Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 427

2000
‎edan, edango zutela, eta ahal zen heinean arazoak ahaztu ere bai. Eta hitz egin ere nahikoa eta aukeran, baina horrek ez zuela Txemaren eguneroko tristura lausotuko, ezpada alderantziz, zeren pena hori eragiten zioten oroipenak izan baitziren hizpide garagardoz betetako arratsaldean, eta modu horretan Eiderren irudia berritu eta berpiztu baino ez zutela egiten. Esana zion Jabiri, eta honek ulertu ziur aski, baina Txema zen berbetan jo eta dale ibiltzeko beharra zuena.
‎—erran nion, begi haien galderari ihardetsi nahian, urduri, zer erran ez nekiela, zeren hiruzpalau ideia korapilatu baitzitzaizkidan buruan, denak baterat, harik eta burutik mihirat jaitsi zitzaidan lehenari ekin nion arte—: Atzo, egin behar ez nuen zerbait egin nuen, baina, egin ere, egin behar nuen, nahiz eta, bertzalde, ez nuen egin behar, zeren... —eta orduan bai, guztiz egin beharrekoa egin nuen:
‎Libertateak bere zigiluz markatu duen gizon hautatu horietarik duk, abersitateari buru egiten diona eta beti ere aitzina egiten duena...! Eta hik ere aitzina egin behar duk, Pedro... eta egin ere eginen duk noizbait, zeren ni nauk eta ni izanen nauk, hik behar duan haizea eta hire pintzelak behar duena, sinetsi nahi ez badidak ere!
‎Niregandik hiru metrora, Kristinak irriño egin zidan, begiak kliskatu gabe egin ere. Edana zen.
‎Minutu erdia ere ez, han aurkitutako eskobila eta hortz orearen laguntzaz beilaren eta whiskyaren kiratsa ahotik itzaltzen. Bizarra ere eginen nukeen, laster bai laster egin ere, tresnarik aurkitu banu bazterretan.
‎Munstrokumearen irrikan nago, hala ere. Antonioren axolagabekeria urrikalgarriaz atzendu, Eskalatzailearen dena ikusi behar amorragarriaz atzendu, eta ez bat ez bi gainka egin diot, jokaerarik traketsenean egin ere, ez aitzinetik, ez gibeletik, ez etzanik, ezta zutik ere, ez gainetik, ez azpitik, baizik eta guztietarik zerbait duen molde aldrebesean. Hura, bizkitartean, kantatzeari lotu zaio," Badakizu?
‎Paperezko ezpain-zapia luzatu nion aho ingurutik cola arrastoak garbi zitzan, baina hark ikusi ez zuelakoa egin zuen. Hanburgesa ahora eraman zuen berriz, baita ausiki ederra egin ere. Betearen betez kasik konprenitzen ez zitzaiola galdegin zuen:
‎Zerbait egin behar nuen, fite egin ere. Gelako bertze muturrera bihurtu nintzen.
‎Mahai gainean utzitakoari so egin ere gabe, hautsontzi bat atera zuen nonbaitetik eta" Ez erre hemen, mesedez" zioen txartelaren ondoan paratu.
2001
‎Pathamdarrek Ibrahimen kontra zuzen zuzen hilketa antolatu zuten eta saioa egin ere bai. Porrot egin zuten, ordea.
‎Hitz egiten hasi dela, memoria ere errekuperatzen ari dela, egin ere egiten dituela gauzak eta, beraz, pentsatu eta imajinatu ere egin dezakeela.
2002
‎Nik baserrietan 35 urtean ikusi dudanez, garraztuta bizi diren zakurrak behin eta berriz ahalegintzen dira jendeari erasotzen. Eta ahalegindu ez ezik, hozka egin ere bai.
2003
‎haien guztien lana zuen ospatu nahi. Lustiger, Pariseko kardinalearen baimenik gabe egin ere haatik!
‎Berak oraindik hotzikaraz jarraitzen zuen. Hitz egin ere, ez genuen askorik hitz egin. Nik bizkarretik helduta neraman Monika, bestela jakak irrist egiten zion bizkarretik behera, sorbalda biluziak agerian utziz.
‎–Bai, baina edozein gorputzetan ere sar daitezkek... baita haien jabe egin ere! Luziferren gorputz hark, berriz, munstro erraldoi izugarri baten antz handiagoa zian, beste deusena baino.
2004
‎Iparraldeko Karelia’n (Kuolajärvi, Uhtua, Salmi, eta abar), Suomi’tik ekialdera beraz, 300.000 suomitar bizi ziran 1932 arte. Tartu’ko Bakean (1920 ean), URSS’ek barruti hortan autodeterminazioaren eskubidea obratzea agindu zuen; eta egin ere bai. Repola’ko eta Polajärvi’ko herriek ezik (Suomi’ra bilduak segidan), Kareliarrek URSS’en gelditzea erabaki bide zuten.
‎Beldurrak hartuta, ohartu nintzen tenplu zaharrean hartutako energiak ihes egiten zidala, jario eutsiezin batean ihes egin ere. Ezin ezer egin barne bakea berreskuratzeko.
‎Izkinako mahaian eseri ginen, aurrez aurre. Eta orduan, neure penak kontatu, eta negar egiteko gogoa etorri zitzaidan... baita egin ere, begiak eskuen atzean ezkutaturik.
‎Horrelako erantzun baten aurrean dar dar jarriko nintzen garai batean, baita korrika alde egin ere, Erdi Aroko gizon emakumeek izurritetik bezala: orain, ordea, ez, estuago heldu bainion eskutik.
2005
‎Sentimendu nagusi haren ondotik, ordea, arnasa hartzen zuela ohartu zen, baina ez zekien nola; ikusi ere egiten zuen, baina beste begi batzuk ziren haiek, barru aldera jiraturik balitu bezala; entzun ere egiten zuen, eta hitz egin ere bai, baina ez zekien nola.
‎Halaxe egin ere. Eta ondo atera zitzaion.
2006
‎Beraz, predikatzen digu Unamuno-k, behar da txokotik irten, geurea gainditu, mundura zabaldu, gizadigintzan kolaboratu. Hori omen da euskaldun jatorrak –" vasco universal"! – egin ere beti egin duena. " Raza, sobre todo, la nuestra, de expansión y compenetración; raza difusiva, en ósmosis y exósmosis perpetuas, vitalizadas.
‎Tenemos alma y genio que no ceden a los de ningún pueblo" 510 Guztien elkarlanaz" prospere y se abrillante el genio de la raza" 511 Izan ere," he aquí expuestos en toda su crudeza los términos del problema: o trabajamos por la hispanidad, o somos suplantados por otros pueblos, por otras razas, más fuertes y menos perezosas" (eta hemen ja arrazaren esentziak eta arrazaren indarrak ez du hain" izpirituala" –fede katoliko hutsa– ematen) 512 Arraza izpiritual hori, kanpoko kutsaduretatik baino lehen eta gehiago, barruko lohietatik behar da garbi garbi mantendu, hori baita egin ere arraza espainolak betidanik egin duena, mairu, judu eta heretiko txukun urrutiak oro merezi bezala tratatuz. Hala irakurtzen diogu Maeztu-ri Aita doktore Torró frantziskotarraren Filosofía de la hispanidad liburuaren aurkezpenean:
‎El pueblo, por definición, no entendía de esas cosas; y mejor sería que no pretendiera entender" 96 Nola aitortu orain herri hori Espainiaren salbatzaile? Ezin da ez egin, eta egin ere ezin da:
‎kausaren zoritxarrerako eta nire zorionerako, zipaioek ez zidaten jipoirik ez tratu txarrik eman. Estu hartu bai, galderak etengabe egin ere bai, baina hortik aurrerakorik ez, jainkoari eta giza eskubideei eskerrak.
‎Jean Laffitte zahartu honen aldeko historiagileen esanez, gure Manexek pertsonalki ezagutu zituen Marx eta Engels, Bruselara egindako bidaia batean; baita bere dirutik ordainduta haien idazlan baten argitalpena egin ere Estatu Batuetan. Are gehiago, Abraham Lincolni eskuz esku eman omen zion bikote iraultzazaleak idatziriko Manifestu Komunista, gero esklabotza deuseztatzearen defendatzaile ospetsua izango zen presidentea Illinoisko senataria besterik ez zenean...
‎Balentria handia egin izanagatik, dardarizoka nengoen ni, eta ez nion erantzun. Ez nuen berbarako gogorik, eta egin ere ezin nuen egin... ahoan zerbait neukalako: inori erakutsiko ez nion belarritako bat.
2007
‎Ez zaio historiari irakasten, baizik historiak irakasten du. Hain zuzen historiaren helburua gizatasuna manifestatzea da, egin ere egiten ari dena, ez denboraren buruan erdiestekoa: beraz, historia helburuan dago, helburuaren errebelazioa da; eta herri oro beti historiaren helburuan dago,, herri guztiak Jainkoagandik berdin hurbil?, Ranke ren esamoldean (Jainkoarekin munduaren izpiritua bezalako zerbait ulertuz; Herder-en, herri bakoitzak bere baitan du bere zoriontasunaren zentroa?) 893 Historiaren ikusmolde unibertsalistagorik ez dago.
‎Eta harrigarriena, honek zita bat dauka gaur. Elkarrekin lan egin dugun bost urte hauetan ez du sekula gizonez hitz egin ere. Beti lanaz.
2008
‎Inork bizitzaren alde borroka egitekotan, Oroitzek egingo zuen. Azkenera arte egin ere. Haren ohearen aldamenean eserita, borroka hura imajinatu nuen.
‎Lurrak ezetz eta ezetz esatera bultzatzen zuen arren, haren aurpegiera, orain zurruntasunak hartua eta orain mugimenduak, tentsiogune nabarmena zen?, geratzen zitzaiòn zentzu apurrak itxura gorde behar zuela aholkatzen zion Natividadi. Baina itxura egiteak berak ere, bere bizitzari zentzua ematen ziòn errealitaterik sakratuenarekin egin ere: lurrezko lurraren lurtasunarekin, alegia?
‎ferekatu zizkion zangoak eta besoak, bularrak eta ipur-masailak; gero, musukatu zion kopeta, musukatu zizkion ezpainak, musukatu zion titiburu bat, jarraian bestea? eta, zorabioaren ertzean jada, beste musika bat entzun zuen Natividadek? egin ere, egin zituen une hartan hasperen isil batzuk, ezin izan zitezkeenak plazerezkoak baizik?, bere gorputzaren lurretik ateratzen zena: bere odolaren musika zen, zeruko planeta eta astro guztien musikarekin bat egiten zuena, haragizko gitarrak bere baitan zurezkoak baino soinu zerutiarragoak gordeko balitu bezala?
‎Markes jaunak, gainerakoan. Andaluziako aberats batzuen bi semeetatik gazteena zen?, zuzenbidea estudiatu zuen Madrilen, baita bertan bospasei urtetan lan egin ere legelari gisa, harik eta ezkontzear zèn anaia zaharrak, urtebete lehenago gurasoen lurrak eta ondasunak jarauntsi zituenak, aita hiru urte lehenago hil zen eta ama orduantxe?, tifusa harrapatu eta tifusak beste mundura eraman zuen arte, etxean bigarrena zena lehen bihurtzen zela era automatikoan, baita abokatu distiratsua zena ere, bat batean eta ezustean; hain abokatu distiratsua izan zen, ... hura kontratatu, hark auzia irabazi, markesa anderearen gurasoek legegizon distiratsua festa batera gonbidatu, honek haien alaba, hogei bat urteko neskatxa artean?
‎izebak berak egindako zina, uholdeak aitona eta astoa eraman zituèn egunean!?, eta hala, hari zurrutadatxo bat eskatu eta Marchais jaunak ardoa zerbitzatu zion kopa txiki txiki batean; eta izebak kokazko ardoa probatu, hagin ingurua harri bihurtua sentitzen bazuen ere (izeba Ursulak simil hura erabili zuen behinik behin, asentesia k eragin ziòn sentipena deskribatzeko), ez zitzaion tragoxka hura hartzeko eragozgarri gertatu?, eta beste bat eskatu zuen, hainbeste gustatu zitzaion ardo berezi hura? egin ere, egin baitzuen onarpen keinu nabarmen bat, ezpain bilduak aurreratu eta burua goitik behera behin eta berriz higituta. Are gehiago, Ursula hain pozik ikusi zuenean, botila oparitu zion dentistak, baita aholku zorrotza eman ere:
‎Aita kalonjea eta markesa anderea zerbait egiteko moduan zeuden? baita beren egitekoa egin ere, berandu baino lehen; aita kalonjeak bere gain hartu zuen, haatik, aitorlekuko urte luzeetako esperientziak ematen zion hartarako bermea eta egokitasuna?, egiteko haren ardura, jauregiko gela txiki batean Nataliarekin biltzen zela. Aita kalonjeak urteetako esperientzia zuen, bai, eta bazekien, aurrenik, borroka bakoitzak bere baliabideak dituela; bazekien, hurrenik, hitza baliabide egokia izango zitzaiola borroka hartan, gizakiarengandik datorren hitzak gizakiaren izatasuna du, non, onerako eta elkarbiderako joeraz gain, txarrerako eta kanibalismorako joera datzan, nork nor menderatuko eta nork nor irentsiko?, baldin eta ukabil bat bezala erabiltzen bazuen; eta bazekien, azkenik, ukabilkada batekin hastea zela onena, kasu hartan bai bederen, menderatua menderatzailearengandik bereizten zuèn lerroa ongi markatua gera zedin hasieratik bertatik:
‎Markes jaunak, izan ere, egiten zituèn bidaien iraunaldia laburtzeko ohitura zuen; are gehiago: egin ere, ez zituen egingo, ausaz, bidaia haiek, penintsulako telegrafia sarea eraikia zegoen ordurako, bere buruarentzako gutxieneko obligaziotzat ez balitu, hain zen Andaluzian zuèn konfiantzazko gizona. Diego Hurtado maiordomoa?
‎bere ibilaldi hartan, dantzalekuaren zeharkaldian batez ere?, markesa anderea itxura egiten ibili zen, jakina? egin ere, egin zuen bere ondoezaren antzezpen gehiegizko bat, bizpahiru pauso txar ere eman zituen, ia oreka galarazi ziotenak?, baina bere ondoez hark zerbait ere behar zuen benetako, gelara iritsi eta besaulkian eseri ahala honela mintzatu baitzitzaion Reginari:
‎Reginak pozez gainezka behar zuen, baina, bizkarrean erantzukizunaren zama sentitzen zuelako edo, zer izango ote zen bere etorkizunaz, hain gai labainean laprast egin eta ahuspez erortzen bazen, brist eta brast??, ilun itxurako aurpegia jarri zuen; hitz egin ere, horregatik egin zuen, beharbada, egin zuen moduan, hitzak pentsatuz, neurtuz, hain behar zuen neurri neurrikoa markesa anderearen eremura eramango zuèn hitzezko zubiak, antza, horixe baitzuen hitz bakoitzak:
‎–El Cid, Cortés, Pizarro? ongi da, baina zuek uste al duzue emakume bat ezin daitekeela haiek adinakoa izan?, zer izan zen, bada, Agustina Aragoikoa????, lur arrasean zegoèn ohiko inertzien planotik suaren plano goitiarretara egin balu bezala, oinezkotasunetik hegaldira?, bat batean egin ere! Markesa anderea, beraz, biziaren zama alde batera utzi eta martiri izateko prest zegoen istant hartan, beharbada?
‎Moja batzuek, beren burua lasaitzeko beharra sentitzen zutelako edo, goitik behera mugitu zuten burua. Ama nagusiak, aldiz, muturra okertu zuen apur bat, baita jarraian irri egin ere: badirudi, beraz, sor Klararen hitzek ama nagusia zapuztu zutela hasiera batean, hitz haiek guztiak bat batean itzal lohi bihurtu balitzaizkio bezala, ama nagusiak berak arestian landutako diamanteari itsasten zitzaizkionak, harribitxiari bere distira kentzeko; diamantearen distirari eusteko, ordea, ez zuen irtenbide hoberik beste diamante bat osatzea baino?
‎Markesak ez zion erantzun, ezta keinurik egin ere; edo, hobeto, keinurik gabeko keinu bat egin zion, bere nora eza adierazten zuena, Reginaren hitzak ulertu ez balitu bezala; segidan, baina, irri baten itzala izan zitekeena egin zuen. Eta zerbait esatera zihoan, doña Normak albotik aurrea hartu zionean, markesa andereari begira honela mintzatzen zela:
‎–Senar ez zuèn beste gizon batekin joan zen ebanjelioko emakumea, hori da adulterioa, ihardetsi zion Ernestinak, zeinak, aitaren onespenaren zain balego bezala, hari begiratu baitzion; baina aitak mutu jarraitu, eta Ernestinak are gehiago bilatu zuen orduan aitaren inplikazioa? baita honi galdera egin ere, erarik zuzenenean, naturaltasun osoz?: Ez al da egia, aita, dantza jolasa dela, adulterioarekin konparatuta?
‎Izan ere, ez da han ez zintzo zintzorik, ez gaizto gaiztorik. Piratak krudelak dira, egia; legez kanpo bizi dira, eta hitz egin ere legez barrukoek ez bezala hitz egiten dute, jende arlote eta basatiari dagokion moduan; gainera, zeharo mozkortuta egoten dira ia beti. Baina badute, hala eta guztiz ere, handitasunik, ausartak baitira, eta beti baitaude, Flinten eskifaia haren moduan, abenturarik arriskutsuenak, deabruak berak ere nahi ez lituzkeenak?, aurrera eramateko prest.
‎Lidiak aurpegia eskuekin tapatuta dauka oraindik. Ezin du ezta negar egin ere. Buruari goitik behera eraginez erantzun dio inspektoreari.
‎Baina aiumak berriro entzun zituenean lasaitu egin zen, zuloan behera joan izan balitzaio entzungo ez zituelako. Inguru zingiratsu hartako hareatza mugikorren batean sartu edo basurderen batekin topo ez ote zuen egin ere etorri zitzaion burura. Geratu egin zen seko; aurrez aurre aurkitu zuen txakurra, inongo hai tzartetara jausi gabe, inongo hareatza mugikorretan sartu gabe, bistan basurde arrastorik gabe, belarri erori luzeak ere geldi, sastraka batzuei so.
‎Zer arraio inporta zitzaion berari atzerritarrek gidaliburuetan irakurri eta euren artean komentatzen zuten zabor hura guztia? Berak, ikuspegiari barik, turistei so egitea zuen gogoko, tinko so egin ere, berarengandik alde egitea lortzen zuen arte. Atsegin zuen jendea kikildu eta uxatzeko gaitasun hura, barregarria iruditzen zitzaion.
‎Eta halaxe, Prietok berak gidatuta iritsi ziren Mazarredo aldera eta hantxe egin zuen jauzi Prietok, El Liberal egunkariko egoitza parean. Kontu handiarekin salto egin ere, egunkariaren egoitza komisaldegi baten aurrean zegoen eta.
‎Lurrak ezetz eta ezetz esatera bultzatzen zuen arren –haren aurpegiera, orain zurruntasunak hartua eta orain mugimenduak, tentsiogune nabarmena zen–, geratzen zitzaiòn zentzu apurrak itxura gorde behar zuela aholkatzen zion Natividadi. Baina itxura egiteak berak ere –bere bizitzari zentzua ematen ziòn errealitaterik sakratuenarekin egin ere: lurrezko lurraren lurtasunarekin, alegia– min egiten zion –min egin behar zion–, eta horrela, begietakik malko bat isurtzen zuela, esan nahi ez zuena esan zuen:
‎Moja batzuek, beren burua lasaitzeko beharra sentitzen zutelako edo, goitik behera mugitu zuten burua. Ama nagusiak, aldiz, muturra okertu zuen apur bat, baita jarraian irri egin ere: badirudi, beraz, sor Klararen hitzek ama nagusia zapuztu zutela hasiera batean, hitz haiek guztiak bat batean itzal lohi bihurtu balitzaizkio bezala, ama nagusiak berak arestian landutako diamanteari itsasten zitzaizkionak, harribitxiari bere distira kentzeko; diamantearen distirari eusteko, ordea, ez zuen irtenbide hoberik beste diamante bat osatzea baino... horregatik egin zuen, ausaz, irri jarraian, eta horregatik esan zuen, irria betartean loratu zitzaiòn une berean:
‎Markes jaunak, gainerakoan –Andaluziako aberats batzuen bi semeetatik gazteena zen–, zuzenbidea estudiatu zuen Madrilen, baita bertan bospasei urtetan lan egin ere legelari gisa, harik eta ezkontzear zèn anaia zaharrak, urtebete lehenago gurasoen lurrak eta ondasunak jarauntsi zituenak –aita hiru urte lehenago hil zen eta ama orduantxe–, tifusa harrapatu eta tifusak beste mundura eraman zuen arte, etxean bigarrena zena lehen bihurtzen zela era automatikoan, baita abokatu distiratsua zena ere, bat batean eta ezustean; hain abokatu distiratsua ... " Festan ikusi orduko ohartu nintzen zuen aita maite nuela.
‎Markes jaunak, izan ere, egiten zituèn bidaien iraunaldia laburtzeko ohitura zuen; are gehiago: egin ere, ez zituen egingo, ausaz, bidaia haiek –penintsulako telegrafia sarea eraikia zegoen ordurako– bere buruarentzako gutxieneko obligaziotzat ez balitu, hain zen Andaluzian zuèn konfiantzazko gizona –Diego Hurtado maiordomoa– konfiantzazko, leiala bezain eraginkorra, ezkongabea eta cortijoaren zaintzaile aparta, markes jaunaren kontuei denbora osoz emana bizi zena, baita neg... Biek –markes jaunak eta Diego Hurtadok– anaien arteko tratua zuten ia:
‎Aita kalonjea eta markesa anderea zerbait egiteko moduan zeuden... baita beren egitekoa egin ere, berandu baino lehen; aita kalonjeak bere gain hartu zuen, haatik –aitorlekuko urte luzeetako esperientziak ematen zion hartarako bermea eta egokitasuna–, egiteko haren ardura, jauregiko gela txiki batean Nataliarekin biltzen zela. Aita kalonjeak urteetako esperientzia zuen, bai, eta bazekien, aurrenik, borroka bakoitzak bere baliabideak dituela; bazekien, hurrenik, hitza baliabide egokia izango zitzaiola borroka hartan –gizakiarengandik datorren hitzak gizakiaren izatasuna du, non, onerako eta elkarbiderako joeraz gain, txarrerako eta kanibalismorako joera datzan, nork nor menderatuko eta nork nor irentsiko–, baldin eta ukabil bat bezala erabiltzen bazuen; eta bazekien, azkenik, ukabilkada batekin hastea zela onena, kasu hartan bai bederen, menderatua menderatzailearengandik bereizten zuèn lerroa ongi markatua gera zedin hasieratik bertatik:
‎Eta, neskameak etxekoandreari besotik heldu, dantzalekutik alde egin eta markesa anderearen gelara erretiratu ziren biak: bere ibilaldi hartan –dantzalekuaren zeharkaldian batez ere–, markesa anderea itxura egiten ibili zen, jakina... egin ere, egin zuen bere ondoezaren antzezpen gehiegizko bat –bizpahiru pauso txar ere eman zituen, ia oreka galarazi ziotenak–, baina bere ondoez hark zerbait ere behar zuen benetako, gelara iritsi eta besaulkian eseri ahala honela mintzatu baitzitzaion Reginari:
‎Reginak pozez gainezka behar zuen, baina, bizkarrean erantzukizunaren zama sentitzen zuelako edo –zer izango ote zen bere etorkizunaz, hain gai labainean laprast egin eta ahuspez erortzen bazen, brist eta brast? –, ilun itxurako aurpegia jarri zuen; hitz egin ere, horregatik egin zuen, beharbada, egin zuen moduan, hitzak pentsatuz, neurtuz, hain behar zuen neurri neurrikoa markesa anderearen eremura eramango zuèn hitzezko zubiak, antza... horixe baitzuen hitz bakoitzak: zubiko harri bihur zitekeen bezalaxe bihur zitekeela bonba, zubia hankaz gora jar zezakeena.
‎–inkontzientean ahots bat piztu ote zitzaion une hartan, senarraren eta gizon guztien nagusitasun ustezkoaren aurkakoa, urteetan isildutako argudioari bere adierazpidea ematen ziona: " El Cid, Cortés, Pizarro... ongi da, baina zuek uste al duzue emakume bat ezin daitekeela haiek adinakoa izan?, zer izan zen, bada, Agustina Aragoikoa...?" –, lur arrasean zegoèn ohiko inertzien planotik suaren plano goitiarretara egin balu bezala –oinezkotasunetik hegaldira–, bat batean egin ere! Markesa anderea, beraz, biziaren zama alde batera utzi eta martiri izateko prest zegoen istant hartan, beharbada... sua gero eta suagoa zen haren begietan bederen; zer besterik espero zitekeen, bada, markesa anderearengandik, zerutik mana hura erori bazitzaion –fede sutsu berri hura, alegia–, fede zaharraren eta betiko fedearen oinarriak zituena, bai, baina neurririk gabeko neurrian hazi zitzaiona?
‎Markesak ez zion erantzun, ezta keinurik egin ere; edo, hobeto, keinurik gabeko keinu bat egin zion, bere nora eza adierazten zuena, Reginaren hitzak ulertu ez balitu bezala; segidan, baina, irri baten itzala izan zitekeena egin zuen. Eta zerbait esatera zihoan, doña Normak albotik aurrea hartu zionean, markesa andereari begira honela mintzatzen zela:
‎–Senar ez zuèn beste gizon batekin joan zen ebanjelioko emakumea, hori da adulterioa –ihardetsi zion Ernestinak, zeinak, aitaren onespenaren zain balego bezala, hari begiratu baitzion; baina aitak mutu jarraitu, eta Ernestinak are gehiago bilatu zuen orduan aitaren inplikazioa... baita honi galdera egin ere, erarik zuzenenean, naturaltasun osoz–: Ez al da egia, aita, dantza jolasa dela, adulterioarekin konparatuta?
‎Ulertezina zirudiena ulertu ondoren, baina –hura ez zen ikusten zuèn lehenengo argazkia, azken batean–, guztia ulertu zuen izeba Ursulak, itxuraz, baita huraxe zela dentistaren aholkua betetzen hasteko ordua ere –nola ez, bada, ardo hura edan, baldin eta, dentista jaunaren gomendioaz gain, aita santuaren bulda eta baimena bazituen, ardo tantarik ez dastatzera behartzen zuèn zina haustea zilegitzen ziona: ...atu eta Marchais jaunak ardoa zerbitzatu zion kopa txiki txiki batean; eta izebak kokazko ardoa probatu –hagin ingurua harri bihurtua sentitzen bazuen ere (izeba Ursulak simil hura erabili zuen behinik behin, asentesia k eragin ziòn sentipena deskribatzeko), ez zitzaion tragoxka hura hartzeko eragozgarri gertatu–, eta beste bat eskatu zuen, hainbeste gustatu zitzaion ardo berezi hura... egin ere, egin baitzuen onarpen keinu nabarmen bat, ezpain bilduak aurreratu eta burua goitik behera behin eta berriz higituta. Are gehiago, Ursula hain pozik ikusi zuenean, botila oparitu zion dentistak, baita aholku zorrotza eman ere:
2009
‎Gandiagak Naturarekin bat bat egiten zuen, esan izan den panteismo moduko bateraino egin ere, nahi bada. Baina Gandiagaren Natura ez da, jainkosa antzeko?
‎Zentzuan itxuratzen da zerbaiten aurpegia, mamitzen da haren esanahia, barnagoko errealitatea; zentzuak, baina, gauza edo gertakari hori gainezkatu ere egiten du (transzenditu): horren inguruko sarea edo markua da nolabait, unibertsoarekin ebaki/ bereizi eta lotu egiten duena aldi berean, kokatu, h. d., errealitatea osotasunean integratu bezala egiten duena, errealitatea egin ere berak egiten duena. Zentzua erlazioen kategoriaren determinazio bat dela esan liteke (eta unibertsoan dena da erlazioa):
‎Gaztetatik klasikoen zalea, hiru urtez Unibertsitate internazional batean egongo da estudiatzen Erroman, latina izaki komunikazio mintzaira arrunta lagunartean, latin, greko eta hebraieraz estudiatuz ikasgaiak, Europa osoko hainbat lagunekin batera biziz egunero. Ikusi dugun eran, Arruti, momentu batean Espainiari diosalak bidaliz bere herrimina kantatu duena 126, laster bere euskalduntasuna modu berri batean ulertuz joango da 127. Erroman batez ere euskararen kontzientzia ematen du argitu zaiola, behiala Etxepareri argitu zitzaion eran egin ere: beste hainbat hizkuntzak parte duen korroan, euskara ezin da falta.
‎Aldizkari anitzetan idazten zuen. Hitzaldi ugari egin ere bai. Haren bizitzan, ordea, kezkaren faltarik ez.
‎Txekhov, Saroyan, Ibsen eta George Kaufmanen lanak antolatzen zituen. Izen handia egin ere bai eta diru pila irabazi.
‎Ez dakizue nolako esturak pasatu ditudan afera hau dela-eta. Ezin nuen lorik egin ere, baina Anak animo handiak eman zizkidan. Gazte ezin goxoagoa da?
‎Dutxarik hartu gabe ere alde egin behar izaten nuen handik askotan, emazteak deitzen zuelako, bere hegaldia aurreratu zutela esanez eta uste baino lehenago iritsiko zela etxera. Orduan nik alde egiten nuen, ziztu bizian alde egin ere, eta hor uzten nuen Joseba, izarak aldatzen, leihoak irekitzen, niri irribarre faltsuekin agur eginez, agur, agur, bai, baina zoaz behingoz.
‎Lasaitu zen apur bat Ada, begiek eta betileek izotzetik askatzen hasiak ziruditen behinik behin?, joan zen Teofilo Maria jangelako beheko sura, mahaikideei halako irri harro bat eginez, harekin esan nahi balie bezala: . Eta orain ikus ezazue zer egingo dudan??, baita ongi egin ere bere egitekoa: apurtu zuen, izan ere, liburua mila puskatan, sukar batek hartua bezala, eskuak indartsu eta hortzak estu, puskak tximiniara botatzen zituen bitartean; hartu zuen tximiniako koska batetik kaxa bat, nondik atera baitzuen pospolo bat; piztu zuen, eman zion su orri bati?
‎Maria Bibianak, gero, Txarori so egin zion, arrenezko begiez so egin ere, Txaroren erantzunaren eske balego bezala, berak hitz egindakoaren ildotik; Txaro Goirik, baina, beste modu batean ikusten zituen gauzak, beharbada; Txarori, izan ere, hainbat nobelatako protagonistari ez bezala, ez zitzaion ezer berezirik gertatu bizitzan: kantari ona zen, baina sailekoa eta lagunabarrekoa; pianista bezala ere bigarren mailan geratu zen:
‎–Lagun maitea:?; handik aurrera, baina, buruan ezin lotu zituèn ideia asko zituelako, ausaz, pentsamendu bat etorri orduko beste bat zetorkiolako edo, aurrea hartzen ziona?, ez zuen letra bat bakarra ere idatzi: luma orrira hurbiltzeko keinua egiten zuen, erabakitasun handiz egin ere, baina egin orduko desegiten zuen, erretira hura buruaren mugimendu batez edo hasperen batez erremataturik; gero, gainera, ama etorri zitzaion, afaltzeko ordua zela?. Banoa, ama!?, eta afaltzeko ordua zela?. Bai, banoa!??, azkenean amaren esanetara jarri arte; afaldu zuen, ahalegindu zen berriro ere karta idazten, baita berehala etsi ere; gero, joan zen ohera; egon zen ordu pare batez loa ezin bereganaturik, mugitu alde batera eta mugitu bestera; gelditu zen Morfeoren besoetan, esnatu zen goizeko zazpiak laurden gutxietan, jaiki zen, hasi zen idazten?; ezustean, ordea, hurbildu ez ezik, orrira ere itsatsi zitzaion luma, lehen ahaleginean itsatsi ere, halako eran, non lotutasunik gabe idatzi baitzuen:
‎berunago egin zuena; ohera joateko ordua zen, beraz; zutitu zenean, ordea, mahai gainean bermatu behar izan zuen eskua, orekari eusteko; eman zuen pauso bat, baina eman orduko joan zitzaion beste oina? egin ere, egingo zuen estropezu, baldin eta jangelako zutabeetako bat aurkitu izan ez balu eskumenean.
‎hirurak inguruan, hasteko, sekulako goragalearekin jaiki, eta gelak zuen perrail batean egin zuen oka; gero, garbitu zituen ur azpil batean ezpain inguruak, eta berriro oheratu zen; goizeko zortzietan, berriz, katedralekoak izan zitezkeèn kanpai hotsak ere entzuteko moduan iristen zitzaizkion gelara?, berriro esnatu eta jaiki egin zen; logelak leiho bakarra zuen, eta kontraleihoak itxiak zituen, baina ez erabat, atsoak bezperan ez baitzien itxigailuei eragin; hala, bada, leihoen eta kontraleihoen artean bi zirrikitu bertikal zeuden, nondik kanpoko argia sartu eta hedatzen baitzen gelara; Ada, gelako espazio estuak estutzen zuelako edo, leihoa zabaltzera joan zen, espazio arnasgarriago baten bila: zabaldu orduko, ordea, itxi zuen, baita intziri mingarri bat egin ere, begiak itxi eta eskuak lokietara zeramatzan bitartean, leihotik bat batean sartutako eguzki printzak orratzen gisakoak gertatu balitzaizkio bezala, burmuinak zulatzen zizkiotenak; Adak, beraz, gaizki behar zuen, sekulako biharamuna zuen, egia esan, halako moldez, non ohean eseri eta negar batean hasi baitzen, bat batean; zergatik, bezperan bizitzaren aldeko hautua egin bazuen?; bazirudien, aldiz, Ana Kareninaren tesietatik hurbilago zegoela une hartan:
‎Handik bi egunera, koilara zopetan bezala harrapatu zuen izeba Ernestinak Ada, Regina Noemiren zaintzapean utzita gero; Ada botilatik edaten ari zen, izeba bere ezkutalekutik, ate zirrikitutik zelatatzen zuen iloba? irten zenean, baita oihu egin ere:
‎esan ziezaiokeen, adibidez), baina Adak ergel ezjakin bat bezala segitu zuen, mutu, Txopitea jaunari adi?. Bada, horretaz hitz egin dugu, barrutik hitz egin ere, egiaz: gezurra ere esan diezadakezu, jakina, baina zure kaltetan izango da, ados?
‎esan nahi baita berria jaso bezain laster hasi zela neurriak hartzen, batean Nazariori deituz, lantokira; bestean Damasori, Madrilera, eta hurrengoan Teofilo Mariari telegrama bat igorriz, Frantziara? eta etxeko beste guztiekin hitz eginez, argi eta garbi hitz egin ere: aizue, hau ez da negar egiteko ordua, Domingori laguntzekoa baizik, gure presentziarekin Madrilera iristean, eta gure errezoekin noiznahi.
‎Gizona gizalegez hitz egiten saiatu zen, baina, pazientzia galduta zuelako edo egoera hartan aurpegia eman behar izateak urduri jarri zuelako, ez zuen behar bezala afinatu bere saio hartan: desafinatu egin zuela, alegia, partitura jotzen saiatu arren partituratik ateratzen den orkestra bateko edozein musikarik bezala; hantxe zegoen, baina, Nazario, belarria eta entzumena bere lekuan, pentagramatik ihes egindako notei burua mozteko prest; Nazariori, egia esan, emazteak arrosarioa errezatzeko burutazioa izan zuenean, gehiegitxo iruditu zitzaion? egin ere, egin zuen begiekin halako keinu bat, ezin adieraz zezakeena emaztearekiko desadostasuna baizik?, baina halakoak ziren emakumeak, antza, gehiegikeriara emanak; orain, ordea, beste bat zen kontua, irakurle on bat izan zitekeenak musikari ezin txarragoa zela erakutsi baitzuen; hura gutxi balitz, gainera, emaztearen alde ateratzeko obligazioa zuen Nazariok, orbetarren buru zen neurrian:...
‎Gabinok ederki gogora zitzakeen, bai, Rodolfo eta Lorenzoren artean gertatutako pasadizo batzuk, baita, gogoratzearekin batera, irri zabal bat egin ere, ika mika haiek barre iturri gertatzen baitzitzaizkion usu; esan nahi baita Gabinok nekez ikus zezakeela, barre haietatik harat, beste ezer, bi gizonen arteko jardun haietan barrealdi bati beste barrealdi bat jarraitzen baitzitzaion, eta barrealdien azpian ezkutatuta geratzen baitziren psikeari lotutako beste mugimendu guztiak, bakoitzaren hizkuntz eskubideekin lotuta egon zitezkeenak, eskubi...
‎Ordainean, Teofilo Mariak Damasori paparretik hiruzpalau segundotan heldu, begiradaz mehatxatu, eta halaxe eduki zuen, askatu arte; Damaso dar dar batean egongo zen, ziurrenik, baldintza normaletan, baina zegoèn puntuan zegoelako edo, bizitzaz ezaxola, bere begien begiradaz eutsi zion Teofilo Mariaren begiradari, baita, Teofilo Mariak paparretik askatu ahala, irri harro bat egin ere, anai arrebetan bigarren zena lehenengo sentitzen zen une hartan, ausaz?, irri harekin esan nahi balio bezala: –Behin ihes egingo diozu bizitzaren alderdi ilunari, eta mila aldiz egingo diozu ihes, baina mila eta batgarrenean iluntasunak harrapatu, eta auskalo orduan baziloen ziztuak eta danborrotsak entzun ez ote dituzun??; eta handik aurrera, jakina, jarrera fatalista hartan oinarrituta, zer axola zitzaion, bada, gauza bat edo aurkakoa egitea, baldin eta milioi bat bazilo bazituen zain, zernahi egin arren??, hatza sudur zuloan sartzeko ohiturari eutsiko zion.
‎...eragotzi eta liburua burkoaren azpian gordetzera bultzatu zuen arte; halaxe aritu zen egun osoan, orain liburua hartu, orain utzi; hainbeste hunkitzen zuten protagonisten ibilketek eta biribilketek, non, aldian aldian, hasperenak eta intziriak egiten baitzituen, gorputza dar dar; halako batean, kanpotik zetozèn oinots batzuk nabaritu eta burkopean gorde zuen liburua, baita lotan zegoelako itxura egin ere segidan. Eta izeba Ernestina gelan sartu eta eztiki mintzatu zitzaion:
‎Eta joan zen ostiral hartan Ada saiora, liburua poltsan sartuta, berarengandik hurbil, badaezpada?, hitz egin zuen Txarorekin, baita barre txiki ugari egin ere; itzuli zen etxera, liburuarekin, jakina, asteburuan irakurketari berrekiteko?, bukatu zuen irakurketa larunbatean. Ai, nola aritu zen Ada negar intzirika bere lantegian, hantxe bakarrik, jakin zuenean Ana Karenina suizidatu egin zela, bere burua trenbidera botata!, halako moldez, non egun osoan egon baitzen triste eta goibel, efektu haren eraginpean, batean eta bestean disimulatzen saiatu bazen ere.
‎hots, Maria Bibiana bat batean aztoratu eta ezin serioago jarri zen, hazpegien keinu nabari batean, orduantxe ohartu balitz bezala hanka sartu zuela, nahiz eta hanka sartze hura bi galdera marken artean sartu zuen, hain baitzen nabaria, halaber, haren begiradari zeriòn ezjakintasuna; gauzak horrela, arkume goxoa jaten ari ziren une hartan?, aitak eta Teofilo Mariak beste plano batean behar zuten, baita jaun kalonje Anizetok ere (beren karguaz loriatzen diren kalonjeak apetitu onekoak izan ohi dira, sexu ukatuaren gosea ere gularen bidetik asetzen ohituak, antza?), arkume zaporetsuaren zaporearen menera; gizonezkoen kontrastean, baina, adi adi zeuden ama izebak, beren begiratzeko era arretatsu harekin, begien joan etorri neurtu bezain intentsoak, Ada eta Maria Bibiana jomugatzat zituztenak?, ama batez ere, halakoa izan zen, izan ere, Reginak Pagoagako Ama Birjinaren balizko agerketa haiekin azkenean bizi izan zuèn frustrazioa, lehen uneko liluraren gozoa ozpin bihurtarazi eta jarrera neurasteniko batera eraman zuena, halako eran, non zalantzarik gabe baiezta baitaiteke ezen emakumea ez zela, geroztik, bere onean egon? hasi ere, ohi ez bezala nekatzen eta gogotxartzen hasi baitzen gaixotasunaren lehen fasean, baita, denborarekin, okerragora egin ere, prozesu geldiezin batean, ahazmenak eta ahanzturak buruan eragindako nola halako hutsaldiak, gero eta maizagoak, nagusi?; esan nahi baita Regina kezkatuta zegoela. Regina, egia esan, lehenagotik zegoen kezkatuta afera harekin, Domingoren antza hartzen baitzion batzuetan Adari: ez al zen, esate baterako, Adak egindako azioa, noiz eta, igandeko meza entzuteko obligazioa bazter utzita, atso zahar batekin usoak elikatzen gelditu baitzen, Domingok ere sinatzeko modukoa??, baita susmatzen hasia ere, beharbada. Regina gero eta bere jarrera neurotikoaren mendeago zegoen?, kontu hartan guztian, halakoetan, gainera, Nazariok noiznahi babesten zuen bere alabatxo kuttuna, eta haren portaerak bakardadezko sentipena areagotzen zion etxekoandreari ezinbestean?
‎Aldiz, maratoilariaren pazientzia zenukete, zuen ezinegonarekin guztia pikutara bidaltzen duzue-eta!?, arrazoitzen zuen Eladio Orbegozok; eta Luis Morazak: . Guk pazientzia diagu, bai, baina zuek piper gorri bana ipurtzuloan!??, harik eta, irainak gero eta larriagoak egiten zirelarik, kabroi hutsak zarete, eta zuek putakumeak?!?, Luis Morazak Eladiori oiloarena egin zion arte, bertatik bertara egin ere:
‎Jaka kentzen zuten bitartean, elkarri so egiten zioten Damasok eta Abelardok, konplizitatez so egin ere, bata besteari zera esaten ariko balitzaio bezala: –Kontuz, adiskide:
‎Ondoren, Rodolfo Bustamanteren iruzkinari jaramon ere egin gabe, gelako atea ireki, itxi eta, itxi ahala, kartazala irekitzeari ekin zion Gabinok, kartazala irekitzeko, hiru aldiz ahalegindu zen hatza kartazalak erakusten zuèn tarte desitsatsi batetik sartzen, baita beste hainbatetan huts egin ere, laugarren ahaleginean asmatu zuen arte?, baita karta irakurtzeari ere, segidan:
‎adibidez, enpresa bat piramide bat zela, baina ez piramide geometriko behin betiko bat, piramide bizi behin behinekoa baizik, noiznahi zarta zitekeena eta desegin, goikoen eta behekoen arteko tentsioarengatik, horixe baitzen gakoa, guztiek ere gorputz bat osatzen zuten arren, gorputza bi zati eginik zegoela: bi gorputzez ere mintza zitekeen, biak ere marra batek bereizita, langileak alde batean eta nagusia eta nagusiaren ingurukoak bestean; Teofilo Mariak, beraz, bazekien marraren zer aldetara zegoen, egin ere, aspaldi egin baitzuen aukera, egin beharrik ere izan ez zuena, bestalde, nagusiaren seme zintzoak nagusiaren alde behar baitzuen, ezinbestean; aitak ezagutzen zuen, halere, Teofilo Maria, eta bazekien, hortaz, akzio eta erreakzioaren printzipioa bezain garbia zela:
‎Don Zoilok beste era batean hasteko asmoa zuen? egin ere, egin zuen nahigabezko keinu bat?, baina, haurren galderari amore emanda, erantzun zien:
‎herriko elizako kanpandorrean zegoen, bakarrik, kanpaia behar zuèn lekuan hutsune bat ikusi zuenean, ez kanpairik ez ezer; bat batean, baina, bere burua ikusi zuen kanpai bihurtuta; kanpaiak, ordea, burdinazkoa izan beharrean, haragizkoa zuen mihia, odolki bigun erori higuingarri bat iduri; eta bere larritasunean esnatu, eta halako nazka bat sentitu zuen, hain handia, non zin egin baitzion bere buruari ez zuela bere instrumentu hura dantzatuko ezkondu bitartean, zintzo zintzo beteko zuèn zinean, orain bai, noiz edo noiz apurtzeko zorian egon bazen ere, hala nola Villalbako markes jaunak gonbidatu zuèn festan, han Madrilen, non lagun egin baitzituen bi dama eder, Aquileo Cañizares negozio gizonaren adiskide zirenak; esan nahi baita, bere haur jaioberriari so, bere bekatu hura oroitzen zuela, menturaz, Nazario Orbek, eta batez ere irudi bortitz hura, begien aurrean zuèn haragi puska osatu gabeak gehiago baitzirudien odolki bigun higuingarri hark sortua beste ezerk baino; bekatu haren ordaina ote zen, bada, guztia, zeren Jainkoa kontulari akasgabea baitzen, zorren eta hartzekoen kontua ezin hobeto zeramana, eta zeren, ikuspegi hartatik, haragizko bekatuak bekatuzko haragia izan baitzuen ondorio?? Irudi bat gehiago ere etorri zitzaion, ausaz, Nazariori, Mateo Sukunzarekin Parisera egin zuèn bidaian, iruditu ez zitzaion, bada, Eiffelgo dorrea Jainkoaren tronua, halako moldez, non, egin ere, egin baitzion ingeniari lagunari iruzkina: –Jainkoari ere kostatuko litzaioke toki hobe bat asmatzea, azken judizioa egiteko??!
‎Hasteko, Teofilo Mariak bere bertsioa eman zuen, eta gero Domingok; lekukoen txanda zen, beraz: lehenik Damasok hitz egin zuen, gehiegi hitz egin ere, ezer ez esateko, askotan ohi zuen bezala, batez ere erabaki konprometituak hartu behar izaten zituenean, kasu hartan, adibidez, zeinean, bi anaien artean norbaiten alde egin beharreko dilemaren aurrean, bere interes interesatuak ere jokoan egon baitzitezkeen; sarritan, nahaste borraste batean sartzen zela, alegia, jakin ez orduan ere gehiegi ikusten zuelako, auziak bi ikuspuntu baitzituen, eta ikuspuntu bakoitzak mila arrazoi, balantzaren bi platertxoak hornitzeko ahaleginean?, edo ongi kalkulatutako estrategian ari zelako, bizi senak eta iraun nahiak bultzaturik:
‎nahiz eta aldian aldian Nikolaik beste itxura bat ematen zuen: ...uari begiratzen dion bezala, baizik eta amets bat eskuratu ezin duenak ametsari bezala, triste eta malenkoniatsu, bat batean ohartu balitz bezala ez zela inoiz maseratiaren jabe izango, behin batean, halere, hain era neurrigabean erakarri zuen ametsak, agidanez, non maseratian sartu eta hantxe egon baitzen bolanteari atxikita, harik eta sarjentuak bertan harrapatu zuen arte, baita sekulako errieta egin ere: –Alde hortik, Nikolai, astoari konfiturak ematea alferrik duk-eta!
‎Hala, bada, biharamun goizeko bederatzi eta erdietarako hantxe zegoen Domingo, etxeko burdinesiaren aurrean; ohartu zenean ezen, baita hari itsatsitako atea ere, itxita zeudela, atearen goiko bazterrean zegoèn txirrinaren botoi zurira eraman zuen hatz erakuslea; ukitu orduko, baina, botoia sakatu ere gabe, atzera egin zuen, igotzeari ekiten ziola, baita barnealdera jauzi egin ere, zailtasun handirik gabe; gero, ezin erneago begiratu zuen batera eta bestera, harik eta begiak norabide batean iltzatu zituen arte, iltzatzearekin batera irri zabala egiten zuela: Domingo, beraz, lorategiko hartxintxarrezko bide sareko bidexka bati begira zegoen, nondik gizon emakume bi baitzihoazen, Domingori bizkar ematen ziotenak eta honek istantean ezagutu zituenak; hala, bada, norabide hartan zihoan Domingo, airean zehar kanta baten doinua, etxetik zetorrena:
‎Egun batean, baina, Arte eta Ofizioetako eskolatik itzulita gero egin ohi zizkiòn bisitaldietako batean, Maria Bibiana berehala ohartu zen ezen Gabino ez zegoela behar zuèn tokian?. Ba al dakizu nor ikusi dudan kalean?? galdetu behar izan zion arrebak behin, bitan eta hiru bider, Gabinok bere begiak sabaian iltzaturik zituen bitartean, auskalo zer mundutan?, egin ere, halaxe egin baitzion hurrengo galdera:
‎Zeren beldur zen, pozak airean behar zuenean? Intziriek ez zioten izebari imintzio berezirik eragin, ez haren aurpegian keinurik eta ez haren hanketan iheserako trazarik?, eta izeba beldurtu ez zuèn munstro batek ezin beldur zezakeen bera ere; aurrera egin behar zuen, ondorioz, inoiz baino gehiago egin ere, harrotasunari lotua ere bai baitzegoen kontu hura, azken batean!
‎Domingok bazekien Teofilo Mariaren indarraren eta punteriaren berri; bazekien, halaber, premua pazientzia gutxikoa zela; horregatik, anaia ikusi zuenean, harri bat eskuan, behean sentitu zen bat batean, anaiaren azpian, alegia?, goian zegoen arren; esan nahi baita adarrean eserita zegoena istantean zutitu zela, baita Teofilo Mariari bere galdera egin ere:
‎hobeto zegoen, bai, bere anaiatxoa, munstro irudi harekin maindire baten azpian ibiltzeko, betiko mozorrotuta. Gabino gelditzen zen, eta Gabino izan zen anai, arrebetatik bakarra, aitaren prediku laburraren ondotik baietz egin zuena buruaz, denbora batean berak marraztutako lauki beltzean itxita bizi izan ondoren, garaia zen, beharbada, lauki beltzari leiho bat zabaltzekoa, nondik aingeruak eta globo zuriak sar baitzitezkeen, globoak edo zepelinak?, hiruzpalau bider egin ere.
‎–Horrela segitzen baduzu, arkitekto aparta izango zara, seme! ...en?, sartu ere, itsasikarak eragindako olatu erraldoi bat bezala sartu baitzitzaion, ausaz, sentimendu izugarri hura, beste olatu asko ere bereganatzeko gertu, objektiboki errudun ez zen arren; Gabino, izan ere, ume bat zen, eta halaxe ibili izan zen urteetan, ongiaren eta gaizkiaren gainetik balego bezala, baina bukatu zen aro hura, itxura batean, Gabinok, azkenean, gaizki egin baitzuen, nabarmen egin ere, aitaren begietako ispiluan egiazta zezakeenez?, gaizki ari zela jakin ez arren, nahiz eta, gauzak zeudèn puntuan egonda, argudio hura ere bere kontra bihur zitekeen, ezjakintasuna inguruabar salbueslea izan beharrean astungarria ere izan baitzitekeen: izango ez zen, bada, artean hamaika urteko umea bazen, gauza haietaz ohartzen hasi beharra zuena, eta ez bost urteko ume-mokoa!
‎Gabinorena egun batekoa izan zitekeen, baina luzarokoa izan zen; aitarekin izan zituèn gorabeherak bat batekoak izan ziren, eta halakoak izan ziren ondorioak ere, bat batekoak: lehenengoa eta garrantzitsuena, gainerakoak ondorio nagusiaren ondorio izan ziren, azken batean?, marrazteari utzi ziola, atzeraezinezko erabakian; lehenengo astea, batez ere, gogorra egin zitzaion, Gabino, ohi ez bezala, triste baitzegoen, eta ez baitzuen ezer egin nahi, hitz egin ere ez; bazirudien, beraz, Gabinok mundua bakean utzi nahi zuela, munduak bakean utz zezan; munduak, baina, ez zuen bakean uzten, amak eta izebak, adibidez, sarritan galdetzen baitzioten zergatik ez zuen marrazten eta zergatik ez zuen marrazten, ohi bezala; egun batean hainbeste ekin zioten betiko leloari, non aita Gabinoren alde atera baitzen:
‎kemen arrastorik ez adieraztera; esku mugimenduei dagokienez, berriz, gero eta urriagoak egin ziren, Gabinok arkatza alde batera utzi eta eskua orri gainean pausatu zuen arte? baita, jarraian, orria eskuan hartu eta lau zati egin ere, hirak eta suminak hartutako hiruzpalau segundoko erreakzioan.
‎Nazarioren hitz haiek ez zitezela izan, alegia, Nazariok aurrez behar zuèn zerbait, amarru bat, azken batean?, jarraian bere berekoikeriak agindutako beste zerbaiti ekiteko, Regina artean beldur baitzen, erraiak ikara eta bularrak minbera, haragiaren puska guztiak itzalaren orratzak markatutako denboraren menera balitu bezala; aski zuen, beraz, senarraren besarkada bat, gozoa bezain indartsua, eztia bezain kementsua: maita nazazu, bai, baina gaur nik nahi dudan bezala, askotan maitatu izan zaitut-eta zuk nahi duzun bezala; egin ere, halaxe egin zuen jarraian Nazariok, Reginak espero bezala, eta sentitu ere halaxe sentitu zuen emazteak, haren irriak bazuen baltsamotik eta lasaigarritik zerbait, minak ukitua zirauen arren, malenkoniaren eremutik ez oso urrun?, senarrak beste era batean besarkatu balu bezala, berak. Reginak, nahi zuen moduan; hamar hamabi segundotan egon ziren horrela, azalen ahokadura akasgabean, ukimen eztiaren erresuman:
‎/ Desde que se fue/ nunca más volvió,/ seguiré sus pasos,/ Caminito, adiós, Domingok ez zion begia gainetik kentzen, iruditu ere, iruditu zitzaion, halako batean, Albertok, tarteka, arnasa hartzeko edo, pausaldi batzuk egiten zituela, ongi baino hobeto baliatzen zituenak, Adari irri limurtzaileak igortzeko, esanahiz beteak?, harik eta hurrengo ahapaldian: Caminito que todas la tardes/ feliz recorrías cantando mi amor,/ no le digas si vuelve a pasar/ que mi llanto tu huella dejó, bihotzak Domingori jauzi egin zion arte, Albertok mi amor ahoskatu zuèn une berean jauzi egin ere, maitasunaren aipatze hutsak guztiz aztoratu eta, aztoramenduarekin batera, sentimendu erabateko bat nagusitu balitzaio bezala, barru barrukoa eta itzalik gabekoa, bere errealitate benetakoaren isla izan zitekeena, mozorro guztiak kenduta, baita hitzezko mozorro ustez altruista hura ere, bi hitzez osatutako esaldi hura, alegia: –zuregatik da??, orain, beste ahotsaren menera zegoela, bere aberetasunaren ahots sendoaren menera?, garbi entzun baitzezakeen beste esaldi hura, bere jokabidearen zinezko arrazoia agerian jartzen ziona:
‎Helburua lortzeko, baina, aita zuen ezin saihestuzko giltza. Egia zen honek, lehen berritasunaren ondotik, hegazkinekiko zaletasuna galdu zuela, baina egia zen, halaber, aireplano bat ikusten zuen bakoitzean begiak gora jasotzen zituela, baita inoiz harridurazko keinu bat egin ere, zuhaitza eta arranoaren hegaldia kontraesanik gabeko plano berean ikustetik zetorkiona; Nazariok bazuen, gainera, Hipikara biltzen zirèn gizonen artean lagun bat, hiriko erregimentuko teniente koronela, hegazkinetara zaletua, hegazkingintzaren berrikuntzen berri ematen ziona, ez baitago ahazterik, lehen mundu gerraren ondorioz, abiazioak aurrerapauso handiak egin zituela, bakealdian ere era... Horregatik, aita hain jarrera onarekin ikusi zuenean, buruan zuèn galdera egitera ausartu zen:
‎Hala, bada, Domingok hontz harroputzaren irudia behar zuen buruan, bai, baina osaba Ismaelek ez zuen artean bukatu, antza, ordura arte aipatu zituenak ez ezik, beste zerbait ere ikusi baitzuen. Bartzelonan ibilitako balizko lekukoak ere ederki antzemango zion ez zebilela puntu hartan gezurretan?, egin ere, bizpahiru ordu egin baitzituen osabak zooan haietako egun batean, libidoaren eskariekin ahaztuta, bizi senak ere aholkatu behar baitzion noizbait, modu inkontzientean bada ere, guztiz osasuntsu eta komenigarri gerta zekiokeela, haragiaren lasterketa ero hartan, atsedenaldi bat hartzea?
‎Hala zeuden, bada, ama izebak, Domingo zutitu zenean, baita zazpi urrats egin ere, aitak hatz erakusleaz seinalatzen ziòn tokirantz, haren parean jarri zen arte.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia