Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 193

2000
‎Badakit, halarik ere, ororen buruan zer erran diezadakezun: erran diezadakezu ezen ene euskara hau Axularrenaren antzekoa dela, bai, baina ez dela guztiz haren berdina; eta erraiten ahal didazu ezen ene euskara hau ez dela Euskal Herriko nehongo bazterretan egiten... eta nik, haatik, baietz erranen dizut, egin egiten dela, zeren urbiaindarrak Urbiaingo euskaraz mintzo baitira, eta ni urbiaindarra nauzu, eta Urbiaingo euskara darabilt. Baina, ustekabekorik izan ez dezazun, Urbiaini buruz argibideren bat eman beharrean nagokizu, zeren, Cervantes bere Kixote Mantxakoan bezala, zeina hasten baita:
2002
‎–Horrela dun, bai –onartu zion Alexek– Baina egin egin dinat. Zer egingo zionagu.
2004
‎Harako lelo hartatik alegia: , gu ez gara alferrikako eztabaidetan sartuko, guk egin egingo dugu, orain arte egindako bidetik?. Inondik ere, arazo larri baten argia piztu digu hemen Lertxundik:
‎Erantzule gara, hein batean. Orain ez dugu tarte handirik maniobratzeko, baina egin egin dugu. Gainean dugun etorkizuna lapurtu behar dugu.
2005
‎–Gauza horiek oso barregarriak dira, oso ondo geratzen dira esaten direnean, baina gero egin egin behar dira! –nik.
‎Azken minutu haiek luzatzen ari nintzen, egin beharrekoari ezin niolako aurre egin; koldarra nintzelako. Baina egin egin behar nuen, Kixmiri agindu nion. Garbi ikusten nuen hura, baita Kixmik maite ninduela ere, nintzen bezala maite ninduela!
2006
‎– Mas esta nuestra raza no puede pretender consanguinidad; no la hay en España misma. Nuestra unidad es, o más bien será, la lengua, el viejo romance castellano convertido en la gran lengua española" 335 Helburua orain hizkuntza handi hori egin egitea da: " hay que fraguar la gran lengua española o hispanoamericana, amigo Maeztu" 336 Unamuno, beharbada modan jarria zen arrazaren kontzeptuari ez uko egitearren bestelako proiektuen faboretan, hartaz esanahi linguistikoan baliatzen da (Renan ek inspiratua agian), lexiko arrazialista guztia (odola eta, edo" arimaren hezurra") hizkuntzari aplikatuz metaforikoki:
‎nahia, euskalduna izan nahia. Ebidentziak egin egiten dira –hautu librez–, bakoitzak bereak. Kontzientzia bezala da.
‎Goizetik ari zuen euria, edo bezpera gauetik hobeto esanda. Etxetik ez ateratzeko gogoa ematen zuen baina, hala ere, egin beharrekoak egin egin behar dira, eta, gainera, ezin utziko nuen bakarrik zahar gaixoa. Hortaz, katiuskak, xira eta aterkia hartu, eta hor joan nintzen Julianen etxera.
‎Zorigaiztoko gaua baino lehen ogia jaistera joaten zinen eta galdetzen zenuen, zuretzat barra handiena ekarriko dut, ezta? Txiste txepela, baina egin egiten zenuen. Gau hartatik aurrera, berriz, ogia ogi bihurtu zen eta arrainak arrain.
‎Ez dakit nola egiten den. Baina batzuek egin egiten dute. Bizi egiten dira, kalkulatzen hasi barik zenbat falta den dena alferrik galdu arte.
‎Istant bat geroago, ohantzearen ondoan nuen. Gizon beltzez beztitua, ile motxa, bizarra egin egina. Bi urte lehenago bezain segaila zegoen, eta ez zitzaion txipitua sudur kako handia.
‎–Jenioa petraldu al dik Hautsak? Argia egin egingo dik, zalantzarik ez eduki.
2007
‎–Europarrek ez zuten Ameriketan basamortuik topatu. Alta, egin egin zuten bat?.
‎577 Norbanakoaren substantzia egin egiten duen, aberria? (hots, ulertu gabe kritikatzen duten kritikoek, banakoa zurrupatzen duela, dioten hori) ez da Volksgeista, hori naturala den bezainbatean bederen?, Estatua baizik.
‎Diferentzia nazionalak arraza europarrean hasten dira interesgarriak izaten (eta aski adierazia dago, izpiritu komuntasun batean ematen direla aiurri diferentziok). Printzipioz izpiritu edo aiurri nazionalok hein batean naturalak dira, hein batean historikoak539, gero, Hegel-ek egin egiten duen karakterizazioan, izpiritu nazional naturalak historiko hutsak begitanduko bazaizkigu ere. Guk objekziorik gabe berari jarraituko diogu.
‎bere buruaren kontzientziara bidea, hori da gizakiaren historia, historia unibertsala. Ez da gizakiak bere askatasuna deskubritzea, edo bere kontzientzia deskubritzea, betidanik ukan izango lukeena askatasun edo kontzientzia metafisiko baten antzera, baizik eta bere askatasuna egin egitea, ez zeukana, eta bere kontzientzia egitea, hori ere ez zeukana, berak bere izpiritua egitea. Izpiritua, kontzientzia?
‎Arrazoimen tipo horren etena dator Kant-en kritikarekin484, eta eratzen hasi den paradigma berrian, bigarren modernitatean, batetik subjektuaren lehentasun garbia ziurtatua dago (errealitatea subjektuak, egiten? du bere kategorien arabera), bestetik, ordea, mundua, erloju bat gabe, abere bat edo arbola bat da, organismo bat; egina barik, egin egiten ari da etengabe, bizia da, berak dagi bera zer den. Izadia bera ez dago geldi, forma berriak sortzen ari da; baina batez ere gizadia dabil beti ibili, geldiezin.
‎Iraganak badu bere pisua, baina oraina ez du iraganak determinatzen, etorkizunak baizik (askatasunak). Perfekzioa ez dago hasierako ideia edo egitasmoren batean, baizik helmugan, egin egiteko; inperfekzioa ez da hasierako ideiatik eroriko bat (jatorrizko bekatua, zibilizazioaren ustela), ez da misterioren bat ere gure ezjakinarentzat, eta bai estadio bat behin behinekoa geuk ahaleginez gainditzekoa gerora. Etorkizun hori lantzeko, subjektuarentzat ez dago aldez aurretik ezarririko arau aldaezinik, obeditzeko; eredurik, imitatzeko:
‎Hermosos borborigmos sonoros; hermosos pero borborigmos, viejo, pentsatzen zuen beti. Baina kabroiak egin egin zuen! Frantsesei tangoa dantzatzen irakatsi zien, porlanetan tangoa marraztuta!
2008
‎–Zorte txarra!?, pentsatuko zenuen, baina ez dago zorterik. Zortea egin egiten da. Gezurra eta egia bezala.
‎–Geure eskuetan hagoela ez diat aitatu ere egin, jarraitu zuen Silverrek?, baina hala hago, hara zer esaten diadan. Niri gauzak hitz egin egin behar direla iruditzen zaidak, nik dakidala mehatxuka ibilita ez baita ezer onik ateratzen. Zerbitzua gustukoa baldin baduk, ederki, orduan elkartu gurekin; eta bestela, Jim, begira, ezetz esateko ere libre haiz; libre, eta eskerrak eman beharrik gabe, motel; eta itsasgizon xume batek garbiago hitz egiterik baldin badu, bertan akabatuko ahal naiz!
‎–Lurraldea, per se, egon ez dago, egin egiten den zerbait da. Mugarriz zedarritutako barrutia da, eta giza talde batzuk lurralde horrekin identifikatu egiten dira?.
‎Deskolonizazio garaiko ametsak eta asmo onak ageri dira, orain baino lehen desagertutako itxaropenak, gerrarik ankerrena egiteko gai zen Europaren ondoan bere kabuz hobeto ibiliko zen kontinentearen bila. Wole Soyinka eta beste kritiko batzuentzat ere badago lekua;, tigreak ez du tigretasuna oihukatzen, egin egiten du, esaldi ezagunean dago zabalik testua.
2009
‎Zer den erreala, erabaki egiten da, egin egiten da. Hori da kultura.
‎hierarkia osoa Aita Santutik behera, antolaketa Eliz Barrutitan, dogmak, etab.). Jesus Nazaretekoa predikatzen da, eta Pilatosi zerbitzatu. Ez da historia teologikoki interpretatu bakarrik egiten, baizik historia egin egiten da, aldarearen eta ezpataren batasunean. Inperio zaharra apurtu eta Estatu modernoak sortuz etorri direlarik, Estatuon zutabe ideologiko eta kulturaletan beti Eliza topatzen duzu egituratzaile.
‎Mirande eta Txillardegi bezain bi autore diferentek garai batean Eliza katolikoari egin dioten kritika bat, Euskal Herrira mugatzeko, transzendentziarik eza izan da. Beraz, egin eginean, bateko erlijioa, jainkozkoa (zinezkoa), besteko eliztarrari kontrajartzen zioten. Elizaren aurka errebindikatzen zizuten Jainkoa; bizitzaren zentzu transzendentala, zuzenbide kanoniko eta doktrina moralizatzaile bilakaturiko, fede?
‎G ANDIAGAREKIN nik beti hitz egin egin dut, geure edozein gaiz, eta hemen ere horixe egingo dut. Gandiagaz mintzatzea zaila izan da niretzat beti, ez dakit zergatik, eta zailagoa orain, hil eta gero.
‎–Eskola eta hizkuntza [gaztelania] ikasi ahala hasi zen bere barrutik harako poz berezkoari oztopoak ipintzen: kurtsorik ez zela behar galdu, alaitasun erraz hura umekeria zela, seriotasunak egiten zuela mutil, probetxuzko izaten behar zela saiatu, denborak urrea balio zuela, pertsonak egin egin behar zuela eta ez egon, gizonak lan egin behar zuela eta lanean ahalegindu, zenbat eta gehiago egiten zuen batek, orduan eta gehiago balio zuela eta abar jarri zizkion bere berezko pozari hesola, kate eta helburu bezala eta trailan hartutako aberea bezala otxandu zuen apurka apurka bere burua? (DGA, 131).
‎Batzuek etxe zaharra hustu eta emigratu egin zuten, kito: etxe berria egin egina aurkitu zuten, eta, etxe batetik bestera, berak beti etxean egon dira (komunitate edo, hobe, Alderdiren batean). Inoiz ez dute ezer jakin gura izan utzi zuten etxe zaharraz.
‎Posibilitate ireki bat: ez hor egon dagoen ezer, ezpada egin egin ahal dena. Egia da holako emozioak egunero ez direla edukitzen, mundu guztiak ez dauzkala eduki ere.
‎–Gauerdiko kondenatuari. Programarik gabe ere deitu egin du, betiko orduan, eta eskegi egin nahi nion hasieran baina ez nion eskegi nahi eta gero bere amaren ipuina kontatu dit eta orduan ez nion eskegi nahi baina egin egin dut. Eskegi egin diot.
‎Ilea motzarazi zidaten. Orthezeko burgesek eta Akademiako irakasleek bezala, etxe hartako gizaseme guztiek motx eramaten zuten ilea; bizarra egin egina ere bai, helduenek. Nabarrenkoxen, ministroek behartzen gintuzten.
2010
‎Abisuak abisu, atxiloketak egin egin zituzten. Espainiako Gobernuak, berriro, urratu egin zuen Genevan eta Oslon hitzartutakoa.
‎Jakina da bilerak egin egin zituztela, baina bilkura horiek guztiak, PSE EEko presidentearen hitzetan,, lehenengo bilera ez egitearen zergatiei buruz hitz egiteko, izan ziren.
‎–Josu Jonek eta biok hartu genuen lehenengo zirriborroa egiteko konpromisoa. Eta egin egin genuen, hurrengo egunerako, hiru atalei buruzko akordio zirriborroa: oinarri politikoak, metodologia eta protokoloa?.
‎Eurek ez zekiten Noraz besteek zekitena baino gehiago; senarraz lagundurik heldu zela oporretara eta noizbait bakarrik ibiltzen hasi zela. Esamesek zioten Nora gizon bila zetorrela Hoteleko dantzaldietara, eta egin egiten zuela: etortzen zitzaion aurrenekoarekin joan, gauez soineko ederrak eta egunez kamiseta eskotedunak jantzita.
‎Gainontzean, alferkeria gozoan eman zuen aldi hura, garai bateko estresa ahaztu nahian, ahal zuen neurrian; izan ere, abokatuak ematen zizkion berriak ez ziren guztiz lasaitzekoak: bazirudien epaiketa egin egingo zela, diligentziak bertan behera uzteko eskaria atzera bota zutenez gero; aldi berean, kasua Audientzia Nazionalera eramateko ahaleginak egin omen zituen akusazioak, terrorista gisa epaitu zezaten, eta AVTk ere presioa egin omen zuen zentzu berean, baina horretan behintzat onik atera ziren, antza, epaileak ezetz esan zien eta.
‎–Inor ez da txotxongilo moduan ibiltzen gure tailerretan. Bakoitzak bere zeregina du, eta egin egiten du. Egia da fabrika normal batean baino denbora gehiago behar dugula pieza bat egiteko, baina gainerakoan edozein tailer bezalakoa da.
‎–Inoiz ez da momentu egokiena, horretara jarriz gero. Baina umeak egin egiten dira, eta jaio egiten dira.
2011
‎De Guatemala a Guatepeor; ni ez naiz anarkista, ama, badakizu, baina Atilano familiakoa da, bisita zor diot? eta egin eginen diot, Kristok ere ederki erran baitzuen: giltzapean nengoen eta bisitan etorri zintzaizkidan?
‎Ehun metro ren orainaldian, berriz, poliziek tiro egin diote Joxeri, eta orduko hamaika pauso haiek bizia galtzeko falta zaizkion hogei pausoekin alderatuko ditu, bere bizitzako biderik luzeenarekin. Joxe Zuazalagoitiak hogei pauso horiek heriotzarantz bai, egin egingo ditu.
‎Esaterako, bizitzaren, askatasunaren balioek ez dute berdin balio gizarteko sektore guztietan, diferentziak dramatikoak dira. Beraz, gure egoeran, egin egin beharra dago morala (k), arbasoen tradizioa ez da aski.
‎–Oxala hemendik laurogei urtera, gaia ikertzen dutenek euskal zinemagintza oparoa aztertzen dutenean, ondorioztatzea gure zinemak berezko estetika desberdina duela, euskararen erabileran eta izaera aurrerakoia duen gai autoktonoetan oinarritua. Baina horretarako lehenengo ZINEMA egin egin behar da?. Dena teorizatu behar horren aurrean, gauzak egitearen aldekoa dela esan digu,, halako eztabaidekin dagoen arriskua paralisia baita:
‎Pérez Galdósen Fortunata botikario harekin bezala sentitzen nintzen, matrimonioak solteriak baino askatasun gehiago ematen zidala kalkulatu bainuen, Feijook Fortunatari argitu zion eran duintasuna antzeztea baizik ez nuen egin behar, eta gogoa etortzen zitzaidan egunean nahi nuena izan, are lesbiana; baldintza bakarra nire bizitza inpostatuko inor ez ohartzea zen; gogoa nuenean. Baina inoiz ez zen gogorik etorri, gogoa egin egiten delako neurri handi batean, susmoa dut serotonina falta larriz nenbilela?. Eta geratzea erabaki zuen, besteek hala nahita bezala, erabakia berea ez zelakoan.
‎Zirkuluarena ergelkeria bat izan zuan: West ek esan zian ezetz egin eta hik egin egin huen; telebistan ateratzea nahi zian West ek, besterik gabe.
2012
‎Vera, hau ez dun aukeratu daitekeen zerbait, hau egin egin behar dun, esaten zidan moja nagusiak tailerrera bisita egiten zuen bakoitzean. Ikusten dun gainontzeko guztiak nola ari diren; zer uste dun ba, hi berezia haizela?
‎Besteek inposatu egiten dituzte eta nik ez dut egin nahi niri egitea gustatzen ez zaidana. Ez zaik gustatzen baina egin egiten ditek. Eta hik ez duk egin nahi.
‎Esaterako, bizitzaren, askatasunaren balioek ez dute berdin balio gizarteko sektore guztietan, diferentziak dramatikoak dira. Beraz, gure egoeran, egin egin beharra dago morala (k), arbasoen tradizioa ez da aski.
‎Horixe izan, nonbait, gizakion patua: pentsatuagatik, egin egitea hala ere beti zerbait.
‎–pentsatu dut?. Azkenean, egin egin diat neurea!»
2013
‎Irribarre egin zuen Kimuk. Ez zekien zergatik, baina egin egin zuen.
‎Zuk badakizu zer den hamabost urterekin horrelako egoera bati aurre egin beharra? Batetik, emakume egin egina ez zarela, etxeko umea ia, ama izateko zaude, horrek dakarkizun ulergaiztasunarekin; bestetik, zuk maite duzunak, zuri promesak eta egin dizkizunak, zu konbentzitu zaituenak biluztu zaitezen ez du hartan erantzukizunik... desagertu egiten da! Bai, inspektore, horrek markatuta utzi ninduen, hori bada jakin nahi duzuna.
‎Eta arrazoi du: uzten badiozu, egin egingo du. Zein metodologiarekin, baina?
‎–Bai, egin egin diot, jauna.
‎–Ez dut hitz bat ere sinesten, maitea. Hain atsegina balitz, hitz egin egingo zion Long andereari. Baina gauza nola joan zen igar dezaket; denek esaten dute harrotasunak janda dagoela, eta egingo nuke modu batera edo bestera jakin zuela Long andereak kotxerik ez daukala eta alokairuzko kalesan etorri zela dantzaldira.
‎Holakorik ezin zuela egin esanez atera zitzaion aurka mutikoa; andereak egin egingo lukeela ziurtatzen jarraitu zuen, eta bisitaldiaren bukaerarekin bakarrik amaitu zen eztabaida.
‎Halakorik jakin izan banu gaur goizean, ez nintzaion bisitan joango. Tamalgarria da, benetan; baina bisita egin egin diodanez, orain ezin diogu elkar ezagutzeari ihes egin.
‎–Egunen batean egin egingo diote... baina ez nik. Bere aitaren gomuta dudan artean, ezina izango zait gizon horri buru egitea edo besteen aurrean mozorroa kentzea.
‎–Segurutik denbora behar izango dut, barrenak baino gehiago, Elizabeth. Baina egin egin behar da, eta orri bat ematen badidazu, segituan egingo da.
‎–Zeharo higuin dut, arrapostu zuen Bennet jaunak?; baina egin egin behar da.
‎Zein barrendik desiratu zuen orduan Elizabethek bere lehengo iritziak zentzuzkoagoak izan balira, bere esanak begiratuagoak! Liberatu egingo zen orain hain deseroso zitzaizkion azaltze eta aitorpenak egitetik; baina egin egin behar ziren, eta, nahasi samarkiro, Darcyri lege handia ziola ziurtatu zion aitari.
‎Oraingoan ere aurrera egingo dut. Carthage Land egin egingo da. Eta zuek ikusiko duzue.
2014
‎–Dena hain ustekabekoa izan zen?! Gauetik goizera halako aukera bat sortzen zaizunean ez duzu pentsatzen, egin egiten duzu, eta punto. Baina, bestalde, kezkak sortzen zaizkizu.
‎beti dagoen arazoa da: lehenbizi ikerketaren zientifikotasuna aldarrikatzen da eta goratik agintzen da; gero, beharbada bere gaietan ezinbestekoa, saio filosofikoa da egin egiten duena; saio filosofikoa, ordea (D. F. Straussek, eta exegeta hegeldarrek oro har, Renanen maisuak, zorrotz egiten dutena) elemele literario bihurtzen da, bere irudimena libre dabilela. Berak definitu du bere burua, erromantizismoaren aurka protestatzen duen erromantikoa naiz?
‎Herria errealitate espiritual [gogozko] huts hutsa da(?), kondizio materialekin zerikusirik gabekoa ez bada ere. Herria bertako kide bakoitzaren produktu espirituala da; horiek ez dira herri bat, izan, ezpada egin egiten dira etengabeki herri bat. Zehazkiago esanda, herria herri gogoaren [Volksgeist] lehenbiziko produktua da; zeren eta herria ez baitu banako bakoitzak banako gisa sortzen, euren banakotasuna gainditzen duten heinean baizik.
‎Ministroarentzat, beti Renanen hitzak baliatuz? hiritarrak ez du Frantzia egin egin behar, baizik lehendaniko Frantzia ukiezinari burumakurtu. Frantzia nahi orori preexistentea da, nahiak nahi izan behar duen objektua.
‎Azken finean, arraza historiko eta ezhistorikoen polaritatean datzan eskema esentzialistak agintzen du Renanen historiaren filosofia barnean. Arraza garaiek, beren buruak egin egiten dihardute, beti gorantz, beren handitasun komunean homogeneizatzen1911 Arraza behereek, beren buruak desegiten, beti beherago, ezdeustasun komunaren anabasan homogeneizatzen halaber. Arraza batzuk geroz eta historikoagoak bilakatzen ari dira, besteak geroz eta ezhistorikoagoak.
‎saltinbankiak eta akrobatak, hurbiltzen zirenen belarriak sorgortzen beren orkestren orro eta uluekin eta beren antzezpenaren deiadarrekin; mendietatik etorritako buhameak, ikuslerik inozoenei zoria iragartzen; motxaileak edo tsiganeak, horrela deitzen diete errusiarrek ijitoei, koptoen antzinako ondorengoei?, beren doinurik alaienak kantatzen eta beren dantzarik bitxienak dantzatzen; komediante ibiltariak, Shakespeareren dramak jokatzen, ikusle ugarien gusturako egokitu ondoren. ...aldean beren lau hankadun dantzariak eramanez; piztien garrasi latzek durundi egiten zuten kaioletan, zaindarien zartailu gogorrez edo ziri goriez xaxaturik; eta, erdiko plaza handian, zale sutsuen lau lerroko birunda inguruan, «Volgako marinelen» abestalde bat lurrean eseri eta txalupan baleude bezala egiten zuten arraunean, orkestra zuzendaria buru zutela, zeinak alegiazko ontzi haren lemazain egin egina irudi zuen!
‎Ibilaldi luzea izan zen oso Kamsketik hurrengo herrixkaraino, ehun eta hogeita hamar versta ingurukoa. Esan beharrik ez da arauzko geldialdiak egin egin zirela, zeren «horrela egin ezean. Nikolasek zioenez?, zaldiak bidezko erreklamazioren bat aurkezteko eskubidea zuen». Hamabost versta ibili ondoren, atsedena.
‎Izan ere, susmatzen dut beste paper sorta baten ardura eman nahi zidala, bera hil ondoren zuzendariari lanpara azpian aztertzen ikusi nionarena, hain justu ere. Eta neskak hitz egin egiten zuen, bere pena nire begikotasunaren segurtasunean arinduz; gizon egartiek nola edaten duten, hala hitz egiten zuen berak. Entzunda neukan neskaren familiak Kurtzekiko ezkon hitza gaitzesten zuela.
‎Errespetuz ikusi, entzun, eta on egin dagizuela.
‎Eta hurkoa akabatu eta jan behar badu? egin egiten du, ahal badu. Gizaki morala, aldiz, adimenaren fruitua da.
2015
‎Gero, ohe barruan sartu zen. Otazuak egoera azaldu nahi ziola, egin egin nahi zuela berretsi zion. Asunek baietz egin zuen buruarekin eta sabaira begira gelditu zen, ohean etzanda.
‎28 Idazlea, ez jaio ez egin egiten da. Idazlea desegin egiten da.
‎Jotzen al dituzue zuen emazteak? Poeta, jaio ala egin egiten da. Zer hiru gauza eramango lituzke poeta batek uharte jende gabetu batera?
‎zela esanez, beste argibiderik eman gabe. ETAren eta EAren arteko bilera hori egin egin zen, liburu honetan dagoeneko kontatua dagoenez. Kontua da ETAren jatorrizko aktak euskaraz zirela, eta EAren solaskideetako bat, garaiko presidentea?
‎Baina hor, gure iritzirako, ETA beste parametro batean zegoen. EAk ekintza horri [Uriaren hilketa] ezin ziola eutsi argi baino argiago zegoen, baina egin egiten da. Gure iritzirako, akats galanta izan zen.
‎Guztia da bizitza, zazpi hilabetera Eneko jaio baitzen; unibertsitateko ikasle izatetik aita eta fabrikako langile izatera pasa zen; panfletoak banatzetik, semeari fardelak aldatzera eraman zuen bizitzak, ustekabean. . Ez daukazu pentsatu eta gauzak aztertzeko denborarik, egin egin behar duzu?.
‎Moldatuko gaitun. Hik egin egitekoa, eta ondo joango dun dena. Ikusiko dun.
‎Nik ez dinat arrazoirik eman beharrik. Ez duela ezertarako balio esaten badidate, bazekinat ez duela ezertarako balio, baina hor nengonan, mailu bat eskuan, eta egin egin dinat.
‎Kontuak kontu, begi bistakoa izanagatik, bereizketa hori oraindik egin egin behar da, kontzeptuei buruzko eztabaida gainditzeke dugun seinale. Esan dezagun beste behin, beraz:
‎Entzuna dugu, oraintsu, Egin izenez sortzeko den egunkariak, euskarari hainbat leku emanen diola. Eskari bat eginen nieke egunkari horren arduradunei, hauxe halegia, lehenik egin egin dezatela eta gero zenbat eta zer kalitateko lekua ematen dioten konta diezagutela, zeren eta nik neuk behintzat, fruituetan ezagutzen baitut arbola.?
2016
‎Gandhismoa bultzatuko nuke. Eta Gandhik egiten dituen gauzak, egin egin behar dira, gero! Hemen jendeak Gandhi gizon inozotzat hartzen du eta Gandhi inork baino energia eta ausardia handiagoa zuen gizona zen, gogorra!
‎Gandhismoa bultzatuko nuke. Eta Gandhik egiten dituen gauzak, egin egin behar dira, gero! Hemen jendeak Gandhi gizon inozotzat hartzen du eta Gandhi inork baino energia eta ausardia handiagoa zuen gizona zen, gogorra!
‎Gauza bera da, egunero; ezin duzu esan ez duzula egingo, zeren nahitaez egin behar baituzu; adibidez, janaria prestatu behar duzu: egin egin behar da, zeren, ez baduzu egiten, haurrek ez baitute jango... Esango nuke ohitu egiten zarela, eta azkenean automatikoki egin...
‎Esango nuke etxeko lanen gauzarik txarrena zera dela, etxean zaudelako egin behar duzula lan hori. Lana ez egiteko aukera daukat, baina uste dut nukeela lana egin gabe utzi, sentitzen baitut egin egin behar dudala.
‎–Ondo dago jakitea, mila esker, baia horixe gura dot hain zuzen be, edurra, edurra egin dagiala egin ahala.
‎Hori, oso baikorrak izanda. Ze, azkenean, autobidea egin egin zen.
‎Jarraitu behar dugu eraikitzen mobilizazioaren alde. Hala ere, egun edo bihar beste zerbait behar bada, egin egin da. Etengabe berrasmatu behar dugulakoan nago?.
‎Oraingoz, horrekin etorkizun hurbila salbatuko genuke». Hortik gorakoei buruz hitz egin egin dela dio. Traba handiak nabari dira benetako eztabaida zabaltzeko, hala ere.
‎Ez nago ados: toki bakoitzean egin egin behar da ahal den hori. Noski, ikuspegi orokorrarekin».
‎Horri gorputza eman behar zaio. Adostasun hori oso gertu ikusten dut, baina egin egin behar da».
‎egiteko. Makalago, bale, baina egin egin dezakegu, eta inork ezin digu bronkarik bota! Ze ederki
2017
‎«Nahiago nuke gehiago eliza ekarriko ez bazenu, Mammy», esan zuen Fronyk. «Jendeak hitz egin egiten du».
‎«Kontua da hitz egin egiten dutela», esan zuen Fronyk.
‎«Jan zure afaria, Quentin», esan zuen Dilseyk, «Bukatu eta alde egin egin behar duzue denok nire sukaldetik».
‎Sarrerara jo eta zer entzungo jarri nintzen, baina ez nuen ezer aditu. Gora igo nintzen, baina bere ate aurretik pasatzen ari nintzen momentuan hots egin egin zidan.
‎«Ez, portatu zaren bezala portatu eta gero», diot nik. «Zera daukazu ikasi beharra, nik zer edo zer egiteko esaten dizudanean, egin egin behar duzula. Jarri zure izena lerro honetan».
‎Neskazahar bat bezain maniatikoa zen bere julep harekin, eta buruz zekien errezeta baten arabera neurtzen zuen dena. Gizon bakar bati eman zion errezeta hura; zerari» egin egin genuen nola liteke zuk ez jakitea pixka bat itxoiten baduzu nik esango dizut nola izan zen krimena izan zen krimen ikaragarria egin genuen ezin da ezkutatu zuk uste duzu baietz baina itxoin Quentin gizajoa sekula ez duzu horrelakorik egin ezta eta nik esango dizut nola izan zen Aitari esango diot orduan hala du izan zeren zuk maite baituzu Aita orduan joan egin dugu arbuioaren eta horroreare...
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia