Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 278

2000
‎Ireki nuen meza liburua eta bi marrazki haiek ikusi nituen: ezkerreko orrian hamar harroineko zubi bat zegoen, hamarrak numeratuak eta hamar manamenduak signifikatzen zituztenak; zubi azpian infernu izugarri bat zegoen eta zubitik gizon emakumeak eta neska mutilak zihoazen, xuxen baino xuxenago, bekaturik egin ez zutelako eta zubia, halatan, osorik zegoelako; eskuineko orrian, berriz, antzeko marrazkia zegoen, baina zubiak zartatuak eta hautsiak zituen pilareak eta harroinak, eta zubia goiti beheiti zihoan, baita zubitik zihoazen jendeak ere, infernuko garretarat... Eta nik, istant batean, goiti beheiti zihoazen jende haien artean ikusi nuen neure burua, eta are gehiago asaldatu nintzen...
‎Eta, saindu egin ez nindutenean, gaitz erdi!
‎Halarik ere, bazekiat ezen Italiatik enegatik etorri hintzela, eta, halatan, enea dela kulpa eta hobena, eta ez dudala desenkusarik... —eta, behakoa zorrozten ziola, artean guztiz etsitzerat egin ez balu bezala, akabatu zuen—: Baina jakin ezak, halaber, ezen, egunen batean gauzak bertze alderat ikusten badituk, ene etxeko ateak zabalik izanen dituala, eta hire studioa berdin...
‎Zeren ez uste ezen Mattini nion gorrotoa eta herrazko herra ni mundurat etorri orduko biribildu zitzaidala, ezta gorroto biribil balizko hark erabaki zituela ere ene handik aitzinako urratsak, halabeharrez; ez dizut erranen, halaber, maitatu baizik egin ez nuela, zeren baitakizu nolakoak izaiten diren umeen arteko harremanak, orain maite du batak bertzea eta orain gorrotatzen du, orain akort eta alegera daude eta orain eta haserre, eta, beraz, badirudi ezen badela aldi bat onerizkoarentzat eta bertze aldi bat gaitzerizkoarentzat, eta bata bertzeari darraiola, nola itzala gorputzari. Baina sentimendu hauen joan jinetan, edo joan jin hauen gainetik, uste dut, orobat, ezen beti ere mintza daitekeela jokamolde orokor batez, eta oker handirik gabe erran diezazuket ezen ene jokamolde hura maitasunezkoa izan zela.
‎...en, eta mahaien inguruan marinelak, guztiak lurrezko pitxer tipi batzuetarik biera edaten —edo garagarnoa deitu ote genioke, jaun André, zeren garagarraren arnoa den? —, eta guztiak ere eskua dantzan, batzuk pipa erretzen ari zirelako, eta bertzeak emaztekien popako zein brankako altxor ezkutuen xerka zebiltzalako, zeren munduan ez baitago marinelik bere bizitzan altxorren batekin amets egin ez duenik.
‎—Jakina ez dudala uste, baina ez susmagarri ez gertatzeko ahaleginik egin ez dualako... Kasua ixtekotan dagoelako baizik.
‎Hogei urteen marra zeharkatu ez duten gaztetxo aterpegabeak bagina bezala, haraino orduko, elkarri harturik genion, zehatz mehatz, gure gorputzen hozka mutur ororen izaria, balentria handiagoen atari. Egin, igogailuan berean egin ez bagenuen, ez zaio saio faltari egotziko, emakumearen lankidetza ezari baizik: ezin hark egoeraren seriotasunak eskatzen zuen bezalako jarreran iraun, irri ajataka alkoholikoetan eztanda egin gabe.
2002
‎Luze iritzita, amorru biziz ari ziren deiadarka, gaztearekin haserre baleude bezala, eta hari kontuz ibiltzeko esaka: ekarri duzuna ez bazaigu gustatzen geuk zatikatuko zaitugu, gorgonek egin ez badute ere.
‎–Aurrekoan ume puta batzuk zitunan putetxera joan zirelako eta, ustean, zerbait egin zutelako –Alaznek begirada jaitsi zuen, damututa bezala– Imanolek min handia egin zidalako –begirada jaso zuen, ia erronkari– Orain ume puta batzuk ditun, ezer egin ez zutelako edo. Ez zienagu errazegi jartzen, batzuetan.
‎–Utzi, utzi –haserre zegoen bere buruarekin, ospa baino ezer hoberik, kementsuagorik egin ez zuelako. Neskak zapi bat pasatu zion, odola garbitzeko.
‎Eta biak pozik: osaba Doro, zale itsua zelako; eta gure aita, gerra egin ez zuelako, gerra hastear zenean ezker eskua galdu baitzuen: gerra galdu zuelako nahi izaten baitzuen, hain zuzen ere, gerra egin, nola edo hala.
2003
‎Gure herritar anitzek egin ez zituzten XIX. mendeko bataila horiek guztiek apur bat berotu baldin bazuten Iparraldean frantses nazionalismoa, erran dezakegu hala ere, mende haren hondarrean ez zela oraino osoki frantsestua gure eskualdea.
‎Hainbestetaraino non, XX. mendean, Vatikanoko II. Kontzilioak erabakiko duelarik herri hizkuntzei leku egitea, Trentokoak egin ez zuen bezala, zaila izanen baita asko tokitan erabaki horren betetzea. Eta ez hala latinarengatik, nola kolonialismoaren eraginez, Europako, Ameriketako edo Txinako hizkuntza indartsuei eman ohi zaien lehentasunarengatik elizaren erakunde eta elkarteetan beretan.
‎Biek ikasi dute euskaraz, eta seme alabak ere euskaldunak gara. Josebaren amak oraindik egin ez duena. Eta Ainhoarenak ere ez.
2004
‎Gizarte politikoan gertatzen diren gauzak bakarrik dira nonbait hizkuntza komunitate batek bestea lurperatzea, gizarte zibilak ez du horretan zerikusirik izan. Gizarte zibilaren eskuak garbi daudenez, bekatu arrastorik egin ez duenez, lepora diezaiegun politiko profesionalei Estaturik gabeko herri nortasunen suntsipena.
‎Bañan asmakari ta kontzetu berri ugari ekarri dizkigu zibilizazioak, oso itz bereziakin batera, eta euskera" garbia" egiteko asmoa txatxukeri utsa da, izkuntza batek ere egin ez duena, eta gure izkuntzan gertatuko ez den gauza. Zein da, garbizaleen ustean, Europa’ko izkuntza" garbia"?
‎Nagusitu diran hizkuntza guziek hori egin dute. Eta hau egin ez dutenak, galdu egin dira.
‎Txingarrontzi beltz bat begiztatu nuen, mahai bateko hanken artean erdi kukuturik, animalia arraro eta izuti baten antzera. Emakumetxoak esertzeko imintziorik egin ez zuenez, zutik iraun nuen neuk ere.
‎Bestela ezin zuen ulertu. Kontua zen, kongresuaren bigarren egunean bertan, ametsen lurraldetik bueltatxoren bat egin ondoren, beste guztiek usaindu ere egin ez zituzten hainbat arazo edo jarraibide berrirekin agertzen zela Bohr. Eta orduan ez zuen inork barrerik egiten.
‎Fotokopien aurrean esertzea erabaki du orduan. Irakurri ere egin ez duen esaldi bat errotuladorearekin azpimarratzen duela, amets bat izan du. Laino artean neska bat ikusi du.
‎–Zer egingo dut, bada, bizitzan besterik egin ez badut, beti neure buruaren kontra?
‎Baina patua nire alde zegoen, antza: euli batek egin ez zuen, bada, segidan, plater gainera, pelikano ñimiño baten antzera! Aitak ere ikusi zuen hura, eta orduan halaxe asmatu nuen:
2005
‎Berehala puntu gorri batzuk agertu dira maparen txoko ezberdinetan dirdirka. Egun onak eman eta beste hitzik egin ez duen mutil gazte uniformez jantziak bost botilatxo ur mineral eta bost edalontzi ekarri ditu erretilu batean. Emakumeak banatutako orri multzo bakoitzaren ondoan botilatxo eta edalontzi bana utzi eta, ia zaratarik gabe agur esanda, berriro desagertu da.
‎Naroak, oraindik ahora hurbildu barik, katilua inguratzen jarri ditu esku biak, ea haren beroa gorputzetik barreiatzen zaion. Hara sartu denetik bost aldiz doministiku egin ez badu... Urkok ondo ondoan jarri dien gurpildun berogailua ere eskertu du, bulegoan berez giro epela egon arren.
‎Itziarrek behera begira zuen burua jaso eta ia entzun ere egin ez nuen agurra ahoskatu zuen. Sudur aldea eta begi bat tapatuta zituen benda zuri batekin.
2006
‎Islandiako uharte hotzetik abiatuta, Erik Gorriak eta bere marinel ausartek ozeano Atlantikoan mendebaldera egin zuten X. mendean, ordura arte Europako beste inork egin ez zuen bidea eginez. Aurkitu zuten uharteari –munduko uharterik handiena, hura baino handiagoei kontinente deitzen baitzaie– Groenlandia jarri zioten izena," lurralde berdea" beren hizkuntzan.
2007
‎Zoritxarrez, gaur arte behintzat, sekula egin ez dudana.
‎Indibidualitatea ukaezina ageri zaizu, antzak sumatzen dituzu, baina zatien ezein neurtzek eta ezein deskribatzek, banaka nahiz beren elkarrekian, ezin du berekitasuna kontzeptu batean laburbildu? 109 Beste batzuetan arimarekin konparatzen du: . Izpirituaren txirikordatzea hizkuntzan esesteko, behar da hala ere azkenekoaren egitamu gramatikal eta lexikala, kanpotiko eta geldiegoneko bezala, barneko aiurritik bereizi, zein ere bizi baita harengan arima baten antzera eta baitu efektua sortzen, non edozein hizkuntzak, hura menderatzen hasi baino egin ez dugun orduko, modu partikular batean sorgintzen gaituen? 110 Izpirituarekin, orobat: –(Karakterea) da izpiritua legez [«Geist»] hizkuntzan biztanle dena eta hura, berarengandik sorturiko gorputzaren moduan, arimaz hornitzen dizuna (edo:
‎–Bordelekoa, mesedez?. Gizona, kartak erretiratu eta lausengu eta tximinokeria asko eskaini ondoren, sukaldean galdu zen, sukaldekoekin frantsesez hitz egitera, uste dut, gurekin egin ez zuenez.
2008
‎Hiru urtez jo zuen arratsaldero pieza bera Petroventzat, harik eta otsaileko egun elurtu batean Petrovek buruarekin keinurik egin ez zuen arte. Hurrengo egunean jaso zuen Vienan jotzeko deia.
‎–Horixe da neska batek sekula egin ez lukeena: gizonaren egitekoa baita emakumeak gordetzen dituen sekretuak banan banan aurkitzea; gutun honetan, aldiz, zure alabak agerian jartzen dizkio ezpainak, azala eta gorputza:
‎anaiaren aurkakoa. Beñardo zubira joan zitekeen, arestian egin ez zuena egiteko, baina ez zen zubira itzuli; aitzitik, langileek lantegi barrura egin zutela ohartu ahala, lehentxeago bare bat ikusi, eskuan jaso eta amorruz jaurti zuen fabrikako hormetako baten aurka, jaurti aurretik ekintzaren arrazoia ematen zuela, ahapeka eman ere:
‎Izan genituen eguraldi zakar batzuk, Hispaniolaren dohainak agerian uztea besterik egin ez zutenak. Itsasontziko gizon guztiek pozik ziruditen, eta hala ez egoteko oso kontentagaitzak zuten izan, sekula ez baita, nire ustez, hainbeste goxatutako eskifaiarik izan Noek itsasora egin zuenez gero.
‎Hartu nuen pilatik aihotza, eta norbaitek aldi berean beste bat hartu eta ia sentitu ere egin ez nuen ebakia egin zidan hatz koskorretan. Ziztu bizian atera nintzen eguzkiaren argitara.
‎Espainiarrak zer beldurra zioten ikusi eta, egia esango dizut, jauna, batzubatzuetan harrotu ere egiten nintzen bera ingelesa izateaz. Neure begiekin bere gabiak ikusia nauzu Trinidad ondoan, eta odolik gabeko gure kapitain ustel hark atzera egin ez zuen ba?! Atzera egin zuen, jauna, Espainia Portu aldera.
‎Ez ardurarik eskatu, hala ere, deus egin ez badugu orain arte. Badakizue arrangurak mitxoleta erauziak direla.
‎Errepideak barik ibaiak dirudi urruntzen, basamortura bidea hartzen du Nigerreko barne delta osatuz. Badira hiru hil euririk ia egin ez duela ordea, ura oso behean dago eta Comanav enpresa nazionaleko ontziek abenduan utzi zioten Bamakotik Gao raino doan bidea egiteari.
‎Zozo emea birigarro arrarekin elkartzea bururatu zitzaion behin. Ordura arte inork egin ez zuena. Berehalaxe zabaldu zen herrian notizia eta jende asko joaten zitzaion bisitan Oleari, zozoak arrautza errun ote zuen galdezka.
‎anaiaren aurkakoa. Beñardo zubira joan zitekeen, arestian egin ez zuena egiteko, baina ez zen zubira itzuli; aitzitik, langileek lantegi barrura egin zutela ohartu ahala –lehentxeago bare bat ikusi, eskuan jaso eta amorruz jaurti zuen fabrikako hormetako baten aurka... jaurti aurretik ekintzaren arrazoia ematen zuela, ahapeka eman ere: " Gogoratzen al haiz bare batek umetan eragin zian hotzikaraz, Nazario?
‎–Horixe da neska batek sekula egin ez lukeena: gizonaren egitekoa baita emakumeak gordetzen dituen sekretuak banan banan aurkitzea; gutun honetan, aldiz, zure alabak agerian jartzen dizkio ezpainak, azala eta gorputza:
2009
‎Aurre egin beharra edukiko dugu Europako influentzia intelektual eta sozialei. Zaharrean tematu ez, eta tipus tapas ateismo agian errazegi, seguru asko antzuegi batera jauzi egin ez duenak ere, aurrietan eta biluzik ikusiko du bere burua, irtenbideren bat nahitaez bilatu du. Gandiaga, beti bere jendearekin, herriarekin, etxe zaharra eraberritzen ahaleginduko da; haren lagunen batzuek beste kultura batzuetara emigratu beste aukerarik ez dute aurkitu.
‎Orduan,, euskaldun fededun? gaian interesgarria ezin izan daiteke topikoa bera, nahiko unibertsala (hori ere guk kopiatu baino egin ez duguna), ezpada horrek Euskal Herrian hartu dituen funtzio sozial, politiko, moral konkretuak. Ez da guztiz berdina Iparraldean eta Hegoaldean, historia politikoari oso lotua ibili baita:
‎Ekitaldia amaituta, Mirenek elkarrekin bazkaltzea proposatu zion. Plan zehatzik egin ez bazuen ere, Oskarrek Xabierrekin bazkaltzeko asmoa zuen, baina azkenean Mirenen eskaintza onartu zuen. Ia urtebete zen arreba ikusten ez zuela, eta arratsaldeko hileta elizkizuna amaitu arte ez zen Bilbora itzuliko.
‎–Ez erran barre egin ez duzula...
‎Egia zen batzuetan aieruz mintzatu zitzaiola, ezjakin antzean zenbaitetan besarkada antzeko zerbait eman ziola, goiz hartan bezala, baina Josebak, sexua nahi zuela konturatzean, bazterreratu egin zuen aldiro. Josebak ere sexu beharrez sentitzen zuen bere burua, urte luze bat zen amodiorik egin ez zuela, baina inorekin ohera joateko emakumezkoa gustukoa izatea zuen araua, arau bakarra. Eta Catherine, nahiz eta jende askorentzat erakargarria izan, ez zitzaion atsegin, ez zuen bere erotismoa ernarazten.
‎Egunak, berbarik egin ez dudanetik. Banekien, jakina, inork ekartzekotan zeuk ekarriko zenidala.
‎–Larunbat goizaldeko ordu biak eta hirurak bitartean iritsi zela etxera, eta astelehena arte ez zuela Unai Coloma Perezen inongo dei ez berririk jaso, berak ere harekin harremanetan jartzeko inolako saiakerarik egin ez zuelarik.
‎Zauritua, kolpatua, Narroseraino iritsi zen. Eta han hil zen, inork ere laguntzeko keinurik txikiena egin ez zuelako. Hiltzen utzi zuten.
‎Ohartu naiz, bai, irribarre egin eta zera esan didazula, ez dezadala inola ere sinets nire erlojua zoriaren fruitua denik edo bere kabuz egin denik, horrek ez baitu esan nahi inork egin ez duenik, erlojugile jauna torlojutxo baten atzean ez aurkitu arren; eta norbaitek egin badu, nonbait egongo da, hil ez bada.
‎Eta senarrari besotik heldu, gelatik irten, eta halaxe heldu ziren Rakelen gelara, non zabalik aurkitu baitzuten atea, Rakel nagusien zain balego bezala, Nazariok eta Reginak haren arreta pizteko moduko ezer egin ez bazuten ere, ez soinurik atera. Reginak arrastaka zeramatzàn txapinen soinu isila izan ezik, ez bidean hitz egin; alabaina, etxekoandreak neskameari eguerdian bere agindu zorrotzak eman zizkionetik, zain zezala haurra bertatik bertara eta ez ziezaiola inori barrura sartzen utzi, Nazariori eta Ernestinari izan ezik?, erne zegoen Rakel, ateari eta inguruko hotsei adi, nornahi hurbil baitzekiokeen edonoiz, nagusien seme alabetako bat, esate baterako, eta orduan zer?; egoera berriak, gainera, erneago egotera bultzatzen zuen neskamea, halako moldez, non haren sentiberatasunak are sentiberago behar baitzuen, eta haren zentzumenak zentzumenago?
‎Domingoren mugimenduen jarraipena egiten zuèn balizko kamera ezkutu batek ongi bai ongi adieraziko zuen, ordea, han gertatuaren arrazoia: hasteko, filmak nekez erakutsiko zuen Lourdesko Ama Birjinarik nahiz beste munduko argirik; istant batzuk lehenago, aldiz, ederki erakutsi zuen nola, istripua izan baino segundo hamarren batzuk lehenago, Domingok jauzi ezinezko bat egin zuen, mutilak akrobata on bat izateko dohainak zituen, zinez!, kanguru batek egingo lukeen jauzia egin ez zuen, bada, hortxe hortxe!?, eta hala, mutilak, bere ibilbidean, espaloia ukitu ere gabe egin zuen beste aldera, non lorategitxo bat baitzegoen, soropil eta guzti; gero, belarrean lauzpabost bira egin eta hantxe gelditu zen, baita gelditu ahala zutitu ere, bere anaiei laguntzeko asmotan.
‎Teofilo Maria nora ezean geratu zen, anaiaren esker ona espero eta haren esker gaiztoarekin egin ez zuen, bada, topo!; ikasle eta ikusle guztiek ikusi zuten, gainera, nola heldu zion Domingok paparretik, eta hura gehiegizkoa zen, bere harrotasunarentzat ez ezik, bere autoestimuarentzat ere; une hartan, beraz, Teofilo Mariari erantzun bat baino gehiago burura zekiokeen?. Kendu esku horiek gainetik, txikitu egingo zaitut-eta!, adibidez, edo:
‎Jatorrizko bekatuaren eraginagatik sortu ote zen, bada, itsuskeria hura guztia? Zergatik jaso eta jasan behar izaten zituzten gizon emakumeek Adan eta Ebaren bekatuaren ondorioak, beraiek bekaturik egin ez bazuten. Kristau askok eta askok beren buruei menderen mendetan egindako galderek inguratzen zuten Ernestina, beraz?
‎Eta negar batean hasi zen, jakin ez zergatik: egin zuena egin zuelako, edo egin ez zuena egin ez zuelako?
‎minaren sendabide gertatuko zitzaizkiolakoan; Domingok, jakina, bihotzez eskertzen zien ahalegina, baina hitzik edo esaldirik biribilenak ere nekez estal zezakeen bere baitaren baitan sentitzen zuèn mina, errabiatik ere asko zuena, patuaren aurkakoa, Jainkoaren aurkakoa?; eta, halere, Jainkoaren beharra zuen, antza, birao egiteko besterik ez bazen ere? egin ere, egin ez zuen, bada, orduantxe birao, ez ozen baina bai ahapeka, bizitzan lehen aldiz: kaka Jainkoari!; Domingo gainditua zegoen, durdazatua, ikusten ari zena sinetsi ezinik, alferrik?
‎–Ni zurekin nago, ama, esan zuen Maria Bibianak segidan? baina Maria Bibiana zatitua zegoen amaren eta izebaren iritzien artean, eta halaxe jarraitu zuen?, baina santuen bizitzak ere irakurri ditut eta gutxi dira erokeriaren bat edo beste egin ez dutenak?
‎Ispilu aurrean ikusten nuen Elena hura ez nintzen ni. Bere familiaren duintasuna salbatu nahi zuen emakume desesperatu bat zen hura, berak egin ez zuen bekatu batengatik errudun sentitzen zen emakume bat. Gezurra esan nuen.
‎Izua eragiten dute, edo higuina. Sortu berritan harekikoak egin ez badituzte, ez dituzte luzaz atxikiko beren etxeetan. Bakarrik eta eskutik utziak hilko dira bide bazter batean, gosez eta hotzez.
‎Hainbertzeraino nituen gogotik galduak. Erresumako hiriburuan haiekin topo egin ez banuen, bake etorri berriaren goiti beheitiei eta erreginaren borondateari zor zitzaion.
‎–Alde egin ez baduzu ere, zerbait jakin behar zenuen dukearen ihesaz.
‎Jatorrizko bekatuaren eraginagatik sortu ote zen, bada, itsuskeria hura guztia? Zergatik jaso eta jasan behar izaten zituzten gizon emakumeek Adan eta Ebaren bekatuaren ondorioak, beraiek bekaturik egin ez bazuten. Kristau askok eta askok beren buruei menderen mendetan egindako galderek inguratzen zuten Ernestina, beraz...
‎" Nola sinetsiko dut Jainkoagan, hilotz bat ikusten dudan bakoitzean sinesteko gogoa joaten bazait...?" esan zion Miryamek noizbait; eta Domingok erantzun: ...uztiak borondate onekoak– minaren sendabide gertatuko zitzaizkiolakoan; Domingok, jakina, bihotzez eskertzen zien ahalegina, baina hitzik edo esaldirik biribilenak ere nekez estal zezakeen bere baitaren baitan sentitzen zuèn mina, errabiatik ere asko zuena, patuaren aurkakoa, Jainkoaren aurkakoa...; eta, halere, Jainkoaren beharra zuen, antza, birao egiteko besterik ez bazen ere... egin ere, egin ez zuen, bada, orduantxe birao, ez ozen baina bai ahapeka, bizitzan lehen aldiz: kaka Jainkoari!; Domingo gainditua zegoen, durdazatua, ikusten ari zena sinetsi ezinik, alferrik... begien aurre aurrean baitzuen froga:
‎–Ni zurekin nago, ama –esan zuen Maria Bibianak segidan... baina Maria Bibiana zatitua zegoen amaren eta izebaren iritzien artean, eta halaxe jarraitu zuen–, baina santuen bizitzak ere irakurri ditut eta gutxi dira erokeriaren bat edo beste egin ez dutenak...
‎Domingoren mugimenduen jarraipena egiten zuèn balizko kamera ezkutu batek ongi bai ongi adieraziko zuen, ordea, han gertatuaren arrazoia: hasteko, filmak nekez erakutsiko zuen Lourdesko Ama Birjinarik nahiz beste munduko argirik; istant batzuk lehenago, aldiz, ederki erakutsi zuen nola, istripua izan baino segundo hamarren batzuk lehenago, Domingok jauzi ezinezko bat egin zuen –mutilak akrobata on bat izateko dohainak zituen, zinez!, kanguru batek egingo lukeen jauzia egin ez zuen, bada, hortxe hortxe! –, eta hala, mutilak, bere ibilbidean, espaloia ukitu ere gabe egin zuen beste aldera, non lorategitxo bat baitzegoen, soropil eta guzti; gero, belarrean lauzpabost bira egin eta hantxe gelditu zen, baita gelditu ahala zutitu ere, bere anaiei laguntzeko asmotan.
‎Eta negar batean hasi zen, jakin ez zergatik: egin zuena egin zuelako, edo egin ez zuena egin ez zuelako...
‎Teofilo Maria nora ezean geratu zen, anaiaren esker ona espero eta haren esker gaiztoarekin egin ez zuen, bada, topo!; ikasle eta ikusle guztiek ikusi zuten, gainera, nola heldu zion Domingok paparretik, eta hura gehiegizkoa zen, bere harrotasunarentzat ez ezik, bere autoestimuarentzat ere; une hartan, beraz, Teofilo Mariari erantzun bat baino gehiago burura zekiokeen –" Kendu esku horiek gainetik, txikitu egingo zaitut-eta!" adibidez, edo: " Zure kontua bada, zuk garbitzekoa, berdin zait zu garbitzen bazaitu" –, edo, beharbada, hain nora ezean zegoen, non ez baitzitzaion ezer bururatu; kontua da, baina, nonbaitetik atera behar zuela, eta hala, begiratuarekin Domingori suzko gezi bat jaurtitzen ziola, esan zion:
‎Ohartu naiz, bai, irribarre egin eta zera esan didazula, ez dezadala inola ere sinets nire erlojua zoriaren fruitua denik edo bere kabuz egin denik, horrek ez baitu esan nahi inork egin ez duenik, erlojugile jauna torlojutxo baten atzean ez aurkitu arren; eta norbaitek egin badu, nonbait egongo da, hil ez bada.
‎Eta senarrari besotik heldu, gelatik irten, eta halaxe heldu ziren Rakelen gelara, non zabalik aurkitu baitzuten atea, Rakel nagusien zain balego bezala, Nazariok eta Reginak haren arreta pizteko moduko ezer egin ez bazuten ere, ez soinurik atera –Reginak arrastaka zeramatzàn txapinen soinu isila izan ezik– ez bidean hitz egin; alabaina, etxekoandreak neskameari eguerdian bere agindu zorrotzak eman zizkionetik –zain zezala haurra bertatik bertara eta ez ziezaiola inori barrura sartzen utzi, Nazariori eta Ernestinari izan ezik–, erne zegoen Rakel, ateari eta inguruko hotsei adi, nornah...
2010
‎edo axaletik sakonera egin zezaten, bestela esanda, Adarekin izaten nituèn solasaldiak, mamitsuak bezain barrukoak izan zitezkeenak, ezinezkoak gertatu baitzitzaizkidan arreba zaharrarekin ordura artean, auskalo zergatik? Esan nahi dizudana da une hura erabakigarria izan zela Bibi eta bion artean konfiantzazko giro bat sor zedin, bizitza osoan egin ez genuena orduantxe egitera bultzatu gintuena, geure baitako kontu ezkutukoak ere mintzagai. –Teok horrela segitzen badu, etxetik joango naiz egun batean?!?
‎Zer gerra egin behar duzu zuk, bada, horrela bazaude? Balizko irakasle militarrak Lourdesko Ama Birjinak egin ez duen miraria egingo duela sinesten duzu. Ez inozoa izan!?.
‎–Ongi emana, don Anizeto! Eta orain, jarri belauniko eta zin egin ez duzula inoiz ere hain zabar hitz egingo!?, agindu zuen aitak. –Egurra da lizunkeria eragozteko bidea!?, zuribidean jarri zuen jaun kalonjeak bere burua.
‎Erantzi soinekoa eta jantzi uniformea, ni atea irekitzen saiatzen naizen bitartean!? esan nion Helenari, haria galdu gabe baina etenka; kostatu zitzaidan giltza sarraila zuloan sartzea, eskua dar dar batean bainuen, eta kostatu zitzaion Helenari soinekoa erantzi eta uniformea janztea, estropezua ere egin ez zuen, bada, halako batean, oina soinekoan trabatuta?!
‎–Nik ere ez ditut ahazten, haien jokabidea batez ere? tiro ere egin ez zuen, bada, Domingok gurean, gure etxeko bihotzean!
‎–Orain esango dizuedana ez esan, mesedez, ez aitari ez amari, disgustuarekin hilko lirateke-eta?: esaldi hura alferrikakoa nuen, lauron arteko tratua isilpekoa baitzen, zin berezirik egin ez bagenuen ere, baina halaxe atera zitzaidan, ondotik zetorrenaren azpimarra gisa edo: –Domingo anarkista da?, jarraitu nuen; nik uste nuen hura lurrikara bat zela, baina hainbesterainokoa ere ez zen izango, Maria Bibianak bakarrik egin baitzuen halako keinu bat, ez nabarmena, hala ere; izebak, baina, zertxobait kezkatuta behar zuen, zertxobait baino gehiago ere bai, era honetan mintzatu baitzitzaidan handik gutxira, etsipenaren ertzetik:
‎ordun naiz bat bat ni. / Gaueko pakean egin ez duenak/ otoitza xortzeke, zer dan ote daki??; edo: –Indar oro batuz zer ote naiz ari?
‎Espainiako Gobernuak, berriro, urratu egin zuen Genevan eta Oslon hitzartutakoa. Eragotzi ezin izan zuelako edo eragozteko behar besteko guztia egin ez zuelako. Baina, ETA su etenean zegoen bitartean, Espainiako eta Frantziako estatuak, ez.
‎Irailaren 22an, artean bi bilera baino egin ez zituztenean, El Correo egunkariak eman zuen albistea: EAJko, PSE EEko eta Batasuneko buruzagitzek bilera egin dute,, azken 48 orduen barruan?, non eta Elizondon.
‎Gure ezkuetara entregatzen diran guziei bizaya erespetatuko zaie; gaiztakeriyak egin ez dituzten gudariyei libertadea emango zaie; eta gaiztakeriyak egin dituztenak tribunaletara deituko zaie; Estadu beriyaren propiedadea zuena ere izango da eta bertatik disfrutatuko duzute, zuen eriyaren legezara eta privilegiyoak erespetatuaz, eta justizi soziala egiñaz; zentzu katoliko eta tradizional batekin zeñek beben armakin España aundi bat, alkartu bat eta azkatu bat egiten ari dira, ...
‎Orain lurrean bertan daude hildako guztiak baina oroigarri ezberdinetan eta historia bertzelakoetan, jainkoen isilpean eta bizidunen mututasunean. Haien arteko bereizketarik egin ez zuten bakarrak har, zizare eta bareak izan ziren, antropologiarako zoologiaren ikasbide soila gerratean. Estatu totalitarioen genoziden gogoz bertzera, gizakiak lur gainean borrokatzen dira eta lur azpian anaitzen dira elkarrekin, hauts bilakaturik, benetako aberria ez baita Estatua, baizik eta ama lurra eta aita hautsa.
‎Urteak behar izan zituen Romanek ulertzeko. Herrikoek maita zezaten deus egin ez zuen arren, maite zutela ohartu zenean. Huraxe izan zen aitaren ikasbidea:
‎Aitziberrekin emandako igande lasai hartan egunkariren batean parkineko gertakaria labur labur aipatu eta besteetan jaso ere egin ez bazuten, hortik aurrera izugarrizko mauka topatu zuten bertan komunikabide gehienek, idatziek bezala ikus entzunezkoek.
‎" Orain esango dizuedana ez esan, mesedez, ez aitari ez amari, disgustuarekin hilko lirateke-eta": esaldi hura alferrikakoa nuen, lauron arteko tratua isilpekoa baitzen, zin berezirik egin ez bagenuen ere, baina halaxe atera zitzaidan, ondotik zetorrenaren azpimarra gisa edo: " Domingo anarkista da", jarraitu nuen; nik uste nuen hura lurrikara bat zela, baina hainbesterainokoa ere ez zen izango, Maria Bibianak bakarrik egin baitzuen halako keinu bat, ez nabarmena, hala ere; izebak, baina, zertxobait kezkatuta behar zuen, zertxobait baino gehiago ere bai, era honetan mintzatu baitzitzaidan handik gutxira, etsipenaren ertzetik:
‎Orduan emandakoa pauso ezinbesteko bat izan zen, Bibi eta bion arteko harremanak estutzeko... edo axaletik sakonera egin zezaten, bestela esanda, Adarekin izaten nituèn solasaldiak, mamitsuak bezain barrukoak izan zitezkeenak, ezinezkoak gertatu baitzitzaizkidan arreba zaharrarekin ordura artean, auskalo zergatik... Esan nahi dizudana da une hura erabakigarria izan zela Bibi eta bion artean konfiantzazko giro bat sor zedin, bizitza osoan egin ez genuena orduantxe egitera bultzatu gintuena, geure baitako kontu ezkutukoak ere mintzagai. " Teok horrela segitzen badu, etxetik joango naiz egun batean...!" esan nion arrebari.
‎" Mugi! Erantzi soinekoa eta jantzi uniformea, ni atea irekitzen saiatzen naizen bitartean!" esan nion Helenari, haria galdu gabe baina etenka; kostatu zitzaidan giltza sarraila zuloan sartzea, eskua dar dar batean bainuen, eta kostatu zitzaion Helenari soinekoa erantzi eta uniformea janztea, estropezua ere egin ez zuen, bada, halako batean, oina soinekoan trabatuta...!
‎" Barka, baina nik ezin ditut Ada eta Domingo ahaztu". " Nik ere ez ditut ahazten, haien jokabidea batez ere... tiro ere egin ez zuen, bada, Domingok gurean... gure etxeko bihotzean! Edo ongi iruditzen al zaizu Domingok egin zuena?".
‎Zer gerra egin behar duzu zuk, bada, horrela bazaude? Balizko irakasle militarrak Lourdesko Ama Birjinak egin ez duen miraria egingo duela sinesten duzu. Ez inozoa izan! ’ ‘Muskerrak lagun dituen norbaitekin egoteko, hobeto nago bakarrik!
‎" Ongi emana, don Anizeto! Eta orain, jarri belauniko eta zin egin ez duzula inoiz ere hain zabar hitz egingo!", agindu zuen aitak. " Egurra da lizunkeria eragozteko bidea!", zuribidean jarri zuen jaun kalonjeak bere burua.
‎ordun naiz bat bat ni. / Gaueko pakean egin ez duenak/ otoitza xortzeke, zer dan ote daki?"; edo: " Indar oro batuz zer ote naiz ari?
2011
‎Halako eran, non bertze lau lagunak ere ez baitziren batere ongi sentitu, oka egin ez zuten arren?
‎Anastasia. Onofreren alaba? Quiricoren tabernan erosketak egiten ari zèn egun batean gertatu zen gertatzekoa, Atilanok basoerdi bat hartzen zuen bitartean, barra gainean; Atilanok ikusi izan zuen bertze noizbait emakume hura, baina deus berezirik sentitu gabe; egun hartan, ordea, hasieratik piztu zion emakumeak arreta, eskaria ahoz egin beharrean, egin ez zuen, bada, idatziz, Quiricori papertxo bat luzatzen ziola!; eta Quiricok, dudaren bat zuenean, galderak egiten zizkion, eta Anastasiak burua mugitzen zuen, baietz edo ezetz erantzuteko; eta ordaintzeko ordua iritsi zen, eta Anastasia poltsatik txanpon bat ateratzera zihoan: lurrera erori zitzaion, ordea; eta makurtzera zihoan, baina Atilanok aurrea hartu, txanpona jaso, eta eskura eman zion; eta Anastasiak irri egin?
‎Hirugarren eta azken ametsa (124 or.): . Gau horretan bai, ametsak menderatzeko ezer egin ez badu ere, Ama datorkio, umeen bila. L k esaten dio ez direla umeak, neska aspalditik dela gaztetxoa eta mutila dagoeneko ere bai, besoak jaso egin dituela, ez jaitsi, zangoak luzatu, ez belaunak tolestu.
‎Montxok estimu handia dio filmari, aurreko eskemekin puskatu zuelako. . Bernardorena Espainian idatzitako lehenengoetariko eleberri postmodernoa da eta pelikula postmodernoa egin nuen nik ere, ordura arte pelikula modernoak baino egin ez nituelarik. Baina oraingoan, istorio guztien artean dagoen metarrelato eta intertestualitatearen bidez, errealitate bakarra osatu nuen, puzzle bakarra?.
‎Hori guztia igande batez, bazkariaren atarian, lehenengo platera ere zerbitzatu gabe zegoenean, ez zuten gaia postrerako uzteko fintasunik izan, hipokrisia minimo bat merezi ez bagenu bezala behin zahartutakoan. Otordu osoa iraun zezakeen gaiak, eta, izatez, iraun zuen; gaia aldatzeko esfortzua egin izan banu ere lortuko ez nukeelako, eta gainera, egin ez nuelako. Ez nintzen hitz egitera ausartu bigarren plateraren amaierara arte, barre algarak edozein aukera aprobetxatuko luke alaben aurpegietan lehertzeko, ahoa urez beterik doministiku egitea bezala, hain zen irrigarria antzerki hura.
‎Eta beste hura. Gero euskal presoak generikoan integratuko zen, denekin, hil dutenekin eta egin ez dutenekin, denak preso politiko. Boteretsua hilko balute bezala; agian hori sinetsita. Ez zen lehenengoa eta Mikel ere ez nuen maite.
‎Hori batez ere?. Ninotchka; ikusia izango zuen baina ez zitzaion berrikustea, One, two, three gustuko bazuen hau ere bai, gidoia Billy Wilderrena izanik gainera; Elisak ia buruz zekien, beraz pelikularen ondoren geratuko balitz, egin ez zuena, izango zuen zer komentatua, Greta Garbori buruz edo. –Gogoa nuen berriro ikusteko, esan zidan, eta egia zela zirudien.
‎Baina ez geunden denok, eta ni ere ez nintzen egongo laster, gupida hutsez besoa sorbaldan jarri eta, benga, txotx!? eztabaidatik atera nindutenetik, ninduenetik, kariñoa zidalako, gero eskertu banu bezala, egin ez dudana bestalde. Baina printzipioz, ondo pasatzen genuen.
‎Isiltasunean orain, ura kanoa azpian, Dantek aipatzen dituen aingeru haietako bat izan naiteke, ez onik ez txarrik egin ez zutenak, mespretxagarrienak agian, infernuaren atarian, eta orain ere talde bila nabil nik bakarrik ez onartzearren barkamena eskatzeak suposatzen duen ardura, eta agian bakartzea, baina nire portzentajea da. Zugatik ere hil dute, zure askatasunagatik esango lidake Izarok.
‎...hiru egunetara, gero jakin dudanez alaba batek bidalita, amaren azken desioetako bat; pelikulak, liburuak, mozorroak edo eguneroko soinekoak diren ez dakizkidan janzkiak, postal asko, idatzi baina bidali ez zizkionak, eta grabazioa, Amalurren grabagailuan egina (ez dut osorik jarriko, berak nahita), non Elisak Amalurri bere senarraren hilketari buruzko xehetasunak ematen dizkion, bere garaian hitz egin ez zituztenak.
‎Uste dut apur batez zalantza egin duela, prest egon dela dena han utzi eta nora ezean abiatzeko, jarduera hartan parte hartzea erabaki dugunean eman ditugun datuez oroitu aurretik. Ez da nirekin fidatzen, dena estrainioegia da bat batean, duela bost urte ikusi ez duen lagun ohiarekin kanoa batean frantziar ibai amaiezin batean besoak minberaturik dago, arropa bustirik, hotzak, bidaia osoan ia hitzik egin ez duen fantasma irribarretsu batekin, ez terraza batean kafetxo bat hartuz; ez du asmatzen hau nola konta dezakeen, pentsatzen arituko da soilik,, oraintxe begiak itxi, eta irekitzean etxeko sofan pijama jantzirik nahi nuke?. Hala bedi.
‎Barre txikiak egiten zituzten, eta nik ere irribarre egin nahi nien berdinen arteko konplizitatez, ez zidaten begiratzen ordea, gazteak ziren, ez nuke hala ere haien adina izan nahi, geratzen zaien denboragatik ez balitz, eta hori ere tarteka zalantzan jartzen dut. Imajinatzen dut neure burua heterosexualitate algaraz bete hori antzezten, lehen mimetizatu baino egin ez banuen, zergatik izango nuke gaur beste jarrera bat agertzeko ausardia, edo gogoa. Oraindik garestia da lesbiana agertzea, merkeago dudarik gabe, agian beraietako bat lesbiana da, hori pentsatu nuen, kontua da ez zidatela begiratzen, ezta berari ere oihurik egiten ez bazuen, altxa zen arte besoak jasota airea buru gainetik bidaliz bezala, eta oihuka?.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia