazioan erortzeko aukera urrunduko duelako.
‎Eta ehunka kilometro alferrik egiteak ez du horretan laguntzen; ez du laguntzen akusatua paperen artean galdu delako epaiketa etengabe atzeratzeak; are gutxiago burokrazia eta trikimailu juridiko horiek erabilita Slobodan Milosevic epaiketatik libratuta zela jakinda. Jugoslaviako buruzagi ohiak urteetan atzeratu zuen bere aurkako epaiketa.
‎Horrenbestez, hilaren amaieran Eskuduntzen Batzorde mistoak egin behar zuen bilera bertan behera geratu dela jakinarazi zuen Mendiak. Bilera egiteak ez zuen zentzurik, haren esanetan. Hala ere, eskualdaketa hori gauzatzeko martxan dauden lan taldeek lanean jarraituko dutela eta eskumen hori laster eskuratuko dela ziurtatu zuen bozeramaileak.
‎" Aitarekin hitz egiteak ez luke ezertarako balioko, esan zion bere buruari berriro?. Zer naiz harentzat?
2010
‎Agintariak milimetroz aztertutako operatiboaren emaitza onak alboratu gabe, meatzarien erreakzioa makinak bezain garrantzitsua delako prestatu dituzte medikuek, psikologoek eta prestatzaile fisikoek zulotik atera aurretik. Fenix 2 kapsularen barruan ia 700 metroko bidaia egiteak ez ditu klaustrofobikoak onartzen; zorabioak, itolarriak eta nerbioetakoak ezin aurreikusi, eta igo aurretik hainbat egunetan dieta egin dute horien etorrera zailtzeko.
‎Neurketa da garrantzitsuena. Hori gabe festaz hitz egiteak ez du zentzurik. Erabateko lehentasuna partidak du.
‎Era honetan, txanda kaskar bat egiteak ez du surflarien kaleratzea ekarriko, txanda horretan eginiko maniobra on bat nahikoa izan baitaiteke aurrera egiteko. Horretazgain, parte hartzaileek hobeto aukeratu ahal izango dituzte olatuak, jauzi handi eta ikusgarri bat egiteko adibidez.
‎PERU. Kar, gure sentimenduen aurka egiteak ez du zentzurik.
‎61 Berriro azpimarratu behar dugu metodo alternatibo batek hautua egiteak ez duela zigor akzioa esekitzen, Code de Procédure Pénale ren 41 artikuluarekin bat, prozedura alternatibo baten hasierak zigor akzioaren preskripzioa etenten baitu.
‎Integrazioari ekiteko, ez da Bankuak Era Antolatuan Berregituratzeko Funtsaren (BBOB) eta Gordailuak Bermatzeko Funtsaren (FGD) baliabiderik. Bat egiteak ez du kaleratzerik ekarriko, bulegoak ez baitira gainjarri. Unicajak fusio bat egin du Jaengo Kutxa xurgatuz.
‎Lanbidek berak kudeatzen du errenta hau.Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren esanetan, egun 53.000 familiak jasotzen dute errenta hori. Horietatik %36 pentsiodunak dira, eta gainerakoen erdia, laneko ordaina eta errenta partekatzen ditu eta beste erdiak, errenta bakarrik jasotzen du. azken hauei aplikatuko zaie neurria.Baina eskaintza bati uko egiteak ez du eragina oinarrizko errentan bakarrik izango, langabezia sarian ere izan ditzake ondorioak. Izan ere, lanbidek izango du eskumena diziplinazko kontuetan eta horren ondorioz, langabezia saria jasotzen egon eta eskaintza bati uko eginez gero, Lanbidek administrazio zentralari jakinaraziko dio, dagokion zigorra ezartzeko.
‎Galdera onak egiteak ez du berez erran nahi erantzun egokiak asmatzen ditugunik. Preseski, gurean bezala buruan zer nahi ahalke eta broia zikin sartu zaizkigularik, pentsatzen ahal da eri den orok bezala gehiago urrats egiten dugula minari so, ai ene eta auhenka, minari errotik sendotzeko bidean emateari baino, menturaz bere luzapenaren baldintzak atakatu gabe finki, aspaldiko bidelagun dugun mendratu itxura gainditzeko beldurrez agian.
2011
‎Ironia darabilten testuak hautatu ditu Halimik, erregistro horrek errealitatea ulertarazten duelakoan, aldi berean saihestuz haserre itxurak eta malko potolo ustelak. Munduko nagusiei dei moralak egiteak ez du zentzurik, dio Halimik. Aski aberats, jakintsu eta bizkorrak badirenez, jakinaren gainean defenditzen dute beren mesederako eraikitako filosofia, hau alegia:
‎horri ematen dioten garrantzia emateak, plaza hori berariazko autonomia soziolinguistikoaren eskuko balitz bezala. Plaza pribatuen eta publikoen arteko bereizketa egiteak ez du zentzurik gaurko gizarte ehunduran.
‎Memoria historikoaren alde egiteak ez du gizarteen egoera aldatzen, ez du biktimen sufrikarioa arintzen, baina gertatu zena ulertzen laguntzen digu besteoi, elkartasun sareak sendotzen ditu gizartean, eta etorkizunean saihestu behar den bidea erakusten; hiritar jakintsuagoak, irizpide gehiagokoak eta, ondorioz, askeagoak ere sortzen ditu. Gehiago esango dut, memoria historikoa gordetzea etorkizunean inbertitzea da.
‎Greba orokorraren aurrean denetariko argudioak entzun ziren. Askok diote greba egiteak ez duela ezertarako balio gaur egun, eta arrazoi izpi bat badute. Sistema prest dago grebari aurre egiteko, gizartea baita ezerosotasunaz kexu egiten lehena.
2012
‎ETAren amaiera kudeatzeko PSE EE, PP eta EAJren arteko itun bat egiteak ez luke ibilbiderik, Iñigo Urkullu EAJren EBBko presidentearen ustez. Ezker abertzalea ere prozesuan biltzea ezinbestekoa dela dio.
‎Idazten hasi naizen artikulu hau izango da inoiz idatzi dudan inperfektuena, badakit. Salba dezadan nire burua, esanez perfekzioari buruz hitz egiteak ez nauela obra perfektu bat egitera behartzen, bestela bada ere nik nahi izango nukeena.
‎Korrika egin dugu, baina bururik gabe aritu gara. Goian presioa egiteak ez du ezertarako balio baloirik berreskuratzen ez bada. Ordu laurden batetan soilik jokatu dugu.
‎Kasu honetan, zerbitzua ematean eragindako kalteei dagokien ordaina jasotzeari egin dio uko kontsumitzaileak. Kalte ordaina jasotzeko aukera kontsumitzailearen oinarrizko eskubidea denez gero, uko egiteak ez du ezertarako balio.
‎...aurretiaz ziurtatu dute: a) Egin beharreko zerbitzu edo lanak interes handia duela lana zein erkidegok egin behar eta erkidego horrentzat; b) zerbitzu edo lana beharrezkoa dela, oraintxe bertan edota berehalakoan; c) Lan edo zerbitzu horiek ez direla izango herriarentzat zama pisutsuegia, kontuan hartuta zer eskulan dagoen erabilgarri eta horren gaitasuna lan hori hasteko; d) Lan edo zerbitzu hori egiteak ez duela langileak behartuko ohiko egoitzatik urruntzera; e) Lan edo zerbitzu horiek egiteko kontuan hartuko direla erlijioa, gizarte bizitza eta nekazaritza.
‎Kontsumitzaileen interesa defendatzen duten neurrian eta interes publikoarentzat onuragarriak izan arren, arau etikoek, guztiek ere, osatzen dute borondatez onartzen dituzten erakundeen zein pertsonen interesak babesteko arau bilduma. Beraz, interes kolektiboarekin bat egiteak ez du autodiziplinaren arauek duten etikako izaera aldatzen, eta autorregulazio sistema borondatez onartzen dutenek baino ez dituzte arau horiek bete behar.
‎Bat batean hogeita lau urte beharrean hogeita sei ditudala konturatzen naizen arte. Adinean aurrera egiteak ez du esanahi sozialik niretzat.
2013
‎E. Heriotzaz gazteok baino ezin gara serio kezkatu. Zaharrik egiteak ez du meriturik. [Galderak egiazkoak dira, azken Sautrela n eginak; erantzunak, nik asmatuak].
‎Batzuetan, ordea, banketxeek eta aurrezki kutxek eskaintzen duten finantziazioren batera joaten da, familiarekin egun batzuez gozatzeko modurik atseginenean. Opariak, neguko geltokietara edo Gabonetako afarietara eta otorduetara ihes egiteak ez du aurrekontua gutxitzen Kreditu hauentzako kreditu bat eskatzea ez da konponbide egokia, baina eskatzen bada, kasu hauetan funtsezkoa da zorpetze maila gehiegi ez igotzea, eta beharrezkoa denean, mailegu bat behar izatea soilik, eta benetan behar diren kantitateak handitzea, horiek handitu gabe. Horretarako, banku merkatuan erabilgarri dagoen krediturik onena hautatu behar da, interes tasa lehiakorrena eskaintzen duena eta titularrek amortizazio epeei dagokienez espero dutena betetzen duena.
2014
‎Legezkoa izango da, baina ez da zilegi. Ikonoak utzi ondoren aurrera egiteak ez du zentzurik. Disko bat atera dute eta ondoren utzi, hanka sartu zuten seinale?.
‎Izan ere, santamasetakoa edonoren eskura dagoen lasterketa da, edonor pozik aritzeko moduko distantziak direlako. Gainera, luzera hori korrika egiteak ez du prestakuntza handirik eskatzen, eta horregatik hartzen du parte jende askok.
2015
‎Erasoak, batez ere, larrialdi zerbitzuetan gertatzen direla azaldu du erizainen sindikatuko kideak. Ildo horretan, zerbitzuak gainezka egiteak ez duela laguntzen azaldu du. " Larrialdietara joan eta pasabidean zain egon behar duen gaixoa urduri jartzen da".
‎Eta ez berak bakarrik: euskaraz egiteak ez du berezkoa anomalia izatea. Baina, beste konfigurazio eta praktika sare batzuekin artikulatuz gero, Identitateari alternatiba sentitua eta bizia eskaintzeko besteko indarra erdiesten du.
‎Batzuek esaten zuten Afrikan zentratu behar zirela kooperazio proiektuak, pobreziarik larriena zegoen lekuetan. Horien ustez, Latinoamerikan kooperazio mota hori egiteak ez zuen zentzurik, han errenta per capita handiagoa zegoelako, eta beste baliabide batzuk zituztelako.
2016
‎Arrazakeria eta sexismoa elkartzen diren tokiak bortitza behar zuen izan. Gurutzaketa horri ez ikusia egiteak ez du ezertarako balio.
‎Nahiz eta mendi ibiliak egiteak ez duen zailtasun tekniko handirik, natura ezin da aurreikusi, eta faktore asko hartu behar dira kontuan motxila jarri eta txangoa egin aurretik. Irteera batek, bidearen gogortasunak edo ibilbide luzeak, adibidez, berebiziko garrantzia izango dute txangoa antolatzeko eta istripua izateko arriskua minimizatzeko behar den materiala antolatzeko.
‎plataformak Nafarroako Gobernuari UGPSa gelditzeko eskatuz. «Lekarozen, 359 biztanle dituen herri batean, 228 etxebizitza egiteak ez du inongo justifikazio sozialik. 40 hektareako lur ez urbanizagarria birkalifikatzeko aitzakia bezala erabili da hotela eta golf zelaia», aipatu du Plataformak.
‎Ihes egiteak ez du ezertarako balio.
2017
‎Lur labainkorra da alardea, eta ez azpian Txingudiko hezeguneak daudelako bakarrik. Agian, ez da korrektoa esatea, desfile militarra izaki, alardea egiteak ez duela zentzu handirik. Edozelan ere, egiten bada, eta egiten da, guztiek izan behar dute parte hartzeko eskubidea.
‎Negar egiteak ez duela ezer konpontzen begi bistakoa da. Lehenago ere horretan saiatua naiz, batek atera ditzakeen karramistorik handienak atera izan ditut?, eta batere onik ez dit egin izan.
‎Ebaluazio sistema atzerakoi honek, dagoeneko kurtsoan zehar ikasleok nahikoa lehiatu ez dugula iritzita, inposatutako edukiak nork hobeto erreproduzitzen ditugun lehian sartuko gara berriz ere. Aurten, errebalidari planto egiteak ez du ondorio akademikorik, hau da, azterketa ez gainditu edota apurtzen badugu ez dago DBHko titulua kolokan. Gauzak horrela, errebalidari desobedientzia egiteko aukerak hamaika dira.
‎Eta munduko hiritarra izateko nonbaitekoa izan behar da eta nonbait guztiak berdinak dira, garrantzi berekoak. Hiztun edo lurralde eremu txikiagoko mintzaira batean handiagoko batean bezalahitz egiteak ez du pertsona" ixten" munduaren aurrean, kultura desberdinen arteko zubiak horretarako daude: itzultzaileak eta elebitasun mailak (13).
2018
‎Ordea, enpresaburuak ohartuak dira gobernuak alde guzietan ekonomiak egiten dituela, hala nola bultzatzen dituen Merkatal Ganbarak lurraldeka antolatzerat, lekuko ganbarei ahal bezain gaitasun eta finantza kenduz. Testuinguru horretan AHT proiektu fortuna jaleen alde oihu egiteak ez duela biziki zentzurik pentsatzen hasiak daitezke kargudun ekonomiko zenbaitzu. Hala ere, han edo hor despit oharrak atera daitezke.
‎PILADE. Ez dago biluzik. Begi onez begiratu behar diogu ihes egiteak ez baitu garrantzi handirik arriskua hor, hemen, han dagoenean eta munduan ostikoka hasten garenean, hutsuneak ugarituko zaizkigu eta nortasuna hilko zuhaitzaren itzalak itxaropena ematen badigu. Gu gara maisuak, eta Krisotemik dauka indar guztia; zuzena erosiko digu baina, azkenean, soka batetik zintzilik hilko gara.
‎eskubideak «modu sendoagoan» babestea jarri du helburu. Besteak beste, jaso du euskara erabili ahal izatea «bermatu» egingo dela instituzio publikoetan, neurriak hartuko direla horretarako, euskaraz egiteak ez duela atzerapenik ekarriko, eta kontsumitzaileen eskubideak aitortuko direla. Langile publikoek euskara egiaztatzea ere aipatu dute dokumentuan, eta tartean sartu dituzte Espainiako Estatukoak eta epaileak.Proposamenaren bigarren ardatza da euskaraz jakiteko eskubidea eta betebeharra ezartzea estatutuan; Kataluniakoan ere jaso zuten.
‎Barkamena eskatuko diet orduan. Hemen egiteak ez du zentzurik.
‎Elkargoan jakinarazi behar dute nortzuk elkartu diren eta taldean inoiz bajarik gertatuko balitz horren berri eman. Taldean lan egiteak ez du norberaren ardura pertsonala ezabatzen eta hierarkiaren menpe antolatuta egoteak ez du esan nahi bata bestea zapaltzea.
‎Andres Urrutia euskaltzainburuak lanean jarraitzeko beste arrazoi bat ikusi zuen aitortza berri honetan. Orain dela ehun urte bezala, euskal gizarteari zerbitzatzeko gaude gogoratu zuen bere hitzaldian Urrutiak, eta egungo teknologia berriak baliatuko ditugu gure lana gizarteari eskaintzeko, iraganari so egiteak ez baitu etorkizuna konpontzen. (Ramiro González Arabako diputatu nagusiak eman zion Urrezko Domina Andres Urrutia euskaltzainburuari)
‎Nire etxea da eta, jakin dezazun, ihes egiteak ez du ezer konponduko, eta hori da egiten duzun bakarra.
2019
‎" 80ko hamarkadan apustu arriskatua egin zuten ARGIAn jarraitzea erabaki zutenek, zeren korronte nagusiak esaten zuen euskara hutsez prentsa egiteak ez zuela etorkizunik"
‎Baina 70eko hamarkadaren bukaeran giza-talde hori artikulatzen zuten hainbat alderdi politikok prentsa elebidun eta argi esateko diglosikoaren aldeko apustua egin zuten. Beraz, 80ko hamarkadan apustu arriskatua egin zuten ARGIAn jarraitzea erabaki zutenek, zeren korronte nagusiak esaten zuen euskara hutsez prentsa egiteak ez zuela etorkizunik. Talde horrek 80ko hamarkada osoan izan zuen kemenari esker erakutsi da posible dela, eta gainera askok etorkizuna ere euskara hutseko medioetan ikusten dugula.
‎" Ia ba, neska! Negar egiteak ez du ezertarako balio!", esan zuen berarekiko. " Negar egiteari bertan behera utzi behar diot!" Aliziak askotan ematen zizkion aholku onak bere buruari (gehienetan beteko ez bazituen ere), bera sarritan bi pertsona desberdin balitz bezala jokatzen atsegin zuen.
‎Umorearekin ere antzeko zerbait gertatzen delakoan nago. Izan ere, besteei barre egiteak ez du aparteko meriturik, nire ustez; bai, ordea, nork bere buruari parodia egitea. Hartara, beren burua kritikatzeko gaitasun sanoa duten eta ariketa hori umore pixka batez hornitzen dakiten pertsonek berenganatzen dute nire interesa, nire jakin mina.
‎Zuri hitz egiteak ez du zentzurik.
2020
‎Aurkezleak ez dio galdetu zuriak orokorrean, gizon zein emakume beltzak baino argiagoak diren. Duda hori gizonezkoen arloan egiteak ez luke oinarririk. Emakumeei buruz, ordea, badago galdetzea.
‎Gugan bizi dira, guri esker, eta, neurri batean, gu ere bai haiei esker. Testuinguru horretan, gerraz hitz egiteak ez du zentzu handirik.
‎Gabriele Lässer Madrileko Osasun Publikoaren Elkarteak (AMaSaP) ohartarazi du: test masibo horiek egiteak ez du zentzu handirik, eta arriskuak ditu. “Oso erakargarria izan daiteke populazio baheketak eskala handian egitea antigeno testekin, baina, gaur egun, haien bideragarritasuna zalantzan jar daiteke, eta ziurgabetasun handia dago horrelako esku hartze batek izan ditzakeen arriskuen eta onuren balantzeari buruz”, adierazi du Miguel Ángel Royo doktoreak.
‎Gugan bizi dira, guri esker, eta, neurri batean, gu ere bai haiei esker. Testuinguru horretan, gerraz hitz egiteak ez du zentzu handirik.
‎Horregatik iruditzen zait Patria hain tamalgarria. ETAk hil duen gizon baten emaztearen ikuspegitik telesail bat egiteak ez du ezer txarrik, abiapuntu perfektua da kristoren telesaila egiteko. Baina historia eraikitzen hasten zarenean, emakume horren aurkakotasun politikoan dagoen jendea eraikitzeko orduan gustu apur bat eduki beharra dago, eta sen komun pixka bat.
‎Ezbairik gabe, denboraldi zoragarria egin genuen eta garaikurren bat eskuratzea bakarrik falta izan zitzaigun. Txirrindularitzan, esate baterako, sarri entzun dut bigarren egiteak ez duela ezertarako balio. Ez dakit hainbesterako den.
2021
‎Hala ere, lehen esan dugun bezala, nahiz eta aditzok izen gisa jokatzen duten hein batean, aditzen ezaugarriak gordetzen dituzte. Esate baterako, osagarri zuzenak hartzeko gai dira (Miren eraman ostean) eta adberbioek modifikatzen dituzte (ikasleei zorrotz hitz egiteak ez du ezertarako balio; manifestua bat batean aldarrikatzea ideia ona izan zen). Izenek ez dute berez osagarriak hartzeko gaitasunik eta ez dira adberbioekin bateragarriak.
‎Bereziki, dieta orekatua egiteko beharra gogoratzen dutenean, egunean bost fruta eta barazki pieza jan eta jarduera fisikoa egin azukre asko duten gaileta kaxetan edo zizka mizketan, adibidez. “Egia da kirola egiteak ez duela orekatzen dieta desordenatua, baina ezin da dena debekatu edo dena une batean aldatu. Irakurtzera iritsi naiz, azukreari buruz tabako paketeen antzeko oharrak jarri liratekeela.
‎Asko dira erlezaintzari emanda daudenak, baina gutxi, aldiz, lanbidea dutenak, eztia saltzeko ustiategiak dituztenak. Gorbeialdean askok zaletasunez ditu erlauntzak; zerrenda zehatza egiteak ez luke amaierarik. Gure aitak berak erlauntzak zituen herriko etxean.
2022
‎Eurentzat greba egitea" gogorra" den arren, irtenbide bakarra" kalera ateratzea" dela uste du Paredesek. " Ekintza serioren bat egin beharra daukagu ikus eta entzun gaitzaten, ospitalearen atarian hamar edo hogei minutuko protestak egiteak ez duelako ezer askorako balio; gu geu nekatzen gara azkenean horrelako protestekin". Beste muturrean, ordea, badaki garbitzaile asko lanean asteburuetan aritzen direla.
‎Falazia bat da”, dio Frechosok. “Produktu edo elikagai batzuk hartzeagatik organismoa detoxifikatzeko lanak egiteak ez du zentzurik, sinplistegia da eta ez du frogatutako inolako babes zientifikorik”, dio. Adituarentzat, inork ez luke horrelako dietarik egin behar, eta are gutxiago patologiaren bat dutenek.
‎Hautu horren atzean dauden pertsonen soslaiari erreparatuta, klase askotako motiboak egongo dira seguruenera. Orokorkerietara egiteak ez du zentzurik. Ulertzekoa da administrazioek gizartearen parte hori ere txertatzeko desioa izatea, guztiz ulergarriak dira horretara zuzenduriko kanpaina eta egitasmoak, baina txertatu gabeak izurri hau konpontzeko arazoa direla hainbeste nabarmentzen delarik, galdetzekoa da zergatik ez den begirada bideratu izurriaren eragina arintzeko ezinbestekoak diren beste alor batzuetara ere.
‎Bazekien ahizpak pluralean hitz egiteak ez zuela ezer esan nahi; hala ere, Alaznek Markus non egon zitekeen adieraziko zion lorratz baten bila ibilarazi zuen bere begirada. Mahaian eseri zen eta kafea eztirik gabe probatu zuen.
‎–Badakizu zer? Negar egiteak ez du ezertarako balio. Guk ez dugu inoiz negarrik egiten.
‎Angellier andreak are ilunago bihurtzen zuen, leihoak ez ezik, kontraleihoak eta gortinatzarrak itxiz; gero berdez tapizaturiko butaka handi batean esertzen zen, bere esku zurbilak belaunen gainean uztarturik zituela. Begiak ixten zituen; inoiz, malko murritz eta distiratsu bat edo bestek alde egiten zioten, zahartzaroan azkenik ulertu balu bezala negar egiteak ez duela ezertarako balio. Ia amorruz xukatzen zituen malkoak.
2023
‎Imagen: Jana Ohajdova Errezeta hau etxean egiteak ez du zailtasun handirik. Azido laktiko hartzidura sor dadin beratzeko egun batzuk behar dituela aurreikustea da sekretu bakarra.
‎Haren arabera, «jada ezarrita daude foroak sindikatuekin eta negoziazioa maila guztietan dago zabalik. Beste toki batean bilera bat egiteak ez du ezertarako balio». Gobernantza Publikoko sailburuak gogoratu du aste honetan bertan egin duela bilera Enplegu Publikoaren Euskal Kontseiluak, hor ordezkaritza dutela sindikatuek eta aldundiek, «eta ez da ezer esan LHKn beste bilera bat egiteaz, ezta hizpidera ekarri nahi dituzten gaiez ere».
‎Cloud Cult en No hell abestira heldu naiz honetaz guztiaz pentsatzen: «Korrika egiteak ez du ezertarako balio, tximista bezala egiten ez baduzu behintzat. / Ikasi ditugun gauzarik onenak, hondamenditik ikasi ditugu».
‎Zerrenda horiek bete beharreko postuak adina izen jaso behar dituzte gutxienez. Hala ere, botazio data baino lehenago, hauteskundeetarako zerrendaren batean aurkeztutako edozein hautagairen uko egiteak ez du hauteskunde prozesua etengo, eta ez du deuseztatuko hautagai zerrenda hori, nahiz eta osatugabea izan, baldin eta ukitutako zerrendak duen hautagai kopurua bete beharreko postuen %60koa bada gutxienez. Zerrenda bakoitzean agertu dira zerrenda aurkezten duen sindikatuaren edo langile taldearen siglak.
‎Presioa egiteak ez du ezertarako balio. Ahaztuko zaio.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia