Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 243

2017
‎Geneuzkan bitxi apurrak saldu genituen, baina, Alajainkoa!, txakur handirik ere ez zitzaigun geratzen, aitak guztiak enplegatu baitzituen arte laminak erosten. Eta orduan, zer saldu ez genuela... eta zer egin ez genekiela... orduan... amak eta biok pieza bat saldu genuen. Aitak ez zigun egundo baimenik emango, baina berak ez daki gauzak zein gaizki dauden, ez daki zein zaila den merkatu beltzean jatekorik aurkitzea, eta gerra galdu dugula ere ez daki, Alsazia eta Lorena entregatu behar izan dugula ere ez...
‎Egin nezakeen eta egin ez dudan guztia daukat,
‎" Oso desagertuta zaude, borroka argitaletxe horretan argitaratzen duzunetik". " Pamiela bezalako argitaletxe batean ateratako liburu batek aukera asko dauka kasurik egin ez diezaioten. Ez dago aitzakiarik, liburuak dendetan daude, prentsako jendeak jasotzen ditu; orduan norbaitek eman behar du azalpenen bat".
‎Salatu behar dira hainbat hedabide, hainbat elkarte, Guardia Zibila eta Espainiako biktima (batzuen) lobbya eta zenbait erakunde publiko. Egin eta defenditu dutenagatik, batzuk; egin ez dutenagatik beste zenbait.
‎Orduan baino ez litzateke arranguraz gupida eskatzen hasiko txanodunaren orkatilei helduta, prakak malkoz eta mukuz zikintzen. Agian, kontzientzia apurra izango luke lehenago korrika ihes egin ez izanaz damutzeko. Duintasuna da hil zorian berreskuratu daitekeen bertute bakarra, baina koldarkeria lotsagarria gailentzen zaio ia beti, bizitzeko gogoa.
‎JOK: Esan nahi dut, zergatik irrika hori, seme alabek gurasoek egin ez dutena egitekoa?
‎Teoria xume hau lagungarri, egun batetik bestera community manager egin ez garen arren, galdera haiei guztiei erantzuna ematen saiatu gara behintzat. Baina apunte soil hauek diotena praktikan jarri ezean, ezer gutxirako balioko dute.
‎Jendea aurrera eta atzera zebilen bitartean, Mikel etxean zegoen, zer egin ez zekiela. Mikel, 16 urteko mutil gazte liraina zen.
‎Begira, nik hire adina nuenean, askotan sentitzen ninduan zer egin ez nekiela.
‎Poliki poliki itzartu eta oihan baten barrenean zegoela ohartu zen. Harriduraren harriduraz, geldik geratu zen, zer egin ez zekiela, bere ondoan zuen zuhaitzaren adarretatik suge bat zetorkiola konturatu zen arte. Korrika hasi zen eta sugea bere atzetik zetorrela ikustean abiadura arindu zuen.
‎Baina, zin egin ez garela sekula bananduko.
‎Hemen nago, telebistaren aurrean, zer egin ez dakidala. Ez dakit zer gertatzen zaidan, baina ez nago gustura eta ez dakit zergatik.
‎Kaka! Hemen jarraitzen dut zer egin ez dakidala! Kaka!
‎Gizaki batzuek ez gaituzte kontutan hartzen, uste dute ez dugula bizitzarik. Guk, ibiltzen jakin ez arren, eta hitz egin ez arren, bizia dugu.
‎gorde dizkizut isilpekoak, bidegaberik egin ez...
‎Bai, artaburu! Baina modu batean edo bestean horiek jan bai baina lanik egin ez! Ulertzen?
‎Alkaidearengana ere jo zuen segurtasun eske, baina ez zion jaramonik egin, duela gutxi Kattalin eta Garaziri egin ez zien bezala. Bi uren artean egon nahi zuen Lope alkaideak baina egoerak, egunetik egunera, nolabaiteko lerrokatzea eskatzen zion, kontrolak eskuetatik ihes egin aitzin.
‎Nik neuk esango nuke euskaraz hitz egin ez baina ulertzen dutenekin elkarrizketa elebidunak mantentzea ari dela gertatzen iraultza. Ziurrenik paparrean" Euskara Ari Du" txapatxoa eramaten segitzea erabaki duten askok berdin sentitu duela esango nuke:
‎Kostata izan da, baina lortu dut, eta Markina Xemeinen bat gehiago naiz frontoian. Nire ibilbidearen balorazioa egin banu, esango nuke nahi dudan horri uko egin ez dion pertsona naizela". Eta ez da gutxi.
‎batzuek esango dute," zer ari da hau zestalari?", eta beste batzuek berriz," aupa Izaro! Nik egin ez nuena zuk egin duzu".
‎Nora joango dira konturatzen direnean BEC Europako azpiegitura garestiena izan dela, eta oraindik diru publikoarekin akzioak eta akzioak erosten ari garela ordaindu ahal izateko? Aukera zaharren ondorioek arduratu behar gintuzkete, eta ez aukera berriek oraindik egin ez dutenak.
‎Epeltasun bila iparraldetik hegoalderantz doazen hegaztiek Euskal Herrian aurkitzen dute atsedena. Urrutitik begiratzen diegu prismatikoekin, ikaratuta alde egin ez dezaten. Izugarri gustatzen zait Urdaibaiko itsasadarrean pausatutako hegaztiei begiratzea.
‎Baraualdia egitea zuten asmo bakarra. Legebiltzarreko gela bat hartu zuten, D3Mren kontrako epaiketako auzipetuei euren babesa emateko eta epaiketa politikorik gehiago egin ez dadin eskatzeko. Ez zuten oihurik egin, ez zuten ezer apurtu, ez zuten ezer nabarmenik egin, baina Ertzaintzak kanpora atera zituen.
‎Antzina bizkaitarrentzat kantabriarrak izaten ziren kukuak: euren seme alabak soldaduskarik eta erregearentzat zerbitzurik egin ez zezaten Bizkaian izaten zituzten umeak Kantabriako emakumeek. Bizkaitarrek aspaldi ez zuten soldaduska egin beharrik izaten hidalgotza unibertsalari esker, eta Bizkaian jaiotako guztiak nobleak zirenez, Bizkaian jaiotako kantabriarrek ez zuten soldaduskarik egiten.
‎Jaiak izan arren, odolean alkohola zein bestelako substantziak izan arren, dena ez da libre. Denok edo gehienok desfasatu gara inoiz burua galtzeraino, baina gehienok ez dugu ezetz esan digulako edo gure aukera sexual berdina egin ez duelako ondokoa jipoitzen edo gurekin sexu harremanak izatera behartzen. Horregatik uste dut jaiak horretarako aprobetxatzen dituenak urteko beste edozein egunetan ere gauza bera egingo lukeela.
‎Badira hogei urte ezkondu nintzela; eta egun bat gutxiago damutu zitzaidala. Ez da egunik igaro harrezkero senarrak jipoitu ez nauenik, edo burua makurtzeraino oihu egin ez didanik. Batzuek esango dute ezkondu aurretik igarri behar niola, beste batzuek esango dute ez nuela hainbeste aguantatu behar, baina esango dutenak berdin dio; hogei urte eman ditut burumakur, kolpeak nondik etorriko.
‎Gutxi gorabehera bizitza normala izan dugunok ez gara ia ezertaz damutzen, edo hori da jendearen aurrean esaten duguna. Pentsatzen hasten banaiz, egin ez ditudan zenbait zorakeria izango dira gauez loa kendu didaten gauza bakarrak, eta uste dut nire inguruan horrela bizi dela jenderik gehiena. Pentsatzen dut desberdina izango dela zerbait desberdina egin dutenen kasua:
‎Banekien Bukarestera joana zela, eta pentsatu dut triste samar egongo dela. Lanerako buelta gogorregia egin ez dakion bota diot mezua. Ez dit batere ondo erantzun, eta izugarri haserretu naiz.
‎oinetara ihes egin ez diezaion.
‎arineketan ihes egin ez dezadan.
‎Herria hutsik zegok, eta orduan ez diat uste inongo familiatan utzi ahal izango duanik. Nahi duana egin ezak, baina haur horretaz libra hadi! Bihar goizeko bederatzietan martxan jartzeko agindua zeukaagu eta ez diat ordurako ume itzalik ere ikusi nahi!
‎2014ko ekainaren 22an, igandea, bi akusatuak eztabaida sutsuan murgildu ziren, lekuko guztien arabera, elkar irainduz, parean jarritako guztiarekin borrokan amaitu arte. Ertzaintzaren presentzia derrigorrezkoa izan zen gertakariak gehiagora egin ez zezan.
‎Haragiaren bekatutik begiratzeko seigarren manamendua konplitzeko erremedio handia bada ere haragiaren plazera zein gauza apurra eta laburra den kontsideratzea, ordea, ez da ttipiagoa plazer ttipi labur hark zein ondorio gaiztoa bere ondotik uzten duen halaber kontsideratzea eta ongi gogoan edukitzea. Zeren plazera iragan den bezain azkar, han da atsekabea, han da berehala damua, urrikia, atsekabea eta egin ez balu nahia.
‎Zeren nik konparazio honetan esan nahi dudana da badela bekatuetan neurri bat, badela ez aitzinago iragateko marra bat eta kontu bat. Eta lehenbiziko bekatua egiteko ere bai, baina guztiz ere handik aurrera hurrengoa egiteko behar dugula izan beldur, zeren hartaz, lehenaz egin ez dena, neurria bete baitaiteke.
‎Anitz egur eder gelditzen da oihanean ekarlerik gabe. Jarraitunik izan ez duena, mandaturik edo salorik egin ez zaiona, inork ernatu, oroitu eta behartu ez duena esan daiteke segurki bere ohorean dagoela, ez dela erori eta ez limurtu.
‎Hirugarren kaltea da: ez da arnegurik, juramenturik eta ez faltsukeriarik emakumeetan itsutua dagoen batek egin ez dezakeenik, eta ez gezurrik ere esan ez dezakeenik.
‎Nahi duzu zuk ezen egin behar zenuen deskargua eta egin ez duzuna zure ondokoak egin dezan.
‎Beraz, honelatan, juramentu egiten duzunean, lehenbiziko gauza: behar duzu egin ez gezurrez eta ez dudan ere, baina, ustez bederen, egiaz eta egiaren gainean.
‎Eta hau ez da miresteko. Zeren ez da bekaturik, koleran itsutua dagoen batek egin ez dezakeenik.
‎Koleran zarenean egiten duzu anitz erokeria, eta gero, kolera hura joan zaizunean, etortzen zaizu erokeria haien urrikia eta egin ez bazenitu nahia.
‎Ez deus galde, ez bila, ez jakin. Eta jakinez gero ere, egin ez jakin irudi, disimula, ez egitekoari jabe, ez bere gainera har; egin bere burua itsu, mutu eta gor.
‎3 Are gehiago hirugarren arrazoia: maiz behar da konfesatu, zeren maiz konfesatzeak haserretzen du Deabrua, eta, are, eroturik eta zoraturik bezala, zer ari den eta zer egin ez dakiela ipintzen du.
‎Bekaturik egin ez duena ez da deusen beldur, baina bai penitentzia egiten eta bere bekatuak erremediatzen ari dena; hura beldur da, zinez bermatzen da, beroki maneiatzen da eta, hala maneiatuz, iragaten da anitzetan ere lehen justu izan dena baino aitzinago.
‎Et agricola eam terram plus amat, quae post spinas uberes fructus profert quam eam, quae numquam spinas habuit et numquam fertilem fructum producit. Kapitain batek estimatzenago du, gerlatik ihes egin ondoan, bihurturik, balentria handiak egiten dituen soldadua, behin ere ihesik egin ez duena eta balentriarik ere egiten ez duena baino. Halaber, laborari batek ere nahiago eta maiteago du anitz belar gaizto izan duen lurra eta gero haietatik garbitu ondoan fruitu anitz ekartzen duena, behin ere belar gaiztorik izan ez duena eta fruiturik ere ematen ez duena baino.
‎Hala, bada, gure Jaungoikoak ere du maiteago, bekatu egin ondoan beroki eta bikoiztuki obra onetan enplegatzen dena, bekaturik egin ez duena eta obra onak ere hozki, epelki eta laxoki egiten dituena baino.
‎Si homo non peccasset Deus incarnatus non fuisset. Baldin gizonak bekaturik egin ez balu, ez zen Jainkoa gizon egingo.
‎Donostia, 2017ko martxoan hainbeste beldurtu, pasatuko da hau ere, zer gertatuko da ba, merezi izan du eta aski da, Harry Potter dirudi, baina Harry Potter pakistandarra, kimioterapia egin beharrik ez, onartzen dut jainkoen zigorra, ez, mesedez, ez, zergatik joanerakoan, itzulerakoan gertatu besterik ez, nork esan dezake Metropolitanean La Bohème ikusi duenik ohaide izan dituen bi emakume zoragarri albo banatan izanda, Walter Pensacola alua nirekin batera hilko duk behintzat, putakumeak aurre hartu nahi zidaan Sintasolen salmentekin, orain ikusiko duzue zer den ona, orain ikusiko duzue zer den garrasi egitea, kendu ba labana, kakanarru bat duk, itxaropena da galtzen den azkena, oraintxe galdu dudalako dakit, trilogiako azken alea nola bukatuko ote da, bye bye, gizontxo, que os den, jainkoarengan ez dut federik, baina aukeran nahiago jainko asko dauzkaten erlijioak, montaña rusa al da, ama, montaña rusa al da, beste mezu bat utzi behar nion Orlandori erantzungailuan, ez hain patetikoa, eta mobilean grabatzen badut, aurkituko ote dute onik trastea, bada giltza bat armairu gaineko sobre gorri batean, giltza horrek zerako tiradera irekitzen du, esango dut, bizitza asegurua eskaini zidatenean, klikatu genuen ala ez genuen klikatu, badaezpada hobe da hegazkin txartelak beti Visarekin ordaintzea, suge larruzko bota zuri horiek bai ederrak, eder direnez zapatak, ederra behar du haiek soinean dituzula hiltzea ere, edo ni bezala haiei begira, bitxia hauxe, hil beharrak berak baino gehiago izorratzen nau ondoan zokormazo inpresentable hau dudala hiltzeak, larrialdietako irteeraren ondoan, beharrik, okerragoa litzateke hiesarekin gaixotuko banintz, konparazio, leuzemia, esklerosi anizkoitza, si tú me dices ven, ez dago koberturarik, sesio bikoitza Bellas Artes zineman, ikusiko dugu egia ote den zure bizitza film batean bezala begien aurretik igarotzen zaizun kalaka hori dena, hogeita zazpi, Amy Winehousek eta Jim Morrisonek bezala, heganeskak batez bestekoa baino zaharragoak ziren, azafatoak homosexualak dira denak, susmatu behar genuen zerbait ez zihoala ondo, hamahirugarren ilaran nago, agidanez, Lifevest Under Your Seat, beharrik, hijo de la chingada, hijo de la gran chingada, chinga a tu madre, Walt Disney, ñam ñam, grask grask, guau guau, bua bua, snif snif, contigo mi vida quiero vivir la vida, superbotereak dauzkat, this is a perfect day, drinking sangria in the park, behin bakarrik izan nintzen desleial, baina beranduegi da orain inkesta batean aitortzeko, haurdun geratu ez banintz ez niokeen nire buruari hiltzaile esango, asesino, haxix hitzarekin zerikusia duen hitz bat da, Smoking in the Lavatory is Strictly Forbidden, zein ote da zeraren batez bestekoa hegaldi honetako bidaiari guztiak kontuan hartuz gero, zera zer den, ba zera, zer izango da ba, erre egin behar nituen gutunak, neskapote ederra zegoen ahizpa txikia, eta ni zaharrenarekin kateatu behar, arima ihesi doakit azken esaldi honekin, Boeing bat da hau, ala Airbus bat, konpañero, Fokker bat, fucker bat, fuck bat, zer kostatzen da telefono dei bat, ei zu, berradiskidetu egin behar genuen, garaiz berradiskidetu, business class, oh, my darling, oh my darling Clementine, heriotza dugu zain, bidaiari sarriaren Golden txartela izan arren, ez dut lagun gehiago galduko, ni galduko nauzue, aldiz, tú a Bostón y yo a California, galtzaile bat naiz, beti jakin izan dut, garaiz onartu behar nuen hori, gafitas hori talibana al da, zulatuta daukat galtzerdi bat, ezabatu egin behar nituen ordenagailutik Jenniferrekin atera nituen argazkiak, errapeak miazkatzen nizkiona behintzat, ez ni besarkatu, beltz zikina, you nigger, baina Yetia existitzen da, bai ala ez, y lo que me queda de vida quiero vivir contigo, are you talking to me, hondoratu baietz denak ni gabe, enpresa, familia, hondoratu baietz, orain jada beranduegi da, arre edo iso, testamentua egiteko ordua, King Kong izan al da, ama, zer da profezia bat, desio dugunaren kontrakoa da profezia, ume, eta aurresaten dugu bete dadin desio duguna eta ez profezia bera, ez dut ulertzen, ama, Coral Gableseko etxeak bilobari uzten dizkiot, bakarra baino ez zitzaidanean geratzen, laugarren mailakoa, procesal, suerte que mis pechos son pequeños y no los confundes con montañas, lero, lero, lero, hau nik adina merezi duenik ba ote batere hegazkin honetan, nik ere aitortzen diat bizi izana, Pablo (eta edan izana, edan), dos gardenias para ti, con ellas quiero decir, eskala gehiagorik ez JFKko itxarongela nazkagarrian, David Brubeck Take Five, Herbie Hancock Cantaloupe Island, you sinner, stand up and clap your hands, uste baino lasaiago ez ote dago, bada, jendea, esan nahi dut, dadas las circunstancias, I" m Spiderman, nadie es perfecto, Carolina del Norte está más muerta que, Municheko Paulaner gozoa, litro bete goizeko seietan dastatzen duten broker eleganteak arraiaz orraztuta, gomina, gomina, gomina, banekien, behin bakarrean larrua jo gabe hilko nintzela, non daude mentazko fisherman" s karameluak behar dituzunean, kale edo bale, autoz joan behar genuen bakantzetan, zapore metaliko hau ahoan, pasta or chicken, and you, madame, chicken or pasta, yes, of course, we do have tomato juice, do you like it with pepper, salt and lemmon, sir, zertara dator hainbesteko iskanbila, ezin al du hemen kristauak lorik egin, kristauak hain zuzen ere ez, bihotza geratuko zaidan une exaktoa, bizarra moztu behar nuen, hora de la muerte halako eta halako, asmatu du horoskopoak, Rosaura, zaude isilik haurra, ez egin negarrik, zergatik dira gonbito egiteko poltsak paperezkoak, eta Beatrizek hiru urte baino ez ditu, bete gabe, izan gaitezen krudelago, izan gaitezen samurrago, har ditzagun arrisku gehiago, eta egin ditzagun hiru gauzak aldi berean, everybody now, CIAk edo herederoek nire mailen arrastoa ez segitzea espero dut, ezabatutako mailak ere ikertzen omen dituzte orain, askoz interesgarriagoak, jakina, esadazu zer botatzen duzun zaborretara eta esango dizut nor zaren, cinco sirenitas te llevarán por caminos de algas y de coral, otorrinolaringologo, zein harro sentitu nintzen hitz hori esan nuen lehen aldian, azioa ederra, gaztetxoaren pozak eta bizitza fantasia enormea da oraindik, urre koloreko baldosen bideari segi, zertarako egin nintzen odol emaile, nire odola unibertsala delako literatura ona bezala, orduan, esan dezaket gutxi batzuei jo niela behintzat, milikaldia egin eta erdi haserretu zitzaidan Denverreko kontrabaxu jotzailea aintzakotzat hartuta hamaikari, zehazki, aire girotua ederki dabil, zorionez, honetarako ipini zidaten giltzurrun berria, bidaiatzeko, ezta, Erromako Trastevere auzoan primitivo ardo hura, Veneziako hoteleko gela hartan euria sartzen eta gu leihoko maratilarekin borrokan, hori zen paradisua, maratila bat da paradisua, garaiz heltzea da paradisua, maratilari garaiz heltzea, ez goizegi baina ezta beranduegi ere, leku egokian une aproposean, Emergency Exit, haragia da paradisua, trenak eta zaldiak estimatzea, gonaduna belauna belaunaren gainean pausatu eta gero agerian geratu zen belaun zatia gona beherantz tiratuz ezkutatzen, eklipse totala Machu Picchun, Empire Stateko ikusmira, Le Big Mac, Stonehengeko kromletxa, lehen koka lerroa eta azkena, ile lehorgailua etxean ahaztu nuen, edonola ere, eso que te, eso que nos, baldin bait ere hegaldia galdu izan banu, Dusseldorf 1 Terminaleko komunean Milango fisio harekin txortan egin nuen hartan bezala, connecting flights, flights and more, oh my God, oh yes, oh, don" t stop now dear, Monteverdi, Haendelen kantatak, Albert Camus, baggage claim, beti ahazten zait, oporrak Cuscon edo Jaliscon, buffet libreko pultsera, baina zertarako saiatu, dena ahaztura izango bada jada, labirinto bat, hilkutxa bertikalak, Montblancera igo nintzen, behintzat, eta Cervinora, segurtasun ziztrin baten truke bere askatasunari uko egiten dion herri batek ez du ez segurtasun ez askatasunik merezi, esloganik ez orain, faborez, luzeegia da gainera eslogan izateko, nork esan zuen hori, Benjamin Franklinek, baina eslogana ez bada zer, hilartitza, barka ez altxatzea, komunera joateko da, arren, the walk of life, ventanilla o pasillo, aireportutik erdigunerainoko taxiaren hirurogei dolarrak aurreztuko dituk, pagotxa, Washingtonen gurasoak ikustea zen asmoa eta zeruan aitona amonak ikusiko ditugu azkenean, laztana, txikitxo, nire begietako nini, asaba zaharren baratzeko kalabazatxo, izango al da Quebec independente inoiz, it" s a cold and it" s a broken hallelujah, baina inoiz ez dut jakin zer den hallelujah zehazki, egia esan, propinak kalkulatzearen nekea, kredituaren amortizazioa, zergak, kontabilitate saileko Rachel, berriro hasi dugu, da cappo, akabo, hori zen dena, beraz, deus ez pentsatzea omen da meditatzea, bazkari batean umiliatu egin ninduten behin pentsatu eta meditatzearen arteko ezberdintasuna ez nekielako, eta orain saiatzera noa, ezertan ez pentsatzen saiatzera, meditatzearen eta pentsatzearen arteko ezberdintasun horretan ere ez pentsatzen, Psikosia eta dutxako labana, Nusrat Fateh Ali Khan, ali maula ali maula ali dam dam, harrapatu eta kendu horri labana, Matt, edo iltzatu lepoan borborka geiser hasi arte, txarriboda, hay una guerra, yes indeed, there" s a war, hori beti, bi potrorekin, where the streets have no name, yoga, yoga egitea onena, hanka sartze gehiagorik ez, lagunei hozkia emateko moduko txerrikeria desatseginik egiterik ez, Fasten Your Seatbelts, etxetik estututa etorri naun ni, estropezu gehiagorik ez altzariekin eta kaleko espaloi ertzekin, bracketak hortzetan jarri beharrik ez, ez dut anaiaren eztei egunean speechik bota, bota ditzatela nitaz speechak eta laudatioak nire hiletan, a zer deskantsua, bai mutil ona, beti kasu egiten zuen igogailuan, igogailurik ez geneukan, eskaileretan orduan, zer da errukia, ama, errukia granada bat eskuetan lehertzen zaizunean ingurukoak zipriztintzen dituena da, eta bitartean, bitartean heldu eskutik, I wanna hold your hand, nire diskorik onena grabatu gabe eta nire traje bakarra tintorerian, karu ordaindu nituen eta ez ditu ahizpak nik ekarritako erronbo berdeko txapin zuriak sekula estreinatuko, inork ez du hildako maskotez hitz egiten hegazkin istripuetan, oporretara joateko mania aluba, igualeko geunden gu etxe zuloan goxo, pues vale, pues eso, ilea tindatu behar neketsua, aurten urdina zegoen modan, azul eléctrico azul petróleo, Pasoliniren nobela amaigabea, zenbat gauza amaitu gabe eta ze nezesidade dago amaitzeko, ezta, utzi erdizka mitina, joan ta bila, fini, agur Nobel sariari, hura bai kontzertua, Brucek urte hartan eman zuena, it don" t mean a thing if you ain" t got that swing, non dago nire ezpainetako rougea, ea nork daukan orain txalekua jartzeko barrena eta umorea, urdaila edo gibela, oxigeno maskarak, xanpaina eskatu behar nuen, Lufthansan beti egiten dudan bezala, aizu, baina hau American Airlines da, aizu, baina ni mekazalea izateak ez du esan nahi honekin ados nagoenik, trenkatu, trenkatu zintzurra horri, zerotik hastea nekagarriegia zen, errepikakorregia zen dena jada, jainko maitea, jainko potoloa, mila esker suizidio lagundu honengatik, ni ez nintzatekeen sekula nire kabuz ausartuko, aitaren, semearen eta izpiritu santuaren izenean, amen, amen, amen, more tea anyone, bai mesedez, hartuko nuke more tea, holly ghost, holy shit, holy crap, hirutasun santua, with or without you, mierda, mierda, mierda, le llamaban Trinidad, nik aitaren antza daukat, baina nork izango du nirea, ongi merezia daukagu, hegan egitearen harrokeriak ezin zuen beti doakoa ...a alemanez Schaudenfreude, eta egin negar, exajeratu gabe, hamar edo hamabost minutuz, ez derrigorrez segidan, koordina zaitezte, txandaka zaitezte negarraren arte noblean eta lana elkartasunez banatu, nire bilobak, nire biloba koitaduak, edo nire seme alabak, nire seme alaba zozo eta motzak, fundamentalista zikinak, agur ba, maite zaituztet (oraindik), this is it, ez al zen hori Michael Jacksonek egin ez zuen biraren izenburua, fucking muslims, a zer kiratsa, tapiz horren gaineko gonbitoak Pollocken koadroa dirudi, hasieran kendu behar nion labana, what the hell, putos moros, zergatik ez dio inork labana kendu, nola pasatu du kontrola lehenik eta behin, qué sé yo, tatatá, bizitza ez da hainbesterako, baina ez dago besterik, zer nahi duzu esatea, nire buruari hitz egiteko mania puta hau, es ...
‎" Koaderno hau suntsitu eta zakarretara botatzeko". Baina hala ere, kontu handiz sailkatu eta gorde zituen koaderno guztiak; Kafkak egin ez zuen eran, Cioranek ere ez zuen norbere lana zaborretara botatzeko ardura mingarria bere gain hartu. Besteak beste, lagun eta ezagunen erretratu gupidagabeak ageri dira koaderno horietan, adiskide hauek X letraz edo inizialekin bakarrik izendatuak ageri diren arren.
‎galdera egin ez diotenak
‎Baina gauza bat jakin behar duzue: zaldi zuri hori da haien indarra, hori uste baitute dela borroka irabazteko giltza eta horregatik harrapatu eta neure dorretxera eraman beharra dago, kosta ahala kosta, eta bai buhame eta kauterei, eskarmentu ederra eman behar diegu berriro halakorik egin ez dezaten. Herritarrok, dirudienez iritsi da eguna non aspaldiko partez, basoko eta goiko larreetako indar ilunek gure herria menderatu nahi duten.
2018
‎Hamabost hamasei urterekin nik ez nuen euskaraz berbarik egiten. Banekien, baina egin ez. Eskola orduetatik kanpo behinik behin.
‎Ez dut uste gure bizitzan euskaldunik egongo den honako adibide bati aurre egin ez dionik. Tristea da bai, baina hori da hizkuntza txikiak hitz egiten dugunon patu malapartatua.
‎Albert Einsteinek, berriz, zioen" Sekula huts egin ez duenak ez du inoiz berrikuntzarik egin". Ni arrain txikia naiz eta gaur ur handitan igeri egitera etorri naiz.
‎Euskaltzaindiak hizkuntza akademia klasikoen Corpus Plangintza lantzeaz eta garatzeaz gain Status Plangintza lantzeari ekin lioke bere lan esparrua zabalduz eta berrituz, beti ere, euskararen etorkizunaren mesederako, izan ere, Albert Einsteinek ziotsan bezala" Emaitza aldatzea ezinezkoa da beti berdina eginda". Berrikuntza eta garapenerako beldur guztiak uxatu behar direla ere zioen Einstein jaunak:" Inoiz hutsik egin ez duenak, ez du sekula ezer berririk egiteko ahaleginik egin".
‎Bilduk Sopelako udala eskuratu eta mezu positibo gisa saldu zuen kiroldegian lehen aldiz euskarazko ikastaroren bat emango zutela. Zalantzarik ez, inoiz egin ez bada, positiboa da behingoan egiten hastea, baina erreparatu beharreko auzia da udal independentista batek sopeloztar euskaldunei erdaldunei baino zerbitzu gutxiago ematen dizkiela. Eta inork ez diola erreparatzen aisialdi hori etxean telebista aurrean gertatzen dela neurri handian, eta etxeko supazterra espainolez dela gaur egun Barakaldon zein Azpeitian.
‎Euskarara nator: esan liteke, esan ohi den bezala, administrazioak diru gehiegi gastatzen duela hizkuntzaren sustapenean, hizkuntza horri inolako erreparaziorik egin ez zaionean mendetan, erregimen desberdinetan, diktaduran sufritutako debeku eta pertsekuzioarengatik?" (16).
‎Zakotean gutuna neraman eta bihotzean justizia egiteko esperantza. Aita Sainduak gutun hura irakurrita, bere aliatu ziren espainiarrek gure erresuman eta kaperan egindako triskantza, hilketa eta bidegabekeriak jakinen zituen, jakinen eta zigorturen gainera; nafar higanotek nehoiz egin ez zutena, gaztelar katoliko haiek, Jainkoaren eta Aita Sainduaren izena lohituz, egin baitzuten. Jaungoikoaren mugagabeko justizia eta zuzentasuna iristear zeudelakoan, Aita Sainduaren hitzordua eskatu nuen.
‎Esku artean Aita Saindu berberak sinatutako bulda zeramaten, non Joan III. Albretekoa eta Katalina gure errege erregina legitimoen alde borrokatzen zuen lagun oro preseski eskomikatzen zuen. Gure errege erreginak higanotak (4) ziren, bai, baina ederki errespetatzen zituzten dotrina guztiak, inbaditzaile gaztelarrek egin ez zutena. San Joan Zaharreko kapera zaintzen genuen hiru zaldunok ez genuen nehoiz zalantza izpirik ukan, eta inbasioaren hastapenetatik leialtasuna erakutsi genien bai gure herriari eta bai erresumako benetako monarkei.
‎Joxe gaixoa, zer esan eta zer egin ez zekiela, bere jarlekuan eseri zen. Orduan markesaren senarra barkaziozko hitzez desenkusatu zen:
‎Ahal duan ongia egin ezak denbora duan bitartean.
‎nitaz egin ez dezaten pentsatu duten iseka.
‎Sainduier ere egin ezak heure ezagutzia,
‎Ahoa zabaldurik zeukan, eta hortzak erakusten zituen. Estutzen hasi besterik egin ez bazen ere, bizkarra bihurritu zidan, eta bizi guztirako utzi zidan minduta.
‎Han topatu genuen Belarri Makur. Ez dakit nola ihes egingo zuen, bezperako gauean haitzuloetan lo egin ez bazuen behintzat.
‎Zuhaitzik zuhaitz etorri zen, adarretik adarrera eta zuhaitzetik zuhaitzera jauzi eginez; bizkor etorri, gainera. ...n ari naiz oraindik ere, iratzarririk idazten ari naizela, zuhaitzik zuhaitz jauzika, lau eskuko izaki iletsua, amorruz oihuka, han eta hemen gelditu eta ukabil itxiaz bularra joz, hamar hamabost oineko jauziak eginez, esku batez adar bati heldu eta beste jauzi baten ondoren beste eskuaz beste adar bati heltzeko eta hala segidan, zalantzarik gabe, bere zuhaitzez zuhaitzeko bide hartan nola edo zer egin ez zekiela behin ere gelditu gabe.
‎Azkenean isatsa hanka artean sartuta alde egin zuen gure burletatik, txakur egurtu bat bailitzan. Ahalegin guztiak egin genituen ihes egin ez ziezagun, baina oihanaren ertzera iritsi ginenean, urrutiko puntutxo bat besterik ez zen.
‎(Gazteak gelan aurkitzen dituen kable batzuekin lotuko dizkio Juleni hankak eta eskumuturrak; ohe gaineko bandera izardunaz estaliko dio ahoa, Julenek oihu egin ez dezan. Nahiz eta Julen orain arte paralizatua egon den, une horretan urduri mugitzen hasiko da, bat batean esnatu izan balitz bezala; ongi lotu dizkiote gorputz adarrak, ordea, eta apenas arrastaka ibil daiteke.
‎Eurekin berba egin ez arren, halako adiskidantza daukat parkera etortzen diren batzuekin. Nire ondotxoan jesartzen dira, halako moduan ze euren bihotzen taupak nireak balira legez entzuten ditut.
‎Aiztoa bertara zuzendu nuen zainak mozteko asmoz baina ez neukan indarrik eta eskuetatik ihes egin zidan. Izerdi patsetan nengoen eta zer egin ez nekiela, amaren logelara joan eta kaxoitik zapi ilun bat hartu nuen, begiak estaltzeko. Bigarren aldiz saiatu nintzen, zapia begien inguruan nuelarik, izua aldenduko zitzaidalakoan, baina, ez zen hala izan.
‎Aurpegiaz lurra jo eta sudurretik odola zerion. Zer egin ez nekiela gelditu nintzen. Bitartean, txikia masailak lehertu beharrean negarrez ari zen.
‎BMWaren lau gurpilak zulatzearena haiek basoan sartu eta ordu laurden batera edo, itzultzean ihes egin ez dezaten. Ados al gaude?
‎Egin ezak lo, Txurruta, egin ezak lo, eta eman ezak bakea.
‎" Ez duk lan hontarako balio. Alde egin ezak lantokitik". Esan zidak.
‎268); harri jasak ere eragiten ditu, edo berdin idorteak, Oñatin (Barandiaran, 1961: 31), eta bere harpeko sarreran konjuratzera joaten ziren apezak urtero, errogazio garaian, kazkabar egin ez zezan.
‎Urte oroz Salbatoreko beila egunean, Besta Berri ondoko igandean, Bithiriñako beilariek ezkoa eta meza saria ekartzen zituzten Saindu deitzen duten neskari eskaintzeko; hori egin ez zuten batean harri erauntsiak xehatu omen zuen Bithiriñako uzta guztia.
‎Siniukhaiev tenientea, komandantea errieta egitea joan baina errietan egin ez eta bertan behera utzita isildu zen leku berean zegoen.
2019
‎Segituan jauzi zen amildegian bere gainera Buck. Biak harkaitz ebaki haietan, erdi borrokan korapilatu ziren, beste bi gizonak banatzeko zer egin ez zekitela.
‎Gogoan gordetzen dugu gure ezkon egunaren data edota izatezko bikote bilakatu gineneko eguna, edota elkarrekin bizitzen jarri gineneko eguna, edota... zorionez hainbeste dira gaur egungo familia ereduak! eta gure senide zein lagunen urtebetetze egunak, zoriontzeko besterik ez bada ere. Bizitza osoa mugarriz beteta dago, denboraren ibilbidean jarritakoak, eta atzera begiratzen dugunean mugarri horietara jotzen dugu egin duguna eta egin ez duguna ikuste aldera.
‎Borreroak lepoa ezin zitzaiola moztu esaten zuen, burua bakarrik zuelako; eta inoiz egin ez zuena ez zuela gerora ere egingo aitortu zuen.
‎Izenpea egin ez baduzu esan zuen Erregek, zuretzat hainbat okerrago, horrela zure errua larriagoa baita.
‎Ospa, Huck, ospa Huck, alde egin ezak, bizi nahi baduk.
‎Agian berak egin ez zuelako da,
‎Izeba, barkatu, nahiago nuke egin ez banu, baina ez zitzaidan bururatu!
‎Berak sorgindu omen zuen behin nire aita... Baina gutxiena uste zuenean, hartu omen zuen harri bat eskutan, eta txikituko omen zion muturra ihes egin ez bazuen. Ba, begira, gau hartan bertan ukuilu batetan omen zegoen mozkortuta.
‎Amorrua sentitu du, gelditu eta bera ere harrika erantzuteko gogoa piztu zaio. Horixe nahi du mendizaleak, arroilatik gora egin ez dezan. Baina Martxelo ez da gelditu eta gora hasi da ahalik eta bizkorren.
‎Eta, hain zuzen, buelta ematean ikusi du: goian norbait dago hari begira, ikusitakoak izututa, ezbaian, korrika hasi edo zer egin ez dakiela.
‎Hamasei urterekin hartu zuen eltzetzuak nire anaia portuges bat pasatzen; mugan izan zen eta anaiaren atorrarekin gelditu zen eltzetzua. Ipar aldera egin zuen ihes anaiak, baina, zer egin ez zekiela itzuli zen; hartu zuten, eta Iruñeko espetxera eraman. " Vagos y maleantes" zeritzana leporatu zioten.
‎Horregatik izango da zu urratu baino egin ez izana.
‎Erdi ezkutuan hasi nintzen korrika, lotsa ematen zidan oso poliki nindoan eta. Korrika egitea gauza erraza dirudi, baina sekula korrika egin ez duen norbaitentzat bi kilometro jarraian egitea ez da txantxa. Atera kontuak, kilometro bat egiteko 6 minutu behar badira, guztira 15 minutu egin behar dira korrika segidan, eta bada zerbait.
‎Lau neska atera ginen, eta anbulantzian bukatu nuen", gogoratu du. " Ohitu gabe nengoen hain lasterketa luzea egitera, lehen aldia nuen, eta jan edana nola egin ez nekienez, lurrera ziplo erori nintzen bi kilometro falta zirela. Hala ere, bukatu egin nuen lasterketa, eta gero izan zen anbulantziarena".
‎Banekien ondorioz zer egin, Amodio egin ezik, Jean Philippe Toussaint idazle handiaren liburu titulu baten oihartzunaz balia: orainaz gozatu musika entzunez eta edariak hurrupatuz, Baionako LGBT gune xaloaren altzoan, etxeratu gero, eskuak sakeletan, Maddik eskaini dokumentua arraposki arakatu aurretik.
‎798 Sentibera ez da gauzak kontuz bideratzen dituena, besteek gauzak kontuz egin ez ditzaketelako ardura bere gain hartzen duena baizik.
‎sar ezak, sar sudurra, ihes egin ez dakian putza. Txikito!!!
‎Otsailean edo beste edozein hilabetetan. Horregatik gogor besarkatu nahi zaitut, alde egin ez dezazun. Baina ihesi doaz indarrak.
2020
‎Nikaraguako iraultza sandinistaren baitan, bertako emakume txiroen esperientzia azaltzen zaigu, gerrillariena, kanpotik etorri den yankiak iraultza egiten ari den nikaraguarrari lezioak nola ematen dizkion, eta azken honen akidura eta haserrea, betiko kritikaren aurrean: " Gaingiroki begiratzen gaituzue eta zuen herrietan egin ez duzuena, guk, orain, berehalaxe egitea nahi duzue. Zuek ere azken finean dolarrekin etorri eta epaitzeko eskubidearekin sentitzen zarete".
‎Zerrenda luzea da, genero ezberdinak, halako baieztapen txepelik entzuteko. Baina kontua da, oraingoan ere, iradokizunei kasu egin ez eta hasieretara jo duela jurnalista ustez grazios eta orain kritikari arropak beztitu dituen honek. Mugetan lehen eleberria aukeratu dio kritika arkeologikoa xede duen saila berrabiatzeko.
‎Irudikatzen dut testu honen esanahia, baina ez dut gehiago agertu nahi, irakurleak ospa egin ez dezan. Ziur itzuliko dela.
‎Fikzioaren arloan, sortzailea izanik, bizitza osoan idazkera egokiaren bila ibili zen. Entsegugintzan, gogamen filosofikoari muzin egin ez zion saiogilea izan zen, piano jotzailea, hizkuntzalaritzan, dialektologian, fonetikan, soziolinguistikan eta glotopolitikan aditua eta aritua, unibertsitate irakaslea, euskal presoa, erbesteratua eta errefuxiatua, ETAren fundatzailea eta borroka armatuaren amaieraren aldarrikatzailea, existentzialista eta, jakina, euskaltzalea.
‎laban egin ez diezaion.
‎Politika zentralista gorabehera, koronabirusaren izurria eta harekin batera beldurra hasi baino egin ez diren egunotan, ederrena izango litzateke izurriaren amaieran, Albert Camus idazlearen Izurria liburuko Bernard Rieux mediku kronikagileak bezalatsu, baieztatzeko moduan egotea gizakiok mirestekoa gehiago dugula mespretxatzekoa baino, komunitate sentimendu solidarioa gailendu delako gure egoismo indibidualaren gainetik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia