Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 103

2016
‎eitb eus eko kronika bat osatzeko erredakzioko kazetariek egindako bideoak baliatzen direnean, pieza bakoitza nork egin duen zehaztu behar da.
‎Albistearen protagonisten adierazpenak bakarrik biltzen dituzten bideoek ere ez daukate sinadurarik. Halakoetan, kazetariari egin duen ikerketa lana edo informazio bilketa aitortu nahi zaionean, aukera egokia da aurkezleak berak ematea horren berri: «gure lankide X k egindako elkarrizketa batean...».
‎Estatutua barne arau bat da, nahitaez bete beharrekoa. Erredakzioko eta Zuzendaritzako kideek eremu honetara ekarriko dituzte euren arteko arazo profesionalak, eta bertan ebazten ahaleginduko dira, auzitara jotzeko eskubideari uko egin gabe.
‎Profesionalok, euren lanean, zerbitzu publikoari, lan harremanei eta EiTB Sortzeko Legearen printzipioei datxezkien betebeharrak bete dituzte, bai eta EiTBren Administrazio Kontseiluak onartutako erabakiak eta jarraibideak ere. Profesionalok informazioa eta iritzia bereizi eta banandu dituzte; berdintasunaren, askatasunaren, aniztasunaren eta tolerantziaren balioak sustatu dituzte, eta debate demokratikoari eta iritzi guztien adierazpen libreari bide egin diete.
‎katu bezala zuzenduko da. Zuzenketaz indarrean dagoen legeriari jarraituta zirkunstantzia horietan barka eskea ere egin behar bada, ez da saihestuko.
‎EiTBko profesionalek arduratsu eta zorrotz jardungo dute, klixeetan edo estereotipoetan jausi barik, bereziki diskriminazioa eragin dezaketenean, berdin dio diskriminazioaren oinarria sexua, sexu joera, arraza, ideologia, erlijio sinesmenak edo jatorri soziokulturala den. EiTBko profesionalek ez dituzte bere egin behar kazetaritzan edo gizartean diskriminazioa desenkusatzen edo minimizatzen duten jokabideak. Era berean, indarkeriara bultza dezaketen hitzak eta pertsonen duintasuna eta osotasun fisiko eta morala iraindu edo kaltetu ditzaketen adierazpenak baztertu egingo dituzte.
‎Enpresarekin daukaten soldata loturaren bidez, beraren esku lagatzen dute euren lanaren erreprodukzio eta komunikazio publikoko eskubidea. Enpresak beste hedabide batekin salmenta edo lagapen akordioa sinatuz gero, beste hedabide horretan ere egin ahal izango da esandako lanaren erreprodukzioa eta komunikazio publikoa. Produktuan parte hartze zuzena izan duten EiTBko profesionalak jakitun ipini dira, eta haien izenak derrigorrez agertu dira.
‎33 art. Eskubide horretaz baliatuta, informazioaren profesionalak uko egin diezaioke, modu arrazoi
‎EiTBren Estilo Liburuak banan banan heldu die Euskal Herriko erredakzioetan maiz zalantzak eta debateak eragiten dituzten aktualitateko gaiei eta arazo deontologikoei. Gai eta arazook aztertu, eta horien gainean jarrera finkatzeko saio bat egin du, hedabide publikoa den aldetik dagokion erantzukizuna aintzat hartuta: zertarako ari garen, eta zelan ari garen.
‎Ikuspegiari eta jardunbide profesionalari dagozkien alderdiek Erredakzio Kontseiluaren, hamarka espezialistaren, hainbat aditu talderen eta erakundeen bermea dute. Prozesua multidiziplinarioa, irekia, berritzailea eta kosorkuntzakoa izan da, eta erredakzio taldeak izan du adimen kolektibotik pentsatu den lan honi egin zaizkion ekarriak aztertzeko eta bahetzeko ardura.
‎b. Orotarikoa: askotariko programazio orekatua izan behar du, informazioan, kulturan, hezkuntzan eta entretenimenduan huts egin gabe.
‎Hori dela eta, testuinguruak argituko du zelan erabili haur, nerabe eta gazte terminoak. Nolanahi ere, jokabide negatiboa deskribatzen denean, ahaleginak egin dira informazioaren subjektua ez zahartzeko («17 urteko gazte batek norbait hil du»), eta, jokabidea positiboa denean, subjektua ez gaztetzeko («17 urteko nerabe batek saria lortu du»).
‎Gazteei buruzko informazioan ez da ezarri behar ikuspegi instituzionala eta heldu ustekoa, jarraitu beharreko jokabideak eta ereduak ematen dituena. Horrek ez du esan nahi informatzaileak gazteei egozten zaizkien bizi estiloak, lexikoa edo itxura bere egin behar dituenik.
‎Ez dira isilduko gaixotasunekin zerikusia duen interes publikoko informazioak. Osasunari eta gaixotasunari buruzko informazioak ematean, kontu handiz jokatuko da, sasiko interesak dituzten lobbyen presioei edo interferentziei men egin gabe. Horrek garrantzi berezia du epidemia edo pandemietan, herritarrak kalteberagoak izaten baitira.
‎Ihes egin behar zaio droga mendekotasunaren arazoa herritarren segurtasunarekin bakarrik uztartzen duen tratamendu informatiboari. Informazio iturri bakartzat polizia eta segurtasun indarrak erabiltzeak horretara eraman dezake.
‎Kirolari lotutako indarkeriaren aurkako kanpainak ugaritu izanak agerian jartzen du kirol legearen kontrako jokabideak orokortu eta legitimatu egin direla. EiTB Taldeko komunikabideek gizarte erantzukizun argia dute joko garbiaren eta kiroltasunaren sustapenean.
‎Ehizaren, arrantzaren, ukuiluko hazkuntzaren edo abere hilketaren gaineko informazioetan, baztertzekoak dira irudirik odoltsuenak, baina horregatik animalien sufrimendua erakusteari uko egin gabe.
‎Auzipeturik, poliziak erreklamaturik edo espetxeraturik dauden pertsonei elkarrizketak edo grabazioak egin ahal izateko, aldez aurretik editorearen baimena da.
‎Lekukotasunak edo bestelako informazioak lortzearren, ez zaie ordain ekonomikorik eskainiko delituak egin dituztenei edo haien senitarteko edo adiskideei.
‎Biktimak eragin dituzten istripuen gaineko albisteetan, biktimak identifka ditzaketen elementuak saihestu egin behar dira (plano itxiak, autoen matrikulak, gauza pertsonalak, eta abar). Biktimen senitartekoek edo lagunek ez dute hedabideen bitartez jaso behar ezbeharraren berri.
‎Oso gutxi dira laneko arriskuak prebenitzeko neurriei buruzko informazioak, eta istripu txikiak eta gaixotasun isilak behin ere ez dira aipatzen albisteetan. Horren guztiaren ondorioz, ez da aditzera ematen arazo hau guztioi dagokigula, eta aurre egin ahal eta behar zaiola.
‎Lehentasunezko jarraipena egin behar zaie lan osasunarekin eta arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten ekimenei: azokak, jardunaldiak, prestakuntza tailerrak, aldarrikapen ekintzak, eta abar.
‎Kazetariak eta teknikari taldeak aurretiaz koordinatuko dute kameraren aurrean egin behar diren mugimendu eta ekintzen plangintza. Batzuetan, gomendagarri da espazioa seinaleztatzea, nahi gabeko interferentziarik gerta ez dadin.
‎Komunikazio kabineteen garrantzia gero eta handiagoa da, eta marketin politikoa profesionalizatu egin da. Ondorioz, informazio politikoa lantzen duten kazetariek identitatea galtzeko arriskua dago.
‎1.1 Hauteskunde garaian alderdi politikoek neurriz gaineko agerpen mediatikoa izaten dute, eta zorrotz zelatatzen dituzte kazetariak. Gauzak horrela, EiTBko profesionalek Hauteskunde Batzordearen erabakiei men egin behar diete, eta loturarik gabe eta inpartzialtasunez jardun behar dute.
‎Ez da aldeko edo aurkako baloraziorik egin behar parte hartze mailari buruz. Bai botoa ematea, bai botorik ez ematea, eskubide demokratikoak dira.
‎Inkesta baten emaitzen gaineko informazioan, beti azaldu behar da ftxa teknikoa (unibertsoa, metodologia, errore marjina...), teleprinterra edo ahotsa erabiliz. Ikerketa egin duen enpresaren izena eta lana eskatu duen erakundearena ere aipatuko dira.
