Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 23

2015
‎Zeure borondate aldakorra galdua ikusiko duzunez gero, gehiago ez da izango aldaketarik; izan ere, hain indar handia izan du Jainkoaren graziak, non bere jainkozko izaeraren partedun egin baitzaitu. Oso osoan egin ere, on gorenaz ahazteko ahalik eta ahaztu nahi izateko ahalik ez izateraino, eta beraren maitasunarekin batera hartaz gozatzeari uzterik ez izateraino.
‎bata, alderik onena aukeratu zuela Mariak esan zuela. Eta egin ere, Martaren ofizioa egin zuen, Jaunari oinak garbitzean eta bere ileaz xukatzean, eta uste al duzue penitentzia txikia izango zela hura bezalako andre batentzat, kale haietatik joatea, eta beharbada bakarrik, nola zihoan erreparatzeko gogo berorik ez zuelako, eta egundo ere sartu ez zen lekuan sartu, eta gero fariseuaren gaizki esate eta sufritu beharreko beste gauza asko sufritzeko?... Izan ere, hura bezalako emakume bat hainbesteko aldaketa egiten herrian ikusi, eta dakigunez, hain jende txarraren artean, Jaunaren, beraiek hain amorru handia zioten haren, adiskidea zela jakitea nahiko baitzen nolako bizitza izan zuen gogora ekartzeko, eta orain santatzat agertu nahi zuela, argi baitago berehala aldatuko zuela janzkera eta gainerako guztia; bada, gaur egun hain ospetsuak ez diren pertsonengatik beltzak esaten badira, zer izango ote zen orduan?
‎Berak esan zigun zortzi eguneko epea eman geniezaiola erantzuteko, eta ea prest ote geunden berak esan dezana egiteko. Nik baietz erantzun nion; baina nik hori esan arren eta uste dut egin ere egingo nuela (asmoa aurrera eramateko beste biderik ez bainuen orduan ikusten), hala ere sekula ere ez zitzaidan kentzen burutik egingo zelako ziurtasunik. Nire lagunak fede gehiago zuen; hura, zernahi esaten ziotela ere, ez zegoen inola ere asmoa alde batera uztera.
‎Txiki egiten zitzaidan etxea; halaxe zen izan ere, eta ez zirudien monasterioa izateko bidean zihoanik; beste bat erosi nahi nuen (ez zegoen zerekin, ez zegoen erosteko erarik, ezta ez nekien zer egin ere) haren ondoan zegoena, nahiko txikia hau ere, eliza egiteko; eta egun batean, Jauna hartu ondoren, esan zidan Jaunak: Esan dizut sartzeko ahal duzun bezala.
‎Pixka batean nirekin honela egonik, eta ni aintzaz eta pozez beterik, nire ustez, inoiz baino pozago eta poz hartatik sekula ere aldendu nahi ez nuela, biak zerura igotzen ikusten nituela iruditu zitzaidan aingeru aldra handiak lagun zituztela. Ni bakardade handian geratu nintzen, baina hain kontsolatua eta jasoa eta otoitzean bildua eta samurtua, non, tarte batean ezin izan bainuen mugitu eta hitz egin ere, ia neure senetik irtenda nengoen-eta. Jainkoagatik desegiteko gogo biziarekin geratu nintzen eta ondorio bereziekin; guztia gertatu zen, hala ez zela pentsatzen saiatu arren, Jainkoaren gauza zelako duda izpirik ez izateko eran.
‎Bai pena hartzen duela hartan dauden haiengatik, batez ere otoitz jendea eta Jainkoak graziak egindakoa bada! Deiadar egin nahiko luke zein engainaturik dabiltzan adierazteko, eta batzuetan egin ere hala egiten du, eta hamaikatxo eraso erori zitzaizkion gainera. Apaltasun gutxikotzat dute eta besteei irakatsi nahirik ari dena bezala, haiengandik ikasi beharrean, batez ere emakumea bada.
‎Eta hala egin zuen; izan bedi bedeinkatua beti betiko! Eta hain benetan egin zuen egin ere, non hitz egiten didan bakoitzean zoraturik bezala izaten bainau; eta nik ikusi ez banu, zalantzan jarriko nuen hain epe motzean hain mesede handiak egin izana eta Bere gauzetan hain okupatua eduki izana, lurrean bestetarakobizi denik ez baitu ematen.
‎Medina del Campora bidean zegoela esan zidan, eta ni harantz banindoan Valladolideko fundaziorako, bide zuzena zela eta ikusiko nuela. Nik baietz esan nuen, eta egin ere hala egin nuen, ekainean abiatu bainintzen Ávilatik moja lagun batekin eta aita Julian Dávilarekin, bide hauetan laguntzen zidala esan dudan apaiz Ávilako San Josereneko kapilauarekin.
‎Baltasar Alvarez zeritzan, une honetan probintziala dena. Berak eta gainerakoek esan zuten ahal zutena egingo zutela kasu honetan, eta egin ere halaxe egin zuten herrikoen eta prelatuaren baimena lortzeko, pobretasunezko monasterioa izanik, alde guztietan baititu zailtasunak; eta horrela, egun batzuk behar izango ziren bideratzeko.
‎Behin, Jainkoagatik gauza asko utzi zituen pertsona bati hitz egin ondoren, gogora etorri zitzaidan nik Harengatik ez nuela ezer utzi ezta, egitera behartua nagoenez, ez dudala haren zerbitzurako ezer egin ere; eta nire arimari egin dizkion mesede ugariei erreparatuz, biziki nahigabetzen hasi nintzen, eta esan zidan Jaunak: –Badakizu ezkontza dagoela nire eta zure artean, eta hori bitarte dela, Nik dudana zurea da, eta horrela, igaro nituen neke eta samin guztiak ematen dizkizut, eta beraz, zeure gauza legez eska diezazkiokezu nire Aitari?.
‎Etxeko jaun andreei deitu zieten gero; jabea, esan dudanez? jaun handikietako bat zen, eta haren emaztea ere andre handikietakoa; biziki poztu ziren beraien etxea monasterio bihurtu zelako, eta horregatik ontzat jo zuten; dena dela, ezin zuten egin ere besterik. Geroago, beste egun batean, eskriturak egin ziren eta etxearen herena ordaindu zen, hau da, elizgizonak eskatu zuen bezala egin zen guztia, gauza batzuetan hitzarturikoa baino zama astunago ezartzen baitzigun, baina beragatik guztia onartzen genuen.
‎12 Batzuetan ikusi izan dut on Antonio hau eta hitz egin ere bai berari. Askoz ere gehiago eduki nahi luke, dena uzteko.
‎Guztia egiten duenari aintza. Berak nahi beza berori beti aurrera eta aurrera joatea haren zerbitzuan; izan ere, sarian neurririk egongo ez den era berean, Jauna zerbitzatzeko ahaleginean ere ez du egon behar, gutxienez egunero pixka bat aurrerago egin baizik eta kementsu egin ere; izan dezagula beti borrokan gauden itxura, halaxe baikaude, eta garaipena lortu arte ez dugula deskuidatu behar.
‎4 Hemengo korrejidore jauna, hura zerbitzatzeko gogo bizia baitut? burua berotzera etorri zitzaidan (eta egin ere egin du) berorri eska diezaiodan hor dagoen monasterio batean (uste dut moja oinutsetako batean esan zidala) har dezaten moja izateko Joan Buedoren eta Leonor Hermosaren alaba bat. Bai neskatilak eta bai gurasoek badituztela eskatzen diren dohainak, diote.
‎Etxe guztietan ezin dut egin ohi nuena, gauzak botoen bidez erabakitzen direlako. Eginik dauden konstituzioek agintzen dutenez, hamabi urte bete arte ezin dute abiturik hartu, ezta profesa egin ere hamasei urte bete arte, eta, beraz, ez dago horretaz zertan hitz eginik.
‎5 Ordenako arazoetarako laguntza ematean zein eskuzabal jokatu duen esan zidan. Jainkoak ordain biezaio, nik une hartan ez bainekien zer egin ere hemendik. Handiena eginik dago, egunetik egunera mezu ofiziala itxaroten baitaude eta albiste onak daude.
‎7 Pixka bat sendoago egon nadinean, artzapezpikuari hitz egiten saiatuko naiz, eta Madrileko horretarako baimena ematen badit, askoz ere hobe litzateke, konparaziorik gabe, beste leku batera eramatea baino, beraiek nahi dutena ez bada moja hauek ni oinazetzeraino sentitzen baitute. Eta hau egiten den ikusi arte, ez diot idatzi Segoviako ama prioreari ezta serio hitz egin ere hemen, hura hartzeko kontuaz; izan ere, uste dut, ama prioreari hori atsegin ez bazaio ere, guztiek nahi izango dutela; eta berandu egiten zait, aita bikarioak idatzi didanez, dudalako hemen egon ibiltzeko eran egon arte baizik, eskrupuluak ematen baitik; eta Segovian asko dira eta orain beste bat hartu nahi dute, baina behin behineko eran egonik, emendio handirik ez die egingo....
‎Ez dut uste gaizki datorrenik, bada, dioenez, hor ezer esango dionik ez denez gero, nik neuk hemendik esatea, harrotu ez dadin. Zentzugabekeriarik, behintzat, ez du esan nahi ezta egin ere, antza badu baina. Jainkoak nahi beza asmoa beti beraren zerbitzurako izan dadila, hau ez baita inondik ere gauza txarra.
‎4 Jakin beza hemen izan dela aita frai Pedro Fernández. Berak dio, Tostadok bisitarien gain eskumenik ez badakar, aktak egongo direla indarrean; baina eskumen hori badakar, ez dago zer esanik, obeditzea eta beste bideren bat bilatzea baizik; izan ere, berak uste du komisarioek ezin dutela probintziarik eratu ezta kontseilaririk egin ere, haiek zutena baino aginpide handiagorik ez badute, eta horrela egoki izango da beste bideren batez baliatzea. Guztia egiten duen Jainkoak lagun diezagula, eta laster batean eman diezaiola berorri osasuna, bere errukiagatik, guztiok eskatzen diogunez.
‎Gaizki ari da gure aita, belzkeria handi handia baita. Jainkoarren, ez biezaio erakuts berorrek inori ezta horretaz hitz egin ere, zuhurtziarik gabetzat joko bailukete zentzugabekeria horiei kasu egitea; inperfekzio handitzat dut hori; alderantziz, horietaz barre egitea da hoberena.
‎bata, beraren osasuna nolako den probatzea; bestea, hango buru izateko berak nahi duena uztea, eta ama priorea ez dela ikusiko da nola egiten duen. Hain gaizki badago, zama handia izango Ávilakoentzat; baina ongi badago, on handia egin ere bai, eta harekin zorretan daude, San Jose monasterioa egin zenez gero, beragatik zortzi dukat ematen baitute urtero. Zailtasunak daude honetarako; baina Ordenan lan handia egin du eta egiaz ezin eramanezkoa gertatzen zait hiltzen uztea.
‎37 Garrantzi handikoa da esanikoa zabarkerian ez erortzeko, eta noizbait, behar denean, ez esan soilik, egin ere egin behar da, batekin guztiak zentzatuko baitira. Eta errukiagatik nahiz beste arrazoi batzuengatik kontrakoa egiten bada, hasieran, gauza gutxi izango baitira, gero nahitaez egin da zorroztasun handiagoz, eta erruki hauek krudeltasun handi handi bihurtuko dira eta kontu zorrotza eman dio Jainko gure Jaunari.
‎Eta halako adiskidetasuna erakusten hasten zaio, non, arimari beronen borondatea berriro uzteaz nahiko ez balitz bezala, harekin batera berea ere ematen baitio; izan ere, atsegin hartzen du Jaunak, hain adiskide min duenez gero, txandaka, esan ohi denez? agintzeaz eta arimak eskatzen diona Berak betetzeaz, arimak egiten duenez Berak agintzen diona, eta askoz ere hobeki egin ere, ahaltsua delako eta nahi duen guztia egin dezakeelako eta nahi izateari ez diolako uzten.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia