2015
|
|
...rarekin ibiltzea baino besterik ezin dugun, Haren Maiestatea komunikatzen zaigun eta guri digun maitasuna, agerpen batzuekin eta ikuskari hain miragarriekin, erakusten digun era eta moduetan argi ikusten denez; honelako mesederen bat egiten badizue, izuturik ibil ez zaitezten esan nahi dut azken batean hauetakoren bat. Jaunak esaten asma dezadala nahi badu?, biziki gorets dezagun, mesede hori guri
|
egin
ez arren, hain handi eta ahaltsua izanik, kreatura batekin horrelako harremana izatea nahi duelako.
|
|
Susmoz beterik geratzen da, eta ongi da susmoak izatea,, esan dudanez? han geure izaerak berak ere noizbait engaina gaitzakeelako; izan ere, gauza pozoitsuek sarrera handirik izan ez arren, sugandilatxo batzuk bai, lirainak direnez gero, nonahi sartzen dira; eta kalterik
|
egin
ez arren, batez ere jaramonik egiten ez bazaie, esan nuen bezala, irudimenetik eta esandakotik datozen pentsamendutxoak direlako, hala ere gogait eragiten dute askotan. Hemen, sugandilak lirainenak izanda ere, ezin dira sartu egoitza honetan; izan ere, ez dago ez irudimenik, ez oroimenik eta ezta adimenik ere ondasun hau eragotz dezakeenik.
|
|
Eta halako edo holako harrokeria dela dirudi guk gorago igo nahi izatea, Jainkoak nahiko eta gehiegi egiten baitu, gu zer garen ikusita, bere ondora eramateaz. Ez da ulertu behar hau diodanik, pentsamenduaren bidez, zeruko edo Jainkoaren goiko gauzak eta han dauden handitasunak eta haien jakinduria hausnartzera igotzeaz; izan ere, nik sekula ere
|
egin
ez arren (ez nuen horretarako trebetasunik, esan dudanez, eta hain kaskar nengoen, non lurreko gauzetaz pentsatzeko ere ez baitzidan Jainkoak egia hau ulertzeko mesederik egiten, eta ez zen ez ausardia txikia, arrazoi gehiagoz zerukoez pentsatzeko), beste pertsona batzuek probetxu aterako dute, batez ere letradunek, jarduera honetarako altxor handia baita, nire ustez, apaltasunarekin bada.
|
|
Hala ere, haiek erresistentzia jarriko duten gauza ez agintzea priorearen esku dago, haiek ez dutelako berengan indar egiteko indarrik; beraz, esku onez eta behar den maitasun guztiaz eraman lituzke, ahal izanez gero, maitasunagatik men egin dezaten; askoz ere hobeki litzateke hori, eta hala gertatzen da, benetan maite dituela erakutsiz, eta hitzez eta egitez aditzera emanez. Eta kontuan izan dezatela erremediorik hoberena ofiziotan guztiz okupaturik edukitzea dela, irudimena irabioan erabiltzeko aukerarik izan ez dezaten, hortxe baitago gaitz guztia; eta ofizioak ongi
|
egin
ez arren, akats batzuk jasangarriak izan daitezke, galduak dabiltzanean egiten dituzten larriagoak ez jasatearren; izan ere, nik uste dut eman dakiekeen erremediorik egokiena dena, eta eguneroko bizitzan ere ez dezatela izan otoitzaldi askorik; haietako gehienek irudimen ahula dute eta kalte handia egin diezaieke, eta horrez gainera, ez beraiek ez beraiei entzuten dietenek ulertuko ez dituzten ir... Kontuan izan ez dezatela jan arrainik, gutxitan baino; eta barauei dagokienez ere, gainerakoenak bezain etengabeak ez daitezela izan.
|
|
Hau diot, zerbait esaten diotenean erantzun dezan, eta berorrek jakin dezan, mundua orain dagoen eran egonik eta ni Jaunak jarri nauen bizieran egonik, munduaren alde zenbat eta gutxiago egin jendearen iritzian, niretzat hobe dela, eta Jaunaren zerbitzurako hau komeni dela. Egia esan, ezer
|
egin
ez arren, irudimena pixka bat erabiliz gero, beste batzuei entzuten diedana esango lukete nitaz, eta orain ezerez hau ekartzen didanean kontuz ibili beharra dago.
|
|
3 Salazar Granadara doa, artzapezpikua, adiskide min duena, hara eramaten saiatu baita. Han honelako etxe bat egin dadin desira handia du eta ez nuke damurik izango, nik neuk
|
egin
ez arren, egin ahal balitz; baina lehenbizi hori Ziriloren gogokoa izatea nahiko nuke; izan ere, ez dakit bisitariek baimena eman dezaketen fraideen etxeak egiteko bezala mojenak egiteko; frantziskotarrek aurrea hartu ezik, Burgosen egin ziguten bezala.
|
|
Ez dut beste bihotz altxagarririk, berorren aitatasunak Arganda doktore jauna duela jakitea baizik. Eman goraintzi asko; benetan nahiko nuke bera berriro ikustea, eta ez dezala ahaztu esatea mesedez eskatzen diodala ez fidatzeko, jende horrek ez baitio utziko bere askatasuna bilatzeari, lepoak moztuta bada ere, hala egingo dutela esaten baita berorren aitatasuna itzultzen bada; eta,
|
egin
ez arren, beti da ongi aurrez neurriak hartzea zer gerta ere, jende hain odolberoaren artean egonik.
|
|
3 Hori bazenekiela eta ez dagoela zertan gogoraturik esan nahi baduzue, ez zabiltzate zuzen; maisu batetik bestera alde handia dago; zoritxar handia litzateke hemen irakasten diguten maisuez ere ez gogoratzea; batez ere, santuak eta arimako maisuak badira, ezinezkoa da, ikasle onak izanez gero. Bada, otoitz hau eta hainbesteko maitasunez eta guri on egiteko desiraz irakatsi zigun maisuaz, ez dezala Jainkoak sekula baimendu gu Hartaz sarri sarri ez gogoratzea otoitza esaten dugun bitartean, ahulak izanik beti horrela
|
egin
ez arren.
|