Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 4

2023
‎Egia esan, besoak zabalik eta zakila tente hartu ninduzun, eta zurekin oheratzen hasi nintzen ostatua eta mantenua merketzearen truke, eta abesten nizun nire gau eskolan ikasitako regetoia mihian eta perreoa panderoan: emadazu dena, aitatxo, emadazu dena/ hementxe duzu nire popalde lerdena/ emadazu dena, aitatxo, emadazu dena/ zorroztu, penarik gabe, zure eztena. Eta hori guztia ahoa eta hankak zabal zabal, azken batean, hemen esaten duten bezala, behin puta izan dena beti puta.
‎Gogoan dut bordelean, edo burdelean esaten da?, andere txakur baten pare txora txora ibiltzen zinela nire mini saia edo minigona pretaren atzetik, nirekin noiz txorta joko, eta gelaren batean bakarrik eta ezustean harrapatzen baninduzun, arreske dagoen emearena egin eta honela abesten nizun nire gau eskolan ikasitako regetoia mihian eta perreoa panderoan: emadazu dena, aitatxo, emadazu dena/ hementxe duzu nire popalde lerdena/ emadazu dena, aitatxo, emadazu dena/ zorroztu, penarik gabe, zure eztena.
‎Eta hori guztia, hasperenka, zure billeteak bularretako soutienean gordetzeko irrikaz, e despois, zure zerrautsezko buru horretan nire titiburu tenteak hozkatzea eta nigan korritzea besterik ez zenuela, nire bizimodu gogorraren berri ematen saiatzen nintzen, meu coração, begiak gelako sabai zikinera begira, eta hots eztiz kontatzen nizun, zu ekinean jo eta su ari zinela, Rioko faveletatik Valença do Minhora ekarri nindutenekoa, Valençako hiri aldirietako azokatik gertu dauden etxe antena parabolikodunen auzuneetara, Vigotik Portora bitarteko putazaleen beharrak asetzen dituzten munduko mugarik gabeko maribideetako guztien erlauntza hartara, zeren gruyere gaztak baino zulo gehiago zituen etzaleku hartan, madre de deus, inor ez zen bere amaren zulokoa, se diz assim?, han ongietorriak ziren bazter guztietako emagaldu eta puteroak, portugesak eta alemanak, ingelesak eta espainiarrak, bai eta euskaldunak ere, maitea, baina nire ahalegin guztiak alferrikakoak ziren, meu amor, zeren nire hitzen ordez plazerezko intziriak besterik ez baitzenuen aditzen, horregatik abesten nizun nire gau eskolan ikasitako regetoia mihian eta perreoa panderoan: emadazu dena, aitatxo, emadazu dena/ hementxe duzu nire popalde lerdena/ emadazu dena, aitatxo, emadazu dena/ zorroztu, penarik gabe, zure eztena. Mugaz bi aldeetako lurrak emagaldu bila atsedenik gabe korritzen dituzten bezeroei bezala, zeren, niretzat ez dago diferentziarik harunz  kaldeko eta honunzkaldeko zakilen artean larrua jotzeko.
‎Eta, hala ere, zu besarkatu eta abesten nizun nire gau eskolan ikasitako regetoia mihian eta perreoa panderoan: emadazu dena, aitatxo, emadazu dena/ hementxe duzu nire popalde lerdena/ emadazu dena, aitatxo, emadazu dena/ zorroztu, penarik gabe, zure eztena. Izan ere, nik zure babes hitzak ez ezik, zure esne beroa eta sosa ere behar nituen bizirik iraungo banuen, bezeroek ordaindutako diruaren ehuneko oso txikia iristen baitzitzaidan titi zirriztura, eta hori Bidaso bazter honetan lan baldintzak hobeak direnik, zeren, Valençan, irabazitakoaren zatirik handiena gau eta egun begirik kentzen ez zidan putazainari eman behar nion derrigor, gizatxarrak zaplaztekoka eta kolpeka begi masailak ubelduta utziko ez bazizkidan, goizeko hamarretatik gaueko hamabietara lan egiten nuen astegunez, asteburuetan gaueko hamaiketatik goizeko zortzietara, txandaka.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia