|
Baina definizio unibertsalak ziren forma inmutable horiek, objektuen esentzia adierazten zutenak, eta nola cosmos material honetan ez diren, dena baita mutablea, nik hartzen ditut nola hipotesis bezala lan zientifikoa egiteko (eta beti hobegarriak direlako, beraz inperfektuak beti; ez bakarrik socratismoan, baita predikatuen logikan ere, hau da, predikatuen logikan ipiniz gero dira bariable horiek hipotesiak bezala operazioetan, suposatzen dugularik egiazko definicio unibertsalak direla, beraz egiazko unibertsaltasun batetik beti azpian), eta hortik, hasten baldin banaiz ere metodo induktiboarekin, logika formala egiten ahal dut, predikatuen logika hain zuzen ere, eta hor badaude ariketak kasu partikularretatik abiatuz (kuantifikadore partikularra edo esistentziala), restrikzioa salbatuz, unibertsal bihurtzeko (kuantifikadore unibertsala sartzeko), eta kasu paradigmatikoa da triangeluarena (edozein triangeluren definizioa beti da bera). Baina formalizatzerakoan nola beti abstraitu egiten dugun materiatasuna, sekula ez gara iristen, definizio gero eta hobeak egiten ahal badira ere, hain zuzen horregatik sekula ez gara iristen cosmos materialaren definizio unibertsalera, egiazki hitz
|
eginez
ez dago modurik, beste molde batean esanda, cosmos material honetako ezer, materialismo estrikto batean, unibertsal bihurtzeko (hori misterioa da), eta erraza da arrazoia ematea, cosmos materiala mutablea da berez, aldatze bat da etengabea, eta ez dago modurik aktibitatea den cosmos material hau ezagutzeko unibertsalki. Zientzia baina, metodo hipotetiko deduktiboaz (zienziaren edozein unetan suposatu egiten dugu egindako objektu materialen definizioak unibertsalak direla, hau da, suposatu egiten dugu definizio horiek inmutableak direla, inmutable izan ez arren materialismoaren perspektibatik ikusita, eta nik neure ajustea hemendik egiten dut) eta zientzia baina metodo hipotetiko deduktiboaz egiten ahal da (suposatu ostean termino bat objektu material baten definizio unibertsala dela, eta hola garai bakoitzekoak, eta hor unibertsal bihurtzea ere posible bada, badaude ariketak kuantifikadore unibertsala sartzeko, baina erroan objektu materialak dira metodo socratikoarekin definituak), eta zientzia hori beti da hobegarria, eboluzionagarria delako beti da taraduna, bere helburu maximoa trabatua duelako ezinbestez.
|
|
Ikus dezagun. ...a atzerritarrek, salbuespenik gabe, eguzki eder hau, brisa leun hauek, urdin berdingabeko zeru hau hagitz maite dituztela, ekainaren bukaeran gaudela kontuan hartu behar da, atzo San Pedro eguna izan zen, hiria eta ibaia bikain zeuden, dudatzekoa izan liteke, gehienez ere, kristauen Jainkoaren edo mairuen Alaren begiradapean ote zeuden bikain, biak elkarrekin ikusgarria gozatuz eta elkarri postura
|
eginez
ez bazeuden, bederen. Bigarren hipotesia lurraren idortasuna, tokietako lehortasuna, horizonteetako antzutasuna dateke, baina halako zentzugabekeria Lisboa eta bertako ingurunea ezagutzen ez duenaren buruan baizik ezin liteke sortu, hau edozein arima on gozarazten duen baratze oparoa da, lurrerantz sartzen den estuario argitsuko bi ertzetan hedatzen diren ortuak ikus bitez, hiria habia egiten duen muinoaren eta beste aldeko, mendebaldeko muinoaren artean magal bat bezala hondoraturik dagoen Baixa honetan, hor ikus daiteke ezin hobeki barazki kontuan mairuena baino esku hoberik ez dagoela.
|
|
Bestalde ere, gure meriendak janda, lehenago gizenduko dituk zerritxo guri eta mardul hauek, gero guk jateko, kar kar kar! Batez bestekoa
|
eginez
ez zegok batere gaizki, e. Manexek, alai.
|