‎Inkesten emaitzak direla eta, EiTBko kazetariak euren irakurketa eta interpretazioa egiten ahaleginduko dira, ikerketa egin duen enpresak edo hura eskatu duen erakundeak emandako titularrak erreproduzitu barik. Horretarako, behar beharrezkoa da kazetariak oinarrizko prestakuntza izatea estatistikan eta demoskopian.
‎Kale inkestetan ez dago hizketan ari dena identifkatu beharrik. Adierazpenak behar bezala ulertzeko beharrezkoak diren datu guztiak erantsiko dira, esate baterako, inkesta egin den lekua edo eguna.
‎Galderak hainbat aditu edo pertsona inplikaturi egiten bazaizkie, erantzunak aurkezten direnean ez zaie ikus entzuleei pentsaraziko benetako inkesta egin denik. Benetako laginketarik egin ezean, ez da esan behar «galdetutako adituen erdiak», «galdetutako informazio iturri gehienak» edo antzekorik.
‎Galderak hainbat aditu edo pertsona inplikaturi egiten bazaizkie, erantzunak aurkezten direnean ez zaie ikus entzuleei pentsaraziko benetako inkesta egin denik. Benetako laginketarik egin ezean, ez da esan behar «galdetutako adituen erdiak», «galdetutako informazio iturri gehienak» edo antzekorik.
‎Ez da lagunarteko hizkerarik edo argotik erabili behar albistegietako titularretan. Hitz jokoak ere baztertu egin behar dira.
‎Albistea edonork ulertzeko modukoa izan behar da. Ezohiko hitzak justifikatuta dagonean baino ez dira erabiliko, eta, orduan, azaldu egin dira. Ez da eufemismorik erabiliko, informazioa ez iluntzeko.
‎Ahaleginak egin behar dira gertatutakoaren bertsio guztiak biltzeko. Edozelako gatazka bat dagoenean eta, beraz, jarrera bi edo gehiago daudenean, oso garrantzitsua da hala jokatzea.
‎Albistearen sarreran, titularreko informazioa jaso eta osatu egin behar da. Eskuragarri dagoen informazioaren erritmo berean aldatu behar da sarrera.
‎Albistearen sarrera, jarraipena egin duen kazetariak idatzi behar du. Aurkezlearekin koordinatu du, informazioa ez errepikatzeko.
‎ideia bat bakarrik azaltzea paragrafo bakoitzean, esaldi laburrak erabiltzea, datua lehenestea izenondoen eta aditzondoen aldean, piramide irauliaren egitura erabiltzea (informazio garrantzizkoena lehen paragrafoan jarrita). Gainera, kontakizuna alferrik luzatzen duten digresioak baztertu egin behar dira.
‎Ezin bazaie galdera guztiei zer, nork, noiz, non, nola eta zergatik erantzun, ez da inolako espekulaziorik egin behar, batez ere gertaeraren kausei dagokienez. Halako kasuetan, galdera oraindino erantzun barik dagoela azalduko da.
‎1.1 Elkarrizketan, elkarrizketatua da kontakizunaren protagonista. Kontakizun hori osatzeko, kazetariak ihes egin \a behar dio protagonismoari. Elkarrizketaren formatua aukeratzea, nor elkarrizketatuko duen, zer galdetuko dion, nola arituko den berarekin, eta elkarrizketak nondik nora joko duen, informazioaren profesionalari dagokio.
‎Idatzizko elkarrizketetan, hizketaldia grabatu egin behar da, beti, nahasterik eta gaizki ulerturik ez gertatzeko. Elkarrizketa posta elektronikoz edo idatzizko beste euskarri batean egiten bada, oso osorik gorde behar da.
‎Elkarrizketa posta elektronikoz edo idatzizko beste euskarri batean egiten bada, oso osorik gorde behar da. Garrantzizkoa da elkarrizketa zelan egin den azaltzea: aurrez aurre, telefonoz, posta elektronikoz edo beste modu batean.
‎Ez da galdera lausorik egin behar, ezta orokorregirik ere. Izan ere, halako galderek elkarrizketa bideratzeko eta, beraz, informazioa kontrolatzeko aukera ematen diote elkarrizketatuari.
‎Ikus entzuleei keinu bat egiteko aitzakian, kazetariak ez die kalterik egin behar elkarrizketatuaren duintasunari eta irudiari. Saioaren tonuak eta kazetariaren estiloak markatuko dute nolakoa den elkarrizketa:
‎EiTBk kronika lokalaren eta nazioarteko kronikaren alde egin du. Albistea jazo den lekuan egoteak eta ingurunea ondo ezagutzeak sinesgarritasuna ematen diote kontakizunari, eta errealitatea agertzeko ikuspegi berezia eskaintzen diete ikus entzuleei.
‎Kronikari ekiten zaionean, tokiaz, denboraz eta gertaera aipagarri egin duten inguruabarrez informatu behar da.
‎Kronikaren kontakizuna nika zein hirugarren pertsonan egin daiteke, edo, bestela, guka jardun daiteke, ikus entzuleak erakartzeko.
‎Kirol kroniketan, iritziak eta emozioak bat egin dezakete informazio hutsarekin.
‎2.15 Gertakizun garrantzitsuei buruzko zuzeneko kronika minutuz minutuko formatua erabiliz egin daiteke. Esaldi laburrei eta etengabeko eguneratzeari esker, informazioa bertatik bertara eman daiteke, bai eitb.eus en, bai sare sozialetan.
‎Kronikan, kazetaria da ardatza, eta, beraz, kronikari ekiteko edo amaiera emateko, ez da komeni inoren adierazpenak erabiltzea. Irratian, adierazpen batzuk txertatu aurretik, hizlaria identifikatu egin behar da.
‎Gaurkotasun gai batek kronika luzea behar badu, hainbat formula baliatuko dira, hala nola aurkezleak egitea adierazpenen sarrera, edo kronikaren barruan azaltzea galderak egiten. Erritmoari eusteko, ahotsak txandakatu egin behar dira.
‎Poliziaren hesia errespetatu egin behar da bide batez esanda, hesiak bakarra behar luke komunikabide guztientzat. Informazioa jaso beharra dela eta, gerta liteke poliziak hesitutako esparrutik bertatik grabatu behar izatea.
‎EiTBk gizarte kohesiorako tresna izan nahi du, eta, hala, gizarte osoaren parte hartze aktiboa bultzatuko du, giza eskubideen, biktimen arretaren eta bakearen aldeko iritzi publikoa eratzeko. Helburu horri begira, EiTBk ekarri garrantzitsu bat egin du: Giza eskubideei, biktimen arretari eta bakeari dagokien gaiaren tratamendu informatiboa deritzon dokumentu profesionala (2009.04.22ko Kontseilu Editoriala).
‎Euskal erakundeek, bai politikoek, bai akademikoek, lan handia egin dute euskal gizartean hizkera normalizatu bat errotzen, halakoa behar baita bakezko garai berri honetan. Euskaltzaindiak emandako arau eta izendapenetan eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak ikuskatutako ikasliburuetan asko dira kontsentsuak, gizarte hedabideetan ere normalizatu behar direnak, hizkuntzaren erabileraren bitartez gizarte espazio komun bat sor dadin.
‎EiTBz kanpoko kolaboratzaileek modu partikularrean jarduten dutenean eta euren herriko hizkeran berba egin nahi dutenean.
‎Informazioa neurriz gain ugaritu da, eta audientziak informazio ekoizpenaren prozesuan parte hartzen du. Ondorioz, EiTBk berritu egin behar du kalitatezko kazetaritzarekin daukan konpromisoa, herritar digital berriekiko interakzioan oinarrituta.
‎Horretarako, gisa honetako terminoak erabili dira: «ustezkoa», «inputatua», «atxilotua» edo «auzipetua».Itxaron egin da, harik eta auzipetuaren erantzukizun edo partaidetza mailaegiaztatzen duen epai judizial irmoa egon arte.
‎70 EiTBko profesionalak, lan egin bitartean, EiTBko profesional gisa identifikatuko dira, eta informatzaileak direla emango dute ezagutzera. Beharrezkoa denean, agerikoedo begi bistako lekuren batean jarriko dute hori ziurtatzen duen identifikazio txartela.
‎Talde lan horren ondorioz, ezin daiteke norberaren izenean parte hartu lehiaketetan, sariketetan edo jaialdietan, eta onirizpenak eta sariak, diruzkoak izan zein izan ez? partekatu egin dira. Nolanahi ere, Zuzendaritzari dagokio EiTB Taldeari lotutako lanak lehiaketa edo sari horietara aurkeztea.
‎EiTBko kazetariek uko egin diezaiokete, modu arrazoituan?
‎90 Erantzuteko eskubidea Euskal Irrati Telebista Herri Erakundea sortzeko Legean13 dagojasota, eta informazio batek bidegabe kalte egin diela uste duten pertsona naturaledo juridiko guztiak babesten ditu14 EiTBko Zerbitzu Juridikoari dagokio eskubidehorren aplikazioa interpretatzea eta baloratzea.
‎Hedabideko zuzendaritzak uko egin diezaioke erantzuna emititzeari. Halakoetan, arrazoiak azaldu behar ditu, betiere legeriak ezarritakoari loturik15.
‎1.2 Gai labain eta korapilatsua denez, arretarik handiena ipini behar da eguneroko jardun profesionalean. Kazetariek erronka ugariri egin behar diete aurre: inpartzialtasunari eustea; biktimen duintasuna eta intimitatea errespetatzea, biktimekin eta egindako minarekin adeitsuki jokatzea, eta indarkeria
‎1.3 Horiexek dira dilema nagusiak gerren, gatazka armatuen eta terrorismoaren berri ematean. Haien tratamendu informatiboan hizkera zehatza erabili behar da, iturriak orekatu, informazioa kontrastatu, eta inpaktu bisuala eta interes informatiboa uztartu egin behar dira.
‎Biktimen hitzek bi alderdi izan ditzakete, bereiziak. Batetik, zuzenean kaltetutako gizabanako modura, lehenengo pertsonan hitz egin dezakete gertatutakoaz, eta euren mina azaldu. Bestetik, adierazpen politiko edo sozial bat egin dezakete, kritikekin, eskariekin edo aldarrikapenekin.
‎Batetik, zuzenean kaltetutako gizabanako modura, lehenengo pertsonan hitz egin dezakete gertatutakoaz, eta euren mina azaldu. Bestetik, adierazpen politiko edo sozial bat egin dezakete, kritikekin, eskariekin edo aldarrikapenekin. Nahitaezkoa da informazioan biktimek ahots propioa izan dezaten, baina haien pluralismo politiko eta soziala aintzat hartuta, gizarte plural batean logikoa eta naturala baita biktimen artean ere aniztasuna agertzea.
‎Biktimen identitatea isilpean gordeko da, harik eta baieztapen ofiziala lortu eta, bereziki, senitartekoak eta lagunak informatuak izan arte. Biktimek anonimotasunean egon nahi badute, errespetatu egin da. Kontu handiz jokatu da haien identifikazioa ahalbidetu dezaketen datuak edo irudiak zabaldu aurretik:
‎Albistea berreskuratu behar bada, urteurrenean, kronologietan, antzeko gertaerak jazotzen direnean?, tratamendu informatibo egokia bilatu behar da, biktimei erasoa berriro ere ez biziarazteko helburuarekin. Oroitzeko eskubide kolektiboak eta biktima bakoitzaren ahazteko eskubideak bizikidetzari lagunduko dion tratamendu informatiboan egin behar dute bat.
‎Kazetariek eta arduradun editorialek informazio sasizientifikoa (esoterismoa, produktu miragarriak, astrologia...) eta zientifikoa bereizi egin behar dituzte. EiTBk ez du praktika zalantzagarririk sustatuko, batik bat pertsonen osasunean eta ongizatean kalteak eragiteko arriskua egonez gero.
‎Sekretu profesionala zaintzearren iturria identifikatzerik ez badago, aipa daitekeen beste iturri bat bilatzeko ahalegina egin behar da, informazioa egiaztatze aldera.
‎Informazioaren profesionalek off the record esandakoa errespetatu egin behar dute, iturriek berariaz hala eskatzen badiete, eta iruzurrik, manipulaziorik edo filtrazio interesaturik ez dagoela ziurtatzen badute.
‎Adierazpen anonimoak egin nahi dituzten pertsonak salbuespenezko egoeretan soilik grabatuko dira, betiere editoreak gainbegiratuta.
‎Politikari, artista, kirolari, aditu eta gainerako aurpegi ezagunak hedabideetan euskaraz hitz egiten ateratzeak hizkuntzari prestigioa eman diezaioke, interes informatiboari iruzur egin ezean, behintzat.
‎4() Interes informatiboak justifikatzen badu, protagonistei erdaraz egin dakieke zuzeneko elkarrizketa.
‎Ez datza itzulpen hutsean: testua egokitu egin behar da, hizkuntza ekonomia zorroztu, ortografia zaindu, eta puntuazioa modurik argienean erabili, EiTBren Estilo Liburuko II. eranskinean jaso bezala(. Azpidazketa bidezko itzulpena?, 169 or.).
‎Zuhurtziaz aukeratu behar dira kontakizunari laguntzen dioten girotze musika eta gainerako soinu elementuak: hitz kolokialegiek eta gertaerak berak baino dramatismo handiagoa eragiten duten soinuek areagotu egin ditzakete larritasuna eta samina.
‎«Werther efektua» edo «Yukiko sindromea» deiturek agerian jartzen dute suizidioetan zein garrantzitsua den imitazio efektua neurriz gaineko informazio jarraipena egin ondoren. Goetheren Werther gaztearen zoritxarrak eleberriak edo Yukiko kantari japoniarraren heriotzaren jarraipen sentsazionalistak suizidio kopuruaren igoera bizkorra eragin zuten.
‎1.1 Aukera berdintasunarekiko konpromisoa hartuz gero, tratamendu informatiboak genero estereotipoak zalantzan jarri behar ditu, eta desberdintasun egoerak salatu eta agerira atera behar ditu. Kalitatezko kazetaritza egiteko, tratamendu informatibo eta hizkera ez sexistak erabiltzeaz gainera, jazoeren jarraipen inklusiboa egin behar da. Genero ikuspegia jazoeren kontakizun inpartzialean oinarritzen da, eta, horrenbestez, informazioa du euskarri, iritzia baino gehiago.
‎Genero orekaren alde egin behar da informazio iturriak bilatzen direnean. Emakumeak era guztietako estatusetan eta era guztietako edukietan egin behar dira ikusgai, eta estereotipoak alde batera utzi behar dira:
‎Genero orekaren alde egin behar da informazio iturriak bilatzen direnean. Emakumeak era guztietako estatusetan eta era guztietako edukietan egin behar dira ikusgai, eta estereotipoak alde batera utzi behar dira: emakumezko ikaslea/ gizonezko irakaslea, emakumezko erizaina/ gizonezko medikua, emakumezko idazkaria/ gizonezko zuzendaria, eta abar.
‎Baliabideak, heziketa, erabakimena, aukerak eta espektatibak eskuratzeko orduan desberdintasuna erakusten duten errealitateak albistegai egin behar dira, inpartzialtasunetik.
‎Errugabetasun presuntzioa18 errespetatu egin behar da. Gizaseme bat ere ez da agresio egiletzat utzi behar, ez badago horren gaineko ziurtasunik edo epairik.
‎Biktimen intimitatea eta mina zaindu, haien anonimotasuna gorde, eta kalte egin diezaieketen datuak isildu egin behar dira. Haien aurpegia ezkutatu egingo da, biktimak berak edo beraren senideek gertatutakoa ikusgai egiteko eta hedabideetan ateratzeko nahia azaldu ezean.
‎Biktimen intimitatea eta mina zaindu, haien anonimotasuna gorde, eta kalte egin diezaieketen datuak isildu egin behar dira. Haien aurpegia ezkutatu egingo da, biktimak berak edo beraren senideek gertatutakoa ikusgai egiteko eta hedabideetan ateratzeko nahia azaldu ezean.
‎Gertaeraren gaineko iruzkinak eta partaidetza foroak moderatu egin dira, adierazpide iraingarririk edo jokabide bortitzen aldeko hitzik azal ez dadin.
‎Informazio orokorra ilustratzeko bide publikoan dabiltzan pertsonak grabatzen direnean (baliabideplanoak), pertsonok ez ezagutzeko moduan egin behar da grabazioa, batez ere albisteak beroriekin zerikusirik ez badauka, edo gizarteak gaitzesten dituen jokaerak edo egoerak azaltzen badira.
‎Telefono bidezko edo bideo atezain bidezko hizketaldia grabatzen denean, emititu aurretik baimena lortu behar da; bestela, ahotsa distortsionatu egin behar da.
‎Sistema digitalek oso eskuragarri egin dituzte ikus entzunezko materialak, eta, horren ondorioz, gero eta gehiago erabiltzen dira. Horregatik, behar beharrezkoa da artxiboko materialen erabilera arautzea, bai kazetaritza kalitatearen aldetik, bai lege arazoen aldetik, batik bat emisio eskubideei eta beste ustiapen eskubide batzuei dagokienez.
‎Dokumentaletan eta erreportaje landuetan, ostera, baliteke dagoen material guztia erabili behar izatea. Nolanahi ere, ahaleginak egin behar dira pertsonak identifika ditzakeen elementurik ez pantailaratzeko.
‎Artxiboko materiala helburu satirikoarekin erabiliz gero, hedabidearen tratamendu informatiborako jarraibideak eta ildo editoriala errespetatu egin behar dira. Ez dago «Artxiboko irudiak» idazkuna ipini beharrik, baina, edozelan ere, saioaren testuinguruak argi utzi behar du materiala infotenimendurako erabiltzen dela, arduradun editorial batek ikuskatuta.
‎Horrelakoetan, edukia lehen aldiz noiz eman zen adierazi behar da, edo, bestela, informazioa ondo ulertzeko behar diren datu guztiak zehaztu behar dira. Iragana ironiaz edo umorez erakusten duten saioek maiz baliatzen dute artxiboko materiala, baina ikus entzunezkoen egungo kulturari jarraiki egin behar dute; adibidez, irudi odoltsuen gordintasunaren aurreko tolerantzia maila nabarmen aldatu da azken hamarkadetan.
‎EiTBren informazio eskaintzaren barruan beste batzuek grabaturiko edo prestaturiko saioak edo materialak eskainiz gero, kalte egin dakioke EiTB markaren sinesgarritasunari.
‎Komunikazio kabinete eta bulegoek banatzen dituzten grabazioak haien komunikazio planaren parte dira, eta ez dute zertan bat egin , ez EiTBren beharrizanekin, ez EiTBren ildo editorialarekin.
‎1.2 Hala izanda, hedabideek gogoeta sakona egin behar dute sare sozialetara daramaten komunikazio estrategiaz, batzuen eta besteen antolamenduak oinarritzen dituzten kontzeptuak ezberdinak baitira, eta, batzuetan, kontrakoak. Hedabideekin lotzen diren kontzeptuak:
‎Sare sozialetan parte hartzen denean, uko egin behar zaio kritikei erantzuteari, baldin eta erantzuteak EiTBren oinarrizko jarraibideen aurkako polemikak edo eztabaidak pizten baditu. Nolanahi ere, sare sozialak tresna egokiak izan daitezke gaizki esandakoak zuzentzeko.
‎sare sozialak, entzulearen telefonoa, iradokizunak, blogak, irudiak edo bideoak bidaltzea, informazio piezak bidaltzea (adib. Zu Kazetari), lankidetza proiektu batean parte hartzea (adib. world kafea), aktualitateko gaiei buruzko inkestak, elkartasun kanpainak, gaien jarraipena egiteko iradokizunak bidaltzea, pertsona ezagunei egin nahi zaizkien galderak bidaltzea, telefono deiak, smsak, eta abar.
‎70 art. Lanaren antolaketa profesionalean funtsezko aldaketak egin baino lehen, Zuzendaritzak erredakzio kontseiluari jakinaraziko dizkio, eta iritzia eskatuko dio. Horrek ez ditu eragotziko Zuzendaritzari legez dagozkion ahalmenak.
‎71 art. Profesionalek prozesu informatiboan eta, orokorrean, erredakzio prozesuan inplikazio handiagoa izateko helburuarekin eta erredakzioaren antolakuntza eraginkorrago bihurtzeko helburuarekin, erredakzio kontseilua hilean behin bilduko da, kasuan kasuan, Albistegi zuzendariarekin, Eduki arduradunarekin edo Programa zuzendariarekin, edo izendatutako ordezkariarekin. Alderdiren batek hala eskatuta, bilera gehiago egin daitezke. Horrek guztiak produktuen kalitate handiagoa ekarriko du, bai eta Estatutu honi dagozkion arazo profesionalei buruz gogoeta egiteko aukera hobea ere.
‎Erredakzioak boto bidez kenduko die babesa, hautesle erroldaren% 51k aurka bozkatuta. Bozketa hori deitzeko, eskaera egin zaio erredakzio kontseiluari, hautesle erroldaren% 20k sinatuta.
‎15 art. Erredakzio kontseiluak berriztatu aurretik, ikus entzunezko informazioaren profesionalen errolda eguneratu egin daiteke, Estatutu honetan ezarritako prozedurari jarraituz.
‎31 art. Alegazioak aurkezteko epea 24 ordukoa izango da, eta Hauteskunde Batzordeak bi egun izango du erabakitzeko. Erabaki horren kontra da hel egin .
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia