Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 34

2000
‎Asturiasko CNTko haiek heldu ziren herrira, eta jauntxo horren etxeari lehergailuak ipini eta dena leherrarazi nahi izan zuten, familia osoa barruan zela. Gure aita aurrean plantatu omen zitzaien, eztabaidan aritu ziren, eta azkenean konbentzitu egin zituen halakorik egin ez zezaten. Ez zen ezer gertatu.
2005
‎1920 urtean, Ivan Revinsky zirku enpresariak bi erabaki garrantzitsu hartu zituen: lehena, zirkua karpa erraldoi batekin estaltzea, artistak eguraldiaren mende ez egoteaz gain, inguruetako etxeetatik ikuskizuna inork doan ikus ez zezan, eta, batez ere, herrietako plaza nagusietan bizkarroiren batek bere balkoia alokatuta negoziorik egin ez zezan.
‎Baforearen bodegako konportak baino zabalago zabaldu zuen atea ingelesez edo halako mordoiloan kantari urketariak, ura itxi zuelarikan dohainik ematen diguten xabona merkearen bitsa lepoan behera etorri zitzaion puzkiletan, errekako harrien azpiko bizarrek egin ohi duten modura egin zuen ipurmatelen erretenera gerrialdean sortzen zitzaion barbanak. Itzuli egin zen gorputzaren gordinena erakutsiz, eta toailapean ezkutatu zuen burua luze ilea xukatzeko aitzakian, bere begiek traba egin ez ziezadaten haragi hartan neureak bazkatu nahi baldin banituen ere.
2006
‎oinetara ihes egin ez diezaion.
‎arineketan ihes egin ez dezadan.
‎Halako tarteetan Justinek gora begiratzen du, pittin bat argoi, begiak betaurreko ilunen azpian eta eskuak belaunetan pausaturik. Hurrengo etorriko den esaldiak ihes egin ez diezaion berre barruari adi dagoela dirudi.
2007
‎Izarrak eta zeru guztiak kontra nituen sortze beretik, eta sei hilabete eskaseko haurra nintzela pasatu ninduten gurasoek mugan bestaldera, maletatxo baten barruan ezkutatuta, panpina baten antzera. Eta negarrik egin ez nezan, kopakada bat anis eta bi irentsarazi omen zizkidaten, eta han joan nintzen, erdi hila, arropa artean bilduta, osaba izeba batzuen etxera, bizitzen hasi baino lehenago, ihes nola egin behar den ikasita. Zein atarramentu deabru behar nuen nik eduki geroan?
‎Hemen ez ditek kontratua berrituko!, dudarik ez egin. Eta jakin ezak, nire esku dagoen guztia egingo dudala kazetaritzan behintzat lanik egin ez dezaan aurrerantzean. Inoiz ez.
‎Ondorioz, tragediaren bidetik jo zuen teatroak Mendebaldean eta komedia, aldiz, Gaztelako inkisidore zital batek erre zuen, gupidarik gabe, munduak irririk egin ez zezan.
‎Zafran ari zela, suge gaizto bat kirikolatu zitzaion belaunean. Oin azpian zanpatu eta, ihes egin ez zezan, eskuarekin atxiki zuen lepotik. Aihotza ezkerrean altxatu eta kolpe batez akabatu omen zuen harri baten gainean, baina ez zuen behar bezala asmatu; piztiak burua galdu zuen, eta berak bi hatz.
‎Ate hau ireki eta etxeko giltzak egongelako kutxaren gainean utziko ditudanean, pilotatxoak erauzteko makina eta Gaizkaren argazkiaren artean, zapi brodatuaren gainean, kutxan arrastoa egin ez dezaten.
2008
‎asfaltoak marmelada egin ez dezan
2009
‎Ahalegindu ginen Frantsesak erokeriarik egin ez zezan. Ukitua zegoen ordurako.
‎Arreba ez zen ausartu oilarrarekin, gaiztoa zegoen lumak harro eginik. Bazterraren kontra eraman zuen ihes egin ez ziezaion. Lepotik heldu zion.
‎akuiluak behar ditut minutuek oka egin ez dezaten
‎Klandestinoek alanbre arrantzek eragin sarraski ugari dauzkate gorputzean, aurpegietan, ahurretan. Bihozkatzen naiz min horiek ikustean, artatzeaz beste egin ez dezakedala dakidan arren.
2010
‎Eraikin berri, moderno, erakargarriak ezinbestekoak ziren horretarako. Eraikuntzarako enpresak sortu zituzten, diru-laguntza publikoak asmatu enpresa horiek baraurik lan egin ez zezaten; denbora oso laburrean milioiak metatu zituzten PSOEren eta PNVren inguruan jaiotako enpresek. Fanonek maiz gogorarazten zigun, benetako boterea horien esku zegoela, poliziak pistoladun txotxongiloak baizen ez direla, zeren alde jipoitzen duten ez dakiten borreroak baizen ez direla.
2013
‎Bitarte honetan langabeziak gora egin du. Hedabideetan kakaraka dabilen krisiak jendeari ukabila itxiarazi dio sosek poltsikoetatik ihes egin ez diezaioten, beste jende asko hipermerkatuen kanpoaldean pilatzen den artean, edukiontzietatik elikagaiak eskuratzeagatik. GKEen arabera, baliabideak ez dira nahikoak, ezta hurrik ere, laguntza eske doazen ilarei arreta egiteko.
‎Gerraondo bat inposatu zitzaigun, beren legera baketu gintuzten, gure ikur nagusia eta guzti jaso ziguten ostera Gernika, amets egin ez genezan inoiz libre izan ginela, han bertan baikeneukan askatasunaren landarea. Arbola Santua eta guzti egin zigutenez, perbersoa izan zen berreraikuntza.
‎Agur esateko unea heldu da, eta mesedea eskatzeko unea niretzat. Pertsonaiei pendrive bat zor diegu, memoria bat, ihesari utzi eta ezlekuetan lo egin ez dezaten. Pertsonaiei beste aukera bat eman behar diegu, eta geure buruei ere bai.
2014
‎Senegaldar bat da kolpatua, izter batean du bala zauri bat, ez sobera sakona, ez du odol gehiegi galdu. Mokanes batez ahoa estalirik hotsik egin ez dezan, bizkarrean lotu eta gibelerat ekarri du Lurok. Etienek lagundu du errekarat sartzen, non eta agertu baita Capdevielle lotinanta.
‎Zernahi gisaz, ardien jezteko lanak bururaturik, du itxaron aste batzuez lehen gasnen dastatzeko. Pentsamendu horietan ari dela –lehen gasnak noizko izanen dituen salgai ezartzeko gisan; hobe duela ardien ontsa begiratu, mugaz bertze alderat ihes egin ez diezaioten; bele bikote anitz badabiltzala aurten–, eta egunaren tenore honetan ez baita ohiko behereko parte horretarik nehor igatea goiko pentzeetarat, harritu da guziz Caroline arreba gazteena lasterka igaten ikusi duelarik errekan goiti. Txilibitua utzirik saihetsean," Zer deabru gertatu ote duk?", pentsatzeari lotu zaio, ezin bertzerik buruan erabili," Zer mila deabru?", eta arreba hatsanka parerat heldu zaiolarik hala egin dio galdea:
2015
egin ez dezadan
‎Madariagak, dena den, ez du erantzunik bilatzen psikoanalisian. Nola murgiltzen den pozarren arkeologoa indusketa lan amaigabean, hartara kuriositate egarria inoiz agortu ez dakion, hala alboratzen ditu apropos Madariagak galdera zuzen eta egokiak, ebazpen konkretuekin behaztopa egin ez dezan. Altxor aurkiezin baten bilaketa konstantean ibiltzea bezalako zerbait baita, azken finean, psikoanalisia:
2016
‎Ni neure amarekin geratuko naiz, ez dut bakarrik utziko tipo horiekin. Bazekitela ezertara behartuz gero non bizi zen, besarkada bana eman zien eta laster arte despeditu zen presaturik Karmele amorragarri hura auto barruan urduritzen hasia izanen zen Milan Mircovic jaun errukiorrak segurtasun epearen erdira gabe alde egin ez ziezaion. Garbi ezazu zure gela, eta Kaskagorrik ohe azpikoak ateratzen hasteko esan zion amari.
2017
‎Barne patio heze batera ematen zuela jakin nuen ia hogei egunen ostean. Oraindik mantentzen zituen 80ko hamarkadan jonkiek beren buruaz beste egin ez zezaten ezarritako barroteak. Patioan solasean ari ziren bi erizain gazte.
‎Eskutik emanda egin genuen bidea. Arratsalde luze hartan oso berezia zen zerbait aurkitu uste izan nuen, hondartzan maskorrak biltzen sentitu izan dudan liluraren pareko zerbait, eta eutsi egin nahi izan nion, eskapo egin ez zezan, betiko nire barruan bizi zedin, aurkikuntza gunetik apartatu ahala, poliki poliki, lilura desegingo zela jakin arren.
2018
‎Oroitzapen sortu berriak oroitzapen estatusa izan aurretik hasten gara jada karraskariak bezala haiei ertzetik hozka egiten, alda ez daitezen, iraun dezaten, ihes egin ez diezaguten. Baina, funtzioaren amaieran, egin daiteke ezer, isildu edo mundutik ezkutatu besterik?
‎Bada dioenik berak eginarazi zituela etxe atariko mehatxu pintadak bizi zuen egoera garbiago utzi eta biktima peto bilakatzeko. Bada dioenik existitzen ez diren kontzertuak asmatzen dituela New Yorkeko klubetan, urrutiko intxaurren promesarekin lanik eman ezin dien musikariek ondotik ihes egin ez diezaioten. “Ume handi bat”, diote gehienek, “erraldoi malgua” diote askok; “baldar arina”, “zapatones bat”, hanka bat libertarioaren pausoan eta bestea ikusteke oraindik non; “arrano batek besarkatzen zaitu bere ahotsa entzutean, bere ondoan abestea belatzaren hegadaren pean kantatzea da, gaindiezina da haren ahotsaren hegaldia eszenatokian”, aitortzen diote ia denek.
2021
‎zergatik ote? Oihurik egin ez zezan ala. Mihia ez irensteko gisan?
‎Preso galiziarraren informazioa ez zen txarra, eta Amuategi brigadakoek dena prestatu dute Francoren aldekoek aurrera egin ez dezaten. Eibartarrak dira haietako asko, armez eta bonbez badakite hainbeste.
2023
‎Kanutoa piztu, astindu, eta errautsak alfonbrara erori dira. Zulorik egin ez dezaten bildu ditudan arren, Amaiak hitz egiten jarraitu du oharkabean.
‎Ez nuen oroitzapenetan sartu nahi oro har. Begiak itxi eta albait estutu nituen irudi hark beste bati lekua egin ez ziezaion. Zaparrada gera zedin.
‎Galderak egitea beti da arriskutsua, baina are arriskutsuagoa desgaraiz egitea. Beren buruei egiten dizkieten galdera horiek ez ote dira etorkizunetik igortzen dizkiguten galderak, guk orain geure buruei egin genizkienak, hain zuzen ere Barriok irudikatu dituen pertsonaia hain egiantzeko horiek beranduegi denean egin ez ditzaten?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia